1-TTIP-eu

maite.ubiria

1-TTIP-eu

Neoliberalismoaren Geopolitika eta Euskal Herria

Merkataritza askeko Itun Transatlantikoa - TTIP

3


Aurkibidea

Sarrera

AEB, EB eta euren Merkataritza Askeko

Itunak testuinguru ekonomiko neoliberalean

Merkataritza Transatlantiko Handiaren ideia.

Noiz sortu zen TTIParen ideia, nortzuk eta

zergatik sustatu zuten eta zergatik

berpiztu zuten?

TTIPa, nperialismoaren Geopolitika eta Proiektu

politiko-ekonomiko neoliberala

TTIParen Ultraliberalismoak Neoliberalismoaren

bertsiorik okerrena berrargitaratuko du

Euskal Herria eta TTIPa

Ondorioa

5

9

17

21

30

38

55


Sarrera

Amerikako Estatu Batuen (AEB) eta Europar Batasunaren (EB) arteko Merkataritza

eta Inbertsioen Akordio Transatlantikoa sigla ezberdinekin ezagutzen da. Ohikoena TTIP

akronimoa da (Transatlantic Trade and Investment Partnership), baina TAFTA (Transatlantic

Free Trade Area) edota gaztelaniazko ATCI (Asociación o Acuerdo Transatlántica

para el Comercio y la Inversión) ere erabili daitezke. Bata zein bestea (guk TTIP erabiliko

dugu), AEBen eta EBren arteko Merkataritza Askeko Itun (MAI) bat ezartzeko proposamen

bati dagozkio, merkataritza askeko eremu transatlantiko handi bat egiteko helburuarekin

sortua.

Akordioaren oinarria bi merkatu eremuetako ondasunen, zerbitzuen, inbertsioen eta

erosketa publikoen salerosketarako ateak batak besteari zabaltzea izango da. Guzti hau,

batetik muga-zergak ezabatuz eta bestetik, bakoitzaren araudiak armonizatuz egingo

da. Hala, ondasunen eta zerbitzuen salerosketan muga-zergak ez diren bestelako oztopoak

ezabatu nahi dituzte. Azkenik, beste kapitulu batzuei ere ekingo zaie, hala nola

Jabetza Intelektualarena (jabetza eskubidearen luzapena batez ere sendagaietan), energiaren

kapitulua (atzean haustura hidraulikoaren gaia ezkutatzen da), finantza zerbitzuen

kapitulua (desarautzea), eta “inbertsio transnazionalen babesa” deituriko ISDS 1 klausula.

Itun honen negoziazioa urtebete baino gehiago ezkutatzearen helburua haren xehetasunak

iritzi publikora ez iristea izan da, akordio honen irismena ez ulertzea, eta azkenean

izenpetuko duten estatu europarretan protesta, haserrea eta gaitzespena

antolatzeko denborarik ez izatea. Edonola ere, isilean eginiko zazpi negoziazio txanden 2

ondoren eta akordioa ia erabat erabakita, okultismo horrek jasandako kritiken eraginez,

2014ko urriaren 9an Europar Batasuneko Kontseiluak eztabaidatutako hainbat dokumentu

desklasifikatu behar izan zituen. Keinu hau gardentasunagatik egin zutenaren

itxura eman nahi izan zuten, eta ildo berean, eragile sozial eta sindikalek, ezkerreko alderdi

politikoek zein prentsak TTIPri eginiko kritika oro espekulaziotzat jo zituzten.

•Zer da merkataritza askeko Ituna (MAI)?

Orokorrean, Merkataritza Askeko Ituna (MAI) estatu ezberdinen arteko bi aldeko akordio

bat da, merkataritza askeko eremu 3 bat sortzeko, non bi aldeek eskaintzen dituzten

produktuen, ondasunen eta zerbitzuen gaineko muga-zergak ezabatu edo murrizten

diren. Horrelako akordioek bien artean erabakitako edo Munduko Merkataritza Erakundeak

(MME 4 ) ezarritako arauak jarraitu ditzake. Izan ere, aurreko mendeko laurogeigarren

hamarkadan merkataritza internazionalaren erakunde hau sortu zen merkataritza

5


Sarrera

eta inbertsioak liberalizatzeko asmoz. Momentu horretatik aurrera, MAIak etengabe

sustatu dira maila ezberdinetan baina ia munduko leku guztietan. Mendebaldeko ekonomia

handiak 5 , batez ere AEBak, izan dira bultzatzaileak.

Merkataritza Askeko Itunaren indarra Maastrichteko Itunetik eratorritako aduana elkarteena,

elkarte ekonomikoena edota moneta elkarteena baino txikiagoa da, Merkatu

Bakarraren ezarpenaren ondorioa merkataritza askeko eremu baten ezarpenaren an -

tzekoa izan bazen ere. Edonola ere, MAI bat sinatzeak ez du esan nahi – eta ez da aurreikusten

ere- organo komunak sortzea, zerga politika bateratuak ezartzea edota

pertsonen mugimendu askea edo moneta komun bat onartzea dakarrenik. Hori guztia

Europar Batasuneko (EB) integrazio ekonomiko, sozial eta politikoko akordioa ahalbideratu

zuen Akta Bakarrean 6 kontenplatu zen.

Dena den, indar gutxiago izateak ez du esan nahi alegiazkotasunik edo “arriskurik” ez

duenik, MAI baten oinarrizko helburua herrialdeen arteko kooperazio ekonomikoan laguntzea

eta euren arteko “merkataritza murrizketak” ezabatu edo murriztea da. Murrizketa

horiek izan ohi dira alde batetik, murriztu edo desagertzeko joera duten aduana

tasak, eta bestetik, lege araudi edo arauketak, kanpoko ondasun, zerbitzu eta inbertsioen

sarrera errazteko ezabatu edo gutxitzeko joera dutenak.

MAI guztiak eragozpenik gabeko eta abantailez betetako akordio bat bezala aurkeztu

dituzte euren sustatzaileek. Hazkunde ekonomikoa azkartu, produkzio nazionala sustatu

eta esportazioak handitu, kanpo inbertsioak erakarri, lanpostu berriak sortu, kontsumitzaileentzako

prezioak jaitsi eta, orokorrean, biztanleriaren ongizatea handitu egiten

duela diote. Baina merkataritza askeko itunek oso gutxitan sortzen dituzte lanpostu berriak

eta zaila da desabantaila egoeran akordioa sinatzen duenarentzat hazkunde ekonomikoa

azkartzea edo Barne-Produktu Gordina (BPG) igotzea.

Azkenik, MAIek ekonomia indartsuenei egiten diete mesede, eta dudarik gabe AEBk

sinatutako itunetan beraiek dira, eta ez beste sinatzaileak, merkatuen handitzeari esker

1.- ISDS klausula (Investor-state dispute settlement) inbertsioen babeserako kapitulu bat da, enpresa transnazionalei

euren inbertsioak baldintzatzen dituen estatu bat erasotzeko baimena ematen diona. Inbertitzaile transnazionalen

eta estatuen arteko auzien arbitrajea epaimahai estrajudizialetan egiten da (estatuaren sistema judizialetik

kanpo).

2.- TTIPn zazpi negoziazio txanda burutu dira: Washington (2013/7/8-12), Brusela (2013/11/11-15), Washington

(2013/12/16-21), Brusela (2014/3/10-14), Washington (2014/5/19-23), Brusela (2014/7/14-18) eta Washington

(2014/9/29–2014/10/3).

3.- Bi estatu baino handiagoak diren eremuen adibide: Mexikok, AEBk eta Kanadak osatzen dutena Ipar

Amerikako Merkatartiza Askeko Itunean, NAFTA bezala ezagutua dena (North American Free Trade Agreement) eta Arabiar

Ligak 2005eko urtarrilaren ondoren ezarritakoa GAFTAko (Gran Área de Libre Comercio Árabe) kide diren 22 herrialdeetatik

18k sinatu zutelarik. Udaberri arabiarra dela eta amaitu gabea, aduanen elkarte bat eta 2015ean

merkataritza askeko gune bat ezartzea aurreikusten du.

4.- MMEk (Munduko Merkataritza Erakundea) 1995eko urtarrilaren 1etik aurrera munduko merkataritzak

jarraitu beharreko arauak erabakitzen ditu. Aurretik, 1948-1994 bitartean, munduko merkataritzaren arauak ezartzen

zituena Aduanako Muga-zergen eta Merkataritzaren Akordio Orokorra (GATT) zen. MME jaio zenetik neoliberalismoak

sustatzen duen eredu ekonomikoarekin identifikatu da, eta horregatik jadanik egon dira haren kontrako protestak Ginebran

(Suitza) 1998ko maiatzean eginiko MMEren bigarren Konferentzia Ministerialetik hasita, eta batez ere Seattleen

(AEB) 1999ko azaroan, MMEren hirugarren Konferentzia MInisterialean.

5.- 1994tik AEBek garapen egoeran dauden edo lehengaien hornitzaile diren 20 herrialdeekin sinatu ditu


onura ateratzen dutenak. Gainera, etekinak ez zaizkie langileei edota enpresa txikiei bermatzen,

enpresa transnazionalei baizik. Merkatuaren eta inbertsioen liberalizazioak

politika eta esku-hartze publikoen amaiera ekarri ohi du, baita enpresa eta zerbitzuen

ondasun publikoen pribatizazioa ere. Gizarte berdintasuna sortu beharrean, kontrako

efektua sortzen dute, babesgabetasuna areagotzen dute eta gizartearen gehiengoari

eskubide sozialak eta lan eskubideak kentzen dizkiote.

• Zer da Merkataritza eta Inbertsioen Akordio Transatlantikoa (TTIP)?

Merkataritza eta Inbertsioen Akordio Transatlantikoa edo TTIP (Trasatlantic Trade and

Investment Partnership) merkataritza askeko itun eredu berri bat da, 2013tik EB eta AEB

negoziatzen ari direna, Atlantikoaren bi aldeetan ezarriko den munduko merkataritza

askeko eremurik handiena sortzeko asmoz. TTIPa neoliberalismoaren proiektu politikoekonomiko

berria da eta inperialismoaren apustu geopolitikoki estrategikoa da. Aitortu

gabeko helburua BRICSek 7 ordezkatutako garapen bidean dauden herrialdeei aurre egitea

da, horretarako NATOren inguruan lerrokatutako “mendebaldeko” eremu ekonomiko

komuna sortuz.

Merkatu transatlantiko handi bat sortzeko proiektu hau automobilen eta energiaren

(gasa eta petrolioa) Ipar Amerikako eta Europako transnazional handiek, banku korporazio

handiek, enpresa kimiko eta farmazeutiko handiek, eta nekazal-elikadura negozio

handiek proposatu dute. Hauek dira martxan jartzeko presioa sartzen ari direnak hain

zuzen. Gauzak horrela, beste helburua bi merkatu hauek are gehiago araugabetzea da,

ipar amerikarra eta EBko 28 herrialdeetakoa, “beharrezkoak ez diren” gastuak ezabatuz.

TTIPak efektu suntsitzailea izango du Euskal Herrian eta europako beste nazioetan,

soldatapekoentzat, autonomoentzat, enpresa txikientzat, kooperatibentzat eta kontsumitzaile

ororentzat. EBren eta AEBen arteko aduana eskubide guztiak ezabatu ondoren,

enpresa transnazionalentzat garestiak diren komunitate, estatu edo autonomia legedia

eta araudia ezereztatzearekin jarraituko du. Araudi guztien ezabatze edo lasaitzeak kolektiboki

babesgabe utziko gaitu herri zein pertsona bezala, osasunari, elikadurari, lanari

eta gizarte babesari, kulturari eta bizi kalitateari dagokionean.

Konpetentzia askea sustatzeko liberalizazio politikan emandako pausu berri hau, jabetza

publikoari egindako azkeneko espoliazioa izango da. Oinarrizko ondasunen eta

zerbitzu publikoen pribatizazio sahiestezinen bidez, eta prestazioen murrizketekin, kalitate

galerarekin eta zerbitzu horien dohakotasunarekin amaituko du. Gainera, tokiko

industria edo nekazaritza babesteko diru-laguntzak ezabatuko dira, jabetza intelektualaren

eskubideak nahieran erabili ahal izango dira, finantza zerbitzuak liberalizatuko

dira eta inbertsioen babeserako klausula bat baimenduko da (ISDS 8 ). Guzti horrek liberalizatutako

zerbitzuen, etorkizuneko banku erreskateeen edo enpresen eta toki legediaren

arteko sahiestezineko liskarren osteko milioi askoko transnazionalen eskarien

faktura zergadunek ordaintzea ekarriko du.

TTIPak ez gaitu krisitik aterako, ez du hazkunde ekonomikoa ezta enplegua sortuko,

kontrakoa baizik. Enpresa eta produkzio sektoreen berregituratzea behartuko du, lanpostuen

galera orokorrak sortuz. Euskal Herrian, lehenengo sektorea banatua izango

da eta industria sektorea murriztera eta langileak kentzera behartuko du. Era berean,

7


Sarrera

ez da abantailarik izango ETEentzat, tokiko merkatarientzat edo merkatari txikientzat

ezta autonomoentzat ere. Izan ere, merkataritzaren %70 enpresa transnazionalen artean

edo hauen enpresa filialen artean ematen da eta joera hau areagotuko da merkataritza

monopolizatu ondoren.

TTIPak enpresa transnazional handiei bakarrik emango dizkie botere politiko, aukera

eta etekin gehiago, betiere subiranotasun kultural, energetiko, ekonomiko eta elikaduraburujabetzaren

kalterako, langileriaren eta jendarte orokorraren eskubide sozial eta lan

eskubideen kontura, eta planetaren ingurumenaren degradazioa iraunaraziz.

MAI ezberdinak, eta gaur egun mundu mailako itunak negoziatzen ari da, adibidez Asia eta Ozeano Bareko eremuko

Trans-Pacific Partnership (TPP) eta TTIPa Europar Batasunarekin. Europar Batasunak dozena bat baino gehiago sinatu

ditu edo negoziatzen ari da garapen egoeran dauden herrialdeekin, 2007tik sustatutako belaunaldi berriko lehenengo

MAIa Hego Korearekin egindako merkataritza askeko ituna delarik (2010ean sinatutakoa). Honi segitu diote, Kanadarekin

sinatutako eta 2014an amaitutako CETA, 2013tik negoziatzen ari den TTIPa eta 2007tik Indiarekin negoziatzen ari den

eta amaitu gabe dagoen MAI bat. EFTAko (European Free Trade Association) herrialdeak edo Merkataritza Askeko Europar

Batasunak, zeinaren barruan Europar Batasunaren parte izan nahi ez zuten herrialdeak aurkitzen diren (Suitza,

Liechtenstein, Norvegia eta Islandia), 25 sinatu ditu garapen egoeran dauden 35 herrialdeekin, Australiak 17 akordio sinatu

ditu eta Kanadak 12 akordio sinatu eta 11 negoziatzen ari da.

7- Europako Akta Bakarra 1986an Europar Erkidegoaren kide ziren 12 herrialdeek sinatutako ituna da,

1987ko urtarrilean indarrean sartu zena eta Europar Batasunaren erakundetzea sustatu zuena (hamabien Europa). Handik

bost urtera prozesua salatu zuen Maastricheko Ituna (1992) sortu zen. Europako Akta Bakarrak gainditutzat ematen

zuen Merkatu Komun zaharra, Merkatu Bakarrari lekua egiteko, Europa barruko mugak desagertu ondoren merkantzia,

zerbitzu, kapital eta pertsonen zirkulazio askea bermatu ahal izateko.

8- BRICS : Brasil, Rusia, India, China, Sudáfrica.


AEB, EB eta euren Merkataritza

Askeko Itunak testuinguru

ekonomiko neoliberalean

XX. mendearen amaieran eta lehia askearen izenean, AEBk, momentuko mundu global

eta liberalizatuaren lider ukaezinak, MAIak bultzatu zituen bi helburuekin: alde batetik,

bere enpresa transnazionalentzako mozkin-marjin handiko makina bat merkatu

bermatzea, eta bestetik, hasi berri eta garatzeko bidean dauden ekonomiak geldiaraztea.

Hala ere, denborarekin AEBk bultzaturiko merkataritza askeko itun hauek beste bertute

bat ere erakutsi dute: beste herrialde batzuk ekonomikoki eta araugintzari dagokionez

“lotzeko” aukera ondoren itun hauen bidez adostutakoa MMEren barruan iraultzeko

eta tesi liberalak ezartzeko xedearekin.

MMEk Dohako 9 Konferentzian (2001) hasitako liberalizazio zikloa bertan behera geratu

zen 2006an negoziazioak amaitu zirenean, garapen bidean zeuden herriek mendebaldeko

herriek markatutako arau liberalizatzaileak sinatzea ukatu ondoren.

Mendebaldearen (batez ere AEBen) eta euren enpresa transnazionalen erantzuna

izan zen merkataritza askeko itunak biderkatzea, bi aldeko itunak, aldeaniztunekoak edo

itun globalak sortuz Latinoamerikan, Afrikan eta Asian. Dena den, 2013ko abenduan

Balin (Indonesia) bederatzigarren Ministerio Konferentzia burutzean, MMEren barruan

liberalizazio globalarekin jarraitzeko iniziatiba berrartu zen. Segituan eta nekazaritza

produktuei dagokionean, Indiak planto egin zuen eta beste hainbat herrialdek ezetz esan

zioten hainbat eremuetako liberalizazioari.

AEBek gidatutako Mendebaldeari emandako erantzun berri honek Doharen amaiera

ekarri zuen. AEBek negoziazioak azkartu eta MME saihesteko asmoz, eremu geografiko

ezberdinetan banatutako merkataritza itun aldeaniztunak bultzatzeari ekin zion. TTIPa

da Atlantikoan (Euroamerika), TPPa (Trans-Pacific Partnership) Ozeano Bareko eremuan

(Asia-Amerika) eta TISA (Trade In Services Agreement) zerbitzuen liberalizaziorako munduko

akordioa.

AEB eta kontinente latinoamerikarra arpilatzeko merkataritza

askeko itunak

1994tik AEBk hogei bat MAI sinatu ditu herrialde ezberdinekin. Politika estatubatuar

berri honen lehendabizikoa NAFTA (North American Free Trade Agreement) edo Ipar

Amerikako Merkataritza Askeko Ituna izan zen. 1992an AEBk, Kanadak eta Mexikok

merkataritza askeko gune bat sortzeko akordio bat sinatu zuten, baina ez zen 1994ra

arte indarrean sartu, parlamentu bakoitzak sinatu zuen arte. Helburuak: hiru herrialdeen

arteko ondasunen eta zerbitzuen mugimendua erraztea, merkataritzari trabak kenduz,

konpetentzia sustatuz, inbertsio aukerak eskainiz eta interes auzietan epaile lanak egiten.

9.- ISDS klausula CETA (EB-Kanada akordioa) eta TPPren (Trans-Ozeano Bareko akordioa) barruan

sartu da, azken hau TTIPren isla delarik, eta Itun Transatlantikoaren barruan ere sartzeko asmoa dago.

9


AEB, EB eta euren Merkataritza Askeko Itunak testuinguru ekonomiko neoliberalean

Hiru herrialdeek zituzten akordio hau sinatzeko arrazoiak, baina benetako interesa

zuena AEB zen, ondoko bi herrialdeetatik energia inportatzen zuelako, Kanadako gasa

eta Mexikoko petrolioa. Hala ere, AEBentzat benetako abantaila zen bere produktuen -

tzako (industriakoak eta nekazaritzakoak) bi ate zabaltzeko aukera, bata iparraldean eta

bestea hegoaldean, bere gaitasun teknologikoa handiagoa zelako eta horri esker lehiakortasun

handiagoa zuelako. Kanadak ez zeukan interes berezirik baina bere bezero nagusiarekin

lehentasunezko merkataritza harremanak mantendu behar zituen, Kanadak

esportatzen duenaren %50 jasotzen baitu. Mexikoren interesa zen AEBen petrolio eta

gas beharra, eta inbertsio estatubatuarrak erakartzeko beharra. Hauxe da, hain zuzen,

akordioan kaltetuena izatea ekarri diona, kanpo inbertsioak bertako industria suntsitu

baitu eta estatubatuar nekazaritza produktuek mexikar nekazaritza desegituratu dute

eta desberdintasunak areagotu dituzte.

Mexikoren liberalizazio ekonomikoaren giltza izan da NAFTA. Baita elite politiko eta

elite enpresario batzuen mesedetan burutu den likidazio prozesuarena eta enpresa publikoen

pribatizazioarena ere, elite horiek izan baitira benetako onuradunak. Itun honek

sortutako kalte-galerak lortutako onurak baino gehiago izan dira, mexikar enpresa transnazional

bakar batzuk izan direlako onuradunak, pobrezia eta herritarren menpekotasuna

areagotu diren bitartean. Langileriak lana eta erosteko ahalmena galdu du eta

industria txiki eta ertainek edo nekazaritzako ustiategi txikiek enpresa estatubatuarren

erasoa pairatu dute.

ALCAren ideia (Amerikako Merkataritza Askeko Gunea) 1994. urte amaieran sortu

zen, AEBk sustatutako Amerikako Konferentzian edo hirugarren panamerikar topaketetan,

Castroren aurka Miamin ospatutakoa. AEEko (Amerikako Estatuen Erankundea)

kide diren 34 herrialde bildu ziren, muga-zergak pixkanaka murrizteko asmoz eta latinoamerikako

herrialde guztietan, Kuban izan ezik, inbertsioak egiteko asmoz. ALCAren

helburua NAFTA kontinente osora zabaltzea zen eta hasieratik merkataritza askeko itunen

antzeko alderdiak eztabaidatu ziren.

XXI. mendean ezkutuko negoziazioek herritarren errefusa eta aurkako mobilizazioak

jaso zituzten, eta adibidez Brasilen ALCAren inguruko herri-plebiszitu bat burutu zen

(2002) 27 estatu brasildarretako 4.000 udalerritan. Bertan, ezetz esan zioten honako

galderari: “Brasildar Gobernuak ALCA ituna sinatu behar du?”. Luiz Inácio “Lula” da Silva

Brasileko gobernura eta Néstor Kirchner Argentinako gobernura (2003) heltzean, eta

Tabaŕe Vázquez Uruguayra eta Evo Morales Bolibiara (2005), Hugo Chavezekin (Venezuela)

bat egin zuten ituna benetan librea izan zedin edo zuzenean itunik ez izateko

eskatuz. Gobernuburu hauek AEBetan nekazaritza subsidioak ezabatzeko exijitu zuten,

guztiontzako merkatu guztietarako sarrera eraginkorra bermatu zedin eskatu zuten

edo herrialde guztietako beharrak eta sentsibilitateak kontuan izateko. Arrazoi hori dela

eta, 2005eko Konferentzian akordioaren krisia etorri zen eta ondoriorik gabe geratu

zen ALBA (Gure Amerikako Herrientzako Bolibar Aliantza) izeneko alternatiba martxan

jarri zen bitartean.

ALCA bertan behera geratzean bi aldeko hainbat merkataritza akordio sortu ziren.


AEB-Txile (United States-Chile Free Trade Agreement Implementation Act) 2003an; ondoren

Peru-AEB, beste TPA (Trade Promotion Agreement) edo TLC mota bat dena eta

2009ra arte indarrean sartu ez zena eta azkenik AEB-Kolonbia akordioa, 2012tik indarrean

dagoena eta beste TPA (TLC) bat dena, muga-zergak ezabatu edo murrizteko,

merkataritza hartu-emana sustatzeko eta inbertsio pribatua bultzatzeko egina. Akordio

honen ondorioak ez dira guztiz azaleratu baina Txileren kasuan bi herrialdeen artean

dagoeneko existitzen diren desberdintasunak sakondu ditu eta Txile lehengaien esportatzaile

hutsa izatera eramango du. Peruren kasuan nekazal eta abeltzaintza sektoreak

kaltetu ditu (arroza, garia, artoa, azukrea, hegaztiak, behi-hazienda, txerri-hazienda),

baita industriala ere, bertako produkzioa okertu duelako eta herria monopolio farmazeutikoen

aurrean babesgabe utzi duelako. Kolonbiaren kasuan, antzeko zerbait gerta -

tzea espero da.

ALCA desaktibatu ondoren, AEBekin MAIak sinatu zituzten hiru herrialde hauek eta

Mexikok (NAFTA sinatu zuena) “Ozeano Bareko Aliantza 10 ” izenpekoa idatzi zuten 2011

ondoren. Merkataritza bloke hau merkataritza askeko akordio soil bat baino gehiago

zen 2014an. ALBAk adierazten duen elkar-trukeko kolaborazio proiektu politiko, sozial

eta ekonomikoari eta Herrien Merkataritza Itunari (TCP 11 ) kontra eginez, Ozeano BAreko

Aliantzak integrazio eta hartu-eman akordio bat bilatzen zuen ondasunen, zerbitzuen,

inbertsioen eta pertsonen zirkulazio askea emateko.

ALCArekin partzialki jarraitzeko ildoan kokatzen da DR-CAFTA (Dominican Republic-

Central America Free Trade Agreement), edo AEB, Dominikar Errepublika eta Erdialdeko

Amerikako beste herrialdeen arteko merkataritza askeko Ituna, NAFTA hegoaldean merkataritza

askeko eremu bat zehazteko helburua duena. 2003an hasi eta 2006an eta

ondorengo urteetan indarrean sartu zen, herrialde bakoitza bere aldetik, aduana tasei

eta merkataritza hartu-emanari dagokionean. Balantzea berdin berdina da, onuradun

handienak AEBak dira eta besteentzat gehiago dira desabantailak onurak baino.

NAFTAren azkeneko kapituluetako bat 2012ko mexikar lehendakaritza hauteskundeetako

iruzurrarekin 12 batera idatzi zen. Zenbaketa egunera arte saiatu ziren Mugimendu

Aurrerazaleko hautagaia zen Andres Lopez Obrador gobernura ez heltzen, Itunaren berrikuntza

arriskuan jarri ahal zuelako. PRIren hautagaia eta Carlos Salinas de Gortariren 13

eta enpresa handien konfidantzako gizona zen Enrique Peña Nietori eman zitzaion ga-

10.- MMEren Laugarren Ministerio Konferentzia, 2001eko azaroan Dohan (Qatar) burututakoa, Dohako

Erronda edo Dohako Konferentzia bezala ezagutua. Nekazaritzari, zerbitzuei eta jabetza intelektualari buruzko gaiak

jorratu ziren. MMEren kide diren 129 herrialdeetako gehienak garapen bidean dauden herrialdeak direnez, munduko

merkataritzaren handitzea gutxien aurreratutako herrialdeen mesedeetan eman behar zela adostu zuten. Horregatik,

Garapenerako Dohako Programaren negoziazioak hastean, mahai gainean jarri zituzten euren interes eta beharrak, eta

negoziazioak gelditu ziren Estatu bloke batek proposatu zuenean herrialde handiek (batez ere AEBk, EBk…) nekazaritza

jarduerei, esportazioei eta gainontzeko politika protekzionistei ezarritako subsidioak ezabatzeko.

