3 - Mundubat

mundubat.org

3 - Mundubat

3

Emakumeen Giza Eskubideak

Nazionarteko Mugimendu Feminista,

Emakumeen Giza Eskubideen

aldeko bultzatzaile nagusia


3Emakumeen Giza Eskubideak

Nazionarteko Mugimendu Feminista,

Emakumeen Giza Eskubideen

aldeko bultzatzaile nagusia


SARRERA

BIZKAIKO EMAKUME ASAMBLADA AMB-BEA

ALBA GARCÍA-ri ELKARRIZKETA

BIZITZA DUINAREN ALDE ERRESISTENTZIAN

DAUDEN EMAKUME MESOAMERIKARRAK:

SOFÍA HERNÁNDEZ-i ELKARRIZKETA

EMAKUMEEN MUNDU MARTXA:

SARAH DE ROURE-ri ELKARRIZKETA

6. or.

8. or.

14. or.

18. or.


6

Emakumeen giza eskubideen babesean aurrerapausoak eman dira, emakume

antolatuek bultzatutako prozesuaren ondorioz, mendeak eta mendeak daramatzatelako

berdintasunaren alde borrokatzen. Mundu zabalean ehundutako

sareei esker, eskubide horiek nazio-mailako eta nazioarteko agendetan agertzen

dira.

Aurrerapauso formalak handiak izan diren arren, eguneroko errealitatean

emakumeok bereizkeria ugari jasaten ditugu oraindik eta gure giza eskubideak

urratzen dituzte. Betidanik, bidegabekeria horiek salatzea eta gaitzestea izan da

mugimendu feministaren helburua.

Mugimendu feminista emakume askoren ahaleginen batura da, eta ahalegin

horiek baterako borroka globalaren babespean garatzen dira. Izan ere,

testuinguruak desberdinak izan arren, guztiok ordena patriarkalari eta bere

adierazpen desberdinei egiten diegu aurka. Feminismoa nazioarteko mugimendu

politikoa da, mugak gainditzen ditu eta hegoaldeko zein iparraldeko

adin guztietako emakumeak elkartzen ditu nortasun bateratuaren inguruan:

emakume izatea.

Emakumeen Giza Eskubideak


Nazionarteko Mugimendu Feminista

Edonolako bereizkeriari aurka egitean, feminismoak gizarteko botere-harremanak

aldatzeko aldarrikapena egiten du. Horretarako, hierarkia eta sexuen

arteko desberdintasunak uzten ditu albo batera, eta guztientzako erabateko

bizimodu askearen alde egiten du.

Mugimendu feministari esker, aldaketak sustatu dira. Emakumeok kalean

aldarrikatu dugu, emakumeon errealitatea aztertu dugu, elkartzeko eta hausnartzeko

guneak sortu ditugu eta botere publikoei eskatu diegu guztiontzat bidezkoagoa

den gizartea sustatzeko. Horren guztiorren bidez, emakumeok ukatu

dizkiguten esparruak okupatu eta eraldatu egin ditugu.

Gizon eta emakumeen benetako berdintasunerantz aurrera egiteko,

ezinbestekoa da mugimendu feministaren protagonismoa, bere esperientzia

eta bere jakintza aitortzea, bere azterketak kontuan hartzea eta justizia sozialerako

dituen proposamenak sustatzea. Hain zuzen ere, benetako justizia soziala

egon dadin, ezinbestekoa da emakumeon eskariak kontuan hartzea.

Aurrerapausoak nabariak izan badira, gogoan eduki behar dugu oraindik

badagoela zer eginik, mugimendu feministako zenbait emakumek euren esperientziatik

azaldu diguten bezala: Alba, Euskaditik; Sarah, Brasildik; edo Sofía,

Salvadorretik.

Guzti-guztientzat, feminismoa eta emakumeen eskubideen babesa justizia

sozialerako eskari bateratuak dira, eta, munduko zenbait lekutatik, aurrera egiten

dute eten barik, emakume guztion eskubideak bete daitezen.

7


8

BIZKAIKO EMAKUME ASAMBLADA AMB-BEA

ALBA GARCÍA-ri ELKARRIZKETA

Nola sortu zen Bizkaiko Emakume Asanblada (AMB-BEA) eta zein dira

zuon helburuak?

Bizkaiko Emakume Asanblada 1976an sortu zen. Garai hartako gizarte-mugimendua

bizi-bizia zen, Franco hil ondoren. Trantsizioan, gizarte-mugimendu

guztiek diktaduran aitortuta ez zeuden eskubideen aldeko protestaldiak eta

aldarrikapenak egin zituzten. Bilbo inguruan, hain zuzen ere, emakume-talde

askok auzoetan eta unibertsitatean lan egiten zuten, eta, asanbladan bertan,

emakume horien guztien indarrak “bateratu” edo “uztartu” egiten ziren, mugimenduen

elkargunea zen-eta.

Emakumeen Giza Eskubideak


Helburuei dagokienez, arlo guztietako berdintasunaren

aldeko borroka da nagusia; besteak bestea, eguneroko bizimoduko

botere-harremanak, sexualitatea bizitzeko modua...

Ukatutako eskubideen inguruko erreklamazio historikoa dago

(emakumeen delituengatiko amnistia: dibortzioa, abortua, antisorgailuak

eta eskubide zibilak eurak); eta bestea, gure baitarantz,

nola aurre egin errealitateari geure baitatik, emakume

moduan.

Zergatik zara Bizkaiko Emakume Asanbladako kidea?

Emakume moduan, zerk erakarri zaitu mugimendu feministan

inplikatzeko?

Dena 15 urte nituela

hasi zen. Orduan, mugimendu

feminista ezagutu

nuen, institutuan nengoela.

Iruñan bizi nintzen, eta

zenbait neska elkartu egin

ginen, institutuan bertan

gustuko ez genituen gauzak

zeudelako, guretzat erabat

deserosoak ziren jokabideak.

Hori dela eta, ezin

genuen holakorik onartu.

Indarkeria sexista jarri nahi

genuen agerian, emakumeren

bat erailtzen zutenean

institutuan ez zelako inolako

adierazpenik ere egiten

horren aurka. Bestetik,

eztabaida asko genituen

geure baitarantz, generoari

buruzkoak, batez ere. Hortikxe

hasi ginen: zer den,

ikasitakoa zen, jaiotzatikoa

zen... Horretaz eztabaidatzen

genuen etengabe.

Orain, 10 urteren ondoren, Portugaleteko jardunaldi feministetara

joan ondoren eta, urtebeteren ostean, Granadako

jardunaldietara joan ondoren, argi eta garbi izan nuen mugimendu

feministan berriro inplikatzeko garaia zela. Beharbada,

emakume feminista moduan daukadan lekua eta espazioa

aldarrikatzen ikastea da motibagarriena. Bestetik, oso

garrantzitsua ere bada denbora partekatzea eta aspaldidanik

Nazionarteko Mugimendu Feminista

militantzian dauden emakumeen jakintza xurgatzea. Izan ere,

interes hutsa beharrezko, ezinbesteko zerbait bihurtu da ia-ia.

Jaio aurretik, amari “neska ala mutila?” galdetzen diotenean

inposatzen dizkiguten genero-estereotipoak hautsi behar

dira. Horren inguruko iritzia sortzen da ezinbestean: nolako

hezkuntza jasoko duen, nolako balioak ikasiko dituen eta

zer koloretako arropa eramango duen soinean.

Zapalkuntzari, ageriko eta ezkutuko indarkeriari aurre egin

behar diogu, autodefentsa eta antzeko mekanismoen bidez.

