2444_argia

xletona

2444_argia

ASTEKO GAIASEXU HEZIKETAEskoletan ilunpeandagoen ikasgaiaGure eskoletan sexu heziketa oso mugatuta dago. Ordu kopurua mugatua da, instituzioenparte-hartzea ere bai eta legeriak ere ez du laguntzen mugak gainditzen, alderantziz.Sexologoek ahal dutena egiten dute, baina garbi dute zer egin nahi duten:haurrak sexuetan hezi.| NAGORE IRAZUSTABARRENA |MUGAZ ALDE BATEAN zein bestean, sexuheziketa mugaz inguratuta dago. FrantziakoEstatuan eta, beraz, Ipar Euskal Herrian,sexu heziketa eskola curriculumaren parte da1973tik. Baina, orotara, ikasleek 30-40 ordukoprestakuntza jasotzen dute derrigorrezkohezkuntza osoan. 2013ko irailean gobernuzentralak les ABCD de l’égalité (BerdintasunarenABCD) programa abiarazi zuen eskolangenero estereotipoak ahultzeko asmoz. Denaden, ez dirudi iritzi publikoa sexu prestakuntzaindartzearen alde dagoenik. Duela zazpiTXANTXIKU IKASTOLAOñatiko Txantxiku Ikastolako LHko 4. mailako haurrak sexu heziketa lantzen.4 2015EKO URTARRILAREN 4A


SEXU HEZIKETABAZTAN IKASTOLAKO GURASO ELKARTEALOMCEk Espainiako Estatukohezkuntza curriculumetik sexuheziketaren arrasto oro ezabatzen du.Kontua da, hori baino lehen ere, sexuheziketak eremu urria eta garatu gabeazeukala lege aldetik. Sexu heziketakikastetxeen erabakia izaten jarraitzendu. Praktikan LOMCEk ez du egoeragehiegi aldatzen, baina etorkizuneanhazteko aukerak erabat murrizten ditu.urte Parisen ZiziSexuel erakusketa zabalduzuten lehenengoz, haurrei zuzendutakosexuari buruzko ekimen didaktiko interesgarria.Ia Europa osoa ibili du erakusketak etaberriki Parisera itzuli denean duela zazpi urtebaino polemika handiagoa sortu du; hasieranzenbait elkarte katolikok eta kontserbadorek8.000 sinadura jaso zituzten erakusketarenaurka eta itzuleran 40.000ra iritsi dira.Eta hala ere, sexu heziketaren egoerahobea da Hego Euskal Herrikoarekin alderatuta,ofizialki behintzat. Espainiako Estatuansexu heziketa 1990ean azaldu zen lehenengoz(LOGSE), Osasun Hezkuntza zehar lerrokoikasgaiaren baitan. 2006an LOEk ikasleekgizarte bizitzarako gaitasunak jasotzea proposatzenzuen, baina ez zituen sexu heziketariburuzko eduki espezifikoak jasotzenHerritartasunerako Hezkuntzan planteatutakoezharago. 2010eko sexu eta ugalketa osasunariburuzko lege organikoak dioenez,botere publikoek informazio eta heziketaafektibo-sexuala bermatuko dute hezkuntzasistemaren eduki formal guztietan. Bainalegearen alderdi hori ez da garatu eta orainLOMCEk sexu heziketaren arrasto urri guztiakezabatzen ditu hezkuntza curriculumetik.Ikastetxeen erabakizOndorioz, Harremanak taldeko Olatz Berastegisexologoaren arabera, “sexu heziketaikastetxeen esku dago eta gehienetan beraiekerabakitzen dute prestakuntza hori nolaGaixotasunen eta tratu txarrenprebentzioan oinarritzen dira edukiak.Ondorioz, sexuaren inguruko mezuezkorra helarazten zaie haur eta gazteei:arriskutsua dela, kontuz ibiltzeko...egin”. Sexu heziketa eskaintzea erabakitzendutenek kanpoko sexologoak kontratatzendituzte 6-8 orduko ikastaroak eskaintzeko.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiruikasturteetan, guztira, 30 ordu eman ohidituzte eta, zenbaitetan, Lehen Hezkuntzanbeste 6 ordu. Hortaz, derrigorrezko hezkuntzaosoan 0-36 ordu bitartean eskaintzenzaizkio. Espainiako Estatuan 15 eta 24 urtearteko gazteei egindako inkestan, soilik %46kerantzun zuen ikastetxean sexuari buruzkoinformazioa jaso zuela. Hego Euskal Herrikodatu espezifikorik ezean, Olatz Berastegikdio EAEko egoera Estatuko gainerako lurraldeetakoabaino hobea dela; Nafarroari dagokionezez da hain baikorra.Instituzioak ere beren hondar alea ekartzenhasi dira: “Gehienbat Gipuzkoan berdintasunarengaiak indarra hartu du eta udalaskok herriko eskolei ikastaroak eskaintzendizkiete. Baina nagusiki berdintasunaren etaindarkeriaren prebentzioaren inguruan jarduteko”.Eta oro har gero eta ikastetxe gehiagokerabakitzen du sexu heziketako programakkontratatzea. “Baina maiz egiten dutela esanahal izateko kontratatzen gaituzte”, dio sexologoak,“eta batzuek ordu gutxitan eta arediru gutxiago ordainduta gauza asko emateanahi dute”. Horrek konkurrentzia ekarri du,eta ez beti leiala. “Zenbaitek prezioak askojaisten dituzte eta doako orduak eta bestelakoeskaintza bereziak proposatzen dituzte.Horrek, azkenean, gure lanbideari eta, orohar, sexu hezkuntzari kalte egiten dio”.Nahi eta ezinIkastetxeek sexologoei programak eskatu ohidizkiete beren zerbitzuak kontratatzerakoanzer eduki emango dituzten jakiteko. Bainaordu kopuru mugatua izanik, “askotan urgentziazkogaietara mugatu behar dugu eta eduki2015EKO URTARRILAREN 4A 5


SEXU HEZIKETA«Bakoitza gustura bizi dadila emakume edo gizon gisa»Sexologian doktore da 1971tik. Titulua, jakina,Lovainan (Belgika) eskuratu zuen, oraindik ereEuropa osoan sexologiako karrera eskaintzen duenunibertsitate bakarrean.Espainiako Estatuko sexologiako profesionalenjardunaldi batzuetan Amezuak emandako hitzaldiarenzati batzuk jaso ditugu:“Sexu heziketaz ulertzen denaren egungo egoeraorokorraren azterketak oinarrizko akats bat du euskarri:giltzarri gisa sexua erabiltzea eta, hala, sexualtzatjotzen den guztia genitalari buruzkoa da.(...) Garrantzitsua da zuhaitzek ez dezatela basoaikustea eragotzi eta, halaber, genitalaren zuhaitzabasoarekin berarekin ez nahastea.(...) Sexu heziketa sexuen heziketatzat dut. Sexuena,pluralean eta ez sexuarena, singularrean, genitalarensinonimo gisa. Sexu heziketa, niretzat, besteezer baino lehen, subjektuen identitatearen heziketada: bakoitza gustura sentitu eta bizi ahal dadilaemakume eta gizon gisa. Horixe litzateke muina.Gainerakoa hortik abiatuta soilik uler daiteke. Inbaditzengaituen sexu heziketa delakoaren zati handibat brikolaje hutsa da. Baliozko muin nagusitiketengabe arreta galaraztea. Huskeriatan behin etaberriz galtzea, nagusiena hondakinen artean utzita.Esan dut sexu heziketaren funtsezko erreferentziasubjektuen identitatea dela eta horri buruzkobaieztapen batzuk nabarmendu nahi ditut. Lehenik,identitate hori subjektua maskulinotzat edo femeninotzatbiografikoki –eta ez soilik biologikoki– egituratzenduten sentsazioen,emozioen, sentimenduen,afektuen bidez –hau da, bizipenenbidez– taxutzen da.Horrek esan nahi du identitatea,halabeharrez, sexudunadela. Edo, bestela esanda,sexualitatea identitatearenberaren parte dela.Bigarrenik, identitatehorrek ezin du generikoa edogenerokoa izan, indibidualaeta konkretua baizik, hau da,norbanakoarena. Norbanakoaespezie generiko edogizarte baten parte izanik,rol, funtzio eta estereotipogeneriko eta publikoak ego-EFIGENIO AMEZUA (Palentzia, Espainia, 1941),kituko dizkiote; baina harenidentitatea ez da eztabaidapublikokoa, intimitatekoabaizik.Eta, azkenik, identitatehorren muin intimoenean6 2015EKO URTARRILAREN 4ASexu heziketa ugalketara, genitaleetara,gaixotasunen prebentziora... mugatu da orainarte. Sexologoak, Efigenio Amezua horienartean, sexu heziketaren ikuspegi zabalagoarenalde ari dira lanean.kokatzen da bere sexualitatea. Garbi dago intimitatearenkutsu moral eta konduktualaz abusatu dela.Egiten dena izaerari eta bizipenei gailendu zaie.Praktikak (gehienetan genitalak edo perigenitalak,sexuarekin obsesionatutakoen irizpideei dagokienmoduan) gehiegi nabarmendu dira eta sexu identitateaintimitatez hustu da.Zenbait sektoretan erro sexual hori saihestekoeta generoaren erroaz ordezkatzeko joera dagoegun; alderdikoia izateaz gain, identitateentzat arriskutsuaere izan daiteke hori.Azaldutakoak adierazten duenez, sexu heziketak,hau da, sexuenak, ia ez du zerikusirik gaur eguninbaditzen gaituenarekin. Gaixotasunen prebentzioa,haurdunaldiak saihestea eta antzekoak osasunedo gizarte ekintzak besterik ez dira, merituzkoaketa beharrezkoak, baina zerikusi gutxi dute subjektuenerrealitate sexualarekin.Beharbada horregatik sexu heziketa moden etalarrialdien arabera balantzaka dabilen efemeridegorabeheratsua besterik ez da. Heztea, funtsean,balioak aurkitzeko subjektuek dituzten gaitasunakbultzatzea, piztea eta akuilatzea baldin bada, horrahor balio bat: sexuen egintza. Eta balio horrekin bategitea garrantzitsua bada, sexual abizena duenaheziketak berez dagokion balio espezifiko horrekinbat egin beharko luke. Bestela, besterik gabe, osasunedo gizarte heziketaz hitz egin genezake.(...) Heziketa ororen xedea maila igotzea da, zuhaitzekbasoa ikustea eragotzi ez dezaten. Informatzeatestuinguruan kokatzea da. Eta genitalak subjektuenosotasunean kokatzea, etasubjektuak beren sexuetankokatzea, sexu heziketa egiteada, hau da, sexuen heziketa.(...) Genitalak basoko zuhaitzakdira, ez basoa bera”.Hitzaldia 1995ean emanzuen Amezuak, hau da, duelaia 20 urte, baina haren hitzekez dute gaurkotasunik galdu.20 urtetan gizarteak eta hezkuntzasistemak, oro har, ezdute diskurtso hori barneratu,eta sexu heziketarenhutsune nabarmenak berehorretan daude. Hala ere,sexologoak, denbora etabaliabide urriek uzten dietenneurrian, sexu heziketarenegungo zirrikitu estua baliatzenhasiak dira sexuen heziketa,Amezuak aldarrikatzenduen hura, pixkanaka ikasgeletantxertatzeko.


SEXU HEZIKETAasko alde batera uzten ditugu. Sexologoekgarbi dugu zer landu nahi dugun, baina ez daerraza”.Material didaktikoari dagokionez, gero etaiturri gehiago dago: sexologia elkarteak, telebistasaioak, unibertsitateak… etengabeeduki didaktikoak sortzen ari dira. Baita bestelakoelkarteak ere; 2014an, esaterako, Stee-Eilas sindikatuko LGBTI taldeak sexu aniztasunalantzeko unitate didaktikoa prestatu du,eskoletatik homofobia uxatzea helburu.“Gero, noski, guk eman beharreko edukiakadinaren arabera prestatu edo egokitzen ditugu”,dio Berastegik.Arazoa ez dago sexuari buruzko ikasmaterial espezifikotan, gainerako ikasgaietanerabiltzen direnetan baizik. Sexu heziketa osokontzeptu zabala da (praktikan era mugatuanlandu arren) eta ikasgai gehienak ukitzenditu. Esaterako, “matematikako testuliburuetan,problemak planteatzerakoan, generoaridagokionez oso adibide estereotipatu etadesegokiak erabiltzen dituzte maiz”. Hortaz,nahiz eta gero eta material berezi gehiagodagoen sexu ikastaroak eta tailerrak prestatzeko,gainerako ikasgaietako materialak,maiz, desegokiak dira sexu hezkuntzarako eta“irakasleak ere, oro har, ez daude horretarakobehar bezala prestatuta”.Suedian 7 eta 10 urte bitartean hastendira sexu eskolak jasotzen etaderrigorrezko zikloak amaitu bitarteaneskaintza zabaldu egiten da. Hainbatikasgaitan txertatuta dute, ez soilikbiologiari edo osasunari lotutaSexologoen prestakuntzari dagokionez,esan beharra dago sexologiako goi mailakoziklo osoa Europako unibertsitate bakarreaneskaintzen dela, Lovainan (Belgika). Hau da,sexologiako karrera egin nahi duenak hara(edo Quebecera) joan behar duela. Bestelapsikologia, pedagogia, antropologia edo denadelako karrera egin eta gradu ondoko ikasketakerantsita jasotzen dute prestakuntza sexologoek.Esan beharra dago, gradu ondokoikasketa horien aukera gero eta zabalagoa etahobea dela, eta ondorioz eskoletan sexu heziketaeskaintzen dutenen prestakuntza, sortzendituzten materialak… ere hobetzen aridirela.Eredua iristeko dagoHego Euskal Herrian sexu heziketaren egoerakaskarra dela ikusi dugu. Ipar Euskal2015EKO URTARRILAREN 4A 7


SEXU HEZIKETAHerrian ere ez da askoz hobea. Orduan, baal da herrialderik sexu hezkuntza eredugarriaeskaintzen duenik? Alde handia dagoherrialde batetik bestera. Portugalen, esaterako,biologiari lotutako curriculumarenbaitan dago nolabait. Finlandian ere gaisexualak biologiari lotuta daude LehenHezkuntzan, eta aurrerago edukiak zabalduarren, osasun gaietara mugatuta daude. Alemanianderrigorrezko sexu heziketak edukizabalagoak jasotzen ditu eta zenbait elkarteerlijiosok horren aurka egindako salaketakatzera bota zituen, lehenik AlemaniakoAuzitegi Konstituzionalak eta, ondoren,2011n, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak.Sexu heziketa programarik egokiena aurkitzekoSuediara jo beharko genuke. Eskandinaviakoherrialdeko eskola hezkuntzan sexuheziketa 1956tik da derrigorrezkoa. Haurrak7 eta 10 urte bitartean hasten dira sexu eskolakjasotzen eta derrigorrezko zikloak amaitubitartean eskaintza zabaldu egiten da. Hainbatikasgaitan txertatuta dute sexu heziketa,eta ez soilik biologiari edo osasun kontueilotuta; historian ere sexuaren gaia lantzendute.Alde handia dago herrialde batetik bestera.Baina alde are handiagoa sexu heziketa gauregun denaren eta izan beharko lukeenarenartean. Sexologoek sexuen hezkuntza baitutejomuga. Gaur egun, eskaera mugatuak halaaginduta, gaixotasunen nahiz tratu txarrenprebentzioan edo praktika sexualetan oinarritzendira edukiak. Ondorioz, sexologoak dio:“Sexuaren inguruko mezu ezkorra helaraztenzaie haur eta gazteei: arriskutsua dela, kontuzibili behar dutela…”. Jakina, lege babesa lortuta,ordu kopurua handituta, material didaktikoak(guztiak) hobetuta eta irakasleak ondoprestatuta, aurrerapauso nabarmenak emangolirateke.Baina gakoa oinarrian dago, sexuarenkontzeptu hertsi hori aldatzean datza.Gero eta material didaktiko gehiago eta hobea dagoeskuragarri sexu heziketarako. Arazoa ez da ikastaroetarakomaterial espezifiko egokia izatea, gainerako ikasgaietakomaterialetan lantzen den sexu ikuspegi desegokia baizik.Sexuen hezkuntza kontzeptu osoago horrekutopikoa dirudi, baina Olatz Berastegik argipixka bat erantsi dio sexu heziketarenargazki ilunari: “Mugak muga, azken urteetansexuen hezkuntza pixkanakazabaltzea lortu dugu, neskez etamutilez hitz egiten hasi gara,identitateaz, gure arteko harremanez”.n8 2015EKO URTARRILAREN 4A