11.- Ozeano Bareko Aliantza Mexiko, Txile, Peru eta Kolonbiak osatutako merkataritza bloke bat da.

12.- Herrien Merkataritza Itun bat (TCP) herrien arteko elkartasun eta osagarria den itun bat da, herri guztiak

onuradun izatea helburu duena, Merkataritza Askeko Itunei kontrajartzeko, ondasunen eta zerbitzuen merkatua zabaldu

eta liberalizatzeko bi aldeko merkataritza akordioak direnak.

13.-Enpresa handien hautagaia gobernura eramateko manipulazioan parte hartu zuten Televisa komunikabide

handiak, hautagaien zerbitzura zeuden gobernuko inkestak, transnazionalek, hainbat milioi bozken erosketa antolatu

zutenek eta are gehiago, iruzurreko bozken zenbaketarako Hauteskunde Instituto Federala erabili zen.

11


AEB, EB eta euren Merkataritza Askeko Itunak testuinguru ekonomiko neoliberalean

raipena, eta honek 2013an berrartu zuen Barack Obamarekin batera bi herrialdeen arteko

merkataritza agenda, agortutako NAFTA berritzeko asmoz, azken hogei urteetan

indarrean egon zena. Ondoren, NAFTAko hiru bazkideek alde batera utzi zuten AEBen -

tzat arazo bat izan litezkeen negoziazioak berrirekitzea pertsonen zirkulazio askeari

dagokionean (iparraldeko migrazio ilegalaren fluxua), eta Trans-Ozeano Bareko Elkartearen

Akordio berriaren aukerak (TPP 14 ) eta Kanadak eta AEBk EBrekin sinatu beharreko

CETA eta TTIP itunen aukeren ikerketak hiru aldeko paktua indartzeko aukera bezala

ikusi zuten.

Europar Batasuna eta merkataritza askea Afrikaren birkonkistaruntz

Europar Batasuna hamar bat 15 MAI negoziatzen ari da garapen bidean dauden herrialdeekin.

EPA 16 (Economic Partnership Agreements) akordio globala da XXI. mendean

Afrikarekiko “harremanak” ondoen isladatzen dituena. Afrika eta EBren arteko harreman

ekonomikoak azalean uzten du gaur egungo Europak ez duela afrikar herrialdeak liluratzeko

gaitasunik, antzina zuen bezala. Europarentzak Sahara hegoaldeko Afrikak bere

“atzeko patioa” bezala izaten jarraitzen du, baina urruti dago kolonien garaia edo Gerra

Hotzaren osteko mendebaldearen atzean egoteko garaia. Horregatik, Europak bere

burua behartuta ikusi du merkataritza askeko guneak eraikitzeko ahaleginak egitera.

Historiari begirada bat emanez, 1975. urtean Lomeko Konbentzioa sinatu zen, Europar

Batasunaren eta Afrika, Karibea eta Ozeano Bareko britainiar, frantziar eta belgiar

kolonia ohien arteko merkataritza hartu-eman akordioa, 1995. urtera arte indarrean

egon zena. EBren eta bere kolonia ohien arteko ekonomia kooperazio sistema honek

euren lehengaiak (mineralak) eta nekazal produktuak Europara inolako muga-zergarik

gabe esportatzeko aukera ematen zien, eta Ipar-Hego harremanen eredu bihurtu nahi

izan zuten. Gerra Hotzaren eta 1973ko petrolio krisiaren testuinguruan, Europak Afrikako

energia produktuak eta mineralak behar zituen eta horrek merkataritza askea eta garapena

lotzera eraman zuen.

Bost urtez negoziatu ondoren, Lome ordezkatua izan zen merkataritza eta asistentzia

Akordio berri batengatik, Cotonouko (Benin) Akordioa bezala ezagutuko dena. 2000. urtean

sinatu zen 20 urterako EBren eta 78 estatu afrikar, karibear eta Ozeano Barekoen

artean. Akordio honek agerian utzi zuen ze estimu gutxi zion Europak Afrikari, gertu dagoen

baina interes ekonomikorik ez duen kontinentea, bere lehengaiak izan ezik 17 , eta

ondorioz inbertsio interesik gabe -erauzteko inbertsioa ez bada- eta Afrikaren gaitzak

modu eskuzabal batean sendatzeko gogorik gabe (gaixotasunak, gosea, azpigarapena).

EBk Afrikan izan duen politika bere hegoaldeko mugan harresi bat jartzera mugatu da,

inmigrazioa ekiditzeko, afrikar mugak iragazkorrak izatera eta hau ekonomia hartuemanen

politikarekin lotzera.

XXI. mende hasierako momentu horretan, Europa Afrikatik alde egiteak Txinaren presentzia

ekonomikoa zehazten hastea baimendu zuen. Orduan bakarrik, transnazionalen

kezka zela eta, hasi ziren Europa eta Ipar Amerika kezkatzen eta Afrikara itzultzea pentsatzen

hasi ziren. Asko idatzi zen mendebalearen eskuzabaltasunari eta ontasunari


uruz, eta nola laguntzen zuen Afrikaren garapenean, eta aldi berean, Txina errukigabe,

moralgabe eta gaiztotzat jotzen zen, Afrika ustiatu eta pobretu egiten zuelako.

Afrikaren errekurtsoengatik eta euren merkatuak eskeintzen dituen aukerengatik liluratuta,

Txinaren presentzia garrantzitsua (eta pixkat txikiagoa India eta Brasilena) afrikar

kontinentean, konpromezu argietan eta bi aldeentzako onuragarriak ziren

akordioetan oinarritu zen. Gainera, Afrikan presentzia ekonomikoa izateak beste helburu

bat ere badauka, gutxitan azaleratua: orain arte beti bere logika eta politikak ezarri dituen

EB-AEB ardatzaren aurka egiteko nazioarteko instituzioetan aliatuak bilatzea. Txinaren

(eta BRCISen) presentzia izan zen 2007an EB Afrikarekin estrategia akordio berri baten

beharrean pentsatzeko arrazoia.

Hala ere, Afrikaren birkonkista hemisferio arteko liberalizazio akordio berri batekin

planteatu zuten momentuan, 2008ko Europa-Amerikako krisia etorri zen, eta horregatik

du EPAk horren zehaztasun gutxi. Izan ere, herrialde gehienekin negoziazioak ez

dira oraindik amaitu, beste batzuek 18 bitarteko akordioak sinatu dituzten bitartean. Gaur

egun, EPAk Europar Batasunean sartzen diren eta sinatzaile diren herrialdeetatik datozen

produktuen gaineko aduana eskubideak ezabatzen dituzte, baita herrialde hauetara

doazen europear produktuena ere, epe ertainean 19 . Era berean, akordio hauek eremu

ezberdinen gaineko laguntza paketeak aurreikusten dituzte, hala nola, azpiegiturak, nekazal-elikadura,

industria eta lege aholkularitza.

Europa konturatu da Txina, India edo Brasil afrikar herrialdeetan egoteak herrialde

hauei bultzatu nahi dituen EPAen gaineko marjin bat eman diela. Afrikarrek dagoeneko

badakite europearrek proposatutako edozein merkataritza akordio ez dituela ez Afrikako

ezta bere herrialdeetako gaitzak ere sendatuko, eta ez direla BRICSek eskeintzen dituen

abantailen antzekoak, berdinzaleagoa den merkatartiza batean oinarritzen dena.

Trans-Pacific Partnership (TPP), TTIPen eskualdeko bertsioa Txinaren

aurkako erasoaldian

Trans-Pazifiko Ituna 2005ean sortu zen eta Ozeano Bareko garrantzi gutxiko lau herrialdeen

arteko akordio bat da: Singapur, Brunei, Zeelanda Berria eta Txile. Hala ere,

2009an AEBk ideia hori bereganatu eta Txina isolatzeko arma ekonomiko estrategiko

bezala erabili zuen negoziazioetan parte hartuz eta akordio barruan Australia, Malasia,

Vietnam, NAFTAko herrialdeak (Kanada eta Mexiko), Peru eta 2011n Japonia ere sartuz.

14.- Mexikoko presidente ohia. Bere agintaldia iraun zuen sei urteetan (1988-1994) NAFTA sinatu zuen

eta mexikar enpresa nazionalen pribatizazio masiboa egin zuen, herrian desberdintasunak nabarmen areagotzeaz gain.

15.-TPP (Trans-Pacific Partnership). Ondorengo orrialdeetan akordio honen berri ematen da

16.-EBk ez du MAI asko martxan, baina hamar bat negoziatzen ari da eskulade mailan. Horietako bat da

EPA edo EB eta ACP Estatuen arteko Akordioa (Afrika, Karibea eta Ozeano Barea). Beste akordioak mediterraneo eremuko

(Euromed) 8 herrialdeekin sinatutako elkarte akordio ezberdinak dira, eta oraindik itxi gabeko Merkataritza Askeko Itunak

dira: CARIFORUM herrialdeekin (Karibea), ASEANekin (asiar hegoekialdea), Etain Amerikako sei herrialdeekin, Mercosur

(Hego Amerika), Golfoko Kooperazio herrialdeekin, Andeen Nazio Elkartearekin, CETA Kanadarekin, TTIP AEBekin.....

17.- EPAk (Economic Partnership Agreements) edo Paternaritza Ekonomiko Akordioak merkataritza akordioak

dira, merkatartiza askea garatzeko ez bakarrik EB-Afrika eremuan, baizik eta EB-ACP eremuan (Afrika, Karibea

eta Ozeano Barea) Lomeko Konbentzioaren (1975) eta Cotonouko Akordioaren (2000) oinordekoa. Europar Batasunaren

eta eremuko deituriko herrialdeen arteko merkatartiza askea garatzea, Afrika, Karibea eta Ozeano Barea deiturikoa.

18.- Afrikak urre, diamante, kobre, bauxita, manganeso, nikel, platino, kobalto, radio, germanio, litio, titano

eta fosfatoen munduko erreseba handienak ditu, eta koltana eta uranioa bezalako produktu estrategikoen erauzgailurik

handiena da.

19.- Botswana, Swazilandia, Lesotho, Mozanbike, Kamerun eta Kosta Marfil.

20.- Adibidez CEMACentzako (Communauté Économique et Monétaire de l'Afrique Centrale) aduana es-

13


AEB, EB eta euren Merkataritza Askeko Itunak testuinguru ekonomiko neoliberalean

Proiektu honek munduko aberastasunaren erdia, planetako biztanleriaren herena, nazioarteko

merkataritzaren herena bilduko luke, eta AEBk Filipinetan, Japonian, Vietnamen eta

Australian dituen base militarren babesa izango luke. Asia-Ozeano Bareko eremurako (Txinako

lehenengo mugak, India eta asiar Errusia ere) plan globala izango litzateke AEBen inplikazioa

areagotzeko. Eremu ekonomiko eta geopolitikoan eragin zuzena eta ondorio argiak

izango lituzke, munduko lehendabiziko potentzia ekonomiko bezala AEBak gainditu dituen

Txina geldiarazteko azaleko helburuarekin.

AEB munduko merkaturik handiena sortzen saiatu da bi aldeetatik, Ozeano Atlantiakoan

TTIPa eta Ozeano Barean TPPa. Horretarako, bere diplomazia eta enpresaritza makineria

guztia jarri du martxan estatubatuar erako legedi marko bat ezartzeko, bere behar estrategikoen

eta bere enpresa esportatzaile nagusien gutizien arabera. Hala ere, TPPa negoziatzen

ari diren herrialde askok aurre egin diote iparamerikar neoliberalismoaren beldur direlako,

ondorengoen beldur direlako: dagoeneko geratzen diren aduana eskubide gutxiekin amaitu,

nekazal produktu, elikagai, landare-osasunarentzako produktu, industria-produktu…guztien

gaineko araudi komunak ezarri, banku zerbitzuak desarautu, jabetza intelektuala indartu eta

judizioz kanpoko arbitraje-epaimahaiak ezarri inbertsore-estatuen arteko auzietan.

AEBk enpresenak diren jabetza intelektualen eskubideen gainean zentzugabekeri bat planteatzen

du: jabetza intelektualen Eskubideen (JIE) esklusibotasuna 95 urtetara luzatu nahi du

sendagai generikoekin amaitzeko (gaur egun 20 urtekoa dena), hazien eta landare naturalen

monopolizazioa suposatuko duena. Zentzugabekerien zerrenda handiagoa da oraindik: kapitalen

gaineko kontrolik eza, elikagai produktuak etiketa gabekoak izatea (eta GEOak), osasun

sistemak erasotzea…Kanadak dagoeneko jabetza intelektualaren eskubideak handitzeko eskaera

batzuk ukatu ditu (generikoak), Australiak ere ez ditu onartu esku-hartzerik 20 gabeko

osasun politika bat garatzeko aukera emango dioten eskaerak, Vietnamek bere ehungintza

industria babestu nahi du eta Malasiak, Singapurrek eta Bruneik ez dute eztabaidatu nahi

inbertsore-estatuen arteko auzien erabakien inguruko kapitulua. Japoniak ez daki amore eman

edo ez 600 produkturen gaineko diru-laguntzen, kuoten eta aduana eskubideen ezabatzearen

inguruan (arroza, garia, idi-haragia, txerria, azukrea, esnekiak…bezalako garrantzizko produktuak),

herrialdearentzat zorigaitz handia izango litzatekeelako inportazioen gaineko kuota

sistema ezabatuko balitz, baina era berean, kanpo inbertsioari etekina atera nahi dio produkzio

aparatua modernizatzeko eta japoniar talde handien deslokalizazioak atzerrira ihes egitea

orekatu nahi du. Kalkuluaren oinarri da ea bere nekazal-abeltzain produktuei uko egiteak merkatu

berriei automobilak, kamioiak, trenbideak (Mitsubishi) eta armamentuaren 21 esportazio

berriek mereziko duten edo ez. Azken finean, TPPa lehenbailehen amaitzea zailtzen duten

desadostasun eta zalantzak.

kubideak bertan behera uztea 2021ean gertatuko lirateke.

21.- Garrantzia jartzen dute medikuntza eremuko, elikagai produktuetako trazabilitatean eta tabakismoaren aurkako

borrokaren inguruko politiketan.

22.- Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik, Japoniak debekatuta dauka bere herrialdetik kanpo edozein horni-


AEBek eta EBk aurreikusitako beste eskualdeetako akordioak eta akordio

globalak, TTIPa osatzen dutenak eta haren arriskuetaz ohartarazten dutenak

AEBk, EBk eta Australiak sustatutako TISA (Trade In Services Agreement) zerbitzuak

liberalizatzeko beste akordio mota bat da. Bertan kide eta aliatu diren mendebaldeko

hogei bat herrialde sartu dira, hala nola, Kanada, Japonia, Zeelanda Berria, Israel, Korea,

Pakistan, Turkia, Ozeano Bareko Aliantzako herrialdeak…Parte hartzaile diren 23 herrialdeak

MMEko kide dira eta sektoreko munduko merkataritzaren %70 dira. EBren izenean

Europar Batzordea ari da negoziatzen 2012-2013an negoziazioak hasi zirenetik

eta gaur egunera arteko bederatzi erronda negoziazioetan 22 . TISAk merkatuak zabaldu

eta baimenei, finantza-zerbitzuei, telekomunikazioei, merkataritza elektronikoari, itsas

garraioari eta zerbitzua emateko langileen lekuz aldatzeei dagokionean arauak zuzendu

nahi ditu.

Iniziatibaren sustatzaileek Dohako Programaren zikloaren amaiera gainditzen laguntzea

espero dute, non mendebaldeko interesak erantzunak eta geldituak izan ziren.

Izan ere, TISA Zerbitzuen Merkataritzaren inguruko Akordio Orokorrean oinarritzen da

(AGCS 23 ). Bere oinarrizko xedapenak eta aspektu negatiboenak sartu nahi dira. Bere garaian

MMEk sinatu zuen AGCSa eta protesta gogorrak eragin zituen. Akordioaren sustatzaileek

MMEko kide diren hainbat herrialdeen babesa aurreikusten dute, erakunde

honen barruan beste akordio zabalago bat bihurtzeko eta Dohako zikloaren galera gainditzeko.

2008an AEBetan hasi eta Europara zabaldutako krisi ekonomikoaren ostean,

2012an TISA heldu zen liberalizazioari mundu mailako bultzada bat emateko eta garapen

bidean dauden herrialdeen eragina indargabetzeko.

TISAren negoziazioetarako agindua 2013ko otsailaren 15ean onartu zuen Europako

Kontseiluak eta 2013ko uztailaren 4an Europar Parlamentuak. Alde bozkatu zuten talde

kontserbadoreak, liberalak eta sozialdemokratak -hau da, PNV, PSOE eta PPk- zerbitzuen

sistema publikoarekin amaitzeko helburua duten negoziazioekin hasteko. TTIPa AEBekin

(osatzen duena) zehazten bada edo ez, TISAk bere bidea jarraituko du eta biztanleriak

jakin gabe onartu daiteke. Izan ere, AEBek eta AEBekin izandako merkataritza negoziazio

guztietan gertatu den bezala, ez dago eztabaidatzen den dokumentazioa ikusteko aukerarik

eta elkarrizketak ez dira publikoak.

CETA (Comprehensive Trade and Economic Agreement) beste merkataritza

Akordio ekonomiko bat da, TTIPren arriskuak aurreratzen dituena eta haren antzekoena

dena. Kanada eta EBren arteko Itun Ekonomiko eta Komertziala 2008an hasi ziren negoziatzen.

Testua amaituta dago eta xehetasun txiki batzuk eztabaidatu ondoren sinatuko

da. Amaitzen denean, europar parlamentariek eta 28en estatu eta gobernu buruek

eta Kanadak onartu beharko dute. Akordio honek, gizarte mugimenduetaz gain, gobernu

kuntza militar, armak edo munizioa saltzea, eta bere armagintza enpresek japoniar merkatuan bakarrik saldu dezakete.

23.- 2014ko irailaren amaieran negoziazioen bederatzigarren erronda zehaztu zen eta hamargarrena abenduan

izatea aurreikusten da.

24.- 1995ean Merkataritza Munduko Erankundeak (MME) AGCSa bultzatu zuen “zerbitzuen” eremuan

politika neoliberalean sakontzeko asmoz. AGCSa 1988 eta 1994. urteen artean burututako Uruguayko Erronda edo ne-

15


AEB, EB eta euren Merkataritza Askeko Itunak testuinguru ekonomiko neoliberalean

ezberdinetan ere kritikak sorrarazi ditu eta alemaniar ekonomia ministroa den Sigmar

Gabrielek adibidez esan zuen ez duela akordioa sinatuko ez bada kentzen inbertsioen

babeserako klasusula, enpresek gobernuen aurkako mugaz gaindiko demanda judizialak

jartzea baimentzen duena.

Kanadarekin izandako negoziazio hau ez da publikoki eztabaidatu, baina AEBekin

TTIPa nolakoa izago den aurreikusten du, datu pertsonalen gaineko oinarri garrantzitsua

du, enpresa farmazeutikoen eta bioteknologikoen boterea indartzen du sendagai eta

hazien jabetza intelektuala zabaldu nahian 24 , ACTA 25 barruan zeudenak. Nekazaritzan

eta nekazaritza eta abeltzantza sektoreak izango duen eragina itzela izango da, eta

akordioak adibidez Kanadatik Europara esportatutako behi eta txerri haragi tonei ateak

zabalduko dizkio, eta beste alde batetik mehatxuak biderkatzen diren horretan ezin

arautzeko arriskua dago, hau da, ingurugiroan eta osasunaren babesean.

Kanadarekin egindako akordioan eta TTIPan, Europako batzordeak estatu eta gobernuburuek

aurretik proposatutako eskumenak hitzez hitz jarraitu dituzte, eta bere agintaldia

europar parlamentuko talde konserbatzaileek (PP), liberalek (EAJ-PNV) eta sozialdemokratek

(PSE-EE) balioztatu dute, hartutako azken akordioaren arduradun direnak.

goziazioen akordioetako bat izan zen, non MMEren osaketa erabaki zen. AGCSa merkantzia merkataritzan baliokidea

den Aduana Muga-Zergen eta Merkataritza Akordio Orokorraren (GATT) helburu berdinetan inspiratu zen, baina 2000.

urteko otsailera arte ez zen martxan jarri AGCSren lehendabiziko erronda, GATS 2000 bezala ezagutua. Orduan hasi

ziren AGCSren aurkako lehendabiziko salaketa eta mobilizazioak, Inbertsioen Akordio Aldeaniztunaren aurkako nazioarteko

kanpainia arrakastatsuaren luzapentzat jo zirenak.

25.- Monsanto, Cargill, Bunge, Dupont eta horrelako beste enpresa batzuk ale eta hazien merkatua monopolizatu

eta biltzen dute.

26.- ACTA (Anti-Counterfeiting Trade Agreement) Faltsutzearen aurkako merkataritza akordioa, jabetza intelektuala

babesteko eta ondasunen eta produktuen eta sendagai generikoen faltsutzea eta Interneteko pirateria ekiditzeko

akordioa.


Merkataritza Transatlantiko

Handiaren ideia.

Noiz sortu zen TTIParen ideia, nortzuk eta zergatik

sustatu zuten eta zergatik berpiztu zuten?

“Gure arteko harreman ekonomikoak gure segurtasuna indartu eta gure oparotasuna

areagotzen du. Merkataritzan eta inbertsioan dugun bi aldeko harremana munduko

handiena da. Merkataritza eta inbertsiorako munduko sistema zabalago

bateruntz doan marko aldeaniztuneko esfortzuen gidaritza eramateko ardura berezia

dugu. Gure kooperazioak munduko merkataritza akordio guztiak posible egin ditu,...”

“...mende berriaren atarian ordenatu beharreko mundu bat dugu, aukerez baina

baita ere erronkaz betea...”.

Agenda Transatlantiko Berria

EB-AEB Konferentzia

Madrilen, 1995eko abenduaren 3an

Transatlatikoarena ez da ideia berria. 1990. urtean sobietar batasunaren menpe zegoen

blokea hondatu zenean sortu zen. Orduan, europar gobernuek adierazpen transatlantiko

bat sinatu zuten AEBekin, munduko orden berri bat ezartzeko helburuz, NATO

mantentzea eta desagertutako Varsoviako Paktoaren pausuak ez jarraitzea erabaki

zuten, eta merkataritza askea bultzatzeko urtean behineko EB-AEB Konferentziak sustatu

zituzten. Hala ere, 1995. urtea behin betiko urtea da. Aurretik, iparamerikar Merkataritza

Sailak eta Europako batzordeak eskatua, Enpresaritza Elkarrizketa

Transatlantikoak 26 sortu ziren, bi aldeetako lider transnazionalak Sevillan bildu zituena,

eta ondoren, 1995eko abenduaren 3an, EB-AEB Konferentzia burutu zen, Bill Clinton

espainiar estatura lehendabiziko aldiz joan zenean.

16 ordu iraun zuen bisita horretan, Clinton Felipe Gonzalezekin bildu zen, ez espainiar

agintari bezala, Europear Kontseiluko Lehendakari 27 bezala baizik, eta “Agenda Transatlantiko

Berria” sinatu zuten. Bertan, AEBak eta EBk iraganean harreman transatlantikoak

euren eremu geografikoetan eta munduan bakea eta oparotasuna lortzeko

jokatutako papera gogorarazi zuten. Kooperazio militarreko eskemak eta eskema ekonomikoak

egokiak izan zirela azpimarratu eta erronka berriei ekitea planteatzen dute,

27.- “Enpresaritza Elkarrizketa Transatlantikoa” Atlantikoaren bi aldeetako negozioen munduko arduradunen

foroa da, helburuak: EB-AEB merkataritza kooperazioa ze eremuetan sakondu, merkataritza eta industria harremanen

oztopoak identifikatu eta zuzenketak proposatu. Lehendabiziko Konferentzian, 1995eko azaroaren 11 eta 12an

burutu zena, 150 enpresa transnazional inguruk parte hartu zuten, horien artean Xerox, ASF, Goldman Sachs, BP, Ford,

Philips Electronics, Tenneco, Speroni Co., Westvaco, Unice, Repsol, Dresser Industries,...enpresetako lehendakari eta zuzendariak.

28.- Bileran Europar Batzordeko Lehendakaria zen Jacques Santer ere egon zen.

29.- Ekonomia Kontseilu Transatlantikoa AEBetako eta EBko gobernuek sortutako erakunde bat da, merkataritza

eta inbertsioetako oztopoak kentzeko, araudiak elkartzeko..2007ko apirilaren 30ean sortu zuten euro-ipara-

17


Merkataritza Transatlantiko Handiaren ideia

horretarako Atlantikoan zubi berriak eraiki behar direlarik. Biek Europaren aldaketak eskeintzen

dituen aukerak aprobetxatu nahi dituzte kontinentean “demokrazia” eta merkatu

ekonomiak finkatzeko, Europan segurtasun ikuspegi estrategiko berdina dutela

diote eta segurtasun transatlantikoaren zatiezintasuna berresten dute. NATO da oinarrizko

ardatza eta Ipar Amerikaren eta Europaren arteko lotura. Horregatik, NATOn eta

EBn kide berriak sartzea prozesu autonomo baina osagarri bezala ikusten dute.

EB-AEB Konferentzia izan eta aste eta erdira, Madrilen burutu zen abenduaren 15

eta 16an Europako batzordea, non Felipe Gonzalezen lehendakaritza amaitu zen. Ba -

tzorde horren amaierako dokumentuan Clinton eta Gonzalezek hitzegindakoa agertzen

da 10. Eranskinean eta “Agenda Transatlantiko Berria” izena du, lau oinarrizko helburuak

agertzen direlarik (sic):

Bakea eta egonkortasuna, demokrazia eta garapena mundu osoan zehar

sustatzea. Elkarrekin lan egingo dugu Europa gero eta egonkorrago eta oparoago

baten alde; Erdialdeko eta Ekialdeko Europan, Errusian eta beste Estatu

independiente berrietan demokrazia eta erreforma ekonomikoak sustatuko ditugu;

Ekialde Ertainean bakea bermatuko dugu; giza eskubideen errespetua,

armak ez ugaritzea eta nazioarteko armagabetzea sustatuko dugu eta giza laguntzan

eta garapenean lagunduko dugu.

