Formatua PDF - Ik4

ik4.es

Formatua PDF - Ik4

2008ko TxostenaAurkibideaLehendakariaren mezua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22008ko jarduerak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4Ikerketa-ildo propioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6Kontratupeko I+G-Enpresekin 2008an izandako lankidetza 14Produktuaren garapenerako unitatea . . . . . . . . . 16Diseinu eta produkzio prozesuen unitatea . . . . 26Energia unitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 32Etorkizunera begira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 36Langileak, finantziazioa eta ekintzen-laburpena . 38Antolaketa orokorra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 39Organo sozialak eta zuzendariak . . . . . . . . . . . . 40Enpresa bazkideak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41


Lehendakariaren mezuaDuela urtebete orri hauetan aipatunuen 2008an, “Berrikuntzarenurtea Euskadin” deitu zaion urtean,IKERLAN-IK4ren jarduera lauardatz hauen inguruan egituratubehar zela: ikerketa, enpresa-eraldaketa,ekintzaile izatea eta nazioartekotzea.Ikerketan eta balioa sortzen IKERLAN-IK4gure bezero eta kolaboratzaileentzakoerreferente izatea da helburua.Krisialdiaren aurretik, Euskadin eraldaketaprozesuarekikokonpromisoa hartua zuenIKERLAN-IK4k. Egun, bigarren eraldaketaderitzon prozesu horretan dabil EAE, eta, prozesuhorretan, ezagutza eta berrikuntza,zentzurik zabalenean, abantaila lehiakorrarenfuntsezko iturri dira, eta ondorioz, produktibitateareneragile eta gizartearen ongizate ekonomikoa.Krisialdi sakonenean murgilduta gaude.Zergatiak askotarikoak eta konplexuak dira, etaaspaldi sortu ziren. Etorkizunari edo orainaldiariburuzko hausnarketak egin aurretik, ezinbestekoazaigu krisia nola eta noiz gainditukodugun jakitea.Asmo onetatik haratago, krisiak luze iraungoduela esatean bada adostasunik. Inork ez dakiegoera noiz hasiko den bere onera etortzen,baina esan dezakegu, enpresa-arloan behintzat,suspertzeak zerikusia izango duela krisitik irtetekomoduarekin. Krisialdiak ikaragarrizkoprodukzio-gaitasuna utziko digu eskaeramurritzagoa duen merkatu global batean.Ondorioz, lehiakortasunak, bereizketak etaenpresen posizionamendu globalak zehaztukodute krisialditik irteteko abiadura; prestakuntzaurriena dutenek ez dute irteterik izango.Eraldaketa- eta zailtasun-une hauetan IKER-LAN-IK4k bezeroen eta kolaboratzaileen lehiakortasunaareagotzeko laguntza-tresna eraginkorraizan nahi du, eta garapen teknologikoabultzatzeko eta berrikuntzarako gaitasunahanditzeko ekarpenak egiteko konpromisoahartu du.Jarrera horri eutsiz, eta teknologia eta berrikuntzafuntsezkoak izango direla krisiak langabezianduen eragina konpontzeko, 2008an,IKERLAN-IK4k Hausnarketa Estrategikorakoprozesua burutu du. Sozializazio-ahaleginhandia egin da, bai enpresa barruan, bai kanpokoeragileekin, eta egungo egoerari etalortu beharreko helburuei buruzko eztabaidaeta azterketa sakonetatik atera dira ondorioaketa orientazioak, beti ere bigarren eraldaketanlankidetza eskainiz.2008ko Txostena2


© DVIRGILITxomin GarcíaKontseilu Errektoreko Lehendakaria2009-2012 denboraldirako izango dugun PlanEstrategikoa da lan horren emaitza. “Enpresatraktoreei, enpresa ertainei eta teknologianoinarritutako sektore berriei erantsitako balioahanditzea” da Plan Estrategiko horren helburua.Plan horrek hiru merkatu-erronka ditu,erronka bana aipatutako enpresa-motabakoitzarentzat. Horiez gain, beste bi barneerronkaditu. Lehenengoa pertsonentzat da.Etengabe prestatzera, sormen- eta zerbitzubalioakizatera eta konpromiso eta arriskuakbere gain hartzera bultzatu behar dira pertsonak,lankidetzan oinarritutako sareko lanean.Bigarren erronka gure eraginkortasuna hobetzekoetengabeko hobekuntzari dagokio.2009an IKERLAN-IK4k 35 urte bete ditu. IKER-LAN-IK4ren jarduera garrantzitsuaren adierazledira gure bezero eta kolaboratzaileei emandakoezagutzaren etengabeko sorkuntza etatransferentzia. Hainbat pertsonaren ahaleginaeta ilusioa eskertzeko unea da, bai zentroanbertan lan egin dutenena, bai kanpotik aritudirenena, haiei esker lortu baitugu hau guztia.Geure buruari gehiago eskatzeko eta gizartearekindugun konpromisoa berritzeko uneaere bada, gure inguruneak, geroz eta globalagoaeta lehiakorragoa izanik, sormen-,espezializazio- eta lankidetza-dosi altuakeskatuko baitizkigu.Teknologia Zentro batek epe motzera eginditzakeen ekarpenak garrantzitsuak dira,baina etorkizunak ekarriko dizkigun aukerezbaliatzeko, beharrezkoa da helburua epe ertaineraeta luzera gure gizartea posizio sendo etairaunkor batean jarriko duen egoera sortzea.Eta zeregin horri ekiteko, IKERLAN-IK4ren PlanEstrategikoak zenbait jarduera gauzatu ditu;besteak beste, enpresen jabetza intelektualahanditzea, nazioartekotzea, ezagutza-sare globaletanparte hartzea, enpresa txiki eta ertainentzaterabateko berrikuntza-proiektuakgaratzea, edo teknologian oinarritutako sektoreberrien garapenean enpresa-eragile garrantzitsuekinelkarlana bultzatzea izan dira.32008ko Txostena


2008ko jarduerak2008ko balantze orokorra positiboaizan da IKERLAN-IK4rentzat, aurreikusitakohelburu nagusiak lortubaitira eta lankidetza- eta konpromiso-mailahandiko plan estrategikoaegin baita.2008an IKERLAN-IK4k 19,6 milioi eurokosarrerak izan ditu, aurreko ekitaldianbaino % 2,6 gehiago. Horietatik, 11,4milioi kontratupeko I+G proiektuak egitekoerabili dira, eta 6,9 milioi ikerketaproiektupropioetarako, EuskoJaurlaritzak, Estatuko AdministrazioOrokorrak, Gipuzkoako Foru Aldundiaketa Europako Batasunak. Azpimarratubehar da MONDRAGON korporazioakZentruko ezagutza sortzeko proiektueiemandako laguntza.Kontratupeko I+G proiektuakEnpresekin egindako proiektuen zorroa mailaonean mantendu da, eta 2008ko KudeaketaPlaneko aurreikuspenak bete dira. Urte honetanere positiboa izan da IKERLAN-IK4k CENITPrograman izan duen parte-hartzea, eta horrenerakusle da bi proiektu berri onartu izana (2,1milioi euro). Gainera, ETORGAIren programaberrian parte hartu da, bost proiekturekin eta2,5 milioi euroko aurrekontuarekin.Spinoff-en bidez enpresa-ekimen berriak sustatzearidagokionez, Microliquid enpresaeratu da. IKERLAN-IK4k % 51ko partaidetzaizan du enpresa horren kapitalean.Dagoeneko eskatu dira lehenengo txipmikrofluidikoak. Joan den urte honetan, eTICenpresa ere sortu da sistema elektroniko txertatuaksortzeko. Enpresa horretan bazkidelaguntzailea da IKERLAN-IK4. Bestalde,aurrera egin da oinarri teknologikoa duten bienpresaren sustapenean; mikroteknologiaetasentsore-arloan garatutako ezagutza propioarilotuta daude enpresa horiek. 2009.urtearen hasieran egingo dira bideragarritasun-azterketak,eratze-proposamenak etaIKERLAN-IK4k enpresa horietan izango duenparte-hartzearen inguruko proposamenak.2008ko Txostena4


Javier MendigutxiaZuzendari NagusiaNazioarteaIkerketa generikoa eta estrategikoa2008ko ekitaldian, IKERLAN-IK4k, 7. EsparruProgramaren barruan, bi proiektu berri onartzealortu du, eta, horiei esker, 3 milioi eurokofinantzaketa lortu da. Aipatzekoa da gureikerketari (Produktuen eta zerbitzuen pertsonalizazioa)proiektuak onartzea lortu dela.Joan den urtean, estatuan eta nazioarteanentzute handia duten zentroetan eta unibertsitateetaniraupen luzeko egonaldi-trukeak eginzituzten 19 ikertzailek.Europako Plataforma Teknologikoetan izandugun partaidetzari dagokionez, aipagarria daIKERLAN-IK4ko bi ikertzaile ARTEMISIAPlataformako (sistema txertatuak) eta EURO-GIA (energia) Batzorde zientifikoko kide izendatuizana. Gure beste ikertzaile bat CICenergiGUNEren Aholkularien NazioartekoBatzorde garrantzitsu bateko kide izendatudute.Indarrean den Espezializazio Plana berriz aztertuda, eta gure sei ikerketa-ildoetako erakusleenlehen bertsioak abian jarri dira.IKERLAN-IK4k eratutako ezagutza-babesaridagokionez, mikrosistemekin, errekuntzarekineta sorkuntza-sistemekin erlazionatutako hirupatente berri bideratu dira.Lankidetzak2009. urtearen hasieran IK4 Aliantzaren etaCIC microGUNEren lehen plan estrategikoakbukatzea espero da. Kasu horietan arreta bereziaeskaini zaie teknologia- eta merkatu-estrategiabateratuei eta komunikazioen eta kanpoharremanenpolitika bateratuen garapenari.Hurrengo orrietan, IKERLAN-IK4k 2008ko ekitaldianegindako lan batzuk aurkeztuko ditugu.352008ko Txostena


Teknologia sortzekoeta ezagutza eskuratzeko2008an egindakoaurrerapausoak2006-2009ko Espezializazio Planarenbi urteko ibilbidearen ondoren,2008an, ikerketa-ildo guztiak berriroaztertu dira, IKERLAN-IK4en PlanEstrategiko berria prestatzeanidentifikatutako irizpide berriak etaerronkak kontuan hartuta. Ondorioz, jardueraeta teknologia batzuk birbideratuegin dira. Horretarako, masa kritikoarenkontzentrazioa eta enpresari balioaerantsiko dioten teknologiak bilatu dirabeti.Ikerketa-jarduera erakunde hauek finantzatutakoproiektuetan garatu da: Eusko Jaurlaritza(SAIOTEK eta ETORTEK), EstatukoAdministrazio Orokorra (MICINN eta MITYC),Europako Batasuna (6EP eta 7EP), FEDERfuntsak, Gipuzkoako Foru Aldundia etaMONDRAGON korporazioaren Teknologiaeta Zientzia Plana.Finantzaketa hori zentroaren espezializazioapustuekinbat etor dadin bilatzen duen politikarekinjarraituz, proiektu berrietan partehartzea lortu da, programa hauen baitan:●●●●●7EPko bi proiektu berri.Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren“bideratu gabeko oinarrizko ikerketa”kohiru proiektu berri eta lau “proiektu bereziestrategiko” berri.Hiru proiektu berri Industria, Turismo etaMerkataritza Ministerioaren zentroteknologikoen deialdian.Eusko Jaurlaritzaren lau ETORTEK proiektuberri.Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutakoproiektu berri bat.Eusko Jaurlaritzak zentro teknologikoei zuzendutakoEMAITEK programa abian jarri ondoren,IKERLAN-IK4k barne-prozesu berriak jarriditu martxan programa horrek ezagutza berriasortzen ahalik eta errentagarritasun handienaizan dezan.Ikerketa-ildopropioak2008ko Txostena6