Genero-desberdintasunei

buruz hausnartu behar

dugu eta nolako loturak

dituzten nire jokabidearekin.

Neure estetika, sexualitatea

eta estereotipoak

jarri behar ditut kolokan,

baita gizartean harremanak

ezartzeko daukadan modua

ere. Zenbateraino naiz

horrelakoa edo horrelakoa

izaten ikasi dut?

Hori guztiori ez litzateke

egia bihurtuko, ikasbide

ditugun emakumeen sarea

eratzen ez badugu. Emakume

guztiok etengabe bilakatu

eta ikasi egiten dugu.

Emandakoa baino gehiago

nahi dudala adierazteko

modua da, neurea,

gurea, berezkoa, gure espazioa,

gure borroka aldarrikatzen

ditudala, alegia.

Nolakoak izan ziren Granadako jardunaldiak? Nola bizi

izan zenituzten hainbat urtetan egin gabe egon ondoren?

Zer eraman duzu Granadako jardunaldietatik?

“Goraldia” sentitzen duzu. Lan egiteko gogo biziz itzultzen

zara. Asanbladako emakumeekin joan nintzan Granadara, eta,

bertan, nik bezalako kezkak zituzten emakume gazte asko ezagutu

nituen. Donostiako, Granadako... neskekin elkartu nint-

9


10

zen. Neurri batean edo bestea nik bezalako kezkak zituzten

emakume asko eta asko ezagutu nituen.

Itzultzean neukan gogo biziari eusten diot, horrexegatik

itzuli nintzelako mugimendu feministara. Bertan era guztietako

sentsazio asko bizi izan nituen. Aztergaiak oso interesgarriak

ziren; eta hausnarketarako ardatzak, oso ahaltsuak.

Niretzat oso hunkigarria izan zen gure gorputzen medikalizazioari

buruzko gaia. Neure osasunaren medikuntza ulertzeko

modua jarri nuen kolokan: nire osasuna medikuaren menpe ez

egotea, niri neuri dagokidan zerbait delako.

Ze gai nagusi lantzen dituzue AMB-BEAn?

Emakume Asanbladan, batzordeka lan egiten dugu, eta,

laburbilduta, honako hauexek izango lirateke:

- Indarkeria sexistaren aurkako batzordea: gaur egun, betebetean

ari dira lanean, emakumeen aurkako indarkeria

onesteko eta agerian jartzeko lekuren bat egon dadin. Biktimak

onetsiak izan behar dira. Horretarako, sinadurak biltzen

ari dira, Bilboko Udalak erasotako emakumeen oroimen historikorako

plaza jarri dezan.

- Portugaletetik Granadara Eztabaida Foro Feminista: batzorde

hau Portugaleteko jardunaldien ostean sortu genuen, gure

ustez, zenbait gai garatzen eta lantzen jarraitu beharra zegoelako:

nortasun sexualak, genero-nortasunak, oroimen

historikoa, maitasun erromantikoaren ideia... Oraindik ere

jorratzen ari garen eztabaidak dira: batzuk hizpide izan ditugu

dagoeneko; eta beste batzuetan, horretan jarraitzen

dugu.

- Etxeko Emakume Langileen Elkartea: 1986. urteaz geroztik,

bete-betean lan egiten dute, etxeko lana beste edozein bezalakoa

izan dadin, gaur egun Gizarte Segurantzako araubide

orokorrean ere ez delako agertzen. Horrez gain, 1991.

urteaz geroztik, etxeko emakume langileei ematen diete

lege-aholkularitza, euren eskubideak zein diren eta nola

erreklamatu ditzaketen jakin dezaten. Sektorean legez kanpo

lan egiten duten enpresak salatzen dituzte, eta garatutako

ikerketen berri ematen dute.

- Mamiki: asanbladaren konpartsa da, eta emakumeek baino

ez dute osatzen. 1979an sortu zen, jaietan gure borrokak

agerian jartzeko jokabide homofoboetatik urrun. Guretzako

Emakumeen Giza Eskubideak


lekua dela esan daiteke. Finantziaziorako lekua ere bada, eta,

bertan, guk geurek eratu, partekatu, zabaldu eta gure ustez

egokiena dena egiten dugu.

- Dokumentazio Zentroa: emakumeen errealitatea aztertu

nahi duten guztientzako topagunea da. Euskal Herriko

mugimendu feministaren ideien eta jardueren fondo dokumentala

sortzea da helburu nagusia, baita teoria feministak

diziplina akademikoetan dituen eztabaiden eta garapenaren

fondo bibliografikoa eratzea ere.

Gainera, emakume laikoen batzordea ere badago. Apostasiaren

aldeko oso kanpaina irmoa egin zuten, eta, bertan,

500etik gora lagun elizatik ezabatu ziren. Bestetik, globalizazioaren

aurkako batzordea ere badago. 2010ean, Emakumeen

Mundu Martxako koordinazio-taldean egon da beste talde batzuekin,

eta, orain, beheraldia eta elikaduraren subiranotasuna

ditu hizpide nagusi.

Zein dira zuon oztopo nagusiak?

Batetik, gaiak oso zabalak direnez, zailtasunak ditugu nahi

ditugun gai guztiak jorratzeko, ez garelako nahi bezainbeste.

Beti, gai guztiak landu nahi ditugu, baina praktikan ezinezkoa

da. Lehentasunak ezarri behar ditugu, eta ondo baino hobeto

pentsatu behar dugu zertan inbertituko dugun geure energia.

Gai asko sakonago landu nahi genituzke; esate baterako,

Granadako jardunaldietan jorratu gabe geratu ziren guztiak.

Denbora asko behar dugu mahai gainean jartzeko, eta hitzaldi

publikoak edo eztabaida-foroak antolatzeko.

Horrez gain, asanblada-mugimendua garenez, den-dena

asanbladan eztabaidatu eta erabaki egiten dugu. Hori dela

eta, gure erritmoa gaur egungo deialdietakoa ez bezalakoa da.

Gure antolaera kontuan hartuta, ezin ditugu erabakiak arintasunez

hartu. Sistema hori oso ona izan arren, batzuetan nekez

egiten dugu aurrera.

Gainera, feminismoaren proiekzioa oso zabala da bertan

zenbat emakumek parte hartzen dugun kontuan hartuta.

Hala ere, badu alde onik, mugimendu sozialetan ere badaudelako

emakume feministak. Beraz, sareak eratu behar ditugu

erakunde feministetan egon ez arren mugimendu sozialetan,

sindikatuetan... dauden gainerako emakume feministekin.

Hartara, feminismoak eragina du mugimendu sozialetako kide

garen emakume guztion artean.

Nazionarteko Mugimendu Feminista

Nolako harremana duzue estatuko, Europako eta

hegoaldeko herrialdeetako gainerako mugimendu eta

erakunde feministekin?

Zenbait saretako kideak gara:

Batetik, martxoaren 8rako eta azaroaren 25erako koordinakundeak

daude. Bertan, erakunde feminista, gizarte-mugimendu

eta sindikatuetako emakumeok biltzen gara. Azkenean,

egun horietarako indarrak uztartzea da helburua.

Era berean, bost urtean behin egiten den Emakumeen

Mundu Martxarako, Euskal Herriko plataforman parte hartzen

dugu, eta estatuko gainerako plataformekin koordinatzen

gara.

Sortu zenetik, Estatuko Koordinakunde Feministako kideak

gara.

