2017-11-03 Gida mutuak EUSK

iparhegoa

gida

Mutuak gida1


2


gida

1.- MUTUALITATEEN JATORRIA

Patronalen mutualitateen jatorria, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, lan istripuetako lehen legearekin, 1900. urteko Dato

legea izenarekin ezagutzen den legean dago, eta sortu, langile mutualitateen aurkako botere gisa sortu zen (montepio edota

“casas de socorro mutuo” izenez ezagutzen zirenak). Aipatu montepioak XIX. mendeko bigarren zatian antolatzen hasi ziren, noiz

eta inolako babes-sistemarik ez zegoen une batean.

1963-66 urteetan, Francoren diktadurak patronalen mutualitateei eman zien ahalmena gizarte segurantza sistemaren zati bat

kudeatzeko, baina haren izaera pribatuari eutsiz.

Mutualitateek 1900 . urteaz geroztik iraunarazi edo betikotu duten ereduan:

• Atxiki enpresei dagokie mutualitatearen gobernu bakarra. Gizarte Segurantzaren Administrazioak zuzenduta eta babestua

(ondoren kontrolatua), ez da aldez aurretiko esku hartze zuzenez egingo.

• Zerbitzua eskaintzen zaien langileen erabaki loteslerik ez dago, langileak direlako enpresarien alde bakarreko erabakiaren

kaltea edota onura jasoko dutenak.

• Kudeaketa pribatua publikoa baino eraginkorragoa den oinarri ideologikoa..

Mutualitateak, 1900. urtetik 1995. urtera arte, lan istripuen eta laneko gaixotasunen ordaintza egiteko lankidetzan eta lan arriskuei

buruzko prebentzio generikoan aritu dira batik bat.

2.- ZER DA MUTUALITATE BAT?

Gizarte Segurantzaren kudeketan lan egiten duen enpresari-elkartea.

3

3.- NOLA FINANTZATZEN DIRA?

Kontingentzia profesionaletan, enpresak dakartzan laneko istripu sarien eta Gizarte Segurantzaren Altxortegi-Nagusiak bildutakoaren

bidez finantzatzen dira; bildutakoa Mutualitateari ematen zaio, kudeaketaren lankidetza, kuota gisa, finantza dadin.

Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen kotizazioa tarifa baten bidez egiten da, enpresak egin ohi duen jarduera ekonomikoaren

arabera ezarri ohi den tarifa baten bidez, Ekonomia-Jardueren Sailkapen Nazionala erabilita.

Gaixotasun arruntak kuoten portzentaje-frakzio baten bidez finantzatzen dira (urtero Kotizazio-Aginduan) baita xede mediku

batez, egindako frogak kobratzeaz.

4.- MUTUALITATEEN EGUNGO ESKUDUNTZAK

1996. urteaz geroztik, edozein kolore politikoko Madrileko gobernuak Mutualitateei eskuduntza handiagoak ematen hasi zitzaizkien,

lanak eragin kaltearen jatorriarekin ezer gutxi edota zerikusirik ez zuten prestazioen kudeaketan. Azken buruan, faszikuluetan

titulartasun publikokoko eskuduntzak esku pribatuetara transferitzeari ekin zioten.

Izatez, Lan istripuetako eta Gizarte Segurantzaren Gaixotasun Profesionalen Mutualitateak izenez ezagutzen zena (MATEPSS),

2015. urteko azken erreforma egin arte, Gizarte Segurantzaren Erakunde Laguntzaileak izena hartu zuten. Izen aldaketak semantikoa

irudi lezake, baina haren gibelean egiazko xedea dago, hots, mutualitateak ez dira lan istripuez eta laneko gaixotasunez

arduratu behar soilik, baizik eta bestelako prestazioak bereganatu behar dituzte, eta hauen helburua mutualitateek etorkizunean

gertakizun arruntak guztiz kudeatzea izango da.

Eskuduntzen eskualdaketari ekin zaionez, 1996. urtetik gaur egun arte, Mutualitateek kudeatzeko gaitasuna daukate:


• Laneko Gertakizunen kudeaketan (lan istripuak eta gaixotasun profesionalak).

• Prebentzio generikoan. PYMES prebentzioa osatu. Ezbehar-kopurua murriztu. Kontingentzia profesionalek sortzen dituzten

zioak aztertu eta ebaluatu.

• Gertakizun arrunten kontrola (gaixotasun arruntak eta ez den laneko istripuak). Kontingentzia arruntak eragin prestazio

ekonomikoa; horrela, dei gaitzakete, kontrola gaitzakete, diagnosia-probak eta birgaitze-probak, senda-agiriak edota alta

ekonomikoak proposa diezazkigukete.

• Norberaren konturako langileen langabezia eta laneko gertakizunak. Eta langile-beregainek edo autonomoek hautua egiten

duten Gizarte Segurantzaren prestazioak hobetu eta jarduera eten delako prestazioa eta norberaren konturako langileen

langabeziaren prestazioa.

• CUME. Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazioaren kudeaketa.

• Haurdunaldian eta edoskitzaroan kudeatuko da arriskua.

• BONUS, kotizazioetan txikiagotzea eta mutualitateak parte har dezake banaketan.

5.- MUTUALITATEEKIN GAUR EGUNGO ARAZOAK

4

ESKUDUNTZAK

Osasuneko galeraren laneko jatorria onartu

Laneko gertakizunak

Gertakizun arrunteko ezintasun

iragankorraren kontrola

Haurdunaldirako eta edoskitzarorako arriskuak

Prebentzio zerbitzuak

(2015eko ekainaren 30ra arte)

ARAZOAK

Ez da onartzen, gertakizun arruntetara eratortzen dira (Osasun-

Sistema Publikoa).

Enpresekiko gaizkidetasuna eta morrontza.

Ez da sendatzen.

Baja-egunak ahal den gehien murriztu.

Txokeko atentzio suspergarria (infiltrazioak).

Maizko berriz gaixotzeak eta ondorioak.

Gaixo eta senideen eskubide eza.

Enpresek eskatu ahala zitazioak nahiera.

Etengabe, iruzur susmoa.

Langileei ziria sartu.

Erakunde publikoak presionatu.

Alta proposamenak eta ondorio ekonomikoei loturiko altak.

Arriskuaren jatorriari ez ekinez, epeak luzatu eta askotan, baja

arruntera eratortzera behartuz.

Zerbitzu hauek nahieran, enpresarien eskakizunen menpe dihardute.

Erabili metodoak ez dira baliagarriak arriskuak txikiagotzeko.

Parte hartzea ukatzen dute.

Ez dago talde irtenbiderik, ez eta arriskuaren jatorrian ere.

