gora eta behera - Zestoa

zestoa.net

gora eta behera - Zestoa

www.zestoaautoak.com


A T A R I K O AEtxetik irten aurretik leihora begirajartzen naiz. Urrutitik ikusten dudanaurrun sentitzen dudala dirudit,eta hala jokatzen dut. Hala,pertzepzioei jarraiki nire ekintzaguztiak kateatuta doaz: berokiahartu, etxeko atea ireki, amari“ayooo” oihukatu eta kalera. Bainaa zer zaplaztekoa hartzen dudanbeti Groenlandiatik datorren haizehori sentitzean. Zelako hotza! Etagero betikoa... Zenbat maite dudanuda! Hotza, berorik eza, tenperaturabaxua edo oso baxua, bero-gabeziakgorputzean eragiten duensentsazioa. Sahararrek gustura dastatunahiko lukete momentu honetanzer den sentsazio hori (ustez, guretzat desatsegin).Uda izan, udaberri, udazken zein negua, Zestoan beti senti daiteke saharar espirituhori. Oraingoan inoiz baino gehiago. Ehun milaka lagun errefuxiatu kanpamenduetanditugu mendebaldeko Saharan. Egoera makala benetan. Marokosekulako genozidioa burutzen ari den bitartean, bertako herritarrentzat egunbakoitza tortura jasangaitza bilakatu da. Munduaren ahanzturan dagoen herrialdeada Sahara eta nazioarteak eskuak garbitzen ditu, bertan hainbat etahainbat pertsona torturatu eta bortxatuak izaten ari diren bitartean. Kolono etazibilengatik erabat kontrolatuta daude. Fronte Polisarioak su-etenean hemeretziurte daramatza, baina su-etenerako hitz eman zitzaien zenbait gauza ez dirabetetzen. Guztiz inkomunikatuta daude, desinformazioa da nagusi, zapalketa,inpotentzia… Ahotsa kendu diete, alegia. Baina Zestoak beste zentzumen bat dueta euren ahotsak entzun ditzakegu. Gure herria beti izango da Sahararen anaiarreba.Eskuak zabalik ditugu eurentzat eta egunetik egunera ziurtatzen digu.Saharak hegoak zabaldu eta hegan egin beharko du. Euskal kulturaren beste aitabatek ere hilabete honetan hegan egin digun bezala. Xabier Lete joan zaigu.Euskal kantari eta poeta handi hau gabe geratu da Euskal Herria, baina berepresentzia bere lanek mantenduko dute. Hari ere ez zion izutzen negu hurbilak,uda beteko beroan bazekielako irauten zuela orainak ere geroan. Garbi dioesaldian, oraina mantenduko da oraindik ere beretzat, dagoen tokian egondaere bertan da Xabier. Handia zen gero, eta bere handitasuna azpimarratzekobeharra sentitu dut hil honetako danbolinean.2010ak hotz egingo du ihes, baina bihotzak bero ditu Zestoak. Urteko azkendanbolin hau ere goxo dator, zeuek ere egiazta dezakezue. Bitartean hurrengodanbolinerako buruari bueltak ematen jarraituko dugu, gabon afari zein bazkarietakobitxikeriek inspirazioa emango diguten esperoan (tripa beteta askotanhobeto pentsatzen da!). Kilo bat edo beste hartuta, garuna ere beteko dugula esperodugu. Baina beti Zestoaren osasunerako. Goian bego Lete, gabon onak izanZestoa eta urte berriari harrera ona egin!Janire Diazd a n b o l i n EK EZ DU BERE GAIN HARTZEN ALDIZKARIAN ADIERAZITAKO ESANEN ETA IRITZIEN ERANTZUKIZUNA34 6 8 10 12 16 18I N K E S T AE N B I D O A KJ A R D U N I A NN E R E A M E N D I Z A B A LHARRIA GORA ETA BEHERAATEZ ATE HERRIANZABORRA GUTXITZENZ E R U R R U N D A G O E NS A H A R AL I L I- I D I A K E ZU D A L E K O B E R R I A Kdiruz lagundutakoaargitaratzailea: Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)Telefonoa: 943 147 123h.el.: danbolin@topagunea.comdanbolin:Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozolakolaboratzaile/zuzentzaile taldea:Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitanodiseinua eta maketazioa: Eneko Aristiinprimategia: Gertu (Oñati). lege gordailua: SS-1108/2000 ISSN: 1576-9429