PERTSONAIAJOSEBA ASIRON«Ikurriña eta Nafarroakobandera ikustean daltonikoanaiz, ez ditut bereizten»Historialaria, Erdi Aroko artean eta Nafarroako konkistan espezialista,irakaslea eta orain EH Bilduko hautagaia Iruñeko alkatetzarako.| REYES ILINTXETA |Argazkiak: Dani BlancoJesuiten ikastetxetik bota zintuztela entzundut.Bai eta ondoren eskolapioetatik ere bai.Lehenbizikoan justifikatua zegoen nire portaeratxarrarengatik eta bigarrenean aferapolitikoengatik. 78an asko ginen politikangenbiltzan gazteak.Beraz, ume bihurria zinen?Bai, eta ume bezala portatzen nintzen. Ez dutinolako arazorik onartzeko. 16-17 urterekin,aldiz, hori dena aldatu zen. Jokamolde horinire kalterako zela ikusita, ikasten hasi nintzen.Gainera Artea eta Historia aurkitunituen orduan, nire gustuko ikasgaiak. Inoizez diet aski eskertuko gurasoei horrenbestetematu izana ikasketekin. Oro har, oso haurtzarozoriontsua izan nuen Iturrama auzoan,beti kalean jolasean. Izan ere, nire koadrila ezda ikastetxekoa, auzoko lagunena baizik, etagaur egun oso kontu arraroa da hori.Zergatik ikasi zenuen Artearen Historia?Unibertsitatera Erdi Aroko Historia ikastekogogoz joan nintzen, baina artearen ataleanaurkitu nuen benetan gustuko nuena. Horregatiknik neure burua artearen historialaritzatjotzen dut. Zortzi urtez Zarautzen bizi izanginen aitak han aurkitu zuelako lana eta nikunibertsitateko ikasketak Donostia eta Zaragozaartean egin nituen.Zer dela-eta tesia leinu dorre eta jauregieninguruan?Tesia egiteari ekin behar nion garaian, besteaskotan bezala, puntu malenkoniatsua emanzidan eta Itoizko urtegiarekin desagertzerazihoazen zazpi herriak ezagutu behar nituelasartu zitzaidan buruan. Hor aurkitutakodefentsarako arkitekturak, leinu dorreakbereziki, berehala erakarri zuten nire arreta.Modu honetara Erdi Aroaren bukaerakogaraian, XV eta XVI. mendeetan murgildunintzen eta hortik etorri zitzaidan gero Nafarroakokonkistarekiko zaletasuna.Itoizko Koordinadoran aritu zinen?Bai eta urtegiarekin galduko ziren herrienondare historiko artistikoaren katalogoa egitekoenkargua eman zidaten. Hori izan zennire lehen lana ikasketak bukatutakoan.“Itoiztik ez dira pasako”, baina pasa ziren. Zergaldu zen?Itoizkoa ikaragarria izan da. Sei eliza suntsituzituzten, hiru erromaniko eta hiru gotiko,NORTASUN AGIRIAJoseba Asiron Saez, 1962ko apirilaren 14anErrepublikaren egunean jaioa eta ezkerra: “Eskuarenezkertasuna apaizek indarrez aldarazi zidaten, bainaburuarena ez”. Historialaria, Artean eta Nafarroakokonkistaren garaian espezializatua, Nabarralde etaNafarroa Bizirik ekimenetako partaidea, San Ferminikastolako irakaslea duela 24 urtetik eta hainbatargitalpenen egilea da: Nafarroa, amets urratua komikia(Elkar, 2012), 50 fechas clave de la conquista de Navarra(Txalaparta, 2013), Martintxo Altzuetarekin batera EuskalHerriko historia ilustratua (Txalaparta, 2014) eta Agur,Iruñea (Txalaparta, 2014). Maiatzeko hauteskundeetan EHBilduko hautagaia izanen da Iruñeko alkatetzarako.10 2015EKO URTARRILAREN 4A


JOSEBA ASIRON(Nagorekoa herriaren goialdean zegoenezlibratu zen), hiru leinu etxe, Erdi Arokozubiak, etxeak, baselizak… Sarraski ikaragarria.Artozkiko eliza dut buruan, esate baterako,balio oso handikoa zena, eta OrbaizErdi Aroko herri ederra, eta Itoiz azkeneraarte defendatu zuten gunea. Oraindik daukatgogoan nola Nafarroako Gobernuarenhondea-makinek guztia botatzen zuten.Katalogo Monumentalean horren balio handiaaitortua zeukaten eraikin horiek nolabota zitzakeen Gobernuak berak? Gaineralurrera bota zituzten, ez ur azpian utzi,gehienetan egiten den bezala. Zigor gehigarriaizan zen hura bertako populazioarentzat,aurre egiteagatik.Ez zait inoiz ahaztuko Artozkira joan nintzenekoa,Juriko etxera, hango nagusiari niretesiaren txostena ematera, etxe horren azterketabilduta baineukan. Iritsi nintzeneanetxea ari ziren husten eta ahal zutena desmuntatzen,makinak bazetozelako. Etxekoandreak esan zidan hartzeko nahi nuena, eramateko,eta ni lotsa-lotsa eginda gelditu nintzen.Gainera adineko bi emakume iritsi zirenune hartan etxeari agur esatera negar batean.Herri horren bukaera oso tristea izan zen:jende pila agertu zen azken argazkiak egitera,solidarioak kateatu ziren eta herriari su emanzioten hustea ekiditeko… Oso gogorra izanFisikoa“Beti moldatu naizoso ongigazteekin. Nikuste dut nirefisikoak erelagundu didala.Handia izatea betilagungarria izanzait ikasleenaurrean unezailetan seriojartzerakoan.Nerabeekikointerakzioa osopolita da”.zen dena. Bataila bat. Eta orain agintean daudenekegin zuten hori. Haien izenak xaflahandi batean jarri beharko genituzke jakitekonor den nor. Eta hau ez da sarraski bakarraizan: Gaztelu Plazako aztarnen suntsiketa,Euskal Jai frontoiaren eraistea… Sentsibilitatefalta ikaragarria dute eta gainera gizartearenaurrean zintzo eta on bezala agertu nahidute.Nafarroako konkistaren bosgarren urteurrenekoekimenez zer balorazio egiten duzue NafarroaBizirik eta Nabarralden? Bertsio ofizialakolokan utzi duzue?Aldez aurretik sumatzen zen urteurrenareninguruan mugimendu eta ekarpen berriakizan behar zirela. Urteetan historiografianabarristak bere tesia ezarri du: borondatezkoanexioa, erresistentziarik eza, Nafarroaintegratu zela estatu berrian era naturalbatez… baina lehendik Peio Esarte, PeioMonteano, Tomas Urzainki eta beste historialaribatzuk ari ziren gogotsu lanean etaeztabaidatzeko izugarrizko gogoak genituen.Gure harridurarako Nabarraldek hirukongresu antolatu eta beste hamaika gauzagehiago egin ziren han eta hemen eta bitarteanbesteak isilik. Pasa zituzten hiru urteahoa ireki gabe. Soilik kongresu itxi batantolatu zuten, oso mugatua, eta toki guztie-12 2015EKO URTARRILAREN 4A


JOSEBA ASIRONtatik erantzuna jaso zuena. Eta isilik. Gurebalorazioa ezin hobea da: orain mundu guztiakdaki zer gertatu zen 1512tik aurrera.Jendeak badaki Nafarroa bazela erresuma,estatu independiente eta moderno bat etakonkista zeharo ilegala eta bidegabea izanzela.Zer da Nafarroa eta zer Euskal Herria?Nafarroa eta Euskal Herria txanpon berarenbi aldeak dira. Bata izan da kulturala, linguistikoaeta bestea konkrezio politikoa. Nik ezdut batere zalantzarik Nafarroa izan zelabaskoiek edo euskaldunek sortu zuten instrumentuaherri bezala bizirauteko. Haiekmarkatu nahi izan zuten gidoi bat bainainguruko potentzia handiek zeharo aldarazizieten hori.Zer da aldarrikatzen duzuena?Independentzia ez dugu lortu behar, berreskuratubaizik. Gure eskubide historikoakbehar ditugu berreskuratu. Gero Nafarroa,Euskal Herria… niretzat gauza bera da. Hastendirenean eztabaidatzen zein den objektupolitikoa nik pentsatzen dut nahiago nukeelagure herri independenteari zein izen emanerabakitzeko tenorean bagina. Ea hiriburuanon jarri, Iruñean edo Gasteizen, banderaikurriña edo beste bat izan… Hori iritsiko da,baina oraingoz horretaz eztabaidatzea antzuada. Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustenditudanean ni daltonikoa naiz. Ez ditutbereizten. Esanahi bera dute.Baina gogorra izan daiteke hori bizkaitar, arabarrentzat…Jende gero eta gehiago dago Bizkaian etaAraban, eta Gipuzkoan pila bat dira, ikuspuntuhistorikotik nafarrak direla badakitenak.Nik ez nuke inolako arazorik izangogure alegiazko estatu horri Nafarroa edoEuskal Herria deitzeko. Euskal Herriaherria da, fondoa, eta Nafarroa EuskalNerabeak“Gu bainoeuskaldunagoaketa normalagoakdira gaztetxoak.Neska eta mutilakoso integratuakdaude eta osomajoak dira. Horibai, orain ikustendena daplanteamendueskizofreniko bat:oso ongi bizi izandira etxean eta,aldiz, haieitokatuko zaienerrealitatea osogogorra da. Ezdute izangogurasoen etxeanizan duten bizimaila. Horretazjabetzea osogogorra da”.Herriaren historia luzearen erdian, unejakin batean, sortu zen estatua. Ezin daNafarroaz hitz egin XI. mendeaz bainolehenago. Nafarroako erresuma izan da euskaldunenproiektu politikorik arrakastatsuena,baina ez bakarra. Eta hori aldarrika daitekeIruñean, Tuteran, Galdakaon edoMaulen.Reyno de Navarra izena gero eta gutxiago erabiltzendu Gobernuak, ez zaizu iruditzen?Segur aski 2012an iruditu zitzaien gehiegi arizirela nahasten gure mezuekin. Historiaren tribializazioaegin dute horrekin, gainera ez dakitzergatik idazten duten y grekoz. Erresumaaldarrikatu nahi badute, aldarrika dezatelaestatua.Zergatik ez dago baskoien aztarnarik Iruñean?Berrogei urtetan arkeologia ofizialak ez duNafarroan aurkitu baskoitzat har daitekeenezer, ez hilobirik ez zeramika puskarik ezinolako aztarna materialik ere. Zuk zeharkadezakezu Nafarroako Museoa goitik behera,baskoi hitza aurkitu gabe. Gauza beragertatzen da musealizatuta dauden hainbataztarnategitan: Andelosen, ArellanokoMusen hirian, Berbinzanako Eretak eremuan...Erromatarrak iritsi orduko baskoiizendatu gintuzten Estrabonek, Tito Liviok,Pliniok, Silio Italicok… historialari guztiek,eta orain horren aztarnarik ez dago. Harrigarria.24 urte daramazu irakasle San Fermin ikastolan.Filosofia irakasle hasi eta orain hori eta arteaematen ditut. Oso giro polita dago eta proiektuhau geure bezala dut onartua. Oso identifikatuasentitzen naiz ikastola honekin eta iruditzenzait izan dela eta badela Iruñerriko etaNafarroa osoko euskararen erreferente bat.Ikastola zaharrena da eta Bigarren Hezkuntzaezarri zuen lehena.2015EKO URTARRILAREN 4A 13


JOSEBA ASIRONAZKEN HITZAAutogorrotoa“Iruñean, baskoiek sortutako hiriko bihotzean, GaztelukoPlazan, lurpeko aparkalekua egin zutenean aztarnazeltiberiarrak, erromatarrak, musulmanak eta Erdi Arokoakagertu ziren baina baskoien arrastorik ez. Dena ezkutatzendute, euskararekin egin nahi duten bezala. Hemen herriarenzati bat bere kulturaren aurka jotzen ari da. Autogorroto horizerbait ulertezina da. Europa osoan ez da halako beste kasurikezagutzen. Hego Amerikan edo Afrikako herri kolonizaturenbatean agian bai, baina hemengo egoera oso arraroa daEuropan”.Asko aldatu dira ikasleak?Oraingo nerabeak edo duela hogei urtekoakoso antzekoak dira. Azaleko gauzak aldatzendira, baina eguneroko jarduerak, haien sentimenduak,gure aurrean jartzeko moduakerrepikatzen dira. Eta konpromisoari dagokionezere ez da horrenbeste aldatu.Eta orain jauzia politikagintzara. Zer dela eta?Aurreko legealdian Eva Arangurenek eskatuzidan zerrendetan oso beheko postubatean joatea eta onartu egin nuen. Orduan,nire ikasleei azalpen bat emateko beharrasentitu nuen eta oso pozgarria izan zen jakiteahaiek aldez aurretik ez zutela pentsatzenni EH Bildukoa izan nintekeenik. Eskolaeman diet eta ez dakite nire pentsamendupolitikoa zein den. Orain arte ez naiz alderdipolitiko bateko kide izan, ez naiz inoizizan politika bilera batean, baina hiru alderdietatiketorri zitzaizkidanean ados jarritanire hiriaren alde lan egiteko eskatzera,baietz esan nuen. Pentsatu nuen onartuzgero beharbada inoiz damutuko nintzela,baina onartzen ez banuen handik bostminutura damutuko nintzela seguru. Familiarekinbatera hartutako erabakia izan da.Iruditu zait Nafarroarekiko eta EuskalHerriko nire konpromisoa defendatu dezakedalapolitikatik. Sartu naiz eta aterakonaiz, ez da betiko. Nire burua berriro klaseakematen ikusten dut hemendik zortziurtera, gozatzen baitut azaltzen Fray Angelico,Velázquez, gotikoa… Hor sentitzennaiz ni ongi. Historialariak, kazetariak bezalagure sinesgarritasuna defendatu behardugu eta pentsatzen dut hemendik aurrerabatzuek, mespretxuz, esango dutela ni naizelaBilduko historialari hori. Baina nik argidaukat historiaren ezagutza izan dela politikagintzaraeraman nauena eta ez alderantziz,beste batzuen kasuan bezala, politikatikhistoriara hurbildu direla haien tesipolitikoak justifikatzeko.Zer aldatuko zenuke Iruñean?Iruñeak kultur gertakari handi bat behar du.Inguruko eta askoz ere txikiagoak diren hiribatzuek zerbait deigarria dute, eta hemenezer ez. Iruñea basamortua da neguan etaudan. Zorigaiztoko Rodezno Kondeareneremu horri buelta eman eta memoria historikoarekinlotutako zerbait egin beharkozen, autobus geltoki zaharrarekin ere bai…baina badira beste zeregin asko: garraiopublikoa hobetu, bidegorriak zabaldu, auzoenarteko komunikazioa sustatu… eta, batezere, zerbitzu sozialak indartu. Auzoetatikjasotzen ari garen erradiografia ikaragarriada (langabezia, bazterketa soziala, oinarrizkoerrentaren erabilera, etxe kanporatzeak,desnutrizio kasuak umeen artean, suizidioentasa…). Egoera honen aurrean Maya alkatearigaldetu zioten zer falta zaion Iruñearieta berak erantzun zuen Abiadura HandikoTrena falta zaiola. Kulturan ere aldaketasakona behar da. Euskarari eta euskal kulturarijartzen zaizkion trabak ezabatu, hasteko.Merkataritza alorrean, 2005ean Corte Ingelesazabaldu ondoren, 2007tik 2013ra 1.800denda itxi dira Iruñean. Ikaragarria. Generobortizkerian protokoloak hobetu behardira... UPNkoei gertatu zaie gehiengoagaldu dutenean ere gobernatu nahi izandutela gehiengoa balute bezala, inorekinkontsultatu eta negoziatu gabe. Herritarrenparte-hartzea ere hutsarenhurrengoa da. Gazteriarenmahaia, adinekoena, Sanferminetakoa…egon badaude, baina ezdiete batere kasurik egiten. n14 2015EKO URTARRILAREN 4A


BILADI HADIHamaika begirada PalestinariEuskal HerritikBiladi Hadi elkartasun brigada kulturala 2010ean joan ginen Palestinara elkartasunaadieraztera, eta herri bat ekarri genuen bueltan. Ekarritakoak gutxi du oroigarritik, eta asko,behar beste, konpromisotik. Gure bidaia joan-etorriko lan gisa ulertu genuen hasieratik.Hala, han ikusitakotik eta ikasitakotik abiatuta, Euskal Herrian hainbat eremutan ezagunakdiren sortzaileekin elkarlanean, musika eta hitzak jarri genizkien bidaian egin genituenargazkiei, Biladi Hadi liburu eta musika diskoa argitaratzeko. Bi herrien artekoelkartasunaren beharra aldarrikatu nahi zuten olerki, bertso, testu, abesti eta argazki horiekguztiak ARGIAren Biladi Hadi blogean argitaratu ditugu 2014an.Lagin txiki bat ekarri dizuegu orriotara.| AXIER LOPEZ |IRANTZU PASTOR


BILADI HADIAITOR ALUSTIZAAXIER LOPEZNabi Saleh. Manifestazioak antolatzeagatik kartzelan sartu zutenBassemm Tamimi palestinarraren emazteari eta alabaripiper-gasa botatzen ari zaie soldadu israeldar bat.Jerusalemgo Alde Zaharra. Palestinarren hiriburu historikoa1967an konkistatu zuen Israelek armen indarrez.AXIER LOPEZAXIER LOPEZIsraelen okupazioa argien ikusten den hirietako bat da Hebron.Alde Zaharrera sartzeko kontrolak etengabeak dira.Kufiyya, palestinarren zapia, mundu osoko iraultzaile eta ezkerrekomilitanteen ikur bilakatu da.IRANTZU PASTORKOLDO ALZOLAIsraelgo armadak suntsituriko Negev herriko beduinoakmanifestazio batean.130.000 biztanle ditu Gazako Rafah hiriak.Hirutik bi errefuxiatu eremuetan bizi dira.18 2015EKO URTARRILAREN 4A


BILADI HADIAUTOA gidatzeko israeldar baimena berritzekomodurik ez du aurkitu emakumeak. Amman hirirajoan behar izaten du, haraxe joaten da asperduratikirteteko, eta ez du hartarako ere eragozpenak izatekogogorik. Nahiago luke Jerusalemera bidaia gogaikarrihau egin ez, ezin duelako hiri hain hurbil eta hainurrun horretan egon. Qalandiako kontrolguneapasatutakoan ahaide batekin geratuda, handik aurrerako bidean gizonbaten laguntza izateko.Berrogeita hamar metro eginzituen, emakumeak, oinez kontrolgunerantz.Oinezkoentzako pasalekurairistean, hautsa larruan zehareta brusaren botoi zuloetan barrurasartzen zitzaion. Hortik ez zelapasatuko deliberatu zuen, zalantzarikgabe. Ez zela hastioz, gaiztotasuneta lizunkeriaz nahasturiko izerdizirkulu horretara sartuko. Bi gizongazteren haragi irrikek estuturikimajinatu zuen, emakumeak, beregorputza. Ez zuen masturbazioengaia izan gura, ez zuen momentubaterako ere etzan nahi, mantahoriaren azpian, haien fantasietakoohe zikinean.“Gizon horietako bati jotzen badiot haien begiakharriaren antzeko bihurtuko dira”, pentsatu zuenemakumeak, eta pasa-lekuko arduraduna zen ofizialaribegira.Gauzak ahalik eta arinen egin nahi zituen, kontrolgunekoateak itxi baino lehenago. Autoren ilarara joanzen arinka, eta bosgarren kamionetaren aurrera helduzen. Oso urduri jo zuen kamionetaren leihoko kristala,txoferrari begira eta atzealdeko eserlekua galdezkabezala seinalatzen zuela.“Bakea bedi zuekin!” agur esan zien txoferrari etalagunari. “Bilera garrantzitsu batera noa. Ez dizuetenbarazu egingo…”.Metro bakar batKonfiantza handiarekin eseri zen, kamionetakoatzeko eserlekuan, bere buruaz harro, biktoria historikobat lortu balu bezala.Txoferra gazte bizarduna zen, lasai tankerakoa, etalaguna ere halakoa zen, egokia itxuraz. Txoferrareneskuetan Koran txiki bat ikusi zuen, emakumeak. Grinazari zen txoferra irakurtzen, plazer ezkuturen batislatzen zuen bozez. Hiru autok pasatuzuten kontrolgunea eta, kamionetakaurrera egin ahala, txoferrakKorana leitzen jarraitzen zuen.“Eta kontrolguneko soldaduekinbatera bere burua lehertzeko asmoabadu?” pentsatu zuen emakumeak.“Begi bistakoa da halako ideia batduela. Ez dakit ihes egin ahal izangodudan; zerbait esaten badit, ezinizango dut alde egin!”Eta orduan…Auto bat geratzen zen aurreanbakarrik. Txoferrak Korana itxi eta,isilean, lagunari eman zion. Grabagailuapiztu zuen eta xeika Behiarensura ari zen irakurtzen…“Hauekin batera hilko naiz”, pentsatuzuen emakumeak. “Kanporairten nahi dut, negar egin nahi dut, heroia izan nahi dutnik ere akaso…”.Xeikaren boza tonoz igo zen, emakumeak berepentsamendua baizik entzuten ez zituela: “Ez dutminik izango. Birrinduko naiz. Espero dut dinamitanahikoa izatea sufritu beharrik ez izateko…”.Kontrolgunean ia bertan zeuden jadanik.Txoferrak atzerako ispilutik begiratu zion. Emakumeaksosegu begirada itzuli zion, eta etsipen irribarrea.Metro bakar batera zegoen, kontrolgunea.Raeda TahaItzulpena: Joseba Sarrionandiawww.cuadrabus.com& 945 890 804 / 670 477 727 · Faxa: 945 892 215info@cuadrabus.com2015EKO URTARRILAREN 4A 19