Lanak hamaika gaixotasun eta istripu eragiten ditu, hala ere, oharkabean joaten direnak; mutualitateei esker, hauek gertakizun

arruntatzat katalogatzen dira. Gihar eta hezurduraren patologiak ukatzen dira (horietako batzuk lan istriputzat hartu beharko

lirateke, ez lanbide-gaixotasuntzat), lanarekin zerikusirik ez duten endekapenezko kaltetzat... ezkutatzen saiatu ohi dira. Mutualitateek,

sistematikoki, kalteen laneko jatorria ukatzen dute, gero eta istripu gehiago ezkutatzen dira, enpresariek beraiek, mutualitateen

laguntzaz, baja ukatzen dutelako eta dagokion langileari beste zeregina esleitzen zaiolako, baja tramitatu beharrean.


gida

Berez, Lan Ikuskaritzak, 2012. urtean, arriskuak gutxiesten zirela egiaztatu zuen, bi bidetan:

• Gizarte segurantzaren mutualitate laguntzaileei dagokienez, gero eta gehiago gutxiesten da istripuen larritasuna, gehienak

arintzat joz, ikuskaritzan larriagoak direla egiaztatzen badira ere.

• Istripu-parteak tramitatzen ez diren enpresetan, mutualitateek “bajarik gabeko lan istriputzat” jotzen ditu.

Lanbide-gaixotasunei dagokienez, OIT-k esaten du lanbide-gaixotasunek oinaze eta heriotza gehiago, istripu berariek baino lanordu

galera handiagoa eragiten dutela. Adibidez, zereginari loturiko kantzerra ez da batere onartzen, laneko heriotza ohikoena

eragiten duena izanik (Europako Batzordearen arabera, laneko heriotzen %53a eragiten ditu). Ez dezagun ahantz izaera psikosozialeko

gaixotasunak edota gorputzaren giharrak endekatu edo degeneratzen dituztenak.

Mutualitateak hobekiago dabiltzala eta haien bidez aurrezten dela esaten denean, GEZURRETAN ari dira. Ez da kontuan hartzen

osasunari eragin kalte horiek guztiak mutualitateek beren gain hartu beharko lituzketela eta ez dutela egiten, hots, lanean jatorria

duten lesio eta gaixotasunek eragin baja guztien %41a bakarrik onartzen dituztela mutualitateek. Besteak bere gain hartzen ditu

sistema sanitario publikoak (Osasunbidea eta Osakidetza). Gaur egun, mutualitateek kobratzen dute, eta gizarteak ordaintzen du.

Kostu honek suposa dezakeenari buruzko datu zehatzik ez badago ere, kostu horrek ekar ditzakeenari buruzko balioespena

aztertu duten azterketak egin dira, adibidez, estatu mailako iruzurra urteko 82.000 milioi eurotakoa izan daitekeela uste ohi da.

Edo bestela, EAEri dagokionez, Osalanek egin zuen azterketaren arabera, lanari lotu zioengatik gaixo direnez arduratzeak Osakidetzari

eragin kostua euskal osasun guztiaren %3,3koa da, hots, 106 milioi euro inguru. Lanbideari lotu gaixotasuntzat joko balira,

mutualitateek beren gain hartu beharko lituzkete, ez ordea osasun zerbitzu publikoak.

6.- MUTUALITATEAK ESKUDUNTZA GEHIAGOZ HORNITZEKO DAUZKATEN ARRAZOIAK

Irizpide neoliberala darabiltza arlo pribatua eskuduntza gehiagoz hornitzeko (haien titulartasuna eta kudeaketa publikoa ziren),

beti ere, irizpide pribatuen arabera. Hau guztia oso hedatua izanagatik, guztiz okerra den iritziari erantzuten dio: publikoa okerrago

dabil, ez da horren eraginkorra, kostu handia eragiten du...

Baina esan, ez dute esaten:

5


• EL CONFINDENCIAL: 2016ko urriaren 8a

Ibermutuamur eta Alcorreko zuzendariak inputatuak, langileen datuokin trafikatzeagatik.

Monforte de Lemoseko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko bigarren Epaitegiak inputatu ditu Ibermutuamur eta Alcor merkataritza-enpresak,

Ramon M.P. eta Carlos S.F., dirudienez, Mutualitatera lan istripuak edota medikuaren bajak argudiatuta joaten

ziren langileen datuak ezagutzera emateagatik. Poliziak telefonoz egin ziren elkarrizketa batzuk kontrolatu zituen, epaitegi berak

segurtasun enpresaren aurka egiten ari den ikerketaren haritik; horren arabera, agerian geratu zen bi zuzendarien artean elkar

trukatzen zituzten jendearen datu medikoen trafikoa.

• LA VOZ DE ALMERIA: 2017ko maiatzaren 18a

6

Fiskaltzak poliziari eskatu dio Mutua Universalen, Almerian, jarduera ikertu dezala.

M. C. B. V.-k Mutua Universalari ustezko agiri-faltsutze, iruzur, ondasun-publikoa bidegabeko erabiltze delituak leporatu zizkion,

baita jazarpen eta mehatxu delituak ere, enpresak langilearekin zuen harremanari espezifikoki lotuak.

http://www.elconfidencial.com/espana/2016-10-08/imputados-directivos-ibermutuamur-alcor-datos-personales-bajas-laborales_1272257/

http://www.lavozdealmeria.es/Noticias/129352/2/Fiscal%C3%ADa-pide-una-investigaci%C3%B3n-policial-sobre-la-actividad-de-Mutua-Universal-en-Almer%C3%ADa

• EL PAIS: 2017ko maiatzaren 31

Urrezko iraizpenak, diru publikoa erabilita, mutualitateetan.

Auzitegi Nazionalak ez zuen inolako zalantzarik izan: hura “kalte-ordain handi baten ordainketaz jabetzeko” ituna izan zen. 2008Ko

apirilak 10 zituenean MC Mutualek goi-mailako zuzendarietako bat iraitzi zuen “konfiantza eza” argudiatuta. 610.000 eurotako

kalte-ordaina ordaindu zion; aipatu kopurua mutualitate denek kudeatzen duten Gizarte Segurantzaren kotizazioen kontura ordaindu

zuen, hots, diru publikoa erabiliz. Aipatu zuzendaria kalera bota al zuten? Ez ba: mutualitate berak berriro kontratatu zuen

lau egun igaro ostean, baina beste lanpostu baterako.

https://economia.elpais.com/economia/2017/05/26/actualidad/1495817663_394441.html

• EL DIARIO.ES 2017ko ekainaren 14a

Fiskaltza Activa Mutualitatea ikertzen ari da 1,2 milioi € publiko bidegabe erabili duelakoan.

Bartzelonako probintzia-fiskaltzak, astearte honetan, diligentziak zabaldu ditu Tarragonan kokatzen den Activa Mutuak 1,2 milioi

€ bidegabe erabili omen dituelako.