Feminismoak bokazio internazionalista duenez, emakumeei

lagundu diegu iraultza-prozesuetan (Nikaragua, Salvador),

baita gerran sufritzen dutenei ere; esate baterako, Afganistan,

Sahara eta Aljeriako Beltzez jantzitako Emakumeak.

Dokumentazio Zentroak beste zentro edo liburutegi batzuekin

ere badu harremanik. Horren adierazgarri, 2010eko

maiatzean, Emakumeen Dokumentazio Zentro eta Liburutegien

XVII. Topaketak egin ziren. Zentroa bera Emakumeen

Dokumentazio eta Liburutegien Sareko kidea da. Bertan, hain

zuzen ere, emakumeen elkarteek, berdintasun-organo publikoek

eta ikerketa-taldeek sortutako dokumentazio-zentro

eta liburutegi guztiak daude sartuta.

Zer sentitzen duzu emakumeen eskubideen alde borrokatzen

den nazioarteko mugimendu feministan parte

hartzean?

Galdera zail samarra da, azkenean sentipena beste gauza

askorekin nahasten delako. Hala ere, nire ustez, feminismoaren

bidez borrokan egiten dugu aurrera, egunerokotasunetik eta

egunez eguneko desberdintasunetatik hasita, eta, ondoren,

inguruko sistema eta horrekiko jokabidea jartzen ditugu kolokan.

Horrela, behar besteko tresnak ditugu, maila globaleko

aldaketak eskatzeko. Nire eguneroko bizimoduan, feminismoak

indarra eta ikasbidea ematen dizkit, zehaztasunetik

orokortasunera joateko.

11


12

Kapitalismoaren zein patriarkatuaren inguruko kritika globala

da. Feminismoa aldaketa eta alternatiba globalaren bila

dabil.

Askotan, zehaztasunean murgiltzen gara, baina ikurrak,

munduko beste leku batzuetako emakumeen borrokak, idatziak...

ezagutzen ditugunez, gure borroketarako adorea , indarra,

orientazioa eta argia ematen dizkigute.

Sistemaren aurkako iraultza mundua eratzen dugun

emakumeongandik dator. Elikaduraren subiranotasunaz edo

emakumeen sexualitatearen askapenaz hitz egin dezakegu,

esaterako, eta feminismoak berak irtenbideak ematen dituela

konturatzen gara. Ez dago benetako iraultza egiterik, emakumeok

geure erakunde independente eta autonomoak ez baditugu,

antolatu eta gure arteko sarerik sortzen ez badugu.

Feminismotik elkarrekin borrokatzen garenean, aukera

ugari eta era guztietako ikuspegi asko ditugu eskura.

Asanblada moduan, zein dira zuon proiektu hurbilenak

eta etorkizunerako erronkak?

Batetik, batzordeen lana; eta, bestetik, erronka globalagoari

buruzko hausnarketa. Hala ere, ez genuke asanblada

moduan bakarrik egingo, erakunde feministaren etorkizunerako

erronka izango litzatekeelako; asanblada bera, esaterako.

Gaur egun, krisia bera ere badu erronka nagusi. Oso testuinguru

zailean bizi gara, eta, bertan, sistema ekonomikoari, politikoari,

sozialari, lan-arloari... aurre egin behar diegu. Guretzat,

feminismoa horretarako guztirako irtenbidea da, baina diskurtso

hori bete-betean garatu beharra dago, eta etorkizunerako

proposamenak egin behar dira.

Era berean, oso kontuan hartu beharra dago zenbait instituzio

feminismoaz jabetzen ari direla. Nire iritziz, adi egon behar

gara, gauza desberdinak direlako. Beraz, hurbil-hurbiletik

begiratu behar dugu.

Feminismoa ezin da desagertu lortutakoagatik, oraindik

badagoelako zer eginik, zer aldarrikaturik, zeren alde borrokaturik.

Oraindik ere, feminismoa bizirik dago.

Emakumeen Giza Eskubideak


Nazionarteko Mugimendu Feminista

13


14

BIZITZA DUINAREN ALDE ERRESISTENTZIAN

DAUDEN EMAKUME MESOAMERIKARRAK:

SOFÍA HERNÁNDEZ-i ELKARRIZKETA

Azken hamarkadotan, nola garatu eta egituratu da Amerika Latinoko

mugimendu feminista?

1981. urteaz geroztik, Amerika Latinoko mugimendu feminista ekintza-lerro

handien azalpenean egon da inplikatuta, topaketen eta foroen bitartez, baina,

batez ere, bizpahiru urterik behin egin diren Amerika Latinoko eta Karibeko

11 Topaketa Feministetan. Gune horretan, emakumeen mugimenduen egoerari

buruz hausnartu dute, esperientzia berritzaileak eman dituzte jakitera, proposamen

berriak egin dituzte eta garatu beharreko estrategiak lehenetsi dituzte,

eskualdeko botere zein erabakirako guneetan emakume gehiago egon daitezen

eta, aldi berean, emakumeen eskubideak aldarrikatzea eta bete-betean erabiltzean,

benetako demokratizazioa ezarri dadin.

Emakumeen Giza Eskubideak


Amerika Latinoko mugimendu feministaren ibilbide honetan,

bere borroka adierazgarrienetakoak jarri dira agerian.

Horrela, bada, 1981ean Kolonbian egindako Amerika Latinoko

eta Karibeko I. Topaketa Feministaren esparruan, azaroaren 25a

“Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna” izango zela

ezarri zen. Ia-ia bi hamarkadaren ondoren, Nazio Batuek berreskuratu

eta “Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko

Nazioarteko Eguna” izango zela dekretatu zuten 1999an.

1990. urtean, ordea, Argentinan egindako Amerika Latinoko

eta Karibeko V. Topaketa Feministan, irailaren 28a “Amerika

Latinoko eta Karibeko Emakumeen Aborturako Eskubidearen

aldeko eguna” izango zela ezarri zen. Ondoren, Amerika Latinoko

eta Karibeko Emakumeen Osasun Sarearen (RSMLC) eta

Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Emakume Katolikoen arteko

bileran, eskualde-batzordea sortu zuten, “Irailaren 28ko

Kanpaina, Amerika Latinoan eta Kariben abortua despenalizatzeko”

kanpaina jarri zuten abian.

Oro har, topaketa horiei esker, eskualdeko ekintzak koordinatu

dira, patriarkatuaren aurrerakadari aurre egiteko, emakumeei

eta gizonei gizartean balio bera ematen dien lekuaren

utopiaren ostean.

Nola sortu zen Bizitza Duinaren alde Erresistentzian dauden

Emakume Mesoamerikarren mugimendua?

Bizitza Duinaren alde Erresistentzian dauden Emakume

Mesoamerikarren Sarea Mesoamerikako Herrien Foroaren esparrua

sortu zen, honako hauexek gaitzesteko sortutako “Eredu

Neoliberalaren aurkako Emakumeak” Mahai Sektorialetik:

Panaman Bizi Plana (PPP, oraingo Mesoamerika Programa),

merkataritza askerako itunak (batez ere, Erdialdeko Amerikaren

eta AEBen arteko Merkataritza Askerako Itunaren aurka) eta

Ameriketako Merkataritza Askerako Gunea (ALCA).

Ikuspegi feministatik, indarkeria, militarizazioa eta emakumeen

eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen etengabeko

urraketa aztertzea zen helburua, zigorgabetasuna, eskubideen

galera eta emakumeak txiroagotzeko prozesuak sustatzen dituzten

politika neoliberalen zein patriarkalen ezarpenaren esparruan.