enbidoa I.HAUNDIRA EUKI ETA ORDO TXIKIRAhizkuntz zaharra nahi dugu zabaldu, munduaren aurrean…Hi Turbos afariarena eginda zagok, Aitor Morenasekin hitz egin diatAitorreneta bion artean preparatuko diagu. Ertxinpe sozidadian izango duketa data jarriko diagu. Ona 28an izango huke, inuxente egunean, baina azkarregiizango duk eta aurrera begira beste data bat jarriko diagu. Morenas ezagututadata bat baino gehiago jarri beharko diagu, berak esaten duen bezala“e, e, e, datorren ostegunian ingoiu, nere sozidadian”. 29an ezingo diagu egin,Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka lagun arteko partidua jokatzen dik etaSan Mamesen.Tamalez, aurten ere lagun arteko partidua izango duk. Baduk garaia herri honekEuskal Herri osoko izaera duen selekzioa edukitzeko; Lapurdi, Zuberoa,Behe Nafarroa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoahartzen dituena. Abestiak dioen bezala“munduaren aurrean” nazio bat bezala agertzeko.Nazio izaerarik ez duen selekzio batek jokatukodu aurten ere. Euskal Futbol Federazioak partiduaantolatzeko eman dituen arrazoi eta urratsekinjokalariak ez daude ados, baina jendeaanimatu nahi dute eta nik ere halaxe egin nahikonuke. Euskal Herritar bezala, San Mameserajoan eta partidu hori kirola, festa eta aldarrikapenakbat egiten duen momentua izatea. Etorkizunmotzean, nazio bat garenez, lagun artekopartiduak jolasteaz gain, bai Europan eta baimundu mailan dauden txapelketa ofizialetan ereparte hartzeko eskubidea daukagulako.Gu euskaldun bezala han egongo gara, bainabeste askok, arrazoi desberdinengatik, ezingodute. Hik Errota (Juan Mari Igarataundi), ZestoakoNelson Mandelak, 23urte daramatzak espetxean eta ez duk ikusi ez aurrekopartidurik, ezta 29an jokatuko den partidua ikusiko ere. Datorren urtekoaikusteko moduan izango ote haiz?PAitor Irureintada.Erralla familia. Nork ez ditu ezagutzen Orioko baleari jarritako bertsoak? “1900 ta lehenengo urtian,…”, edonork ez ditu ezagutzen Santa Agedako kopla ezagunak? Nork ez ditu garai bateko bertsolariak ezagutzen? Basarri,Lazkao Txiki, Lasarte ... Eta bertsolari gaztexeagoak? Lizaso, Egaña, Peñagarikano, Maia, Maialen… Etanork ez ditu etorkizuneko bertsolariak ezagutzen? Amets Arzallus, Julio Soto, Miren Amuriza, Sustrai Colina,Jone Uria eta abar.Azaroaren 27an, Erralla familiakook afaritarako hitzordua jarri genuen eta, kalean afal aurreko poteilloan genbiltzala,jendeak harritu samar begiratu eta honela galdetzen zigun: “Ze juntadizo klase dezue ba?”. Nonbait herritardenek ez zuten Errallaren berri. Hala, zuritotik zuritora esplikazio batzuk eman ostean, Fernando Errexilekprestatutako afari mundiala jan genuen Lauiturrin. Afalostean, hainbeste gustatzen zaigun hitzaren kirolean mingainaastindu eta gero, kalera buelta bat egitea otu zitzaigun, eta hara eguneko sorpresa nagusia: Erralla bertsoeskolak,beste elkarte guztiek bezala, lehendakari bat zuela jakin genuen. Eta hark ere harrituta galdetu ez zigunba: “baño bertso eskolan oindik juntatze altzeate ba?”. Badakigu ez garela lehen aipaturiko bertsolari ezagun horienmailara iristen, baina hala ere asteazkenero 6etan Kultur Etxean elkartzen jarraituko dugu, euskarari etabertsoari gure apurra emanez, beraz, etorri nahi duenak anima dadila. Izan ere, bertsoaren aitzakian mahai batenbueltan elkartzen garenok lagun talde bat baino zerbait gehiago osatzen baitugu, Erralla familia osatzen dugu.E r r a l l a b e r t s o e s k o l aNori botako zeniokeelur bola bat?Onena apaizaibotatzia,gaiztuenakhoiek izaten diata! Ta bestela...ba gaixtuai.Orain... zeindan gaixtua?Asko...Martzelino Mantzisidor65 urteBa mutilenbati edo, nerekingaizki portatudiren mutilei botakonieke. EtaZapaterori erebai, merezi dueta!Elene Arruti18 urte


5Elur bola batinori ere ez, bainabeti edukiizan det gogua,barrerak jarritadaudela, Zunzunegialdean gorainoigo etaarrautza mordoskabat hartu etabaten bati edobesterik gabe plazarabotatzeko.Lurdes Arregi50 urteNik Enekosemeari botakonioke gustura,Candanchuraedo Astunera joaneta han elurretangaudela.Horrek eskiatzengaudela esannahiko bailuke!Mikel Etxeberria52 urteElurra egitendun egun baten,mendira juangonintzake lagunekineta han nerekinjolasian dabilenetakobati botakonioke.Maider Goncalves11 urteHemen etorrizarete etahori papeleta jarrididazuena.Onena zuei botatzia,momentuhontangehiena zuekmerezi dezueta!Joseba Regil19 urteHEKAIN HAUR-ESKOLAONELAXEizena du, bada, izena gure herriko kaskoan kokatuta dagoen haur-eskolak. Dakizuen bezala, bertara0-2 urte bitarteko haurrak joaten dira. Bi gela daudenez, 0-1 urte bitarteko 8 haur eta 1-2 urte bitarteko13 haurrentzat dago lekua. Baina azken bi ikasturteetan behintzat berehala bete dira plaza hutsaketa hainbat herritar bere haur maitea beste haur-eskola batera eramateko erabakia hartzera behartutasentitu dira.Beste diot, nahiz eta Arroabean ere haur-eskola egon, guraso askoren nahia eta desioa herrian bertankokatuta dagoenera eramatea delako. Arrazoiak asko izan daitezke: herrian bertan geratuz gerokotxea hartu beharrik ez izatea, haurra aiton-amonek jaso behar badute erosoagoa dela (gidatzen ezdutenek Arroara mugitzeko zailtasunak izan ditzakete)… Gauza da ikasturtez ikasturte Ekain haureskolanhasi nahi duten haurren kopurua gehitzen doala eta “Arroabeko haur-eskolan lekua badago”entzuteak ez digula jada balio!Horrez gain aipatzekoak dira haur-eskolak hobetzear dituen hainbat esparru ere: gelen egitura (Lformako gelak daude, pasillo itxurakoak eta horregatik haurrekin korroa egitea ia ezinezkoa izatenda); logelara 0-1 urteko gelatik bakarrik sar daiteke, eta 1-2 urtekoek lo egin behar dutenean bestegelatik pasa behar da; espazioa dela-eta jostailuak ezin dituzte haurren eskura utzi; geletan bertanjaten dutenez, hezitzaileek dena jaso arte haurrak lasai egoteko eremurik ez dute; jolastokira edozeinpertsona sartzen da (gerrira arteko hesitxo bat gainetik pasatzea erraza da) eta batez ere asteburuenostean zikinkeriaz josita agertzen da (berau hezitzaileek garbitu behar izaten dutelarik); materialagordetzeko biltegi falta; haurren kotxe-eserlekuak uzteko leku egoki bat…Badakigu hainbat obra egingo dituztela laster: sarrerako atea eta haur-eskolara sargunea aldatu, 1-2urtekoen aldagelak txikitu gela nagusiari metro gehiago emateko… Baina ez gara horrekin konformatzen,gure haurrak Zestoan bertan nahi ditugu!Enbido 2.Mirari Uranga