Ana MartínezIkerketa eta Jakintza ZuzendariaIKERLAN-IK4ren ikerketa-jardueraren emaitzenartean, hauek nabarmenduko ditugu:●●●●●Hiru patente berri eskatu ditu mikrosistemen,errekuntzaren eta sorkuntza-sistemaberrien arloan.Bederatzi SCIE artikulu indexatu argitaratuditu.75 txosten aurkeztu ditu batzarretan(16, estatuan; 59, nazioartean).Bi doktoretza-tesi irakurri eta beste hamarhasi ditu.Europako I+Gko EUREKA-ITEA programarensaria jaso dute IKERLAN-IK4ren partaidetzaduten bi proiektuk.IKERLAN-IK4k aktiboki hartu du parte IK4renplan estrategikoaren lanketan. Plan horri esker,aliantzak indartu egingo du enpresei bere teknologia-gaitasunamodu bateratuan eta eraginkorreaneskaintzeko nahia. Era berean, MU-MGEPkin eta CIC microGUNEkin batera egitendiren jardueren koordinazioa sendotu egin da.Halaber, entzute handiko unibertsitateekikolankidetza sendotu egin da doktoretza-tesiakegiteko, eta IKERLAN-IK4ko ikertzaileek egonaldiakegin dituzte zentro hauetan, besteakbeste: Vienako TU, Lovainako IMEC,Bartzelonako IIIA-CSIC, Danimarkako MIC,Varsoviako Unibertsitatea, Suitzako EPFL,Alemaniako Julich-eko Unibertsitatea etaForschungszentrum Karlsruhe, FrantziakoÉcole Nationale Superieure de Chimie etaFranche-Comté Unibertsitatea, OtawakoUnibertsitatea eta Italiako SOFCpower.Gainera, erakunde hauetatik etorritako ikertzaileakhartu dira: Austriako Konarka,Alemaniako FhG IIS eta Toulouseko ENSEEIHTzentroak, eta Zipreko, Glasgoweko, Vigoko etaFranche-Comtéko unibertsitateak.Era berean, IKERLAN-IK4k nazioarteko zenbaitforotan hartu du parte; ARTEMISIA EuropakoJTIko Steering board-a, sistema txertatueiburuzkoa, eta EUROGIAko batzorde teknikoadira horietako batzuk.Hurrengo orrietan, Zentroaren estrategia-ildobakoitzean burututako jarduerak deskribatzendira.Ikerketa-ildopropioak72008ko Txostena


Produktua eta zerbitzua pertsonalizatzeaetengabeko berrikuntzaren bidezIKERKETA-ILDO PROPIOAKProduktuak eta zerbitzuak pertsonalizatzeak enpresetan epe luzera sortutakobeharrek teknologia eta modelo eraginkorrak garatzea eskatzen dute. Ikerketaildohorretan, modu irekian eta sistematikoan berritzeko aukera ematen duten modeloekinari da lanean IKERLAN-IK4. Hala, enpresak balio berriak sortu ahal izango ditu,eta produktuak eta zerbitzuak eraginkortasun- eta pertsonalizazio-maila altuarekineskainiko dizkie bezeroei.Hauek dira 2008an emandako aurrerapauso nagusiak:● Produktuaren berrikuntza sistematikoa.Berrikuntza-prozesuko osagai kritikoakintegratzea: berrikuntza-egoerak, ibilbideorriak,aukeraren guneak eta aukera/ideia/kontzeptua entitateak.● Berrikuntza-sareak. Lankidetzan oinarritutakoberrikuntza-sareen erreferentziamodeloak.● Produktuaren berrikuntza sistematikorakosoftwarea. Produktuaren ezaugarrieneta softwarearen osagai modularrenmodeloak (Softwarearen produktu-ildoa).● Hornikuntza-sareak. Produktuaren/prozesuaren/hornikuntza-sarearenmodelo integratua.Simulaziogune batean bezeroari arretaeskaintzeko hainbat egoera aztertuko dira(jokaera-azterketak eta emaitzen adierazleak).Lortutako aurrerapenak oinarri hartuta garatutakoerakuslea galdera hauen erantzun gisaegituratu da: lankidetzan oinarritutako berrikuntzasarean nola pertsonalizatzen eta artikulatzenden; berrikuntza-prozesuko osagaierabakitzaileak nola integratzen diren; nolaegituratu behar den produktuaren atal adimendunapertsonalizaziorako; hornikuntza-sareetan nola gauzatzen den hornitzaileenaukeraketa dinamikoa eta optimizatua; etanola simulatu behar diren aipatutako hornikuntza-sarehorien ordezko estrategiak.Jarduera horiek egiteko hainbat erreferentziaerakunderekinegiten du lan IKERLAN-IK4k.Hauek dira erakunde horietako batzuk: MIT(SMART Customization Group), RWTHAachen University, Cambridge University, VTT,MU, EHU-UPV, UPM, UPV, UPC eta MIK.Horrez gainera, sare hauetan parte hartzendu IKERLAN-IK4k: Orkestra, Manufuture,Erima, Interval-Vlab eta Logistop.Ildo horri lotutako ikerketa-proiektuak hauekdira: Lurralde (CON)ex eta PROMODEL (EuskoJaurlaritza), VGROVE (Estatuko AdministrazioOrokorra) eta REMPLANET (EB).Berrikuntza-sareak. Sormen-tailerraHornikuntza-sareen simulagailua2008ko Txostena8


Ingurune-adimenerako sistema txertatuakSistema txertatuak produktu, aplikazio eta zerbitzu berri eta berritzaileak garatzekogiltzarri bihurtu dira; eragin handia dute, besteak beste, osasun-, energia- etagarraio-arloan.IKERLAN-IK4k “txip batean txertatutako sistemen” teknologia, konektibitatea, middlewareaeta fidagarritasuna ikertu ditu, sistema txertatuen bidez merkatuari balio gehiagoemateko. Eta nabarmentzen dira:● Txip batean txertatutako sistemak.Balioztatze azkarrerako metodologia etaFPGA (Field Programable Gate Array) arkitekturekinlan egin da. Arkitektura hauek, sistemaoperatiboa dituzten prestazio altukokontrol-unitateak txertatzea ahalbidetzendute, halaber, SDR (Software Defined Radio)gailuak eta, era berean, berorren birkonfiguraziopartzial dinamikoa eskaintzen du.● Middlewarea (sistema operatiboaren etaaplikazioaren arteko software-geruza).Funtzionalitate sinpleetan oinarrituta, eginkizunkonplexuak sortzeko zerbitzuen konposaketanegin da lan. Betiere, oso dinamikoakdiren nonahiko konputazio eremuetara bideratuda jarduera.● Konektibitatea. Haririk gabeko gailuakkarakterizatzeko metodologiak eta prozesuakdiseinatu dira, eta ibilbide anitzekokanalen modelatu estatistikoa egin da bulego-,etxe- edo industria-eremuetan aplikatzeko,868 MHz eta 2,4 GHz bitarteko bandentzat.Aipatzekoa da, halaber, denbora errealeanjarduten duten komunikazio-busenikerketa (EtherCAT, EtherNetIP eta abar).● Fidagarritasuna. IEC61508 arauaren SIL4 (Safety Integrity Level) sistema txertatufidagarriak garatzen jarraitu dugu.Arkitekturetan, Hypervisor eta real time gisakokonponbideak ikertu dira multicore sistemetan.Metodologietan, diseinuaren abstrakzioariekin zaio inplementazioko azken plataformarekiko,SysML (Systems ModelingLanguage) hizkuntza, modeloetan oinarritutakodiseinua (MBD) eta TTM soluzioak(Time-Triggered Model) erabilita.Azkenik, nabarmendu beharra dago teknologiahoriek Ikerlaneko InguruneAdimenerako sistema txertatuen laborategiantxertatu direla.Hauek dira IKERLAN-IK4rekin elkarlaneandiharduten erakundeak: IK4 aliantzako zentroak,IMEC (Belgika), FhG IIS (Alemania),Vienako Unibertsitatea (Austria) eta INRIA(Frantzia).Hauek dira ildo horri lotutako ikerketaproiektuak:SEC-GD2 (SAIOTEK), HOMI,AMBITECIII eta TEReTRANS (ETORTEK, EuskoJaurlaritza), Sistema TxertatuFidagarriak (Foru Aldundia), EMBE-CONF (PROFIT Zentroak) eta TECOM(AVANZA, Estatuko AdministrazioOrokorra), eta CONFIDENCE etaSmartTHEALTH, GENESYS (EB).IKERKETA-ILDO PROPIOAKMesh metodologientzatRF berriakHypervisor motako soluzioa prestazio altuko hardwareetanSistema txertatuen laborategia92008ko Txostena


Kudeaketa eta kontrol elektronikorako sistemaaurreratuakIKERKETA-ILDO PROPIOAKIldo honen jarduera-ardatza da potentzia-bihurgailuen eta sorkuntza banatuarengaineko ezagutza sortzea, merkatuari balioa eransteko teknologiak garatuz.Hauek dira garapen garrantzitsuenak:■ Potentzia-bihurketako osoko soluzioak (potentzia-elektronika, elektronika, kontrola):bihurgailu modularrak, fidagarriak eta potentzia-dentsitate altukoak, kW gutxitik hasieta hainbat MWrainokoak. Bihurgailu horiek sare elektrikoetan, trakzio elektrikoetaneta energia sortzeko eta biltegiratzeko erabil daitezke.■ Energia kudeatzeko tresnak eta algoritmoak energia sortzeko, gordetzeko etakontsumitzeko aplikazioetarako (garraioa, jasogailuak, etxebizitzak eta parke eolikoak).2008ko garapen aipagarrienak hauek dira:● Potentzia altuko bihurgailuak: IGCTbihurgailuentzako korronte-mugatzaileak(clamps) diseinatzeko metodologia, bertanezarritako topologiara eta modulaziora egokitua.● Maiztasun ertaineko transformadoreak:modelo termiko iragankor oso eta malgubaten diseinua.● Energiaren biltegiratzea: ultrakapazitatebankuakdimentsionatzeko eta haiei dagozkienpotentzia-bihurgailuak diseinatzekometodologia zehaztea.● Sorkuntza banatuko interfazeak:% 92ko errendimendua eta 2,5 kW-ekopotentzia duen erregai-pilarako 500 W-kokargak elika ditzakeen bihurgailu bat egitea,sareko elektrizitaterik ez dagoenerako.● Energiaren kudeaketa: optimizaziometodoen azterketa eta aukeraketa, tentsiobaxuko banaketa-sareetan sorkuntza banatuarenintegrazioan eraginkortasuna hobetzeko.Ikerketa kontrastatzeko, erakusle hauekinegin da lan:● IGCTak (Integrated Gate-CommutatedThyristor): plataformaren doikuntza, H zubitopologiabat ezarrita (2250 V eta 800 A).● Ultrakapazitateak: DC/DC bihurgailuaeta ultrakapazitate-bankuaren diseinua etafabrikazioa.● Sorkuntza banatuaren integrazioa:tentsio baxuko sorkuntza banatuaren kokapenegokiena eta sorkuntza-gaitasun onena zeindiren zehazten duen tresna baten garapena.Hauek dira IKERLAN-IK4rekin elkarlanean aridiren erakundeak: MUko MGEP, LausanakoEPFL, Grenobleko G2ELab, VarsoviakoUnibertsitatea, Kataluniako UPC etaAalborgeko IET.Ildo horri lotutako ikerketa-proiektuak hauekdira: SEC-GD2 (SAIOTEK) eta GENEDIS 3(ETORTEK) (Eusko Jaurlaritza), FOTOPROINT(orientatu gabeko ikerketa) eta ENERGEST(PROFIT Zentroak) (Estatuko AdministrazioOrokorra), eta FlameSOFC eta H2SuBuild (EB).Ultraahalmenen plataforma-bankuaIGCTs (2250 V y 800 A) plataforma2008ko Txostena10


