13.07.2015 Views

692 zenbakia - Eta Kitto!

692 zenbakia - Eta Kitto!

692 zenbakia - Eta Kitto!

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12BIDAIAKDenbora luzeanbidaiatzekomomentua zela ikusizuten Hiart Zugastieta Iker Lazpitak.Aurretik aurreztutakoaxahutzeko momentua.Plana egin, ibilbideazehaztu, motxilahartu eta munduaeuren gain hartu zuenurte batez bikotehonek. Esperientziaharrigarriz beterikourtea.Betidanik izan dute gustukobidaiatzea Hiarteketa Ikerrek, baina 2007-an erabaki zuten epe luzeko bidaiabat egitea: munduari bueltaurtebetean. “Munduari biraemateko hegazkin txartelenberri izan genuen, eta bai mailapertsonalean, bai profesionalean,momentu egokia zelaikusita, bidaia prestatzeari ekingenion”. 3.000 bat euro kostatuzitzaien txartelak, 20 hegaldirekin4 kontinentetan zehar urtebetean.Nondik nora jo, eta noiz, izanzen lan neketsuena. “Txartelakeskatzen dizu bidaian egingodituzun geratzeak zehaztea,eta hor konturatzen zara zeinmotza den urtea asteak zenbatzean”.Bestetik, herrialdeetakosasoi eta klimak ere kontuanhartu behar zituzten. “ZeelandaBerria eta Hego Amerikara,adibidez, hango udan joan nahigenuen, eta Indiara neguan”.Hego Ameriketatik hasita(Argentina, Bolivia, Txile, Peru),Zeelanda Berria, Australia,Japonia, Txina, Hego-EkialdeAsiatikoa, Nepal eta India gurutzatuzituzten etxera bueltatuaurretik. “Gauza asko eta askoutzi behar izan genituen kanpo”,baina ezin izan ziren denerairitsi. “Toki bakoitzeko kulturaeta bizimoduan gehiago sakontzeanahi izango genuke, bainaherrialde askotan egon ginen,kultura ezberdin asko ezagutugenituen eta bakoitzetik zatihandi bat jaso genuen. Horizen gure asmoa”.MunduaribiraurtebeteanEsperientzia pertsonalzoragarriaPaisaia ikusgarriak, toki miresgarriaketa txoko zoragarriakdeskubritu zituen bikoteakbidean zehar, baina horrekinbaino, bidaiak eurengan, eurenbarrualdean izan zuen eraginarekingeratzen dira. “Esperientziapertsonal zoragarria izanzen, ekarpen handikoa. Zureburuarendako denbora gehiagodaukazu, tokian tokiko kulturaneta baita zure barreneanere hausnartzeko aukera handiakdituzu. Munduko leku ezberdinekbeharrean, esperientziakmarkatu gaitu gehiago”.Horrela, bidaian aurrera eginahalako bizipenaz gain, “bakoitzarenbarne-eboluzioa dago”Urtebetean munduko pertsonaasko ezagutzeko aukeraizan zuten Iker eta Hiartek, bainaasko badaude pasadizo bigogo onez gogoratzen dituztenak.“Vietnamera heldu ginenean,bapatean, bikote bat euskarazberba egiten ikusi genuen.Andoaingoak ziren. 6 hilabetetaninor euskaraz berbaegiten entzun gabe geunden!”.Bestetik, “Hego Amerikan alemaniarbatzuk ezagutu genituen3 astetan zehar eta gureibilibide antzekoa egin beharzutenez, Indiara heltzen ginanerakoberriz batzeko geldituginen. Orduan, Indiara heltzean,eurekin batu eta txikitakolagunak izango balira bezalaagurtu genituen”.Fantasiazko zerbaitUrte bidaiari baten ostean,azkenik, etxera bueltatu beharziren. “Ez zitzaigun oso gogorraizan, hasieratik mentalizatu ginelakourtebetean bueltatu beharginela. Gainera, guretako ezziren oporrak izan, beraz ez genueninolako sindromerik eduki.Hala ere, askotan pentsatu genuen:ʻHau amets bat da, ipuinbat, lan egin gabe gabiltzalakoeta abar. Fantasiazko zerbaitʼ”.Euren herria eta ohiturak faltanbotatzen zituzten, “eta bidaietikekarritako ʻbegiʼ horrek mantentzeanahi izan genuen, bakoitzarenlana da hori, baina hemengobizitzara berehala moldatzenzara zure jatorria haudelako”. Hala ere, hemendikkanpo bidaiatzeko mitoa apurtudute Hiart eta Ikerrek. “Jendeakhorrelako bidaia bat egiteko animatzeada gure nahia, nahiduenak egin dezake, erreza daeta guztiz gomendagarria. Gurekinkontaktuan ipintzea daukainformazio gehiago nahi duenak”.Horrela bada, munduaribira@gmail.comhelbidera idatziedo euren bloga bisitatu:www.blogak.com/munduaribira.09/X/2 ...eta kitto!<strong>692</strong> zkia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!