JardunianGaur egun zertan aritzen zara?Haur masajeko ikastaroak emateaz gain, gurasoentzat eta irakasleentzatformazioko hitzaldiak, guraso eskolak eta gai horieninguruko kontsultak erantzuten ditut. Prebentzioa eta komunikazioalantzen ditut hitzaldi horietan. Orain, Orion ari naiz gurasoeskolak ematen.nerea mendizabalNerea Mendizabal komunikazio etahaurren heziketaren inguruko hitzaldiak,ikastaroak eta guraso eskolak ematenaritzen da. Gizarte Hezkuntzandiplomatua, Psikopedagogianlizentziatua eta haur masajekohezitzailea da. Lehenengo haurraikasketak amaitu eta gutxira izan zuen,orduan konturatu zen haurrenhezkuntzaren arloan egin nahi zuela lan.Geroztik, etengabe formatzen aritu daeta gaur egun haurren heziketan adituadela esan daiteke.Zein motatako komunikazioa lantzen duzu?Marshall Rosenberg adituak garatu duen Komunikazio ezbortitza,edozein harremanetarako balio du. Nire lanean gehiena,guraso, irakasle eta haurren komunikazioa lantzen dut, nahizeta beste zenbait esparrutako profesionalekin ere esperientziakizaten ari naizen.“Haur guztiek ekartzen dute instrukzioliburua, baina jakin egin behar dairakurtzen. Zure haurrak esaten dizu unebakoitzean zer behar duen”Guraso eskoletan eta hitzaldietan lantzen duzun gaianola laburtuko zenuke?Niretzat, oinarrizkoa errespetuzkokomunikazio edo erlaziobat izatea da, batez erehaurrekin. Askotan, gurasoedo hezitzaileok pentsatzendugu heldua izateagatik gukgehiago dakigula, edo haurrakzer eta nola egin beharduen badakigula. Haurra,haurra izan arren pertsonabat da, eta gauza asko ditu esateko. Noski, heldu bezala, ereduedo erreferentzia batzuk markatuko dizkiogu, kontua ez da permisibitateanerortzea eta haurrak nahi duena egitea. Bere mundurajaistea da garrantzitsua, hortik abiatuta berea eta nirea kontutanhartuko duen zerbait sortzea.


Ama izateak lagunduko zizun zure lanbidean ezta?Ikasten joan naizen dena, egoera praktiko batetik joan naiz deskubritzen,nire haurraren heziketatik. Nik uste dut horri esker teoriak esaten duena,praktikan frogatzeko aukera izan dudala.Zein da adin-tarte zailena edo kritikoena?Askotan esaten da adin kritikoa nerabezaroa dela, zerbait lehertu egitendelako. Niretzat kritikoena 0-8 urte da, haurtzaroa. Hor eraikitzen da pertsonarenizaera. Horregatik da garrantzitsua garai horretan egitea prebentzioa.Horrek ez du esan nahi ondoren ezin denik ezer egin. Ezta krisi etaegoera zailik egongo ez denik ere. Niretzat haurtzaroa etxe bat eraikitzeabezala da, behar dituen zutabe guztiak kalitatezkoak ez baditugu jartzen,etxe hori oso baldintza kaskarretan eraikiko dugu. Haize bolada handiaketortzen direnean, erortzeko aukera gehiago izango du. Haurtzaroan haurrakbehar duen guztia ez badiogu ematen, eta ez naiz behar materialez ari,eta errekurtsoak eskatimatzen ibiltzen bagara, arriskua dago lehenago edoberanduago sintoma desberdinak kanporatzeko. Ez nerabezaroan bakarrik,edozein egoeretan etorriko dira krisialdiak: anaia edo arreba jaio delako, eskolazaldatu delako… Krisialdi horietan pertsona horrek ez baditu oinarrisendoak, zaila izango du konfiantzaz eta errekurtso indartsuez aurrera egitea.Zein onura ditu haur masajeak?MaEz da masaje terapeutiko bat, haurrarekin komunikazioan sartzekotresna baizik: begiradak, aurpegiko espresioa, presentzia.... Adin horretanezin gara hitzez komunikatu, baina bai kontaktuaren bidez. Lotura hori seguruaeta konfiantzazkoa izatea oso garrantzitsua da. Askotan elikadurarigarrantzi handia ematen zaio eta haurrak jaten ez badu asko kezkatzen gara.Baina masajea elikagai emozionala da, elikagai fisiologikoa bezain garrantzitsua.Masajea emateko denbora hartzen dugunean, haurrarekin egotekodenbora esklusiboa da. Badirudi egun osoa umearekin gaudela, bainabenetan umearekin bakarrik gaude edota aldi berean bazkaria prestatzen,lagunarekin... Haurrak lehenengo urteetan atentzio esklusibo horren goseikaragarria du, eta ez badiogu ematen bere jokaeren bidez, askotan guretzatdesegokiak direnak, jakinaraziko digu. Oinarrizko behar bat da. Masajearenonuren zerrenda amaiezina da, onura fisiko ikaragarriak, sistema immunologikoaindartzen laguntzen du…Haur masajean ez dira teknika zehatzak ikasten, berarekin egoteko tartebat hartu dudalako lasaitzen da haurra, feeling hori izan dugulako, barretxoakizan ditugulako, begiradak… Umeak pentsatzen du une horretan: “zerbaitnaiz nire ama edo aitarentzat, dena utzi eta tarte bat hartu du nirekinbakarrik egoteko”. Helduoi ere gauza bera gertatzen zaigu.Guraso berri bati zein gomendio emango zenioke?Askotan, bai umeak eta bai nik behar dugunari erantzuna emateko, gureinstintuak eskatzen diguna egitea da zuzenena. “Umeak instrukzio liburuarekinetorriko balira…” esaten da. Haur guztiek ekartzen dute instrukzio liburua,baina jakin egin behar da irakurtzen. Zure haurrak esaten dizu unebakoitzean zer behar duen.7Esnearen Ligan jarraitzen al duzu?Bai, orain Zumaian dut taldea. Hiru urteedo badira hilero biltzen garela. Garai bateansekta bat balitz ikusten zena, bere lekuaegiten ari da eta satisfazio oso handia ematendit. Duela aste batzuk Bilbon nazioartekokongresu bat izan zen Esnearen Ligakantolatuta eta Osakidetzak 60 leku hartuzituen bere profesionalak bertan izateko,poztekoa da. Orain arte borroka bat izanda, Esnearen Ligak esaten zuena eta pediatrekesaten zutena askotan ez zen gauzabera… baina aldaketa sumatzen ari gara,nahiz eta oraindik bidea luzea izan.Ni ama banintz, zergatik joan beharkonuke Esnearen Ligara?Ama batek bularra eman nahi badu, informazioaeta babesa jasotzeko aukeraematen dio Esnearen Ligak. Haurdun zaudeneanez baldin badaukazu garbi, zalantzakargitzeko balioko dizu. Esnearen Ligarenfuntsa amen arteko babesa lortzea da.Taldera joaten garenean ni han nago, bainaniretzat askoz garrantzitsuagoak dira amekberaien artean dituzten elkarrizketak etairitzi eta esperientzia trukaketak.Bularra ematean ere komunikazioa dagoama eta haurraren artean, begiraden bitartez,presentziaren bitartez… elikagai emozionaladago hor ere.Biberoia eman behar dutenek ere, landuahal dute komunikazio hori. Biberoia titiaemateko posturan ematea posible da etaoso garrantzitsua da hori lortzea. Titiaamak soilik eman ahal dio, eta horrek loturaindartzen du. Biberoia edonork emandezakeenez, lotura hori galdu egin daiteke,eta horregatik bere zentzua izan dezakeamak ematea, erreferentea izatea. Aitarenpaperaz ahaztu gabe, jakina, oso paper garrantzitsuadauka edoskitze garaian aitak,ama zein haurra emozionalki elikatu baititzake.Titia eskatu ahala eman behar delaesaten badugu, biberoia ere hala emateagomendatuko nuke.Naiara Exposito Alberdi