Sistema mekanikoen diseinua eta kontrolaGailu biomekatronikoek zenbait lanpostutako zereginak eraginkorrago eta erosoagoegiten lagun dezakete. Zenbait lanpostutan lesioak sortzen dira, zamakbehin eta berriz eskuz maneiatzeagatik, lan fisiko astunagatik, postura ezegokiengatikedo mugimenduen eta dardaren errepikapenagatik. Postu horietan, gailu biomekatronikoakoso baliagarriak izan daitezke.Ikerketa-ildo horretan, IKERLAN-IK4 sentsorepertsonalizatuak garatzeko teknologiakaztertzen ari da. Horretarako, material adimenduetan,kontrol aurreratuko sistemendiseinuan eta garapenean eta elementu malguenmodelatuan eta simulazioan oinarritu da.2008an, IADs-Intelligent Assist Devices erakusleaegin du. Bost askatasun-maila dituenbeso-ortesi edo exoeskeletoa da, eta IKO(Ikerlaneko Ortesia) deitzen da.IKOren sentsorizazioari dagokionez, aipatzekoada erabiltzailearen mugimendu-intentzioaatzematen duen gailu baten garapena.Eskumuturrera egokitzen da. Era berean,mugimendua on line atzemateko sistema bat,sentsore elektromiografikoetan oinarritua,txertatu zaio, eta sentsore inertzialen bidez,ortesiaren segmentu baten orientazio espazialalortu da.Mugimenduaren kontrolari dagokionez,IKOrako kontrol bat txertatu da, zuzenekokatean eta, partzialki, alderantzizko zinematikarekin.Bestalde, konsignak sortzeko elementuhaptiko bat ere txertatu zaio; horrela,modelatu eta prototipo birtual bat edukidezakegu, modulu anitzeko interfazeen elkarrekintzekin.Azkenik, IKOn txertatutako giharpneumatikoen eragingailuen posizioa etaindarra kontrolatzeko, industriako beste hainbatsektoretan oso erabilgarriak diren kontrolaurreratuko teknikak garatu dira (kontrol sendoa,ez-lineala, hibridoa…).IKERLAN-IK4k, IK4ko Tekniker eta CEIT zentroekinbatera, SIMOPIRU (Eusko Jaurlaritza)proiektuan lanean dihardu, eta UNEDekin etaValentziako Unibertsitatearekin Biomimoproiektuan (Estatuko Administrazio Orokorra)parte hartzen du.IKERKETA-ILDO PROPIOAKIKOren prototipo birtualaIKO exoeskeletoa pertsona batek jantzia112008ko Txostena


Parametro fisikoak, biokimikoak eta genetikoakhautemateko sistemakIKERKETA-ILDO PROPIOAKOsasun-diagnostiko azkarrari aplikatutako mikrofluidikaren garapenean eta aplikazioangarrantzi handia duten bi alderdi teknologiko hauetan oinarritu daikerketa: egitura mikrofluidiko konplexuen diseinua eta eraketa, eta fluidoen kontroleraginkorrerako osagaiak eta eragingailuak. Optoelektronika organikoaren esparruanere emaitza garrantzitsuak lortu dira energia sortzeko moduluen edo neurketarakoosagai optikoen fabrikazio-prozesuen diseinuan eta garapenean.Sistema horien balio erantsia honela laburbildukogenuke: mikrogailu batean hainbatfuntzio integratzeko ahalmena dute. Horieiesker, errazago fabrikatzen dira diseinatutakoprozesuak eta gailuak, eta oso kostu txikiakdakartzaten materialetara egokitu.Aurrerapen teknologikoei dagokienez, aldaketakizan dira mikroPCR gailuaren prozesueta materialetan, baita kontrol fluidiko, optikoeta irakurgailu elektronikoaren osagaiengarapenean ere. Bestalde, mikro-orratzetaneta elektroforesi-txipetan parametro biologikoakhautemateko elektrodo-diseinu berriaktxertatu dira.Azpimarragarria da, halaber, hainbat aplikaziotarakobalbulen eta ponpen diseinuan, egituramikrofluidikoetan egitura higikorrak txertatzekozenbait materialen prozesuak bateragarriegin izana.2008ko ekitaldian, hainbat erakusle garatudira, eta haietako batzuk zenbait lankidetzaesparrutanari dira ebaluatzen: mikroorratzekinsaiakuntzak neurketa neurologikoetan(Ramón y Cajal), mikroponpak txerto-bilaketan(IBEC), eta mikrokamerak zelula-kultiboetan(Valentziako Unibertsitatea). Aipagarriak dira,halaber, sorkuntza fotovoltaikoko moduluetaneta Oled diodo organikoen bidez egituratutakoargi-iturrietan egindako aurrerapenak.Jarduera horri guztiari esker, patente berri bateskatu dugu.IKERLAN-IK4 CIC microGUNEko kide da, etaaipatutako erakundeez gain, entzute handikoerakundeekin ari da lanean. Horien arteandaude Glasgow, Southampton, Milan,Imperial Collage, Jaume I Unibertsitateak etaEHU, eta IMEC (Belgika), MIC (Dinamarka),CNM (Bartzelona) eta Gaiker-IK4 zentroak.Hona hemen ildoari lotutako proiektuak:MICAS, SOLARMON eta Integratuak (EuskoJaurlaritza), IKTak eta Osasuna (MONDRAGONkorporazioaren Teknologia eta zientzia plana),HOPE, OPTOBIOSENS, LOCUS, MICROMANU-FACTURING, SINBAD, PATSENS y FOTOMOL(Estatuko administrazio orokorra), EBko PORT-FASTFLU eta SmartHEALTH proiektuak, etaIKERLAN-IK4ren gidaritzapeko OptoLabCardeta LABONFOIL proiektuak.Mikroteknologien laborategia2008ko Txostena12


Eraginkortasun eta jasangarritasunenergetikoa eraikinetanIKERLAN-IK4 arlo honetan egiten ari den ikerketaren helburua da elektrizitateaeta beroa sortzeko CO 2 gutxi emititzen duten teknologia eraginkorrak garatzea.Horretarako, 2008an, euskarri metalikoko oxido solidozko erregai-piletan oinarritutakokogenerazio teknologia eraginkorrak garatzen jarraitu du, eta teknologia berriztagarriakere ikertu ditu (adibidez, pirolisi azkarraren bidezko biomasaren eraldaketa).IKERKETA-ILDO PROPIOAKEuskarri metalikoko oxido solidozkoerregai-pilakBiomasaren pirolisi azkarraErregai-pilen bizitza luzatzeko eta kostuakmurrizteko teknologien ikerketak emaitzagarrantzitsuak ekarri ditu. Hauek dira aipagarrienak:● 800 °C-ra 700 mW/cm 2 produzitzen dutengelaxkak, 1.000 ordutik gorako funtzionamenduaeta 200 ziklo termiko jasan dituztenak.● Metal-metal bidezko zigilatze-sistemabaten patentea.● Aleazio ferritiko herdoilgaitzen oxidazioamurrizteko babes-geruzen garapena.● Katodoaren eta haren korronte-kolektorearenarteko eroankortasuna hobetzeko kontaktu-geruzengarapena.H2-a, hidrokarburoetatik lortzeko ahalegineanaurreratu da:● Mikrokanaleko erreaktoreetan eta ohantzefinkoko konparadoreetan ur-lurrunarekinmetanoa eraldatzeko katalizatzaileen karakterizazioa.● Monolito metalikoetan ipinitako katalizatzaileakkarakterizatzeko ekipamenduarenprestaketa.2008an, biomasaren pirolisi oso eraginkorraegiteko hornigailuan ohantze fluidoko erreaktoreaerabiltzen duen prozesu baten garapeneanaurrerapausoak eman dira, eta hau lortu da:● Erreaktorearen CFD modelo aurreratu batdiseinatzea.● Pirolisi azkarreko (25 kg/h) instalazio batabian jartzea.● Instalazioaren integrazio termikoarendiseinua.IKERLAN-IK4k hainbat erakunderen proiektutanhartzen du parte: GENEDIS3 SOFC, GENEDIS2H2 eta EpimatP2 (Eusko Jaurlaritza), MetSOFCeta SOFCmetal (Estatuko AdministrazioOrokorra), Oxido solidozko erregai-pilak(MONDRAGON Korporazioaren Zientzia etaTeknologia Plana) eta FlameSOFC (EB). Horretazgain, IKERLAN-IK4k lankidetza-hitzarmenakditu ikerkuntzako erakunde ospetsu hauekin:Lawrence Berkeley Laboratory (AEB), Jülichekoeta Karlsruheko Forschungszentrum-ak(Alemania), SOFCPower (Italia), ÉcolePolytechnique Fédérale de Lausanne (Suitza),CNRS (Frantzia) eta abar.Biomasaren pirolisisazkarreko instalazioaEuskarri metalikoko oxido solidozkoerregai-pilen gelaxken sinterizatua132008ko Txostena


Enpresekin 2008an izandakolankidetza2008an enpresekin egindako transferentzia-proiektueiesker, 11,4milioi euroko diru-sarrerak izandira. Horrek erakusten du zentroarenbezeroek I+G proiektuen aldekoapustuari eusten diotela une nahasihauetan. Jarduera horretan, enpresen etaIKERLAN-IK4ren taldeek lankidetzaestuan dihardute, teknologiaren benetakotransferentzia bermatzeko.2008an artatutako sektoreen mapak aurrekourteetako joerari eusten dio. Aipagarria daekipo-ondasun ez-industrialen sektoreak duengarrantzia. Transferentzia-proiektuetatik eratorritakosarreren % 21 sektore horri dagokio,eta, haren barruan, jasotze-sektorea nagusituda. Bestalde, energiaren sektorea, etxetresnenaeta garraioarena ere aipatu behar dira;sarreren % 19, %13ko eta % 14 hartu dute,hurrenez hurren. Horietaz gain, ekipo-ondasunindustrialek (sarreren % 12), zerbitzuek (% 8),elektronikak (% 6) eta osasunak (% 5) osatzendute sektoreetan oinarritutako inpaktu-mapa.Indarrean dagoen Plan Estrategikoan, Zentroaklehentasuna eman die osasunaren eta energiarensektoreei. Pixkanaka, sektore horietakoinpaktua finkatuz doa, haietan ardaztutakoekintza komertzialei esker.Kontratupeko I+G proiektuen bidez 2008antransferitutako teknologiek sortutako dirusarreren% 74,1 produktuen garapena helburuduten proiektuei dagokie. Produktu horiek,zentroaren espezialitate diren teknologienbidez, merkatuak hautemateko moduko baliobereizgarria erantsi behar dute. Diru-sarreren% 18,7 enpresa-prozesuak, lehiakorragoakizateko, erabateko berrikuntza proiektueidagozkie, eta % 7,3 azterketa- eta zerbitzuproiektuei.Enpresekin elkarlanean produktuberritzaileak sortzeko jarduera gogotsu hori,IKERLAN-IK4ren izaera bereizgarriaren ezaugarriaizan da eta da. Egun, teknologia enpresetaratransferitzen duten zentroetan liderrada gure inguruan.KontratupekoI+G2008ko Txostena14


Guillermo IrazokiMarketing Zuzendaria2008an Zentroarekin proiektuak partekatudituzten bezeroen mapan, enpresa handiak,txikiak, ertainak eta spin-offak daude. Hainzuzen, oinarri teknologikoa duten produktuenmerkatu-ustiapenerako sortu dira enpresahoriek Zentroaren babesean.IKERLAN-IK4ren lankidetzaren ezaugarribereizgarrietako bat da Zentroak TeknologiaPartner rola betetzen duela enpresa askorekin.IKERLAN-IK4k epe luzerako lankidetza-hitzarmenaksinatu ditu gure inguruko hainbatenpresa garrantzitsurekin, Berrikuntza PlanEstrategikoak zehaztu eta abian jartzeko. Bierakundeetako ikertzaileek elkarlanean diharduteBerrikuntza Estrategia eta ibilbide-orriadefinitzeko. Epe ertaineko konpromiso horrekzehaztuko du lankidetzan jorratu beharrekojardueren ibilbide-mapa, baita sartu behardiren berrikuntzek eskatzen dituzten ekarpenteknologikoak ere.Nabarmentzekoa da enpresen eta ikerketaentitateenarteko lankidetza sustatzen dutenprogrametan (adibidez CENIT eta ETORGAI)IKERLAN-IK4k izan duen parte-hartzearenbalantzea oso positiboa izan dela. 2008an,IKERLAN-IK4k hamabi CENIT proiektutan etabost ETORGAI proiektutan hatu du parte,herrialdeko beste zenbait enpresa garrantzitsurekinelkarlanean: Grupo CAF, Orona,Grupo Fagor Electrodomésticos, Grupo ULMA,AMPO, ALMSTOM-Ecotècnia, Fagor Automation...KontratupekoI+G152008ko Txostena