IRITZIAREN LEIHOAIÑIGO AZKONAEskuin muturraUkrainanAsierBlasMendoza✦EHUKOIRAKASLEAUKRAINAN estatu kolpea gertatu ostean,ukrainar ezkertiarrak eta “errusiar zaleak”botere berria nazismoarekin identifikatzensaiatu dira. Akusazio hori sostengatzekofroga asko dituzte eskura. Errealitatedeseroso horren aurrean,Mendebaldeak ezikusiarena egin du,“ahaztuz” Europako Parlamentuak Svobodaeskuin muturreko alderdia kondenatuzuela 2012ko abenduan, garbi daukaUkrainakoa ez dela gerra ideologiko bat,izan ere, maiz erakutsi duen bezala aurkariakdiren ideologia desberdinak erabiliditzake bere interes inperialistak defendatueta zabaltzeko. Horregatik, atentzioadeitzen du hainbat lehentasun geopolitikoestaltzeko asmoarekin ezkertiarren arteansortutako ika-mika ideologikoak. Eztabaidacontinuumaren bi muturrak irudikatukobagenitu, alde batean ditugu sobietarsinboloak erakarrita Donbasseko eskualdeanborroka antiinperialista, antifaxistaeta sozialista uztartuak ikusten dituztenak,eta bestean, mendebaldar-zentrismo inperialistatikeskuin muturreko errusiarnazionalismoaren atzaparra baino ikusinahi ez dutenak. Azken horiek Ukrainakohauteskundeetan eskuin muturreko alderdiekizan dituzten emaitza apalekinberaien argudioak indartu dituzte esanezKieveko bandoan eskuin muturra ez delahegemonikoa eta Donbasseko HerriErrepubliken alde eskuin muturreko sektoreasko daudela borrokan.Errusiar eskuin muturra zatitua dagoUkrainako krisian, batzuek aberriarendefentsa lehenetsiz Donbassen alde agertudira, beste batzuk aldiz, ideologia lehenetsizUkrainar estatuaren alde azaltzen diraBitxia da akusazio hori kontuan hartzenbadugu horrelako gogoetak ez direlaegiten Hamasi buruz Palestinan edoeskuin muturrekoen presentziari buruzaskapen nazionaleko borroketan. Ezkereskuinardatzean ideologia berdina dutenekborrokatu dezakete elkarren aurkaberaien herrialdeen artean talka badago.Errusiar eskuin muturra zatituta dagoUkrainako krisian, batzuek aberriarendefentsa lehenetsiz Donbassen alde agertudira, beste batzuk aldiz, ideologia lehenetsizUkrainar estatuaren alde azaltzendira. Ukrainar eskuin muturrak errazagodu, koherentzia ideologikoak eta abertzaleakbat egiten dute Donbassen aurkakogerran, ez dago zatiketarik.Bestalde, hauteskunde emaitzen argudioaoso eztabaidagarria da Ukrainakoalderdi arruntek eskuin muturrekoen programarenparte bat bere egin dutelako etahautagai faxistak barneratu dituztelakozerrendetan. Gertutasun horren bestefroga bat emaitzak dira. Hautesleek biboto dituzte, bata sistema proportzionalerakoeta bestea izen bakarreko barrutikoordezkaria hautatzeko. Eskuin muturrekoalderdiek zazpi barruti irabazi dituzte,beraz, boto-emaile batzuek alderdi“arruntei” eta eskuin muturrekoei bozkatudiete aldi berean. Horri erantsi diezaiokeguberriki Errusiak NBEn nazismoa,arrazismoa eta xenofobiaren apologiarenkontra aurkeztutako mozioa. Mundukoherrialde gehienek babestu egin zutenproposamena, aurkako hiru boto bakarrikegon ziren: Ukraina, AEB eta Kanada.NATOko herrialdeak eta erakundehorrek kontrolatzen dituenak abstenituegin ziren.Ukrainako krisian ideologiak batez ereapaingarri funtzioa du borroka nazionalistaeta inperialista batean (gobernu berriakhiru ministro atzerritar ditu). Alde batean,sobietar sinboloak ekialdeko eslaviarrenanaitasun abertzalearen adiera soil bat diragehiengoarentzat; beste aldean, nazismoarekinharremana duen sinbologiak nazionalismoukrainar etnikoaren espresiohutsa da gehiengoarentzat. Horrek ez duesan nahi, bakoitzak transmititzen dituenbaloreak oso desberdinak ez direnik. Halere,garrantzitsuena ez da eztabaida ideologikoa,garrantzitsuena demokraziaren aurkakoatentatua (estatu kolpeaeta barne eta kanpo autodeterminazioarenkontra Kievekhasi duen gerra) eta gizaeskubideen urraketak dira. n20 2015EKO URTARRILAREN 4A


GORA PRO NOBIS -IRITZIAREN LEIHOAAsisko Urmeneta ✦2015EKO URTARRILAREN 4A 21


IRITZIAREN LEIHOAOier AraolazaD ANTZARIA ✦DANI BLANCO“ERABAKI DUZU zer ikasiko duzun?”. Plasta. Horrelaetortzen dira galdera traszendentalenak, abisu etaberoketa gabe. “Eeeeee... baaaaaaa... zeeeeeraaaaa...niiiiiiiiik...”. Bekokian deskubritu berri duzun pikortaispiluan ikusi eta berrikusi, eta hil ala biziko egoerahartan, institutura ezin zarela joan esplikatzekozailtasunak gutxi ez, eta gainera, bizitzako bigarrenerabaki garrantzitsuena hartu beharduzula gogorazten dizute. OscarMatzerathekin akordatzen nintzen nihorrelakoetan. Ume-moko zela bereburua eskailaretan behera bota etahazteari utzi zion Oscarrek. Hark baijakin!Nik handitan zer izan nahi nuenjakin nuenerako hogeita hamar urtepaseak nituen. Aurretik ezinezkoazitzaidan nire bokazioa identifikatzea,munduan ofizio hori zenik ere ez bainekien.Halako batean izen arrarokolanbide baten berri izan nuen eta berehalaulertu nuen horixe zela nire ametsetakolanbidea. Poza eta pena, biakbatera eragin zizkidan aurkikuntzak.Bokazioa deskubritu izanaren poza, niretzat beranduote zen sentipenarekin zapuzten zen. Handitan zerizan nahi nuen jakin nuenerako, inork ez zidan horriburuz galdetzen.EtnokoreologoaNik handitan zerizan nahi nuenjakin nuenerakohogeita hamar urtepaseak nituen.Aurretik ezinezkoazitzaidan nirebokazioaidentifikatzea,munduan ofizio horizenik ere ezbainekienDatorren urtarrilaren 17an Jean Michel Guilcheretnokoreologo handia omenduko dugu Donostian.Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko dantzeiburuzko ikerketa sakon eta sistematikoak egin ditu,eta horiek ezagutzeko iturri agortezina da bere lana.Bretoia da bera eta Frantziako Estatuko dantza tradizionalakizan ditu ikergai bere bizitza luze bezainoparoan. Hogeita hamar urtetik gorazituen Guilcherrek dantzaren ikerketanburu-belarri sartu zenean. Bizitza luzeaeta oparoa, bai horixe, 1914ko irailaren24an jaio baitzen, eta ehun urte beteditu aurtengo irailean. Mende bat bizkarreaneta lanean segitzeko adorea duoraindik Jean Michel Guilcherrek,seme-alaben laguntzarekin bere etnokoreologialanak zuzendu eta osatzenjarraitzen omen du.Etnokoreologoa. Horixe da handitanizan nahiko nukeena. Dantza ikertzaileakdira etnokoreologoak, dantzaantropologiatik ikertzen dutenak.Etnokoreologoak ezagutu ditugu bakarbatzuk inguruotan, izenhori baliatzen ez bazuten ere. Dozenaurte pasa da etnokoreologiaren berri izannuenetik, eta oraintsu hasi naiz pentsatzenakaso oraindik garaiz nabilela. nDANI BLANCOKattalinMiner✦K AZETARIAGogoratu eta eskatuAURREKOAN elkarrizketa batean galdetuzidaten zer azpimarratuko nuen, jadabukatutzat eman dugun 2014az. Automatikoki,ondo akordatu gabe ere, zerrendatunizkion aurtengo mugarri politikoak.Baina amaitzeaz bat ohartu nintzen ezniola hori erantzun nahi. Esan nahi niolaaurten negar asko egin dudala. Beste edozeinurtetan baino gehiago. Ez dela denaizan tristeziaz ez, izugarrizko hauspotzeakere izan ditudala, eta bai, barre ere inoiz ezbezala egin dudala. Nahiko hippya izan naizelaeta besozabal hartu dudala maitatzekoprest ezagutu dudan jende izugarri horiguztia. Sartu zaizkidala zainetaraino uste eznituen ideiak eta aldarriak, eta beste batzuk,esperoan, kajoian utzi ditudala.Erronka berriak izan ditudala eta gusturaburutu ditudala. Jada nahikoa ezbanintzen, are praktikoago bilakatu naizelaemozionalki, eta agian gehitxo, bainalandu ditudala mila korapilo.Baina sentibera positibista emozionalakizateko tarterik ez dugu kasik, beraz,hurrengo urteari krisiaren amaiera, aktibaziosoziala, mugimendufeministaren goratzea etaepaiketa politikoen amaieraeskatuko diot; edonork ezeresan aurretik. n22 2015EKO URTARRILAREN 4A


ITZIAR UGARTEMENDIANICOLAS TXIKI frantziarrakesana omen da: “Errealitateak ezdu inongo garrantzirik. Pertzepzioada balio duen gauza bakarra”.Hau da, Nicolas Sarkozykesana, Lionel Jolyri lapurtutakoaipu baten arabera. Eta DavidAnautek mintzairaren jatortasunaz,hauxe idatzi berri du: “Jakina,jatortasuna ez baita kontuobjektiboa, gure gogoan dago‘jatortasun’ hori, gure pertzepzioan,oso psikologikoa da”.(Jakin; 204).Pertzepzioak pertzepzio, euskalgintzanhautematen denareninguruko susmo bat dut, hanhemenkaizandako kontrasteetatikaterata: euskaltzale gipuzkoarrengogo-aldartea lurretik dagoeta arabarrena, aldiz, “zerua ukitzekopunttuan”.Egia da Arabako euskalgintzaherritarrak eta instituzionalakjauzi kualitatiboa egin dutela eta,lankidetzari esker, heldulekuberri bezain garrantzitsuak sortzenari direla, hala nola EuskararenEtxea edota Alea astekaria;aldaketa handia eman da hizkuntza-dinamikaneta norabidean.Baina, egunerokoaren gordinabegi-bistakoa da oraindik euskararentzat.Hortaz, hizkuntzaegoerazArabako euskalgintzanlegokeen euforia, hauteman puztualitzateke.Gipuzkoako balorazio okerrarensorburua beste nonbaitlegoke. Giro euskaltzalebatzuengan dagoen –edo “legokeen”,hobeto– “etsipen punttua”ustezko “eta gezurrezko”abiapuntuan datza. Izan ere,Gipuzkoa ez da uste edo azaldunahi izan den bezain euskalduna.Erdarak leku handia hartu duenarren, hizkuntza-egoeraren gainekoekuazio sinple –sinpleegia–Iñaki Martinez de Luna✦ SOZIOLOGOAAlavesek 1, Errealak 0?osatu da askotan: “Giputza berdineuskalduna”. Auto-irudi erabatfaltsutua, “euskaldun planta”egin ohi dutenena. Ezin egokiagoahori ilustratzeko Jonjo Agirrekidatzitakoa: “Hauxe baiabertzale erdaltzaleen arteankirol nazionala: plantagintza(itxuragintza, euskara batuan)”.(erabili.com 2014-12-17).Arabako zein Gipuzkoakokasuetan, akatsa berbera da:errealitatearen irakurketa zuzenikeza, iraganean edota gaur egun.Izan ere, inon euskarak baldintzaeta, baita ere, babes egokiak baditu,Gipuzkoan da, eta erabilerakgorantz jarraitzen du; baina, ezlehen ezta orain ere, Gipuzkoa ezda batzuek uste bezain euskalduna.Araba, bestalde, ahaleginetandabil oraindik euskara “armairutikatera dadin”, baina armairukoatea ireki egin da.Inon euskarakbaldintza eta, baitaere, babesa egokiakbaditu, Gipuzkoanda, eta erabilerakgorantz jarraitzen du;baina, ez lehen eztaorain ere, Gipuzkoaez da batzuek ustebezain euskaldunaSarkozyk uste duenaren kontra“pertzepzioa ez da balio duengauza bakarra”, are gutxiagoerrealitateari ongi egokitzen ezbazaio. Alavesek oraindik bigarrenmailan badarraioeta Errealaklehenbizikoan, bibiakkonpetiziobetean. nIRITZIAREN LEIHOABERTSO BERRIAKEkhiñeEizagirre✦Doinua: Espainianbehera.OndarroakoTopaketaFeministarakojarriakNolakoa nahi duzuzuk Euskal Herria?nolakoa da aizu,zure argazkia?nik irudikatzen duterabat berriaelkar zainduko duenaberri txikiaparekidea etagure eskuz josia!“Ez gara inorenak”dio esaldiakgureak dira guregorputz ta biziakgure eskubideakdesira bustiakfamilia ereduanitz ta berriakhanka arteak etagorputz biluziak!Zertarako generoprefabrikatuak?estigmatizatuazbesteon hautuakbilakatu gaitezenhaien deabruaksubjektu feministata intsumituakplazerrez iraultzekonorma arautuak! nOharra: Ondarroako Topaketeiamaiera bertso hauek abestuzeman zitzaien. Eizagirrerensortan ohar hau zetorren:“Fleuryko espetxetik, gureherria bihotzean”.2015EKO URTARRILAREN 4A 23


IRITZIAREN LEIHOA -ZIRTAKAngel Erro✦ IDAZLEADANI BLANCOGABON GAUEKOA: Ama alargundu zenetik, Gabongaueko afaria harenean egiten da. Hiru alabak, bietakosenarrak (hirugarrena banandu berri da) eta bostume. Mahai handiaren inguruan daude denak, haurrakestrategikoki kokatuta. Jorratu behar diren gaiakere, naturaltasun osoz ateratzen direlako inpresioaematen badu ere, estrategikoki aukeratuak izan dira,inork ez dezan minik har, isilune nabarmenik egon ezdadin, koinatuetako baten langabezia luzea edo amakkasinoan xahutzen duen diru kopuru ezagungabearekikokezka ez agerrarazteko, gaurko egun berezia ezzapuzteko.Mahaiaren dekorazioarekin bat egiten duen arintasuntrinko batek hartuta, afaltzen eta hitz egitendute denek, haurren garrasiek lagunduta. Alabenartean ikastola batean andereñodabilenak ikasle batekin gertatutakoakontatu die. Hilabete osoa eman dute ikasgelakoOlentzero prestatzen. Miresgarria dazeinen serio hartzen duten haurrekEguberriekin zerikusia duen guztia.Oso motibatuta egoten dira.Hala ere, azkenean pixka baterrudun sentitu da. Oporrakhartu aurretiko egunean,ikasleetako baten ama berarekinhitz egitera etorrida. Semeak euskaraz idatzidio Olentzerori gutuna etagurasoak zer opari nahiduen asmatu ezinean dabiltza.Galdetu diote, bainahonek ez du txintik ateranahi. Gutunean idatzi diolaOlentzerori eta berak ongiulertuko diola. Euskaraz ezjakiteagatik semeak zigortunahi dituela uste du amak.Hiztegi batekin saiatuagatikere ez dute gauza garbirikatera idatzitakotik. Jostailurenmarka zehatzik gabe,deskribapena behar zuen.Azkenean, semeari informazioaateratzeko hamaika saioren ondoren, besteirtenbiderik gabe, ikastolako andereñoarenganajotzea erabaki dute (ez dute euskalingurune handiegirik eta, gainera, umeidazkera ulertzeko ez da mundu guztiaAfari-aldiaAntton Olariagagauza). Lotsaz kontatu dio amak, semearen ustezkozigorra benetan gauzatzen ariko balitz bezala, etaburumakur luzatu dio koaderno bateko orri laukiduna,ongi ezagutzen duen idazkeraz zirrimarratua,erdaraz zer esan nahi duen esan diezaion. Bertan idatzitakoaazkar irakurri ondoren, ez da amari ezeritzultzera ausartu. Orrialdea eman dio atzera etaErrege Magoei idatz diezaiola esan dio.URTEZAHAR GAUEKOA: Hiriguneko San SilbestreLasterketara Unai eraman ondoren, aita amaren bilapasa da eta hirurak autoan aitona-amonenera joandira. Igo dira, goian gutxi egoteko promesarekin.Amatxik berriro ekin die zergatik ez dutenafaltzera gelditu behar, toki eta jateko askidagoela bi gehiagorentzat. Bien arteanazaldu diote aspaldian hala erabaki zutelaeta aspaldian hala jakinarazi ziotela. Unaigabe, nahi zutela betiko lagunekinelkartu eta dibertitu pixka bat. Aitatxidagoeneko jolasean dago Unairekin,Aita Noelek zer ekarri diongaldezka. Normalean alabarenzuzenketa dator ondoren(“Aita, gurera ez dator AitaNoel, Olentzero baizik;baietz, Unai?”), bainaoraingoan alabak ez dudeus esan. Bat-bateko presakhartuta, amari bi muxu emandizkio eta aitari adio esan dioatetik beretik. Senarra dagoenekoigogailuaren aurreandago.Unaik azaldu dio aurtenez dela Olentzero bere etxetikpasa, berak ez daki zergatik,eta Errege Magoei idaztekoesan diola amak.Aitatxik beste garaibatean garaipenezkoalitzatekeen hasperen iahautemanezina bota du. Zereskatu dion galdetu ondoren,aitatxik listua irentsi eta Unairiazaldu dio Errege Magoek erebadakitela, ederki jakin ere, euskaraz.Orri eta arkatz bat hurbildudizkio. n24 2015EKO URTARRILAREN 4A