Munduko erronkei erantzuna eman. Elkarrekin, nazioarteko delinkuentziaren,

droga-trafikoaren eta terrorismoaren aurka borrokatuko gara; errefuxiatuen eta

lekuz aldatutako pertsonen beharrak asetuko ditugu; ingurugiroa mantentzeko

ekintzak burutuko ditugu eta gaixotasunen aurka borrokatuko gara.

Munduko merkataritzaren zabalpenean eta harreman ekonomiko estuagoen

alde egin. Elkarrekin, merkataritzako sistema aldeanitzaren sendotzearen

alde lan egingo dugu eta gure arteko harreman ekonomikoak estutzeko neurri

zehatz eta praktikoak hartuko ditugu..

Atlantikoaren gainean zubiak eraikitzea. Elkarrekin gure negozio gizonekin,

gure zientzialariekin, gure hezitzaileekin eta beste kolektiboekin lan egingo

dugu komunikazioa hobetzeko eta etorkizuneko belaunaldiek gure arteko berdintasunezko

eta osoa den harremanaren garapenean gurea bezain sendoa den

konpromiso bat mantendu dezaten bermatzeko.

1995etik, AEBak eta EBk euren arteko harremana beste batzuen aurka eremu guztietan

(militarra, politikoa, ekonomikoa) sendotu nahi izan zuten, eta Clinton eta Gonzalez

TTIParen aita eta inspiratzaileak bezala har ditzakegu. Bigarren zentzuari

begiratuta, erraz konturatzen gara elkarrekiko ekintza plan hauen lehendabiziko bi puntuek

eremu politiko-diplomatikoan eta beliko-militarrean azken hogei urteetan egindakoaren

laburpena baino ez direla, beste bi puntuak gaur aurka egin behar diogun

TTIParen benetako orientazioa diren bitartean.

Munduko merkataritzaren zabalpenean laguntzeko planen artean, EBk eta AEBak

aldeanitzeko merkataritza sistema indartu izanaren ardura beren gain hartzen dute,


MME laguntzeko eta merkatuak merkataritza eta inbertsioetara zabaltzearen gidaritza

hartuta. 1995ean industria produktuen gaineko elkarrekiko muga-zergak murriztea aztertu

zuten eta Agenda Transatlantiko Berria ezarriko zela aurreratu zuten, Ozeano

Atlantikoko bi aldeen arteko ondasunen, zerbitzuen eta kapitalen zirkulazioa oztopatzen

duten oztopoak pixkanaka murrituz edo kenduz.

Merkataritza errazteko eta muga-zergak zein muga-zergak ez diren oztopoak murriztu

edo ezabatzeko aukera posibleen azterketa bat planteatu zen. Baina gauza

gehiago ere hitz egin ziren: araudian kooperatzea merkataritzan oztopo teknikoek eta

muga-zergak ez direnek sortutako arazoak konpontzeko, prozedura arautzaile dibergenteetatik

ateratako arazoak. Hau da, onartu egin zen arazoa araudiarena dela, ez

aduanena eta konponbidea ozeanoaren beste aldean enpresa handiei lehorreratzen

uzten ez dieten zuzentarauak kentzea dela.

Era berean, zubiak eraikitzeaz hitzegitean esaten dute badakitela EB-AEB harremanaren

inguruko iritzi publikoaren babesa indartu eta handitu behar dutela, eta saiatu

behar direla merkataritza, gizarte, kultur, zientifiko eta hezkuntza harremanetan sakontzen.

Hala ere, Agenda Transatlantiko Berri honen benetako asmoa “multinazionalei”

dagokion kapituluan argi eta garbi ageri da”:

“Ez ditugu anbizio handiko helburu hauek gure enpresa gizonen babesik gabe

lortuko. Enpresari harreman transatlantikoaren garapena babestu eta sustatuko

dugu, bi aldeetako gure hizketaldian sakontzeko gure esfortzu handien parte

bat bezala. 1995eko azaroaren 10 eta 11n Sevillan burututako Konferentziaren

arrakasta, non europear eta iparamerikar enpresari garrantzitsuek parte hartu

zuten, pausu handi bat da zentzu horretan. Konferentzia honen gomendioetako

batzuk gure Ekintza Planaren barruan sartuak izan dira eta beste batzuk ere

modu zehatz batean jarraitzeko modua aztertuko dugu”.

Aipatutako “enpresa gizonak” Sevillan burututako Enpresari Elkarrizketa Transatlantikoaren

inguruko Konferentzian bildutako talde korporatibo handietako zuzendari eta

lehendakariak dira. Hauek, merkataritza eta inbertsio akordio bezala itxuraldatutako harreman

transatlantikoaren lehendabiziko eta azkeneko sustatzaileak dira, eta 1995. urtetik

enpresari elkarrizketa foro honek ez du amore eman EB eta AEBentzako sistema

aldeaniztun bat eta merkataritza askeko merkatu bat sortzeko ahaleginean.

Egindako presioak eragina izan zuen eta 2005ean ozeanoz bestaldeko merkatu handiaren

proiektua berriro bultzatu zen, 2007ko EB-AEB Konferentzian berrartu zena,

non Ekonomia Kontseilu Transatlantikoa 28 eratu zen, EB eta AEBen arteko kooperazio

ekonomikoa helburu duen erakunde politikoa. Krisi ekonomikoan bete-betean sartuta,

Europako batzordeak eta iparamerikar Merkataritza Sailak goi-mailetako bilerak errepikatu

zituzten eta Enpresaritza Elkarrizketa Transatlantikotik 29 etorritako enpresaritza

munduaren aholkuak jaso zituzten.

merikar konferentzian George W. Bushek, Europar Batasuneko Kontseiluko Lehendakaria zen Angela Merkelek (eta alemaniar

Kantzelaria) eta Europar Batasuneko Lehendakaria zen José Manuel Durao Barrosok.

30.- Enpresari Elkarrizketa Transatlantikoaren ostean etorriko zen Enpresari Kontseilu Transatlantikoa edo

Trans-Atlantic Business Council (TABD), bere exekutibo eta enpresa gizonak Europako Batzordeak eta AEBetako lehendakaritzako

kabineteak sortutako Ekonomia Kontseilu Transatlantikoko pribilegiodun aholkulari bihurtuko direlarik.

19


Merkataritza Transatlantiko Handiaren ideia

2008an Europar Parlamentuak ebazpen bat egin zuen merkatu transatlantikoari

mundu mailako ekonomian integratzeko aukera ematen ziona, baina krisialdia heldu

zen eta horretara bideratu zuten arreta. 2012ra arte ez zuen enpresari plataformak

Atlantikoaren bi aldeetan merkataritza askeko eremu handiaren ideia berriro mahai gainean

jarri, eta Merkataritza eta Inbertsoen gaineko Akordio baten beharra, AEBetako

presindenteak gogo handiz jaso zuena. Gogo hori azkar hedatu zen eta 2013ko otsailean

Durao Barrosok eta Van Rompuyk iparamerikar lehendakariarekin bi aldeetako negoziazioei

hasiera emateko europear konpromezua sinatu zuten.

Bitartean, Europako batzordeak konpainia eta enpresaritza lobby zehatzekin ehun bi

aldeko baino gehiago egin zituen lekua hartzeko, eta testu-mandatuaren zirriborroa

egin zuen. 2013ko martxoaren 12an Europako Batzordeak kide diren estatuei negoziazio

lerroak proposatu zizkien, maiatzean Europako Parlamentuak akordio honek arrakasta

izan zezan lagundu nahi zuela zioen ebazpen bat onartu zuen eta azkenik, ekainean,

EBko 28 gobernuek Europako Batzordeak negoziazio transatlantikoetan euren babesa

eta botere osoa zuela berretsi zuten. 2013ko udan izan ziren lehendabiziko negoziazioak

eta gaur egunera arte zazpi erronda burutu dira behin betiko akordioa lortzeko, gobernuek

eta Europako Parlamentuak onartu edo ezeztatu beharko dutena, ziurrenik 2015

bitartean.

Ezin da hasierako erruen edota eragin txarren errua kendu modu anonimo batean

orokortuz edota ardura urrun geratzen zaigun Bruselari edo Europako Batzordeari ego -

tziz. Felipe Gonzalez europako lehendakaria zen bitartean izan zen, beraz PSOE dago

TTIParen jatorrian Agenda Transatlantikoa martxan jarri baitzuen.

Europako Parlamentuan EAJ-PNV, PSOE, PP eta UPyDk Merkataritza Askeko Itun

Transatlantikoa aktiboki babestu zuten beren taldeekin bat eginez aldeko bozka eman

zutenean PPEk (Partido Popular Europeo), EAJ-PNVren taldea den ALDEk 30 (Alianza de

los Liberales y Demócratas por Europa), eta PSOE kide den S&D taldeak (La Alianza Progresista

de Socialistas y Demócratas). Denek bozkatu zuten TTIPa negoziatzeko aukera

ematen zuen ebazpena. Azkenik, PPren gobernuak Europako Batzordeak egindako Itunaren

proposamena bermatu zuen eta negoziatu beharreko gaien edukia onartu zuen.

Hau da, TTIPa gure artean dauden beharrezko kolaboratzaileak ditu, batzuk estatuari

dagokion alderdiak dira baina bestea guztiz euskalduna da. Alderdi hauetako bakar batek

ere (EAJ-PNV, PSOE, PP, UPyD, Ciudadanos) ez du Ituna defendituko, badakitelako zer

nolako ondorioak izango dituen. Horregatik gaia ezkutatzen eta eztabaida ekiditen saiatuko

dira.

31.- EAJ-PNVz gain, ALDEko kideak dira CDCko katalanak eta espainiar UPyD eta Ciudadanos.

32.- NDFaren iritziz, 2014an Txina AEBen aurretik zegoen munduko potentzia ekonomiko bezala (17,61 bilioi

dolar 17,4ren aurka). AEBk munduko lehendabiziko potentzia ekonomikoa izan dira 1872an Erresuma Batua aurreratu


TTIPa, Inperialismoaren

Geopolitika eta Proiektu

politiko-ekonomiko neoliberala

TTIPa “Estatu Batuak eta Europar Batasuna lotzen duten balore ekonomiko, politiko

eta sozialak berresteko eta indartzeko aukera” dela esaten denean edo AEBetako gobernuko

negoziazio-buru den Dan Mullaneyk esaten duenean “ TTIPa ez da beste

truke askeko akordio soil bat, lotura transatlantikoa indartzeko herraminta bat da,

oinarrizko harreman historiko eta estrategikoan sakontzeko”, ekonomiaz haratago

dagoen helburua duela pentsatzera garamatza. AEBek zein EBk onartu dute TTIPari

esker euren ekonomia sendotuko dutela eta egungo munduko erronkei aurre egiteko

gai izango direla, eta nazioarteko merkataritzan arau berrien oinarriak eta berezko araudiak

ezarri ahalko dituztela. Hau da, merkataritza askeko Akordio Transatlantikoa Inperialismoaren

berralgitalpen politikaren pieza bat da eta gainera, europako

biztanleriarentzat ondorio ekonomiko, sozial eta politiko larriak ekarriko ditu. Baita beraz,

hedaduraz, euskaldunontzat ere.

Amerikako Estatu Batuak

Txinak NDFk aurreikusi baino bost urte lehenago gainditu ditu Estatu Batuak,

eta ofizialki munduko lehendabiziko potentzia ekonomikoa 31 da. Honezkero, Estatu

Batuak ez dira munduko ekonomia motorea eta gaur egungo inbertsio, enplegu

eta garapen maila ez da gerra hotzaren garaian zena, munduaren nagusitasuna

zuen mendebaldeko lehendabiziko potentzia bakar bezala. Gainera, 2008ko krisi

ekonomikoaren ondoren, iparamerikar ekonomia erreala aktibatu beharrean larriagotu

egin da zor publiko zein pribatua dela, erretiratzeak direla, udalerrien porrotak

direla…AEBk eta bere monetak eragina galdu dute nazioartean eta

horregatik, liberalismoa ezartzeko bere tesiek ez dute arrakastarik izan Dohako

Konferentzian. Mexiko eta Kanadarekin merkataritza askeko itunekin hasi da, baina

2005ean porrot egin zuen ALCAren bidez hegoamerikar kontinentera hedatzeko

saiakera, eta horrek munduan zehar hainbat MAI sinatzea galarazi zien. Sinatzeke

ditu merkataritza askeko bi akordio handi, atlantiar eremuko TTIPa 32 eta Ozeano

Bareko eremuko TPPa . Ez da kasualitatea akordio hauek superpotentziaren gainbeherarekin

batera planteatzea, eta frackingaren 33 ustiaketa masiboari esker lorzuenetik.

33.- TTPa edo Trans-Pacific Partnership-en barruan, AEBetaz gain Japonia, Malasia, Singapur, Vietnam,

Australia, Zeelanda Berria, Kanada, México, Txile eta Peru bezalako herrialdeak daude.

34.- Haustura hidraulikoa edo fracking-a aurretik ere egiten zen, baina 2009tik masiboki egiten ari da.

Gaur egun, teknika honen bidez ateratako gasa eta petrolioa herrialdeko kontsumorako oinarrizko ekarpena dira eta

AEBk herri esportatzaile bihurtzeko aukera dute.

21


TTIPa, Inperialismoaren Geopolitika eta Proiektu politiko-ekonomiko neoliberala

tutako energia “mirariaren” ondoren. Azken honek gas eta petrolio esportatzaile

bihur dezake AEB eta bere kanpo politika 34 aldatzea ekar dezake.

Mundua historiako krisi okerrenetariko batean murgildu ondoren, AEBk ez diote planetako

lehendabiziko ekonomia izateari utzi nahi, eta modu sistematiko batean ari da

BRICSen ordezkatutako garapen bidean dauden ekonomien hazkundea gelditu nahian,

batez ere Txinakoa Asia-Afrikan, Errusiakoa Europa-Asian eta Brasilekoa latinoamerikan.

Mapa berri honek mundu orden berri bat aurreikusten du epe ertainean eta AEBk buru

duen globalizazio neoliberalaren mundu polobakarraren amaiera agerian uzten du. Eta

hauxe da hain zuzen TTIParen ezarpenarekin lehengoratu nahi dena, sinatzen duten 29ak

kide diren NATOk babestutako munduko merkataritzaren zabalera handieneko eremua.

Munduko lehenengo potentzia eta bakarra izateari utzi nahi ez diotenen interes geoestrategikoek,

Europa behar dute bere ondoan, horregatik ia-ia guda estatu bat sorrarazi

zuten Europan (Ukrania). Eszenatoki horretan, garaile aterako litzateke modu batean

zein bestean. Izan ere, edo Errusia bezalako garapen bidean dagoen zuzeneko etsai militar

bat eusteko eta EBrekin bere ekonomia suspertuko duen akordio ekonomiko bat

(TTIP) sinatzeko aukera emango dio, edo berea ez den lurralde batean gerra gatazka

orokortu bat sortuko litzateke, era berean Errusia militarki modernizatzea ekidituko duena

eta zeharka estatubatuar ekonomia gerra baten bidez suspertuko duena. Bi egoeretan,

guda gatazka edo TTIPa sinatzea, Europa AEBen amarru maltzurrean eroriko litzateke.

Munduaren bestaldean, bere mugetan 35 zirikatzen ari den bitartean eta guda motaren

bat sortzea pentsatzen ari den bitartean, AEBk Txinako Herri-Errepublika TPParen

bidez eutsi nahi zuen, asiar erraldoia kanpo uzteko garrantzi handiko beste Merkataritza

Askeko Itun bat hain zuzen. Dena den, Txinak kontraerasoa burutu du asiar integraziorako

bere planekin eta merkataritza askeko eremu alternatiboaren bidez, iparamerikar

inperialismoaren maniobra bertan behera utziz.

Europar Batasuna

Beste merkataritza potentzia handia EB da, baina botere politiko murriztua du

ezin baitie protagonismoa kendu NBEeko Segurtasun Kontseiluko bere ordezkari

handiei kanpo politikari dagokionean (Erresuma Batua eta Frantzia) edota G-7-

35.-AEBetako kanpo politika ezin da azaldu energia horniketa bermatzeko beharraren bidez bakarrik, baina

eztabaidaezina da AEBk parte hartu duten eta mendebaldeko herrialdeak berekin eraman dituen azkeneko gatazkek horren

harira doazela Golfoko guda (1989-90), Afganistaneko inbasioa (2001), Irakeko inbasioa (2003), Libiako Guda (2011).

36.- Txinak eta Ipar Koreak defentsa akordio bat sinatu zuten, eraso bat ematekotan laguntzera behartzen

duena eta 2013ko otsailean AEBk Koreako Krisi berri bat sortu zuten NBEko Segurtasun Kontseilua Koreari isun berriak

jartzera eraman zutenean, Koreak Kwangmyongsong-3 2 satelitea jaurti ondoren. Hego Koreak eta AEBk elkarrekin egindako

maniobra militarrak indartu zituzten eta martxoaren amaieran bi hegazkin bonbaketari iparamerikarrek Koreako

itsaso aurrean jaurtigaiak bota zituzten, Ipar Koreak erasotzat hartu zuena eta guda estatua ezartzera eraman zuen.

Bestalde, beraien artean sinatutako nazioarteko akordioak direla eta, AEBk Japonia defenditzeko betebeharra dute eraso

edo kanpoko arriskuaren kasuetan. Horregatik, AEBk Japonia zirikatzen ari dira Txinarekin Diayou irlekin duen gatazkan

(Senkaku irlak japoniarrentzat) eta guda batean amaitzeko zorian egon da.

37.- AEBekin batera Kanada eta Japonia, G-7ko europar herrialdeak, guda hotzean sortua (1973) mendebaldeko

eremuko irizpideak bat egiteko. Urtero konferentzian burutzen ditu nazioarteko egoera politikoa eta ekonomikoa

aztertzeko eta munduko sistema ekonomiko eta politikoaren inguruko irizpideak bat egiteko.


en 36 barruan (Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia). Gainera bere defentsa

NATOren menpe dago eta normalean Ekialdeko Europan, Ekialde Ertainean eta

Erdialdeko Asian egiten dituen gerra erronka ezegonkorren aurrean amore eman

behar izaten du.

Maastrichteko Europar Batasunarekin edo 1986ko Akta Bakarrarekin merkantzien,

pertsonen, zerbitzuen eta kapitalen zirkulazio askerako merkatu bakarra eratu zen 12

herrialdeetan, ekonomiaren ekuazioan estatuaren interbentzioa ezabatu eta publikoaren

pribatizazioa 37 ekarri zuena. 1990. urtean Europa ekialdean SESBen inguruan eratutako

taula geopolitikoa erori ostean, menpe zeuden herrialdeak Mendebaldera hurbildu ziren

europar kapitalismoaren eta bere merkatuaren barruan garapen azkar bat lortzeko

ametsarekin. Europar eraketa 1995eko EB-15arekin eta 2004an Ekialdeko herrialdeen

sartze masiboarekin 38 jarraitu zuen. Hala ere, Alemaniak gidatutako herrialde hauen sarrera,

iritzi ekonomiko hutsetan eta ez politikoetan oinarritu zena, ez da erabat erreala

izan. Gainera, 2005ean frantziar eta holandar erreferendumetan Europar Konstituzioari

ezezkoa emateak beste estatu batzuetako berreste prozesua gelditu zuen eta beste herrialde

batzuetan emandako baietza baliorik gabe utzi zuen. 2007an itun berri bat egin

zen alemaniar lehendakaritzak bultzatuta, ikuspegi konstituzionalarekin amaitzen duela

ematen duena baina EBren nortasun juridikoa eta erkidegoaren zuzenbidea estatu zuzenbidearen

gainetik dagoela onartzen du. Azken finean, Itun Konstituzionalaren oinarria

jasotzen zuen eta agerian uzten zuen Europar Batasunaren sortzaileek

demokraziatzat ulertzen dutena.

EBko estatuburuek Lisboan berretsi ondoren, modu iruzurtian ezarri zen. 2007ko

abenduaren eta 2009ko azaroaren artean europar estatu guztiek ontzat hartu zuten

Ituna prozedura parlamentarioen bidez eta erreferemdumak alde batera utziz, 2005ean

eman ziren sorpresa desatseginak ekiditeko. Batez ere 2008an krisia Europara heldu

zelako eta jendartea eredu neoliberalaren aurka zegoenez bozkaren balantzak Ezezkoaren

alde egingo zukeelako. Gutxieneko jarrera demokratikoa agertu zuen herrialde bakarra

Irlanda izan zen, eta parlamentuan onartu ondoren Lisboako Itunaren inguruko

erreferendum nazionala burutu zuten, estatuen konstituzioen gainetik kokatzen dena,

Europa politikoki egitura gabe uzten duena eta erabakiak nork eta noren izenean hartzen

dituen argi ez dagoela.

Osatu gabeko europar politikaren batasunari Hego eta Ekialdeko (eta erdialderuntz

doan) sakoneko krisi ekonomikoak ekarritako arazoak gehitzen zaizkio, eta Grezia Eurotik

ateratzeko saiakera indargabetu bada ere, Erresuma Batua 39 EBtik irtetzeko erreferendumaren

data jartzeke dago oraindik.

Europak duen beste arazo handi bat da energia baliabideen eskasia eta biltegiratzeko

38.- Espainiar estatuan (1984-1996) PSOEk parte-hartze publikoko 70 salmenta operazio gidatu zituen,

ehunka enpresa publiko pribatizatuz. 1996tik aurrera PPk elektrizitate, gas, petrolio, itsas garraio eta errepide, telekomunikazio

eta telefonia, aeronautika eta…oso errentagarriak ziren 50 enpresa publikoen espoliazioa aurrera eraman

zuen, Banku publikoaren, meategien, tabakoaren, eraikuntza, turismo…eta burdingintza, automozio, metalurgia, aluminio,

talde ondasun, elikagaiak, paper-fabrikak…gehitu ziren, publikoak zirenak, baita posta zerbitzuak ere.

39.- 2004ean EB-25a handitu zen, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Hungría, Polonia, Lituania,

Letonia eta Estonia gehituz (Txipre eta Maltaz gain), 2007an Errumania eta Bulgaria gehitu ziren EB-27 sortuz eta

2013an Kroazia gehitzean EB-28.

40.- David Cameronek 2017an erreferendum bat burutzeko asmoa duela azaldu zuen, britainiar gizarteak

Europar Batasunean jarraitu nahi duen edo ez erabaki ahal izateko. Politikoen, enpresarien eta ekonomilarien arteko eztabaida

hasi da dagoeneko EBa uzteak sortuko lituzkeen balizko etekinak eta gastuak neurtzeko. Dirudienez, etekinak

23


TTIPa, Inperialismoaren Geopolitika eta Proiektu politiko-ekonomiko neoliberala

edukiera txikia, 2020an Europak izango duen independentzia energetikoa zalantzan

jartzen duena, eta Errusiaren menpe uzten duena (Ukrainiaren bidez). Ukrainiatik dator

EBk inportatzen 40 duen gasaren %40 eta petrolioaren %21 baino gehiago. Alemaniar

eta errusiar interesak zirela eta, Nord Stream 41 proiektua asmatu zuten, Errusia eta Alemania

Itsaso Baltikoaren bidez lotuko dituen bidea (Alemania eta herri nordikoentzat

berebiziko garrantzia duen bidea). Bitartean, Bulgariak South-Stream oliobidea konpondu

nahi du Ukrainia ekiditeko eta horren bidez beste diru-iturri bat lortu, errusiar gasa herri

balkanikoetan eta Europa erdialdeko herrietan sartzeko atea izango bailitzateke.

Munduko ordena berri baten berkonfigurazio berrian, Europa oraindik zalantzan dabil

AEBk uneoro nahasten ari diren bitartean. Iparamerikar jarrera honek Europaren oraina

eta etorkizuna ulertzeko bi modu ezberdin sortzen ari da, ezberdintasunak hautemaezinak

badira ere. Alde batetik, AEBk eta NATOk gidatutako mendebaldeko eremu monolitiko

bati geopolitikoki lotuta sentitzen direnak, eta bestetik, eginkizun

independienteago bat nahi dutenak, Europa munduko ordena berriaren multipolartasunean

sartzeko gai izango dena. Europear desadostasun hauen ezaugarriak TTIP bezalako

gai ekonomikoetan eta atlantiar mendebaltasunean 42 ikus daitezke. Alemania

eta Frantzia frantziar-alemaniar ardatz bat osatzen saiatzen ari dira, bai beren subiranotasunak

berresteko baita AEBen erokerien aurreko defentsa estrategia bat bezala ere,

euren interesen alde bakarrik, edo ardatz anglosaxoi baten (Washigton-Londres) interesen

alde gehienez, egiten dutenak.

Argia da defentsari dagokionez Europak AEBk eta Europan duen aliatuak (Erresuma

Batuak) gidatutako NATOren aurrean duen menpekotasuna. Honek Parisen eta Berlinen

mesfidantza sortu du nazioarteko interbentzioak egin ondoren, interbentzio hauek europar

diplomazia berekin eraman baitute Europako eraikuntza, eurogunea edo energiaz

hornitzeko proiektuak boikoteatzen duten bitartean.

Baina frantziar-alemaniar ardatzaren eta ardatz anglosaxoiaren arteko desadostasunak

hoberen nabaritzen diren eremuak gas horniketa eta merkataritza askeko ituna

dira. Frantziar-alemaniar ardatzak Errusiarekin tentsioa murrizteko (ez lagunak ezta

etsaiak ere) estrategia politiko bat proposatzen du, alde batetik gasa eta petrolioaren

hornikuntzarako akordioak baimenduko dituena, ipar-europako dependentzia energetikoa

dela eta, eta bestetik merkatartiza hartu-emanen gehitzea baimenduko duena.

Baina AEBk Europa “mendebaldeko” jarreretara bultzatu nahi du, Errusia militarki lo -

gastu negatiboak baino gehiago izango lirateke.

41.- Alemaniak jasotzen duen errusiar gasa %36koa baino handiagoa da, Italiak %27, Frantziak %23, eta

Finlandia, Eslovakia, Bulgaria, Grezia, Austria, Hungaria, Txekiar Errepublika eta Herri Baltikoak %70ean daude errusiar

gasaren menpe. Errusiar gasa inportatzen ez duten herrialde bakarrak Erresuma Batua, Irlanda, Portugal eta espainiar

estatua dira.