Kataluniako hedabideak jakinarazi du, fiskaltzan aurkeztu duen idazkian, ustezko legez kontrako jarduera salatzen dela; haren


gida

bidez mutualitateak hainbat jardute okerrak egin zituen, adibidez, bere zuzendari batzuen artean gainsoldatak banatu izana,

senideei haborokinak eman izana edota hornitzaileei gezurrezko fakturak ordaindu izana.

Nació Digitalak adierazi duenez, salaketan zehazten da ere mutualitateak bezeroak bereganatu omen dituela, langile gehiago

lotzeko eskuduntza legez kontrakoa izan arren. Guztira, Fiskaltzak jaso zuen salaketak iradokitzen du iruzurrezko merkataritza-aberastea

ematen ari dela, non jardute honen bidez, 20 milioi eurotakoa izan litekeen.

http://www.eldiario.es/catalunya/Fiscalia-investiga-Activa-Mutua-malversacion_0_654085804.html

• EL PAIS: 2017ko maiatzaren 22a

Enplegu Ministerioak mutualitateei eskatu zizkien 142 milioi euro, 2006tik 2011era egin ezohiko gastuengatik.

Ez onartutako ordainsariak, laguntzaileei legez kontra ordaindu izana, erretiratzear zeuden langileen iraizpenak, itsaskiak, justifikatu

gabeko alokairuak,... Kontzeptu horiek zirela eta, besteak beste, Gizarte Segurantzak eskatu zien lan istripuetako mutualitateei

diru publikoari dagozkion 142,4 milioi euro itzul zitzaten, sei urtean, EL PAISek, 2006 eta 2011. urteen artean, eskuratu ahal

izan dituen Gizarte Segurantzaren ebazpenen arabera.

http://economia.elpais.com/economia/2017/05/21/actualidad/1495385156_410140.html

7


Honi, gehitu beharko genioke Mutua Universalari, epaitegi bidez, eskatzen zitzaizkion ia 200 milioi €, non langileei ezarri kotizazioetan,

merkatu kuota irabazi nahian, biltzen zen dirua itzultzen zitzaien enpresei. Horien artean enpresa handiak daude,

adibidez, Volkswagen Navarra, Ferrovial, Elecnor, Abengoa, Dragados, La Caixa, Cotröen,..... Kasuaren sumarioan agertzen diren

enpresa onuradunak dira:

8

Honez gain, eredu honek zenbateko ederra dakarkie mutualitateetako kudeatzaileei:

MUTUALITATEETAKO ZUZENDARI GERENTEEN SOLDATAK (diru publikoaren ekarpenaz)

MUTUALITATEA

SOLDATA

MUTUALIA 246.262.62 €

MC MUTUAL 236.419,25 €

ASEPEYO 232.184,18 €

FREMAP 226.126,30 €

UMIVALE 211.655,00 €

FRATERNIDAD-MUPRESPA 201.813,41 €

EGARSAT 200.752,33 €

IBERMUTUAMUR 191.908,96 €

MUTUA UNIVERSAL 185.627,36 €

MUTUA GALLEGA 166.219,34 €

UNIÓN DE MUTUAS 136.124,77 €

MUTUA INTERCOMARCAL 136.059,25 €

MUTUA BALEAR 129.031,17 €


gida

MAZ 127.404,42 €

MAC 127.191,49 €

VA MUTUA 124.300,35 €

MUTUA MONTAÑESA 123.789,35 €

CESMA 108.555,22 €

MUTUA NAVARRA 105.978,95 €

SOLIMAT 94.093,90 €

Konparatzeko:

Joseba Asirón 62.071 €

Uxue Barkos 70.048 €

Eneko Goia 80.803

Gorka Urtaran 82.223 €

Juan María Aburto 90.409

Iñigo Urkullu 104.233 €

7.- BULTZADA POLITIKOA

Hortaz, aldaketa hauen atzean eredu sanitario pribatu baten bultzada dago; errealitate hori ez litzateke gauzagarria bultzada politikorik

gabe. Egintza hori Hego Euskal Herrian argitasunez ikus daiteke, non EAJri eta UPNri esker, Mutualia eta Mutua Navarra

indartsuenak diren beren eremuetan.

GSIN-ren eta MUTUALITATEEN DATUAK (2015)

ARABA

ENPRESA KOPURUA LANGILE KOPURUA

GSIN- INSS 107 740

MUTUALIA 2.488 52.363

FREMAP 2.371 24.374

MC-MUTUAL 1.836 11.052

UNIVERSAL-MUGENAT 1.260 8.862

ASEPEYO 1.253 11.675

FRATERNIDAD-MUPRESPA 613 5.858

MAZ 143 1.422

BESTE 11 MUTUALITATE 263 2.796

GUZTIRA 10.334 98.605

9

Mutualia lehen mutualitatea dugu, enpresa kopuruari dagokionez, zein babestutako langile kopuruari dagokionez, baina bitxia

da, bigarren mutualitatea (FREMAP) baino ehun enpresa eskasetako aldi batez, langile kopuru bikoitza daukala; horrek esan nahi

du lurraldeko enpresa handiak MUTUALIAREKIN tratua dutela (horien artean, langile pila biltzen dituzten administrazio publiko

guztiak, adibidez, udalak, eusko jaurlaritza, OSAKIDETZA,...).

BIZKAIA

ENPRESA KOPURUA LANGILE KOPURUA

GSIN- INSS 770 18.462

ISM 4 24

MUTUALIA 13.905 166.777

FREMAP 6.757 68.059

MC-MUTUAL 3.286 27.433

UNIVERSAL-MUGENAT 2.923 22.147

FRATERNIDAD-MUPRESPA* 2.565 32.110

ASEPEYO 2.367 29.481


IBERMUTUAMUR 507 6.162

UMIVALE 284 7.837

BESTE 12 MUTUALITATE 737 6.865

GUZTIRA 34.105 356.458

Mutualia lehen mutualitatea da, enpresa kopuruari nahiz langile kopuruari dagokionez, baina bitxia da herrialde honetan lehen

mutualitateak bigarrena baino enpresa kopuru bikoitza duela, eta langile kopuruari dagokionez bigarrena baino ia hiru bider gehiago.

Eta datu absolutuei dagokienez, MUTUALIAK enpresen herena dauka, eta lurraldeko langileen ia erdia. Horrela, lurralde

honetan mutualitatea sendotzeko apustu politikoa askoz ere argiagoa da.