Itsasoa da bide bakarra zure liburu berriarenizenburua. Sarrionandia irakurriz ari zara, harenitsasoaz. Hasmentan berean, hark itsasoarekikotema eta lilura dituela erraten duzu…Gogoan dut Lagun izoztua irakurtzerakoanizan nuen inpresioa; alegia, hango itsasoakbesterik ere bazirela. Gainera, idazlearen imaginarioan–kantuetan nahiz olerki ezagunaskotan–, han dira beti naufragoak, portua,itsasoa… Hortik abiatu nintzen nire azterketan,eta laster konturatu nintzen ni bainolehenago ere beste batzuek heldua ziotelaJoseba Sarrionandiaren itsasoari. Hor diraIñaki Aldekoaren edo Aitzpea Azkorbebeitiarenartikulu eta lanak. “Ez naiz ni bakarrikari!”, esan nion orduan neure buruari.Lehorretik ikusten dugu guk itsasoa. Hark,aldiz, itsaso barnetik ikusten duela diozuzuk.Ez dizut, bada, erantzun garbia emango…Anarik kantatzen duena esangodizut: “Alde egiteko behar adina urik ezda, baina bizirauteko behar den adinaezta”. Alegia, arraina harrapatu eta bizirikgorde nahi baduzu, bizitzeko behar besteur izan behar du, baina ezin diozu ihes egitekonahikoa ur utzi! Horixe gertatzen daSarrionandiaren itsasoaren, edo itsasoen, irudiekin.Esango bagenu, “Naufragoa, presoada, borrokan eroritakoa”, oxigenoa kendukogenioke arrainari, olerkiari. Ez nuke nahi ezerzedarritu, edo kontuz ibili nahiko nuke, hainERDIKO KAIERAEIDER RODRIGUEZ«Sarrionandiak helduleku askoematen ditu testuetan agertzendiren elementuak interpretatzeko»Doktore tesia irakurri zuen iaz Eider Rodriguez idazle eta irakasleak, Joseba SarrionandiarenLagun izoztua eleberria ardatz. Sabel hartatik dator oraingo lana, Itsasoa da bide bakarra.Sarrionandia irakurriz (Utriusque Vasconiae, 2014), hagitzez modu dibulgatzaileagoanemana. Itsasoa zen orduko lanean, itsasoa da oraingoan ere. Iurretako idazlearenizkirioetako itsas irudien irakurketa proposamena eginez beti Eider Rodriguez,itsasoa bertze biderik ez dela erranez…| JON ARIZKUN |Argazkiak: Zaldi Ero“Garaian-garaiandiferentea daSarrionandiarenitsas iruditeria”justu Joseba Sarrionandiaren lan osoan horixeagertzen baita, esanahia galdu duten hitzetatik,kutsatuta eta bahituta dauden hitzetatikaparte ibiltzeko ardura: “Naufragoa, militanteada, presoa, borrokan eroritakoa, borrokatikapartatutakoa…”. Nik ezin dut hori esan,ezin dut testua itxi, batez ere iruditeria horitestua zabaltzeko sortu izan baita! Hala ere,egia da itsas elementu horiek guztiak gatazkariloturiko kontzeptuak direla. Eta itsasoa ezda bat eta bakarra, itsasoak dira, eta garaiangaraiandiferentea da itsas iruditeria hori.Izuen gordelekuetan barrenako itsasoa ez da,beraz, Lagun izoztuakoa?Pentsatu ere ez itsaso bera izatea, inondikinora ere ez! Izuen gordelekuetan barrenakoitsasoa abenturaz beterikoa da, kosmopolita,epikoa, konnotazio erromantikoakdituena, bidaia du tartean…Aldiz, Lagun izoztuako Antartikako itsasoa,adibidez, itsaso mortua da, zientifikoa,bizitza posible ez dena, itsasontziarenbidea trabatzen duen itsasoa daizebergen bertikaltasuna tarteko… Biitsaso horiek oso ezberdinak dira. Esaterako,antz handiagoa egongo litzateke Izuengordelekuetako itsasoa eta Kalaportuko itsasoarenartean.Zure liburua irakurririk, elementu biografikoekJoseba Sarrionandiaren obran, eta itsasoetan,islarik badutela erranen genuke…26 2015EKO URTARRILAREN 4A


Isla, bai, baina pudorez beteriko modubatean. Sarrionandiak pudore handia dubere biografia modu biluzian agertzeko.Alde horretatik ez da batere exhibizionista.Aldiz, haren biografiari –edo guk ezagutzendugun haren biografiari–, loturiko hainbateta hainbat keinu irakurtzen ditugu harenlanetan: dela ihes egiten ari diren gizonezkoak,dela etxera itzuli ezin direnak... Momentuaskotan aurkitzen ditugu paralelismoakbere biografiaren eta bere produkzio literarioarenartean.“Ni-ari buruz jarduteko autodebekua” omen duSarrionandiak, Pott bandako kideek ohi zutenez,bertzalde.Eta horri eusten dio Joseba Sarrionandiakere. Bernardo Atxagak esana da Pottengaraian beren ni-az hitz egiteko autodebekuazutela, norberaren bizitza, norberaren zirkunstantziakez zirela interesgarriak. Pottekobeste kide batzuek ez diote ideia horri estuestujarraitu, baina Sarrionandiak bai. Egia dalehen esan dudan pudorea arindu egin delapixka bat Sarrionandiaren obran aurrera eginahala, eta Lagun izoztuan, agian, inoiz bainogehien agertzen dela bere ni hori, baina, halaere, oso-oso ezkutuan dago. Lagun izoztuanere matriuska jolas handia egiten du idazleakbere ni-a diluituta gera dadin. Gainerakoan,Sarrionandiak, hastapenetan zuen literaturkontzepzioaren muinari eutsi dio: bere ni-aez da interesgarria, gehiago interesatzen zaiogu-a, gaur egun arraro xamarra gertatzenbada ere.“Askotan aurkitzenditugu paralelismoakbere biografiaren etabere produkzioliterarioaren artean”.Guretzat, aldiz, hagitz interesgarria da. Berememoriak, edo autobiografia, idatzi beharkolukeela ere erran omen diote…Guretzat interesgarria haren biografia…Bada, hortxe dago bere bizitza, bere testuetan!Hala ere, egia da bila ibili behar dela, etaaurkitu. Bizitza interesgarria Sarrionandiarena,dudarik gabe! Gustura irakurriko genukeela,dudarik ez, baina irudipena daukatSarrionandiaren irizpide literarioak ezagututa,edo susmatuta, nekez irakurriko dugula inoizharen autobiografia. Besterena bai, hurkoarenaerrazago idatziko lukeela uste dut.Irakurtzaileak erabakimenaHitzen ondoezaren sarrerako pasartea gogora ekarriz, ipuinlariakamaitu du kontua. Entzuleetako batek ipuinaren esanahia ezduela azaldu diotso. Kontalariak, orduan:“–Zer irudituko litzaizuke inork intxaur bat eskaintzen badizueta, intxaur hori, mastekatuta, ahotik eskura ematen badizu…–Mastekatuta ez! –erantzun zuen entzule batek.–Eta nik nahiago dut oskolik kendu gabe hartu –esan zuenbeste batek– a, bakoitzak bere oskola apur dezala.–Oskola apurtu, umeentzat bakarrik.–Eta maiteminduentzat…”Eider Rodriguezen solasean, horixe egiten du Joseba Sarrionandiak:“Intxaurra kraskatu eta ematen digu, baina norberakkendu behar dio oskola, norberak joan behar du mamira.Horrexek egiten du Sarrionandiaren obra hain gauza interesgarri,eta horregatik da idazlea hain irakurle ezberdinetara iristekogai. Berak hainbat elementu jartzen dizkigu aukeran. Ondoren,irakurleak erabakiko du bide bat hartu, ala bestea. Oso interesgarriairuditzen zait”.2015EKO URTARRILAREN 4A 27


ERDIKO KAIERA - EIDER RODRIGUEZSarrionandiaren testuetan barna ibili zara, irakurketahagitz sakona egin diguzu, eta irakurtzaileakoharkabean iragaten ikusten dituenaunitz elementuri ere begiratu diozu zuk. Errannahi baita, elementu paratestualak: azala,kontrazala, barneko azala, aitzin-solasak,gibelekoak…Horiek ere berebiziko inportantzia duteSarrionandiaren obra behar bezala ulertzekotan.Idazle guztien kasua da: testutik kanporaesaten, adierazten edo erakusten duguna osoinportantea da, eta testuari berari eragitendio. Sarrionandiaren kasuan, berriz, beraizango da Euskal Herriko idazleen arteanbere libururik jendaurrean aurkeztu ez duenegile bakarra. Hain obra mardula dutenenartean hemen ez dugu horrelakorik. Bestalde,bizitza esanguratsua du. Nire ustez, Sarrionandiaelementu paratestual horiez baliatzenda liburua laguntzeko. Liburua liburu galaxiangisa batera edo bestera kokatzeko idazlearenahotsa ere badira, zentzu horretan.Elementu horiek ugari dira beraren obran,eta inportantea da horiei arreta ematea harentestuetan sakondu nahi bada. Horretan saiatunaiz ni, testuak berak aztertzen, testutikkanpo dauden elementu paratestualak erekontuan hartuta.Idazleak irakurtzailearekin lotura egin nahiduela ere erraten duzu, irakurtzailea inplikatunahi du bere lanean…Ez dute idazle guztiek egiten… Sarrionandiak,bai, bereziki. Oso gauza inportanteada haren lanetan, nire ustez.Sarrionandiak ez du testua itxirik ematen,ez du produktua osorik saltzen:aukeran uzten dio irakurleari, handik etahemendik har dezan, testua idazlearekinbatera eraiki dezagun. Horrek arnasahandia ematen die Sarrionandiaren testuei,joko handia, eta irakurle askorenganairisteko aukera. Berak pertsonaaktiboa balitz moduan hartzen du irakurlea,testuari zerbait ekar liezaiokeelauste du… Ez da idazle guztien kasua,baina Sarrionandiak, aldiz, ahaleginhandia egiten du irakurlearen konplizitateabilatzen, liburu guztietan ikus daitekehori, gutxiago hasieran, bainaobran aurrera egin ahala, oso presentedago nahi edo gogo hori. Hitzen ondoezaliburuaren hitzaurrean bertan ere horixeageri da: ipuin kontalariak entzuleeigaldetzen die zer irudituko litzaiekeeninork intxaur bat mastekatuta eskainikobalie. Eta entzuleek “gaizki!” diote. Etaipuin kontalariak: “mastekatuta haurrentzateta maiteminduentzat soilik,besteentzat oskol eta guzti”.Bere buruarekin ez ezik, irakurtzailearekin erejolasean ari da Sarrionandia…Dudarik gabe. Keinuak egiten ari da, etengabe.Irakurketa sakona egin dudala esan duzuzuk, baina irakurketa sakonik egin beharrikez dagoela esango nuke: irakurketa huts bateginez keinu horietako asko harrapa daitezkeelauste dut. Harrigarriena, niretzat, keinuhorien artean dagoen lotura da, ez baitirakeinu solteak, ezta ezkutuan gordetzekoakere; aldiz, han eta hemen irakurri ahal izangoditugu: bai testu batean, bai elkarrizketabatean… eta bata bestearen jarraipenak izangodira keinu horiek, eta horrek biderkatuegiten du testuaren potentzia…Idazle inteligentea Sarrionandia…Eta guztiz koherentea. Idazten hasi zenetik,bere irudiek bilakaera handia jasan dute,baina bilakaera hori oso modu agerian ikusdaiteke, garbi ikus daiteke haren ubera, etenikgabe, oso modu naturalean… Ikerlan hauegiteko kronologiari garrantzi handia emandiot; alegia, modu kronologikoan ordenatuditut Sarrionandiaren testuak, lupa jarri dutikertu nahi nuen arloan, baina konturatu naizbegi asko sartzen ahal direla lupa horretan,Sarrionandiak helduleku asko ematen baitituberaren testuetan agertzen diren elementuakinterpretatzeko: itsasoa, portua, ontzia, naufragoa…Berak ez du proposamen hermetikoaegiten, norberak beretik jarritakoarekineraikiko du esanahia.Bere biografiak on edo gaitz egindion ere aritzen zara liburuan…Idazle askoren biografiak diraesanguratsu. Sarrionandiarena ereoso esanguratsua da, haren biografiakasko zipriztintzen dituelakobere literatur lanak. DurangoAzoka da froga. Garai horretanezer argitaratzen duenean, igurikimenezhartzen du jendeak, jakinminapizten du, irakurlea biltzendu, asko saltzen da… Salmenteidagokionez, lagundu egingo dio,baina beti ez da horrela: Euskadisaria [2011, Moroak gara behelainoartean?] eman ziotenean, arazoakAzkorbebeitia“Asko gustatu zait Aitzpea Azkorbebeitiak Sarrionandiari buruzegindako lana. Intuizio handikoa iruditu zait. Nire liburu honensarreran bertan aipatzen dut, nire Amundsen partikularra izan delahark egindako lana: elurtzan utzi dituen arrastoei segika aurkitu ditutgauza asko. Lan sakonak idatzi ditu Azkorbebeitiak, eta joko handiaeman didate niri. Gustatzen zait hark nola begiratzen dionSarrionandiaren lanari”.28 2015EKO URTARRILAREN 4A


sortu ziren. 2002an Espainiako Kritika Sariaeman ziotenean [2001, Lagun izoztua], berdin,azalpenak eman behar izan zituzten… Esatebaterako, Lagun izoztua, Kritika Saria izan zenliburua, ez dago gaztelaniara itzulia. Gaztelaniaz,Ni ez naiz hemengoa dugu Moroak… bainolehen, eta hura Hondarribiko Hiru argitaletxeakitzuli zuen! Biografiak, beraz, lagundubai, baina kalte ere egin dio Sarrionandiari,hemen baina batez ere hemendik kanpora.Pamiela argitaletxeak liburu objektuari, buruzkoerakusketa egin zuelarik Iruñean, behartuegin zuten Sarrionandiaren zenbait testu kentzera.Pamiela argitaletxeak liburua egitekoprozesuari buruzko erakusketa egin nahi izanzuenean Iruñean [Liburu bat egiten, 2014] bertakoudalak ez zuen baimenik eman, Sarrionandiarentestu bat zegoelako bertan. Polemikahori beti, alegia. Batzuetan, irakurlearen aldezaurretiko atxikimendua ikusiko dugu, atxikimenduideologikoa, edo literarioa, edo maitasunezkoa.Besteetan, kontrakoa, aldez aurretikoarbuioa. Bietatik dago.Gure artean ez den idazlea izanagatik ere,hagitz hemen dago Joseba Sarrionandia…Idazlearen egoera ideala izan liteke, beraegon gabe ere bere testuak irakurleareneskuetan izatea. Hori idazlearen lanarenemaitzaren isla da, emaitza, fruitu. Sarrionandiarenlanak ertz asko dituela erakusten du“Pertsona aktiboabalitz moduanhartzen duirakurlea, testuarizerbait ekarliezaiokeela ustedu”.horrek. Hobe denok ere pixka bat ezkutuagoegongo bagina!Aunitz ikerlari zarete Sarrionandiaren obraaztergai hartu duzuenok: Aitzpea Azkorbebeitia,Iñaki Aldekoa, Jon Kortazar, Kirmen Uribe,Aiora Jaka, zu…Idazten dugun askok erreferente izan duguJoseba Sarrionandia. Baita irakurleek ere,jakina! Askorengana iritsi da haren lana, etaoso bide ezberdinetatik. Mikel Laboaren,Ruper Ordorikaren eta Eñaut Elorrietarenbidetik ere iritsi da, adibidez. Giro eta adinezberdineko jendearengana heldu da. Aldiberean oso gauza sakonak eta oso sinpleakesaten ditu Sarrionandiak. Geruza asko dituharen lanak. Batari helduta ere, ez duzu bestegeruzarik galtzen, oso aberatsa da.Sarrionandiaren gaineko ikerketari eman diozunizenburua: Itsasoa da bide bakarra…Horrek, izan ere, lotura bat egiteko balio du.Itsasoa, azken finean, borrokaldiari lotutadago, eta borrokaldi horrek garaian-garaianzer forma hartzen duen, halako forma hartukodu itsasoak. “Borroka da bide bakarra”izan da urte askoan ibili dugunesaldia, eta orain, berriz, “itsasoada bide bakarra”. Horixe esannezake lehen esan dudan arrainaito gabe. Askoz gehiago ez. n2015EKO URTARRILAREN 4A 29