Hartara, 2003an, Tegucigalpan (Honduras) garatutako Mesoamerikako

Herrien IV. Foroaren esparruan, Mesoamerikako

eskualdeko herrialdeetatik zetozen 90 inguru parte-hartzailek

Emakumeen Mahai Sektorialean erabaki zuten Bizitza Duina-

Nazionarteko Mugimendu Feminista

ren alde Erresistentzian dauden Emakume Mesoamerikarren

Gunea sortzea, ahaleginak bateratzeko, eskualdeko arazo ekonomikoak

emakumeen premietatik jorratzeko eta horretarako

beharrezkoak diren estrategiak zehazteko.

Dena dela, ez genion Mesoamerikako Herrien Foroetan parte

hartzeari utzi, eta eragin-estrategiak zehazten hasi ginen,

foro misto horietan neoliberalismoaren eta patriarkalismoaren

aurkako borrokarako konpromisoa hartzeko. Era berean, berdintasunaren

alde lan egiten ere hasi behar zen foroetan bertan.

Azken puntuan, desengainu bat edo beste gertatu dira,

patriarkatuak gizarte-mailako ideologien gainetik dagoelako

eta, bertan, bost axola duelako ezkertiarra edo eskuindarra izateak.

Beraz, genero-berdintasunaren alde lan egiteko benetako

interesik eduki ezean… sarritan bakar-bakarrik gaude emakumeen

eskubideen aldarrikapen eta erabileraren aldeko borroka

horietan.

Mesoamerikako Emakumeen Sareak dinamika desberdina

izan nahi zuen, bere ekintzen garapenerako autonomia eduki

nahi zuen. Hori dela eta, konpromisoa hartu zuen, eztabaida eta

jarrera politiko zein ekonomikorako gunea izateko eta urteko

topaketetatik haratago joateko. Beraz, eskualdeko hezkuntzaprozesua

sistematikoa izan behar zen, eta emakumezko subjektu

politiko berri mesoamerikarra eratu behar zuen, eskualdean

ekonomia feministako erreferente fidagarria izan zedin.

Zein dira zuon helburu nagusiak?

2004. urteaz geroztik, Bizitza Duinaren alde Erresistentzian

dauden Emakume Mesoamerikarren Lehen Topaketaren ondorioz,

emakumeen mugimendu mesoamerikar autonomoaren

egituraketa sendotzea erabaki zen. Horretarako, bidezko estrategia

ekonomiko, sozial eta kultural bateratzaileak eratu

eta abian jarri behar ziren, emakumeen giza eskubideen erabilera

eta gozamena sustatzeko. Horrela, bada, honako helburu

hauek lehenetsi ziren:

a. Mesoamerikako emakumeen herri-integrazioa lortzea.

b. Mesoamerikako emakumeen agenda politiko feminista egitea

eta, bertan, “Emakumeen Biziaren Defentsari” lehentasuna

ematea.

c. Tokian-tokian, eskualdean eta munduan emakumeen lana

sendotzea.

15


16

d. Gure agenda feminista lekuratzeko aliantzen estrategiak indartzea,

Mesoamerikako mugimendu sozialean bertan eta

kontinenteko zein munduko beste mugimendu batzuekin.

e. Tokian-tokian zein eskualdean, hezkuntza-prozesu sistematikoak

garatzea, Mesoamerikako emakumezko subjektu

politiko berria eratzeko.

Zein dira sarea osatzen duzuen herrialdeetako emakumeen

arteko sare-lanaren indarrak?

a. Gune autonomoa denez eta parte-hartzaileak era guztietakoak

direnez, badago errealitatea zenbait ikuspegitatik

ikusterik, eta, horren ondorioz, azterketa aberasgarriagoa

da. Honako emakume hauek dira kideak: sindikalistak, nekazariak,

kooperatibistak, indigenak, afrooinordekoak, lesbianak,

anbientalistak, gazte feministak, mugimendu feministakoak,

makilako langileak, langile sexualak, mugimendu

sozial mistotik datozenak...

b. Sare-lanari esker, tokian tokiko esperientziak oso ugariak

dira, herrialde batzuek beste batzuek baino espezializazio

handiagoa dute gai batzuetan besteetan baino. Hartara, esperientziak

behar besteko ñabardurez trukatzean, ezartzeko

orduan antzemandako edozein akats zuzendu daiteke, eta

adituen babesa zein aholkularitza jaso daitezke sarean bertan.

c. Indarra handiagoa da, eskualdean Mesoamerikako Emakumeen

Sarearen agenda bateratuaren eragina sustatzeko.

Izan ere, sare-lanari esker, baliabide pertsonalak, teknologikoak

eta ekonomikoak hobeto erabili daitezke euren zabalkundeari

begira.

d. Bestetik, Mesoamerikako Emakumeen Sareak badu beste indarrik,

ekonomia feministan jorratutako ikuspegia eta gaiak

oso gutxitan edo azaletik landu direlako eskualdean. Sareak

tokian tokiko emakumeen partaidetza aktiboaren bidez

ezartzen ditu ekonomia feministaren ikuspegia eta alternatiba

ekonomikoen eraketa.

Seguruenik, ibilbidea ez da erraza izan… Amerika

Latinoan oso zaila izan behar da bere eskubideen alde

borrokatzen den emakumea izatea, ezta? Zein dira zuon

oztopo nagusiak?

Nire ikuspegitik, oso-oso interesgarria da Amerika Latinoan

ekintzaile feminista izatea, nahiz eta unean-unean oso

nekagarria izan, oraindik ere zer egin ugari dagoelako, are

emakume gehiagok euren giza eskubideak onetsi, defendatu

eta erabili ditzaten. Oro har, gehienetan geure lanorduez kanpo

ekin behar diogu zeregin horri.

Guretzat oso oztopo handia da nolako sotiltasunaz mugitzen

dituen hariak patriarkatuak, emakumeen zapalkuntza

eta menderakuntza desagertu ez daitezen, emakume askok

haren hegemonia antzeman ez dezaten eta euren errealitateari

protesta egin gabe men egin diezaioten. Hori dela eta,

mugimendu feministaren lana are gogorragoa da, oso garrantzitsua

delako zapalkuntza patriarkalaren mekanismoak agerian

jartzea eta zabaltzea, are emakume gehiagok euren giza

eskubideak ezagutu, aldarrikatu erabili ditzaten.

Bestetik, “fundamentalismo erlijiosoak” ere badira oztopo,

emakumeen menderakuntza indartu eta naturalizatu egiten

dutelako, euren gorputzak kontrolatzen dituztelako eta nahitaezko

jaiotza-tasa sustatzen dutelako. Eskualdean, horrelako

fundamentalismoak oso-oso sustraituta daudenez, lortutako

eskubideak galdu dira; esate baterako, Salvadorren, Dominikar

Errepublikan, Txilen eta Nikaraguan onartutako abortu terapeutikoa.

Bertan, gainera, era guztietako abortuak zigortu ziren

ondoren. 2009an Mexikon egindako Amerika Latinoko eta

Karibeko Feministen XI. Topaketan ondorio moduan azaldu

zutenez, fundamentalismo erlijiosoak “oztopo nagusia dira,

emakumeen eskubideetan aurrera egiteko”, baina, batez ere,

eskubide sexualei eta aborturako eskubideari dagokienez.

Hori dela eta, sarritan emakumeok bakarrik gaude, mugimendu

sozial mistoak ez dituelako bere gain hartzen eztabaida

sortzen duten agenda-puntuak, euren apustuak diren

gizarte-mailen arteko ohiko gatazkak barreiatzen dituztelako.