42.-Erabakigarria errusiar geoestrategia energetikorako, Baltikar Errepublikak eta Polonia iragate herrialde

bezala alde batera utzi ondoren.

43.- EBn AEBen estrategia interesei lotutako hainbat herrialde daude, europear kanpo politika eta NATOren

adostasun militarra baldintzatzen dutenak. Herrialde hauek Erresuma Batua, mediterranear herriak (Espainia, Italia,

Grezia, Txipre, Malta) eta baltiar herrialdeak eta Ekialdeko zenbait herrialde (Polonia, Estonia, Letonia, Lituania, Hungría,

Rumania) dira. Euro-independienteagoa den beste jarrera bat dutenak dira Frantzia, Alemania eta Eskandinabiar herrialdeak,

Benelux eta ekialdeko herrialderen bat.

44.- 90.eko hamarkadan, balizko errusiar espantsionismoa ekiditzeko aitzakiarekin, NATOk antimisilen

defentsarako europear sistemaren ideia martxan jarri zuen, EPAA (European Phased Adaptative Approach) deiturikoa.

AEBk osatu nahi du Europan antimisil ezkutu berri bat jarriz (Polonia eta herrialde Baltikoak), errusiar garapen ekono-


tzeko duen politikaren bidez, ezkutuko antimisilean oinarritua 43 edo Ukrainiako krisia

sortuz, Europa gas edota merkataritza hartu-emanik 44 gabe utz dezakeena. TTIParen

negoziazio azkarrak inperialismoa berpizteko estrategiaren beste pausu bat lirateke,

merkatu europarra bere produktuei eta berehala esportatzeko prest egongo den eskistogasari

zabaltzeaz gain.

Errusiar Federazioa

Ekialdeko herrialdeak EBra hurbildu zirenean, “mendebaldeko eremua” deituriko aldaera

sortu zen, AEBk gidatutakoa eta EBko kide izatea eta NATOko kide izatea nahastera

eraman zuena. Honek hitzartutako oreka apurtu zuen eta mahai gainean jarri zuen

iparamerikar euste politika 45 , NATOn oinarritzen zena eta bere izateko arrazoia, modu

zuzen edo zeharkakoan, Errusiar Federazioa dela dirudiena. Berlineko harresiaren erorialditik

AEBk NATO euren ateetara eramateko asmoa dute, bere errepublika ohiak eta

aliatuak barne hartuz, baita besteak beste, guda beren inguruetara eramateko asmoa

(Yugoslavia, Afganistán 46 , Irak 47 , Siria 48 ), “iraultza” laranjak, Osetiako guda bezalako gatazkak

edo antimisil ezkutua jartzeko saiakera bezalako tentsioak sustatzeko asmoa ere.

Bere hazkunde ekonomikoa ahultzeko behin eta berriz erasotua izan ondoren, Errusia

hasi da geopolitikoki globala den birkonfigurazio berri baten oinarriak ezartzen. Errusiak

Europarako zituen gas proiektuak blokeatuta, Txinarekin sinatutako gasaren inguruko

akordioarekin eta “energia bide” berria deiturikoarekin erantzun du, munduko ekonomian

eta horrela geopolitikan aldaketa asko egiteko gaitasuna izango dute. 2018an

transasiatiko oliobidea martxan egongo dela aurreikusten du akordio honek, Txina iraunkorki

hornituko duena energia faktura murriztuz. Errusiaren eta Txinaren (eta Asia hedaduraz

49 ) arteko oliobidea martxan jartzeak asiar enpresa handiak eta garapen bidean

dauden herrialdeak herrialde esportatzaileekin negoziatzen hastea baimendu du, batez

ere Qatar 50 , baina horniketa merketzeko modu bakarra oliobideen bidez garraioa murriztea

da, edo gas likidotua frackingaren bidez lortutako ez ohiko gasarekin ordezkatzea.

mikoa armagintza lehiaketa berri baten bidez berriro itotzeko asmoz.

45.- Europako leku batzuetan ez dute batere ondo hartu ez Errusiaren kontrako zigorrak onartu behar

izatea, aurkako neurriak erakarri dituztenak nekazal eta bestelako produktuen inportazioak itxiz, ezta Frantziak Errusiarekin

bere armadarako kontratatuak zituen Mistral helikopteroak-eramatekoaren hornitzea bertan behera utzi behar

izatea, ezta Bulgariak South-Stream oliobidearen sinaketa atzeratu behar izatea ere, diru-sarrera horiek bere ekonomi

egoera kaxkarra hobetzen lagunduko diotelarik.

46.- Sobietar Batasuna (1991) eta Varsoviako Patua desegin zenean, NATOren izateko arrazoia justifikazioa

galdu zuen, baina desegin edo bere jarduera murriztu ordez, jarduera handitu zuen eta bere presentzia eta hedapena

Europan Errusiar mugetaraino heldu zen.

47.- 2001ean Afganistanen hasitako Gerra Erdialdeko Asia geopolitikoki kontrolatzeko aukera eman zien

AEBei Errusia eta Txina arteko eremu batean, eta segurtasunaren inguruko aliantzen aurreko militarki estrategikoa zen

posizio bat eman zion.

48.- Irak, Arabia Saudita eta Kuwaiteko petrolio-erreserbak munduko erreserben erdia baino gehiago ziren,

horregatik, eremu horretako kontrola zuenak mundua kontrolatzeko gaitasuna izango zuen.

49.- Beti izan da susmoa Siriaren aurkako guda bere gas naturaleko erreserbak kontrolatzeko eta oliobide

baterako lehentasunezko bide bat bezala (erregimena aldatu ondoren) izan dela, non Qatar eta Arabia Sauditak Mediterraneo

itsasora heldu nahi diren, Iranetik Mediterraneora eta Turkian zehar Europara pasatzeko diseinatutako Nabucco

oliobideari konpetentzia egiteko asmoz.

50.- Hego Korea eta baita Japonia ere errusiar gasean dute interesa. Koreak ez luke gasa jasoko Camino de

la Seda deituriko oliobide tranasiatikoaren bidez (Txinatik igarotzen dena), baizik eta Errusiako asiar eremutik eta Sajalinetik,

Ipar Koreatik igarota. Japonia, Fukhusima itzali ondoren, edozein errusiar oliobideren (Txina edo Korea) proiektu

baten jarraipena nahi du bere irlentzako, gasa merkeago lortzeko. Bestalde, Kanada 2012tik ari da Japoniarekin merkataritza

askeko itun bat negoziatzen errusiar-txinatar gasbideari aurrea hartzeko asmoz, baina ezin izango du japoniar

eskaera bete 2019ra arte, errusiarrak baino urtebete beranduago.

51.- Txina, India eta gainontzeko herrialdeek gasaren prezioa jaistea lortu dute, Qatarrek bere gas-likidoa 3

US$-tan saltzen baitzien europarrei eta iparamerikarrei, eurei prezio altuagoetan saltzen zien bitartean (Indiari 12 US$taraino).

25


TTIPa, Inperialismoaren Geopolitika eta Proiektu politiko-ekonomiko neoliberala

Azken hau bakarrik esportatu daiteke Merkataritza Askeko Itunen eremuan, AEBk Asian

prestatzen ari den TPP edo Europan prestatzen ari den TTIPa bezala. Gainera, errusiarren

eta txinatarren arteko akordioak beste dimentsio geopolitiko bat du, oliobideak hirugarren

polo bat gehitzea baimenduko baitu: India. Garapen bidean dauden eta

BRICSekin lotura duten ekonomien arteko asiar elkarreragin eremua osatuko dute horrela.

Indiak 51 transatlantiar oliobidean du interesa eta Errusiak Txinan zehar emango

lioke gasa, anglosaxoiek (ingalaterra-estatubatuak) Indian duten eragina eta babesa desagertzen

ari diren momentuan, eta India munduan eta asiar geopolitikan jokatzen ari

den papera aldatzen ari den momentuan hain justu.

Bai AEBk baita Errusiak ere badakite gorantz ari den Asia-Ozeano Bareko eremu ekonomikoa

Euroatlantikoari lotuta dagoela, aurreko mendeko munduko agendaren erdigunea

zena. Bi eremu hauen elkarreraginak ezin du aurrera egin Errusiaren parte hartze

eta zuzeneko inplikaziorik gabe, eta hortik dator integrazio global berria azkartu nahi

dutenen eta bere mugetan gatazkak sortuz gelditu nahi dutenen arteko liskarra.

Hor kokatzen da Ukrainian gertatutako iparamerikar euste politikaren azken gertaera.

Neurri handi batean Mendebaldeak berotutako 52 krisi honek herrialdea behartu zuen

EBren eta Errusiaren artean aukeratzera, gainera AEBk NATOn sartzeko asmoa zuen.

Ukrainiar gobernua kentzeak Krimean ukraniar gobernu berriaren kontra emandako

matxinaden ondoren eta geroago Donetskeko Errepublikan 53 , beste eragile nagusiago

batzuk inplikatzeko zorian egon den eta gaur egun Mendebaldeko (NATO) eta Errusiaren

arteko erlazioen izaera agerian uzten duen gatazka bat sortu du. Bata bestearekiko

konfiantza ezetik ageriko areriotasunera pasa da, EBn eta G7an 54 eta NATOko Konferentziaren

amaierako adierazpenean 55 Errusiari ezarritako zigor ekonomikoek argi

uzten duten bezala. Ukrainian gertatutakoak azpian dagoen beste gatazka bat ezkuta -

tzen du, geopolitikoki eta geoekonomikoki munduko agenda berria zeinek markatzen

duen erabakitzekoa hain zuzen.

Txinako Herri Errepublika

2014an Txinak aurrea hartu die AEBei munduko lehendabiziko potentzia ekonomiko

bezala, uste baino bost urte lehenago, NDFren datuen arabera. Hau aurreikusita,

duela urte batzuk AEBk Ozeano Barera hurbildu zituzten euren esfortzu

ekonomiko, diplomatiko eta militarrak, orduan lo zegoen erraldoiaren hazkundea

52.- India hirugarren herrialdea da petrolio inportatzaileen artean, Estatu Batuen eta Txinaren ostean, eta

gaur egun dituen eta etorkizunean izango dituen behar energetikoak oso handiak dira, dagoeneko eguzki energian egindako

inbertsioak oso handiak badira ere.

53.-Gaur egun ere frantziar diplomaziak zalantzan jartzen du kalkulu akats bat izan zen edo AEBen arauak

jarraitzen dituen mendebaldeko ardatzak nahita eta modu probokatzaile batean egindakoa izan zen.

54.- 1918ko Donetseko Sobietar Errepublikan inspiratua eta Ukrainia/errusiar hiztunek eta erreakzioa/antifaxismoa

dikotomiak ematen diren lekua.

55.- EB eta G7ren batuketa eta EBko 28 herrialdeen eta AEBen batuketa ez da ezertan aldatzen, berdinak

dira baina nazioarteko beste aktore politiko bat gehitzen dela ematen du.

56.- 2014ko irailaren 4 eta 5ean NATOko kide diren 28 herrialdeen Estatu eta Gobernu Buruen Konferentzia

burutu zen Galesen. Amaierako adierazpenean, Gerra Hotzaren ostean holakorik ikusi ez delarik, Errusiak Ukrainian

egindako “legez kanpoko interbentzio militarra” indar handiz kondenatu zen, tropak ateratzeko eskatu zioten eta Ukra-


orekatzeko asmoz. Washingtonek bere egin zuen TPPa edo Trans-Ozeano Bareko

Elkartea, Txinak Asian rol garrantzitsua izan zezala ekiditeko, baina AEBen esfortzu

guztiak porrot egin dute Txinak eremu askotan egindako kontraeraso guztien aurrean,

baita merkataritza askean ere.

Ekonomia eta geopolitikaren ikuspuntutik, Txina saiatu izan da azken urteetan bere

herrialdeko proiektu ekonomiko bat garatzen, ASEANeko 56 hamar herrialdeekin eta

baita Australia, Zeelanda Berria, India eta Hego Korearekin ere. Hauetako batzuk ez dira

TPPren parte. Herrialdeko integrazioaren merkataritza askeko proiektu honek egungo

munduko merkataritzaren herena barne hartzearen hipotesia aurreikusten zuen (TPPa

bezainbeste), baina munduko biztanleriaren erdia baino gehiago, hazkunde aurreikuspen

handieneko eremua delarik. Proiektu honek gainera Ozeania eta Japoneko herrialde

garatuak, txinatarrak ez diren asiar dragoiak, India bezalako garapen bidean dauden

erraldoiak eta Indonesia bezalako herrialde dinamikoak liluratu ditzake. Baina AEBek

bultzatutako TPPa eraso bat bezala sentitu duen une honetan, Txinak 2006tik APEC 57

barnean alde batera utzita zeukan ideia handiago bat berreskuratu du. 2014ko azaroaren

hasieran Pekinen izandako APECeko 21 herrialdeen bileran, Txinaren xarmak FTAAP

(Free Trade Area of the Asia Pacific) proiektu ekonomikoaren planteamendua egunera -

tzea lortu zuen, munduko BPGaren %54a, merkataritzaren %44a eta biztanleriaren

%40a barne hartuko lukeen Asia-Ozeano Bareko Merkataritza Askeko Eremua osa -

tzeko. Errusia, Japonia, Kanada eta Australia proiektuaren alde zeudenez, AEBek iniziatiba

hau sinatzera behartuta ikusi zuten euren burua, oraindik hasiberri zegoen proiektu

bat eta AEBen TPParen eragina indargabetuko zuena.

Txinatar diplomazia eremu askotan mugitu da eta gaur egun argia da Errusiaren eta

Txinaren (baita India ere) arteko lotura ekonomikoa energia eta merkataritza mapak diseinatzeko

orduan, Asiako bazter guztietara oliobideak eramanez “energiaren bidearen”

bidez edo “zetaren bide berria 58 ” berpiztuz. Lehendabiziko bide energetikoaren aurreikuspena

da 2018rako Txina gasez hornituko duen transasiar oliobidea martxan egotea,

gas likidotuaren dependentziarekin amaitzeko, hau oso garestia baita eta Txinara heldu

aurretik Malacako itsasartearen 59 zerga ordaindu behar baitu. Bigarren bideak Duisbourg

munduko lehendabiziko ekonomiarekin (Txina) laugarrenarekin (Alemania) eta

zortzigarrenarekin (Errusia) lotzen du Chongqing trenbidearen bidez. Honek 15 egunetan

lotzen ditu Asia eta Europa, Malacako, Suezeko edo El Caboko itsasarteak zeharka -

tzen dituzten itsasontziei hilabete bat kostatzen zaien bitartean.

Estatu Batuek Txina alde batera uzteko egindako saiakerak saiakera, Txinak jakin izan

du FTTAPren bidez eskualdeko ekonomia dinamikoekin nazioarteko alde anitzeko akorniako

subiranotasunaren eta lurraldetasun segurtasunaren aurkako erasoa segurtasun euro atlantikoaren aurkako

erronka zela baieztatu zen.

57.- Asiar Hegoekialdeko Nazioen Elkartea. Hamar herrialdeak Vietnam, Camboya, Laos, Myanmar, Tailandia,

Malasia, Singapur, Indonesia, Brunei, Filipinas dira.

58.- APEC (Asia-Ozeano Bareko Ekonomia Elkarlaneko Foroa), 1989an sortua eta herrialdeko erakunde

handienetariko bat. Parte-hartzaileak: Errusia, Txina, Hego Korea, Japonia, Taiwan, Hong Kong, Vietnam, Filipinak, Indonesia,

Tailandia, Malasia, Singapur, Brunei, Papua Ginea Berria, Australia, Zeelanda Berria, Txile, Peru, Mexiko, AEB eta

Kanada.

59.- «Setaren Bide Berria» 2013ko martxoan sortu zen, Pekin-Mosku akordioa sinatu ondoren, Alemaniaraino

heldu zitekeen trenbidea sortzeko (Kazakstan, Errusia, Bielorrusia, Poloniatik)

60.- Gatazka bat egotekotan erraza da Malacako itsasartea blokeatzea, Txina Afrikatik (Argelia, Libia, Egipto,

Nigeria) eta Ekialde Ertainetik (Qatar, Arabiar Emirerriak, Irak, Iran) datorren gasik gabe geratuko litzatekeelarik, eta Venezuelako

gasa Panamako Kanaletik pasatu beharko litzateke.

27


TTIPa, Inperialismoaren Geopolitika eta Proiektu politiko-ekonomiko neoliberala

dioak burutzen, eta Alemaniarekin eta Errusiarekin elkarlana sakontzen. Bere buruari

ezarritako itxieren hamarkaden ostean, Txina parte hartzen ari da munduko politika eta

ekonomian potentzia inperialista zaharrek gidatutako eguneko estatu globalari amaiera

emateko. Argi dago Asia munduko gidaritza jokoan dagoen partida honen taula garran -

tzitsuenetariko bat dela, eta AEBk eta Txinak beren eragina zabaltzeko edo ez galtzeko

jokatzen ari dira. Eremu ekonomikoan, Txinaren iniziatibek eremu honetako hegemonia

uzten dute agerian. Eremu militarrean Txinak Errusia eta Iran barne hartuko duen segurtasun

komuneko asiar elkarte bat proposatu du, NATOren abentura militarrak gelditzea

eta bere base militarrak mundu osoan zehar zabaltzean oinarritzen den zaharkitutako

inperialismo bat berritzeko estatubatuarren esfortzuak gelditzeko asmoa duena.

Proiektu inperialista eta neoliberalaren interakzioak

AEBek Txina eta Errusiaren aurka munduko kontrola izateko egindako erasoak

deribazio militarrak izan ditu Ekialde Ertaineko, Ukrainiako eta beste herrialdeetako

gatazketan. Iparamerikarren jarrera erasokor hau Txina Asia-Ozeano Bareko eremuan

isolatuta uzteko, Errusia Europatik aldentzeko, EB mendebaldetasunera (inperialismo

berria) erakartzeko eta dolarra gasaren merkatu berrian erreferentziazko

moneta bezala (petrolioaren merkatuan egin zuten bezala) ezartzeko saiakera bezala

uler daiteke. Errusia eta Txina erasotuak sentitu dira eta elkarrengana hurbildu

dira, ernaltzen ari den munduan aktore garrantzitsuak baitira, erabaki estrategiko

guztietan eta munduko erronka ekonomiko zein segurtasun erronketan eragin garrantzitsua

dutenak. Zentzu honetan, ekonomiari dagokionez, BRICSak Diru Erreserba

Funts 60 baten zuzkidura eta Munduko Bankuaren eta NDFaren alternatiba

izango den Banku baten sorrera iragarri zuten, hau da, dolar sistemaren alternatiba.

AEBen, EBren, Errusiaren eta Txinaren errealitateak, bakoitzak bere erronka eta arazoak

dituelarik, EB-AEB merkataritza askeko akordio transatlantiko bat edo zentzu bereko

Trans-Ozeano Bareko akordio bat lehenbailehen ezartzeko testuingurua mugatu

eta gakoak ematen dituzte. TTIPa eta TPPa dira AEBek etorkizuneko etsaitzat dituen herrialde

dinamiko hauek ekonomikoki indargabetzeko dituen instrumentuak.

TTIPak duela bi hamarkada (1995) pentsatuta zegoen merkataritza askeko mendebaldeko

eremu ekonomiko edo eremu ekonomiko transatlantiko baten ideia berreskuratu

du, baina atzeratu zuten bi bazkideen lehentasunak beste batzuk zirelako. 2008ko

ekonomi krisiaren, Europako Merkatu Bakarraren gelditzearen eta nazioarte mailako

hainbat porroten ondoren, mendebaldar ekonomiaren bi poloak plan zaharrak berreskuratzeko

eta ekonomia dinamikoen aurrean euren eraginaren galeraren oreka berreskuratzeko

egoeran jarri zituzten. Hau da liberalismoaren korronte inperialistak

erabilitako azken arrazoia munduko merkatu “librerik” handiena sortzen saiatzeko. Hori

eta munduko ordena berria aurreikusten duen mapa baldintzatzea, non zaharkitutako

61.- 2014ko uztailaren 14-16ko Fortalezako Konferentzian (Brasil) BRICS Banku baten sorrera iragarri zuten.

62.- Kanada, Islandia, Noruega eta Turkia dira, AEBekin batera, NATOko Europatik kanpoko kideak.

63.- Neoliberalismo terminoa, neoclassical liberalism (liberalismo neoklasikoa) laburduratik dator, eta kal-


inperialismoaren polo bakarreko mundua eta AEBek, EBk, Errusiak, Txinak, Indiak, Brasilek

(Mercosur61), Hegoafrikak (Afrikar Batasuna62), Japoniak, Australiak eta agian

Arabiar Ligak osatu beharreko sortzear dagoen mundua aurrez aurre ipiniko diren.

TTIPa, bi kontinente horietako enpresa transnazional handiei egokitutako merkataritza

askeko akordioa den heinean, Europak beharrezkoa duen iparamerikar inperialismoaren

logikaren barruan idatzi da. Ituna AEBen estrategia globalaren parte da,

garatzeko bidean dauden ekonomien aurrean munduko buru bakar izaten jarraitzeko,

eta dolarraren potentzia buru duen proiektu politiko-ekonomiko neoliberalaren bertsio

transatlantikoa bezala ikus daiteke, militarki NATOri lotuta dagoena, akordioa sinatu

behar duten guztiek osatzen duten 61 erakundea.

Itun hau merkataritza akordio bat baino gehiago da, beste herrialde batzuen aurkako

proiektu bat da, etorkizunean beste gatazka mota batzuk alde batera uzten ez dituena.

Akordio honek ultraliberalismoaren “laissez faire”-arekin jarraitzea eta horretan sakon -

tzea besterik ezin da espero. Ultraliberalismoaren politika ekonomiko eta sozialak mundua

hondamenera eramateko zorian daude, europar gizarteko maila asko pobrezia eta

etorkizun ezezagun batera, eta Europaz kanpoko gizartearen gehiengoa pobreziara, gosera

eta miseriara. Munduko baliabide naturalen espolio sistematikoa, kutsaduraren

etengabeko handitzea eta euro-amerikar mundutik at berria den langileriaren esplotazioaren

eta miseriaren orokortzea arazo hautemanezinak dira europar erdi mailako hiritarrentzat,

eta oso larriak izan arren ez dute neoliberalismoaren aurka altxatzeko

beharrezkoa den gizarte alarma sortzen. Hala ere, TTIPak, bere barneko alde politikoan,

neoliberalismoaren proiektu politiko eta ideologikoaren karga guztia barne hartuko du,

horrek ekarriko dituen ondorio sozial guztiekin.

tegarritzat jotzen duen politika ekonomiko bati egiten dio erreferentzia.

29


TTIParen Ultraliberalismoak Neoliberalismoaren bertsiorik okerrena berrargitaratuko du

TTIParen Ultraliberalismoak

Neoliberalismoaren bertsiorik

okerrena berrargitaratuko du

Duela urte batzuk, 2008an krisi ekonomikoaren eragina nabaritzen hasi zenean, kapitalismoa

birsortzeko beharra planteatu zutenak egon ziren (Nicolas Sarkozy) eta hainbat

iragarpen plazaratu ziren egungo neoliberalismoa 62 errekuperatzea eta krisi

ekonomikotik ateratzea ezinezkotzat jotzen baitzen. Mendebaldeko munduak neoliberalismoaren

menpe zegoen politika ekonomiko bat kudeatu zuen hogeita hamar urtetan

zehar, herrialde aberatsei oparotasun maila bat eman ziena, barneko gizarte desberdintasun

handiak sortu bazituen ere (garapen bidean dauden edota herrialde azpigaratuekiko

desberdintasunetaz zer esanik ez), nahiz eta hori ez zitzaion inori axola. Baina

neoliberalismoak eta bere politikak krisi ekonomiko larri bat sorrarazi zuen, alarma

sortu zuena 1929ko krisia eta osteko “depresio handia” gogoraraztean, eta Sarkozyk

eginiko adierazpenak eta antzekoak sorrarazi zituen. Momentu horretan “laissez faire”

kapitalismoaren defendatzaileak ultra-liberalismoa (neoliberalismoa) zalantzan jartzen

hasi ziren, merkatuaren desarautzean oinarritutako politika ekonomikoak kapitalismoa

amildegi ertzera eraman zuen eta.

Europar gobernu sozialdemokratek ez dutenez planteatu ere egin sozialismoa bezalako

eredu alternatibo bat hilzorian zegoen kapitalismoaren eta bere gaitzen sendagai

bezala, pentsatzekoa zen sinesgarritasuna berreskuratzeko politika ekonomikoak kapitalismo

leun batetik abiatuko zirela. Logikoena zen pentsatzea kapitalismoa “araututako”

kapitalismo bat edo gerraondoko politika keynesiarrak 63 berrartuko zituen ekonomia

mixtoko gizarte estatu bat bihurtuko zela, gizarte ondoeza ekiditeko aberastasunaren

banaketa orekatuago bat ezarriko zuena. Baina ez da horrela izan eta berriro ere liberalismo

ortodoxoaren apologistek irabazi dute, eta berritutako liberalismoaren goi mailako

ultraliberalismoaren bultzada baten aurrean gaude. Berrituta, hain zuzen, troikak 64

agindutako baldintza eta aholkuetan oinarrituta eta batez ere Merkataritza Askeko Itun

handi, estrategiko eta neoliberalen biderkatze eta azkartzean oinarrituta. Europan, TTIPa

da etorriko zaigun kapitalismo ultraliberal okerrenaren adierazgarririk argiena.

64.- Bigarren mundu guda amaitzean demokrazia liberalek keynesiar paktua ezarri zuten sozialismoari

aurre egiteko modua bezala ekonomi eta gizarte garapenaren bilaketaren bidez, aurrerago ongizatearen Gizartea bezala

ezagutuko zena.

65.- Troika deitzen zaio Europear Batzordeak, Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsak

(NDF) osatutako hirukoteari.