ERDIKO KAIERA -LITERATURALiteratura | ITZULPENAFrankenstein.Mary ShelleyItzulpena: Iñigo ErrastiSusa, 2014Frankenstein: mito ilunak azaleratzenBORIS KARLOFF-EK eman zion izaki beldurgarrihoni irudia zinemako pantailetan, 1935ean, XX.mendean hainbeste hedatu zen munstroari aurpegiaipiniz, eta euskaraz iaz argitaratu zen liburuko azalerakohartu dute denok ezagutzen dugun argazkia.Lehen plano bat agertzen zaigu aurrez aurre, biirudi gainjarrirekin, batean beherantz eta besteanzuzen begiratzen gaituela, nolabaiteko ezinegonapiztuz irakurlearengan. Era berean, bizitza emanzion elektrizitateak gurutzatzen du bere lepo zabalaalderik alde.Baina, Iñigo Errasti itzultzaileak dioskun moduan,Frankensteini ospea antzezlanek eta pelikulek emanbadiote ere, Mary Shelleyk idatzitako liburu bat dabere jatorria. John Polidori, Lord Byron, Percy Shelleyeta Mary Shelleyk elkarri egindako erronka izanzuen oinarri: beldurrezko istoriorik onena zeinekidatziko zuen? Mary Shelley 18 urte zituela hasi zenlana idazten eta handik bi urtera argitaratu zuen. Lauurte geroago taularatu zuten lehenbizikoz gaur eguneraheldu den mitoa sortzen lagunduz.Jainkoen modura jokatu nahi izatea eta sortuduzunarekiko ardurarik ez hartzea daude narraziohonen muinean. Anbizioak eta handinahiak bultzatuzuten protagonista izaki bat sortzeko grina sentitzeraeta “kreazioaren misterioak” argitzeko asmoakbultzatu zuen bilaketan. Baina behin egitasmoalortuta, abandonatu eta arbuiatu egin zuen, etahorrek ezbeharrak eta min handiak ekarri zizkienbatari zein besteari. Azpititulua “Prometeo modernoa”da, sua jainkoei lapurtu zien izaki mitologikoa,XIX. mendean oso erabilia izan zen irudia (Goethe,Byron, Shelley...), elektrizitatearen laguntzaz gorpuabizitzara bueltatzen duen gizakia delako, jainkoenboterearen ebaslea.Sortutako izaki honek ez du izenik eleberrian,gerora bere sortzaileari lapurtu zion antzezlan etapelikuletan: Victor Frankenstein. Liburuan Adanekineta Satanekin konparatzen du bere burua, etaaingeru eroria, deabrua, munstroa eta sorkaria dirabera izendatzeko bertan agertzen direnak. “Onberaeta zintzoa nintzen; zorigaitzak bihurtu nau deabru”.Nobela gotiko, erromantiko eta zientzia-fikziozkotzatjo izan da, izaki beldurgarri honek berebakardadeaz gogoeta egiten du eta zoriontasunadesio du, eta hori lortu ezin duela ulertzean beresortzailearengana doa justizia edo mendeku bila.S. T. Coleridgeren Marinel zaharraren balada etaegilearen ama izan zen Mary Wollstonecraft-en AVindication of the rights of woman lanen erreferentziaktopa daitezke, besteak beste, zorigaiztoko bidaiariarenbakardade mingarria edota emakumeen heziketarenaldeko aldarria eta etxekoandrea familiarensostengu emozionala izan beharraren pisua etasakrifizioa dakartzatela. Horrekin lotuta, oso interesgarriada lan hau ikuspegi feministatik aztertzea,amatasunaren eta “bizia sortzea”ren gaiari bestemodu batean begiratzeko proposamen gisa. Misoginialiterarioaren eredu argia ere bada, egilea beregaraian ospetsua izan zen arren, gerora ahazturanutzi baitzen, eta egun ere badaudelako literatur irakasle,kritikari eta ikerlariak Mary Shelleyren izenaezkutatu eta mito garaikide honen meritu eta itzalabeste batzuei aitortzen dietenak.Irakurle, El jovencito Frankenstein edo La familiaMonster badira Frankenstein mitoari buruz ezagutzendituzun lanak, jatorrizko lana ezagutzera gonbidatzenzaitut, negu gorrian sutondoan kontatzendiren beldurrezko ipuinak gustokobadituzu, honekin gozatu ahal izangoduzulako eta sorpresa atsegina hartu. nAmaia Alvarez Uria30 2015EKO URTARRILAREN 4A


MUSIKA -ERDIKO KAIERALuxuzko opariaLou Reed zenari eta musikazale ororiVELVET UNDERGROUND taldea desagertueta gerora ezagutu nuen, jakina.Arty-tik bezainbeste zuten apurtzailetik,erritmoak aldatzetik zein giro deserosoaksortzetik besteak beste, eta inspirazioargia izan ziren gero etorrikoziren talde askorentzat. Talde hartatikezezagunena, Maureen ‘Moe’ tucker,aspaldi ikusi nuen zuzenean BilbokoEn Canal aretoan eta gustatu zitzaidan.John Cale ezagunagoak txundituta utzininduen Azkena Rock batean, Gasteizen.Sterling Morrison ezin izan nueninoiz ikusi, baina Velvet Undergroundenostean ibilera emankorrena izanzuen Reed aldi bakarrean ikusi ahalizan nuen, Kursaalean, eta hotz utzininduen; ez zuen kontzesio bat bera egin.Haren heriotzak lur jota utzi zuen jende asko, etahorien artean Reedekin eta haren taldekideekinharreman estua izandako Ordorika anaiak. Hala,Jonan Ordorika soinu ingeniari beteranoa tematuzen Louren omenezko disko bat egiten euskal musikariekineuskaraz; eta Louren taldekideek laguntzaeskaini zioten, ongietorria izan dena. Egindako castingaikaragarria da: ez bakarrik puntako interpreteeta musikariek parte hartu dutelako, baizik etabakoitzak aukeratu edo egokitu zaion kantua bereegin duelako. Hitzek ere azpimarra merezi dute;Txuma Murugarrenek euskarara itzuli eta egokituditu, gurean abestuta sinesgarriak bilakatzeko.Ruper Ordorikak –nork bestela?– Romeo had Juliettebere egiten du rock and roll tamainan eta ArkaitzMinerren laguntzaz folk ukitua ere gehitzen dio.Delirium Tremens-eko Andonik sasoi oneneandagoela erakutsi digu bere ahots baziloiarekin, WalkLou Reed, mila esker!Askoren arteanAutoekoizpena, 2014.on the wild side eresia Javi Pezek lagundutadantzagarri bilakatuta. TxumaMurugarrenek Smalltown-en adiera literalkiherri (gorrotagarri) kantu gisainterpretatu du Tapia, Leturia etaMinerrekin. Lozorroan dagoela irudibaina bizirik dagoen El InquilinoComunistako Santi eta Alvarok A giftnoise-poparen lurzoru malenkoniatsueta zaratatsura eraman dute. Edozeinerronka txiki gelditzen zaion Petti piztiakdiskoan gorpuzkera handienaduen kantua sortu du, rockeroena,pisutsuena eta zikinena, The blue maskabiapuntu hartuta. Eta kontrapuntuan,Maddi Oihenartek goxatu egindu I´ll be your mirror.B aldea Gorka Urbizuk zabaltzen du The ravenekoWho am I? filosofikoa, Katamaloren antzekoerregistrotik hurbil, intentsitate handiko pop-rockeraeramanez. Jarraian filosofiarekin apurtzen duEvaristok, Paco Locoren instrumentazioak lagunduta,Real good time together interpretatuz. Garirekin NYCman entzuten musika beltza eta jazza egunerokomenu duten garitoetan irudikatzen dugu gure burua.Anarik benetako Sad song-a oparitu digu, azkoitiarrakohi duen baino tonu are eta ilun zein pisutsuarekin,Reed-en Alemaniako garaia gogoaraziz. Horri guztiariakabera ematen dio lan honetan zeresan handiaizan duen Paco Locoren instrumentalak. NYekobiziraulearen omenez munduan egin(go) diren bildumetatiktxukunenetarikoa dugu hau,gurean egindakoa. Bultzatzaile eta egileei,mila esker! nIker Barandiaran2015EKO URTARRILAREN 4A 31


BALIOAETUAERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |Hitz gezidunakIPURDIA------------ELKARTUTAPERTSO-NAIARENJAIOTERRIA------------LANTZENDUENADOI------------BIRENTZAKOTXIRRINGAFESTA------------ERRUSIAKOIBAIAZAINETANDABILENISURKARIOIHU,GARRASI------------501ERROMATARZENBAKIZ102ERROMATARZENBAKIZ------------NIRELIKIDOAIRENTSI------------EUSKALOINETAKOAKGREZIAR,GREKO------------KEZKATU,ARDURATUITXURA, EITE------------ZAKURTARTE,GARAIDAUKA------------EMAKUMEZERBITZARI7. MUSIKANOTA------------PERTSONAIA-REN ABIZENAHARAGIERREKALABAZA------------ALTUAK,GARAIAKEZ AR------------OSMIOARENSINBOLOAROENTGEN------------LARRU, AZAL------------DANI BLANCO------------ZORRIKGABE------------OTE MOTAGOGORGAR------------NAFARROABEHEREKOAALEAKBEREIZTEKOLANABESA------------NITROGENOAASKE------------HERRI HIZ-KERAN, BADAOXIGENOA------------KONTSO-NANTEERREPIKATUAURREARENSINBOLOA------------JARDUN,ERAGONBI KEN BATBYTE------------NORENATZIZKIAMUSIKATALDEA------------PERTSONAIA-REN IZENAHAITZENARTEKOPASABIDEA------------FOSFOROAESKOLAMAISUErrazaZ O I N B DE A D I KDK N ZBerbadokuaJoko hau sudokua bezalakoxea da,baina ondo ebatziz gero koloreztatutakolaukietan Nafarroako udalerri batenizena agertuko zaizu.KEND K N IEAOI B N Z DZ O D K A EAnagramakHitz bakoitzak aurrekoak dituenhizki berak ditu, bat izan ezik, bainabestelako hurrenkeran.OharIkusmenaBlai utziIkusten ez duenaPipia, zedenaGaraiAhaleginaAisiaErrekaTrankil, bareHutsaABISUSOILASoluzioakE D K O B A Z I NI A B N Z E D K OZ O N D K I A E BK N Z I E O B D AO E A B D Z K N IB I D A N K O Z EA Z O K I N E B DN B E Z A D I O KD K I E O B N A ZANAGRAMAK:ABISUBISTABUSTIITSUASITSASASOISAIOAASTIALATSALASAISOILAKONTSONAN-TE ERREPIKA-P J J------------O C GL O T U T A D E I A D A RP A S A I D O N I B A N EL A N T Z A I L E A N T ZD U O R S IU N E K U I AE M E G A R A KO S R K I T OK A R B J O A UB A X E N A B A R T A R BM A K H A R R A R T E AF E L I P E E R R I E N T32 2015EKO URTARRILAREN 4A


ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA | JOXERRA AIZPURUA SARASOLA |FUKULEAKSFukushima: konponketa40 urte barrurakoURTEA AMAITZEAR ZELA Fukushimako zentral nuklearra kudeatzen duenTEPCO enpresa japoniarrak berri on bat eman zigun: laugarren erreaktorekopiszinan zeuden 1.533 erregai haga beste piszina seguruago bateraeraman izana.1.331 haga erabilitakoak ziren; beste 202ak, berriz, erabili gabeak.Oraindik zentral nuklearrean badaude ere, leku seguruagoan jarri dituzte.Urtebete iraun du lanak, eta oso baldintza gogorretan egin dute. Oraingozez dirudi langileengan osasun arazorik sortu denik, ez behintzat berehalakorik.Baina arazoak gerora ere ager daitezke.Laugarren erreaktorea husteko iaz altxatutako eraikina.Teknikoki urrats garrantzitsutzat plazaratu dira lanak; lerro hauetan maizaipatu dugun bezala, ez dugu ahaztu behar Fukushima une honetan laborategiesperimentala dela. Poztekoa da, beraz, operazioan izandako arrakasta.Hala ere, kezkatzeko arrazoirik badago. Laugarren erreaktorearengunea, antza, ez dago kaltetuta, eta lehenengo eta hirugarren erreaktoreenguneak aldiz bai. Zer esan nahi du horrek? Bi erreaktore horietako piszinetatikerregaia ateratzea beste kontu bat dela. Lehen erreaktoreetakoaateratzeko lanak 2015-2016 urteetan hasi nahi dituzte, eta hirugarrenerreaktoreetakoak 2017-2018an. Lanen iraupena gutxienez 40 urtekoaizango omen da. Zergatik? Nondik hasi ez dakitelako, guneetako benetakoegoera ezagutzen ez dutelako eta lurrazpiko uren nondik norakoa kontrolatzenez dutelako.40 urteko epea ezartzea arazoaren kudeaketa hurrengo belaunaldienesku uztea eta “ez dakigu zer gertatuko den” esatea da.Eta okerragoa dena, belaunaldi oso batez, gutxienez, Fukushimakerradioaktibitatea igortzen jarraituko duela aitortzea da. nEuropako geiserrak“desagertu” egin diraGu bizi garen Europaz ez, izenbereko Jupiterren izotzezko sateliteariburuz ari gara. 2013anegindako behaketen arabera,Europako gainazaletik 200 kilometrokoaltuera har dezaketenur zorrotada erraldoiak ateratzendira, sateliteak ustez bere barneanduen ozeanotik letozkeenak.Baina orain geiser horiek ezdira inon ageri. Europakoatmosferaren azterketa sakonbatek iradoki du, gainera, ez delaerraza bertan halakoak gertatzea.ttiki.com/156510(Ingelesez)Airbus eta Boeing-enarteko lehiaAbioigintzan Boeing konpainiaestatubatuarrak duen indarraahultzen ari da, Airbus europarrareneraginez. Haren abioiberriek orain artekoek bainokarbono dioxido gutxiago isurtzendute atmosferara, eta ahalmenadute 315 bidaiarirekin14.500 kilometroko bidaia egiteko,geldialdirik gabe.ttiki.com/156511(Frantsesez)Oharrak, eskuz alaordenagailuz?Gero eta ikastetxe gehiagotanerabiltzen dira ordenagailuakikasteko. Hala, ikasleak eskuzidazteko ohitura galtzen aridira. Baina eztabaida sortua dajada: zein da bide egokiena hartutakooharra gogoratzeko?Errazago ikasten da eskuz idatziduguna?ttiki.com/156513(Gaztelaniaz)Babeslea: iametza Interaktiboa34 2015EKO URTARRILAREN 4A


| JAKOBA ERREKONDO |mandio@zerain.comLANDAREAK -ERDIKO KAIERAJAPONIARRAK alemaniazaleal dira? Eta, alemanakjaponiazale? Ez dut ezbateko ez besteko berri etaez noa ezagutzen ez dudanbasatzan hankarik sartzera.Lehengo mendekoguda handi batean elkarhartuta aritu zirela, horibai, badakit. Helburuakbakoitzak bereak izangozituen, baina orduanbehintzat, intereseko edoez, uztarri berari tirakaaritu ziren.Neguro datorkit biennolabaiteko uztarriarenirudia. Hur (Corylus avellana),intxaur (Juglans regia), gordesagar (Malus x domestica “Errezil”)eta kiwien (Actinidia deliciosa) aldameneanmizpirak (Mespilus germanica)ikusten ditudanero. Neguagozatzeko etxean jasota, xabalxabaleginda hor ikusten ditutegunero, eta usteldu ahala jan. Bai,bakanak dira ustelduta jaten direnfruituak, eta geurean ezagunenamizpira. Usteltzeak mami mikatzgazia, gozo goxoa bihurtzen du.Inoiz egin dudan sagardo-ozpinJaponia eta AlemaniaJAKOBA ERREKONDOMizpira (Mespilus gernanica), udazkeneko azken fruitua.onena, gozatutako mizpirak erantsitakobat izan zen. Saltsa gazigozoakmoldatzeko aparta!Ustekabeko izotzen batekharrapatzerako, azaroaren hasieranetxeratu behar da mizpira.Lurrera erori direnak bildu etaarbolakoak moildu. Berandu sagarraketa kiwiak bezalaxe. Udazkenekoazken fruituak dira. Neguagozatzeko, bai.Neguak uztartzen ditu udazkenaeta udaberria. Udaberrian,umetan ezagutu ez genuenfruitu bat izaten da orainlehenetakoa: mizpira japoniarra(Eryobotria japonica).Horrek usteldu beharrikez du gozoa izateko. Behinhelduz gero, urtsua eta janerraza da.Mizpira europarra, germanicaabizena duenamamitsua da, oretsua.Asiarra, japonica abizenaduena, berriz, urtsua. Bataneguaren aurrekoa eta besteaondorenekoa. Udazkenareneta udaberriarenuztarriak darama, timoitiktiraka, negua. Bi mizpirektiratzen diote neguari.Neguko solstizioaren sasoihonetako txoroaldian, gaur egun,edozein fruitu eskuera izatekobabo alaenaren gutizia bizitzendugu. Mizpiren neguaren gurdianfruitu distiratsu txar garestiei ematenzaie lekua. Diruaren gudanmundu guztia erne.Alemaniar eta japoniareroa hobe. Txoroabaino nahiago dutnik eroa. n4 eta 2.308Honela dio Juan IgnazioIztuetak bere Gipuzkoako probintziarenkondaira edo Historia1847ko liburuan: “Ez daerraz izango billatzen bestelandare bat, gai guztietara artoarialderatzekorik. Azal tabarru, lasto ta mami, oso ta bizi,apurrik txikarrenerañoko guztia duoneretsua, eta gañera guztiz aberatsa. Nere jaiot-errikosoro batean billatu izan det, beste askoren artean,arto landare bat lau buru ondo beteakin, et oetankontatu izan ditut bi milla irureun ta zortzi ale, guztiakondo elduak, eta obetandezkoak. Orra zenbaterañokoondasuna ematen deban, Gipuzkoatarrakberen gogokoa duten landare maitagarri onek!”. nLandareei buruzko galderaren bat egin edogairen bat proposatu nahi badiguzu, bidalimezua landareak@argia.eus helbidera etaorrialde honetan bertan irakurri ahal izangoduzu erantzuna.2015EKO URTARRILAREN 4A 35


ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA| NAGORE IRAZUSTABARRENA |Pattarra eta guduaez dira bateragarriakKARANSEBES (ERRUMANIA), 1788KOIRAILAREN 17A. Arratsaldean AustriarInperioko osteak hirira iristen hasiziren, turkiarrei aurre egiteko asmoz,Errusia eta Turkiaren arteko gerranaustriarrak lehenengoen aliatuak baitziren.Armada herrialde askotako100.000 kide inguruk osatzen zuten.Serbiarrak, kroaziarrak, errumaniarrak,poloniarrak, hungariarrak...Inork gutxik ulertzen zuen ofizialaustriarren hizkuntza, alemana.Abangoardian husar talde batbidali zuten lehenik, osteek kanpatukozuten eremua ikuskatzera. Etsaienarrastorik ez eta pattarra saltzenzuen ijito familia bat besterik ezzuten aurkitu. Upel batzuk erosteaerabaki zuten eta, infanteria errumaniarrekolehen soldaduak elkargunerairisterako, husarrak mozkor-mozkoreginda zeuden. Eta ez zutenasmorik geratzen zitzaien pattar apurraerrumaniar egarriekin partekatzeko.Hitzez ezin ulertuta, mutur jokahasi ziren. Liskar betean, norbaitekairera tiro egin zuen. Une horretanofizial austriarrak iritsi izana ez zenmesedegarri izan; “Halt! Halt!”(Geldi! Geldi!) oihuka hasi zirenean,soldaduei “Allah” esaten zutela irudituzitzaien eta, turkiar musulmanakzirelakoan, nagusien kontra su eginzuten; haiek berdin erantzun zuten.Ochakivekogaraipena, 1788(JanuarySuchodolski, 1853).Karansebesekoguduaren garaian,irailean, errusiarrekOchakiv setiatuazuten, urte amaierangaraipena lortuzuten eta haiekbehintzat benetakosoldadu turkiarrenaurka borrokatuziren. Karansebesenaritu zirenak,itxuraz, ez.Hura zen panorama zalditeria iritsizenean. Eta itxura guztien araberaetsaiak zirenen aurka eraso egiteaerabaki zuten. Zaldizkoen erasoaikusi zutenean, etengabe iristen ariziren infanteriako osteek ere berdinpentsatu zuten: zalditeriako kideakturkiarrak zirela. Eta, jakina, haienkontra su egin zuten.Hainbat orduz, austriar osteaktalde txikietan sakabanatu ziren,ustezko etsaia alde guztietan, elkarritiroka. Baina zenbat eta tiro gehiago,orduan eta indartsuago alegiazkoturkiarrak. Eta azkenean ihes egiteabeste erremediorik ez zuten izan.Handik bi egunera otomandarosteak, benetakoak, Karansebeskozelaietara iritsi ziren eta 9.000 gorpurekinegin zuten topo.Historialari askok zalantzan jartzendu Karansebesko gudua benetan halagertatu zen. Batetik iturri askotanjasota dagoela eta iturriak koherenteakdirela onartzen dute. Bainaguduaren lehen aipamena handik 40urtera egin zen austriar aldizkaribatean, eta iturririk fidagarrienak, A. J.Gross-Hoffinger-ek, ia 60 urte geroagojaso zuen gertatutakoarenberri. Denbora tartehoriek, ezinbestean, distortsioaeragiten dute.Pattarrak ere bai. nArrastoakEdison, aulkielektrikoa etakonkurrentziadesleialaXIX. MENDEAREN AMAIERANurkamendia eta lintxamenduaziren AEBetako exekuzio sistemaerabilienak. Baina iritzipublikoa metodo horiek krudeltzatjotzen hasi zen eta, garaibertsuan munduko beste hainbatgobernu bezala, AEBetakoaere bide “bihozberagoen” bilaari zen, kritikak isilaraztea xede.Abagunea baliatuz, ThomasAlva Edison asmatzaile ezagunakNew Yorkeko alkatea elektrizitateaerabiltzearen aldekoiritzira bildu zuen; aulki elektrikoametodo “berehalakoa etaoinazerik nahiz basakeriarikgabekoa” zen Edisonen hitzetan.William Kemmler izan zengailu berriaren lehen biktima,1890ean, eta agerian geratu zenmetodoak ez zuela Edisonekaipatutako hiru ezaugarrietatikbat bera ere betetzen, bainaasmatzaileak urtetan aulkiarenonurak goraipatzen jarraituzuen hitzaldietan. Hori bai, gailuarentzakoenergia egokienakorronte alternoa zela azpimarratzenzuen beti. Urte horietanEdison eta haren lehiakideGeorge Westinghouse “korronteengerra” betean zeuden etakorronte alternoa, hain zuzen,Westinghousek erabiltzen zuen.Edisonek nahi zuen, hainzuzen, heriotza Westinghousekinlotu zedin. nWilliam Kemmlerrenexekuzioaren marrazkia.36 2015EKO URTARRILAREN 4A


TERMOMETROAOIHANEDER EUSKARAREN ETXEALankidetza eta akordioarenemaitza GasteizenGasteizko herritik dator notizia, Euskararen Etxea da urriaz gero hiriburukoParte Zaharreko Oihaneder jauregia. Asmo baten lehen zutarria omen, hala ere,proiektuak baduela beste gogo bat ere, hau da, egiazko Kafe Antzokia. Bide horretan,urrats egin du Euskararen Etxeak.| MIEL A. ELUSTONDO |BOST LAGUN DITUGU solaskideGasteizko Oihaneder EuskararenEtxean. Gasteizko Kafe AntzokiarenAldeko Plataformako kideakdira Iñaki Lazkano, Idoia Zapirain,Manu Diaz de la Barcena, LukasEtxeberria eta Manuel Moreno.Joan den udazkenean Arabako hiriburuanhamaikatan entzun ditugunizenak dira “Kafe Antzokia”,“Oihaneder Euskararen Etxea” eta“Lazarraga Kultur Elkartea”,nahastea eragiteraino. Iluna argitzealdera, esan dezagun, hasteko,Lazarraga Kultur Elkartea, berez,Gasteizko Kafe Antzokiaren AldekoPlataforma edo herri mugimenduakhartu behar izan duen egituradela, izaera juridikoduna, GasteizkoUdalarekiko harremanak legezbideratu ahal izateko, besteak beste.“Hiriko udalarekin Plataformakooksinatutako akordioaren arabera,Oihaneder Euskararen Etxean kulturprogramazio bat eratuko zelaadostu genuen, eta, horretarako,udalak lehiaketa deitu zuen. LazarragaKultur Elkarteak irabazi zuenlehiaketa, eta beraren ardura izangoda datorren urtean Oihanederreneratuko diren kultur jarduerakantolatzea”.Kafe Antzokiaren hotsak ez diraberriak Gasteizen, baina ez dirazeharo aspaldikoak ere. Inondikere, horixe zen udalaren lehenbizikoasmoa: Kafe Antzokia eraikiedo abiaraztea, bederen. “Kontzertuhandiak egin ahal izateko modukoeraikina izango litzateke kafeantzokia, ostalaritza zerbitzua erebarne izango zuena. Plataformakooi,dena den, euskal komunitateakbeste behar batzuk ere bazituelairuditzen zitzaigun: kontzertuakegiteko aretoa ez ezik, besterik nahieta behar genuen Gasteizko euskalgintzanari den mugimenduari gunebat eskaintzeko, batetik, eta bestetik,berriz, Gasteizko euskalduneiarnasgune inportante bat eskaintzeko”.Arbola horretatik bi adaratera zituen Plataformak: batekoKafe Antzokia –hau da, udalaren“Gure komunitateatrinkotzen duguneanhasiko gara sinesteneuskalduna badela norhiri honetan”Plataformaasmo bera–, besteko EuskararenEtxea, hots, Plataformak berariazmahai gainean jarritako eskaera.“Tailerrak, bilerak eta gisakoakbere baitan hartuko lituzkeen eraikina,esan dezagun; balioaniztuna”.Eta horixe da Arabako hiriburuanurriaren 15ean, Gasteizko Udalaketa Plataformak hitzarmena sinaturik,aurkeztu eta estreinatu zutena:Oihaneder Euskararen Etxea.“Kafe Antzokia dugu oraindikeginkizun”.2008tik honakoa2008koa da Gasteizko Udalarenakordioa, Kafe Antzokia egitekoa.Bazuen horretarako esleitutakodirua ere. “Prozesu parte hartzaileaabiarazi zuen udalak, txostenak ereidatzi zituzten teknikariek, eta GasteizAntzokia izeneko proiektuaonartu zuen udalbatzak. Baina bidemotza izan zuen asmoak”. Izan ere,2011n udal hauteskundeak izanziren eta, honenbestez, agintari aldaketaGasteizko udaletxean. “Halaere, hor zen beti aurreko esperientziagauzatu gabeko hura, proiektuaribaietz esan eta alderdi guztiakados egon arren ere, hura berehorretan usteltzen gelditzeko arriskua.Lehengo egitasmoak aurreraegin ez zuenez, zenbait jendek ezzuen sinesten proiektua gauzatukozenik. Horregatik sortu genuen Plataforma,proiektua udaletxetik kaleraateratzeko, eragileak konbentzitzeko,ideia sozializatzeko”.Horretan jardun zuten gaur egunPlataformako kide direnek. “Berez,2012ko uztailean egin genuen gurelehen agerraldi publikoa: kulturarloan lanean ari diren ehun lagunensinadurak bildu genituen manifestubatean, Gasteizen Kafe Antzokibaten beharra zegoela aldarrikatuz,eta Plataformakook horren aldekolana egingo genuela aginduz”.Harrezkero, udalarekin harremanetanbetiere, urtea eman zutenproiektua mamitzen 2013ko udanudal gobernuari ez ezik, oposizioari38 2015EKO URTARRILAREN 4A


Euskararen Etxearen bultzatzaileak, Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataformako kideak. Ezkerretik eskuinera. ManuDiaz de la Barcena, Lukas Etxeberria, Idoia Zapirain, Manuel Moreno eta Iñaki Lazkano.ere aurkeztu zieten arte. Ordurako,haatik, bi zutabe zituen egitasmoak:Kafe Antzokia batetik, eta EuskararenEtxea, berriz, bestetik. “Udalakazeleragailuari sakatu zion orduan,eta Euskara Zerbitzuarekin harremanetanjarri gintuen”. Inondik ere,handik aurrera lankidetzan jardunzuten herri eragileok eta udalarenEuskara Zerbitzuak.2014ko urtarrilean, bestalde,Badu Bada erakusketaren karietara,Kafe Antzokiaren Aldeko Plataformahonek jendaurrean aurkeztuzuen bi zutabeko proiektua, hauda, udal ordezkariek ordurako ezagutzenzutena. Lehenago, berriz,Gasteizko kulturgintzan edota euskalgintzaneragile direnekin ereelkarrizketak egiten ari ziren errandelako Plataformako kideok. Izanere, elkarrizketa, akordioa, adostasunaizan ditu beti helburu Plataformak,haserrea eta kalapita galarazinahi izan ditu sortu zenetik.“Plataforma sortu zenean bagenuenkezka. Alderdi politikoekKafe Antzokiaz hitz egiten zutenean,beti ari ziren liskar giroan.Horrek kezka sorrarazten zigun;alegia, bagenuen kezka liskar politikoarenaitzakian baten batekproiektuaren kontra egingo ote“Gure asmoa egitea da,eta eragitea. Guk eginegingo dugu!”Plataformazuen. Plataformaren sorrerarenarrazoietarik bat, horixe izan zen,gaia liskar politikotik kanpo mantentzeaeta, batez ere, kafe antzokiaeuskararen esparrutik eraikitzea.Euskal kulturari bidea egingodion proiektua da, bide berriakeraikitzen saiatuko dena. Eta lortudugu, lortu dugunez, udaleanordezkaritza politikoa duten laualderdietarik batek ere ez baituzalantzan jarri proiektua. Denenbabesa dugu. Joan deneko biurtean lan egin dugu akordio etaadostasun bila. Kokapena bera,adibidez, ika-mika iturri bihurtzenari zenean, gu ez ginen eztabaidahorretan sartu, beste lehentasunbatzuk genituelako. Guk zubilanakegin genituen, bai udalgobernuarekin mintzatuz, bai euskalgintzarekin,harremanak onbideratzeko.Besteak beste, KafeAntzokiaren kokapena izan zeneztabaidagai. “Baina alderdi politikoenarteko eztabaida izan zen,edo proposamen ezberdinenartean aukeratu beharra, ez KafeAntzokiaren beharrari buruzkoa.Kokapenari dagokionez, lehenengo,2011n, Kafe Antzokia Guridizinemetan jartzea proposatu zuenoraingo alkateak berak. EAJk etaEH-Bilduk Espainiako Bankuarenegoitzaren aldeko hautua eginzuten. PSE-EEk, berriz, Monte-Babeslea: Hondarribiko UdalaZALDI ERO2015EKO URTARRILAREN 4A 39


TERMOMETROA - OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAhermoso jo zuen helburu, Arakisenproiektua amaitutzat eman etagero”. Proposamen ezberdinonondorio da Kafe Antzokiarenproiektu osoaren parte den OihanederEuskararen Etxea.2014ko irailetik abendura bitarte,50.000 euroko aurrekontuaizan du Oihaneder EuskararenEtxeak, “baina udalaren EuskaraZerbitzuak kudeatu du diru kopuruhori: 36.000 euro, EBPN garatzekoizan dira; gainerako 14.000euroak, berriz, bestelako ekitaldiakantolatzeko: dela sustapenerako,dela antzerki emanaldiak antolatzekonahiz bestelako eginkizunetarako”.2015ean, bestalde, 250.000 euroemanez hornituko du GasteizkoUdalak Euskararen Etxea: “60.000euro, kultur programazioa kudeatzekoizango dira. 50.000 euro, ekipamenduan–hau da, eraikinean–,zenbait egokitzapen egiteko erabilikodira. Gainerako 125.000k, programazioakdakartzan gastuetarakodira”. Kudeaketa partekatua izan da2014ko hondarrekoa, eta 2015eanere batera ariko dira lanean LazarragaKultur Elkartea eta UdalarenEuskararen Zerbitzua.Han-hemengo kafe antzokiak“1995eko abenduaren 15eanireki zuten Bilbon Kafe Antzokia.Harrezkero, Durangokoa,Bermeokoa eta besteren bat irekizuten. Handik hiru urtera, Bilbokoarenarrakastaren usainean,Gasteizko zenbait euskaltzalektaldea osatu zuten, eta kafeantzokia martxan jartzen saiatuziren hirian. Lanak aurreratuzituzten, zenbait egoitza ereaztertu zituzten, baina besterikez: ekimena ez zen gauzatu.Geroago –eta oraingo honenZALDI ERO2014an, irailetik abendura bitarte, 50.000 euroko aurrekontua izan du Montehermoson dagoen Euskararen Etxeak.2015ean Gasteizko Udalak 250.000 euro emanez hornituko du.“Kafe Antzokia duguoraindik eginkizun”Plataformaaurreko legegintzaldiko kontuada–, Eusko Alkartasunak mahaigainean jarri zuen kafe antzokiarenideia. Sasoi hartan, EuskoAlkartasunaren botoak baliohandia zuen, eta udal gobernuakideia aintzakotzat hartu eta bultzatzeaonartu zuen. Enpresajakin bati proiektua agindu,honek txosten bat egin, eta prozesuparte-hartzaile bat abiarazizuen udalak hainbat eragilerekin.Horrek bere bidetxoa egin zuen,asmoa gauzatu ez bazen ere”.Erreferentzialtasuna helburuGaur egun kultur ekitaldiak badiraGasteizen. Dela Aiztogile kalekoParral taberna, dela Florida KulturaEtxea, dela euskaltegiak, dela udalarengizarte-etxeen sarea, dela Gaztetxea,Euskharan kultura elkartea,Jimmy Jazz aretoa… hamaika diraeuskarazko jarduera eta ekitaldiakantolatzen dituzten eragileak. OihanederEuskararen Etxeak euskaltzaleenbabes eta bilgune izan nahikoluke; inori itzalik egin gabe, haatik.“Bata bestearen osagarri gara denok,eta bata bestearen aberasgarri. Beharrezkoakdira eragile guztiak, etaEuskararen Etxe honen borondateada guztiok elkar elikatzea, elkar osatzea”.Plataformak, dena den, erreferentzialtasunadu helburu. “Ez duguezer ordezkatzeko asmorik, han etahemen sor litezkeen dinamikak elikatzeabaino. Besterekin koordinaturikegin nahi dugu lan. Are, Lazarragakantolaturik ere, Oihanederretikkanpora ere gauza litezke ekitaldiak.Azken finean, Euskararen Etxeaaitzakia izan dadin nahiko genuke,dela jendea biltzeko, dela kulturasortzeko. Ikusiko da zer sortzen denjende gurutzatze horretatik! Baina,hasteko, hemen izan ditugu bertsoeskolakoak, hemen IKA eta AEKkoak,hemen Geu elkartea, mintzalagunak…Euskaldunon eta euskaltzaleguztion etxea izatea nahi duguOihaneder. Zabalik dituzte ateak, etagonbidatuta daude. Beren auzoanlanean jarraitu nahi dutela? Aurrera!Horien premia eta beharra baitago40 2015EKO URTARRILAREN 4A