PRODUKTUAREN GARAPENERAKOUnitatea2008an, oreka egokia egon da teknologia-bilketa etahura merkaturatzearen artean, eta etorkizunerakooinarri sendoak ezarri dira, lau euskarri hauen gainean:pertsonak, teknologiaren atzematea/sorkuntza, zentro ospetsuekikolankidetza eta enpresekiko elkarlana.Pertsonak. Sendotu egin da langileak erakartzekoeredua, talentu berriak bilatzeko etagarapen pertsonala nahiz profesionala bermatzenduen elkarrekiko konpromiso batezartzeko, konfiantzazko eta ardurazko ingurubatean. Gure espezializazio-arloetan puntakoakdiren zentroetan zazpi doktoretza berrieta bost ikerlariren egonaldia hasi dira.Teknologiaren atzematea / sorkuntza.Produktu mekatronikoen garapenari lotutakoikerketa-ildo propioak sendotzea adostu da.Produktu mekatroniko horiek tren, igogailu,garbigailu, aerosorgailu, desfibriladore, labeeta abarretan aplikatuko dira. Alor bakoitzerakoirismen hau finkatu da:● Sistema txertatuak. Denbora errealeanprozesatzeko gaitasun handia, autokonfiguragarriaketa autoberreskuragarriak; konektibitate-eta fidagarritasun-maila handia.● Kudeaketa eta kontrol elektronikorakosistema aurreratuak. Bihurgailu estatikoaketa ultrakapazitateetan oinarritutako energiabiltegiratzeko sistemak. Bi teknologia horienbateratzean oinarritutako aplikazio berriengarapena.● Sistema mekanikoak. Ikerketa sendotzeamaterialaren ezagutzan eta diseinu-, modelatu/simulazio-,korrelazio- eta optimizazio-prozesuetan.Helburua da diseinuak material adimenduneta arinekin egitea.● Parametro fisikoak, biokimikoak etagenetikoak hautemateko sistemak.Teknologia mikrofluidikoetan eta materialorganikoetan oinarritutako optoelektronikanaurrerapausoak ematea.Marcelino CaballeroProduktuaren Garapenerako Unitateko ZuzendariaErreferentzia-zentroekiko elkarlana.Hemengo ikertzaileen eta kanpokoen artekoegonaldi-trukeek, doktoretza-tesien baterakozuzendaritzek eta gure emaitzak ISI (5) aldizkarietaneta ospe handiko batzarretan (38)argitaratu izanak sendotu egin dute gure erakundeaestatu espainiarrean eta nazioartean.Aipagarria da, halaber, komunitate zientifikoareneta administrazioen aintzatespena. Hala,Estatuko Administrazio Orokorrako 11 proiektutaneta 7EPko 10etan parte hartzen dugu.Programa horretan (7EP) IKERLAN-IK4kLABONFOIL proiektua gidatzen du.Enpresekiko lankidetza. CENITeko proiektuetan(AVI-2015, ecoTrans, eEe, GAD, MAGNO,MEDIODÍA, NET0LIFT Y WindLider2015)genuen partaidetza sendotu eta handitu egindugu, eta gaur egun ETORGAIko proiektuetan(SETI, Biomics, Smart Safety, PV Bundle, itToll)ere hartzen dugu parte. Enpresekiko bestehainbat transferentzia-proiektutan ere hartudugu parte, eta lortutako emaitzek, teknologiaridagokionez, haien jarraipena eta egungoeta etorkizuneko lehiakortasuna bermatzenlaguntzen dute.2008ko Txostena16


Trenen trakzio-sistemendako teknologiakConstrucciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF), S.A. tren-sistementzako ekipoaketa osagarriak diseinatzen, fabrikatzen, mantentze-lanak egiten eta hornitzendiharduen enpresa aitzindaria da nazioartean. IKERLAN-IK4rekin batera, trenen trakziosistemakikertu eta egiteko plana garatzen ari da.Trakzio-bihurgailuak korronte alternokokatenarietarakoKONTRATUPEKOI+GCAF eta Trainelec, MU-MGEP eta IKER-LAN-IK4rekin batera, korronte alternokokatenarietarako trakzio-bihurgailuakgaratzen ari dira, aldiriko, eskualdeko etaabiadura handiko trenentzat.Bihurgailu horien ezaugarrietako bat datrenaren balaztatze-prozesuan energiarenzati handi bat berreskuratu egiten dela etaenergia asko aurreztea dakar horrek.Bihurgailu hori bikoitza da, eta 25 kV-eko eta60 Hz-eko katenaria batekin, 220 kW-ekopotentzia nominaleko lau motor elikatzenditu. Horrela, azelerazio-prozesuan 1,76MW-ko potentzia har dezakete.Korronte zuzeneko trakzio-bihurgailueneskaintzari 25 kV eta 50-60 Hz eta 15kV eta 16,7 Hz-eko korronte alternokokatenarientzat diseinatutako garapen berrihau gehitu dio Trainelec-ek. Horrela, edozeinoperadoreren trenetarako —abiadurahandikoak barne-— bihurgailuak eskainditzake.Garapen hori CENIT programaren AVI-2015 proiektuaren ikerketa-esparruankokatzen da. Helburua da teknologiairaunkorrak garatzea egungo trenen elkarrekintzahanditzeko.Trakzio-bihurgailuen arloko ikerketa sistemaeraginkor eta prestazio handikoendiseinuan oinarritzen da, tentsio alternokozein zuzeneko katenarietan erabiltzeko.Baldintza horiek betetzeko, trakzio-bihurgailuhoriek maila anitzetako topologiak etakontrol-estrategia aurreratuak dauzkate.Tentsio alternoko katenarietarakobihurgailu-prototipoaren 3D irudiaKorronte alternokokatenarietarako bihurgailuprototipoaren3D irudia(barrualdeko xehetasuna)AC/DC bihurgailuaren maketa,maila anitzeko topologiarekin172008ko Txostena


Garraio bertikalerako teknologiakKONTRATUPEKOI+GOronak —iberiar penintsulako igogailu-fabrikatzaile eta nazioarteko teknologiahornitzailenagusia— berrikuntza teknologikoaren desafioari ekiteko lankidetzasarebat jarri du abian. Lankidetza-sare hori da Oronaren enpresa-proiektuaren oinarrizkoeuskarrietako bat, eta IKERLAN-IK4 ere partaide du.Igogailuen arkitekturaIgogailuen fidagarritasunaOronak eta IKERLAN-IK4k igogailuarenkomunikazio-arkitektura taxutzeko diseinuteknologiabat zehaztu dute, erabatekoazterketa oinarri hartuta. Metodologiahorren lehen emaitza komunikazio-arkitekturarakoproposamen bat izan da, kostuirizpideak(produktua, instalazioa eta mantentze-lana)eta funtzioak eraginkortasunezeta mailakatuta betetzen dituena.Igogailu atseginagoakOrona, Valentziako Unibertsitatea,Ingema, Ceapat, MU eta IKERLAN-IK4“igogailu atseginak” ikertzeko elkarlaneanari dira, CENIT NET0LIFT proiektuan. Asmoada erabiltzaileen igogailuekiko atxikidurahobetzea, alderdi sentsorialari eta psikologikoaridagokionez. Horretarako, alderdihauen eragina aztertzen ari dira: pertsonalizatutakokabinetako argiaren kromatikotasunaeta intentsitatea, eta gertaerabakoitzari (ateak ixtea edo irekitzea, helbururairistea, larrialdiak…) dagokion soinuaedo mezua igortzea. Erabiltzailea identifikatuondoren, kabinako pantailan haren profilarieta testuinguruarilotutako web-eduki interesgarriak(ordua, eraikuntza-mota,hiria…)azalduko dira, hainbatteknologiari esker (RFID,NFC, ahotsa).Orona eta IKERLAN-IK4 sistema fidagarriakgaratzen ari dira, garraio bertikaleanbeharrezkoak diren funtzionalitate-, segurtasun-eta erosotasun-eskakizun zorrotzenakbetetzeko.Igogailuei dagokienez, erabateko lehentasunadu pertsonen segurtasunak (“kritikotzat”jotzen da funtzio hori). Zerbitzuaeten gabe akatsak jasan eta matxurak konpontzekogai diren sistemak eskatzen ditufuntzionaltasunak.Eskaera horiek eta beste batzuk betetzeko,sistema txertatuak sortzeko metodologiabat zehazten ari dira igogailuen sektorerako.Metodologia horrek IEC61508arauan oinarritutako EN81-1 PESSRALaraua (Programmable Electronic System inSafety Related Applications for Lifts) hartzendu erreferentziatzat. Igogailuei eskatzenzaien fidagarritasun-maila (SIL1etik SIL3rabitartekoa SIL= Safety Integrity Level) betetzekoproduktu berrien garapen-prozesua ezarrikodu metodologia horrek.Oronaren fidagarritasun-metodologia (zehazte bidean)Igogailu baterako egindakoAmbient Intelligence (Aml)zerbitzuak2008ko Txostena18


Zarata eta bibrazioen kontrolaZarata eta bibrazioak kontrolatzekoikerketetan dihardute Orona, MU etaIKERLAN-IK4k, igogailuen egungo erosotasun-mailakzehaztu eta zarata- eta bibrazio-iturriakzein diren jakiteko eta, horrela,igogailu erosoagoak fabrikatzeko beharden ezagutza sortzeko.Kabinako panelen eragina: aurten ere,kabinetako panelen eragina aztertzeko,zarata- eta bibrazio-sistematan aitzindariden Brüel & Kjaer enpresarekin egin dugulan. Bi teknika erabili dira lan horretarako:lehenengoan, holografia-teknikak erabilidira, igogailuko kabinako panel bakoitzarenekarpena ebaluatzeko. Bigarren teknikarenbidez, panel bakoitzaren abiaduraeremuazuzenean neurtu, eta, azkenean,panel bakoitzak kabinaren soinu-presioorokorrari egindako ekarpena zehaztu da.Proiektu horren emaitzei esker, kabinarenbarne-erosotasuna hobetzeko bideakargiago ikusten dira.Esekidura pneumatikoaIgogailuetako bibrazioen arazo nagusietakobat da maiztasun txikikoak direla.Maiztasun txikiko bibrazioak isolatzeko elementuendiseinua oso konplexua da.Ikerketa jarduera batek esekidura pneumatikoarenaplikazioaren bidegarritasunaaztertu du. Ildo honetan, bibrazioen indargetzeaareagotzeko, beste gailu batzuekin(bertakoak eta komertzialak) lotutako aireindargetzaileenkarakterizazioan ari diralanean. Horretarako, gailu horiei konektatutakoaire-indargetzaile modelo bat garatu,neurketa esperimentalen bidez balioztatueta esekidura pneumatikoko prototipoesperimental bat diseinatu da.KONTRATUPEKOI+GEntseguak esekidura pneumatikokoprototipoanKabina baten sentsorizazioa,bibrazioak eta zaratak neurtzeko192008ko Txostena


Etxetresna elektrikoetarako eta sistemadomotikoetarako teknologiakKONTRATUPEKOI+GFagor Taldea, bizi-kalitatea hobetu eta baliabide naturalak errespetatzea xededituela, etxetresna elektrikoen eta sistema domotikoen berrikuntzarekin konprometituadago. Horregatik, IKERLAN-IK4rekin lankidetza estuan, ”Ambient Assistedliving” kontzeptua ikertzen ari da.Maior Vocce: etxetresnaelektrikoen ahots-bidezkokontrolaAmbient assisted livingFagor Electrodomésticos-ek MaiorVocce merkaturatu du, pertsonen autonomiahanditzeko sistema, batez ere, mugitzekozailtasunak dituztenena. Sistema horriesker, ahots-bidezko agindu batekin kontroladitzake erabiltzaileak etxetresnak etaetxebizitzako beste gailu batzuk.IKERLAN-IK4rekin elkarlanean garatutakoproduktu berri hori elementu finko etaelementu mugikor batez osatua dago.Elementu mugikorra eskumuturreko erlojugisakoa da, eta ahots-bidezko aginduenlokuzioa eta errekonozimendua ahalbidetzenditu. Finkoa DIN erreiean ipintzenda, Fagorren Maior Domo kontrol domotikoarikonektatuta, eta biak haririk gabekomunikatzen dira (RF). Maior Vocce-arenbidez, etxeko edozein tokitatik kontroladaitezke gailuak; ez dago ezer ikasi beharrik,hainbat pertsonak batera erabil dezakete,eta kontsumo txikia du.Fagor Electrodomésticos-ek, IKERLAN-IK4rekin elkalanean, Europako zenbaitproiektutan lanean dihardu, InAm (ingurune-adimena)eta AAL (lagundutako ingurunea)deritzen gaiei loturik betiere. EuropakoAMIGO, SmartTouch eta AMIE proiektuakditugu horietako batzuk, hainbat enpresaeta ikerketa-zentro garrantzitsu partaidedirelarik, hala nola Philips, VTT, Alcatel-Lucent edo Telefonica I+D. Arlo horretan,askotariko teknologiak ikertzen ari dira,ondoren osasunean, dietetikan, erosotasuneaneta etxeko gailuen arteko komunikazioan(etxetresna elektrikoena barne) aplikatuahal izateko.Lan horietako batek pertsonarekin kontaktatzeanerreakzionatzen duten etanonahi dagoela ere komunikatuta edukitzenduten gailu digitalen sare bat sortzea du helburu.Maior Vocce-aren atal mugikorraOsasunaren segimendua, etxetik bertatik.IKERLAN-IK4ko ingurune-adimenerakosistema txertatuen laborategianegindako aplikazioa2008ko Txostena20


