profesionalak
Ausolan eta Basque Culinary Centerrek
berrikuntza sustatzeko
hitzarmena sinatu dute
Ane Atondo Azpilikueta
Lan administrazioko
administraria
Otsailaren 14an, Ausolan taldeak eta Basque Culinary Centerrek (BCC) elkarrekin lan
egiteko lankidetza hitzarmena sinatu zuten Arrasaten. Yoseba Jainagak, Ausolanen
zuzendari nagusiak, azaldu digu hitzarmena zertan den.
Ariadna Arbulu Rosocha
Lan administrazioko
administraria
Elena Santos De Frutos
Lan administrazioko
administraria
Miren Unzueta Muñoa
Lan administrazioko
administraria
Aintzane Zubizarreta Etxabe
Lan administrazioko
teknikaria
Yoseba Jainaga
Egun on, Yoseba. Basque Culinary
Centerrekin hitzarmena sinatu dugu berriki.
Denbora askoan landutako prozesu baten
amaiera dela esan genezake?
Baiezkoan nago; izan ere, badaramatzagu
urte batzuk haiekin lanean, eta ekintza
honekin jarraipena izango duen puntu
bat jarri diogu prozesuari, Ausolanentzat
funtsezkoa den zerbait lortze bidean, alegia,
gastronomiari dagokion tokia ematea,
irisgarria izanik jende guztiarentzat eta
hainbat formatutan.
Zein izan da bi erakundeen arteko
hitzarmenaren helburua?
Ausolanek eta Basque Culinary Centerrek
elkarrekin sinatutako dokumentuari esker,
azken urteetan I+G+B alorrean izan dugun
lankidetza amaitu dugu.
Lankidetza horren
helburua izan da, hain
justu, sukaldaritza
proposamen
berriak gauzatzea, kalitatezkoak,
osasungarriak, seguruak, gozoak eta
jasangarriak, gure merkatu nagusiari,
kolektiboentzako sukaldaritzari,
zuzendutakoak.
Hitzarmen honek ekarri al du
gauzatzeko moduko proiektu zehatzen bat?
Informazioa gure irakurleekin partekatu
nahiko genuke-eta?
Jakina. Hitzarmen honen ondorioz,
lankidetzarekin abiarazi nahi dugun lehen
proiektua enpresako jangela osasungarri eta
jasangarriaren kontzeptura zuzenduta dago.
Ekimen honen baitan catering ereduak
garatuko dira, menu berritzaile moduan,
tokiko gastronomiara egokitutakoak,
joera nazional zein nazioartekoa dutenak,
eta hainbat formatutan osatutakoak
(tradizionala eta takeaway).
Bidali zure errezeta hona:
Isabel Rodríguez Rocha
Lan administrazioko
administraria
ausolan@ausolan.com
Kaixo lagunak,
MASSANA naiz.
Hobeto jatera eta zure
platerik onenak gurekin
partekatzera gonbidatzen
zaitut.
• 8 kikara brokoli lore
• 1 tipula more, txikiturik
• 2 sagar berde, laukitxotan
zatiturik
• 2 kikara mahaspasa, hazirik
gabeak
• 1/2 kikara ekilore hazi
ERREZETA
Ongailua:
• 1 kikara maionesa
• 1/4 kikara sagar ozpin
• 1/2 kikara azukre
Bol batean, nahastu brokolia, tipula,
sagarrak, ekilore haziak eta mahaspasak.
Beste bol batean, bota maionesa, azukrea eta ozpina, eta ondo
nahastu.
Ongarritu entsalada aurretik prestatutakoarekin, eta utzi hozten,
harik eta zerbitzatu arte.
Joxe Mari Aizega eta Yoseba Jainaga
Brokoli eta sagar
entsalada
martxoa • 26. zk.