OIHANEDER EUSKARAREN ETXEA -TERMOMETROAOihaneder,euskararentzat“Gaur gaurkoz, Oihaneder jauregiakbi proiektu hartuak ditubere barruan: MontehermosoKulturunea eta EuskararenEtxea. Elkarrekin biziko garahurrengo ekaina arte, baina,gero, aurreikusia eta onartuadagoenez, jauregi hau OihanederEuskararen Etxea izangoda. Luzaro gabe, hemen egingodiren jarduera guztiek euskaraizango dute ardatz. Beharbadaez dira denak euskaraz egingo,eta euskaraz egiten ez dena ezda, beharbada, gaztelaniaz ereegingo, gure inguruan bestelakohizkuntza komunitateak erebadirelako, bestelako errealitatelinguistikoak, eta aniztasunhorrek lekua izango du Oihanederren,nahiz eta proiektuarenardatza euskara izan: proiektuhau euskararentzat da”.hirian. Gure aldetik laguntza besterikez dute izango”.Bistan da euskaldun guztiak ezdirela euskaltzale, eta OihanederEuskararen Etxea prest da euskaltzaleez direnak ere biltzeko lan egiteko:“Euskalgintzak urteak daramatzahoriek erakarri nahian, zenbait programaere badira; batzuek helburualortzen dute, beste batzuek ez. Adibidez,Mintzalaguna egitasmoak hainbateuskaldun biltzen du. Beste ekimenbatzuek ere lortzen duteeuskaltzale ez den euskalduna biltzea;AEKren Korrikak, esaterako”.Gasteizen, zerutik jakina da,joan den mendeko 50eko eta 60kohamarkadetan makina bat euskaldunbatu zen, industriaren indarrez.Eibar, Oñati, Arrasate…hamaika herri izan zituzten jatorri.Diktadura garaia zela, euskararekikoatxikimendu txikia zela… ezkutuangeratu da euskaldun horieneuskara, nekez izan du presentziahiriburuan… “Guk azalera ekarrinahi ditugu horiek ere. Horretazari gara erreferentzialtasuna lortunahi dugula esaten dugunean. Gasteizenekitaldi mordoa egiten daGasteizko Udalak eta Plataformak urriaren 15ean sinatu zuten hitzarmena.Argazkian, Javier Maroto alkatea eta Lukas Etxeberria Plataformako kidea.euskaraz eta euskararen inguruan,baina guztiz sakabanatuta. Etxehau erreferente izan liteke askorentzat”.50.000 euskaldun dira Gasteizen,eta elkar ezagutzen ez. “Komunitatehori trinkotu nahiko genuke, ekitaldienbidez, edo askotariko programaeta jardueretan partehartzera bultzatuz. Gure komunitateatrinkotzen dugunean hasikogara sinesten euskalduna badela norhiri honetan. Gasteizko populazioarenlaurdena gara euskaldunok,dagokigun indarra eta pisua izanbehar dugu, baita udalak eta aldundiakantolatzen dituzten gainerakojardueretan ere”. Igaro da NazioartekoAntzerki Jaialdiak euskarariegiten dion ezikusia salatzekogaraia. “Gu erasora goaz! Gureasmoa egitea da, eta eragitea. Gukegin egingo dugu!”. Gero gerokoak.Kafe Antzokia helburuOihaneder Euskararen Etxea abiarazirikere, oraindik Kafe Antzokia“Oihaneder erreferenteizan liteke EuskalHerrian, herri ekimenaeta instituzioakgutxitan bezala uztartubaitira Gasteizen”Plataformaeginkizun dela azpimarratu duteLazarraga Kultur Elkarteko edoPlataformako lagunek. “Bitarteanezingo dugu formatu handiko ekitaldirikantolatu, beste kafe antzokibatzuek horixe baitute alde. Guk,aldiz, bestelakoak ditugu fabore:espazio ezberdinak ditugu, aldiberean jarduera ezberdinak garatzekoeta jende ezberdinarengana iristeko.Bestea ere etorriko da”.Oraingoz, arnasgune funtzionalaizango da Euskararen Etxea, euskaralehentasuna izango duen egoitza,euskaratik euskarara bide egingoduena. Badu bestelako bereizgarririkere, ordea: “Hasieratik, proiektuhonetan, arlo instituzionala etaherritara eskutik datoz, batera.Elkarlanaren eta adostasunarenemaitza da, ez da, bakarrik, euskaltzaleenekimena: erakundeen babesosoa daukagu. Alde horretatik,Oihaneder erreferente izan litekeEuskal Herrian, herri ekimena etainstituzioak gutxitan bezala uztartubaitira Gasteizen”. Guk Gasteizengauzatu dugun asmoak, esperientziahonek, bideak zabal litzakebeste herri askotan ere. Zergatik ez,bada?”.Geroak esango du. Bitartean,jarria da lehen harroina, OihanederEuskararen Etxea, etaharroin horren gaineaneraikiko da Kafe Antzokia.Hori, dena den, ageriko!nRAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS2015EKO URTARRILAREN 4A 41


| ONINTZA IRURETA AZKUNE |EUSKARA ALBISTEAK -TERMOMETROAJardun euskara elkartea: gogoetarenondoren lanean hasteko garaia2014ko hondarrean egindako gogoetaprozesuko saioetako bat.BERGARAKO Jardun euskara elkarteakbi gako jarri ditu mahai gainean:Euskararen beharrak oraindela 25 urteko berberak al dira Bergaran?Jardunek orain dela 25 urtekofuntzio eta antolaketa ereduberbera izan behar al du gaur egun?Udazkenean hainbat gogoeta saioegin dute. Elkarteko hainbat kiderenbalorazioaren arabera, herritarrekilusioz eta lanerako gogozhartu dute parte eta aurrera begirakokonpromisoak hartu dituzte.Euskarak herrian dituen erronkaberriei modu eraikitzailean erantzuneta normalizazioan aurrerapausoakemateko asmoz, lau lantaldesortu dituzte:- Euskararen normalkuntzanaurrerapausoak emateko garatubehar diren balioez hausnartueta horien baitako diskurtsoaeta mezua garatuko duen lantaldea.- Elkarte bizitza parte-hartzaileagoa,autonomoagoa eta komunikatibokieraginkorragoa izangoden elkartea gauzatzen hastekolantaldea.- Euskararen aldeko kontzientziazioeta sentsibilizaziorako ekintzaeta ekimenen taldea.- Aisialdiaren eremuan proiektuberri bat garatzen hasteko lantaldea.GOIENA.EUSErresonantziakgaztelaniazZUMARRAGAKO ospitalean erresonantziaunitatea abenduaren 9anabiatu zen. Erresonantzia zerbitzuakOsatek-ek kudeatzen dituEAEn eta proben txostenak gaztelaniazegiten dira. Zerbitzu berriaabiatuko zela jakinda, UEMAk etaGoierri-Urola Garaiko beste hainbatudalek txostenak euskaraz egiteaeskatu zuten. EH Bilduk etaEAJk ere, Legebiltzarrean, bakoitzakbere ñabardurak (inportanteak)eginez, euskaraz aritzea eskatuzuten. PSE-EEk eta EAJk onartudutenaren arabera, OsakidetzarenII. Euskara Planari heldu beharzaio, eta erresonantzien txostenakeuskaraz ere eskaintzea ez da Planarengutxienekoetan sartzen.Bitxia da bestalde, Osatek-ekozuzendari kudeatzaileak UEMArierantzundakoa. Nonbait, medikuerradiologo euskaldunek adierazidutenez, “benetan zaila da beraientzateuskaraz landutako txostenekinlan egitea”.EKONOMIAREN TALAIAN -TERMOMETROACAN eta erantzukizunakNAFARROAKO Aurrezki Kutxaren desagerpenetikurteak igaro dira, baina jendarteak, bereziki nafarrak,ez daki oraindik zer gertatu zen milaka herritarrekeuren aurrezkiak utzi zituzten entitate horrekin.Eraldaketa eta ibilbide berrian, aurrezki horiekinespekulatzen ari dira orain. Antzeko zerbait gertaliteke Kutxabankekin ez bada pribatizazioa geldiarazten.Jendarteak ez badaki CANen egoera zeinden, UPNren jarreragatik da. Hori logikoa da,beraiek izan baitziren CANeko kudeatzaile nagusiak.Baina PSN ere ildo beretik doa eta alderdi honekjarrera independenteagoa eduki beharko luke.CANeko ikerketa batzordean egin beharreko eztabaidahilabetez atzeratu du PSNk. Atzerapen horrekindenbora gutxi geratuko da ikerketarako, hauteskundeakbost hilabete barru egingo baitira. Gainera,sozialistek ikerketa mugatu nahi dute, esaterako, dietenauzia kanpoan utzita. Hala, ezinezkoa izango dasakoneko ikerketa egitea, eta beste behin, finantzaeta politika gestoreek ez dituzte erantzukizunakberegain hartu behar izango. Hori badaki PSNk.Horregatik, ezkutatzeko gehiago duen UPNk bainoardura handiagoa du.Oposizioko gainerako taldeek, euskal jendarteak,eta bereziki nafarrak, eskubidea dute jakiteko ez soiliknola irten zen entitatea Burtsara, baita nolakudeatu zen ere urte horietan guztietan, nola etazeinek hartzen zituen erabakiak, dietekin erlazionatutakoakahaztu gabe. Era berean, ezagutu beharkolitzateke nola egin zen aurre-jubilazioen hedapenplana, eta CANen, Burgos eta Kanarietako kutxeneta Cajasolen arteko fusioa, euskal aurrezki kutxeibizkarra emanez, haiekin konfederatuta bazegoenere.Zergatik jokatzen du horrela PSNk? Zergatik atzeratudu ikerketa? Zentzuzko arrazoi bakarradago: berak ere bere miseriak eta erantzukizunakezkutatu nahi ditu.Juan Mari Arregi2015EKO URTARRILAREN 4A 43


TERMOMETROAEUSKAL PRESOAK ETA SALBUESPEN LEGEDIAMendekua gaurdainoekarri duen espetxe politikaGaur egun 375 bat preso politiko dira Espainiako 40 espetxetan –beste 97 Frantzian. 25espetxetan–. Garai batean birgizarteratze bideetarako ez zen behar ETArengandik urrutiratzeabaino askoz gehiago. Azken hamarkadan baldintzak asko gogortu dira. ETAk bere jardunauztean, PPk espetxe politika mendekua eta bake prozesua baldintzatzeko tresna bilakatu ditu.| XABIER LETONA |MARISOL RAMIREZ/ ARGAZKI PRESSLIZARRA-GARAZIKO su-etenarenondoren, 2000, 2001 eta 2002..urteetan ETAk 43 pertsona hilzituen. Estatuaren erantzuna ereez zen txantxetakoa izan eta ezkerabertzalearen aurkako legez kanporatzeezgain, euskal preso politikoenaurkako jarrera biziki gogortuzuen, bereziki 2003an egindakolege aldaketen ondorioz. JoseMaría Michavila orduko Justiziaministroak (PP), horrela azalduzuen: “Tresna erabakigarria izangoda terrorismoarekin amaitzeko etabiktimekiko justizia ekarriko du,Konstituzioa eta Legea tinkotasunezeta bidezidorrik gabe erabiltzeabaita ETArekin amaitzekobiderik motzena”.Ondarroan preso gaixoen alde iragan maiatzean egindako manifestazioa.Egia esan, Espainiako gobernuaaspalditik ari zen lege erreformekinespetxe politika gogortzen. Hirumugimendu handitan gauzatu zirenaldaketak 90eko hamarkadaren erditikaurrera. 1996an egindako espetxearaudiaren erreformak orduraarteko zigorren arintzea gogortuzuen eta 2003an, bi erreforma esanguratsuegin ziren: batetik, ZigorKodearen erreforma zigorrakgogortzeko eta, bestetik, auzitegiekespetxe zigorrak kontrolatzeko sistemazentralizatua finkatu zen.Ordura arte, espetxe zigorren jarraipenaespetxea zegoen lurralde auzitegietatikegiten zen eta 2003tikaurrera, euskal presoen jarraipenaMadrilen zentralizatuko zen EspetxeZaintzarako Auzitegi Zentralasortuta. Auzitegi Nazionalaren gisakoa,baina espetxe zigorren zaintzarako.30 urtetik 40 urtera2003ko aldaketa garrantzitsuenaespetxe zigorrak gogortzearena izanzen, ordura arteko 30 urteko gehienezkoespetxe zigorra 40 urtera handituzen, euskal presoen kasuanaskotan osorik bete beharrekoa,hauetako askok 80 urtetik gorakoespetxe zigorra zutelako. Edozeinespetxe onura izateko egin beharrekozigorraren urte kontaketan, presohauen zigor osoa kontuan hartzeazehaztu zen. Hau da, preso batek 10,15, 30 eta 40 urteko lau zigor izanda,105 urteko zigorra batuko luke guztiraeta zigorraren edozelako arintzealortzeko kopuru oso horretatik abiatubeharko litzateke, horrela espetxeonuretara iristea ezinezkoa eginez.Ordura arte, preso batek 30 urtekozigorra bazuen eta erredentzio edoluditzeen bidez 10 urte arintzea lortzenbazuen, 30 horietatik kendu eta20 urte eginda kalera ateratzen zen.Lege berriarekin, 105 urte zituen presoak10 kenduko lituzke eta zigorra95ean geratuko litzaioke oraindik.Lege erreformak berak argi azaltzenzuen bere espiritu: “Arau honekin,100, 200 edo 300 urteko balizko zigorrenaurrean, gaizkileak praktikanbere osotasunean eta eraginkortasunezbeteko du zigorraren gehienekomuga”. 40 urteko zigorra bizitza osorakozigorra bihurtzen zen praktikan.44 2015EKO URTARRILAREN 4A


EUSKAL PRESOAK ETA SALBUESPEN LEGEDIA -TERMOMETROAJ0seba Azkarraga, Sareko kidea:«Presoei bakarrik eskatzen zitzaien berenideologia bide baketsuetatik defenditzea»Joseba Azkarraga EAJren senataria zen 1980kohamarkadaren hasieran bere alderdiak eta Jose BarrionuevoEspainiako Gobernuko Barne ministroak(PSOE) ETAko presoen birgizarteratze plan bat bideratuzutenean. ‘Azkarraga bidea’ moduan ere ezagutuzen eta batez ere ETApm-ko presoek heldu zioteneskaintzari. Gerora, Joseba Azkarragak hainbat karguizan ditu EAn eta Eusko Jaurlaritzan, Ibarretxe lehendakariarenazken Gobernuan Justizia sailburu.1980ko hamarkadaren hasieran birgizarteratze prozesuhura bultzatu zenutenean, zer baldintza eskatzenzitzaien presoei?Gaur egun eskatzen diren horietako bat ere ez. Egindakominaren aitorpenarekin hasi ziren, baina gerobarkamen eskaera egitea aipatu da, bere garaian egindakoagaizki zegoela onartzea… Garai hartan, ETAjardun betean zegoenean, bakarrik eskatu zitzaiensinatzea agiri bat non esaten zen presoak beraienideologia soilik modu baketsuan defenditzeko konpromisoahartzen zutela. Kito.Nola konparatuko zenuke gaur egun eskatzen zaienarekin?Ez du zerikusirik, are gehiago kontuan hartuta ETAkbere jarrera armatua utzi duela eta iragarri duela ezdela hartara itzuliko. Horrek ez du zentzurik. Gauregungo espetxe politikaren ezaugarri nagusia mendekuada eta hori legearen edukiaren aurkakoa da.Legeak argi esaten du, adibidez, preso guztiek dutelaeskubidea euren zigorra haien bizilekutik ahalik etagertuen betetzeko eta hori da presoek eta haien senitartekoekeskatzen dutena.Zer egin dezake Eusko Jaurlaritzak?Jaurlaritzak ez du espetxe eskumenik eta, beraz,garatu ahal duen edozein proiektuk beti egingo dutopo Espainiako Gobernuaren jarrerarekin. Hitzemanproiektuak, esaterako, izan dezake gauza onik,baina ez du eraginkortasunik. Nik gaiarekiko konpromisopubliko handiagoa eskatuko nioke, eta EspainiakoGobernuarekiko tinkotasun handiagoa, ezin dabeti erantzukizuna ETAren gainean jarri, EspainiakoGobernuari eskatu gabe legea bete dezala. Ez da ulergarriabatzuek bukatutzat ematea biolentziaren arazoa,ondorioak konpondu gabe daudenean; eta bai,biktimena da ondorio oinarrizkoena, baina baita erepresoena. Hori konpondu gabe, inork ezin du bukatutzateman herri honetan bizi izan dugun arazoa.Eusko Jaurlaritzak iraganaren kritika eskatzen die presoei.Zein neurritan da beharrezkoa espetxe onurakjasotzeko?Legeak ez du horrelakorik eskatzen, uste dut ezin delahalakorik eskatu. Barkamena behartuta eskatzeak, adibidez,ez du ezertarako balio. Niri oso ongi iruditzenzait presoek barkamena eskatzea, baina legea betetzekobarkamena eskatzea astakeria iruditzen zait.Nola ikusten duzu euskal gizartea presoen gaiarekiko?Badira lanean ari diren hainbat talde, nik laguntzendudan Sare adibidez. Euskal gizartea saretu nahi duenherritarren mugimendua da Sare. Ideologikoki pertsonadesberdinak gara, baina uste dugu presoen eskubideakere errespetatuak izan behar dutela. Uste dut konfiantzahandiagoa izan behar dugula gizarte zibilak duen indarrean,eta nik behintzat konfiantza handia dut.RAUL BOGAJO/ ARGAZKI PRESS


TERMOMETROA - EUSKAL PRESOAK ETA SALBUESPEN LEGEDIAEPPK-k legea eta norbanakoen bidea onartu zituen2013KO ABENDUAN Euskal Preso Politikoen Kolektiboakerabaki historikoa hartu zuen: haien kaleratzealege-baliabideak onartuta egitea, “horrek inplizitukizigorraren onarpena” ekarri arren. Konpromisoindibidualak hartzeko jarrera erakusten zen agiribidez, beti ere “prozesu orokor batean” eta “denborazuhur batean”. ETAk borroka armatua utzi izanaontzat eman zen eta “Euskal Herriaren askatasunarenaldeko borroka aurrerantzean bide eta moldepolitiko eta demokratikoetatik” egitea ere bai.Ordura arte EPPK-k ez zuen Espainiako justiziakjarritako zigorrik onartzen eta kaleratzeko irtenbidekolektiboak bakarrik onesten zituen. 2013ra artekolektibo honek –preso gaixoen salbuespenarekin–ez zuen espetxe onurarik eskatzen eta, ondorioz,espetxe onura asko galtzen zituen, batez ere hirugarrengraduarekin lotutakoak, esaterako baimenekinateratzea edo baldintzapeko askatasunean kaleratzea.Presoek ez zuten eskatzen, baina zegokiena emanezgero, hartu egiten zuten. Hartutako onuren arteanlegez zegokien espetxe urte murrizketak zeuden.Erabaki honen ondorioz, 2014an zehar bi mugimenduhandi egin dituzte EPPK-ko presoek. Batetik,espetxe agintaritzaren aurrean legez dagozkieneskubideak eskatu dituzte bakarka, bai Euskal Herriratzekoeskatuz eta baita dagozkien bestelako onurakere. Espetxe Agintaritzak muzin egin die eskatutakoonurei eta ondorioz, presoen bigarren mugimenduaetorri da, ukatutako eskaera horiek justiziarenesparrura bideratzea. Horretan da prozesuaorain, Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralarenerantzunaren zain. Esperantza urria da, borondatepolitikorik gabe nekez izango baita aldaketarik.PPk eta PSOEk 2003ko Zigor Kodean diren baldintzakbetetzea eskatzen diete presoei, besteakbeste kalte-ordainak ordaintzeko borondatea agertzea,ETAtik aldentzea, egindakoagatik damua agertzeaeta biktimei barkamena eskatzea. Egia esan, ezdago argi zehatz-mehatz zer eskatzen den, legeazegindako interpretazioaren arabera eta borondatepolitikoaren arabera eskaerak asko alda daitezke eta.Eusko Jaurlaritzatik ere iraganaren azterketa kritikoaeskatzen zaie presoei, egindako mina eta kalteainjustua izan dela aitortzea. EPPK-k iazko abendukoagirian onartu zuen egindako kaltea eta mina, etakonponbide prozesuan hortaz hitz egiteko prestutasunaagertu zuen. Horrez gain, Hitzeman birgizarteratzeprograma aurkeztu zuen iragan urrian JonanFernandezek zuzentzen duen Bake eta BizikidetzaIdazkaritzak, baina EH Bilduk oso kritika gogorraegin zion, haren ustez programak zilegi egiten duelakoegungo salbuespenezko espetxe politika.Baina beste neurri asko ere finkatuziren, esate batera presoakhirugarren gradua lortzeko baldintzak.Euskal presoak lehenengo etabigarren graduetan egon ohi dira,baldintza gogorrenak dituzten graduetan.Hirugarren graduarekin,presoa kalera atera daiteke egunbatzuetako baimenarekin, edo egunezlanera eta gaua espetxean pasa,edota zigorraren bi heren edo hirulaurdenak bete ondoren baldintzapekoaskatasuna lortu.Erreforma honetan finkatu zirenhirugarren gradua lortzeko –kaleratzekoezinbestekoa den gradua–gaur egun ezagun bihurtu diren baldintzak:erantzukizun zibilenordainketarako borondatea, jardueraarmatua utzi izanaren jarreraargia, ETAren aurkako borrokansegurtasun indarrak era aktiboanlaguntzea edota biktimei eskatubeharreko barkamena. Horrek ezdu esan nahi birgizarteratze neurriakonartzen dituen preso bakoitzarihori guztia eskatu zaionik,kasu bakoitzean legea nahi den malgutasunarekininterpretatzen baita.Erreforma hau 2003ko martxoanonartu zuen Espainiako KongresuakPP, PSOE, CiU eta CoalicionCanariaren adostasunarekin.Legea, baina, ezin da atzera begiraaplikatu eta bazegoen ETAkopreso multzo handia 30 urtekoespetxe zigorra zuena, 1973koZigor kodearekin zigortutakoak etaapurka preso ugari kaleratzen arizen, 16, 18 edo 20 urte beteta.Espainiako hedabideek dantzazoroan ibilitako izenak ziren eta iritzipublikoari etakide horiek kartzelanustelduko zirela saldu bazitzaionere, izen ezagunak kalera atera zirenedo ateratzear ziren.2003ko legearekin,105 urte zituenak 10kenduko lituzke etazigorra 95 urtetangeratuko litzaiokeorandikFuntsean, kaleratze “azkar”horiek gertatzen ziren 1973ko ZigorKodea askoz malguago zelako zigorraarintzeari begira, EspainiakoKonstituzioak argi adierazten duelakoespetxearen helburua presoa birgizarteratzeadela. EspainiakoGobernua aspaldi zebilen amorratuagai horrekin, eta ia hamarkada batlehenago hartu zituen hainbat neurrizigorren erredentzio edo luditzeak–ikasketak, lana edo beste hainbatarrazoirengatik lortzen diren espetxeurte murrizketak– gogortzeko.Orain arte aipatutako 2003ko erreformabaino askoz lehenago, luditzeaktxikitzeko espetxe araudiarenerreforma bideratu zuen EspainiakoGobernuak 1996an.‘Parot doktrina’1996ko erreformarekin luditzeakgutxitu ziren eta 2003an zigorraketa hauen kontrola gogortu.Horrek, baina, ez zuen konpontzen30 urteko espetxe zigorra betetzekogertu zeuden presoen egoera etaezer egin ezean kaleratu egin behar-46 2015EKO URTARRILAREN 4A