harria gora etabeheraAbenduak 18. Zestoarren eta Zumaiako arraunlarienarteko gizon-proba. Jendetsua. 700 lagunetikgora. Giro ederra.18:00. Pisatze lanak. Hotz, hiru bat gradu. Zortzikoteak650 kilotan sartu behar; bestela, pasatako kilo bakoitzarendoblea erantsi behar harriari. Zestoarrak, hotzaren beldurrikgabe, malla motzetan, 641,6 kilo; zumaiarrak, galtzontzilotan,641,2 kilo.20:00. Lopenen idi parea, plazan, gora eta behera, plazaeta harria baldintza onetan zeudela baieztatzeko. Ondoren,leon-kastillo: zumaiarrak izango ziren lehen. Bigarren izateak,zestoarrentzat bentaja.22:30. Juan Olaizola, Potte, aurkezle. Parte-hartzaile bakoitzarenizena entzun ahala, juezaren azterketa zorrotza:gorputza, zapatila azpiak… Dena ondo.Zumaiarrek soldaduen pare eman zioten hasiera: denakbatera mugitzen ziren eta, azkarregi ez zihoazela zirudienarren, oso ondo eutsi zioten erritmoari. Emaitza, 51 plaza,13 zinta eta 20 zm. Itxura batean, zestoarrek hausteko modukomarka, aurreko egunetako entrenamenduetan egindakoakikusita. Jendea oso animoso.Jarraian, zestoarren txanda. Manuel Olaizola Uztapide IIafalta (entrenatzaile lanetan hain gustura ibili zena, baina azkenmomentuan gaixotu nonbait). Oso azkar zestoarrak,azkarregi agian? Jendearen kalkuluen arabera, erraz irabazikozutela zirudien. Jesus Goikoetxea Fati artekaria, nabarmenzestoarren alde. Plaza kopurua aurrera baina indarrakgastatzen. Aurkezleak zenbat plaza eta denbora esatenzuen bakoitzean isiltasuna, jendeak kalkuluak egiteko halabeharko balu bezala. Halako batean “Zestoa! Zestoa!” hasizen oihukatzen mundu guztia eta bukaeran dena eman zutenkirolariek. 49 plaza, 8 zinta eta 120 zm. Zumaiarrek 3plazako aldea emana ziotenez, zestoarrak irabazle. Azkeneandenak guztura: zestoarrak apustua irabazita eta zumaiarrakzestoarrek baino plaza gehiago eginda.Jone Bergara


9ale/baleAbenduak 4Hainbat talderen atxikipena lortu nahiduen Gernikako Akordioa aurkeztu zenKALE. BIDEZARRA KALEAN,ESKOLA PAREAN ISURI XELEBRE BAT IZATEN DATARTEKA, LABAIN-LABAIN JARTZEN DU LURRAkNEURRIAK HARTU DIRA.BALE. HERRIKO FAROLAEZBERDINETAN ENERGIA AURREZKOAbenduak 9Ilargierdi taldeak emakumeen aurkako indarkeriarensalatzeko hainbat elkarretaratzedeitu ditu denbora gutxiandanbolinzuloAdinekoen Kontseilua Zestoan. Urola Kostako Adineko Kontseiluak hiruhilabetean behin egin ohi du bilkura Zestoan izan zen abenduaren15ean. Adineko Kontseiluko ordezkariek Aldundia, udalak eta AdinekoKontseiluaren arteko harremana sendotzearen garrantzia azpimarratu zuten.Kontseiluak, kontsultarako soilik den organo bat bakarrik izan beharrean,parte hartzeko aukera duen organo bat izateko beharra aldarrikatuzuten. Modu honetan, adinekoentzat horren garrantzitsuak direnzerbitzu sozial etabeste hainbat arlotanparte hartze zuzenaizango luketelarik.IKAVI enpresak ikerketabat egin du UrolaKostako adinekoek zerbehar konkretu dituztendiagnostikatzekoeta bertan aurkeztu zirenAbenduak 11TSko langileek manifestaldia egin zuten “TSkolangileak tinko! Despidorik ez!” lemapeanA benduak 12Katamarrua natur taldekoak irteera UrtiagahaitzuloraAbenduak 13Sutea Koiote taberna gaineko bigarren solairuan


ateatez“Hondakinek beharduten kudeaketa zuzenaematen, ahal den neurrianlaguntzeko asmoz, gerturatuHerriannaiz taldera”Urko Magerzaborragutxitzen*Atez ateko partaideen iritziak“Errausketabeharrezkoaizan ez dadinalternatibaposible bakarraikusten dut”Mikel OdriozolaLierni ArrietaErrausketan oinarritzen den zabor kudeaketaren inguruko herrigaldeketa egin ondoren, erabakitakoari erantzuna eman nahian sortuzen Atez-ate taldea. Interesa izan dezaken edonorentzat irekita dagotaldea eta informazio gehiago nahi duenak Zestoako Udalekoingurumen zerbitzura jo besterik ez du. Zaborrak kudeatzeko eredujasangarriago bat definitu eta ezartzea dataldearen helburu nagusia, baina ezagutudezagun talde hau gertuagotik.“Ni naturtaldetik natorgehien bat.Zaborrari emanbehar zaion gestioareninguruan Zestoakerrauskailuari ezetz esanzion. Guretzat nahi ezduguna Zubietakoentzat ereez. Horri irtenbide bat emanbehar zaio, zerbait eginbehar da, ezin da inertziahorretan sartu eta ezer ezegin; atez atekoa irtenbidebat izan liteke”Nondik hasi zineten?Lehenik zaborraren kudeaketaren inguruan dauden eredu etainformazio asko aztertu genituen (kostuak, emaitzak…). Bestalde,2008an egin zen Zestoako hondakinen azterketak ere informaziobaliagarria eman digu, Zestoako gune ezberdinetan sortzen denzaborraren karakterizazioari dagokionez.Zein izan zen azterketaren ondorioa?Azterketaren ondorio nagusia zera da: emaitza onak lortzen dituztensistemek, nolabait esateko, “behartu” egiten dute herritarrazaborrak modu jasangarrian kudeatzera. Sistema horien arteandaude, besteak beste, atez atekoa edo/eta norberak sortu edo birziklatutakoarenaraberako zerga politikak. Esate baterako, zaborraknahasian jasotzen dituen edukiontzia kentzen bada, herritarrakzaborrak bereiztu eta birziklatzera behartuta daude.