Galdara plataformaFagor Electrodomésticos, IKERLAN-IK4rekin batera, birkonfigura daitekeen galdara-plataformabat garatzen ari da.Hasteko, bi maketa funtzional egin ditu.Lehenengo maketak, etxetresna elektrikoenurrutiko kontrolaren gaia jorratzendu. Urrutiko kontrolaren bidez, FagorrekoLaguntza Teknikoko Zerbitzuak etxera joangabe arta ditzake bezeroak. Horretarako,interfaze prototipo bat garatu da BMFn(Bus Multipunto Fagor), GPM/GPRS modembatekin. Diagnostikora sartzeko programabat ere egin da.Bigarren maketan, galdaretarako urrutikoaginte bat egin da. Aginte hori urbero sanitarioaren (UBSaren) iturri ondoanjartzen da, eta erabiltzaileari tenperaturadoitzeko aukera ematen dio. Gertukoaginte batek eta irismen handiko BMF busbaten bidez konektatutako urrutiko agintebatek osatzen dute maketa hori.Energiaren kudeaketa etxeanFagor, IKERLAN-IK4rekin elkarlanean,“Etxeetako eskaeraren kudeaketa-algoritmoendefinizioa eta garapena” lan-paketeazuzentzen ari da, CENIT-en “Gestión activade la demanda” proiektuan. Proiektuarenhelburu orokorra da etxe, industria eta zerbitzuetakoenergia elektrikoaren kontsumoa,eta kontsumo horri dagokion kostua,optimizatzea, aldi berean kontsumitzailearenbeharrak lehengo kalitatearekin edoantzekoarekin asetuta betiere.Horretarako, etxean instalatutako aparatuenpotentzia elektrikoak kudeatzekosistema bat ari dira garatzen.Karga elektrikoenbanaketa etxebizitzanKONTRATUPEKOI+GGPM/GPRS konexioa duen galdara diagramaUBSaren kontrol diagrama212008ko Txostena


Mikrosistemen garapenaKONTRATUPEKOI+GAzterketa biologikorakolaborategi-ekipo berriaSensia enpresak, IMM-CNM-CSICkin(biosentsoreak taldea), eta Inelcan elkarlanean,azterketa biologikorako laborategiekipobat garatu du. Biologia molekularrerakoeta zelularrerako elementu optikoaketa mikrofluidikoak bateratzen dituen tresnaautomatizatua da, eta IKERLAN-IK4ksistemaren mikrofluidika optimizatzenlagundu du.SPR (Surface Plasmon Resonance) azterketa-metodoanoinarritzen da ekipoa, etakanal mikrofluidiko baten gainean gainazalsentsorial bat du. Gainazal horretan molekulabat (estekatzailea) geldiarazten da, etaharen gainetik pasarazten dira aztertu nahidiren molekula biologikoak (analitoak).Elkarrekintza horretan, gainazal sentsorialareninguruko errefrakzio-indizea (laserbidez neurtua) aldatu egiten da.Ekipo horrek hainbat erabilpen izanditzake, hala nola sendagai berriak sortzea,azterketa immunologikoak, diagnostikomedikoak, antigorputzen ikerkuntza, proteomika,elikadura-kalitatea eta abar.Plastikozko materialetanoinarritutako eguzki-panelfotovoltaikoaAcciona Solarrek eta IKERLAN-IK4kplastikozko materialetan oinarritutakomodulu fotovoltaikoa edo eguzki-panel batgaratu dute laborategian. Modulu horrekugaritu egiten ditu ohiko eguzki-energiafotovoltaikoaren erabilerak.Panel hori CENIT programarenMEDIODÍA proiektuaren baitan garatu da,eta bi abantaila nagusi eskaintzen ditu:fabrikazio-kostua eta propietate mekanikoeneta optoelektronikoen konbinazioa.Propietate horiek hainbat koloretakomodulu malguak eta gardenak fabrikatzeaahalbidetzen dute; horri esker, panelakleihoetan eta toldoetan integra daitezke,eraikinetako fatxadetan ikuste-eraginiksortu gabe.Ehungintzan ere aukera berriak sortudira, gailu elektroniko eramangarrien kargagailuak(telefono mugikorrenak etamusika-erreproduzitzaileenak, adibidez)arropetan, poltsetan eta kanpin-dendetansar baitaitezke.Azterketa biologikorakolaborategi-ekipo berriasiliziorik gabeko 30 x 30 mm-kolaborategiko modulu fotovoltaikoa,banakako 16 zelula konektatzen dituena2008ko Txostena22


Aerosorgailuetarako teknologiakALSTOM-Ecotècnia, energia berriztagarrietan erreferentzia eta nazioartekolehen mailako enpresa dena, hainbat ikerketa-arlotan ari da lanean, sektoreeolikoko protagonista nagusietako bat bihurtzeko. Ikerketako jarduera nagusiak CENITprogramako WindLider 2015 proiektuaren barruan ari dira egiten, IKERLAN-IK4renlaguntzaz.Hardware-plataforma txertatuaAerosorgailuaren prototipobirtualaKONTRATUPEKOI+GSistema txertatuen arloan, aurreraegin da Galileo aerosorgailuen kontrolsistemarenprestazio berriak hobetzen etagaratzen. Batetik, hardware-plataformaberria dugu orain, eta, horri esker, aurrerapenhandia egin da denbora-erantzunarengaitasunean. Bestetik, hardwarearenabstrakzio-geruza eguneratzeak aukeraeman du erabateko atzerabateragarritasunarieusteko, kontrol-aplikazioarenbidez.Aerosorgailuen prototipo birtualadiseinatzen eta garatzen jarraitu da, besteakbeste, Hardware in the Loop (HIL) simulazioarenbidez aerosorgailuaren kontrolagailuarenlaborategi-probetan lagungarridiren funtzionalitate berriak lantzen.Halaber, aerosorgailuaren muturreko baldintzakidentifikatzeko lana egin da, kargakgutxitzeko egokiak diren kontrol-teknikakaplikatzeko helburuarekin.Aerosorgailu guztiaren ereduglobala modelatzeaEgituraren eta mekanikaren ikuspuntutik,aurrerapen handia egin da aerosorgailuguztia modelatzeari dagokionez, eta, horriesker, muturreko baldintzetan sortzen dirententsioak eta aerosorgailuaren bibrazioakera errealistagoan erakusten dituen kalkulu-prozedurabat aurkitu da.Errodamenduak eta torlojuzko loturakxeheki deskribatzeak aukera ematen duazpiosagai horien azterketa ardatz hartzeko,eta haien neurri egokiena ezartzekoinformazio erabilgarria lortzen da horrela.Potentzia-trenaren dinamikadeskribatzeko hainbat ereduegin izana da beste emaitzanabarmen bat.“Hardware in the Loop (HIL)”simulazioa kontrolagailu errealarekinAerosorgailuaren bibrazio-modupropio baten xehetasunak232008ko Txostena


Labe industrialetarako teknologiakKONTRATUPEKOI+GFagor Industrial —aitzindari, estatu espainiarrean, ostalaritzako ekipamenduan—, Berrikuntza Plan bat ari da egiten. Proiektu horretan IKERLAN-IK4k“Visual” labeen garapen berrian dihardu.Labe industrialak kontrolatzeko plataforma elektronikoa“Visual" labe industrialen hiru motadaude: Concept, Visual eta Visual Plus.Guztiak kontrolatzeko plataforma bat garatuda, modelo horien prestazioak betetahomogeneotasuna bermatzearren, fidagarritasunahandituz eta LTZen eta produktuarenbizi-zikloaren gastuak murriztuz.Kontrol-plataforma elektroniko horrekbanatutako komunikazio-arkitektura baterabiltzen du, eta hainbat funtzionalitatepertsonalizatzeko aukera ematen du, halanola janari prestaketa, erabilpen-modua,mantentze-lanak eta konfigurazio lagunkoia.Plataforma elektroniko banatuaren etamodularraren emaitza aipagarrienak hauekdira:● Berrikuntza- eta garapen-kostuaknabarmen gutxitzen dira plataformarenbizitza osoan. Labearen elektronika etaproduktuaren bilakaera estetikoa etainterfazea garatzeko eta mantentze-lanakburutzeko epea aste batzuetara murriztenda, aparatuaren funtzionalitatea arriskuanjarri gabe.● Funtsezko alderdi hauen automatizazioaeta errepikakortasuna lortu da: labeenkarakterizazioa, bertsioak homologatzekosaiakuntzak, akatsen atzemate eta konponketaazkarra eta abar.● Egosketa-kalitate bikaina, merkatukogainerako labeetatik aise bereizten duena.Garatutako hiru labe-gama horiek2009ko lehen lauhilekoan dira merkaturatzekoak.Goi-mailako VISUAL-PLUS labe industrialak2008ko Txostena24


Erabilerak beste esparrutanTransduktore adimendunakburu mekatronikoetarakoDANOBAT GROUP-eko kide denSoraluce enpresak, Ideko-IK4rekin eta IKER-LAN-IK4rekin batera, ekipamendu mekatronikobat egin du. Haren bidez, abiadurahandiko buruetan, diagnostiko eta mantentzeprediktiboko funtzioak txerta daitezke,produktuaren fidagarritasuna, segurtasunaeta kalitatea hobetzeko.Buruaren osagai kritikoetan sentsoreautonomoak ditu ekipamendu berriak, zeinekosagaien egoerari buruzko informazioaematen duten, denbora-errealean.Horretaz gain, seinaleak prozesatzeko sistema-txertatuadu ekipamenduak, eta, harenbidez, automatikoki diagnostikatzen duerrotazio-sistemen (errodamenduen etaengranajeen) egoera.Garapen horrek buruen funtzionamenduariburuzko informazioa eskaintzen du,eta mantentze-estrategia prediktiboakdiseinatzea ahalbidetzen. Horrela, buruarenosagaien bizitza ahalik eta gehiena luzatzealortzen da, eta, horrenbestez, materiala etaeskulana aurreztea.Metal-metal kontaktuzkogoi-presioko balbula berriaAMPO, S. Coop.ek, IKERLAN-IK4rekinelkarlanean, goi-presioko bola-balbulakontzeptu berri bat garatu du. Balbulahorrekin, fluxuaren estankotasuna metalmetalkontaktu bidez lortzen da. Balbulaberri hau, batez ere, hondarrak gasbideetaneragiten dituen arazoak saihestekodiseinatu da, gasa kutsatu egin baitezakehondarrak, eta, urradura-efektu handiadela eta, arazoak sortu.Hogeita lau hazbeteko sei balbulako multzobat da lehen produktu komertziala. Jada,Beni SAF (Aljeria) eta Almeria arteko gasbideaninstalatu da, eta emaitzak onak izandira.Gaur egun, AMPO, S. Coop. balio erantsihandiko produktuak eskaintzeko estrategiazabaltzen ari da IKERLAN-IK4rekin elkarlanean,tenperatura altuko fluidoetarako(400 °C – 600 °C) bola-balbula berri batgaratzen ari da.KONTRATUPEKOI+GBuru mekatronikoaren prototipoaHogeita lau hazbetekobalbula, metal-metal kontaktuduna.Estankotasun-probaSentsore autonomoa252008ko Txostena