Ilusioak
Elikatzen
eta Mantentzen
2019
Barne Komunikazioko Buletina
17 emakume
2019ko ekainaren 3an, Auzo Lagun kooperatiba, gaur egungo AUSOLANen
ernamuina, sortu zeneko 50. urteurrena beteko da. Ospakizun une hauetan,
ezinbestekoa da 17 emakume haien historia gogoratzea, Mondragoneko kooperatiba
esperientziaren inspirazio iturri izan zen Jose Maria Arizmendiarrieta apaizaren
laguntzarekin, matxinatu, eta bidegabetzat jotzen zuten errealitatea, behin ezkontzen
zirenean senarra eta seme-alabak zaintzeko lanpostua uztera behartzen zituen
errealitate hura, eraldatzen ahalegindu zirenak.
Euren ekimena balentria keinu bat izan
zen, ingurunearekiko konpromisozko
keinua. Eredu kooperatiboa aukeratu
zuten euren enpresa proiektuarentzat,
eta AuzoLagun izena jarri zioten. Era
horretan, komunitateari zerbitzua
emateko borondatea erakutsi zuten,
auzolan hitzetik baitator, alegia, elkarrekin
egindako lana adierazten duen hitzetik.
Emakume horiek formula bat bilatu nahi
zuten, une hartan familia osatzean izaten
ziren tirabira eta gizarte hausturarik eragin
gabe: lanaldi erdian arituko ziren, lana
eta famili bizitza bateratu ahal izateko.
Enpresa jarduerari dagokionez, garbiketaz
eta sukaldaritzaz haratago, bestelako
negozio ildo batzuei ere heldu zieten;
hala nola inguruko industria enpresei
lanak azpikontratatzea, garbitegi
industriala eskaintzea... eta Espainiako
lehenengo haurtzaindegia ere sortu
zuten. 17 emakume haiek, eta atzetik
etorri zirenek, bizitzako gainerako
arloetan erabiltzen zuten sen ona
baliatu zuten lan munduan ere.
Ahaleginez eta umiltasunez,
gai izan ziren Auzo Lagun
izenez bataiatu zuten keinu
ausart hura gaur egun Ausolan
deitzen den proiektu sendo
bihurtzeko beharrezkoak diren
oinarri guztiak jartzeko.
MARTXOAREN
eMAKUMEAREN
NAZIOARTEKO
EGUNA
8
Gaur, emakume
guztion alde!
Eskerrik asko
gure ADNaren
parte izateagatik
Auzo Lagunen
historia bizia
Gune zoragarri eta iradokitzaile batean, Olandixon, jarri dugu hitzordua Mari Jose Moyarekin, Coro Lazkanorekin eta Amparo
Ibarguenekin, gure enpresari eta 50. urteurrenari buruz hitz egiteko. Hiru emakume hauek ia hasiera-hasieratik bizi izan dute Auzo
Lagunen historia. Gaur egun, kooperatibako bazkide aktibo zaharrenetakoak dira, eta eurei esker lortuko dugu historia honi hasiera
eman zioten 17 emakume haiekin nolabait harremanetan jartzea.
Magazinen etekina atera nahi izan diogu
efemeride honi, atzera begiratu, eta lehen
eskutik jakiteko zer sentimendu sortzen
dituen urteurrenak. Hirurek ezagutu dute
Auzo Lagunen bilakaera eta hazkundea.
Amparok berak azaldu digu, hitzez hitz:
“Apaiz etxean prestatzen genuen jana,
eta hainbat tokitatik zetozen 80tik gora
pertsonari ematen genien jaten eguneroegunero”.
Hazteko ezinbestekoa izan dute
gogor lan egitea, “ahalegin handia egin
behar izan dugu, eta ardura handia izan
dugu, baina ilusio bereziz aritu gara”.
Une haietan, enpresaren estrategia
“lanaldi partzialean aritzea zen, bost ordu
eta erdian”, Corok azaldu digunez, eta
sarri askotan, inguruko beste kooperatiba
batzuetan “utzitako langile” gisa. Coro
eta Mari Jose, esaterako, Copreci, Fagor
Etxetresna Elektrikoak eta beste enpresa
batzuetatik igaro ziren. Oso oroitzapen
onak dituzte. Mari Josek kontatu digunez,
harrera bikaina egin zieten. Ez enpresa
horietan, ez inguruko gainerakoetan, ez
zuten “inolako presiorik jasan ezkondu
ostean lanean jarraitzeagatik”. Izan ere, ez
dezagun ahaztu Auzo Lagunen araua zela
ezkonduta egotea lan egin ahal izateko.
