Lezo: ondarea eta hiri garapena aldakorrekoa, tokian tokiko lurrak zer gorabeherak zituen. Sarbidea ez zegoen beheko solairuan: sarrera eragotzi nahian, lehenengo solairutik egiten ziren sartu-irtenak, barrura erretiratu zitekeen eskailera baliatuta. Lehenengo solairu horretako alde bakoitzak bizpahiru saietera edo gezi leiho zituen. Terraza fatxada baino zertxobait irtenagoa da. Terraza eusteko, hiru modilioi daude poligonoaren alde bakoitzean, eta, horrez gain, beste bat erpin bakoitzean. Modiloien artean zulo gutxi-asko biribil bana zegoen, euri urak bideratzeko. Azkeneko karlistaldiaren garaiko (1872-1876) liberalen gotorlekuak dira, eta Santa Isabel, San Enrike eta Lord Johnen Almirantearen hurbileko gotorlekuekin lotu izan dira. Izan ere, estrategikoki kokatuta daude, San Enrike eta Lord Johnen artean. Gotorleku horiek, lehenengo karlistaldiaren garaikoak ez bezala, txukun samar iraun dute, behin gerra amaituta, interes militarraren arabera sailkatu baitzituzten. Gaur egun bost dorreek multzo monumental interesgarria osatzen dute, Jaizkibel mendiaren gailurretik zelatan. Gaintxurizketa eta Jaizkibel lehen mailako gune estrategikoak dira inondik ere, eta helburu horrekin erabili izan dituzte historian zehar. Horren lekuko dira bigarren karlistaldian eraikitako dorre hauek, eta halaxe gertatu da ere XX. mendean. Gaintxurizketa aldean, hain zuzen, bunker edo behatoki-aterpe antzeko hormigoi eta burdinazko eraikinak izan ziren eta badira oraindik. Horietako asko Errepide Nazional 1eko zabaltze lanetan desagertu ziren, baina bada oraindik aleren bat edo beste, hala nola Larramunetik zelatatzen dutenak. Eraikin hauek, dirudienez, Franco diktadoreak 1938 eta 1935 bitartean 19 Pirinioetatik barrena -Rosasetik Jaizkibeleraino- eraikitako defentsarako lerro bati dagozkio. Honenbestez, 1946an, Mendebaldeko Pirinioetako Defentsa eta Armamentu Batzordeak Gaintxurizketako Erresistentzia Gunea antolatu zuen; 62 azpi-elementu zituen guztira: besteak beste, metrailadoreak, morteroak, gerra gurdien kontrako kanoiak, oinezkoen kanoiak, airekoen kontrako metrailadoreak, aterpeak, aginte postuak, eta behatokiak. 1955ean eraikita zeuden jada gune hori osatzen zuten instalazio gehienak. Gaur egun haietako gutxi batzuk baino ez dira geratzen. 2.3 BASERRI GUNEETAKO ETXEBIZITZA ONDAREA Landa eremua, gure lurraldean, nekazaritza eta abeltzaintzako jardueraren inguruan antolatu izan ohi da. Jarduera horren funtsezko gunea baserria izan da tradizionalki. Espazio hau, halaber, lurzoru erreserba izan da, eta, hiri eta industria hedapen aukera berrien aurrean, bertara zuzendu dira begirada guztiak. Presio hau areagotu egin da aro garaikidean, industrializazioaren ondorioz landa eremua asko bete eta birmoldatu denean. 19 PILDAIN, J.: “Variedad de bunkers en la Línea del Pirineo” Aranzadiana 2006. 62-63 or. 33
Lezo: ondarea eta hiri garapena 1869. urtean eginiko zedarritzea. Errenteriako Udal Artxiboa (EUA): C 5 III 1 2. 34