EUSKAL PRESOAK ETA SALBUESPEN LEGEDIA -TERMOMETROAMARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESSPresoen senide talde bat hilaren 10ean Bilbon egingo den ekitaldira deika .ko zituzten. Zer egin hauek 30urte osorik betetzeko? EspainiakoJustiziak Parot doktrina asmatuzuen 2006an Auzitegi Gorenakemandako epai baten bidez.Unai Parot presoak jarritakohelegite bati erantzunez, Gorenakerabaki zuen luditzeen bidezlortutako urte murrizketa ez zelaegingo gehienezko 30 urtekozigorretik kontatuta baizik etazigor bakoitzetik, eta horrela bermatzenzen 30 urte osorik betetzea.–30etik 10 kenduta 20rekinkalera, 1.000 urtetik 10 kendutaoraindik 990 geratzen dira–.Espetxe onurak murrizteko2003ko erreformetan finkatutakoespiritua zigorrak betetzekokontaketa moldera eraman zen,eta horren ondorioz preso ugarikbete ditu 30 urte espetxeanedo gertu egon da. Ines del Riopresoak jarritako helegitearierantzunez, 2013an EstrasburgokoAuzitegiak legez kanpokotzatjo zuen Parot doktrina eta,ondorioz, 55 bat euskal presokalera atera ziren apurka.100.2 artikuluaEspainiako Zigor Kodearen arabera,beraz, ia ezinezkoa da 40urtetik gorako zigorra dutenak30 urte baino lehenago baldintzapekoaskatasunean ateratzea.Baina ez dago zerbait betikotzenduen araudirik, agintariek halanahi badute eta horretarako dagoEspetxe Araudiaren 100.2 artikulua.Honen arabera, espetxeakberak malgutasunez irakurridezake preso baten egoera etahorren arabera nahi duen graduansailkatu, baita gradu nahasketaegin ere. Horrela atera zirenEnrique Rodriguez GalindoGuardia Zibilaren jeneral ohia,Rafael Vera Barne Estatu idazkariohia edo Luis Roldan GuardiaZibilaren zuzendari ohia. Etahorrela atera izan dira gaixo daudenhainbat euskal preso ere.Espetxeak gradua proposatzendu eta epaileak onar dezake edoez, baina gobernuak nahi badu,presoa atera egin ohi da.Estatuak nahiko balu, beraz,neurri ugari ditu presoak bakarkaaskatzeko, bai lege erreformenbidez edo egun duen legeaerrespetatuz. Presoei eta berensenitartekoei kalte handienetakoaekarri dien sakabanaketapolitikari amaiera emateko, esaterako,Espainiako Gobernuakez du behar ez lege aldaketarikez epaileen baimenik, borondateabesterik ez.ETA eta gobernuaren arteko“negoziazio teknikoaren” ondorioere izan zitekeen presoenkaleratzea –armak presoentruke–, baina hor ETAk eregaldu izan ditu hainbat aukera,Aljer, Lizarra-Garazi eta Loiolakonegoziaketetan, adibidez. Etaorain zer? Orain,klabe nagusia euskalgizartearen presioeta mobilizazio gaitasuneanbide da. n2015EKO URTARRILAREN 4A 47


TERMOMETROA -NET HURBILProletarioek ez bainaprekarioek aldatukodute mundua?Guy Standing ekonomialari britainiarrak precariat(prekariotza) klase sozial berezi bezala deskribatzeaz gain,argudiatu du neoliberalismoak sortu duen ordena berrianprekarioek hartu dutela aldaketa aurrerazaleak bultzatzekolantegia, ezkerreko literatura klasikoak proletarioei ematenzien protagonismoa.| PELLO ZUBIRIA KAMINO |Jamie Mackay kazetari britainiarrak OpenDemocracyn plazaratu argazkian, gazte italiarrakErromako kale okupazio batean joanden azaroaren 16an. Soinean daramatzatenafixatan diote: “Prekario ikusezinak”, “Hautsidezagun isiltasuna”, “Hautsi dezagunxantaia”. Aktibista sozialez, etorkinez etalangile prekarioz osatutako mugimenduakItaliako hainbat hiri astindu zituen egunhorretan Matteo Renzik ezarri nahi dituenmurrizketa politika berriak salatzeko. DioGuy Standingek: “2011tik hona gertatutakoprotestak nagusiki izan dira historiagileekmatxinada primitibo deitutakoak, esannahian indarrean datorren klasea (emergingclass) zerbaiten kontra egoteak elkartzenduela, zerbaiten alde egoteak baino. Bainaprotestak laguntzen dio prekariotzari hurbiltzenbere klase izateari buruz. Prest dagomugitu eta borrokan hasteko Ordezkaritzaeta Banaketa lortzeko”.KONTRA-MUGIMENDUA MAMITZENari da. Prekario jendea konprometitzenhasi da politikagintza demokratikoan.Distopia neoliberala etagero, etorkizuna berriro sartu daagendan. Prekarioek izan behardute aro aurrerazale berriarenaitzindariak”. Iragarpen itxaropentsuokinamaitu du Guy Standingek“The Precariat: The New DangerousClass” artikulua Working Class Studiesaldizkari unibertsitarioan.Esperantza handiegiak egunerobizirauteko nahiko lan daukatenjende txirotuengan? Baliteke. Edozeinmodutan, klase arriskutsua(“dangerous class”), Karl Marxek lunpen-proletarioeideitu omen zien,langileak baino azpiagoko bizi baldintzatanbizi ziren baztertuei, arriskutsuaklangileentzako burgesiari lanzikina egin ziezaioketelako. Standingek,aldiz, kapitalarentzako ikustenditu arriskutsu oraingo prekarioak.Guy Standingek (1948) Precariatkontzeptua –Marxez gero hainbesteerabilitako “proletariat” ideari oihartzunegiten diona– zabaldu zuen2011n “The Precariat: The New DangerousClass” liburuarekin. Aurtenargitaratu du “A Precariat Charter”euskaraz “Prekariotzaren eskubideenkarta” emango lukeena (gaztelaniazere atera berria da).Bere teoria Working Class Studiesaldizkari unibertsitarioan laburbildudu Standigek berak joan den urrian.Hasten da: “Munduan gero etajende gehiago ohartzen da prekariotzanerori dela, edo aurki delaeroriko, baina ez dela bakarrik egonen.Nabari da animo aldaketa bat,garaituak eta etsituak sentitzetikaurre egin eta aldarrikatzera. Masaekitaldietatik konpromiso politikorakojauzia dagite. Badakite langileriaez dagoela bat eginda eta ez dutenahi gezurrezko batasunik. Behardugu etorkizun aurrerazale alternatibobat, prekarioek gidatua”.Azken hamarkadotan gainbeheraetorri da XX. mendean herrialdeaberatsetan antolatutako banaketasistema. Enpresen etekinak handitudira eta langileen diru sarrerak izoztu.Lehiakortasuna erdietsi nahian,gobernuek lan baldintzak malgutudituzte, enpleguei segurtasunakendu, milioika jenderi osasuneskubideak, erretiroak eta bestelakolorpenak. “Ongizate estatua ihartuegin da”.Klase egitura berria antolatu da.Piramidearen erpinean dago plutokraziaoso txiki bat, hein batean kriminalitateariere lotua. Izugarrizkoboterea dauka eta inolako estaturikontuak eman beharrik ez.Plutokraziaren azpian dago elitea,ondare handien jabe diren kapitalistak.Beherago soldatapekoak(salariat), enplegu seguruaz gainerretiroa, oporrak eta bestelakoonurak dauzkatenak. Duela 40 urteteoriko askok uste zuten arren klasehau izango zela denborarekinarruntena, urteotan murrizten arida. Hauen pareko daude Standingekproficians deituak, etekinzaleak,enpleguen segurtasuna baino etekinekonomikoa nahi dutenak, abokatu,artista, kirolari, saltzaile. Hauetakoasko lanak lehertzen ditu.Proletarioak versus prekarioakPiramindean hurrengo mailan dagolehengo proletariotza. Ongizateestatuarekin batera ari dira urritzeneta ahultzen. Standing oso gogorrada proletarioekiko eta hauen intereseninguruan antolatu diren sindikatueta alderdiekiko, oso atzerakoijokatu dutelako.Horien azpian dator prekariotza.“Baina ez da azpi-klase bat, lunpenprekarioenaden bezala, kalean galdutadabiltzanena. Prekariotza,aldiz, funtsezko klasea da kapitalismoglobalizatuarentzako, neoliberalismoakgorpuztu du”. Azken ikerketenarabera prekariotzan bizi dajende helduen %40 Japonian,Korean, Grezian, Espainiako estatuan,Italian, Australian, Suedianbertan... Txina da prekario gehiendaukana.Klase honen lehen ezaugarria,produkzio harreman bereziak ditue-48 2015EKO URTARRILAREN 4A


la. Kapitalismoan beti egon da lanezegonkorra, baina orain araubihurtu da. Kontratu malguak, aldikakoak,freelance modukoak, ordukakoak...Lanbide bati ez daude lotuta,ezta ordutegi bati ere, lanaldianbezala hortik kanpo ere zukutzendituzte. Aldi berean, prekarioena daberen lanak behar duena baino hezkuntzahandiagoa daukan historiakolehen klasea.Bigarrenik, prekarioek dirutandauzkate sarrera bakarrak, ez erretretarik,oporraldirik edo gaisoaldikopagarik, ez Estatuaren bestelakoonurarik. Horregatik bizi diraordain ezinezko zorren mugan:“Zorra bilakatu da zapalkuntzatresna sistematikoa, jendea saiatzendelako atzoko bizi mailari eusten”.Hirugarrenik, Estatuarekikoharremanak ere ezberdinak ditu.Herritar (citizen) izatearen eskubideakgaldurik, bilakatu dira biztanle(denizens), eskubide zibil, kulturazko,politiko edo bestelakorik gabe.Gero eta gehiago bihurtzen diramesede eskatzaile (supplicant), laguntzaeta onuren eskale, burokrateniritzi eta epaiaren mende.Hiru dimentsio horiek prekariojendeari eragiten diote larritasuna,etsipena, haserrea eta alienazioa:nahi ez dutena egin behar derrigoreta egiteko gai direna ezin egin.Prekarioen klasea oraindik formahartzen ari da, Standigen aburuz.Hiru sail daude prekariotzan. Langileklasetik erortzen ari direnak;haien aurrekoen eskubideak nahi- TERMOMETROAdituzte, lehengora itzultzea. Askokabegi onez entzuten diete populistaeta neofazistei, beren segurtasunikezaren erantzule etorkinak etaminoriak direlakoan.Bigarren sailean daude etorkineta minoriak. Burua makurtzen ohituak,bizirauten nahiko lan, tartekaberen haserrea lehertzen dute liskaregun berezietan.Hirugarren sailean daude hezkuntzaona dutenak, bereziki gazteak.Estualdian bizi dira ukatzenzaielako etorkizuna, bizimoduduina eta beren asmoak asetzea.Baina ez doaz neofazisten gibeletik,itxaropena dute gizarte berdinago,askeago eta ekologiaz iraunkorragobat antolatzeko.Azken sail hau da batik bat2011ko kaleko mugimenduezgeroztik –Ocuppy, Indignados...–beren buruak klase bezala ezagutzenhasi eta mugimendua abiatudutenena. Klase arriskutsua, betikoalderdi eta egitura politikonagusiak arbuiatzen dituztelako.Etekinen partekatzeaz mintzo dira,denboraren jabe izateaz, bizilekuen–tartean leku publikoen– kalitateaz,hezkuntza askatzaileaz, finantzakezagutzeaz, kapitala eskuratzekoeskubideaz.Baikorregia Guy Standing? Manikeoegia?Prekarioek haizatutakomugimendutzat jotzen den PodemosetikJuan Carlos Monederok kritikatudio prekarioak betiko langileetatikgehiegi bereizi eta hauek hauek errazegimesprezatzea. Prekarioenklaseaz hasi baizikez da egin eztabaida:munduko langile talderikhandiena da. n2015EKO URTARRILAREN 4A 49


TERMOMETROA -MALTZAGATIKXabier LetonaDANI BLANCOEzinbesteko aliantzakHIRU URTE iragan dira ETAkbere jarduera armatuaren amaierairagarri zuenetik eta ez da garbibake prozesuaren egoera zein den,baina ona ez. Erabat geldi ere ezda, biktimen inguru hainbat ekitaldiegin dira 2014an, batzuk bi bandoetakobiktimak elkarri begira etaelkarrekin aurrera egitekotan.Kontaketaren gaiak ere aurreradarrai, besterik ez bada kontaketarenprotagonista nagusia denboradelako eta honek aurrera jarraitzenduelako. Bestelakoa da horrelaondo bideratuko ote den. Kontaketabakarrik ez dela egongoberenganatua dute prozesuansinesten dutenek, eta batek dakikontaketa esparru bateraturikegon litekeen “gatazka” eta“terrorismo” irakurtzen dutenenartean. Letra lodietan ez, bainazirrikituetan sartuta errazago litzateke.Euskal gizarteko tradiziopolitiko nagusien lagun taldeenarteko eztabaidak horren lekuko.Analisi erabat desberdinak bai,baina baita tarte partekatuak ere,batez ere ideia baten inguruan:euskal gizarteak bakea behar dueta gatazkak edo terrorismoak sortudituen ondorioak bideratu eginbehar dira. Nork, noiz eta nolazehaztean berriz katramilatzendira ikusmoldeak, baina gehienetandira akordio guneak, garatuzgero akordio orokorra emangoluketenak. Akordio orokorra damunduko beste gatazka askotanematen dena. Baina hainbatetanzanpaketa hutsaren jarraipena erebai. Hemen oraindik ez da akordioorokorrik, baina zanpaketa hutsaere nekez emango da, besteakbeste, Estatuak ez duelako lortugaraipen politikorik. Hori daoraindik bilatzen ari dena, eta horiezin bada, sikiera etorkizunekobalizko nazio proiektua ahal denneurrian trabatzea.Jeltzaleek nekez pentsadezakete iraganekoarazoak soilik ezkeraberzalearenak direlaETA-k urratsik garrantzitsuenaeman du: jarduera armatua alboratzea.Ezker abertzale politikoak ereurratsik sendoenak eman ditu: bat,armak zituztenak konbentzitzea;eta bi, Espainiako Alderdien Legeaonartzea. Egia esan, bake prozesubat abiarazteko urratsik sendoenakberak eman ditu. Aldebakartasunarenbideak hala eskatzen zuen etahala eskatuko du aurrerantzean ere,baita une honetan pil-pilean direnpresoen eta armagabetzearen esparruetanere. Gaur gaurkoz, esparruhorietan diren geldiuneak ezkerabertzalea bera kaltetzen dutegehien, bai gatazkaren ondorioakkonpontzeko eta baita helburu historikoaduen nazio proiektua garatzekoere. Nola desblokeatu, beraz?Hau da, eta brotxa lodia erabiliz,lehenbizi gatazkarena konpondubehar da eta gero etorriko da nazioproiektuetan buru-belarri murgiltzekounea? Edo nazio proiektuetanburu-belarri murgilduta desblokeatukoda gatazkaren ondorioena?Erantzun gaitzeko dilema,baina baterako zein besterakoezinbestean jeltzaleen mundupolitiko, sozial eta instituzionalarenaliantza behar duena. Jeltzaleekez dute halako presiorik,baina nekez pentsa dezakete iraganekoarazoak soilik ezker abertzalearenakdirela.Topikoa da ondokoa,baina egia ere bai:txarto itxitako zauriakzornatzen dira. n50 2015EKO URTARRILAREN 4A

More magazines by this user
Similar magazines