g urean“Zaborraren kudeaketakdaukan garrantziaz gain,iruditzen zait gaur egunekogizarte eredu hau ez delajasangarria, eta ezinbestekopausua dela kontsumoohiturak aldatzen joatekoeta beste eredujasangarriago bat jartzeko”“Ez dugu ahaztu beharorain dela urte batzukerreferendum bat egin zela,errauskailuaren aurkazkoerantzuna izan zuena, etaalternatiba bat faltazaio. Ezezkoa emangenion bainaerrauskailua eginegingo da Zubietaneta iruditzen zaitatez atekoa aukeraona dela ingurugiroakontutan hartzenduelako, birziklatuegiten duelako…”Eukeni IbargurenIgor OdriozolaZein da Zestoarako proposatzenduzuen sistema?Orokorrean atez ateko sisteman oinarritu beharkogenukeela ondorioztatu dugu. Dena dela,horren barruan, aukera asko daude: atez ate zereta noiz bildu, zein edukiontzi mantendu, larrialdikoguneak, eta abar. Gainera, seguru asko,sistema ezberdinak proposatuko dira eremuarenarabera. Horrela, herrigunerako edo auzo guztietarakoez litzateke sistema bera izango, ezta sortzaileguztietarako ere (etxebizitza, baserri, denda,industria...).Aitor Olaizola“Iruditzen zait zaborrarenarazoa arazo potoloa dela. Etairtenbide bat eman behar zaioez badugu nahi hemendik urtebatzuetara zabor artean bizi.Bestalde, iruditzen zaitirtenbiderik egokiena gaikakosailkapena dela eta horiondoena egiten duena atezateko bilketa dela”Noizko gauzatzea espero duzue hori guztia?Legegintzaldi hau bukatu aurretik, diseinu zehatz bat lantzekoasmoa dugu. Auzo edo/eta sortzaile ezberdinen arabera kudeaketasistema zehaztuz. Dena dela, proposamen hori ez litzatekeitxia izango. Herritar guztion ohiturak aldatzea dakarrenez, herritarrenpartehartze prozesu bat abian jarri beharko litzateke, horrela,behin betiko sistema ezarri aurretik beharrezko hobekuntzakegiteko.Bilketa edo kudeaketa sistemaz gain zehaztu beharreko bestehainbat kontu ere badaude: Urola Erdiko mankomunitateak ematendizkigun zerbitzu eta kostuen berrikuspena, ontzien kudeaketaintegratuko sistemetatik letorkeen dirua eskuratzea (ECOEM-BES...), zaborrik ez sortzea eta birziklapena sustatzen duten zabor-ordenantzakgaratzea, eta abar.Behin betiko diseinua egin bitartean zer?Garbi daukagu proiektu honetan zenbait gauza aldi berean eginditzakegula. Zentzu horretan, norberak konposta egitearen etaherritarren sentsibilizazioaren aldeko apustua egitea erabaki genuen.Oraindik zabor kudeaketaren alderdi denak guztiz zehaztugabe dauden arren, bi atal horietan egiten dugunak ondorengo faseetandenbora aurreratzeko balioko digu. Momentu honetan,besteak beste, konposgintza bultzatzeko bitartekoak, konposgintzaikastaroa eta zabor kudeaketaren inguruko hitzaldi bat prestatzenari gara.Noizko, sistemaguztiz jarrita?Lehen fase honetansistemaren diseinuaegingo da. Guridagokigunez, ondorenahalik eta azkarrenmartxan jar dadinsaiatuko gara.Herriak bere nahiaoso garbi adierazizuen. Berriz ere herritarrokinplikatzenbagara, ez da egongohori guztia gelditukoduen erakunderik.11“Bilera hauetara etortzenhasi nintzen errauskailuaArroan ipini behar zutelajakin genuenean. Orduanizugarrizko mugimenduasortu zelako eta ni tarteanibili nintzen eta oraindik ereinteresa badut. Usurbilgosistema ezagutu dugu etaniri askogustatu zait,ez dakitonena izangoden edo ez,hobetzekoakedukiko ditubaina askogustatu zait”Patxi Urbieta


urrunZerdagoenSahara!Zer moduz Saharan? Iskanbilahandia al zegoen? Arriskurikbizi izan al duzue?Horrelako hamaika galdera entzunbehar izan genituen azaroan, Tinduferrefuxiatu kanpamentutiketorri ginenean. Guk arriskuriksentitu edo bizi izan ote genuen?Baina iskanbila guztia Sahara okupatuanizan zen eta! Ez ote dirakonturatzen —genion batak besteari—gu ehunka kilometrora geundela?Tinduf kanpamentua Aljeriako lurraldean kokaturikdagoela? Askok eta askok ez dakite Sahara okupatuan,Marokoren menpe dagoen lurraldean, edoerrefuxiatu kanpamentuan bizitzearen arteko aldeazein den. Errefuxiatu kanpamentua Aljeriako lurretanegoteak babesa ematen die 200.000 sahararri, Marokokezin baitu horiengana joan eta haien anai-arrebeilurralde okupatuetan egiten ari zaizkien basakeriakegin. Eskerrak!Gai hau zertxobait argitzeko asmoz, hona hemen zenbaitargibide: Saharako lurraldea bi pusketatan dagobanatua; Sahara okupatua, lurralderik aberatsena, Marokokoarmada eta poliziaren menpe dago 1975. urteanmilitarki menperatu zutenetik. Hor gertatu dira (etagertatzen ari dira) lehen aipatutako basakeriak (ehunkahildako, desagertu, torturatu…). Beste batzuk lurraldelibrean bizi dira, militarki okupatua ez dagoenzatian, zati pobrean. Lurralde hori 2.600 kilometro luzeden harresi batez banandua eta bost milioi minazinguratua dago. Eta azkenik, beste asko, 200.000 laguninguru, Tindufeko basamortuan bizi dira (Aljeriakutzitako lurretan); hor bizitzeari “bizitzea” esaten badiogu,behintzat! Kanpamentu horietan izan gara gu,eta handik etortzen dira uda pasatzera geurera.Sahara okupatua eta Tindufeko kanpamentuen arteanbost bat orduko bidea dago. Errepideak oso txarrak dira.Kanpamentuetan lasai egon ginen; bagenekien beste estatubat zela eta Aljerian ez zirela sartuko. Baina tentsioanabaria zen; beren senitartekoak ari ziren jipoiak jasotzeneta desagertzen.Kontuak kontu, han bizi den egoera politikoa eta giza eskubideenurraketetan ez naiz sartuko; bakoitzak ulertukoditu bere erara. Dena den, merezi du aipatzea zenbait herritarboluntario gisa egiten ari den lana:


31WADNA TALDEAAgian, herritarrontzat, Wadna taldea da ezagunena. Talde horren bidezetorri ohi dira gaztetxoak urtero Zestoara (Tindufeko kanpamentutik),Oporraldiak Bakean programaren baitan. Horrez gain, Tinduf kanpamentuerrefuxiatura bidaltzeko janari bilketa egiten dute urtero. Eta inguruko herrietakojanari bilketetan ere parte hartu ohi dute. Hitzaldiak eta Saharakoegoera hobeto ulertzeko kanpainak ere aurkezten dituzte, umeen ongietorriakere antolatzen dituzte… Kanpamentuetako beharrei erantzuten saiatzendira ahal den neurrian. Zenbait urtetan, eguzki plakak bidali izan dituzte,eta jartzera bertarajoan ere bai…TEBALHerritar taldetxo bateksortu zuen Tebalelkartea duela bosturte, orain taldea handituegin bada ere.Orduz geroztik, isilpekolanean ari diraamets bat egi bihurtunahian. Bi hitzetanesanda, eguneroko elikadurak —barazkiak, batez ere— basamortuanbertan lortzea du helburu proiektu horrek. Benetan proiektuaurrerakoia da, hainbat buruhauste baina aldi berean pozakematen ari dena. Sinesgaitza badirudi ere, ura dago basamortuhorretako azpigune batean. Ura ateratzeko motoponpak, hazibereziak, berotegiak eta antzeko teknologiak lortu, eta hara eramandituzte; pixkanaka, guda irabazi diote basamortuari etahango bero izugarriari.Horrekin batera, eskola bat ere eraiki eta martxan jarri berri dute,400 bat familiak bere baratzeasortu eta aurrera ateradezan beren haima ondoan.Eskola horren bidez, baratzehori aurrera ateratzen erakutsikozaie, gauzak nola egin,haziak nola lortu…Hurrengo erronka hiltegi batjartzea izango omen dute,eguzki plaken bidez hozkailuerraldoiak ipintzea. Horrela,haragia oinarrizko osasunbaldintzatan izango lukete.Aipatzekoa inguruko zenbait talde etaenpresak proiektu horri eman dioten babesa;horien artean daude Saharautz etaEnkarterri taldeak, BBK, Bombas Azcueenpresa eta, azkenaldian, Zestoako Udalaere bai.LEOK´KEta, azkenik, nola ahaztuko gara, ba, Leok´ktaldeko gure rockeroez? Horiekerakutsi digute hamaika era daudela sahararreilaguntzeko. Haiek musikarenbidez laguntzea erabaki zuten. Diskobat atera zuten denbora librean, eta horrensalmenta eta zuzeneko emanaldietanlortutako diru guztia Saharako emakumeeilaguntzeko erabiliko dute.Rockero beterano horiek ereduhartuz, lagundu dezagun bakoitzakgure erara: batzuek, harajoanez; beste askok, hemendikahal duguna bidaliz edo udanhaurren bat etxean hartuz… Betiereherri berezi horretaz ahaztugabe. Haiek hamaika aldizesan ziguten gu haietaz ez ahazteazela beren azken esperantza.Ni ez naiz ahaztuko; hitza ematendizuet.Karmelo Arrizabalaga


gaizkakortadirenO s a g a i a k :P r e s t a k e t a k :plateretikERREGE-ERROSKOA300 g irin.200 g legamia-ore edo masa madre (70 g irin, 25 g legami, 70 ml esne epel).55 ml esne.55 g ur.100 g azukre (edo gehiago)40 g gurin.2 arrautza (bat masarentzat, bestea gainetik jartzeko).30 g ron.3 koilara txiki laranjondo-lore ur (azahar). Farmazian.Laranja eta limoi azal zatiak.Kanela-zotza1.- Ontzi batean esnea, ura, laranja eta limoi azalak eta kanela jarriko dituguberotzen. Irakiten hasten denean, ontzia kendu egingo dugu sutatik. Ronaeta azahar ura botako ditugu eta epeltzen utziko dugu infusioa.2.- Bol batean irina eta azukrea nahastuko ditugu eta horri aurrez prestatutakoinfusiotik 90 g gehituko dizkiogu, baita arrautza bat eta legamia-oreaere (masa madre). Ondo nahastu dena eta ur gehiago behar badu, gehitu infusiotikmasa arin bat lortu arte. Eragin eskuz 20 minutu inguru eta utzi 5 minutuatsedenean.3.- Gehitu gurina eta oratu masa berriro, leun-leun geratu arte. Olioarekinigurtzitako bol batean harrotzen (fermentatzen) utzi 14 orduz. Denbora horipasatzen denean, berriro oratu errosko forma emanez.4.- Gainetik igurtzi arrautzez eta sartu labera (200 gradutan 20 minutuz).Apaingarri bezala almibarrez egindako edozein fruta jar geniezaioke etabetetzeko, berriz, esnegaina, krema edo biak, bakoitzaren gustura.Masa aurrez egin daiteke eta leku epelean gorde (20º tara)Urtarrileko zenbakitik aurrera,Gaizka Kortadi sukaldaria edonorkprestatzeko moduko errezeta goxoekinetorriko zaigu gurera.Abendua eta Gabon bueltak jakigoxo eta sukaldeko epeltasunarekinlotura zuzena dute, ordea, etaezin ba zenbaki hau errezetarikgabe pasatzen utzi.Beroketa modura, erregeerroskoarenerrezeta bat ekarri digu.Osagaien artean, Gaizkak jarriez badu ere, gogoan izan babarrunbat eta figuratxo bat sartzea delaohitura, broma modura. Babarrunatokatzen zaionak zorte txarraizango omen du edo, zenbaitenetxean, erroskoa ordaindu beharkoomen du. Guk proposatzen dugunerrosko hau etxean egindakoadenez, agian beste zigorren batpentsatu beharko da, ontziak garbitzeaedo besterik gabe kendu etafiguratxoa bakarrik sartu. Figuratxoatokatzen zaion pertsona, berriz,egun horretan etxeko erregeerreginaizango da. Ez du baliohaur denen gustua egiteko figuratxomordoska sartzeak, bestela ereetxeko haurrak nahikoa erregeerreginaizango dira-eta. Ez du balio,ezta ere, mozterako orduantranpak egiteak. Aurrez adostuarauak, jaki goxoak tartean direneanhaserretzea azkena da-eta!KremaLitro 1 esne7 arrautza60 g maizena150 g azukreLimoi azalaKanelaOn egin!- Esnea irakin limoi azala eta kanelarekin batera(esne pixka bat gorde bigarren pausurako).- Maizena (irina) aurrez gordetako esnetan desegin.- Arrautza eta azukrea nahastuz krema egin batidoran.- Dena nahastu ongi eta berriro irakin guztia.Gero, beste ontzi batera pasa hozteko.EsnegainaSukaldatzeko esnegaina erosi (%35 grasa),azukrea bota norbere gustura bota eta hagatxoarekin(barilla) astindu harrotu arte.