Beraz, mugimendu sozial mistoak gure borroka feministei

laguntzeko benetako konpromisoa hartu dadin, genero-kezka

iraunkorrak onartu eta barneratu egin behar dituzte, eta zintzo-zintzo

lan egin behar dute, bere horretan dirauten genero-haustura

bidegabe horiek murrizteko.

Zer lorpen nabarmenduko zenituzke zuon ibilbidean?

Nire ustez, lorpenak gauza txikiak izan daitezke, eta, metatuz

gero, banan-banako zein taldekako aurrerapen interes-

Emakumeen Giza Eskubideak


garriak lortu daitezke.

Salvadorko mugimendu feministako ekintzailea naizenez,

Prudencia Ayala Kontzertazio Feministan (CFPA) parte hartzen

dut, eta niretzat oso pozgarria da aitortzea ulertu egin

dugula ez dela beharrezkoa emakume guztiok gauza guztietan

ados egotea eta gutxieneko adostasunak eduki ditzakegula,

euren alde egiteko. Hori ulertzean, aurrera egin ahal izan

dugu adostutako gutxieneko agendaren eraginean, eta, horri

esker, plataforma feminista eratu ahal izan dugu. Aldi berean,

plataforma hori oinarria izan da, Salvadorko Emakumeen Berdintasunari

eta euren aurkako Bereizkeriaren Desagerpenari

buruzko Legearen aurreproiektua egiteko orduan. 2010eko

martxoaren 8an, Batzar Legegilean aurkeztu zen, eta,

2011ko martxoaren 8an onartuko delakoan gaude.

Eskualdeko mugimendu feministako ekintzailea

naizenez, Bizitza Duinaren alde Erresistentzian

dauden Emakume Mesoamerikarren

Sarean parte hartzen dut, eta oso interesgarria

da era guztietako lidergo asko ezagutzea. Horri

esker, pentsamendu kolektiboaren bidez, proposamen

politiko, ekonomiko, kultural eta sozialak

eratu daitezke, botere eta erabakirako guneetan

emakumeek partaidetza handia eduki dezaten.

Zuon ustez, ezer aldatzen ari da zuon kontinentean?

Nire iritziz, Amerika Latinoan, apurka-apurka, zenbait aldaketa

lortzen ari dira, emakumeak lehen gizonenak bakarrik

ziren eremuetan sartzean.

Arlo sozialean, emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez,

ez da gehiago gai pribatua izango. Era berean, termino

berriak lekuratu ahal izan ditugu nazioko zein nazioarteko

lege-esparruetan, “emakume-izaeran” bakarrik oinarrituta

emakumeen aurkakoa den indarkeria-delitu zentzugabeari

izena jartzeko: feminizidioa/femizidioa.

Arlo politikoan, ordea, gero eta emakume gehiago hautesten

dituztenez, orain ez da hain bitxia gobernu nazionalak,

toki-gobernuak eta goi-mailako beste kargu publiko batzuk

zuzentzen dituzten emakumeak ikustea. Hala ere, onartu egin

beharra dago oraindik lar ez direla, nahiz eta gure herrialde

askotan biztanle gehienok emakumezkoak garen.

Nazionarteko Mugimendu Feminista

Bestetik, arlo ekonomikoan, badirudi gauzak astiroago

doazela. Izan ere, gaur egun lehen betatuta zituzten lanetan

diharduten emakumeak egon arren, emakumeen eta gizonen

soldata-haustura handia da oraindik antzeko lanpostuetan.

Era berean, oraindik ez dute agerian jarri eta ez dute onetsi

nolako ekarpena egiten duten emakumeek Barne Produktu

Gordinean (BPG), etxean nahiz erkidegoan ordaindu gabe egiten

duten ugalketa-lanagatik.

17


18

EMAKUMEEN MUNDU MARTXA:

SARAH DE ROURE-ri ELKARRIZKETA

Sarah de Roure, SOFeko kidea (Sempreviva Erakunde Feminista), hau da,

Emakumeen Mundu Martxako (MMM) brigada ofizial nazionala da, baita

MMMko Nazioarteko Idazkaritzako brigada ere.

Nola sortu zen Emakumeen Mundu Martxa?

Bi erreferente garrantzitsu daude jatorria azaltzeko.

Lehenengo eta behin, Quebeceko emakumeek “Ogiaren eta arrosen aldeko

martxa” izeneko emakume-ekimena antolatu zuten. Ogia txirotasunaren

aurkako borrokaren adierazgarri zen; eta arrosak, indarkeriaren aurkako borrokaren

adierazgarri. Emakumeen artean txirotasuna salatzeko agendarekin,

emakumeen aurkako indarkeria salatzeko agendarekin eta Quebeceko Emakumeen

Federazioarekin, Quebeceko lurraldean bertan antolatu zuten martxa.

Ondoren, erakargarria izan zenez, emakume horiek nazioartean egituratzen

hasi ziren, 2000. urtean mundu zabaleko emakumeek osatutako martxa egite-

Emakumeen Giza Eskubideak


ko asmoz, munduko martxa, alegia. Horretarako, txirotasuna

eta indarkeria salatzeko agenda horiek hartu ziren kontuan.

Hala ere, martxa bera globalizazioaren aurkako mugimenduaren

emaitza ere bada. Feminismoaren esparruan kokatuta

egon arren, emakumeek kapitalismoaren aurka antolatutako

mugimendu hori berria zen, eta martxaren ondorioz sortu

zen. Mugimendu horretan, jende asko, emakume asko elkartu

zen, emakume horiek zeregin nagusi bezain politikoa zuten

antolaeran eta ekimen hori martxaren beraren ondorioz sortu

zen. 2000. urtean egindako egituraketa oso ondo joan zen,

eta, itzultzean, balantzean, emakumeek eteterik ez zegoela

pentsatu zuten, jarraitu egin behar zela, alegia. Emakumeen

Mundu Martxa garela entzutean, jendeak honako hauxe galdetzen

digu: “Zer Egunetan

da martxa, ordea?”. Egunero.

Probokazioa da gure

izena Emakumeen Mundu

Martxa izatea, baina etengabe

mugitzen ari garela,

zapalkuntza etengabe salatzen

dugula eta desberdintasunak

ere etengabe

salatzen ditugula adierazi

nahi dugu.

Zergatik da hain garrantzitsua

MMM herrialde

guztietan agerpena duen

nazioarteko mugimendua

izatea?

Ehunetik gora herrialderekin

harremanetan

egon arren, gaur egun 60

herrialdetan koordinazio

nazionalen bidez antolatuta gaudela diogu. 60 koordinazio

nazional ditugu, hain zuzen ere. Nire ustez, munduko hainbat

lekutan antolatuta gaudenez, emakumeen errealitatearen inguruan

daukagun agenda garrantzitsuagoa da. Izan ere, nahiz

eta leku guztietan desberdintasun handiak hizpide ditugun,

munduko leku bakoitzean desberdintasun horiek modu desberdinean

adierazten dira.

Horrela, bada, antolatuta gaudenez, gure agenda garrantzitsuagoa

da emakumeen bizimoduari begira, zenbait

Nazionarteko Mugimendu Feminista

ikuspegitatik hitz egin dezakegulako, zenbait tokitako emakumeen

ekarpena edukitzean. 2000n, 2005ean eta 2010ean geneuzkan

agendak kontuan hartuz gero, argi eta garbi dago

bilakatu egin garela, ez dugula geure ikuspegia aldatu baina

beste elementu batzuk erantsi ditugula. Izan ere, Nazioarteko

Idazkaritza aldatu denez eta herrialde gehiagok martxarekin

bat egin dutenez, beste ekarpen batzuk sortu dira.