10

GIPUZKOA

ENPRESA KOPURUA LANGILE KOPURUA

GSIN- INSS 561 3.634

ISM 11 21

FREMAP 7.137 56.650

MUTUALIA 5.474 88.131

ASEPEYO 3.866 23.376

FRATERNIDAD-MUPRESPA 3.658 22.588

MC-MUTUAL 3.272 14.980

UNIVERSAL-MUGENAT 2.144 13.463

UMIVALE 369 3.037

BESTE 11 MUTUALITATE 346 3.898

GUZTIRA 26.838 229.778

MUTUALIA ez da lehen mutualitatea (FREMAP) enpresa kopuruari dagokionez, baina nahiz eta aurrena baino 1.663 enpresa gutxiago

izan, 32.481 langile gehiago dauzka, horrela, berriro gertatzen da enpresa handiak eta enpresa publikoak (langile kopuru

handiago batez) MUTUALIAREKIN aseguratzen direla.

NAFARROA

ENPRESA KOPURUA LANGILE KOPURUA

GSIN- INSS 313 1.821

ASEPEYO 4.080 26.700

MUTUA NAVARRA 4.059 63.541

FREMAP 3.268 31.443

UNIVERSAL-MUGENAT 1.936 25.312

MC-MUTUAL 1.836 12.728

FRATERNIDAD-MUPRESPA 1.350 15.992

MAZ 609 7.271

IBERMUTUAMUR 261 2.253

UNIMAT 160 1.467

MUTUALIA 98 1.200

UMIVALE 63 1.151

BESTE 8 MUTUALITATE 94 5.698

GUZTIRA 18.172 196.577

MUTUA NAVARRA bigarren mutualitatea da enpresa kopuruari dagokionez (esan genezake berdinketa teknikoa dagoela, 21

enpresetako alde txika dagoelako) baina 21 enpresa gutxiago izanagatik, lehen mutualitatea (ASEPEYO) baino 36.841 langile

gutxiago dauzka; horrela, berriro ikus daiteke herrialdeko enpresarik handienen (langile kopuruari dagokionez) gertakizun profesionalak

MUTUA NAVARRAK betetzen dituela.


gida

8.- DATORRENA. PATRONALAK ETA MUTUALITATEEK NAHI DUTENA

Esan dugunaren harira, aldaketa eta eskuduntza handiago hauek ez dira kasualitatez gertatzen, osasuna pribatizatzeko eredu

baten ondorioz baizik, non administrazio publikoek sustatzen duten, patronalaren ideologia partekatuz. Baina uste badugu horretan

geratuko dela, oso oker gaude, patronalaren irrika mugagabea baita; izatez, dagoeneko erreforma gehiago eta gertakizun

arruntetan eskuduntza gehiago hartu beharra proposatzen ari dira, hots, gure familia-osagileak eman digun baja bati alta eman

ahal izatea (lehen zaintza), adibidez:

• LA RAZON: 2016ko azaroaren 28a

Mutualitateek agindu dute 2.160 milioi aurreztuko dutela pentsioetan, absentismoa are gehiago kontrolatuz.

Gobernuari ahalmen handiagoa eskatzen diote iruzurra eragozteko, aurten, Espainian, laneko bajak %15ean baino gehiagotan

handitu ostean.

Funtsean, pentsio sistema jasaten ari den baliabide eza borrokatzeaz ari gara, Gizarte Segurantzak, gutxi gorabehera, 2.160 milioi

euro aurreztu baititu. Aipatu kopurua lor liteke urtero, lanera ez agertzea hobekiago kudeatuz. Baina nola? Bada, adibidez, mutualitateek

alta proposamenetan egiten duen kontrola, baita hura erabakitzeko ahalmena areagotuz ere.

• EL INDEPENDIENTE: 2017ko maiatzak 2

CEOEk Gizarte Segurantzaren bizkar utzi nahi du absentismoak enpresei eragin gastua.

11

CEOEren lehendakariak, Juan Rosell, baietsi zuen asteazken honetan hedabideetan, absentismoa urritzeak “bere biziko garrantzia

duela” enpresentzat, azken urteotan, laneko bajak, eta hortaz, eragin gastua izugarri handitu ostean.

CEOEren asmoa bestelakoa litzateke, eta finantziazio egokiago luke helburu, mutualitateek beren gain har ditzaten aldi baterako

ezintasunaren prestazioa bajaren laugarren egunaz geroztik.

http://www.larazon.es/economia/las-mutuas-prometen-2-160-millones-de-ahorro-para-pensiones-con-mas-control-del-absentismo-KE14019311

https://www.elindependiente.com/economia/2017/03/02/ceoe-quiere-cargar-seguridad-social-el-gasto-de-las-empresas-en-absentismo/

Mutualitateen aldeko estutze berri honek ahalmen handiagoz hornituko ditu (ez dezakegu ahantz, mutualitateak enpresarien

elkarteak direla), baja eman dioten edozein pertsona susmopean jarriz. Balizko erreforma honekin lehiaketa publikoetan merituak

eta gaitasuna agertuz lanpostuak eskuratu dituzten Osakidetzako eta Osasunbideko langile sanitarioen profesionaltasuna jartzen

da zalantzan. Aldiz, mutualitateetako medikoen soldatak eta lanpostuetako osagarriak enpresariek ezarri irizpideen menpe daude,

zeinek osasuna baino, bajak urritzea eta enpresa-irabaziak handitzea duten helburu.

Hots, Osasunbidean zein Osakidetzan eman diezaguketen baja, kontrolatzeaz gain, mutualitateetako medikuek alta eman ahal

izan diezaguten nahi dute. Honek lehen mailako kirol batean beste taldearen entrenatzaileak partiduaren arbitroa izatearen antza

du. Inork ez luke halakorik onartuko! Ba horretan ari dira; patronalaren elkarte batzuk gure osasunaz erabakitzen dute.

9.- MUTUALITATEEN EGUNGO EREDUAK DAKAR

• Osasun publikoaren pribatizazioa: osasun-sistema publikoari dagozkion ekitate eta unibertsaltasun irizpideen aurka.

- Langileon diagnostikoa eta tratamendu erakunde pribatu batek egingo digu, Osasun Lehen Zaintzan eskaini atentzio osoa

galduz.

- Medikuaren agindua eta proba mota mutualitateek eta zentro pribatuek izan ditzaketen negozio-interesen arabera egitea.


- Osasun arazoak botiken bidez bidera daitezen arrisku handia dago, eta beharrezkoak ez diren proba diagnostikoak egiteko

arriskua dago; azken finean, gaixoaren osasuna arriskuan jarriz. Horrez gain, behar ez den gastua areagotzen du, azken batean,

herritar guztiok ordaintzen duguna.

- Ez dago kalitate-irizpiderik mutualitateek egin edota finantzatzen dituzten hainbat eta hainbat probetan.

• Osasun-sistema bikoizten da: bata, sendoa, jardunean dauden langileentzat, kudeaketa pribatizatzen duena; bestea, publikoa,

deskapitalizatua.