66.- “New liberalism-aren” hastapenetan Thomas Hill Green (1836-1882) filosofoa aurkitzen da, liberalen


Liberalismoa ez da beti Neoliberalismoa izan

Iragana begiratuz, esan dezakegu liberalismoa Ingalaterran aldatu zela XX.

mende hasieran. Orduan pasa zen alderdi liberalismoa izatetik ideien liberalismoa

izatera eta “new liberalism 65 ” edo liberalismo “berria” (gizarte liberalismoa) sortu

zen, liberalismo “zaharraren” aurka. 1922tik gobernutik aldenduta zegoela, gizarte

joera zuen liberalismo hau ideien faktoria bat bihurtu zen, hartu-eman askearen

defentsan oinarritutako liberalismo klasikoaren jarreratik, bizi ekonomikoan estatuan

esku sartzerik ez izatetik eta gastu publikoaren eta zergen murriztetik alden -

tzen zena, gizarte osoarentzat onuragarriak zirela uste zutenak baina

langileriarentzat inoiz izan ez zirenak. Frantzian ere antzeko mugimenduak sortu

ziren «solidarisme-arekin 66 », AEBetan «aurrerakoitasun liberalarekin 67 » baita Italian

ere «sozialismo liberalarekin 68 ».

Liberal kontserbadoreak hartu-eman askearen aldekoak diren bitartean, protekzionista

eta inperialista kontserbadoreen kontra, “new liberalism-aren” aldeko liberal berritzaile

edo erradikalek langileriaren ongizatea (welfare) hobetzea planteatzen dute eta

pobreziaren aurka borrokatzea karitate erligiosoa ordezkatuz. Gainera, oso jarrera kritikoa

dute inperialismoarekin eta kolonia gerren kostuekin. Ardura hauek liberalismo ekonomikoaren

dogmak gaitzestera eta bizi ekonomiko zein sozialean estatuaren

esku-hartzea planteatzera eraman dituzte. Hala ere, liberalismo klasikoak bere horretan

dirau eta kapitalismoaren eta haren funtzionamenduaren irudi idealizatua ematen jarraitzen

du, langabezia eta miseria sistemaren gabeziei edota zoritxarrei leporatzen.

Eta gizarte krisiaren kausak konpondu ezin dituenez, sintomak sendatzen saiatzen da:

pobrezia, segurtasun eza, langabezia. Langileen artean geroz eta handiagoa den pobreziaren

eta kapitalismoaren arteko loturarik ezarri gabe, pobreen artean laborismoak

izan duen harrera onak egoera aldatu eta alderdi liberalaren alde berritzailearen erradikalizazioa

ekarriko du. 1906 eta 1911 artean, laboristen laguntzari esker, liberal berritzaileek

oso aurrerakoia zen 69 gizarte legeri bat bozkatzera eraman zuten eta

National Insurance Act-ek (1911) gizarte segurantza altxatu zuen lehendabiziko medidoktrina

den utilitarismoaren aurkaria. Greenek “guztien ongia” deitzen dio norbanakoaren eta guztien interesen arteko

interakzioari, eta liberalismo ekonomikoa kritikatu zuen bere ustez merkatua guztion onurarako eta ez bakarrik gutxi

batzuen onurarako funtzionatzeko arautua egon beharko litzatekeelako. Bere iritziz zilegi da Estatuaren parte hartzea

Hezkuntzan, Osasun Publikoan eta lan eskubidean, norbanakoen gehiegizko askatasunak dakarren eragin txarrak gelditzeko.

“New liberalism-aren” teoriko garrantzitsuena Leonard T. Hobhouse (1864-1929) izan zen, eta liberalismo ekonomikoaren

zentsura defenditzen du aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak areagotzen dituelako eta enpresak

bere etekinen arabera tasatzea proposatu zuen. Estatuak ekonomian, gizarte erreformetan duen papera defenditu zuen

eta gizarte eskubideak eta eskubide politikoak bere egingo dituen hiritartasun berri bat definitu zuen.

67.- Elkartasuna liberalismo berriaren zordun den teoria moral eta soziala da, gizakien arteko elkartasun

printzipioan oinarritua. Ez du kapitalismoarekin amaitu nahi, baizik eta bidezkoago bihurtu. Gizarte zorraren kontzeptua

sortu zuen, edo pertsonek gizartearekin duten zorra eta alderdi radikalaren erantzun sozio-politiko modernoa da (laikotasuna,

langileriaren babesa,…)

68.- Gizartekoa, erradikala edo demokrata, liberalismoa besterik ez AEBetan, adierazle garrantzitsuena

Woodrow Wilson (1856-1924) izan zelarik. Liberalismo hau gizarte justiziaren ideiaren sustatzailea izan zen eta konpetentzia

orekatua ezartzeko araudiak eta berzabaltze politika martxan jarri zituen. AEBetan ezkertiar bezala jotzen

dute eta liberalismoaren oinarrizko joera da.

69.- Carlo Rosselli-ren (1899-1937) sozialismo liberala Italian ez da gizarte-liberalismoarekin nahastu

behar, liberalismo ekonomiko klasikoaren nagusitasun ideologikoarekin apurtu nahi zuen. Guztiz anti-sozialista da (zientifikoa)

eta sozialismoaren marxismoaren aurreko iturrietara itzultzea planteatzen du. Egun gune politiko eta gizarte-liberalismo

ekonomikoaren baloreetara bihurtutako sozialdemokraziaren barruan dagoen “hirugarren bidearen” antza izango luke.

70.- Lan istripuengatik indemnizazioa jasotzea, eskoletan doako bazkaria, umeen lana arautzea, meatze-

31


TTIParen Ultraliberalismoak Neoliberalismoaren bertsiorik okerrena berrargitaratuko du

kuntza eta osasun sistema aurreikustean, baita langabezientzako lehendabiziko hornidura

ere. Beraz, “Welfare State-aren” (Ongizate Estatua) aitzindaria laboristek lagundutako

gobernu liberal bat izan zen.

Gizarte liberalismo edo liberalismo berri honentzat eskubide sozio-ekonomikoak askatasunarentzako

norbanakoen eta askatasun politikoak bezain garrantzitsuak dira, eta

puntu honen inguruan ibili zen liberalismoa XX. mendean. Liberalismo berriak (eta gizartekoa)

krisiaren ostean estatuaren interbentzioa eskatu zuen eta kapitalismoaren

eta merkatuaren gehiegikeriak neurtzeko rola eman zion.

1929 ondoren kapitalismoaren krisirik okerrenak gehiengoa eman zion John Maynard

Keynes-ek 70 berritutako liberalismoaren joera politiko eta intelektual berri honi. Zabal -

tzen ari ziren ideia sozialistak alde batetik eta krisi ekonomiko gogorrak beste alde batetik,

liberalismo ekonomiko ortodoxoak indarra galtzea eta keynesianismoa martxan

jartzea ekarri zuten. Bere ideiak sozialismoaren aurkako sendagaia ziren eta aldi berean

merkatuaren ekonomia eta horrek gizartean sortutako ondorioak leheneratzeko aukera.

J. M. Keynes-ek ez zuen planteatu estatua iniziatiba ekonomikoaren jabea izatea, baina

gobernuaren parte hartze handiago baten aldekoa zen, bere garapenerako beharrezkoak

dituen bideak iniziatiba pribatuen esku jartzeko. Era berean, egonkortasun sozial eta

ekonomikoa bermatuko duten gizarte ongizate handiagoko baldintza sozialen aldeko

apustua egin zuen.

Idei berri hauek Bigarren Mundu Guda ondoren eta Roosevelt-en New Deal 71 martxan

jarri ondoren indartu ziren batez ere. Gainera, gizarte borrokek eta borroka sindikalek

eragin handia izan zuten lan arautzearen eta gizarte eskubideen aitortzaren hainbat eremutan.

Horrela, eredu ekonomiko eta politiko nagusienak keynesianismoaren alde egin

zuten, ongizate Gizartea bezala ezagutzen denaren alde eginez (Ongizate Estatua 72 ). Azken

finean, araututako merkatua zalantzan jarri zuten eta nola ez eskaria suspertzeko politiketan

gobernuaren interbentzioa diskurtso ekonomikoaren oinarrietako bat bihurtu zen.

Dena den, guzti hau laurogeiko hamarkadan aldatu zen liberalismo ekonomiko klasikoaren

itzulerarekin, kasu honetan jada neoklasiko edo “neoliberalismo” izenarekin. Alde

batetik, bloke sozialistaren erorketak ideia sozialistak erreferentzia politiko errepikakorra

izateari uztea ekarri zuen. Beste batetik, petrolioaren krisia (1973) deiturikoak nazioarteko

krisi ekonomiko berri batean sartu arazi zuen berriro ere munduko ekonomia, neoliberalismoaren

zabalkuntzari lagunduz eremu akademiko, politiko eta finantzarioan.

tako lana 8 ordutara murriztea, sindikalismoaren babesa, 70 urte baino gehiagokoen diru-sarrera bermatu eta langileriaren

etxebizitzetan hobekuntzak egitea aurreikusten zuen.

71.- John Maynard Keynes (1883-1946) liberalismoaren ikuspegi dogmatikoaren kontra zegoen eta liberalismo

“berria” (soziala) deitutakoaren jarraitzailea da, pentsatzen duena pobrezia eta gizarte arazoak gobernu txar

batek, inkonpetentziak, kudeaketa txarrak eta guztiaren gainetik merkatu askea defenditzeak sortuak direla. Bere ustez,

ekonomiak krisi ekonomikoak konpontzen lagundu behar du, parametroak aldatuz eta estatuaren parte-hartzearekin

batera batez ere. Keynes J. R. Commons-ek proposatutako garapen ekonomikoaren etapen marxista ez den teoria batean

oinarritzen da, garapenaren hiru egoera desberdintzen dituena: 1) gabezi egoera 2) oparotasun eta indibidualismo

egoera 3) kapitalismoaren krisi handien ondorengo mantentze eta arautze egoera. Berarentzat sozialismoak ez du alternatibarik

eskaintzen oparotasun aroa oraindik existituko balitz bezala funtzionatzen baitu eta “laissez faire” kapitalistaren

gaitzen aurkako politika baliogabeak planteatzen ditu.

72.- New Deal programa politiko-ekonomiko interbentzionistaren (1933-1938) izena da, Franklin Delano Roosevelt

lehendakariak 29ko krisiaren eraginak eta AEBetan ondoren eman zen Depresio Handia apaltzeko sustatu zuena.

73.- Ongizatearen Estatuak hainbat proposamenetaz osatzen da, estatuak jendarte osoari eskubide sozialak


Eremu akademikoari dagokionez, Friedrich Von Hayek eta Milton Friedman izan ziren

liberalismo ekonomiko ortodoxora itzultzeko babesle nagusiak, gobernua ekonomian

esku-hartzearen aurkako aurrez aurreko erasoan. Berriro ere indar handiz defendatuko

da norbanakoaren askatasuna, interes partikularrak eta Adam Smithek zabaldutako

merkatuaren autoerregulazioa.

Eremu politikoan 73 , Ronald Reagan (1981-1989) errepublikarrak AEBetan eta Margareth

Thatcher (1979-1990) kontserbadoreak Erresuma Batuan eraso liberal berria

edo neoliberalismoari hasiera eman zioten, desarautzearen, pribatizazioaren eta lortutako

eskubide sozial askoren amaieraren alde apustu eginez. Bi aitzindari hauen ostean

alemaniar kantzilerra zen Helmut Kohl (1982-1998) demokristaua etorri zen,

mundu osoko gobernu askorentzako bidea eginez.

Bultzada akademiko eta politikoa ekonomia ikasi edota neurri ekonomikoak hartzen

diren eremu guztietan islatu da. AEBetako Think Tanks-ak 74 milioika dolar inbertitu zituzten

neoliberalismoa bultzatzeko eta Atlantikoaren bi aldeetako unibertsitateak keynesiarismoa

alde batera uzten joan ziren pixkanaka. M. Friedman eta Chicagoko

Eskolako bere irizpideen merkatu askeko apostolu berriak izatera pasa ziren. Planteamendu

neoliberalak eta bere defendatzaileak NDF, MB edo MME bezalako erakundeen

kontrola izaten hasi ziren.

Berlineko harresiaren erorketak, Txinako erreformen hasierak eta ideia neoliberalen

zabalpen orokortuak hegemonia horren handia sortu zutenez F. Fukuyama “Historiaren

Amaiera eta Azken Gizakia” (1992) idaztera ausartu zen, non liberalismo ekonomiko

eta politikoa ideien historiaren azken pausua dela profetizatzen duen. Egoera horren

aurrean eta Erresuma Batuak eta Alemaniak neoliberalismoari Europako ateak parez

pare zabaldu ondoren, korronte politiko-ekonomiko hau nagusi bihurtu zen eta europar

eraikuntzaren prozesuaren jabe egin zen Europar Batasuneko Itunaren bidez, “Maastricht-eko

Ituna” (1992) bezala ezagutua.

Maastrichteko Ituna eta Merkatu Bakarra: kapitalen eta merkatarien Europa

Europar Batasunaren garapena Mundu Gerra amaierako indarren korrelaziotik

eratorritako prozesu geoekonomiko eta geopolitiko bat da. Europar prozesuak etapa,

erritmo eta kontraesan ezberdinak izan zituen 1986 eta 1993 artean “Hamabien

Europa” zehaztu arte. Momentu horretako munduko ekonomia prozesua kapitalaren

nazioartekotzeak markatzen zuen eta enpresa transnazionalen garapenean oinarritua

zen. Prozesu honen barnean, finantza kapitalak metaketa prozesua

zuzentzen zuen eta Europako eraikuntza munduaz jabetu zen olatu neoliberalaren

barne kokatzen zen, 1989an “sobietar sozialismoaren” porrotaren ondoren.

eta zerbitzu publikoak bermatzeko helburua dutenak. Ongizatearen estatua kontzeptu moderno eta anglosaxoia da,

baina aurretik ere antzeko kontzeptuak existitu dira Estatu sozial baten alde. Horrela, frantziar errepublikarrek État-Providence

kontzeptua sustatu zuten. 1945. urtetik aurrera terminoa orokortu zen sozialismoa eusteko politika sozio-ekonomikoak

ezarri zirenean, kapitalismoa estatuaren interbentzioaren, sektore estrategikoen nazionalizazioen eta jendarte

osoarentzat ziren bermeen eta eskubideen bidez mugatuz. Ongizate Estatua hiritar guztientzat gizarte segurantza bat

lortzen denean lortzen da, pentsioak, langabezia, osasun eskubidea, duena, baita gizarte laguntzak, hezkuntza eskubidea

eta beste zerbitzu publiko batzuk ere.

74./ Neoliberalismoaren aurretiko entsegu bat egon zen 1980ko hamarkadan Txilen Pinocheten diktadura

bitartean egindako erreforma ekonomikoekin, Chicagoko Eskola deituriko ekonomistek bideratutakoa, Milton Friedmanen

gidaritzapean.

75.- Think Tank bat zirkulu intelektual bat, ikerketa institutu bat, ikasketen kabinete bat, ideien fundazio

33


TTIParen Ultraliberalismoak Neoliberalismoaren bertsiorik okerrena berrargitaratuko du

Europar eraketa prozesuak nazioarteko finantza kapitalak eta enpresa transnazionalek

markatutako jarraibide neoliberalak jarraitu zituen. Merkatu askea ez zen benetan

askea bere sektore gehienak oso araututa baitzeuden 75 eta leia askea ere ez zen existitzen

oligopolio eta monopolioek ekonomia komunitarioaren jabe zirelako. Politika neoliberalaren

barruan Sektore Publikoa inguru ekonomiko handian (formazioa, I+G, azpiegiturak…)

edo etorkizuneko sektoreen diseinu eta subentzioetan (elektronika, bioteknologia,

informazioa, ingurugiroa…) nahastu zen. Interbentzionismo indartsu hori enpresa publiko

handien (oligopolioen eskuetara pasa zirenak) pribatizazioarekin batera existitzen zen.

Orduko Europar Batasunaren ezaugarria gizarte dimentsioaren ahultasuna eta indar

gutxia izan zen, kohesio ekonomiko eta soziala falta zelako, zerga sistema erregresiboak

ezartzeagatik, non kapitalen gaineko ezarpena beheranzkoa izan zen soldaten eta kon -

tsumoaren gaineko presioa goranzkoa izan zen bitartean. Guzti honek Europa bidegabe

eta elkartasunik gabekoa sortu zuen, enplegua prekarizatu zuen, desberdintasunak areagotu

ziren, bizi maila jaitsi zen, pobrezia poltsak agertu ziren eta gizarte erregresioaren

beste sintoma guztiak agertu ziren.

Europar eraketaren prozesuko oinarrizko helburua (eta bakarra) politika neoliberalarentzako

Merkatu Bakarraren eraketa izan zen, eta merkantzien, zerbitzuen, kapitalen

eta pertsonen zirkulazio askeaz mintzatzen bazen ere, lehendabiziko hirurei bakarrik

eman zien lehentasuna. Liberalizazio prozesuarekin jarraituz, Akta Bakarra onartu ondoren

EB zerbitzu sektore berriak desarautzea lortu zuen, hala nola, energia, telekomunikazioak,

posta zerbitzua, aerolineak…eta orokorrean administrazio publikoek oraindik

indarra zuten eremu guztiak. Bigarren fase batean, EB Iparralderuntz (EB-15) eta Ekialderuntz

(EB-25, EB-27 eta EB-28) zabaldu zenean herrialde berriak sartu ziren Europar

Ekonomia Espazioan, desoreka handiagoa sortuz Erdialde-Iparralde eta Hegoalde-Ekialdearen

artean.

Alderdi ekonomikoen integrazioa azkarra izan bazen ere, sozialena ez zen gauzatu

eta politika ezberdinak garatu ziren eskubide sozialen eta enplegu eskubideen defentsan.

Alderdi sozialak atzeratuta geratu ziren Maastricht-eko Itunean Merkatu Bakarra bateraezina

baitzen edozein helburu sozialarekin. EB ez zen gai izan Merkatu Bakarraren

eta bere politika neoliberalaren desorekak orekatzeko, eta Merkatu Bakarraren eta politika

neoliberalaren alderdi negatiboek azkar azaleratu zuten behar handiena zuten estatuei

(Estatu espainola barne) zuzendutako Kohesio Funtsek ez zituztela gutxieneko

aurreikuspenak betetzen eta ustelkeri eta zarrastelkeri iturri zirela.

Merkatu Bakarra funtzionatzeko nahitaezkotzat zuten konbergentzia ekonomikoko

prozedura iruzur bat izan zen eta esan daiteke EBko herrialde ezberdinen arteko kon-

edo faktoria bat…da, estrategia aholku, txosten eta ikerketak egiteko adituen taldeak biltzen dituztenak, kultur, politika

edo ekonomi arloan. Orokorrean, thinks thanks-en atzean enpresari pribatuen edo banku handien elkarteak, sektore bateko

enpresa taldeak (cluster-ak), Unibertsitate pribatuak, Alderdi politikoak… daude, beti ideologia zehatz batekoak

izaten direnak.

76.-Adibide bezala, nekazal merkatua eta akordio politikoek, esportazioentzako diru-laguntzak eta lurren


ergentzia ez dela izan ELGAko 76 kide diren gainontzeko herrialdeen artekoa baino sakonagoa

eta azkarragoa. Hori bai, Merkatu Bakarrak oztoporik gabeko merkatu bat sor -

tzeko baldintzak eskaini zizkion neoliberalismoari, euro zonaldean moneta bakar

batekin, Europako Banku Zentrala, eta multinazionalek merkatua beraien artean banatu

ahal izateko estatuen inolako esku sartzerik gabe. Europar Batasuna (aduanena, ekonomikoa

eta diruarena) eratzean ordaindu beharreko prezioa izan da langabeziaren

igoera eta produkzio sektore osoen suntsiketa, edo herrien arteko ezberdintasun ekonomiko

eta sozialen handitzea. Merkatu Bakarra ez zen sortu herrialdeen arteko oreka

bat lortzeko, izan ere nazioen arteko ezberdintasunak handitu egin ziren.

Desorekak gizartearen estratu sozial ezberdinetara ere heldu ziren soldata murrizketen,

enpleguaren prekarizazioaren eta, orokorrean, ongizatearen suntsiketaren bidez.

Europa soziala, bidezkoa eta solidarioa hitzetan bakarrik geratu zen, Merkatu Bakarra

martxan jartzea lortzeko interesaren alde baztertua eta baldintzatua izan zelarik. Bertan

zerbitzu publikoen pribatizazioei, lan merkatuaren malgutasunari…hasiera eman zi -

tzaion, eta gizartearen azpiko geruzetan isolatze eta pobrezia zantzuak agertzen hasi

ziren bitartean, “Ongizate Estatuaren” suntsiketa edo murrizketa gero eta gogorragoa

zen eta gizarte klase pribilegiatuenek euren ekonomia indarrez babestu zuten.

Neoliberalismoa eta bere ideien finantziazioa

Neoliberalismoa ez zen egun batetik bestera jaio eta hedatu. Izan ere, 1947. urtean

F. Von Hayek 36 aditu bildu zituen Suitzan eta geroago Mont Pelerin Elkartea deituko

zena sortzen hasi ziren. Harekin batera keynesiar planteamenduei aurre egitea

helburu duen bide bat hasi zen, ondoren M. Friedman lehendakari izango zuena.

Geroago AEBetako think tanks-ak ere aurrera eramango zituen lan batzuen buru.

Sektore ekonomikoek, finantza erakundeek eta armagintza 77 industria bezalako industria

garrantzitsuek finantzatutako think tank hauek bere finantzatzaileek behar dituzten

ikasketak, eztabaidak eta batez ere, ideien hedapena sustatzen amaitu zuten.

Think tank hauek bere jardueren bidez interes ekonomikoak gizarteak onartu eta hegemoniko

bihur tzen uztea nola lortzen duten ikusteko adibiderik argiena dira. Modu zientifiko

batez estalita badaude ere, finantzatzen dutenentzako bakarrik onuragarriak diren

diskurtsoak.

Laurogeiko hamarkadan esku ikusezina berriro ere merkatua gidatzen hasi zen, hamarkadetan

zehar zuzendaritzaren ardura, neurri batean behintzat, estatuaren eta Keynesek

sustatutako gastu publikoaren esku egon ondoren. Neoliberalismoa ezartzen hasi

zen eta laurogeita hamarreko lehendabiziko bosturtekoan krisi garrantzitsu bat eman

zen Japoniako higiezin burubuilak eztanda egin zuenean eta Golfoko Gerraren ondorioengatik.

Krisi hau gainditu zenean inolako ondoriorik atera gabe neoliberalismoa hedatzen

jarraitu zen. Zuzentzeko gai ez direnaren adibide argia da bai AEBetan baita

Europako herrialde askotan ere -Espainiar Estatua barne- eraikuntza sektorearen eta

uzteagatiko sariak eta NPE-ari (Nekazal Politika Erkidea) hasiera eman zioten azienden ezabapenak baldintzatutako

prezio politika.

77.-ELGA (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) 1961an sortu zen eta garatutakoen artean

dauden 34 herrialde biltzen ditu: EB-15eko herrialdeak gehi Polonia, Txekia, Eslovakia, Eslovenia eta Estonia, eta EBtik

kanpo dauden Australia, Zeelanda Berria, AEB, Kanada, Mexiko, Txiile, Norvegia, Islandia, Suitza, Turkia, Israel, Japonia eta

Hego Korea. Bere erronka mundu osoko ongizate ekonomiko eta soziala hobetuko duten politikak garatzea omen da.

78.- F. Fukuyama, adibidez, Olin Fundazioak urteetan finantzatu zuen, muniziogilea eta finantzaria den J.

35


TTIParen Ultraliberalismoak Neoliberalismoaren bertsiorik okerrena berrargitaratuko du

higiezin burbuilaren alde egin zela hazkunde ekonomikoa lortzeko, eta neoliberalismoa

oinarri lurraren eta finantza produktuen liberalizazioa egin zuten.

Espainiar Estatuan burbuila higiezina konfiguratu zen, eta AEBetan aldi berean finantza

burbuila bat sortu zen azkenean Lehman Brothers erraldoia erortzean 78 eztanda

egin zuena. Lehman Brothers-en erorketak, historiako lur-jotzerik handiena, mundu

osoan izan zuen eragina eta gaur egunera arte dirauen krisiari hasiera eman zion.

Kapitalismoaren krisiaren erreakzioetatik TTIParekin

neoliberalismoaren itzulerara

2009ko urtarrilean Sarkozyk “kapitalismoa berrasmatzeko” beharra zegoela

esan zuenean momentu horretako gogo orokorren isla da. Adierazpen horien ostean

G-8 eta G-20ko bilerak burutu ziren, non nazioarteko araudiaren beharraz,

erakunde politiko edo instituzional berrien beharraz, zerga-paradisuekin amai -

tzeko beharraz, eta abarretaz hitz egin zen. Momentu batean, bestelako hitzak

entzuten hasi ziren. Ekonomiak politika irentsi bazuen ere, bazirudien politikak

bere lekua berreskuratzeko nahia agertzen hasi zela.

Ekonomia politikaren gainetik jartzeko arrazoi nagusia merkatuaren paper autoerregulatzailea

eta merkatuarentzako (merkatuentzako) pentsatutako gizarte bat martxan

jartzea izan da. Hala ere, munduko herrialde gehienak pairatzen ari diren krisi handiak

argi utzi du merkatuek ez dutela autoerregulatzeko gaitasunik.

Neoliberalismoko bi hamarkadetan ekonomia izugarri globalizatu zen, eta finantza

sistema globalizazio horretako gakoa izan zen, sistema horren porrotak krisia munduan

zehar hedatu zuelarik, bere kabuz itzultzeko gai ez zela. Krisiak agerian utzi zuen burbuiletan

oinarritutako finantza sistemaren ahultasuna, ekonomia erreal batekin zerikusirik

ez zuena. Hala ere, egun olatu neoliberala berpiztu da eta erabateko desarautzea

krisiaren aurkako neurri berria omen da.

Orain, gogorarazi behar da aspaldi planteatutako irteera, europar Merkatu Bakarra

Merkataritza Askeko Eremu bat (Euromediterranoa edo Euroesteparioa) bihurtzeko,

MMEk nazioarteko merkataritzaren orokortzearen eremuan defendatutakoa. Hala ere,

krisi ekonomikoaren ostean sortutako ziurgabetasunaren ondoren, erreskatatua izan

zen Merkataritza Askeko eremu handiak ez du begirada Hegoalde edo Ekialdean jartzen,

ozeanoaren bestaldeko Iparraldean baizik. Horrela, 2011n Itun 79 Transatlantikoaren

proiektu neoliberal zaharra berreskuratu zen, ereduen artean “hoberena” AEBk munduko

buru politiko eta ekonomikoa izaten jarrai dezaten.