DISEINU- ETA PRODUKZIO-PROZESUEN UnitateaEgun, inoiz baino gehiago, negozioen lehiakortasuna areagotzekoeta sektore berrietan beste negozio batzuksortzeko ari dira lanean enpresak, inoiz baino gehiagogainera. Egoera horren jakitun, Unitate honek enpresekin elkarlaneandihardu, haien lehiakortasuna handitzeko asmoz.Horretarako, transferentzia-modelo dinamiko bat dugu, nonenpresa bakoitzak bere berrikuntza-agenda zehazten duen.Etorkizunerako giltzarrietako bat da enpresarilankidetzan oinarritutako berrikuntza-sare eraginkoreta sendo bat garatzeko beharrezkoakdiren baldintzak sortzea. Sare horiek, egungomerkatu nahasi honetan hain beharrezkoa denarintasuna ematen dute, eta berrikuntza praktikanjartzeko eraginkortasuna indartzen, baitaETEetan ere.Ezagutza sortzeko Unitate horren jardueranagusia ikerketa estrategikoko ildo honetangauzatzen da: “Produktuaren eta zerbitzuarenpertsonalizazioa etengabeko berrikuntzarenbidez”. Hauek izan dira 2008an landutakoarloak: produktuaren berrikuntza sistematikoa,lankidetzan oinarritutako berrikuntza-sareenerreferentzia-eredua, produktuaren/prozesuaren/hornikuntza-sareareneredu integratua etaproduktuaren berrikuntza sistematikorakosoftwarea.Unitate honek Europako REMPLANET proiektuanparte hartzen du, nazioartean ospetsudiren zenbait ikerketa-erakunderekin egiten dulan Mass Customization-en (MIT SmartCustomization Group), Espainiako unibertsitateekinere badihardu Hezkuntza eta ZientziaMinisterioaren ikerketa-proiektuetan etaEuskadiko unibertsitate eta beste zentro batzuekinere, Eusko Jaurlaritzaren ETORTEK programarenbidez.2008an, Unitateak hainbat berrikuntza-proiektugaratu ditu enpresekin elkarlanean.Produktuen eta zerbitzuen bereizketa, bizizikloosoan, eta eraginkortasun operatiboaizan dira helburuak. Lankidetza horiek emaitzahauek ekarri dizkiete enpresei:Juan Carlos BeitialarrangoitiaDiseinu eta Produkzio ProzesuenUnitateko Zuzendaria● Produktu- eta zerbitzu-estrategiaren diseinuaeta garapena: berrikuntza-planen garapenaeta abiaraztea epe ertain eta luzera, lankidetzanoinarritutako berrikuntza-sareak antolatzeaeta merkaturako balio-proposamenareneraldaketa.● Produktuak eta zerbitzuak erraz pertsonalizatzekoplataforma modularrak eta iraunkorrak.Makina-erramintetarako plataformamodularrak garatzea, softwarearen produktu-ildoa,eta aerosorgailuak kontrolatzekoalgoritmia modelatzea.● Hornikuntza-sarearen eta produkzio-fluxuarenerantzuna bermatzea: hornikuntza-sareeraginkorrak diseinatu eta ezartzea.● Produktuen eta zerbitzuen bizitzako zikloguztian eraginkorrak diren negozio-prozesuak:produktuen diseinuan txertatutako trazabilitate-sistemaketa egitura-kalkuluak balioztatzekosistemak.Aipagarria da programa anitzen proiektuetanizandako partaidetza. Hauek dira programahorietako batzuk: ALDATU (AntolaketaEstrategiaren Birplanteaketa), BerrikuntzaMerkatuan eta Antolaketan, eta BerrikuntzarakoGaitasunaren Garapena), CENIT(WindLider 2015, ECOTRANS, Hesperia etaMEDIODÍA) eta ETORGAI (iTOLL). MONDRAGONKorporazioko Zientzia eta Teknologia Planean,eta INNOACTION praktika-komunitatean ereparte hartu dugu, MIKekin eta MUkin batera.2008ko Txostena26


Roadmapping-a enpresa-berrikuntzanJarduera iraunkorra eta koherentea izateko, ezinbestekoa da berritze-estrategiabizia, epe labur, ertain eta luzerako helburuak dituena. Bidaia-orriak (roadmap)eta haiek sortzeko eta berraztertzeko prozesuak (roadmapping) dira helburu hori lortzekolanabesik aurreratuenak. 2008an bi aplikazio berritan egin dugu lan.Oronaren roadmap-a2009-2020 Berrikuntza PlanaKONTRATUPEKOI+GOronaren roadmap-a funtsezko osagaiada etorkizuneko produktuaren berritzeestrategiaeta Oronaren berrikuntza-sarekoerakunde guztientzako teknologia- eta ezagutza-garapenazehazteko. Estrategia horisareko partaide guztien artean partekatzen,eztabaidatzen eta adosten da.Komunikatzeko tresna estrategikoa daroadmap-a, baina bere desafioen balioaberresteko ere balio du. Erronka horiekmerkatuak bat-batean eta bortizki sartzendituen aldaketen eraginpean daude.Pasa den ekitaldian, Oronaren 2006koroadmap-a berraztertu eta hurrengo azterketetanaplikatzeko berraztertze-metodologiaazkar eta eraginkorra diseinatu dugu.Geyser-Gastech, S.A. enpresak —aitzindariagasezko ur-berogailuen garapen etafabrikazioan— 2009-2020 BerrikuntzaPlana landu du, IKERLAN-IK4rekin elkarlanean.Azken belaunaldiko berogailuen ezagutzaneta garapenean erreferentziazkoenpresa-izaera sendotzeko, hainbat berrikuntza-proiektuditu Planak.Berogailu-kontzeptu berriaren alderdinagusiak eta dagozkien desafio teknologikoakelkarrekin uztartzen dituen roadmapedo bidaia-orri bat dute oinarri proiektuhoriek.Proaktiboa izan da azterketa, etazehaztutako epean atzeman dira merkatuarenjoerak, araudiari eta interesdunen(stakeholders) eskaerei aurrea hartuz eta ursanitarioa berotzeko ordezko sistemetanberogailu kontzeptu berria integratuz.Geyser-Gastech-ekoberogailu-fabrikaRoadmap-a berraztertzeaz arduratzen den lantaldea272008ko Txostena


Fresatzeko makinak diseinatzeko eta ekoiztekoprozesu berriakKONTRATUPEKOI+GSoralucek —DANOBAT GROUP taldeko enpresa, makina-erremintaren alorrekoa,oso ezaguna nazioartean—diseinu- eta ekoizpen-prozesuak aldatzeko proiektubati ekin zion 2007an, IKERLAN-IK4rekin batera, fabrikazio-epeak bermatzeko etamurriztu eta makinen erabilgarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Hona hemen2008ko aurrerakuntzarik nabarmenenak:Fresatzeko makinen plataformamodularraEraginkortasun operatiboaHornikuntza modularraren kudeaketaereduadiseinatu eta dimentsionatu dugu:prozesuak, hornitzaileak, irizpideak etastockak. Prozesu osoa hartzen du: merkaturatzea,hornitzaileen kudeaketa (eskaerenaeta stockarena), muntaketa mekanikoaeta instalazioen muntaketa, eta doikuntzakegitea. 2009an da martxan jartzekoamodelo hau.Makina-kopuruaLTZentzako biltegi-sarearen azterketaeta birdiseinua egin dira; beharrak kuantifikatudira, biltegi bakoitzak artatzen duenmakina-parkearen arabera, eta biltegihoriek dimentsionatu egin dira.Eskaera-prestaketa-epearen kontrolahobetzen oinarritu da jarduera. Erosketasailean,hornitzaile-sareen kudeaketa-eredubat garatu eta mekanizatu handiei nahizpieza txikiei ezarri zaie. Eredu honetan aipatubeharreko beste alderdi batzuk bat stockendoiketa eta erosketa-kudeatzaileen profilaindartzea izan dira.Ekoizpen-sailean, berriz, buru-unitateenkudeaketa-eredu bat diseinatu eta ezarridugu. Eredu horrek hornitzaileak, mekanizatuaketa muntaketa hartzen ditu. Antzekogarapen bat jarri dugu abian makina handiakmuntatzeko ere.Soraluceko buru automatikoberriak2008ko Txostena28


Berrikuntza-sareakProduktu eta zerbitzu berrien egungo garapena askotariko jakintza-arlo eta teknologia-eremutatikdatozen ezagutzetan oinarritzen da. Espezializazio etaexpertise maila handikoak behar dute izan guztiek. Ez dago munduan enpresarik berrikuntzakdakartzan erronkei aurre egiteko ezagutza eta baliabide nahikorik duenik.Horregatik sortzen dira berrikuntza-sareak.IKERLAN-IK4k urteak daramatza gai hori lantzen, eta enpresan berrikuntza-sareakhedatzeko metodologia bat eta hainbat tresna garatu ditu. Aplikazio hauetan, bi sareeragileren edukiaren zati bat azaltzen da:KONTRATUPEKOI+GOronaren Berrikuntza-sareaSareko berrikuntza FagorElectrodomésticos taldeanLankidetza du oinarri Oronak berrikuntzarendesafioari aurre egiteko.Enpresa-proiektuko oinarrizko euskarrietakobat du berrikuntza, eta horretara zuzendutakobaliabideak kudeatu asmoz, sarefuntzionamendurakoeskema propio batjarri du martxan, Berrikuntzaren EsparruEstrategikoaren helburuak garatzeko.Orona, Orona Eic, Electra Vitoria, MUeta IKERLAN-IK4 dira sarearen muina.Garraio bertikalean ezagutza handia dutenbertako zein global beste eragile batzuenpartaidetzak sare hori zabaldu egiten du.IKERLAN-IK4k zeregin bikoitza du sarehorretan: geroko ekintzei eta kontzeptuberritzaileak sortzekoei ezagutza eranstea,eta Oronarekin elkarlanean aritzea sareanberritzeko gaitasuna bermatzen dutenekintzak eta azpiegiturak antolatzen, diseinatzeneta gauzatzen.Fagor Electrodomésticos taldeak (FagorElectrodomésticos, S, Coop., Fagor Brandteta Fagor Mastercook), IKERLAN-IK4rekinbatera, FAGOR Innovation Network sareadiseinatu eta abian jarri du. Sarea hedatzeakFagorren estrategia, antolaketa, barneprozesuaketa berrikuntzaren kultura aldatuditu.Proiektu honek hiru arlo integratu nahiditu:● Sarean berritzeko beharrezkoak direnjardueren integrazio holistikoa.● Partaide diren erakundeen eta entitateen(kanpoko eta barneko) integrazioa.● Pertsonen (bezeroak, erabiltzaileak, langileaketa abar) integrazioa, sare irekietan.Inude-proiektu horretatik azpiproiektuberriak jaiotzen eta garatzen dira, eta dagoenekozabian diren beste batzuk antolatzeneta integratzen ditu. Azpiproiektu horien jarduera-eremuakhauekdira: sareen sarea,norabide estrategikoa,berrikuntza-fabrika,lankidetza-eremua, lankidetzakooperatiboarenDNA eta emaitzenneurketa.FAGOR INNOVATION NETWORKsarearen erreferentzia-ereduaOronaren Berrikuntza Sarearen BerrikuntzaPlanaren Zikloa292008ko Txostena


Erabilerak beste esparrutanKONTRATUPEKOI+GAerosorgailuak kontrolatzekosoftwarearen produktu-lerroa etaalgoritmiaren modelatuaALSTOM-Ecotècniak IKERLAN-IK4rekinelkarlanean garatutako haize-turbinen kontrol-sistemakgeroz eta funtzionalitate etaazpisistema gehiago ditu.Hazkunde horri behar bezala erantzuteko,sistema konplexuentzako softwareetanberrerabiltze-paradigmak ezartzen dituenproiektu bat egin dugu.Egungo kontrol-softwarea kontrolatzaile-multzobateko partaidetzat ikusteari utzieta kode-aplikazioa alde batera uztenduten software-modeloekin eratu du algoritmia.Bi erakunde horietako software- etahardware-ingeniarien lankidetzari esker,softwarea diseinatzeko arkitektura berri batsortu da, softwarearen berrerabilpeneanhobekuntzak dakartzana.Eraikuntza-prozesuabalioztatzeko sistemaEraikuntza-prozesuak industrializatzenaitzindaria den ULMA Construcción-ek,IKERLAN-IK4rekin elkarlanean, bere katalogokoelementuak balioztatzeko sistemabizkor eta segurua eratu du, hainbat kargatarakoaplikazioetan.Intuizioz erabiltzen den programa grafikoada, oholak, habe metalikoak, profilak,egurrezko habeak, oholtzarrak eta abarbalioztatzekoa. Horretarako, kalkulatubeharreko elementua, euskarriak eta aplikatzenzaizkion kargak (gune batekoak edobanatuak) zehazten ditu, bai ohiko erabilerarako,bai hauste-mugara hurbiltzendenerako.Sistemak, bat-batean eta grafikoki,karga horien eragina azaltzen digu, etadeformazioa, ebakitzailea, momentua etamugak erakusten. Bestalde, kalkulu-xehetasunekintxostena egin daiteke.ALSTOM-Ecotècnia aerosorgailuakparke eoliko bateanOhol bati ezarritako kargen eraginarenbistaratzea2008ko Txostena30