Bestetik, oso kontuan hartu beharra dago kapitalismoa

bera ere nazioartean antolatzen dela eta herrialdeen ekarpenaz

jabetzen dela zenbait eratara. Beraz, emakumeak hegoaldean

nahiz iparraldean antolatuta daudenez, badago

kapitalismoaren egiturak kolokan jartzerik. Ez diogu bakarrik

iparraldetik begiratzen edo hegoaldetik bakarrik begiratzen,

sistema bera oso-osorik

jartzen dugulako kolokan.

Kolokan jartzen dugu

nola esplotatzen dituzten

emakumeak munduko leku

askotan eta horretan sartzen

dugu akuilua.

Zein dira MMMko

ekintza-arlo nagusiak

eta zer aurrerapen

adierazgarri gertatu dira

euren aldean?

Agenda nolabait bilakatu

da, baina ez hainbeste.

Beraz, ez da funtsezko ezer

aldatu, beste elementu batzuk

baino ez direlako erantsi.

2000. urtean, indarkeriaren

zein txirotasunaren

aurkako agendak genituen,

eta kapitalismoaren aurkako mugimendu feminista ginela

esaten genuen. 2005ean, ordea, “Emakumeek Gizakiei idatzitako

Gutuna” aurkeztu genuen. Bost urtean behin antolatzen

dugun hauxe ere epealdi horietan, tarteetan metatutakoaren

laburpena egiteko unea ere bada.

2005ean, “Emakumeek Gizakiei idatzitako Gutuna” martxaren

lehen bost urteen laburpena izan zen, eta bost printzipio

zituen: askatasuna, berdintasuna, justizia, bakea eta

elkartasuna. 2005ean, agiri horretan laburtu genuen nolako

19


20

mundua eratu nahi genuen. Garai hartan, emakumeen alternatibak

aurkeztea zen gure agenda, nolabait esateko.

Orain, 2010ean, lau ekintza-arloko plataforma aurkeztu

dugu, eta, nahiz eta elementu berriak dituen, lehendik zeuden

gauzei ere eutsi diegu. Aurtengo gaia emakumeen autonomia

ekonomikoa da, eta oso garrantzitsua da guretzat, bidezkotasunez

jartzen duelako kolokan nola antolatzen den emakumeen

lana: lan formalean, emakumeen lan-harremanak ezegonkorragoak

dira, soldata txikiagoak dituzte... Hala ere, aitortu

gabe dagoen lana, lan ikusezina ere hartu behar da kontuan,

hau da, gizarte osoak egunero behar duen lana, baina lantzat

hartzen ez dena. Bigarren ekintza-ardatzak, bakearen eta

desmilitarizazioaren ardatzak, oso agerikotasun handia izan

du 2010eko ekintza zehatzetan. AEBek bertan dituzten base

militarrak salatzeko ekintza antolatu dugu Kolonbian, baina,

aldi berean, emakumeen bake-aukerak ere aurkeztu ditugu.

Gero, urrian, gatazka armatua salatzeko ekintza garatu dugu

Kongon, eta, gatazkan bertan, emakumeen gorputzez jabetzen

ari direla salatu dugu. Ardatz horri dagokionez, arlo akademiko

eta sozialetik emakumeen eta bakearen gaia lantzen

duten pertsona eta elkarte asko badaude ere, kapitalismoaren

aurkako agendatik aurre egin behar diogu gerraren gaiari.

Gaur egun, gerrak zeresan handia du sistema kapitalistaren

antolaeran. Kapitalismoak ere emakumeak esplotatzen dituela

antzematen badugu, gerra kapitalismoaren aurkako agendako

gai moduan salatzea erronka handia da martxarentzat. Hiru

garren ekintza-arloa, ostea, ondasun bateratuen gaia da. Hona

hemen gure salaketak: natura pribatizatzea, haziak pribatizatzea

eta herrien elikaduraren subiranotasunean nolako eragina

duen salatzea. Salatu egiten dugu ez dagoela kapitalismoari

sistema moduan eusterik baliabide naturalak agortu gabe.

Bizirik iraun nahi badugu eta planetak bizirik irautea nahi

badugu, iraunkorra den sistema ezarri beharra dago. Azkenik,

laugarren ekintza-lerroa feminismoaren munduan tradizio

handiena dutenetakoa da seguruenik: emakumeen aurkako

indarkeria. Salatu egiten dugu emakumeen aurkako indarkeria

gizarte guztietan agertzen dela, gizarte-maila guztietan eta

emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoa, fisikoa dela. Izan

ere, salatu egin behar da, aurre egin behar diogu. Nolanahi ere,

funtsean, emakumeen aurkako indarkeria gizon eta emakumeen

arteko desberdintasunaren adierazgarri da. Indarkeria

hori desberdintasunean, gizon eta emakumeen arteko aldean

dago justifikatuta.

Horiexek dira 2010erako garatu ditugun lau ekintza-ar-

Emakumeen Giza Eskubideak


loak. Herrialde bakoitzean, bertako errealitatearen araberako

proposamen zehatzak aurkeztu nahi izan ditugu martxaren

bitartez; esate baterako, gaur egun Boliviako emakumeak ureskubidearen

alde ari dira borrokan. Bestetik, klima-aldaketa

salatzen dugu bizimodu onaren agendaren bidez. Herrialde,

errealitate bakoitzean martxan dauden emakumeek bazuten

erronkarik, proposamen zehatzak aurkeztu behar zituztelako,

lau ekintza-arlo orokorrago horiek erreferentziatzat hartuta.

Brasilen, adibidez, haurtzaindegien gaia berreskuratu genuen,

hiru urtera arteko neska-mutilen %80k ez dutelako herrialdeko

haurtzaindegietara joaterik. Beraz, gure ustez, haurtzaindegiak

emakumeen eskubidea izan behar dira, haurtzaindegiak

Nazionarteko Mugimendu Feminista

daudenean emakumeen lanerako eskubidea konprometituta

dagoelako eta, horren ondorioz, euren autonomia eratzeko

eskubidea ere bai. Hori dela eta, aurten proposamen zehatz

aurkeztu dugu ekintza-arloen esparruan. Hartara, herrialde

bakoitzeko emakumeek ekintza-arloak proposamen zehatz

moduan nola garatu dituzten dugu aztergai. Oraindik ere, lan

hori abian dago, jakina.

Oso erronka aparta da lau ekintza-arlo egotea eta emakumeek

munduko hainbat lekutan euren babespean lan egiteko

aukera edukitzea. Emakumeok arlo politikoan antolatzen hasi

gara, eta XXI. mendeko funtsezko gatazka politikoetan leku-

21


22

ratzen ari gara: energia, elikadura, gerra..., hau da, gaur egun

gizarte-mugimenduen eztabaidagai nagusiak diren hizpideak.

Martxak oinarrizko zeregina du, emakumeak gatazka politiko

horietan lekuratzen dituelako. Beraz, gaur martxaren lorpenetako

bati buruz hitz egin behar banu, emakumeak eztabaida

politiko orokorragoan lekuratzeko lorpena aukeratuko nuke.

Nola gainditzen dituzue mugimendua hainbat herrialdetan

egotean koordinazioaren arloan sortzen diren

zailtasunei?

Argi eta garbi dago zailtasunak ugariak direla: finantziazioa,

hizkuntza, desberdintasun kulturalak, leku bakoitzeko

antolaera... topo egiten dugunean, alde horiek are agerikoagoak

dira.