Merkatu Bakarreko krisia eta iparamerikar merkatuan zituzten zailtasunekin, AEBetako

Merkataritza Sailak eta Europar Batzordeak asmatutako konponbidea izan da

M. Olinek sortutako erakundea, Olin Mathieson” (P. García Picazo, 2009:169) enpresaren sortzailea. Enpresako zuzendarietako

batek azaldu zuenez: “Ideiak eta intelektualak oso garrantzitsuak dira (…) Reaganen gobernuak egun egiten

ari dituen gauzak zirkulu intelektual txikietan asmatu dira aurretik” (Idem.).

79.- Aste batzuk lehenago Erreserba Federalak erakunde erdipublikoetan eta beste bankuren batean ere

dirua sartu behar izan zuen.

80.- Proiektua berrartu ondoren, negoziazioak 2013ko martxoan hasi ziren. Irailean parte hartzaileek oi-


azkar eta ezkutuan TTIParen zehaztasunak negoziatzea. Negoziatze prozesu horretan

konpainia handien lobbyek ere hartzen dute parte. Transnazionalak atzean dituen merkatu

berri eta erraldoi honek Merkatarien Europa martxan jartzearen ondorio eta gizarte

efektuak biderkatuko ditu.

Think Thanks neoliberalek iragartzen dituzten abantailen aurka (hazkunde ekonomikoa,

enplegu gehiago, inbertsio gehiago…), aurreikus daitekeena da hainbat murrizketa

sozial, soldaten eustea, enplegu prekarioa, langabezia, zerbitzu publikoen arpilatze eta

pribatizazioa, gizarte laguntzen ezabatzea…, azken finean Ongizatearen alde egindako

konkista ororen amaiera.

37


Euskal Herria eta TTIPa

Euskal Herria eta TTIPa

Merkataritza Askeko Itun Transatlantikoa edo TTIParen (Trasatlantic Trade and Investment

Partnership) helburua da ozeanoaren bi aldeetan inolako oztopo edo murrizketarik

ez duen merkatu bat ezartzea, eta Euskal Herria merkatu horietako baten barne

dagoenez, nahitaez pairatuko ditu akordioaren eraginak.

Inportazioei aduana tasak kentzea eta kontrako alderdiko enpresa transnazionalei berezko

merkatua irekitzeaz aparte, TTIPak ”merkataritza” eta “inbertsioak” oztopatuko dituen

guztia ezabatu nahi du, edo, beste era batera esanda, enpresa transnazional

handien irabazien murrizketa oro.

Oztopo horietako batzuk pertsonen eskubideei edo ingurugiroari dagozkien europar

zuzentarau eta araudi forma dute, eta beste batzuk estatu eta autonomien legeriak edo

foru eta toki arauak dira. Hau da, ingurugiroaren babesari eta nekazal-elikagaien edo

euskal kontsumitzaileak eta soldatapekoak barne hartzen dituen langileriaren eta herri

sektoreen babesari bideratutako indarrean dauden araudien ezabatzea edo lasaitzea

dute helburu.

Larriena ez da indarrean dauden araudien bermea den lege korpus oro ezabatuko

dela, baizik eta saiatuko direla etorkizunean inork ezin izatea enpresen irentsi nahiari

muga jartzea eskubide sozialen, lan eskubideen, ingurugiro eskubideen edota nazioaren

eskubideen izenean. Europar Batzordeak dagoeneko onargarritzat du TTIParen azkeneko

idazketan “eragozpen” arauemaile mota hauek desagertzea. TTIPa, beraz, iparamerikar

eta europar merkatuak desarautzeko saiakera da. Europakoaren kasuan 28

estatuen merkatuen eta merkatu nazionalen (euskalduna barne) araudia apurtzea suposatzen

du.

TTIPak oinarrizko sektoreen pribatizazioa ekar dezake, azken hamarkadetan beste

enpresa eta ondasun publikoetan bizitakoa bezala. Aldi berean, Euskal Herria eta bere

produkzio sektorea babesgabe utziko duen sektore ekonomiko klabeen berraldatze-berregituratze

berri eta beharrezko bat ekar dezake, Europan integratzeko prozesuan nekazal

eta industria sektoreekin gertatu zen bezala (siderurgikoa, ontzigintza edo

etxetresna elektrikoen sorta txuria).

Etorriko den eskubide sozialen galera, lan eskubideen ezabaketa, lan baldintzen

okertze orokorra, enpleguaren prekarizazio handiagoa, erosteko ahalmenaren galera,

publikoaren espoliazioa…dira TTIParen ondorioetako batzuk, eta bere negoziazioak EAJk,

PSOEk, PPk eta UPyDk babestu dituzte parlamentuan. Alderdi hauek oraindik ere adierazteko

beste aukera bat izango dute, negoziazio prozesuaren amaieran Merkataritza

eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa Europar Parlamentuan bozkatu beharko delako eta

euskal eurodiputatuek onartzen duten ala ez erabaki beharko dute. Berrestekotan, gure

bizi kalitate orokorraren (ingurugiroa, osasuna eta lan eskubideak eta eskubide sozialak)

galeraren arduradun zuzenak izango lirateke, baita etorriko den inboluzio demokratikoarena

ere, arriskuan jartzen baita elikagai, energia, ekonomia subiranotasuna, eta,

azken finean, gure herriaren subiranotasun nazionala.


TTIPa merkataritza eta inbertsio akordio bat da, orain arte AEBek eta EBk sinatu dituzten

akordioekin zerikusia duena, beste gauzen artean, garrantzi handia ematen zaielako

honelako konpromisoei: “…bi aldeetako merkataritza zailtzen duten muga-zergakoak

ez diren hesien ezabatzea eta araudiak elkarrekin egitea laguntzea, osasun, segurtasun

eta ingurugiroaren babesaren eremuan maila altuko 80 babesa eskaintzen dutenak, munduko

merkataritzan erreferentzia izateko helburuarekin”. Hau da, hain zuzen ere arriskua,

araudiak egitea herritarrekiko babeslea ez den herrialde batekin. Horrez gain, proiektuaren

sustatzaileek diote helburua dela munduko merkataritza askeko eremurik handiena

81 sortzea, eta merkataritzaren balizko hazkundeak “Atlantikoaren bi aldeetan

enpleguen sorrera eta hazkunde ekonomikoa sortuko duela”, baina errealitatea da enpresa

transnazionalak nazioarteko merkataritzaren heren baten jabe direla, eta beste

heren bat beren filialen esku dagoela. Orain, geratzen den herenaren jabe izateko ari

dira prestatzen.

Ustez zorioneko diren enpleguaren, hazkunde ekonomikoaren eta osasunaren, elikagaien

eta ingurugiroaren babeserako maila handiko bermeei dagokienez, erraz jar daitezke

zalantzan. Izan ere, Europar Batzordeak onartu du akordioaren eraginez BPGren

urteko igoera %0.48 baino txikiagoa izango dela, dagoeneko industria berraldatzeak

eta enplegu galerak aurreikusten ditu eta azkenik, desarautzea osasunarentzat eta ingurugiroarentzat

txarra izango da.

Alarmak piztu dira enplegu, eskubide sozial eta

politika sozialen eremuan

TTIPtik espero ditugun etekin orokorrak ia ikusezinak dira bai hazkunde ekonomikoari

baita enpleguaren zuzeneko sorrerari dagokionez ere, nahiz eta milaka lanpostu

berri agintzen diren. Gainera, EBren lan 82 eta gizarte araudiak AEBen

araudiekin bateratzea da asmoa, eta honek, AEBetan eskubide hauek existitzen ez

direnez, lortutako eskubide horien galera ekarriko du iparamerikar transnazionalen

inbertsioen alde egiteko. Maila sozialean, sozio-laboralean eta bestelako mailetako

arazoei, enpleguari dagokion beste arazo handi bat ere gehituko zaie: TTIPak, merkataritza

askeko beste edozein akordio bezala, ezegonkortasuna eta lan baldintzak

okertzea ekarriko du, lanpostuen galeraz gain.

Langabezia maila dagoeneko jasanezina da Europako hainbat herrialdetan. Euskal

Herrian 215.743 pertsona langabezian daude (2014ko iraila) eta azken hilabeteetan

enpleguaren suntsiketa gero eta handiagoa da, patronalak lan erreforma ezartzeko duen

obsesioa dela eta. Enplegu berrien sorrera urruti dago baina ez dutena esaten da TTIPa

sinatzeak sortu baino enplegu gehiagoren galera ekarriko duela.

narrizko testu bat adostu zuten eta ondoren parte hartzaile bakoitzak azaldu zuen zeintzuk ziren irekitzeko prest zegoen

zerbitzu merkatuak, eta ze neurritan. 2014ko amaierara arte zazpi negoziazio txanda mantendu dira eta bilera egutegia

itxi gabe dago.

81.- Negoziatzaileen arabera, AEBk eta EBk munduko araudirik aurreratuenak dituzte, eta interes orokorrean,

TTIPa araudi zorrotzago baten aldeko konpromezuan oinarrituko da.

82.- EB-AEB harreman ekonomikoa munduko handiena da, ondasun eta zerbitzuen merkatu osoaren herena

eta munduko produkzio ekonomikoaren ia erdia bait da. Esaten dutenez, TTIPak harreman hau gehiago sendotuko du.

83.- 1994tik AEBk negoziatutako merkataritza askeko bi aldeetako eta eskualdeko akordio guztietan lan

39


Euskal Herria eta TTIPa

AEBekin izan daitekeen merkataritza hazkundeak etekinak orokortu baino, kolpe gogorra

izango da iparamerikar leihakortasunaren azpitik dauden hainbat sektore ekonomikorentzat.

Euskal Herrian, batez ere lehendabiziko sektorean izango du eragina,

nekazaritza, abeltzaintza 83 , hegaztizaintza, basokoa... Bigarren sektorean edo sektore

industrialean ere, altzari eta egurraren 84 azpi sektoreak, paperaren industria 85 , bere nazioarteko

esportatzailerik handiena AEBak baita. Metalaren 86 industrian 136.000 euskal

herritarrek egiten duten lan. Sektore honen baitakoak diren siderurgia,

burdingintzakoa ez den metalurgia, galdategiak, automobilen inguruko industria, talde

ondasunak, makina herraminta, industria mekanikoa, elektrikoa eta elektronikoa, garraio

material eta talde industriak (itsasontzigintza, itsasairekoa, trenbidekoa) eta etxeko

tresna elektrikoen sektoreari ere gogor eragingo die.

Metaleko enpresa euskaldunek nabarituko dituzte batez ere TTIParen eragin negatiboak,

%60 gaitasun teknologiko txikia edo ertaina-txikia duten enpresak baitira. Gainera,

esan beharra dago metalaren sektorea Euskal Herriko gehiengoari lana ematen dion

sektorea dela, nahiz eta azkenaldian langileek plantilen murrizketak jasan dituzten eta

azken bost urteetan sektoreko langileen ia heren bat galdu den. Guzti honi soldataren

eustea edo galera eta hitzarmenen negoziazio gatazkatsuak gehitu behar zaizkio, kostuen

murriztea aplikatu delako bere esportazio gehienak Frantzia eta Alemaniara doazen

sektore honetan, baita jabeak transnazional handiak direlako ere.

Adar hauetako askok, txikia den edo behintzat iparamerikarra baino txikiagoa den teknologia

dutenez, berregituratze berri bat gauzatu beharko dute lehiakortasunaren izenean

eta horrek enpleguen galera ekarriko du, Europar Batasunera 87 atxikitzeko

prozesuan gertatu zen bezala.

Era berean, batez ere enpresa txikiak dira eta arazoak izango dituzte iparamerikako

industriarekiko lehian beraien tamaina eta fakturazio kopuruagatik iparamerikarrei europar

merkatua zabaltzen zaienean. 1977-85. urteetan Europari egokitzeko emandako

enplegu galerak langabezia maila %3,8tik %22,6ra igo zuten, eta maila horretan edo

handiagoetan mantendu ziren hurrengo hamarkadan 88 (1986-96), eta zerbitzu sektorean

emandako gorakada ez zen gai izan nekazaritza eta industriako lanpostu galera

eta suntsiketari aurre egiteko. Euskal Herrian desindustrializazioa nabarmena izan zen

xedapenak sartzea lortu dute, baita Mexiko eta Kanadarekin sinatutako NAFTAn ere.

84.- Euskal Herrian kontsumitzen den haragiaren %25 behi haragia da eta %50 baino gehiago tokian

ekoiztu da. 2012an 1075 abeltzainek ekoiztutako 3 milioi kilo haragi ekoiztu ziren Euskal okela izenarekin, eta 2,4 milioi

kilo Ternera de Navarra izenarekin.

85.- Dagoeneko nahiko gaizki dagoen negozio linea bat duen sektorea

86.- Sektore hau mota bereko espainiar Estatuko enpleguaren gainetik dago, portzentaiari dagokionez bikoiztu

egiten du.

87.-100.000 baino enplegu zuzen gehiago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta 36.000 gehiago Nafarroan.

Azken urtean metalaren sektorearen barruko zailtasunek jarduera atzeratzea eta langabezia eta enpresen ixtea ekarri

dute, berehalako irtenbidea ez duen arazoa.

88.- Espainiar Gobernuak 1977ko uztailean aurkeztu zuen EEEko atxikimendu eskaria, zortzi urte geroago

amaitu zena, 1985ean, Felipe Gonzalezek Atxikimendu Ituna eta 1986ko urtarrilaren 1ean Ekonomia Erkidegoan integrazioa

sinatu zuenean.

89.- Dagoeneko EBko kide izanda, 1986an %23,6ko langabezia dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta


industria arloko milaka lanpostu galdu zirelako laurogeiko-laurogeita hamarreko hamarkadan.

Bestalde, duela gutxi atxikitu diren herrialdeetan ere desindustrializazio bortitza

eman da EBn sartu ondoren. Hauek dira neoliberalismoak sustatutako merkatuen

irekieraren eta merkataritza askearen ondorioak.

Industria eta nekazaritza mailan munduko lehendabiziko potentziarekin sinatu beharreko

merkataritza askeko “esperimentu berriaren” aurrean, EBk ez du inolako irtenbiderik

aurreikusi saihestezinak diren berregituratze-berraldatzeek sortuko dituzten

inpaktu negatiboen aurrean, ezta gobernuak aholkatu ere. Agerikoa da europar herrialde

ezberdinek, eta batez ere Euskal Herriak, garesti ordainduko dutela TTIPak sorraraziko

dituen gastu sozialak, bere industria edo nekazaritzak ekoizten dituzten ondasunak Estatu

Batuek europar merkatura ekarriko dituztenekin elkarturik daudelako. Honetaz guztiaz

gain, Euskal Herriak TTIPari aurre egin beharko dio dagoeneko dituen langabezi

tasa jasanezinekin (%16,4), espainiar tasa baino 9 puntu txikiagoa bada ere, 28en Europakoaren

bataz bestekoaren 5,6 puntu gainetik dago. Beraz, ez goaz europar ekonomia

harmonizatu baterantz, eta kontinenteko trakzio-ekonomien eta periferiakoen

arteko distantzia areagotuko da.

Enplegua arriskuan jartzeaz gain, TTIPa lan legegintza guztia aurretik eramaten saiatuko

da, merkataritzarako oztopotzat jotzen baitute, eta enpresa handien lobbyen gizonek

diotenez hitzarmen kolektiboak ere oztopo dira, lan baldintzak, “lehiakorrak ez diren”

soldatak…oztopo diren bezala. Beraz, merkataritza askeko beste itunekin gertatu den

antzera, aurreikusteko modukoa da murrizketak egotea lan arriskuen aurreikuspenean,

enplegu egonkorretan eta euren kalitatean, langileen soldatak eutsi edo jaitsiko direla

eta ondorioz soldatapeko pertsonen erosteko ahalmena jaitsiko da.

TTIParekin desarautzea bilatzen ez dutela esaten duten arren, larritzeko modukoa da

AEBekin araudiak adostea, hauek LANEren (Lanaren Nazioarteko Erakundea) 70 hi -

tzarmen ez bait dituzte berretsi. Sinatu ez dituzten gauzen artean, LANEk lehentasunezkotzat

dituen hiru daude (industrian eta merkataritzan lan ikuskaritzak, enplegu

politikan eta nekazaritzan lan ikuskaritzak), oinarrizkotzat dituen sei kapitulu (derrigorrezko

lana, sindikatu askatasuna, sindikatzeko eskubidea eta hitzarmen kolektiboa, ordainketa-berdintasuna,

diskriminazioa lanean eta lan egiteko gutxieneko adina) eta

beste hainbat kontu teknikotzat dituztenak baina oso garrantzitsuak diren gauzetan

eragina dutenak, hala nola: asteko atsedena, gizarte segurantza, erradiazioen kontrako

babesa, higienea lanean, lan istripuak eta lan gaixotasunak, ordaindutako urteko oporrak,

zahartzaro eta baliaezintasuneko prestazioa, gutxieneko soldatak, enpleguaren jarraikortasuna,

laneko segurtasuna, osasuna eta mediku asistentzia, istripuen prebentzioa,

enpleguaren sustapena eta langabezi babesa, lanaldi partziala, amatasun babesa…horrela

funtsezko 61 hitzarmenetara arte.

Agerikoa da lan eskubideek atzerakada bortitza pairatuko dutela Europa osoan eta

Euskal Herriarentzat orain arteko lan atzerapenik bortitzena izango dela, patronalak ez

41


El Ultraliveralismo del TTIP reedita la pero versión Neoliberalismo

baitu lehiakortasuna hobetzeko kostuen murrizketa baino bestelako irtenbiderik, lan

“abaintailak” murrizten eta berarentzako plantila zabalak direnak murrizten.

Aduana tasez harago, enpresa handien ustez merkataritza eta inbertsioak benetan

oztopatzen duena da XX. mendean langileriak lortutako guztia, ezabatu beharko liratekeenak

txinatar, errusiar edo indiar ekonomiekin lehiatu ahal izateko, herrialde horietako

lan eskubideak euskal eta europar langileriak lortutako eredutik urruti baitaude. Krisiaren

testuinguruan emandako oraindik berriak diren soldaten jaitsiera, paga estren kentzea

eta soldaten euste orokorra anekdota soil bat izan daitezke TTIPak ekar lezakeen lan

bermeen kontrako erasoaren aurrean. Enpresek, gutxienekoa murrizteko nahian, TTIPa

lan eskubideak atzera bueltatzeko edo ekoizpena soldatak eta eskubideak txikiagoak

diren herrialdeetara eramateko “aukera” bezala ikusten dute.

Gainera, TTIPa onartu ondoren, auto babesteko duen herremintei esker, lan baldintzak

hobetzeko etorkizunean proposatu daitezkeen erreforma sakonak ekidingo dituzte.

Tranpa maltzur bat da PP, PSOE eta EAJ-PNV bezalako politiko eta gobernu sozial-kon -

tserbadoreei etorkizunean lan baldintzak ez hobetzeko edo berezko enplegu politikak

sortzeko aitzakia ezin hobea eskaintzen diena. Nahikoa izango zaie askotan erabiltzen

dituzten “legeak ez du onartzen” edo “akordioak betetzeko eginak dira” TTIPa katezismo

berritzat edo aldatu ezineko akordiotzat hartzeko.

Baina larriena da Europako gobernuetara (Syriza) edo Euskal Herriko gobernura (EH

Bildu) heltzeko aukera izan dezaketen alternatiba politikoek, status quo hori aldatzeko

asmoa dutenak, oso mugatuta egongo direla, dimentsio handiko auzi ekonomiko batean

murgilduta inbertsioen babeserako kapituluak (ISDS) suposatzen duen blindatzeari esker.

Aztarna ekologikoa, ingurugiroaren kutsadura eta “fracking-a”,

zalantzazko hazkunde ekonomikoaren ordaina.

TTIPak aztarna izugarria utziko du ingurugiroan, akordioak prezioa edozein delarik

merkataritza eta inbertsioak handitzeko helburua duenez, natur errekurtsoen kon -

tsumoa azkartu eta kutsadura arazoak biderkatuko ditu. Itsasoaren alde batetik

bestera merkantzien hartu-emana 89 handituko denez, hondamen ekologiko bat

izango da eta Kyotoko protokoloan sinatutako europar konpromisoentzat handicap

bat, negutegi efektua sortzen duten gasen 90 isurtzearen murrizketari dagokionez.

Beti bezala, negutegi efektua sortzen duten gas gehien isurtzen duen herrialdeak,

AEBk, bere enpresaritza lobbyen aholkuak jarraituz, ez zuen Kyotoko protokoloa

sinatu eta ez dago ezertara behartua. Aurrera egindako ihesa da, eta gure natur

errekurtsoen xahutze konpultsibo eta zentzurik gabekoa gelditu ordez, baimen

osoa eman zion muga gabeko hazkundeari ekonomi beharraren aitzakiapean.

%19,6 Nafarroan. Gehiago igo zen 1987an eta ez zen jaisten hasi 1991ra arte (%18 EAEn eta %11,7 Nafarroan), 1994an

berriz ere pixkanaka igotzen hasteko (%24,8 EAEn eta %15 Nafarroan) eta berriz jaisteko 1996an %19raino EAEkoa

eta %11,4 Nafarroakoa.

90.-AEBetako airelinea enpresen asmoa da TTIPak emisioen aurkako komunitate araudiak edo kutsadurari

karga ezartzen dioten tasak ezabatzea da, aire konpainiekin karbono isurketak direla eta gertatzen den bezala.

91.- Negutegi efektuko Lurraren berotzea sortzen duten sei gasen isurtzea murriztea, hala nola, karbono


Enpresa transnazionalak, europarrak edo estatubatuarrak izan, ingurugiroaren araudi

hauek erruduntzat dituzte, enpresetako batzuk ezin direlako europar merkatuan sartu

eta beste batzuk ezin dutelako nazioarteko merkatuan beste ekonomia batzuetako enpresekin

(AEB, Txina…) lehiakortasunik izan, ekonomia horietan ez baitiote ingurugiroari

garrantzirik ematen. Kutsaduraren aurkako neurriak euren lehiakortasun desabantailen

erruduntzat joz, europar multinazionalek TTIPari exijitzen diote Atlantikoaren bestaldean

existitzen ez diren edo nasaiagoak diren araudi hauek ezabatzeko. TTIPa onartzeak ekarriko

du, beraz, Europak zentzu onean 91 ingurugiroa babesteko hartutako neurrietako

asko bertan behera gelditzea.

Iparamerikar energia konpainien 92 babesarekin, TTIParen beste helburu handia da eskisto

gasaren (shale gas) esportazioei ateak zabaltzea. Hau haustura hidraulikoaren

(fracking) metodo polemikoaren bidez ateratakoa da, osasuna eta ingurugiroa alde batera

uzten duena. Merkataritza askeko akordio bati esker EBra bere gasa esportatzea

lortuko balute, nahi duten bezala, dirua galtzeari uzteaz gain 93 , Europan ere haustura

hidraulikoa orokortuko litzateke. Edonola ere, eskisto gasaren operadoreen lobby indar -

tsuaren interesa da estatubatuar lurretan ateratako gasaren esportazioa erraztea, Europa

beharrean dagoelako eta prezio altuagoak ordainduko dituelako. Honek AEBetan

prezioak errentagarritasunaren atariaren azpitik mantendu dituzten konpainia handien

kontu balantzeak orekatuko lituzke, TTIPa sinatu ondoren etorkizunean europarra bezalako

merkatuetan prezio onargarrietan salduko dutela dakitelako.

TTIParen isileko kontuen jakitun, PPren gobernu espainiarrak, Industria, Energia eta

Turismo ministroa den Jose Manuel Soriaren bidez eskaintza egin dio estatubatuar

Energia Idazkariari Espainia izan dadin Europan gas natural likidotua (LNG) sartzeko

atea. AEBk petrolio-ontzietan eta gas-ontzietan esportatu ditzake Europak Errusiarekiko

duen menpekotasuna murrizteko. Planaren bigarren fasea are anbizio handiagokoa da,

asmoa Europan zehar frackinga zabaltzea bait da, orain arte Europak teknika honek dituen

eragin negatiboen 94 aurrean mesfidantza agertu badu ere.

Energia enpresek arrunta ez den gas eta petrolio erreserba europarrak erauzteko helburua

dute fracking-a orokortuz eta TTIPak gobernuek dituzten erresistentzia eta debeku

eta atzerapen guztiekin amaitu duen itxaropenarekin.

Azken hilabeteetan, Erresuma Batua eta Polonia bezalako gobernu europarrek, Espainiarekin

batera AEBetako benetako morroi europarrak direnak, petrolioa eta eskisto

gasa lortzeko haustura hidraulikoa sustatzeko araudiak ezartzeko interesa azaldu dute.

Britainiar gobernuak 300 metroetarainoko baimena eman die prospekzio konpainiei

Ingalaterrako hegoaldean petrolioa lortzeko. Espainiar gobernua ez da atzean geratu.

Izan ere, lehendabizi Nafarroako Gobernuak fracking-a debekatzeko onartutako foru ledioxidoa,

metano gasa, oxido nitrosoa eta beste hiru industria gas fluoratu.

92.- Sustantzia kimiko arriskutsu edo kutsakorren erabilera arautzen duten araudiak, produktu ezberdinen

fabrikazioan erabiltzen diren milaka sustatzi baino gehiagoren erabilera debekatu dutenak osasun publikoarentzat duten

arriskuak direla eta.

93.- Duela urte batzuk Estatu Batuetako gasaren horniketaren %80 konpainia independienteek eta txikiek

ekoizten zuten, baina azken lau urteetan Exxon Mobil Estatu Batuetako gasaren ekoizlerik handiena da eta lehendabiziko

hamar ekoizleen artean BP, Shell, Conoco Phillips, Chevron eta Chesapeake aurkitzen dira.

94.-AEBetan gas naturalaren prezioa jeitsi egin zen 2008 eta 2012 artean fracking masiboak sortutako

gehiegizko eskaintza zela eta (9$/mpc-tik 1'34$/mpc-raino). Total frantziar konpainiak, Statoil petrolio enpresa norvegiarrak

eta estatubatuar konpainia Chesapeakek galera handiak pairatu zituzten gasa errentagarritasunaren azpitik ustiatu

izanagatik etorkizuneko etekinen esperoan.