51Danbolinzulo:izenaren jatorriaBeste kontu bat ere badaukat aittittari entzundakoa.Pagioko Santumiel eta gure aittitta Praixku izan zirenDanbolinzulo topatu zutenak. Gure aittittak hamalauhamabosturte izango omen zituen, besteak hogeita lauedo hogeita bost. Esango dizuet zergatik deitzen zaionDanbolinzulo Ertxiñan dagoen koba horri. Koba hori Ertxiñakogurutzea baino dezente beherago dago, jendegutxik ezagutzen du. Gu han jolasean ibilitakoak gara.Garai batean, aittitta mutil koskorra zenean, ardiakfaltatzen omen ziren Ertxiñondon eta Pagion. Gure aittittaeta Pagioko Santumiel beti elkarrekin ibiltzenomen ziren ardiak zaintzen. Egun hartan ere han ibilikoziren Ertxiña alde horretan ardi zain, eta ilarrondokoaesaten diogun belar klase baten inguruan odolarrastoak ikusi omen zituzten.–Joño, odol-tantoak!Begira hasi, eta ilarrondo inguruan zuloa, zulo handisamarra ikusi zuten. Hartu zuten makila luze bat,eta sartu dute makila luze hori, baina ez jotzen bazterrik.Pagiora joan, kandela bedeinkatua, soka, eta etxekobeste mutilekin, atzera etorri ziren lau edo bost lagunzulo hori ikustera. Gure aittitta, mutil-koskorraeta deabruena ere bai, seguru asko, hura sartu omenzen sokari helduta, zuloan behera kandela bedeinkatuarekinargi eginez. Ez omen zegoen soka beharrikhara jaisteko, baina hori gero jakin zuten.Barruan zer topatuko, eta egurra mozteko txungura edo trangaeraitxura zeukan harria, baina baita kaxa batean ardi-okela gatzetanere. Hantxe zegoen Ertxiñondotik eta Pagiotik faltatzen zen ardienokela.Gero, zain jarri dira zein etorriko, eta herriko danbolinteroaazaldu omen zen kobazulora okela bila; herrian Danbolin ezizenezezagutzen zutena, alajaina.Arraioa, herriko danbolinteroa izan lapurra!Danbolinteroa hor bizi omen zen Elizkalean, gero Lokatzanekoakbizi izan ziren etxe horretan edo. Nonbait, ardiak harrapatu, hil,larrutu eta kobazuloan gordetzen zuen ardi-okela gatzetan.Gero pixkanaka ekartzen zuen okela etxera: hartu haragi pusketabat edo bi otarrean kobatik, trapuan bilduta, eta Kobaundiko ardisimaurrez bete, etorri disimuluan behera, eta soroan edo baratzeanhusten zuen simaurra. Trapuan bildutako okela, berriz, jatekoeramaten zuen etxera.Ordutik aurrera kobazulo horri Danbolinzulo deitzen zaio, herrikodanbolinteroak harrapatutako ardien okela han gordetzenzuelako.Eta nola bukatu zen kontu hura? Kargu hartu ote zioten? Auskalo!Horrelako kontuak kontatzen zizkigun aittittak, berak bizi izandakoakedo entzundakoak.Gutxi fiatu, batzuk asmatuak izateko ere. Ipuinak ere bai, kontatzenzituen hark. Kantu ederrak ere bai. Bertsotan ederki egitenzuen.Elkarrizketa, transkripzioa eta moldaketa: Manuel Arregi, Jon ArtanoHonekin amaitu da Joxe Ertxiñen traktoretik izenarekin argitaratudugun kontakizun-sailaDANBONLIZULO BARRUAN ATERATAKO ARGAZKIAK, 1980KO HARMARKADA HASIERANPasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/


udalekoberriak•ANBULATORIO BERRIA2010eko azaroaren 25ean Udal Batzarrakburuturiko ohiko saioan gaur egungoanbulatorioak ez dituela baldintza egokiakbetetzen aipatu zen. Azken urteetan hainbathobekuntza egin diren arren, zailtasunakdaude bertara iristeko (eskailerak) eta lokalarenneurria txikiegia da.Konponbidea topatu nahian, Udalak anbulatorioberri bat eraikitzeko lokal bat eskuratudu. Lokal hau Gurutzean egin dituzten etxebizitzaberrietako 2. eta 3.eraikineko lehensolairuan kokatzen da. Osakidetzako arduradunenarabera lokal berri honek, eskatutakobaldintzak betetzen ditu; oinezkoak eta ibilgailuakbertaratzeko ez dago arazorik, tamainaegokia du, argi naturala sartzen da,herri erdian dago...Saioan, aho batez onartu zen Zestoako etorkizunekoanbulatorioaren titulartasuna EuskalAutonomia Erkidegoko Administrazioarenesku dohainik uztea.•UDALAREN WEB URRIA MARTXANDenbora luzez geldirik egon ondoren www.zestoa.net weborria, duela gutxi jarri dute martxan. Itxura eta zerbitzu berriekin etorrizaigu orrialdea. Herria era birtualean ezagutzeko aukera ematendu web-ak eta udaleko erabaki eta araudiaren berri izatekoa. Iragarkitaula bat eta herrian burutuko diren ekintza eta ospakizunen agendaere topa dezakegu. Herriko elkarteei buruzko informazioa eta telefonointeresgarriak eskura ditugu.Turismoak badu bere txokotxoa, herria eta auzoak, monumentuak,ibilbideak, museoak, jatetxeak, tabernak, bitxikeriak,…agertzen dira.Hala ere, berrikuntza garrantzitsuena, udaleko tramiteak klik bateanegiteko aukera da. Orain arte udalari eskaera bat egiteko; abisuak, kexaketa iradokizunak idazteko edo alkateari gutunen bat idaztekoudaletxera joan beharra genuen. Hemendik aurrera, web-aren bitartez,etxetik mugitu gabe egin ditzakegu tramite hauek guztiak. Horrezgain web-orriak harpidetza egiteko aukera ere ematen du, nahiizanez gero web orri osoarena edo atalka ere bai. Modu horretan,harpidedutako atalean aldaketaren bat sartu edo zerbait gehitzen denbakoitzean, jakinarazi egingo zaie harpidedunei mail baten bidez.•ZESTOAKO MILA ARGAZKITIK GORA GURE GI-PUZKOA WEB GUNEAN Gipuzkoako Foru Aldundiaksustatutako GureGipuzkoa.net argazki biltegi eta erakusleiho izugarriabilakatu da eta laster 90.000 argazki izatera iritsiko da. Horretarako,Gipuzkoako hainbat udalek euren argazkiak web gune horretanjartzea erabaki dute, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Ikaskuntzarenlaguntzari esker. Hondarribia, Zaldibia eta Zestoa izan dira,euren herrietako argazkiak GureGipuzkoa.net-en jarri dituzten lehenak.Zestoakoak 1.200 bat argazki dira, hiru bildumatan banatuta:-Batetik, herriko postal zaharrak (XX. mende hasieratik erdi alderaarte).-Bestetik, Zestoako Udalaren enkarguz, Bizente Davila historialariak,90eko hamarkada hasieran, egin zuen “Zestoa Patrimonio Histórico-Artístico”ikerlaneko ehunka argazkiak.-Azkenik, Udalak 1989 inguruan, antolatutako argazkilaritza ikastarobateko hainbat gaztek Urola behe aldeko zementu fabriken aztarneiatera zizkieten argazkiak.Argazki horiek denak, eskuragarri ditu jendeak web gunean bertanzehazten diren baldintzapean.zure publizitateajartzeko deitu943147123