- Jardunean dauden langileak baliabide gehiagoz, baliabide pribatuez artatu behar dira; bien bitartean, Osasun Zerbitzu

Publikoa deskapitalizatzen da, hura sistema ahul gisa geratuz, gainontzekoentzat.

- Hainbat osasun-erakundek preskripzioak sorrarazteak anabasa ekar lezake, zeinak langileen osasuna arriskuak jartzeaz

gain, erabil daiteke mutualitateek Osasunbidearen eta Osakidetzaren historia klinikoa eskuragarri izatea justifikatzeko.

• Zentralizazioa: osasun-sistema publikoari eta honen ikuskaritzei osten zaizkie eskuduntzak eta hauek zentralizatzen dira.

Honez gain, Osasunbideko eta Osakidetzako medikuek GSIN eta Mutualitateen jarraibidean egingo dute lan. Horrez gain,

mutualitatetako soberakinentzat Gizarte Segurantzaren kontingentzia profesionalen Funtsa sortu da, aspaldi eskatzen ari

garena ukatuz, alegia, gure lurraldean diharduten Mutualitateen soberakinak gurean kudea daitezela.

• Sistema pribatua funtsa publikoekin finantzatzea: sistema sanitarioak, tratamenduak eta esku-hartzeak aurreratuz, egin

dituen kotizazioak nahiz ordainketak.

• Enpresetako mutualitateak erabat ahalduntzea.

• Kontrol eza. Ez dago jarduera sanitarioen kontrolik..

12

10.- GURE APUSTUA

Hori dela eta, gure apustua izan behar da:

• Mutualitateen jardute okerren auzi zehatzei irtenbideak eman.

• Banakakotik kolektibora.

• Publikoa dena pribaturen aurrean indartuz, horrela gure kotizazioen zati bat osasun publiko sistemara joango litzateke,

sistema hori indartuz.

10.1.- ZER EGIN DEZAKEGU eta ZER ESKATZEN DUGU?

Eztabaidari ekin behar diogu eta enpresarekin adostu beharko da:

• Kontingentzia arrunten kontrola hitzartzea ezabatu mutualitateekin.

• Hitzar daitezela GSINrekin kontingentzia profesionalen estaldura. Osasun-laguntza osasun prebentzio zerbitzuak egingo

luke, eta kotizazioen zati bat, sistema publikoa indartzeko erabiliko da.

Honela, mutualitateak ez luke inolako eskuduntzarik kontingentzia arruntek edota kontingentzia profesionalek eragin gure bajetan.

10.2.- ALDAKETARAKO URRATSAK

Hori dela eta, jakin behar dugu:

• Laneko gertakizunak norekin hitzartu dituen.

• Noiz sinatu zen hitzarmena mutualitatearekin (horren arabera egin daiteke aldaketa).

• Jakin behar da kontratatu den kontingentzia arrunten kontrola.


gida

Handik aurrera:

Mutualitatearekin hitzarmena iraungitzen den data baino hilabete bat lehenago, mutualitatearekin lotu den hitzarmena salatu

behar da (esatea ez dugula berrituko) etete edo baja agiria eskatuz (mutualitateak 10 egunetako epean eman behar du). Bestela,

beste urte baterako luzatuko litzateke automatikoki.

Agiria jasotzen dugunean, Gizarte Segurantzaren Altxortegi-Nagusiari jakinaraziko zaio GSIN-arekin laneko gertakizunak ziurtatzeko

aldaketa. (TA.7-E inprimakia; alta, baja edo kotizazio-kodeetan aldaketak egiteko eskaera).

10.3.-MAILA PRAKTIKOAN, ZER DAKAR ALDAKETAK?

• Eta hortaz, honelakoetan, laneko gaixotasun edo lan istripuren bat jasango banu, beti joko nuke Osasunbidera edo Osakidetzara?

- Jakina, laneko gertakizunetan egingo nukeen antzera. Zehaztearren, osasun-zentroaren urgentzia-zerbitzu gertuenera

joan beharko genuke, edo bestela, gertakariak izan dezakeen larritasunaren arabera, ospitaleko urgentzietara. Gaitza

edo minaren arabera, lehen zaintzako medikuarengana joko genuke zuzenean.

• Eta baja luzatzeko parteak?

- Baja-parteak, baja luzatzeko parteak eta laneko gertakizunek eragindako alta parteak lehen mailako arreta medikuak

egingo lituzke.

• Horrek arazoren bat ekarriko liguke? Osasun-zerbitzu publikoa dagoeneko gertu dago?

- Printzipioz gertu egon beharko luke. Hala ere, aldaketa egingo denean, enpresa dagoen eskualdeko ikuskaritza

medikuarekin harremanetan jartzea onuragarria gerta dakiguke, gertatu denaren berri izan dezan. Enpresak, zirkular

baten bidez, langileei azaldu beharko lieke zer dakarren aldaketak, langile bakoitzak, dagokion lehen mailako arretako

medikuarengana joango denean, zer egin behar duen jakin dezan.

• GSINak Mutualitateak eskaintzen duen osasun prestazio berdina bermatzen du?

- Bai, estaldura berdina izan behar da eta kasu honetan:

- Jasan diren lesio edota gaitzen tratamendu mediku-kirurgikoa, prestazio farmazeutikoak eta oro har, istripua

pairatu duen pertsona artatzen ari diren medikuek beharrezkotzat jo ditzaketen teknika diagnostikoak eta tera

peutikoak.

- Behar diren protesi eta ortopedia gailuen ohiko horniketa eta berritzea, beti ere, Gizarte Segurantzaren prestazioen

katalogoan jasotzen badira.

- Kirurgia plastikoa eta konpontzailea egokia, istripua jasan duenaren itxura fisikoan, deformazioak edota mutilzioak

izanik, aldaketa handiak eragiten direnean, edota ondoren bete beharko den enplegua betetzeko sus

pertze funtzio nala zailtzen duenean.

- Ahalik eta azkarren sendatzeko eta erabateko egonkortzea lortzeko beharrezko errehabilitazioa-tratamendua.

• Eta osasun-etxerako bidaiaren kostua?

- Arreta-medikua jasotzeko eragindako bidaiaren kostua, ohiko garraio-bideetan edota baimendutako ez ohiko ibilgai

luetan, Gizarte Segurantzak ordainduko du.

- Horretarako, Osakidetzari eta Osasunbideari kobratuko zaie, zeinek era berean, GSINri kobratuko dioten.

• Eta farmazia-prestazioa?

- Farmazia-prestazioa laneko gertakizunetan guztiz doakoa delako langileentzat. Hori dela eta Osasunbideak eta/edo

Osakidetzak bete beharko lituzkete berariazko errezetak.

• Langile bat bajan dagoenean enpresak laneko gertakizunen aldaketa egiten badu, zer gertatuko litzateke?