95.- Haustura hidraulikoak edo fraking-ak metano gasa isurtzen du eta putzuetako ur kutsatuak gatza eta

43


El Ultraliveralismo del TTIP reedita la pero versión Neoliberalismo

gearen kontra konstituzioaren aurkako helegitea aurkeztu zuen, eta ondoren Kantabria

eta Errioxak sinatutako mota honetako araudi autonomikoak konstituzioaren aurkako -

tzat jo zituen zuzenean. Gainera, Shell (Holanda) eta Cairm Energy (Erresuma Batua) 95

petrolio enpresen espainiar filialek elkarrekin eskatu zuten euskal kostaldetik hiru kilometrotara

gasa eta petrolioa bilatzeko baimena. Ingurugiro Sailak (Industria Sailaren

izapidearen zain) aurreko urrian baimena eman zion 96 Repsoli bizkaitar kostaldetik

hogei bat kilometrotara (eta 4000 metroko sakoneran) prospekzioak egiteko, Elantxobe

eta Bermeo artean.

Kontuan hartzen badugu estatu hauek eta euren gobernuak TTIParen babesle nagusietako

batzuk direla eta espainiar Estatua Europako hirugarren herrialdea dela emandako

baimenei dagokionean, Polonia (lehendabizikoa) eta Erresuma Batuaren atzetik,

ez da zaila euren helburua zein den jakitea. Eta haustura hidraulikoari dagokionean Euskal

Herria kaltetuenetako bat izango da, Estatu frantsesak eta espainiar Estatuak izan

daitezkeen kontinenteko eskisto gasaren bi ekoizle garrantzitsu 97 bezala aurkeztu dituztelako

euren buruak. Are gehiago, espainiar Estatuaren barruan energia konpainien

interesa Euskal Herrian eta bere mugetan aurkitzen da (Kantabria, Errioxa, Burgos, Soria,

Huesca), eusko-kantabriar arroa deitutakoa, susmoa dutelako gas shale erreserba nagusiak

daudela eta prospekzio eskarien erdia hemen egin dira.

Euskal Herriak aurka duen beste faktore bat EAJ-PNVk TTIPa sinatu 98 duela da, edo

gaur egunera arte behintzat onartu egin du Europar Parlamentuan eta Espainiar Kongresuan.

EAJ-PNVren Eusko Jaurlaritza haustura hidraulikoaren alde agertu da prospekzio

proiektu 99 ezberdinak onartu dituenean eta fracking-ak ingurugiroan eta pertsonen

osasunean dituen arriskuez hitz egiten zuten txostenak 100 baliogabetzean. BNK, Heyco

energy 101 , True Oil 102 enpresa iparamerikarren filialek eta Spectrum Geo eta Cairn

Energy britaniarrak, San León irlandarra (sektoreko Europako enpresarik handiena dena)

Repsol eta Cepsa enpresa espainiarrekin edo Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi S.A.

bestelako elementu kutsakorrak ditu.

96.- Shell Usptream Spain eta Capricorn Spain Limited Shell eta Cairn enpresa transnazionalen filialak dira

hidrokarburoak bilatzeko prospekzio eskaria egin dutenak .

97.- Aurretik, 2014ko abuztuan, Industria Ministeritzak baimena eman zion Repsol enpresari Gran Kanariako

irletan petrolioa bilatzeko zundaketak egiteko, eta Kanariak Gobernuak helegitea aurkeztu zuen prospekzioen aurka

dagoelako.

98.- Eskisto gasen erreserba nagusiak Polonian, Danimarkan, Frantzian eta frantziar eta espainiar Estatuetan

daudela aurreikusten da.

99.- 2012ko hausteskunde kanpainian Iñigo Urkullu fracking-aren aurka agertu zen, bai ustiaketaren baita

zundaketaren aurka ere, baina gehitu zuen “ingurugiro araudiaren aurkakoa ez bada eta ingurugiro ondasunen babeserako

ereduak errespetatzen ez baditu, batez ere lur azpiko akuiferoena...”

100.-Ziurrenik 2015ean hasiko dira lehendabiziko zundaketak Enara-1 eta Enara-2.

101.- Espainiako Geologi eta Meategi Institutuak 2014ko Ekainean egindako txostena ezkutatu egin zuen

PPren Gobernuak eta Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun aholkularia den Arantza Tapiak (EAJ-PNV) txosten horren

izena zikindu zuen. Txostenak fracking-ak dituen arriskuak azaltzen ditu: lur azpiko zein lur gaineko akuiferoak kutsatzea,

hausturarako ur kantitate handiak erabili behar izatea, erradioaktibitate posiblea, lurrikarak izateko arriskua eta metano

gasen isurketaren ondorioz atmosfera kutsatzea.

102.- Heyco Energy, Texaseko multinazional bat da eta bere filiala den Petrichor Euskadi Enara 1 eta 2 zundaketetan

%36ko parte hartzea du.

103.-True Oil taldeko euskal filiala Cambria Europe da, Enara 1 eta 2 zundaketetan %26ko parte hartzea duena.


(SHESA 103 ) enpresarekin batera gobernuei presioa sartzen ari den lobby bat sortzen ari

dira, etorkizuneko TTIPak nahi dutena egiteko ahalmena emateko.

Egitura proiektu jasanezinen 104 zauriak oraindik irekita dituen herrialde bati falta zitzaiona

zen mugarik gabe kutsatuko duten lur azpiko haustura hidrauliko ehunaka puntu izatea.

Elikagai subiranotasuna eta segurtasuna.

TTIParen biktima diren konsumitzaile eta ekoizleak.

TTIParen ondorioen artean, gehien eztabaidatu eta kritikatu denetako bat izan

da elikagai subiranotasuna eta segurtasuna. Produktu 105 fitosanitarioen arrastoak

dituzten elikagaien etengabeko kontsumoak osasunarentzako ondorio txarrak dituela

onartuta dago, eta hortik kontrolen, murrizketen eta herriek produktu osasuntsuak

ekoizteko eta jateko duten eskubidea bermatuko duen nekazaritza

sustatzeko beharra. Elikadura ezin da korporazio transnazionalen merkantzia

hutsa izatera mugatu eta hortik kritika globalak: AEBk ez dutela ardura printzipioa

106 ezartzen eta ez duela egiteko asmorik. Bere segurtasun eredua gurea baino

askoz txikiagoa 107 da eta logikoa da iparamerikarrek europar osasun murrizketak

ezabatzeko dugun beldurra. AEBk, TTIParen bitartez genetikoki eraldatutako organismoei

(GEO 108 ), pestizidei eta hormonekin edo kimikoki eraldatutako haragiari

109 dagokien murrizketak ezabatu nahi ditu, bere nekazal-elikagai sektoreari

sarrera askea mugatzen dioten eta elikagaien kontrola eta araudia duten herrialde

europarretako ateak zabaltzeko.

2014ko urriko negoziazio prozesuaren konfidentzialtasuna 110 zertxobait kendu ondoren,

azkar agertu ziren sustatzaileen aitzakiak, esanez negoziazioen helburua ez dela

Europako ateak zabaltzea arautu gabeko, arriskutsuak edota kaltegarriak diren estatubatuar

produktuei. Estatubatuar ordezkariak azaldu zuenez “ez da murriztuko gober-

104.- Eusko Jaurlaritza SHESA-ren, Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi S.A. jabe da, Enara-1 eta Enara-

2 zundaketen baimenen hartzailea dena eta proiektuan parte hartzen du (%44) Heyco (Petrichor) eta True Oil (Cambria)

euskal filialekin batera.

105.-Abiadura Handiko Trena, hainbat Autobia eta Autopista, tunelak, ingurabideak, Supersur, Itoitzeko Urtegia,

Esako presagaina, Nafarroako Kanala,...

106.- Landare-osasunerako industriak (Bayer bezalako farmazeutikak edo Down Chemical bezalako kimikak)

“zientzia” ikasketa partzialak finantzatzen ditu lider politikoei presioa egiteko, elikagai gehigarriak, tratamendu kimikoak

edo transgenikoen erabilera onartzeko, euren laborantza landare-osasuneko produktu zehatzei eta industria

bioteknologiko gutxi batzuei lotuta bait dago, Monsanto kasu.

107.- Europar ardura printzipioak ezartzen duen bezala, jarduera bat giza osasunerako edo ingurunerako

mehatxu bat suposatzen duenean, neurriak hartu behar dira nahiz eta kausa-ondorio erlazioa ezin izan den zientifikoki

frogatu. Produktua merkatutik atera behar da arriskua ekiditeko eta ez da administrazio publikoa produktua arriskutsua

den edo ez frogatzeko ardura duena, enpresa da arriskutsua ez dela frogatu behar duena. AEBetan, ordea, kontrakoa

gertatzen da, produktu bat arriskutsua dela frogatzen denera arte, produktu hori ez da merkatutik aterako eta administrazio

publikoa da frogatzeko arduraduna.

108.-AEBetako FDA (Food and Drug Administration) adibidez, 60 urte ezkutatzen egon ondoren, 2014an

onartu egin du oiloen pentsuan botatzen dituzten produktu kimikoen eraginez (artsenikoa beraien artean), AEBetan

saltzen den oilo haragia minbizia sortzen duten artseniko kantitatea dute eta kantitate handitan heriotza eragin dezake.

109.-Europan ia ez dira existitzen genetikoki eraldatutako edo horrelako osagaiak dituzten elikagairik,

AEBk gainezka dauden bitartean.

110.- EBk AEBetatik datozen haragi zehatz batzuk debekatuta ditu, hor behiak Somatotropina behi-hormonarekin

tratatzen dituztelako esne produkzioa handitzeko, txerriak Ractopamina-rekin euren hazkundea azkartzeko

eta oilaskoa kloroarekin garbitzen dute bakteriak kentzeko. Produktu arriskutsu guzti hauek kontsumitzaileen plateretaraino

iristen dira..

111.- Ezkutuan mantentzen dutela ikusteko 2014ko azaroaren 5ean Estatu eta Merkataritza Idazkariak es-

45


Euiskal Herria y el TTIP

nuek kontsumitzaileak, ingurugiroa eta osasuna eta elikadura segurtasuna babesteko

araudiak egiteko duten ahalmena”. Baina gero gezurra esan zuen Estatu Batuek bere

merkataritza akordioetan horrelako xedapenak sartzen ez dituela eta negoziazio honetan

ere sartuko ez dituela esatean. Bestalde, europarren ordezkaria den Ignacio Garcia-

Bercerok adierazi zuenez, “alde batek ezin du bestea ezer egitera behartu, eta abantailen

sorta onargarria izan behar du bai AEBentzat baita EBrentzat ere”, horregatik ukatu

zuen genetiko eraldatutako organismoen inguruan EBk duen araudia aldatuko denik,

ez dagoelako negoziazioen barruan, ezta hormonatutako haragiei, kloratutako oilaskoari

edota orokorrean produktu kimikoei dagokionean ere. Argi azaldu zuen arau arautzaileen

murrizketa ez dela negoziatuko batzordeak ez duelako onartuko, gobernu askok

ez dutelako onartuko eta europar parlamentuak ere ez duelako onartuko. Azaldu zuen

aukeratutako lehendakari berriarentzat, Jean-Claude Juncker-entzat 111 , TTIPa hurrengo

Batzarrean eztabaidatzeko hamar lehentasunen artean dagoela eta “ez diogula ingurugiroaren,

osasunaren, segurtasunaren, kontsumitzaileen, datuen babesaren edo

politika publikoaren beste edozein helbururen babesari uko egingo. Ez dugu ezer

egingo gobernuek arautzeko duten eskubidea zalantzan jar dezakeena.”

Kontua amaituta zirudien, baina idatzia hain da anbiguoa non arau baten murrizketa

batetik urruti dagoen arazo bat eztabaidatzen ari dela esaten den bitartean, informazio

hartu emana eta kooperazioa egon behar dela esaten da GEOetako baimenen sistema 112

bakoitzak merkatuan izan dezakeen eragina murrizteko. Hau da euskal eta europar kon -

tsumitzaileen eskubideak hazkunde ekonomikoaren izenean zapalduak izateko beldurra

sortzen diguna. Ziur aski gehigarriz, hormonez, ractopaminaz 113 , kloroz, artsenikoz eta

osasunarentzako kaltegarriak diren beste osagarriez betetako elikagai “ezin hobe” horiek

onartzera behartuko gaituzte. Produktu guzti hauen komertzializazioak euskal supermerkatuak

elikagai arriskutsuz bete ditzake eta kontsumoa osasun arazo bat bihurtu.

Gainera, itunaren inplikazioa etorkizunari begirakoa da, beraz, ezartzen hasten direnean

ez dituzte atzerapenak edota murrizketak onartuko elikagai produktu susmagarrien

aurka merkataritza askearen izenean. Ez da kasualitate bat negoziazioak ezkutuan mantendu

diren bitartean Europar Batzordeak berak nekazal-elikagai lobbyarekin harremanari

lehentasuna ematea kontsumitzaile elkarteei eman beharrean.

painiar Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordeari bidalitako “Merkataritza eta Inbertsiorako Elkarte

Transatlantikoaren Egoera (TTIP)” ikusi besterik ez dago. Bertan, negoziazio txanden kopurua eta negoziatzen

diren gaien inguruko zati gutxi eta orokor batzuk besterik ez dira azaltzen, baina ez dira azaltzen negoziazioetako aspektu

zehatzak ezta negoziazio txanda batzuk amaitzean ezarrita dauden testuak ere..

112.- 2014ko uztailean Europar Batzorde berriko lehendakari izendatua, bere agintaldia 2014ko azaroaren

1ean hasi zen. CSVko (Chrëschtlech Sozial Vollekspartei) edo Luxenburgoko Partido Popular Social-cristiano-ko liderra

da, hainbatean izan da bere herrialdeko lehen ministroa eta Europako Kontseiluko txandako Lehendakaria 2005eko

lehen seihilabetean. Kargu berrian hasi zenean, agerian geratu zen zerga abantailak sinatu zituela ia 350 enpresa multinazional

handiekin Luxenburgoren helburuak gidatzen zituen bitartean, 2002-2010 urteen artean.

113.- AEBetako haragi industriak bere hazkunde edo desinfektatze tratamenduak Europan sartzeko traba

bat ez izateko helburua dute eta GEOetako ekoizle eta komertzializatzaileak transgenikoen araudia atzera botatzeko

ari dira presioa sartzen. Onartu dute Europan genetikoki eraldatutako 52 produktu baimendu direla.

114.- Ractopamina AEBetan behi eta txerri haragien gihar edukia aktibatzeko erabiltzen den sendagaia da.

Europar Batasunean, Txinan, Errusian eta beste ehunka herrialdeetan debekatua dago giza osasunarentzako dituen

arriskuak direla eta. AEBek debekua kentzea nahi dute nazioarteko merkataritza legeen kontrakoa dela esanez.

115.- 1990. urtera arte ia herrialde batek ere ez zuen hazien gaineko Jabetza Intelektual Eskubideak (JIE)


Bestalde, kontuan izan behar dugu AEBk presioa sartzen ari direla herrialdeek Jabetza

Intelektualaren Eskubideak (JIE) euren araudietan zabaltzeko eta egun TTIP bezalako

merkataritza askeko itunen bidez egiten ari dela. Honi lotuta, landareen, animalien, prozesu

biologikoen eta gene sekuentzien eta sekuentzia hori duten materialen inguruko

patenteak 114 onartzen saiatzen ari dira. Landare mota guztietara hedatu 115 nahi dute babesa,

oramentazio-landareen erabilera komertzialari eta landare horien zati bakoitzari

ugalketa material bezala erabiltzeko, eta horrek hazien eta natur landareen monopolizazioa

ekarriko du. Guzti horrek, aduana eskubide guztiak ezabatzeko eta inportazioei

muga-zergak kentzeko helburuarekin batera, nekazaritza eta abelazkuntza sektorea desegituratuko

du eta gure nekazari eta baserritarrak, dagoeneko Europak zuzenean ezarritako

politika neoliberalen ondorioak pairatzen ari direnak, nekazal negozioaren

konpainia transnazionalen menpe utziko ditu.

Kalteak ez du atzera bueltarik izango gurea bezalako lehendabiziko sektore batentzat

edo sozialki, ekonomikoki eta ingurugiroari dagokionez jasangarria den edozein nekazal-abelazkuntza

jarduera motarentzat. Inportatutako elikagaiak gure merkatuan sartuko

dira eta genetikoki eraldatuak edo kimikoki tratatuak izan edo ez, etiketa izatea 116

ekidingo da. Hau gertatzekotan, produkzioa zuzenean kaltetuko luke gure nekazari eta

abeltzain txikiak are gehiago kaltetuz euskal kontsumitzaileentzat iruzur bat izateaz gain.

Errekuperatzen edo mantentzen saiatzen ari diren tokiko eta eskualdeko ekoizle eta

kontsumitzaileen arteko zirkuitu txikiak, tokiko edo tokiz gaindiko elikagai sistemak, eta

elikagai subiranotasuna nolabait sustatzeko aurrera eramaten ari diren iniziatiba guztiak

bertan behera geratuko lirateke merkatu guztia nekazal-industriaren enpresa transnazionalen

esku geratzean. Horrek, nekazal toxikoen neurrigabeko erabilera sustatzen

du, kontsumitzaileen osasunari kalte egiten dio eta orokorrean herrien eta zehazki Euskal

Herriaren elikagai subiranotasuna berreskuratzeko edozein neurri baliogabetzen

du. Euskal Herriak gaur egun %4 baino txikiagoa den nekazal balantza du.

Zerbitzu publikoen arpilatze antolatua

TTIPak ere zerbitzu publikoen merkatuaren liberalizazioa bilatzen du, enpresa

transnazionalei irekiz. Europar Batzordeak negoziatzeko prest zegoen zerbitzuen

artean ura, gizarte zerbitzuak, osasuna eta hezkuntza publikoa zeuden. Gaur egunera

arte hipotesiak eta susmoak bakarrik izan badira ere, AEBen eta EBen arteko

TTIParen negoziazioan erabilitako lan dokumentuen edukia ezagutzean susmo

hauek areagotu dira.

Urrian zazpigarren negoziazio txanda amaitu ondoren, Dan Mullaney eta Ignacio

García-Bercero negoziatzaileak ura, hezkuntza edo gizarte segurantza bezalako “interes

publikoko zerbitzuen” pribatizazio posibleak sortutako alarma baretzen saiatu ziren.

Iparamerikar bozeramaileak esan zuenez, “ez da gobernuen gaitasuna mugatuko zerbitzu

horiek beraiek egoki ikusten duten bezala arautzeko”, García-Bercerok berdina azpimarratu

zuen bitartean “egiten ari garen zerbitzuen negoziazioak zerbitzu publikoen

onartzen, baina AEBk egindako presioak hainbat herrialdeek landareen babesaren gaineko araudiak onartzea ekarri

zuen. AEBetan 1985etik egiten da. Urte horretan patenteen bulegoak patenteen babesa zabaldu zuen landare eta animaliak

barne hartzeko, baita haziak, landarea, landare zatiak, geneak, geneetako ezaugarriak eta teknologia prozesuak ere.

116.- Egun, babesa 20 urtekoa da orokorrean barietateentzako eta zuhaitzen eta mahastien kasuan 25 urtekoa.

117.-Monsantok eta Dow Chemicalek dagoeneko ari dira beraien produktuek duten ospe txarra amaitzeko

47


Euskal Herria eta TTIPa

gaineko edozein konpromiso alde batera uzten du eta gobernuek jarraitzen dute askatasuna

izaten zein zerbitzuk jarraituko duten publiko izaten erabakitzeko”.

Gobernuek zein zerbitzu izango den publiko erabakitzeko askatasuna izango dutela

esatean, inplizituki aitortzen ari dira zerbitzu publikoen arpilaketa prestatzen eta antolatzen

ari direla. Europar Batzordeak zerbitzu sektorearen liberalizazioa proposatzean

gutxi ustiatuta dagoen merkatu zabal bat eskaintzen ari zaie transnazionalei, eta gerta

liteke hondakin toxikoen kudeaketa bezalako zerbitzu arriskutsuak liberalizatzea.

Gerta daitekeenaren artean uraren pribatizazioa dago. Hasiera batean, saneamendu

eta arazketaren bidez saiatuko dira aurrera eramaten, merkataritza askeko itun batek

aukera hauek eskaintzen zituen beste lekuetan egin den bezala. TTIPa formulazio mistoekin

hasiko da, non uraren kudeaketa publikoa izango den baina saneamenduaren

negozioa enpresa pribatuen esku egongo den, eta ondoren hasiko dira enpresa pribatuak

uraren kudeaketa osoa eramaten, pribatizazio fase jarraituetan, ondasun publikoen besterentze

prozesu guztietan gertatu den bezala.

Zerbitzuen liberalizazioaren altxor handia osasunean eta hezkuntzan aurkitzen da. Kasu

honetan, eskoletako jantoki eta ospitaletako jantoki zerbitzuak enpresa handiak kudeatzen

hasiko lirateke, tokiko ekoizleekin 117 inolako konpromisorik izango ez luketenak, gero garbiketa

eta mantenu zerbitzuak, anbulantzia zerbitzuak edo eskola garraioak etorriko lirateke,

eta amaitzeko edozein osasun atentzio edo espezialitate mota, hezkuntza bereziko

lineak edo estrategikoak diren hezkuntza eremu ezberdinak pribatizatuko lirateke.

Gainera, zerbitzu publikoak merkataritza akordio honen pean zabaltzeak gobernu autonomikoak,

probintzialak edo tokiko gobernuak toki edo gizarte izaera duten enplegua

sustatzeko politikak garatzea edo esleitzerako orduan tokiko enpresek lehentasuna izatea

galaraziko du. Zerbitzu publikoen kontratazioaren eskaintza eta esleitzearen atea

zabalik uzten bada, guztiontzako kalitatezko osasun eta hezkuntza, gertuko merkataritza

eta kontsumoa sustatzea, tokiko enplegua,…edo langileak, komunitatea edo ingurugiroarentzat

onuragarriak diren kontratazio gizarte klausulak ezartzeko edozein

neurri bermatuko duten eredu ekonomiko alternatiboak martxan jartzea galaraziko da.

Karel de Gucht, dagoeneko dimititu duen merkataritza komisario europarrak, pasaden

urriaren 9an azaldu zuenez “hau argi utzi nahi dut: zerbitzu publikoak baztertua daude,

kide den Estatuak horren inguruko alderdiak eztabaidatu nahi ez baditu behintzat. Baina

hau ez da Alemania edo Erresuma Batuaren kasua”. Eta hau da, hain zuzen ere arazoa.

Atea irekitzen zaiela kaltetutako ekonomietako gobernuei (politikari ustelez beteak)

euren zerbitzu publikoak merkatuaren menpe uzteko eta osasun, energia, hezkuntza,

ura eta garraioaren inguruko politiketan duten mugimendu askatasuna ezertan gera -

tzea. Benetan kaltegarria izango da euren subiranotasun politikoa bahituta duten herrientzat,

Euskal Herriarena kasu, ikusi beharko dutelako beraiek hartu ez dituzten

erabakiek euren zerbitzu publikoekin amaitzen dutela.

milaka dolar gastatzen euren herrialdean eta borrokatzen ari dira etiketak kentzeko iparamerikako hainbat estatutan.

Dagoeneko azpikontratatutako eskualdeko enpresa askok egiten dutena arau bihurtuz.

AEBetan arazorik gabe saltzen diren 30.000 produktu kimiko inguru ezin dira gaur egun Europan sartu.

118.- AEBetan urtean bataz beste 80.000 dolare gastatzen ditu pertsona batek medikuntza gastuetan,


Osasun-laguntza eta osasun zerbitzuak arriskuan

Arriskutsuak diren elikagaiek gure merkatuak betetzean sortuko den arazoaz gain,

osasunaren inguruan araudien desarautzeak eragindako beste arazo bat dugu, aurreikus

daitekeen milaka produktu toxikoak 118 baimentzea, egun minbizien eta gaixotasunen

kopurua handitzeari lotuta egoteagatik mugatuak. Egungo muga asko produktu kimikoak

ekoizteko, saltzeko eta erabiltzeko moduagatik dira, eta horiek desagertu daitezke

osasun publikoa babesgabe utziz.

Hala ere, TTIPak eragindako osasunaren aurkako erasorik handiena farmazia enpresa

handien interesek sortua izango da. Hauek, etekinak lortzeko nahian, mediku-patenteak

indarrean egoteko epeak luzatzea lortu dute, gaur egun 20 urteko iraupena dutenak.

Trans-Ozeano Bareko Ituna eredu bezala hartuta, patenteen iraupena 95 urte edo

120 urte (lana publikatu ez bada) luzatzea aurreikusten da. Gainera, jabetza intelektualeko

eskubideak diagnosi, tratamendu eta kirurgi-ebakuntza metodoetan ere ezartzeko

eskatu dute. Hau da, oftalmologia, bihotz edo trasplante ebakuntza bat nola egiten den

teknikari dagokionez, edota minbizi ezberdinak antzemateko edo tratamendurako bestelako

protokolo berritzaileak erabili nahi badira, jabetza eskubideak ordaindu beharko dira.

Helburu bikoitza dute sendagaiei eta protokoloei dagokionez, medikamentu generiko

merkeen ekoizpena eta banatze goiztiarra ekiditea eta patentea duten sendagaiak eta

mediku berrikuntzak ahalik eta errentagarrien bihurtzea. Honek sendagaien eta tratamenduen

bataz besteko prezioa igotzea ekarriko du, eta Osakidetza eta Osasunbidea

bezalako osasun publikoko zerbitzuak denbora luzeagoa eman beharko dute sendagaiak

prezio altuetan kontsumitzen edo garestienak diren sendagaiak eta tratamenduak osasun-estaldura

publikotik kanpo egongo dira.

Kapitulu honen amaieran, TTIPak osasun zerbitzu publikoen kontratazioa multinazionalen

inbertsioei zabaltzeko duen nahia argi eta garbi azaltzen da. Krisia dela eta

egindako murrizketak eta koordainketen mehatxuak kalitatezko osasun publiko bat izateko

eskubidea arriskuan jartzeko zorian egon dira, eta ez du ematen austeritate politikak

berehala amaituko direnik. Ituna martxan jartzekotan, zerbitzu publikoen sareen liberalizazioa

herrialdeen eta tokatzen zaizkigun gobernuen menpe egongo da, eta horrek,

hemen eta gaur egun suposatuko duena da ez bigarren mailako zerbitzuen azpikontratazioa,

baizik eta EAEko eta Nafarroako Osasun Zerbitzuen oinarrizko zerbitzuak lapurtzea

eskaintza onena egiten duenaren esku uzteko.