Elikagaien trazabilitatea etasegurtasuna plastikopekonekazaritzanCENIT MEDIODÍA proiektuaren barruan,ULMA Handling Systems eta ULMAPackaging, IKERLAN-IK4rekin batera, trazabilitate-sistemaberri bat ari dira garatzen,berotegi-kontzeptu berri bati aplikatzeko.Sistema honek aintzat hartzen ditu hornikuntza-kateosoa eta berotegiko barneprozesuak,hala nola landareen mugimenduautomatizatua, produktuen eraldaketak,sailkatze- eta ontziratze-prozesu berriak etaabar. Sistemaren asmo handiko helburua trazabilitateindibiduala da, batez ere, abiadurahandiko ontziratze-prozesuei dagokienez.Sistema hori industriako hainbat arlotanaplikatu eta, haren bidez, “trazabilitatejazoerak”atzeman ahalko dira, hainbat gailurenlaguntzaz: RFID tagak, PLCak, ERPak,SGAk, baita SCADA komertzialak ere, etaikusgai jarriko du web-zerbitzuetatik jasotakotrazabilitateari buruzko informazioa.Produktuaren garapenerakolankidetza metodologikoaTentsio ertainaren arloko mundukofabrikatzaile nagusietako bat da Ormazabal,IKERLAN-IK4rekin batera, produktuen garapenerakoekipoak sortu ditu, produktuberriak merkaturatzeko prozesuaren metodologianaplikatzeko.IKERLAN-IK4ren produktua definitzekometodologia giltzarrietako bat izan da berrikuntza,enpresa-estrategiaren integrazioa,produktuaren zerbitzua eta kostua eta merkatuarierantzuteko epearen bermea kudeatzeko.Emaitza esanguratsuenak hauek izandira: produktuaren eta haren zerbitzuarenikuspegi berritzailea (enpresako pertsonaguztiek partekatua), merkatuaren ezagutzaosoaren mapa, eta produktu-egiturarengarapena errazten duten berrikuntzak merkaturatzekokontuan hartu beharreko erabakienidentifikazioa.KONTRATUPEKOI+GULMA Packaging-en Packaging makinaelikagai-sektorerakoOrmazabalek fabrikatutakotransformazio-zentroaULMA Handling Systems-en jasogailuakdituen biltegi automatikoa312008ko Txostena


ENERGIA Unitatea1970eko hamarkadan, zientzialariak ohartu ziren erregaifosilen errekuntzak sortutako CO 2 -aren emisioek lurraberotu egin zezaketela. Bestalde, 1973ko petrolio-bahiturakerakutsi zuen Ekialde Ertaineko gatazka politikoek sistemaenergetikoan arazo larriak sor zitzaketela. Hala eta guztiz ere,kontsumo elektrikoaren joera eta iturriak ez dira batere aldatu.Azken 30 urteotan, energia-kontsumoa % 2,5 igo da urtero;petrolioak energia-iturri nagusi izaten jarraitzen du, eta energiaiturriberriztagarriek (hidroelektrikoak kenduta) lehen-mailakoenergiaren % 1 soilik sortzen dute. Azken urte hauetan, denaden, iritzi publikoaren eta administrazioen jarrera aldatzen ari da.Egungo sistema energetikoa aldatu eta eraginkortasunean, energiaberriztagarrietan eta elektrizitatearen erabilera handiagoanoinarritutako sistema energetikoa da helburua.2008an Energia Unitateak teknologiak ikertzenjarraitu du, gas- eta elektrizitate-erabilerareneraginkortasuna handitzeko, energia berriztagarriakgaratzeko eta elektrizitate-sorkuntzareneraginkortasuna handitzeko. Zehazki,oxido solidozko erregai-pilekin eta biomasarenpirolisi azkarrarekin lotutako bi ikerketaproiektutanegin dugu lan. Hauek izan diraaurrerapauso aipagarrienak:● Oxido solidozko erregai-pilen teknologia.700 mW/cm 2 -tik gorako kapazitatea duteneuskarri metalikozko oxido solidozko gelaxkakegin ditugu, gelaxken lehen interkonektoremetalikoak diseinatu eta probatu, eta lehenprobetan, gelaxkek 1.000 ordu baino gehiagoiraun dute eta 200 ziklo termikotik gora jasandituzte.● Biomasaren eraldaketa. 25 kg/h edukieraduen biomasaren pirolisi azkarreko instalazioaeraiki eta abian jarri dugu.Ander LaresgoitiEnergia Unitateko ZuzendariaUnitateak lankidetza-hitzarmenak ditu erregaipilenikerketan entzute handia duten erakundehauekin, besteak beste: Lawrence BerkeleyLaboratory (AEB), Jülich-eko eta Karlsruhe-koForshungszentrum-ak (Alemania), SOFCpower(Italia), École Polytechnique Fédérale deLausanne (Suitza), CNRS (Frantzia), eta abar.Transferentziari dagokionez, erregai-piletaneta Stirling motorretan oinarritutako kogenerazio-sistemakgaratzeko eta gutxi poluitzenduten errekuntza-sistema eraginkorrak sortzekohainbat proiektu industrialetan jardungara; honako hauetan, besteak beste:● Oxido solidozko erregai-pila baten diseinua.DEIMOS proiektua (CENIT).● Oxido solidozko pila batean oinarritutakoelektrizitate-kogeneradore baten Balance ofPlant-aren garapena. FlameSOFC proiektua(EBko 6EP).● EHEren Stirling motorrean oinarritutakoetxeko kogenerazio-sistema baten berringeniaritza.● Bioerregai likidoetarako sorgailu termikobaten garapena. PIIBE proiektua (CENIT).Informe 2008ko Anual Txostena 2008232


Erregai-piletan oinarritutako elektrizitateetabero-mikrosorgailuaFagor, Copreci eta Mondragón Componentes sailak, IKERLAN IK4rekin elkarlanean,gas naturalez elikatutako oxido solidozko erregai-piletan oinarritutako elektrizitate-eta bero-mikrosorgailu bat garatzen ari dira. Euskarri metalikozko erregai-gelaxketaneta gas naturalaren erreformagailuan oinarritutako stack-a ari dira garatzen.Euskarri metalikozko erregaigelaxketanoinarritutako stack-aGas naturalaren erreformagailuaKONTRATUPEKOI+GOxido solidozko erregai-gelaxkak egitekoeta garatzeko, euskarri metalikozkogelaxken fabrikazio-prozesua sistematizatuegin da. Prozesu horri esker, 60 cm 2 -koerreakzio-azalerako eta erabilera-potentzialeangutxienez 450 mW/cm 2 -ko errendimenduelektrokimiko errepikakorra dutengelaxkak fabrika daitezke.Azpimarratu beharreko beste lan batkorronte katodikoa biltzeko metalezkohodia da. Hodi biltzaile horrek gelaxkenazpimultzoak sortzeko euskarri gisa funtzionatzendu. Azpimultzo horiek gelaxkakelkarri lotuta sortzen dira, beharrezkopotentzia-stacka lortu arte.Gas naturalaren aldaketa-alorrean, urlurrunbidezko gas natural erreformagailuprototipobaten diseinuan, eraikuntzan etaentseguetan dihardute, 650 °Cko funtzionamendunominaleko tenperaturako urlurrunaerabilita. Erreformagailuak oxidosolidozko erregai-pilaren bero-hondarraberreskuratzen du (800 °Cko lan-tenperatura)aldaketa-erreakzio endotermikoarieusteko. Erreformagailuaren diseinu termofluidikoaeta pilaren bero-hondarrarenberreskuratzea, eta merkatuko katalizatzailebat erabilita erreformatze-erreaktore bateraikitzea eta harekin probak egitea izandira jardueraren alderdi nagusiak.Paraleloan konektatutakosei hodi-gelaxkakomodulua (15W - 0,7V)Gas naturaleko erreformagailuarenprototipo esperimentala332008ko Txostena


Erregai-pilentzako sistema osagarriak.BoP-Balance of PlantKONTRATUPEKOI+GErregai-pilak hidrogenoa elektrizitate bihurtzen du, funtzionatzeko hainbat sistemaosagarri behar dituen prozesu elektrokimiko baten bidez. Antzeko zerbaitgertatzen da automobiletan ere: motorrak erregaia mugimendu bihurtzen du; bainaautoak, mugitu ahal izateko, osagai ugari behar ditu, eta horiek, kostuari eta negozioaridagokienez, motorra bera baino garrantzitsuagoak dira.Erregai-pilan oinarritutako elektrizitate- etabero-sorgailuak pilaz eta BoP (Balance ofPlant) izeneko elementu osagarri batzuk ditu.BoParen funtzioak dira pila behar duen erregaiazhornitzea, sortutako elektrizitatea erabilpen-baldintzetaraegokitzea, prozesuakontrolatzea eta sistemaren errendimenduahanditzeko hondar-beroa berreskuratzea.BoParen osagaiak hauek dira: erregai-prozesadorea,alderanzgailua, sentsoreak, balbulaketa haizagailuak, kontrola eta beroberreskuragailuak.Erregai-pilan oinarritutako bero- eta elektrizitatesorgailubaten sistema osagarri nagusiakOxido solidozko erregai-pilanoinarritutako etxekoelektrizitate- eta bero-sorgailubaten sistema-osagarria (BoP)Erregai-pilaren erakuslea,bizikleta baten eragingailuariaplikatuaEtxeko elektrizitate- eta berosorgailuarenazken prototipoaFagor Electrodomésticos-ek, IKERLAN-IK4rekin elkarlanean, oxido solidozko erregai-pilanoinarritzen den etxeko kogenerazio-sistemaosagarria garatu du.Sistema osagarri horretan sartzen diraaire, gas, ur eta gas geldoaren hornikuntzakontrolatuak, ke eta kondentsatuen deskarga,eta pilaren hondar-beroa berreskuratzeaberokuntza eta UBSrako. Sistema guztienbanaketa ere diseinatu dugu: stack-a,berriztagailua, korronte-bihurgailua, kontrola...Etxeko elektrizitate- eta bero-sorgailuprototipoak 2,2 kW elektrizitateeta 5 kW bero sortuko ditu,sareko gas naturala erabilita.Cegasa Taldeak, IKERLAN-IK4rekin elkarlanean,aplikazio mugikor bat garatu du erabilera-egoeretanerregai-pilen funtzionamenduaaztertzeko.Erakuslearen osagaiak hauek dira:Cegasak eta Cidetec-IK4k egindako polimerozkoerregai-pila bat, motor elektrikodunCiclotek bizikleta bat, eta IKERLAN-IK4kegindako ekipamendu osagarria (Balance ofPlant).Arrabolean nahiz baldintza errealetan(Miñaoko Teknologia Parkea eta Gasteizarteko ibilbidea barne) burututako probekaplikazioaren bideragarritasun teknikoa erakutsidute. 30 kilometro baino gehiagokoautonomiak lortu dira eta hidruroak biordutan kargatu dira.Parrilaren gaineanmuntatutako erakuslearenxehetasuna2008ko Txostena34