- Kasu honetan, langileren bat aldi baterako ezgaitasuna egoeran badago, gaixotasuna edo istripua gertatu edota

baja emandako unean estaldura bermatzen zuen erakundeari dagokio prozesuaren jarraipena egitea, ezgaitasun proze

sua bukatu arte.

• Gertakizuna arrunta edota lanekoa den aitortzea nori dagokio?

- Gertakizunen kudeaketa egiten duen erakundeari dagokio (GSIN) Osasun Zerbitzu Publikoaren lehen mailako arreta

medikuak egindako informearen araberako aitortza izango da.

- Arreta medikua eskatzerakoan, enpresaren Asistentzia Partea izatea funtsezkoa da, lan istripuaren prozesua eta lane

ko gertakizunen aitorpena tramitazioan izugarri lagunduko baitu.

• Eta urtero egiten diguten osasunaren zaintza?

- Egin ohi den azterketa medikuak ez du zerikusirik mutualitateekin, lan arriskuen prebentzioaren zati bat da, eta pre-

13


entzio zerbitzuak egin behar du. Horrela, bere horretan iraungo du, aldaketak ez dio eragingo. Gaur egun, ez dago

aukerarik prebentzioa kontrata dadin erakunde publiko batekin, baizik eta enpresaren tamainaren arabera, bertako

prebentzio zerbitzua izango da (enpresak bere baliabideez sortzen ditu) edo bestela, besteren prebentzio zerbitzua

kontratatuko da.

10.4.- ZAILTASUNAK, AITZAKIAK ETA ALDATZEKO ESPERIENTZIAK

A) ZAILTASUNAK

Askotan, zailtasunak topatzen ditugu, enpresaren jarreran, lankideen artean nahiz beste sindikatuekin; horrengatik abiatu behar

dugun prozesuak ahalik eta zabalena eta parte-hartzailearena izan behar du.

A.1) ALDEZ AURREKO LANA

• Enpresa batzordea. Indar korrelazioaren eta sindikatuen arteko harremanen arabera, lehen urrats gisa, enpresa batzordean

agertu beharko genuke zer egin nahi dugun, elkar hartuz egin ahal izateko.

• Datu bilketa.

- Jakin noiz amaitzen den kontratua.

- Enpresari eskatu erabiltzaileek mutualitateaz dituzten iritziak (azken urteotan izan diren kexuak).

• Sentsibilizazio kanpaina.

- Gure diskurtsoa lankideen artean ezagutzera eman behar dugu, horretarako sindikatuak argitaratu dituen materialak erabil

14


gida

daitezke. Horren gain, herrialdeka egin daitezkeen bileretan enpresa bakoitzak dituen beharrei egoki dakizkioke.

- Komenigarria litzateke INFO bat argitaratzea, ondorengo oinarrizko informazioa agertuz (honi atxikiak).

- ZER DIRA MUTUALITATEAK?

- ZER DAKARTZATE MUTUALITATEEN ESKUDUNTZA BERRIAK?

- ZER ONDORIO DAUKA HONEK, DENOI DAGOKIGUN OSASUN ESKUBIDEARI DAGOKIONEZ?

- ZER BABESTEN DU LABEK?

• Inkesta. Oraingoan, lankide guztiak partaideak egin nahi ditugu, haien esperientziak mutualitateekin aintzakotzat hartu nahi

ditugu. Normalki, ikuskera ezkorra izan ohi da, jendea mutualitateez kexu da, eta batzuetan, norbaiten kexuren berri izan dugu

ere. Hala ere, ez ditugu datuok kolektibizatu, horrengatik onuragarria deritzagu NORBANAKOTIK KOLEKTIBORA JOATEARI,

honela mutualitatea gure enpresan zertan ari denari buruzko informazio zehatza eta beharrezkoa iritsiko zaigu. Horrela salatu

ahal izango dugu enpresan gerta daitezkeen jardun gaizto bakoitza, kontingentzia profesionaletan (minak lanean jatorria duela

ukatzea, alta goiztiarrak, haurdunaldian arriskua ukatu,...) nahiz kontingentzia arruntetan (presioak eta mehatxuak, neurriz gaineko

kontrolak, bidegabeko altak proposatzea,...). Inkesta mota asko egon daitezke, sakonak zein sakonagoak, eta horren harira

proposatzen da:

Mutualitateaz egiten den erabilerari buruzko asetasun-inkesta

- Erabili duzu mutualitatearen zerbitzua?

• Bai / Ez

- Emaitzak bete zaitu?

• Bai. Zergatik?

• Ez. Zergatik?

- Bat etorriko zinateke enpresari mutualitatearekin duen kontratua bertan behera gera dadin eskatzearekin GSINera itzultzeko?

• Bai. Zergatik?

• Ez. Zergatik?

- Bat etorriko zinateke udalak kontrata zitzan kontingentzia arruntak mutualitate batekin?

• Bai. Zergatik?

• Ez. Zergatik?

15

ZEURE OSASUNAZ ARI GARA. ZUK ZEUK ERABAKITZEN DUZU. PENTSA NOREN ESKU UZTEN DUZUN ETA ZER ONDO-

RIO DAKARTZAN HORREK

• Sartu negoziazio kolektiboan.

A.2) MOBILIZAZIOAK

Kasu honetan, enpresa bakoitzak bizi dituen errealitateen arabera, beharrezkoa litzateke lana kolektibiza zedila. Hau batzar bat

eginez egin daiteke, non gure lankideei agertuko diegun zer nahi dugun eta horren zergatia. Hortik aurrera, proposamenak

guztion laguntza izan dezan, onuragarria izan daiteke sinadura bilketa egitea (sinadura bilketa une egokia izan daiteke borroka

ideologikoa egiteko) edota botatzea ere.

• Batzarrak

• Sinadura bilketa / Botazioak

Prozesu osoa parte-hartzailea izan bada, eta enpresak izan dezakeen iritziaren arabera, aintzat har dezakegu:

• Jendartean salatzea, mobilizazioak, lanuzteak... egitea.

A.3) ENPRESARI EGIN PROPOSAMENA

Beharrezkoa suertatuko litzateke, proposamen zehatza izango dugunean, enpresari idatziz emango balitzaio eskaria.


A.4) EMAITZAK

• Praktikoak

- Mahaigainean mutualitateari eta ereduari buruzko eztabaida jarri behar da.

- Sistema publikora ekarri behar dira:

- Kontingentzia profesionalak.

- Kontingentzia arruntak.

• Emaitza ideologikoak etorkizunerako.

- Aktibazioa.

- Langileek zuzenean parte hartu (sinadura bilketa, kontsultan bildu botoak).

- Etorkizunari begira, guztion agendan sartzen den gaia.

