Begiratu barrukoa

edesclee.com

Begiratu barrukoa

EKUADOR

“Eta Bi de a n ... It z a l a”

Liburu honetan egileek Ekuadorreko herri-ipuin bat aurkezten digute kultura,

leiendak, kondairak, herriko ospakizunak, ohiturak eta gastronomia lagunduta. Gure

artean kanpotik etorri eta gurekin bizi direnek beraien kultura hobeto ezagutzeko

bide ematen digute.

Bilduma honen helburua aniztasunaren aldeko apostua da. Kultura ezberdinen

arteko elkarbizitzea, ezagutza eta errespetua landu nahi dugu

Kokapena

Aurkezlea

Ipuina: “Eta Bidean... Itzala”

Txikitako pasadizoak

Ospakizunak

Gastronomia

Errezeta

Didaktika


KOKAPENA

An d e e ta k o h e r r ia l d e r i k txikiena

Ek u a d o r


An d e e ta k o m e n d i kat e a k z e h a r k at z e n

d i t u e n h e r r ia l d e r i k txikiena d a.

An d e e k e a He g o a m e r i ka o s o a

m e n d e b a l d e k o k o s tat i k z e h a r k at z e n

d u. Iz e n a b e r ta i ga r o t z e n d e n

e k u at o r e-l e r r o t i k h a r t z e n d u i z e na

Ek u a d o r r e k.

1999.k o k r i s ia l d ia k m i la k a

langile b e s t e h e r r ia l d e e ta r a

e m i g rat z e r a b e h a r t u z i t u e n,

l a n z e i n bizimodu b a l d i n t za

h o b e b at e n b i la

Hizkuntza ofiziala g a z t e l a n ia b a d a

e r e q u e c h u e r a, b e s t e a k b e s t e,

h i t z e g i t e n d a.


AURKEZLEA

Jo h a n n a e ta Jh o m ay r a, Lo j a n j a i oa k, Ek u a d o r

Johanna eta Jhomayra Tena

gara, 17 eta 15 urte ditugu.

Ekuadorreko hegoaldan dagoen

Loja kantoneko hiriburukoak

gara eta Bilbon dagoeneko

zaz pi urte daramatzagu.

Gure aita gu baino bi urte

lehenago etorri zen. Ama

urte bat beranduago eta

urte bat beranduago bost

anai-arrebok etorri ginen,

bi mutil eta hiru neska.

Hasiera nahiko gogorra

izan zen, batez ere adin txikikoentzat.

Gurasoengandiko

konfidantza jaitsi zen denbolraldi

luze batez haiengandik urrun egon ziren eta.

Herrialde honetara etorri ginen arazo ekonomikoak zirela medio, handik etortzen

den gehiengoaren antzera. Guk ez genuen espero, beraz, ustekabe handia

izan zen. Aitona-amonek ez zuten gustoko familia banandu behar izatea

eta Ekuadorrean geratu zen familia nahiko triste geratu zen baita gu ere. Ikusteko

gogo handiak ditugu, orain arte ez dugu joateko aukerarik izan, baina

bueltatzekotan bisitaz izango da, hemen bizi gara eta.


Hasiera batean zaila izan

bazen ere, bertara egitea

ez zaigu batere kostatu.

Etorkin gehiengoak hizkuntzarekin

arazoak ditu, baina

hau ez da gure kasua, dena

den hizkuntza eta mintzatzeko

era arraroa iruditzen

zitzaigun. Hitz eta esamolde

asko eta asko zeharo ezberdinak

dira.

Klaseko lehenengo egunean,

gelara sartu ginen eta berehala

ikaskideek oso altu

hitz egiten zutela konturatu

ginen. Hemen gogor hitz egiten

duzuenez gero hika-mika zebiltzala

uste genuen. Ozenkiago hitz egiteko eskatzen ziguten. Ikaskide batek kuterra

uzteko esan zidan baina nik ez nion ulertzen, guk xafla esaten diogu eta.

Bitxia izan zen ere bi musuz agurtzeko duzuen ohitura guk ez genuen ezagutzen

eta. Ekuadorrean “kaixo” esan eta burua apur bat makurtzen dugu

elkarri agurtzeko. Horregatik harrituta geunden. Anai-arreba

guztiok ikasten ari gara. Ni, Johanna, Giza-Integrazioa

eta Jhomayra batxilerra.

Eskolan etorkin asko

gaude: hegoamerikarrak,

txinatarrak,

magrebekoak... asko

ikasten da haiengandik.

Eskolan hemengo

janaria jaten dugu,

baina gurean Ekuadorrekoa

prestatzen dugu.

More magazines by this user
Similar magazines