Erabilerak beste esparrutanKogenerazio-sistemakmerkataritza-zentroetaneta etxebizitzetanAcciona Energia Solarrek eta IKERLAN-IK4k merkataritza-zentroetako eta etxebizitzetakokogenerazio-sistemen balioztatzeteknikoan eta ekonomikoan parte hartudute, CENITen Cetica proiektuan. Trnsystresnaren bidez eraikuntza horiek simulatuta,ikerketak ohiko energia-eskaeren profilakkalkulatu ditu.Emaitzek aurreikusten dute lehen mailakoenergia-kontsumoa eta CO 2 -aren isurpena% 14 eta % 26 bitartean murriztukodirela etxebizitza-blokeetako eraikinetan,eremu klimatikoaren eta kogenerazio-sistemarenarabera. Barne-errekuntzako motorraduten sistemek eta mikroturbinekamortizazio-epe laburragoa dute (sei etahamar urte bitartekoa). Merkataritza-zentroeidagokienez, trigenerazioa da hauturikerakargarriena, kogenerazioak eragin dezakeenmurrizketa ez baita % 3ra iristen.Etxeetako energiaeraginkortasunarengeroaFagor electrodmésticos-ek, MU etaIKERLAN-IK4rekin batera, “Etxeetako energia-eraginkortasunarengeroa” proiektuaburutu du. Bi arlo hauetako berrikuntzaaukerakidentifikatu eta balioztatu diraproiektu horretan:• Elektrizitate-gailurren kudeaketa adimenduna:lanaren helburua izan da etxebizitzaestandar batean (senar-emazteak etabi seme-alaba) elektrizitate-gailurren kudeaketaadimendunak eskaintzen dituenabantailak zehaztea. Emaitzen arabera,urtean 130 eta 280 € bitartean aurreztukolirateke kudeaketa horrekin. Kalkulua egiteko,egungo tarifa elektrikoak erabili dira,eta ez dira kontuan hartu UBSa (ur berosanitarioa) eta berokuntza.• Energia- eta ur-kontsumoa: oinarri teknologikokohainbat konponbide berritzaileidentifikatu eta balioztatu dira, energia- etaur-kontsumoa eta etxetresna elektrikoeningurumen-eragina murrizteko.KONTRATUPEKOI+GCETICA proiektuaren ikuspegi orokorra.“hiri eko-teknologikoa"Potentzia-gailurren simulazio optimizatubaten grafikoa352008ko Txostena


Osasuna 2030: nahi dugunosasuna, etorkizunekoosasun-sistemak eta teknologiaMundu osoko osasun-sistemakbidegurutze batean daude.Zalantzan jarri da sistemeniraunkortasuna, osasun-gastuaetengabe ari baita handitzen,BPGren hazkundearen gainetik. Adibidez,2006an, ELGAko herrialdeetako osasungastua% 9 izan zen; Espainian, zehazki,% 8,2. Gastu hori, 2020an, BPGren % 16izango da, aurreikuspenen arabera.Osasun-zerbitzuen kostua handitzeak,hainbat faktore direla medio, ez du ezinbesteanosasun-kalitatean hobekuntzarikekarriko; beraz, beharrezkoa da osasun-sistemaksakonki birplanteatzea.EtorkizunerabegiraPremisa horiekin, osasun-zerbitzuen paradigmaberri bat formula genezake, lau helburuhauekin: herritarrak beren osasun pertsonalazarduratzea, eta, ondorioz, bizimodu osasungarriagoaegitea; osasun-sistemaren kostuakgardenak izatea; antolaketa-eredu berriak teknologianoinarritzea, eta, azkenik, gaixotasunenprebentzio-, pronostiko- eta diagnostikosistemaaurreratuen erabilera ugaritzea.Osasun banatuaTeknologian oinarritutako osasunsistemairaunkorraEuropak gai izan behar luke baldintza hauekbetetzen dituen osasun-eredu bat garatzeko:elkartasuna eta iraunkortasun finantzarioabateratzea; merkatu-pizgarriak neurriz sartzea,baina, beti, Estatuaren gidaritzapean; eta osasun-zerbitzuenantolakuntzan eta produkzioanberrikuntzak sartzea.Osasun arduratsua eta banatuaGaur egun, “gaixotasun koronarioen % 80, 2motako diabetearen % 90, minbizi-kasuenerdia baino gehiago” (1) eta beste hainbatgaixotasun saihestea balegoke bizimoduazertxobait aldatuz gero, medikuntza prebentiboaindartuz eta herritarrei —bereziki, gazteei—osasun-heziketa egokia emanez.Lehen, XX. mendeak oso aurrera egin zuenarte, etxeetan praktikatzen zen medikuntza.Egun, gaixoek nahiago dituzte ospitaleak, etabereziki larrialdi-zerbitzuak, horietan ia batbateanematen baitute diagnostikoa eta tratamendua.Osasuna “kontsumo" gaitzat hartzekomodu horrek osasun-zerbitzuen horniduradistortsionatu egiten du, eta larrialdi-zerbitzueneskaera geroz eta handiagoa izatea dakar.Gainera, sistemaren kostu/eraginkortasunindizearen etengabeko hazkundea ezkutatzendu.Osasun-eredu hori ez da ez eraginkorra, eziraunkorra; horregatik, garai bateko medikuntzarenalde onak (etxez etxeko arreta egokiaeta osasun-prestakuntza ona) eta egungoarenabantailak (superespezializazioa) geureganatubehar genituzke. Horri deitzen diogu“osasun banatua”. (Irudia ikusi)(1) IBM Global Business Services Healthcare 2015:Win-win or lose-lose?2008ko Txostena36


Osasun banatuaren muina goi-teknologia etakomunikazioak dira. Egungo teknologiarenabiapuntua e-osasuna da; hau da, informazioeta komunikazio teknologiak (IKT), osasunariaplikatuak. IKTek gaur egun jada existitzendiren soluzioak eskaintzen dituzte, hala nolatelepresentzia, telemedikuntza, telelaguntzaeta handituz joango den abar luze bat. Horibai, etorkizunean etxea izango da gaixoak,ezinduak eta zaharrak artatzeko zentroa.Ospitaleak zaintza superespezializatua beharduten gaixo akutuak eta larriagotutako gaixokronikoak artatzeko azken baliabideak izangodira. Hori guztia, noski, gainerako ospitale-entitateekineta arreta sozio-sanitariorako zentroekinkoordinatutako sare batean egongo da.Pertsonalizatutako medikuntzaBioteknologiaren eta genetika molekularrarenazken aurkikuntzak lehen pentsaezinezkoakziren diagnostiko- eta tratamendu-tresnak aridira jartzen profesionalen eskura, gaixobakoitzaren beharrei erantzuteko. Datozenurteetan ikusiko dugu osasun-sistemak, aipatutakoaurrerakuntzen bidez, ospitaleetatik etxeetarahurbilduko direla; norbanakoarengana,beraz. Horrela, gaixotasunaren tratamenduarenkontzeptutik, “medikuntza pertsonalizatuaren”kontzeptura pasatuko gara, eta gaixoaizango da osasun-arretaren helburua.Bestalde, profesionalek eta gaixoek geroz etagehiago erabili ahalko dituzte azterketa- etadiagnostiko-zerbitzu automatizatu berriak,behar duten lekuetan (Point of Care). Sistemahoriek geroz eta gehiago oinarrituko dira biologiamolekularraren eta informazio- eta komunikazio-teknologienlorpenetan. Eta izen-abizendungaixoen (eta ez gaixotasun errealen edobalizkoen) pronostiko-, diagnostiko- eta tratamendu-sistemenerabilera eraldatu egingodute. Eta, azkenik, posible izango da gutxienekoerasokortasuna duten nonahiko ekipohorien unibertsalizazioa, laborategiak txipbarruan (Lab-on-a-Chip) edo orri barruan (Labon-Foil)garatuko baitira, miniaturizazioariesker.OndorioakHerritarren bizitza hobetzeko, epe ertaineraosasun-gastuak murrizteko eta osasun-sistemareniraunkortasuna bermatzeko oinarrizkoada aurrerakuntza teknologiko berriak ezartzea.Dagoenekoz e-osasunak eta biomedikuntzaklurralde, nazio eta Europako erakundeen agendapolitikoak aldatzen hasi dira, teknologiakmarkatuko baitu Europako osasun-sistemenetorkizuna, eta ezinezkoa izango da harengarapena eta iraunkortasuna e-osasunik gabe.Eraginkortasunez berritzeko eta baliabideakoptimizatzeko balio behar du krisialdiak.Horretarako, berritze-sareko eragile guztienarteko lankidetza behar da. Hor sartzen diraikerketa medikoko garapen-zentroak, herritarrenohitura berriak eta osasun-sareetako eragileguztiak.Testuinguru honetan ari da, hain justu ere, IKER-LAN-IK4 osasunaren eta etorkizuneko osasunsistemengarapenerako lankidetzan IKERLAN-IK4k CIC microGUNE eta Gaiker-IK4ko bazkideekinnano, mikro eta bioteknologian oinarritutakosistemak garatzen ari da etorkizuneko pronostiko-eta diagnostiko-ekipoak sortzeko.Informazio- eta komunikazio-teknologien ezarpeneanere badihardu, etxea guztientzako ongizate-,aisialdi- eta osasun-leku bihurtzeko, berezikigaixo, ezindu eta zaharrentzat.Etorkizunerabegira372008ko Txostena


Langileak, finantziazioaeta ekintzen-laburpena43LANGILEAK● Langile kopurua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 203● Bekadunak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 432031,3SARRERAK19,6 Milioi euro● Kontratupeko I+G . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11,4● Ikerketa propioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6,9● Bestelako sarrerak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1,311,46,92%KONTRATUPEKO I+GSARRERAK SEKTOREKA● Ekipo-ondasun ez-industrialak . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21%● Energia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19%● Garraioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14%● Etxetresna elektrikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13%● Ekipo-ondasun industrialak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12%● Zerbitzuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8%● Elektronika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6%● Osasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5%● Besteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2%11,4 Milioi euro21%5%6%8%12%19%14%13%INBERTSIOAK . . . . . . . . . . . . . . . . 3,5TEKNOLOGIAREN HEDAPENA• Baliabide propioak . . . . . . . . . . . . . . . 1,1• Herri-erakundeak . . . . . . . . . . . . . . . . 2,4• Artikuluak eta ponentziak . . . . . . . . . . . . . . . . 75• Karrera-amaierako proiektuen zuzendaritza . . . . 22Milioi euro2008ko Txostena38


Antolaketa orokorraJAKINTZA ALORRAK●Ingeniaritza mekanikoa●Diseinu mekanikoaPRODUKTUAREN GARAPENA●●●●●Automatika eta potentzi elektronikaElektronikaKomunikazioakSentsoreakMikrosistemakMikronanoteknologi-laborategiaren infografia(Polo Garaia, Arrasate-Mondragón)●Software-teknologiakDISEINU ETAPRODUKZIOPROZESUAK●●●Berrikuntza estrategikoaDiseinu- eta produkzio-teknologiakInformazio-teknologiakEnergia-laborategia(Arabako Teknologia Parkea)ENERGIA●●Errekuntza-teknologiak eta prozesu termikoakSorkuntzarako sistema alternatiboakEgoitza Nagusia(Arrasate-Mondragón)392008ko Txostena


Organo sozialak eta zuzendariakKONTSEILU ERREKTOREA■ Lehendakaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Txomin García■ Lehendakariordea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Agustín Ugarte■ Idazkaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Igor Armendariz■ Kontseilukideak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Vicente AchaÁngel AkizuIñaki AranburuJavier ArancetaAndoni AltunaIñaki DorronsoroMaría ElejosteXabier GorritxategiFernando IpiñaJosé Mª NarvaizaPedro Ruiz de AguirreMartín ZangituZUZENDARITZA KONTSEILUA■ Zuzendari Nagusia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Javier Mendigutxia■ Marketin Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . Guillermo Irazoki■ Produktuaren GarapenerakoUnitateko Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . Marcelino Caballero. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .■ Diseinu eta Produkzio-prozesuenUnitateko Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . Juan Carlos Beitialarrangoitia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .■ Energia Unitateko Zuzendaria . . . . . . . . . . . . Ander Laresgoiti■ Energia Unitateko Alboko Zuzendaria . . . . . . Francisco Javier Blanco■ Antolamendua eta Baliabideen Zuzendaria . . Juan Manuel Pagalday■ Ikerketa eta Jakintza Zuzendaria . . . . . . . . . . Ana Isabel Martínez■Produktuaren Garapenerako eta EnergiaUnitateetako Proiektuen Zuzendaria . . . . . . .José Luis Larrañaga■ Finantza Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . . . . . .. Agurtzane GaraiZAINTZA BATZORDEAJuan Carlos AstiazaránMari Carmen AyastuyIñigo AranburuJosé Javier Sáenz de Buruaga2008ko Txostena40

More magazines by this user
Similar magazines