B) AITZAKIAK

Askotan, enpresekiko eta beste sindikatuekiko harremanean zailtasunak topatzen ditugu; teorian, publikoaren aldeko hautua

egiten dutela esan arren, aldaketa proposatzen denean, mutualitateen aldeko jarrera irmoa agertzen dute.

B.1) ESTALDURAK EZ DIRA BERAK

Enpresa batek GSINrekin kontingentzia medikuen estaldura kontratatzen duen uneaz geroztik, langileari osasun-zerbitzu publikoarekin

egokituko zaio asistentzia medikua (mutualitatearen kontrola jasan barik) eta mutualitatearekin dauzkan prestazio eta

bitarteko ber-berak egokituko zaizkio. Hots, GSINk bere gain hartzen ditu mutualitateei dagozkien eskuduntza guztiak.

16

Eztabaida sor dezakeen elementu bakarra prestazio berezietako batzordearena da, huraxe baita ondorio larriak edota hilgarriak

duen lan istripuren bat gertatu ondoren egoitza egokitzeko, atzerritik gorpuak ekartzeko,... hainbat gastu onar ditzakeena. Gai

hau juridikoki aztertzen ari gara, aipatu figura dagoeneko sortua dagoelako mutualitateetan, ez ordea GSIN-n. Bidegabekeria

batez ari gara; bidegabekeria, mutualitateak, GSINren diruarekin (kotizazioetan bildutako diru publikoa), GSIN berak eskaini

beharko lukeen zerbitzua eskaintzen ari delako. Erakunde laguntzaileak (mutualitateak) erakunde kudeatzaileak eskaintzen duen

zerbitzua baino hobeagoa eman dezake ala?

Honez gain, honen aldeko borroka luzatu beharko dugunez, eta hau izanik aitzakiarik nagusiena aldaketari ezetza emateko, zenbatetan

erabili du enpresako langile batek aipatu prestazio berezietako batzordea azken 10 urtean?

B.2) MUTUALITATEEK EGIN ATENTZIOAREN BIZKORTASUNA

Mutualitateek eskaini atentzioa bizkor egiten dela esan ohi da; egia da, lehenago atenditzen gaituzte, baina... hobeto egiten

dute? Zergatik ez dira mintzatzen mutualitateekin kontingentzia profesionaletan ditugun egiazko arazoez?:

• Osasunari egin kalteak lanean dutela jatorria ez da onartzen eta Osakidetzara bideratzen dute.

• Konplizitatea eta zurikeria enpresei.

• Ez da sendatzen.

• Alta goiztiarrak.

• Talkako tratamenduak (infiltrazioak).

• Birgaixotzeak eta ondorioak maiz.

• Gaixoek ez dute eskubiderik (ez dute bigarren iritzia jasotzek eskubiderik, mutualitatearen arabera, opera zaitzakete Madrilen

edo Bartzelonan,...)

Denok ezagutzen dugu norbait (lehengusu, ama, seme-alaba, laguna,...), non dagokion mutualitateak esan dion daukan horrek

(edozein gaixotasuna dela ere) ez duela jatorria lanean; hauen helburua ahalik eta azkarren lan egin dezagula izanik, ezarri ohi

dituzten tratamendu-medikuak inbaditzaileagoak dira; horrek, maiz, Osasunbidean edota Osakidetzan baino ondorio handiagoak

edota askoz ere ohizkoak diren birgaixotzeak eragiten ditu. Horregatik, azkarrago artatzen gaituztela esaten dutenean, egia

diote, baina hala ere esan beharra dago atentzio mota horri eskatzen zaiola.


gida

Honez gain, aldaketarekin lortu nahi dugun helburuetako bat publikoa indartzea da, hain zuzen, gizarte segurantzari egin kotizazioen

zati bat Osasunbidera edota Osakidetzara (osasun-laguntzari bideratu dena) joango liratekeelako; horrengatik, gizarte

segurantzari egin kotizazioak, enpresarien elkarteetara bideratu beharrean, publikoa dena indartzera bideratuko lirateke, horrela,

Osasunbidea edo bestela, Osakidetza giza baliabide eta baliabide tekniko gehiagoz hornitu ahal izan dadin.

B.3) GAIXOTASUN ARRUNTETAN ERE AURRERATZEN DITUZTE PROBAK

Mutualitateek probak eta tratamenduak egin ditzakete (edo bestela, erakunde pribatuekin kontrata dezakete) diru publikoaz

ordainduko direnak (aipatu proba eta tratamenduak ez dira erretiratuen, langabetuen eta adinez nagusi ez diren gazteen eskuragarri

izango, bai ordea, jardunean ari diren langileak (Osasunbideak eta Osakidetzak ordaintzen dituena, sistema sanitario

publikoak izan beharko lukeen unibertsaltasun irizpidea zapuztuz); lehenengo egunaz geroztik dei gaitzakete (lehen, 15. egunaz

geroztik); hitzordu batera joango ez bagina, alta ekonomikoa eman liezagukete (bajan irauten dugu, baina kobratu barik); alta

proposamenak egin diezazkiokete Osasun sailaren Ikuskatzailetza Medikuari, zeinak bost egunean erantzun beharko duen (lehen

15 egunetan), eta lehen mailako arretari kontsultatu ondoren osasun sailaren ikuskaritza medikuak alta emango ez baligu, mutualitateak

eska liezaioke GSINri lau egunetan erantzun behar duela (lehen hiru hilabete).

Hots, erreforma hauek gaitasun handiagoz hornitu dituzte mutualitateak; ezin ahantz enpresarien elkarte batzuez ari garela. Hori

eginez, susmopean jartzen da baja eman zaion edozein pertsona. Erreforma honekin zalantzan jartzen da ere oposizio publiko

bidez, merezimenduak eta gaitasuna frogatuz, Osakidetzako eta Osasunbideko pertsonal-sanitarioaren profesionaltasuna, zeinek,

horrez gain, mutualitateek ezarriko duten hotsera dantzatu beharko duten haien eskariei erantzuteko. Aldiz, mutualitateen

lanpostuak, soldatak eta medikuen osagarriak enpresariek ezarri irizpideen baitan egongo dira; mutualitateen helburua ez da

osasuna, bajak murriztea eta enpresarien irabazia handitzea baizik.

Irudikatu lehen mailako kirol lehia batean epailea beste taldearen entrenatzailea balitz, inork ez luke onartuko! Ba horixe da hain

zuzen egiten ari direna; patronalaren elkarte batzuk gure osasunari buruzko erabakiak hartzen dituzte.

17

B.4) MUTUALITATEETAKO LANGILEAK

Mutualitateetako enpleguaz eta haien langileak iraitziko direla mintzo dira; gure asmoa ez da enplegua suntsitzea, kalitateko

enplegu publiko bihurtzea baizik, eta lehengoratzetan betidanik egin denaren harira, enplegu deialdi publiko orotan eraendu

behar diren irizpideak eta printzipioak bermatu behar dira.