Martxaren dinamika oso horizontala da. Nazioarteko

Idazkaritza badugu ere, zenbait kontinentetako ordezkariek

osatutako Nazioarteko Koordinazioa ere badugu, eta, bertan,

idazkaria bere erantzukizunak apur bat partekatzen ahalegindu

da azken urteotan. Nire ustez, oso lagungarria da jendea

erronkei aurre egiteko prozesuan inplikatzen laguntzeko. Horrela,

bada, ez dira Idazkaritzako emakume urriak egongo, eta

jende guztia inplikatuko da gauzei aurre egiteko prozesuan.

Nabarmendu egin behar dugu matxismoari berari aurre

egin behar diogula beste mugimendu batzuekin egituratzean.

Esate baterako, beti-beti, kalean gaude honako gai hauen inguruko

elkartasuna adierazteko: nekazaritzaren eraldaketa,

krisiaren salaketa... Beste aldean, ordea, ez dugu babes bera

antzematen abortu eta antzeko gaien inguruan: aborturako

eskubidearen alde egiteko irteten gara kalera, eta beti ez ditugu

lankide berberak aurkitzen, nekazaritzaren eraldaketa salatzen

ari garenean edo elikaduraren subiranotasunaren alde

egiten dugunean. Horixe ere bada erronka, gainditu beharreko

arazoa.

“Mundua aldatzea, emakumeen bizimodua aldatzeko”

da zuon leloa. Zer proposamen dituzue horretarako?

“Mundua aldatzea, emakumeen bizimodua aldatzeko” diogunean,

“emakumeen bizimodua aldatzea, mundua alda tzeko”

da bigarren zatia. Emakumeek euren eskubideak erabiltzeko

aukera gehiago dituztenean eta botere-harremanetako

desberdintasunak kolokan jartzen ditugunean, oso kontuan

hartu behar dugu munduaren aldaketa sustatzen ari garela.

Gure sistemak ez dio eskubide-maila zehatzari eusten. Beretzat

gogorra da berdintasuna agerian jartzea, bateraezina da

gure sistemarekin. Beraz, mailaren batean berdintasuna bermatzen

dugun bakoitzean, sistema bera modu orokorragoan

ari gara kolokan jartzen. Emakumeen autonomia ekonomikoa

bermatzeko ekarpena egiten dugunean, lan-eskubide gehiago

edukitzea lortzen dugunean, maila bereko soldatak bermatzen

dizkiegunean, horrelako eskubideak areagotzen ditugunean,

kapitalismoaren antolaera jartzen dugu kolokan. Izan ere, kapitalismoan

ezinezkoa da pertsona guztiek lana edukitzea, sistemak

ezin dio horri eutsi. Sisteman, ekoizpen-maila zehatza,

ordaindu gabeko lan-maila zehatza egon behar da, emakumeen

lana, alegia.

Estatua etxeko lanen zati batez arduratu behar dela diogunean,

osasunerako, hezkuntzarako aukerak areagotzeko

moduko aurrekontua gorde behar duela esan nahi dugu.

Emakumeak adinekoak zaintzen etxean egongo ez direla esan

nahi dugu. Beraz, dimentsioa zehatzagoa da, kapitalismoa

desagertu egin behar dela diogunean, kapitalismoaren aurka

gaudela, feministak garela, jende askorentzat hori guztiori oso

abstraktua delako. Hala ere, ulertu egin behar dugu emakumeen

lana sistemaren oinarrian dagoela, kapitalismoa bizirik

dagoela biztanleen sektore bat zainketen arloan egiten ari den

lanari esker. Gauza horiek kolokan jarriz gero, sistema bera

jartzen dugu kolokan, horrela ezin daitekeela esan nahi dugu.

Era berean, beti ez da oso erraza aldaketen zerrenda dirudien

agenda edukitzea, martxa bera adostasunak eratzeko

gunea ere badelako. Proposamen zehatzak ezin dira berberak

izan munduko leku guztietan. Sistemari nola aurre egin eta

desberdintasuna nola jarri kolokan sakon hausnartzeko gunea

da. Emakumeen Martxan arlo horretan lan egin du, lan egiten

ari da eta lan egingo du.

Emakumeen giza eskubideen bultzatzaile moduan, zein

izan dira Emakumeen Mundu Martxak bidean aurkitu

dituen erronka/oztopo handienak?

Hasieran, egituraketa barik mugimendua izango ginela

erabaki genuenean, une zaila izan zen. Izan ere, 2000. urtean

martxaren ekitaldia egin zenean, guztiok geunden, asko. Tira,

beharbada ez geunden guztiok, baina asko ginen.

2000. urtean, 5 milioi sinadura bildu eta Nazio Batuetan

aurkeztu genituen. Nazio Batuetan plangintza bateratua

Emakumeen Giza Eskubideak


Nazionarteko Mugimendu Feminista

aurkeztu nahi baduzu, adostasun handia lortu behar duzu.

Emakumeen erakunde gehienak presta daude horretarako.

Gero, ordea, balantzean, guretzat ez zen nahikoa Nazio Batuetan

murriztapenak aurkeztea. Bertan, ez genituen geure

eskubideak bermatuko, ezinezkoa izango zen eskubideok

areagotzea eta desberdintasuna gainditzea. Martxaren ostean,

2000. urtean, balantzea egin genuen, eta Nazio Batuak ez ziren

gure bizimodua konpondu zuen eremua. Beraz, ezinbestekoa

zen emakumeen agenda iraunkorraren bidez mugimendu

iraunkorra eratzea. Helburu bakarra ez zen martxoaren 8ko

borroka, beste era bateko mugimendu bat sortzeko aukera

baizik.

Lehenengo eta behin, mugimendua, etengabe mugitzen

den zerbait; eta, bigarrenez, aldaketa sakonerako agenda zorrotza.

Nire ustez, unea hori oso zaila izan da, hor jende askok

esan duelako: “ez, hori ez da nik nahi dudana”. Erakunde

askok une horretan alde egin dute. Hauxe diotsuet, Brasilgo

esperientzian une horretan banatu ginelako. Izan ere, martxak

ez du mugimendua banatzea erabaki, baina une horretan

emakumeen borrokaren eraketarako estrategia zein zen erabaki

behar genuen, geure eskubideak bermatzeko estrategia

zein zen, gure aliatua nor zen eta nor ez.

Beraz, nire ustez, hasiera oso zaila izan da, eta hortik aurrera

emandako urratsak erronka dira: dena antolatzea, koordinazio

nazional berria abian jartzea... Nik neuk ez dakit nola

iritsi gaur egun martxan dauden zenbait herrialdetara, ez dakit

zehatz-mehatz non dauden mapan. Nire iritziz, sinbolikoa

da 2000. urtean emakume-talde batek egindako hautaketa,

bete-betean asmatu dugu-eta. Hamar urteren ondoren, horrelako

mugimendua, profil horretako mugimendua munduko

leku askotako emakumerentzat oraindik ere garrantzitsua

bada, zerbaitetan asmatuko genuen, ezta?

Martxaren nazioarteko hirugarren ekintza igaro ondoren,

zer balantze egiten duzue prozesuaz?

Oraindik ere, balantzeak egiten ari gara. Dena dela, argi eta

garbi daukat zerbait gertatzen dela, emakumeak mugitzen ari

direla, urte berean 10 egunez hegoaldeko herrialde batean gure

erakundeak 3.000 emakumeko martxa antolatzen badu, hegoaldeko

herri bateko base militar batean 2.000 laguneko topaketa

antolatzen badu, Turkiako kaleetan kontinente osoko martxa

atontzen badu eta Kongora bertara badoa, erakunde sozial bakar

batek ere bertan halako topaketarik egin ez duenean....