agendaAB ENDUA24 OSTIRALAOlentzero Kantuz taldekoak goizeko9:00etan aterako dira Gurutzetik eta auzoz auzoibiliko dira. Arratsaldeko 16:30ean, berriz ekingodiote Uztapide plazatik hasita.• Jaiotza biziarekinateratzen den taldeak, berriz, arratsaldeko17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik. etaudaletxe azpiko arkupetan bukatuko du.26 IGANDEAZoroperi eguna. 9:00. Idiakaitz txistularitaldearen diana. XXI. Barazki eta fruta lehiaketa.Urolako XIII. Ezti lehiaketa. XII. Zestoako Gaztaeta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak etasalmenta-postu franko izango dira. Goizean zehar,Zestoako merkatarien azoka berezia herriko kaleetan.11:00. Monik eta Eider trikitilariak, plazan.Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 11:00. Gipuzkoakobenjamin, alebin eta infantilen esku-pilotakotxapelketa, kiroldegian: Zestoa - Erniope. 12:30.Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardolehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak.Ordu berean, Idiakaitz txistulari taldearen saioa,kalez kale, eta Gaztetxeak antolatutako triki-poteoa.13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.14:30. Baba jana Gaztetxean. 17:00. 3, 2, zast... egizujolas! Lanku taldearen eskutik, bertsoa, koplak,txotxongiloak eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia,Kultur Etxean (3-8 urte bitartekoentzat).17:15. Denok kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txarangarekin.17:30. Herri kirol ikuskizuna, kiroldegian.Harrijasotzen, Jagoba Otaegi eta Jon Aizpurua(Mixpita). Tartean, Mikela Diazek erakustaldiespontaneo bat egingo du. Trontzan, Garikoitz Lopetegieta Joseba Eizagirre akoatarrak JosebaOdriozola eta Mikela Diaz zestoarren aurka. Pilota:Mikel Goñi - Koka / Capellan - Lasa III. Ondoren,Laranjadi txaranga, afalordura arte. 22:00. Trikita su taldea udaletxeko arkupetan.31 OSTIRALAUrteko azken ostirala. KontzentrazioaEtxeratek deituta Euskal Presoak Euskal Herriralemapean arratsaldeko 19:30ean plazan.UR TARRILA05 ASTEAZKENAErrege Magoak 18:30ean iritsiko dira Akoara. Lehenengo,San Joan egoitzan utziko dituzte opariak; 19:00etan herriko kaleetaragerturatuko dira.nta Ines jaiak Iraetansa21 OSTIRALASanta Ines eguna. 10.30ean Txupinazoa. Meza nagusia etabazkaria Gure Ordeka elkartean.22 LARUNBATAGoizean zehar zuhaitz landaketa. 20:00etan triki poteoa.21:00etan afari herrikoia frontoian eta erromeria goizaldera arte.23 IGANDEA12:00etan auzoko zaharrenei omenaldia. Ondoren esku pilotatxapelketako finala. Arratsaldean zalsi proba.28 OSTIRALAMus txapelketa azkarra Bekoetxe merenderoan gaueko22:00etan.urrentzako gabonetako egitarauahailipurdika Aisialdi taldearen ekintzakKultur Etxean izango dira goizeko 10:30etatik-12:30etara. 6Txeta 9 urte bitarteko haurrentzat. Ekintza hauetan parte hartzekoizena eman behar da gaztelekuan (informazio gehiago 688 684029).28 ASTEARTEAGaztelekuak antolatuta 12 urtetik gorakoentzat masajetailerra goizeko 10:30etatik 12:30etara.29 ASTEAZKENAAltxorraren bila jolasa 10:30etatik 12:30era Gaztelekuakantolatuta.30 OSTEGUNAGaztelekutik Paint Ball-era jolasteko irteera egingo duteLasturrera.rrege kabalgatako antolatzaileek hamabi bat lagun behar di-Interesa dutenak 675700341 edo 650197188 telefonotara•Etuzte.deitu.izarte Zerbitzuak bi ikastaro antolatzen. Alde batetik KZ•GGunean eskaintzen diren “Oinarrizko internet ezagupenak”ikastaroak. Hogei ordukoak izaten dira. Egutegia izena emandakojendearen beharren araberakoa izaten da. Doan izango da. BestetikElKOLAB enpresak eskaitzen duen “Elikagai manupulatzaile” ikastaroa.Prezioa jende kopuruaren araberakoa izango da. Bi aukeradaude; arrisku altukoa, bi egun eta 6 orduko ikastaroa izaten da.Arrisku baxukoa: egun bateko ikastaroa, 3 ordukoa. Izena ematekoUdaletxean munizipalen aurreko bulegoan edota telefonoz 943 147010 telefonora deitu eta Leire Abanzabalegitaz galdetuta.91

More magazines by this user
Similar magazines