Izatez, Gizarte Segurantzak argitaratutako apirilaren 25eko 14/1986 Legean, haren hirugarren azken xedapenean, esaten da:

“Gobernuak, Errege Dekretu bidez, dagozkin Ministerioen proposamen baterakoan, xedatuko du Istripuetako Mutualitateen

osasun zerbitzuak eta establezimenduak, irabazi-asmorik ez duten Mutualitateak eta Erakunde publikoak eta pribatuak Osasun

Nazio Sisteman sartu ahal izango direla, beti ere, gutxiengo baldintzak eta eskakizunak beteko balituzte.”

Hau da, data hartaz geroztik publiko bihurtu ahal izan dira mutualitatearen baliabideak osasun sistema publikoan; baina ekonomia-interesek

eragin dute kontrako bidea egin izana hain zuzen, hots, eskuduntza publikoak pribatu bihurtu dituzte mutualitateen

onuran.

B.5) EGIAZKO KONTROL EZA

Honez gain, mutualitateei dagokienez, gertatzen ari diren arau aldaketa hauek guztiek mutualitateei erabateko ahalduntzea, zentralizazio

handiagoa dakarkie, Osasunbidearenak eta Osakidetzarenak diren ahalmenak, baita ikuskaritza medikuenak ere, osten

dituztelako. Gainera, mutualitateek joko duten erritmoan dantzatu behar izango dute haiek egin eskariei erantzuteko. Horrela,

ekitate eta unibertsaltasun irizpideen aurka, sanitate publikoa, argi eta garbi, pribatizatuko dute, sistemaren dualtasuna sortuz,

hots, bata alor pribatuak kudeatuko duena, sendoa izango dena, jardunean diren langileentzat, eta bestea, publikoa, deskapitalizatua,

ongintzatik gertuagoa egongo dena. Hortaz, diru publikoaz finantzatuko da sistema pribatua.


B.6) MUTUALITATEEK HOBETO KUDEATZEN DUTE, ETA AURREZPENA DAKARTE.

Alegia, mutualitateak kudeatzaile hobeagoak badira, zergatik eraman dituzte epaitegietara Mutualia, Mutua Navarra, La Universal,

Fremap, MAZ, Ibermutuamur, Activa Mutua,... mutualitateak 300 milioi euro baino gehiagoko iruzurra leporatuta?

Hala ere, kontuan hartu behar dira normalki aintzat hartzen ez diren diru kopuru handiak eta mutualitateek lanekotzat jo beharko

lituzkeen, eta halakotzat hartzen ez dituen osasunari egin kalteak. Mutualitateen osasun-jardueren kontrolik egiten ez denez, patologien

laneko jatorria ukatzen dute, eta osasun publikoak beregain hartu behar izaten ditu (baita ordaindu ere) mutualitateek

bere egin beharko lituzketen osasunari eragin kalteak.

B.7) EREDUEN ARTEKO ALDEAK

Berez, bi eredu ezberdin daude jokoan. Bata enpresariek egindako kudeaketa pribatuan oinarritua, non hartan xede ekonomikoa

lehenesten den, gure osasuna baino mozkinak lehenesten diren, non gaixoen eskubiderik ez dagoen, non gizarte segurantzaren

kuoten bidez finantzatzen den, baita Osasunbidearen eta Osakidetzaren diruz ere. Honek ekarriko du sistemaren ekitatea

eta unibertsaltasuna suntsituko dela (nire gurasoei edota seme-alabari ez dizkiete probak aurreratuko, niri bai ordea, eta gero,

Osasunbidek eta Osakidetza ordainduko dituzte, hots, teorian, nire gurasoena eta seme-alabena ere den diruarekin), publikoaren

pribatizazioan sakonduko dela. Eta ikusi ahal izan dugunez, eskuduntza handiagoz hornituko dute. Horrela, sistema bereizten da,

hau da, bata alor pribatuak kudeatuko du, sendoa izango dena, jardunean diren langileentzat, eta bestea, publikoa, deskapitalizatua,

ongintzatik gertuagoa egongo dena.

Aldiz, gure xedea publikoaren defentsan oinarritzen da, kotizazioen bidez sistema publiko hori sendotu ahal izatean sistema publiko

unibertsala, kalitatekoa, ekitatiboa, bakarra lortzearren urratsak egin ditzagun, non haren bidez erabiltzaileen sorospen-eskubideen

euskal gutuna garatuko den, prebentziora bideratua, parte-hartzailea eta ikerkuntzaren sustatzailea izango dena.

18

C.)ALDAKETARAKO ESPERIENTZIAK

Hainbat esperientzia daude, aldaketa eman den lekuetan eta Boduelle lana egin den lekuetan: LAB sindikatua, Gasteizko, Iruñeko,

Donostiako, Hernaniko,... udaletan. Eta haietan guztietan, ideologia-borrokaren prozesuan egin den lana, nahiz GSINrako

aldaketa egin denetan eta osasun sorospena Osasunbidearen edota Osakidetzaren bidez egiten denean, balorazioa aldekoa da.

(sakondu Bonduellekin, ea aipatu zen INFOa argitaratu den, eta erantzuna baiezkoa izatekotan, sartu haren balorazioa).

11.- GURE APUSTUA

Honengatik guztiarengatik, LABen aburuz mutualitateetako eredu honek mutualitateen erabateko ahalduntzea dakar, Osasunbideari,

Osakidetzari eta ikuskaritza medikuei eskuduntzak osten zaizkielako, zeinek, horrez gain, mutualitateek ezarriko duten

soinuan jardun beharko duten haien eskakizunei erantzuteko. Horrela, ekitate eta unibertsaltasun irizpideen aurka, sanitate publikoa

argi eta garbi pribatizatuko dute, sistemaren dualtasuna sortuz, hots, bata alor pribatuak kudeatuko duena, sendoa izango

dena, jardunean diren langileentzat, eta bestea, publikoa, deskapitalizatua, ongintzatik gertuagoa egongo dena. Hortaz, diru

publikoaz finantzatuko da sistema pribatua.

LAB sindikatua bide bikoitz batean jardungo da. Alde batetik, erreforma honen eragina gerarazten saiatuko gara. Horretan

enpresetan adostuko dugu kontingentzia profesionalak eta arruntak GSINrekin sinatu behar direla, ez ordea dagokion mutualitatearekin.

Horrela, osasun-sorospena Osakidetzak eta Osasunbideak egingo dute. Bestalde, herri eta langile gisa dauzkagun

premiekin bat eginez, lanean iraungo dugu lan harremanetarako berezko eredua, eredu sanitarioa eta babes sozialeko eredua,

mutualitaterik izango ez den eta denon osasunaren onuran jardungo den eredua sor dadin.

More magazines by this user
Similar magazines