Nafarroan azpikontratatutako ospitaleko jantoki zerbitzuaren elikagaien kalitatearen

lekuko izan gara, eta litekeena da etorkizunean ezagutza bereziak edo instalazio konplexuak

behar dituzten osasun jarduerak, diagnosi teknika zehatzak eta analisi klinikoak,

baita radiologia, oftalmologia edo beste espezialitateetako zerbitzuak azpikontratatuak

eta pribatizatuak izatea. Kontuan hartu beharrekoa da AEB dela osasunean gastu handiena

duen herrialdea 119 eta honek bere enpresek teknologia onena eta medikuntza zergehien

gastatzen duten europar herrialdeen bikoitza, baina estandarrak herrialde garatuen eta garatzeko bidean dauden

herrialde batzuen azpitik daude. AEBak eraginkorra ez den modu batean gastatzen dute pribatua den osasun zerbitzua

elikatzeko.

119.- AEBetako osasun sistema mistoa da, aseguru-enoresa publiko zein pribatuak daude, baina sektore

pribatua publikoaren gainetik dago eta ELGAko herrialde bakarra da osasun zerbitzuen finantzazioan sektore publikoa

azpitik dagoena.

120.- EBk eta UNESCOko (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) kideek 2005ean

49


Euskal Herria eta TTIPa

bitzu onenak izatea dakar (gutxi batzuentzako). Hala ere, bere osasun sistema nagusiki

esku pribatuetan 120 egotean eta osasuna negozio bat bezala eta ez eskubide bat bezala

ikustean, mundu garatuan osasunari dagokion emaitza okerrenak dituen herrialdea da

baina bere enpresak negozio bolumen handiena dutenak dira. Eta hauxe da aurre egin

beharko diogun arazo nagusiena iparamerikar enpresa handiak etortzen direnean: publikoa

izateari uzteak eta kontratazio pribatuek, osasuna gehienentzako lortezina den

“eskubide” bihurtzea.

TTIPak kalitatezko eta dohaineko osasun bat izateko eskubidearekin amaituko du estatubatuar

konpainiak kudeaketa, diagnosi, espezialitate edo ebakuntza klinikoetako

kontratuak esleitzeko eskubidea lortzen badute. Osasun zerbitzu nazionalen gainbeherak

larrigarri bat izango du, eta gure kasuan Osakidetzak eta Osasunbideak, gobernuek

ezin izango dituztela pribatizatutako zerbitzu horiek gerora errekuperatu, hauek oso

urriak edo garestiegiak izan arren. Ospitale zerbitzuen konpainiei osasun politika publiko

guztia hipotekatzeko aukera emango zaie hala Ipar nola Hego Euskal Herrian ere.

Euskal kultura nazionala eta aniztasun kulturala mehatxupean

TTIParen europar negoziatzaileen aginduen lehendabiziko atribuzioak muga -

tzeko ez zen aurretiko adostasunik egon eztabaidatu beharreko gaien artean kultura

ere sartzen zen edo ez erabakitzeko orduan. Frantziak ezinbestekotzat zuen

bere kokapen historikoa mantentzea (eta EBrena 121 ), eta MMEren barruan zein

bi aldeko negoziazioetan ere kultura zerbitzuen merkatu liberalizazio konpromiso

oro alde batera utzi du. Hala ere, iparamerikar zinema eta ikus-entzunezkoen industriak

munduan duen pisua dela eta, AEBentzat lehentasun bat da merkataritza

negoziazio guztietan liberalizatzea. Britainia Handiak eta Alemaniak ez zuten zerbitzu

kulturalen gaia alde batera utzi nahi AEBk beste gai batzuetan antzeko jarrera

izan ez zezan (finantza zerbitzuetan) baina Frantzia kontrakoan tematu zen. Lehendabizi,

kultura arloan laguntza handia izan zuen manifestu bat atera zen “Kultur

salbuespena ez da negoziatzen” titulupean, ondoren frantziar Kultura

Ministroak bere homologo europarrak kultur salbuespenaren 122 alde egiteko eta

ikus-entzunezkoen gaia TTIPtik kanpo mantentzeko konbentzitu zituen. Azkenik,

2013ko maiatzaren 23ko batzarrean Europar Parlamentuak ikus-entzunezkoak

negoziazioetatik ateratzea adostu zuen eta oraindik TTIPren negoziazioetatik at

mantentzen da. Hala ere, David Cameronek esan zuen “gai bat ere ez da akordiotik

hartu zuten adierazpen kulturalen aniztasuna babesteko eta sustatzeko konpromisoa. AEB 1985ean atera eta ez zen

berriro sartu 2003ra arte.

121.- Frantses kultur ministro den Aurélie Filipetti-k eskatua, Europako beste hamahiru kultura ministrok

(Ignacio Wert barne) EBko Lehendakaritzari eta Europar Batzordeari zuzendutako elkarrekiko gutun bat izenpetu zuten.

122.- Kataluniak 2010ean Parlament-ek onartutako zinema Katalanaren Legea aldatu behar izan zuen.

Lege honek, Katalunian estreinatzen zen pelikula bakoitzaren kopien erdia bikoiztera edo azpitituluak izatera behartzen

zuen (espainiar filmak izan ezik). Europak atzera bota zuen neurri hau gaztelania ez zen beste hizkuntza batean egindako

europar pelikula batentzat desabantaila suposatzen zuelako eta araudi hau diskriminatzailetzat eta zerbitzuen zirkulazio

askearen aurkakotzat jo zuen. Ordutik, europar pelikulak ez dira katalanez bikoiztu eta azpitituluak izan behar.

123.- AEBetan krisia sortu zuten antzeko finantza produktu arriskutsuak berriz ere arautzeko edo debe-


at geratuko” eta europar merkataritza Komisarioa den Karel de Gucht-en adierazi

zuen “...aurrerago gai honi berriro heltzeko aukera izango da negoziazio jarrera berriekin”.

Frantziak eta frantziar hizkuntzak, estatu indartsu bat eta frantses hiztun komunitate

zabal bat izanda, kultur salbuespena erabili behar badute kultura anglosaxoiaren uniformizatzearen

aurka egiteko, imaginatu dezakegu TTIParen kultur zerbitzuen liberalizazioak

zer nolako mehatxua suposatu dezakeen euskalduna bezalako estaturik gabeko

herri, nazio eta kulturentzat. Euskara bezalako hizkuntzek ez dute babesten duten hizkuntza

komunitate handi bat eta euskal kultura defendatu eta babestuko duen estatu

propio bat. Euskal kultura kultur zerbitzuen liberalizazioaren lehendabiziko biktimetako

bat izango da, espainiar eta frantziar estatuek gure hizkuntza eta kultura gorrotatzen

dutelako edo ez diotelako inolako garrantzirik ematen behintzat.

Kultur salbuespenaz eta TTIPaz hitz egiteko orduan, estatuek nahita nahasten dituzte

“zerbitzu kultural” eta “ikus-entzunezko zerbitzu” terminoak. Europar Batzordearen erabakia

ikus-entzunezkoen sektorea bakarrik baztertzen zuen negoziazioetatik, hor dagoelako

interesa beste eskaintza kulturalek baino negozio bolumen (telebista irekiak

edo ordaintzekoak, bideoa, zinema…) askoz handiagoa duelako. Ez da harritzekoa estatubatuarrek

eremu honetan presioa sartzea.

Hala ere, TTIPn salbuespen kulturalari zaion errespetua ikus-entzunezko zerbitzuak

negoziazioetatik kanpo uztea baino zerbait gehiago izan beharko litzateke. Frantzian

adibidez telebistek frantziar zinema hedatzeko derrigorrezko kuotak dituzte, Kataluniak

arautu nahi izan zuen derrigorrez katalanez bikoiztu eta azpitituluak jartzea 123 , baina

EBk aldatzera behartu zuen zerbitzuen zirkulazio askearen kontrakoa zelakoan, eta

beste leku askotan berezko produktu kulturalen ekoizpenerako, errealizaziorako eta hedatzerako

diru-laguntzak daude, baita antzerkirako, liburuetarako, musikarako eta bestelako

sormen kulturalentzako diru-laguntzak ere.

Guztiak diskriminazio positiboko araudiak, salbuespen kulturala bermatzeaz gain berezko

kulturaren sustapenean laguntzen dutenak, batez ere zailtasunak dituzten kulturak.

TTIPak kultur zerbitzuak erabat liberalizatzeko nahia (ikus-entzunezkoena izan ezik)

araudi babesleen eta promozio araudien kontra joan daiteke, eta horrek mugak jarriko

dizkie euskal eta nafar gobernuei, aldundi eta udaletxeei, euskal kulturaren alde edo euskararen

alde egiterako orduan.

TTIPak baldintza eta eskubide eta abantaila berdinak eskainiko dizkie kultur zerbitzuen

hornitzaile guztiei, nazionalak edo atzerritarrak izan, euskaldunak edo anglosaxoiak

izan. Zuzeneko espektakuluek dituzten diru-laguntzak, diruz lagundutako zirkuitu

kulturalak ezartzea (musika, antzerkia, umorea, literatura, bertsolaritza,..) desagertu daitezke

kultur hornitzaile guztiei edo bati ere ez diru-laguntza ematea derrigortzen dutenean.

Kulturaren merkataritza ikuspegi honekin eta zerbitzuen konkurrentzia eta

zirkulazio askearentzat kaltegarriak diren araudien ezabatzearekin, euskalduna bezalako

kulturek atzerapauso itzela pairatuko dute.

Bestetik, zinema enpresa handiek, diskoetxeak, argitaletxe eta multimedia enpresek

edo informatikako enpresa handiek ere Jabetza Intelektual Eskubideak (JIE) indartu nahi

dituzte etekinak murrizten dizkien pirateriaz babesteko. EB onartutako Faltsutzearen

Aurkako Merkataritza Akordioaren (ACTA) izpiritua berreskuratu nahi dute, 2012an Eukatzeko

planteatutako proposamenak arau horien kontra leudeke.

Korporazio handien Auzitegia deitutakoa, beste itunetan etekin azkarrengatik duten muga gabeko anbizioa

mugatzeko araudiak bertan behera uzteko enpresa transnazionalen herreminta izan da.

124.- Inbertsioen inguruko Alde Anitzeko Akordioa (MAI ingelesez eta AMI gaztelaniaz) enpresak atzerrian

51


Euskal Herria eta TTIPa

ropar Parlamentuak bertan behera utzi zuena. Bere oinarrizko paragrafoak CETAn

(Comprehensive Economic and Trade Agreement) edo Kanadarekin egindako Akordio

Ekonomiko eta Merkataritza Akordio Orokorrean sartu ondoren, proiektua TTIParekin

berriro ere jaio da europar araudian ezkutuan sartzeko asmoz. Jabetza eskubideen indartze

hau dela eta, ezagutza izateko sarrera orokorra murriztuko litzateke eta modu

ez zuzen batean transnazionalak pertsonen eremu pribatuan sartuko lirateke.

Zergadunarentzako oztopo gehiago:

finantza-sistemaren desarautzea eta inbertsore-estatu auzien ebazpena.

EBk zerbitzu sektore guztien liberalizazioa proposatzen du, finantza zerbitzuak barne,

eta TTIPa banku handien ibilgailu legala bihurtuko da estatuen araudiak eta finantza

zerbitzuen sektorean dauden murrizketa asko ekiditeko. Europar Batzordeak eta AEBk

bere Erreserba Federalaren beldurra dela eta “zentzuzko araudia” adostu nahi dutela

dioten arren, Erresuma Batuak Londreseko bere cityarekin europar bankari handien

lobbyarekin batera, muturreko desarautze bat nahi dute eta finantza zerbitzuak ere liberalizatu

nahi dituzte. Badakite araudirik ez izatea eta finantza produktu konplexuen

inguruko oztoporik gabeko konkurrentzia askea gaur egungo krisiaren arrazoia direla,

baina era berean ere badakite desarautzearekin banku handiak zerga iruzurraren onuradun

handienak direla. Krisiak eztanda egin ondoren kapitalismoa berrasmatu behar

zela esan zuten eta aurkikuntza berria araurik, araudirik eta krisi berrien aurreko sendagairik

gabeko neoliberalismoa izan da.

Finantza zerbitzuen liberalizazioak eta desarautzeak beste merkataritza askeko itunek

sortutako arazo berberak ekarriko ditu. Edozein aseguru-etxek edo bankuk edozein

motako finantza produktuak eskaini ahal izango ditu, krisia sorrarazi zuten arrisku handiko

horiek barne. Sektorearen desarautzeak inbertsioak egiten dituztenei edozein finantza

produktu berri eskaintzeko 124 aukera emango die, sinatu duten herriek

badaezpadako neurriak ezabatu beharko dituzte edo ezartzeko ideia potentzialak

ahaztu beharko dituzte. Estatuei ez zaie finantza operatzaileei, eskaintzen dituzten produktuen

izaerari mugak jartzeko askatasunik emango, eta ezin izango diete muga jarri

finantza transakzioen kopuru eta bolumenari. Liberalizazioak banku handiak estatu

baten banku sektorearen kontrola izaten edo finantza kiebra izaten amaitu dezake, finantza

produktu toxikoen erruz. Finantza zerbitzuen eremuko mugak zabaltzeak funts

publikoekin egindako balizko erreskate berrien menpe utziko gaitu eta faktura zergadun

guztiok ordainduko dugu.

Azkenik, borrokatzeko beste kontu bat da Inbertsoreen eta Estatuen arteko desberdintasunen

konponbidea, edo auzi hauek konpontzeko modua. Gehien kritikatu dena izan

inbertitzean eskubide gehiago ematen zien ituna da eta bere betebeharrak gutxitzen zituena. Akordioa 1998an hartu

behar izan zuten ELGAk (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) eta MMEk inbertsioen inguruko marko

estandar bihurtzeko. Hala ere, negoziazioak ahuldu ziren 1998an AMIre aurka munduan izandako protestak zirela eta.

Gaur egunera arte Australiak bakarrik lortu du salbuespena izatea eta ISDSetik bereiztea AEBekin hartutako akordioan.

125.- Gutuna sinatu zutenak dira: Grezia, Espainia, Portugal, Txekiar Errepublika, Estonia, Lituania, Letonia,


da enpresei pertsonei baino askoz eskubide gehiago eskaintzen diela eta enpresaritzapartzuergo

handiei gobernuen aurkako salaketak jartzeko aukera ematen diela euren

etekinak murriztuko dituzten legeak egiten badituzte. Karel de Gucht-ek, momentu honetan

dimititu duen europar merkataritza komisarioak, ukatu zuen Inbertsoreen eta Estatuen

arteko Auzien Konponbide Mekanismo bat ezarri zela (ISDS 125 ), baina egia da

Europar Kontzejuak Europar Batzordeari eskatu ziola inbertsioen babesaren gaineko

kapitulu bat negoziatzea, eta momentu honetan negoziazioak aldi batez izoztuta badaude

ere, Jean Claude Juncker-ek gidatutako Europar Batzordearen esku dago hurrengo

pausua. Juncker konserbadoreak jarrera anbiguoa erakutsi du, atea ireki bait die AEBekin

egindako akordioaren arbitrai epaimahaiak baztertzeari, baina aldi berean europar sozialdemokratekin

ari da adostasuna bilatzen, bere ondokoa den Frans Timmermans holandarrarekin

batera. Bere aldetik, merkataritza komisari berria den Cecilia Malmström

suediar liberalak, are anbiguoagoa da gai honekin eta bere ustez goizegi da inbertsio

eta arbitrai epaimahaien babesaren inguruko klausula akordiotik ateratzea beharrezkoa

dela esateko.

Edozein modutan, Kanadarekin sinatutako CETAren aurrekaria dugu, non dagoeneko

gobernuen politiken aurreko enpresen babes mota hori ezarri den eta arbitrai sistema

bat burutu den. CETA TTIParen aurrekari bat den heinean, “inbertsoreei” (enpresa transnazionalei)

estatu epaimahaiak ekiditeko eta bere eskariak zuzenean arbitrai epaimahai

pribatuetan aurkezteko aukera ematen dien xedapen hau ezarri egin daiteke eta araudi

aurrerakoiak (tabakoaren kontrakoa, kutsaduraren ingurukoak, tokiko enplegua,...) edo

sustapen kulturalari, enpleguari edo tokiko produktuei emandako diru-laguntzak zalantzan

jarri.

Nazio Batuak eta NDFak berak ISDS hauek estatuak finantza eta ekonomia krisiaren

aurka borrokatzeko gaitasuna mugatzen dutela uste dute, eta dudarik gabe nazio eta

eskualde autonomoen, departamentuen, aldundien eta udalerrien politikak ere baldin -

tzatuko ditu. Kapitulu hau, 1998an Inbertsioen Alde Anitzeko Akordioarekin (AMI 126 ) batera

bertan behera gelditu zela ematen zuena, AEBek sinatutako merkataritza akordio

gehienetan ezkutuan sartu da eta gaur egun ere inbertsioen bi aldeetako akordio guztietan

127 klausula hau sartzeko behin eta berriz errepikatu dute. Hala ere, AEBak gutxien

jarraitzen duten europar herrialdeek zalantzan jarri dute TTIPan ISDS sartzea.

Izan ere, 2013ko maiatzean frantziar Nazio Asanbladak inbertsore-estatu ezberdintasunak

konpontzeko mekanismoa ateratzeko eskatu zuen eta arbitrai epaimahaien

aurka egin zuen. Duela gutxi, Alemania izan da ISDStik aldendu dena bere ekonomia ministroa

den Sigmar Gabriel-en bitartez, zeina Kanadarekin sinatutako CETA zalantzan

jarri zuen inbertsioen babeserako klausula bertatik kentzen ez bada.

Malta, Kroazia, Irlanda, Britainia Handia, Suedia, Danimarka eta ondoren Poloniak izenpetu zuen, ISDSren aldeko 15.

estatua izanik.

126.- Iparamerikar, holandar, ingeles eta alemaniar multinazionalen estatuen kontrako lege salaketek energia

berdea eta farmazia politikak, soldata minimo bat ezartzea, tabakoaren kontrako legea, “fracking”-aren luzamendua,

agente kimiko arriskutsuen debekuak, petrolioaren eta meatzeen kutsadura, eta gutxiengoaren egoera ekonomikoa hobetzeko

neurriak bezalako eremu ezberdinen mehatxu dira.

127.-Samir Amin gaur egungo Kapitalismoan. Orokortutako monopolio sistema hau munduko ekonomia

menderatzen du eta inperialismoaren etapa berri bat besterik ez da, hirukoaren (AEB, EB eta Japonia) herrialdeetan kapitala

zentralizatzea. Kapitalismoaren bertsiorik berriena eta neoliberalena da, produkzio sistema guztiak kontrolatzen

dituena.

53


Euskal Herria eta TTIPa

Bundestag-a edo alemaniar Parlamentuak asanblada frantsesaren pausuak jarraitu

ditu eta agian frantziar-alemaniar presioak alde batera utziko du (beraientzat behintzat)

enpresa transnazional handiak gobernuak salatzeko eta zergadunek faktura ordaintzeko

aukera. Frantziarren eta alemaniarren erreakzio hau izan da Europar Batzordean AEBen

alde dauden eta ISDSa sartzea eta “atzerritar enpresak bidegabeki ez diskriminatzea”

nahi duten europar mendebaldar herrialdeetan presioa eragin duena. Inbertsioen “babesa”

eztabaida gehien sortu duen gaietako bat izan dela onartu ondoren, pasaden urriaren

21ean 14 europar estatuetako gobernuek 128 , PPren gobernu espainola barne, presio

gutun bat bidali zioten Cecilia Malmström komisarioari, Europar Kontseiluaren agindua

argia dela eta TTIPean inbertsore transnazionalen aldeko ISDS mekanismoa derrigorrez

agertu behar dela gogoraraziz.

TTIPean inbertsore eta estatuen arteko auzien konponbidea barne hartzen duen akordio

bat egoteak enpresa transnazionalek ondasunak, diru-kutxak eta diru-publikoa arpilatzea

suposatuko luke. Honek toki, eskualde eta nazio mailako politika aurrerakoiak

garatzea de facto galaraziko luke, eta etorkizunean osasuna eta segurtasun publikoak,

gizarte eta lan ongizatea, lurraldea eta ingurugiroa babesteko guztiontzako onak diren

arau eta araudiak garatzea ere galaraziko luke, segituan arbitrai epaimahai 129 baten aurrean

salaketa bat jarriz erantzunak izango liratekeelako eta zergadunek ordaindu beharko

lukete enpresa transnazionalen egungo edo etorkizuneko etekinak mugatzeagatik.


Ondorioa

Merkataritza eta Inbertsioen inguruko Akordio Transatlantikoak hazkunde ekonomikoa

eta enpleguaren sorrera ekarriko duela saldu nahi digute, baina hori “monopolio

orokortuen kapitalismoa” 130 indartzen duen proiektu politiko-ekonomiko neoliberal transatlantiko

batean, ganora gutxien duen alderdia da. TTIPak lortutako berme sozial eta

ingurugiro bermeentzat atzera pausua suposatuko du, langileriaren eta kontsumitzaileen

eskubideak kaltetzeaz gain munduan AEBen eta EBren gidaritza finkatzeko.

Ez da ahaztu behar akordioa bere logika inposatzera eta edozein merkataritza edo

kolaborazio akordiotan onuradunena izatera ohituta dagoen superpotentzia batek babestua

izan dela. Bere nazioarteko politika beldurraren edo borondateen erosketaren

inposaketan oinarritzen da eta MME bezalako nazioarte mailako erakunde baten oniritzia

lortzen ez badu, nola saihestu bilatuko du.

Kasu honetan MMEk bere tesi liberatzaileei aurre egiten badie beti atera ditzake aurrera

beste modu batez, adibidez TTIPa Europarekin eta TPPa Ozeano Bareko herrialdeekin

bultzatuz, munduko ekonomiaren bi herenak kontrolatzeko. Guzti hau Zerbitzuen

Merkataritzaren inguruko akordioa den TISAren (Trade In Services Agreement) mundu

mailako bultzadarekin, mundu osoan bere arauak inposatzeko mapa bat sortzeko.

TTIParekin aurretik ezagutu gabeko demokraziaren atzera pausu itzela prestatzen

ari dira, eta Europako gizarteetan oraindik ezagutzen ez dugun neoliberalismo ekonomiko

suntsitzaile baten berpiztea. TTIPak Ongizate Estatu eskasarekin amaitu nahi du,

baina batez ere hura berreraikitzearekin ezin amestea lortuko du, beste politika motak

galaraziko bait ditu, sozialdemokratak, sozial-liberalak zein araututako liberalismo sinpleena

izan. Ezin izango da martxan jarri indar ekonomikoak modu batean kontrolatzeko

ezer, gizarte berdintasunaren, babesgabeen asistentziaren, birbanatze politiketara edo

norbanakoaren askatasunerantz bideratzeko.

TTIPa sinatzeak ondorengoa ekarriko du:

· Aduana tasak ezabatzea euskal eta europar nekazal-abelazkuntza eta industria

sektoreen kalterako, gure merkatua nekazal, elikagai eta industria produktu estatubatuarrekin

beteko bait da.

· Merkatuaren araudien beheranzko armonizazioa, transnazionalen negozio

errazei eta interesei “beste” oztopoak kentzeko. Politika, ekonomikoa batez ere, erabat

debaluatua geratuko da eta sistema kapitalista eta neoliberalismoa ez dira aldatuko.

AEBen nahia da gizarte, lan, zerga, ingurugiro, kultura, elikagai,...eremuetan

“laissez faire”-aren aurkako araudi sare oro indargabetzea.

· Enpleguaren, jendarte osoaren eskubide sozialen eta langileriaren lan eskubideen

atzerakada.

· Aztarna ekologikoaren gorakada, ingurugiroaren kutsaduraren eta jarduera ekonomiko

kutsakor eta arriskutsuen biderkatzea.

55


Ondorioa

· Elikagai subiranotasuna izateko itxaropen oro galtzea eta kontsumitzaileen eskubideak

eta elikagai segurtasuna zalantzan jartzea.

· Zerbitzu publikoak nahita lapurtzea (Osasuna, Hezkuntza,..). Zerbitzu horiek

pribatizazio arriskuan daude.

· Osasun arreta unibertsala eta medikamentuak lortzeko aukera zalantzan jarri.

· Aniztasun kulturala eta euskal kultura mehatxupean.

· Finantza sistemaren desarautze berria, krisi ekonomiko berrien eta banku

erreskate berri eta garestien menpe utziko gaituena.

· Judizioz kanpoko arbitrai epaimahaiak ezartzea transnazionalen eta indarrean

edo proiektuan dauden araudien arteko arazoak konpontzeko. Benetako atzera

pausu demokratikoa eta gobernuen alternatiba aurrerakoiak hipotekatzea, bermatzen

duelako politika publikoak eta pertsonen eskubideen babesak ez dutela

enpresa transnazionalen etekinak murriztuko.

Laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetatik aurrera neoliberalismoa europar

eta iparamerikar transnazionalen esku utzi zenetik, kontserbadoreak, liberalak edo

sozialdemokratak (sozial-liberalak) diren gobernuen gehiengoaren konfiantza irabazi

dute. Korporazio handi hauek dira akordioaren sustatzaileak eta martxan jartzeko benetako

interesa dutenak, beste aldean soldatapeko eta langile autonomoak, baserritarrak,

nekazariak eta abeltzainak, arrantzaleak, enpresa txiki eta ertainak, merkatari

txikiak, kontsumitzaileak eta herriak dauden bitartean. Azken hauek izango dira kaltetuak

eta ez zaie ezer galdetu eta ez zaie galdetuko.

TTIPa munduko proiektu politikoa da, helburu ezberdin asko dituena baina elkarren

osagarriak direnak, nazioarteko eta tokiko inplikazioa duena, ondorio ekonomikoak eta

gizartean eta ingurugiroan eragina izango duena. Horregatik, ezin dugu sinetsi TTIParen

helburua europar eta iparamerikar merkatuen irekitzea edo aduana tasen ezabatzea

besterik dela. Bere helburua atzerrian inperialismoaren bertsiorik okerrena berpiztea

da, eta eremu transatlantikoan muturreko liberalismoa ezartzea, “beharrezkoak ez

diren” ekoizpen gastuak kenduz soldatapekoen, kontsumitzaileen edo ingurugiroaren

babeserako neurri oro desagerraraziko duena. Azkenik, TTIPak arriskuan jarriko du aurreko

mendean belaunaldi osoek borrokatuz lortutako guztia.

2015eko urtarrilean

More magazines by this user
Similar magazines