4 Ondasun higiezinen zerga aztertu dugu, espainiakO 18 hiritan Bartzelonak dauka oraindik ere etxebizitza zerga garestiena Hiritik Hirira, alde Handiak daude OHZ edO etxebiZitZa-Zergan, eta lau urtetik HOna, OsO gutxi aldatu dira gauZak Urtean behin, guk gonbidatu gabe ere, bisitan etortzen zaizkigu etxera. Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) izaten da ate joka, eta ez dago atarian uzterik; barrenera sartzen da, eta sakelatik tiraka hasten. Udalek ia 53.000 milioi euro bildu zituzten 2008. urtean zergatan, eta sei eurotatik bat, tasa horrek eman zien (Espainiako datuak dira). Udal batzuetan, hala ere, besteetan baino dezente garestiagoa izaten da zerga hori, eta halaxe egiaztatu du EROSKI CONSUMER-ek egin berri duen azterketa batek. Hiru familia mota bereizi ditugu gure lana aurrera eramateko: goi mailakoa edo diruduna, erdi mailakoa (horiek dira gehien) eta behe mailakoa (baliabide ekonomiko gutxi dituztenak), eta kalkuluak egiteko, euren ezaugarri sozioekonomikoen araberako etxebizitza batean bizi direla irudikatu dugu (azalera, eraikuntza-kalitatea, bizigunea). Guk egin dugun sailkapen horrekin, 18 hiriburutara jo dugu, eta familia bakoitzak 2010. urtean zenbat ordaindu izango duen kalkulatu dugu. Honako hiri hauen datuak bildu ditugu: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Datuak aski adierazgarriak dira: maila ertaineko familia batek (100 metro koadroko pisu batean bizi dela irudikatu dugu), urtean 589 euro ordaintzen du Bartzelonan OHZ (2006. urtean baino 78 euro gehiago), eta Burgosen, berriz, 181 euro (duela lau urte baino 32 euro gehiago). Normala izan liteke hiriren bat edo beste nabarmentzea goitik eta behetik, baina Bartzelonarekin gertatzen dena deigarria da oso: bikoiztu egiten du hiririk gehienek ezarri duten tasa (guk aztertu ditugun hirien % 80rena bikoizten du, hain zuzen). sakonean 5