23


24

Nire iritziz, balantzea

oso ona da, eta nolabaiteko

indarra erakusteko unea

ere bada. Ez genekien indar

hori geneukala, bertan konturatu

ginen. Emakumeen

adierazpideak nolakoak ziren

eta koordinazio nazionalek

2010eko ekintza antolatzeko

erronkari nola erantzun

dioten ikusi ahal izan dugu.

Esku artean zerbait dugulakoan

nago. Hemen diozuen

moduan, “potoloa da”.

Hori dela eta, badugu zer

balioetsirik.

2010. urtea itunak adierazteko

eta beste mugimendu

zein arlo batzuekin ditugun

itunak indartzeko urtea

izan dela uste dut: Lurraren

Lagunak, Nekazarien Bidea,

elikaduraren subiranotasuna

eta klima-aldaketa.

2010ean, autoantolaketa

indartu eta lehen jorratzen

ez genituen gaietan lekuratu

behar dugu martxa: bakea

eta desmilitarizazioa, esaterako.

Emakumeen erakunde

batzuek ez gaituzte feministatzat

hartzen, emakumeen

agenda aldaketa

orokorragoen agendarekin

inplikatuta, lotuta dagoela

uste dugulako beharbada.

Nire ustetan, 2010ean, kapitalismoa

kolokan jartzeko

sistemetarako ukitu feminista

edukitzeko gai izan gara

guztiok. Klima-aldaketari

dagokionez, esaterako, Cancuneko

azken egunetan,

martxako emakumeak beste

Emakumeen Giza Eskubideak


mugimendu-egituraketa batzuekin egon ziren kapitalismoa

salatzen, merkatuaren irtenbide faltsuak salatzen eta gure

kontsumo-ereduaren ondorioz sortutako beroketa globala

salatzen.

2010eko balantzean, zor asko ditugu, baina alaitasun

asko ere bai, emakumeek mugimendua osatu dugulako. Kolonbian,

Kongon edo Brasilen egindako jarduera gogor bezain

astunaren amaieran, emakumeak nekatuta daude 10 egunez

oinez ibili ondoren, baina ikusi egiten duzu nola sentitzen

duten prozesu kolektiboan parte hartzen dutela, esperientzia

bateratuko kideak direla eta emakume guztion agenda politikoan

daudela.

2005ean, “Emakumeek Gizakiei idatzitako Gutuna” argitaratu

genuenean, emakumeek horrekin bat egitea izan zen

gure erronka. Martxak zenbait tailer antolatu zituen, mundu

zabaleko emakumeek gutunerako ekarpenak egin zitzaten,

eta, azkenean, agiria argitaratu genuen. Egoera barregarri

samarra gertatu zen Brasilgo iparraldeko hiri txiki-txiki batean

bizi den emakume batekin, gutuna irakurtzen ari zela

honako hauxe esan zuelako: “ni neu izan naiz hori esan duena,

baina”. Izan ere, bere egoeraren isla ikusi zuen gutunean,

bere egoeraren adierazgarri zen gutuna. Horrelako ekintzen

amaieran, emakumeek prozesu bateratuko kideak direla sentitzen

badute, egin behar dugun balantze nagusia da, are gehiago

prozesu hori batere erraza ez dela kontuan hartuz gero.

Izan ere, oso agenda desberdina dauka, muturreko agenda

daukalako eta erraz lortzen ez diren itunak erdietsi behar dituelako.

Zein dira zuon erronka nagusiak etorkizunari begira?

2011n, martxaren nazioarteko topaketak ditugu Filipinetan,

eta, 2011-2012an, Nazioarteko Idazkaritza aldatu behar

dugu. Aldaketa-uneak zailak dira beti. 2010. urtearen amaieran,

aurtengo eta azken urteotako ekintzaren balantzea egiten

hasi gara, trantsizioari ekiteko. Gaur egun, horixe da gure

erronka: nola antolatu trantsiziorako balantze hori.

Gero, bi agenda garrantzitsu ditugu. Batetik, Munduko

Foro Soziala. Hasieratik, martxa oso inplikatuta egon da foroaren

prozesuan, nahiz eta gaur egun dileman murgilduta

egon. Horixe bera da martxaren helburua: zer egin foroak

arazoak gainditu ditzan, zer egin foroa mugimenduak gizarte-mugimenduen

batzarretik egituratzeko gunea izan dadin

Nazionarteko Mugimendu Feminista

eta zer egin foroa bera kapitalismoaren krisiaren aurkako alternatibak

aurkezteko eremua izan dadin.

Bestetik, nola aurkitu mundu zabaleko emakumeentzako

lorpen zehatzak. Esate baterako, Kongon, urriko topaketaren

osteko agendaren arabera, Nazio Batuetako gudarosteak herrialdetik

joatea da helburua. Izan ere, emakumeen aurkako

indarkerian ere parte hartzen dute. Gudaroste horiek hamar

urte daramatzate bertan, eta ez dira bake-gudarosteak, okupazio

militarra baizik. Urrian Kongon aurkeztutako gaietako

bat izan zen hori, lorpen eta garaipen zehatzak aurkitu nahi

genituelako. Topaketaren ostean, negoziaketa-prozesua ireki

da gobernuan.

Martxa gune egokia izan daiteke, emakumeek aldaketa

sakonerako agenda zehatza izan dezaten, lanaren banaketa

sexuala eta oinarrietako desberdintasunak kolokan jartzeko.

Nire ustez, hurrengo urteetarako erronketakoa izango da:

herrialde bakoitzeko emakume-mugimenduak nola aurkeztu

dezakeen emakumeen bizimodua benetan eraldatuko duen

agenda. Helburua ez da berdintasunari buruzko legearen lorpen

formal hutsa erdiestea, idatzita egon arren ez duelako

ezertxo ere aldatzen emakumeen benetako bizimoduan. Beraz,

hurrengo urteei begira, emakumeek eraldaketarako agenda

zehatzak daudela ikustea izango da gure erronka. Honako

hauxe sakondu beharko dugu herrialde, errealitate bakoitzean:

“mundua aldatzea, emakumeen bizimodua aldatzeko”

eta “emakumeen bizimodua aldatzea, mundua aldatzeko”.

Orain dela sei hilabete-edo, prestakuntza-gunea garatu

genuen martxoko ekintzan egon zen Brasilgo emakume-talde

batekin. Egun batean, emakumeen mugimenduari buruz hitz

egiten ari ginela, honako hauxe esan zuen emakume batek:

“inoiz ahaztuko ez dudan zerbait ikasi dut martxan… zer genioen

guk egunero... bai, bai: martxan jarraituko dugu, harik

eta emakume guztiok askatasuna eduki arte”. Niretzat zoragarria

izan zen emakumeek euren egunez egunekoan leloa,

esaldia erabiltzea, zentzu askotan eta elkartasunaren dimentsioan

hain eraldatzailea eta erronkaria dela kontuan hartuta.

Askatasuna ezin da izan emakume bakar batzuetan, askatasuna

izateko guztion askatasuna izan behar da. Emakumeak

euren bizitzako eragileak direnean, feminismo honetara ikuspegi

kolektiboa dakargunean, aldaketa sakonaren dimentsioa

dakargunean eta askatasunaren esangurari berriro erreparatzen

diogunean, agerikoa da 2010eko balantzean gertakari

garrantzitsuak agertuko direla.

25


Argazkiak :

Emakumeen Munduko Martxa

AMB-BEA


3

dirulaguntza:

More magazines by this user
Similar magazines