Dena den, baziren salbuespenak, Amparok
barre artean aitortu duen bezala, bera
ezkondu gabe zegoela hasi baitzen lanean.
Eta orain… nola ikusten duzue AUSOLAN?
“Asko baina modu ordenatuan hazi
den enpresa da, eta horri esker gauden
tokian gaude orain. Hasieran egiten zuen
bezalaxe, langileengandik hurbil egoten
ahalegindu behar du”. Eta horretan bat
datoz hirurak, Auzo Lagunen 43 urtez
lanean aritu ostean duten ikuspegitik.
Aurki hartuko dute erretiroa hirurek
(Coro pentsioduna izango da lerrook
argitaratzerako), eta guztiek nahiko
lukete gogoratzea “gogor lan egin duten”
pertsonak direla, “ilusioz, Ausolan gaur
egun dena izatera irits zedin”. Amparok,
Mari Josek eta Corok 17 konformagaitz
haiek hasitako bideari jarraitu diote, eta
atzetik datozenek eredu horri jarraitzea
espero dute, beste 50 urte betetzeko.
Mari José Moya, Oscar Alarcia, Amparo Ibargüen eta Coro Lazkano
Zer sentimendu
eragiten dizu Ausolanek
50 urte betetzeak?
Gure 50. urteurrena dela tarteko, AUSOLANeko emakume langileei galdetu nahi izan
diegu zer sentitzen duten etxeak 50 urte bete dituela-eta. Hementxe dugu jasotako
erantzunen lagin bat.
Uliako
Karmele Atorrasagasti
Arrasateko Laboral Kutxako
Zentraleko garbiketa arduraduna.
Gipuzkoa
Nire ustez, AUSOLANek ekarpen handia
egin du 50 urte hauetan: sukaldaritzaren
eta garbiketaren arloan aitorpen handia
dauka estatu mailan; emakume ugari
lanean hastea erraztu du, eta, aldi berean,
horien guztien independentzia ekonomikoa
bultzatu. Ni benetan harro nago
AUSOLANeko parte izateaz, eta ziur nago
AUSOLANeko langile belaunaldi berriak
beste 50 urte ospatuko dituela.
Lourdes de la Torre
Eskoriatzako Almen ikastolako
garbiketa taldeko burua. Gipuzkoa
Benetan pozik nago nik lan egiten dudan
enpresak eta gure ama hasiera-hasieratik
erretiroa hartu arte bazkide izan zen
enpresak 50 urte bete dituelako!
Beste hainbeste betetzea espero dut!
Ana Castellano Moreno
Gavako Salvador Lluch eskolako
koordinatzailea. Bartzelona
Zorionez eta harrotasunez beteta nago
pertsonak ardatz dituen eta balioz josita
dagoen enpresa honetan aritzeagatik.
TRUKOAK
Mari Jose Cacho
Tuterako Monte San Julian eskolako
begiralea. Nafarroa
Pozik eta harro nago AUSOLANeko parte
izateagatik. Eskerrak eman behar dizkiot,
haurrekin lan egiteko aukera eman
didalako, horixe baita bizitzan gehien
gustatzen zaidana.
Estibaliz Antizar
Trapagarango Itxaropena
ikastolako jangela arduraduna.
Bizkaia
Poz handia da 50. urteurrena ospatzea, eta
harro nago nire lan bizitzako 20 urte hemen
igaro ditudalako. Profesionalki hazi egin naiz,
erantzukizunez, motibazioz eta konpromisoz;
betiere, ondo egindako lanak ematen duen
gogobetetzearekin. Ausolan osatzen dugun
langile guztiok garen familia handiarekin
partekatutako zerbait da. Zorionak!
Alixi Urrestarazu
Alaitz ikastetxe publikoko jangela
arduraduna. Barañain. Nafarroa
Ausolanek 50 urte bete dituen honetan,
EMAKUMEEN INDARRA sentitzen dut,
gehiengoa baitira enpresa honetan,
egiten duten lanagatik eta zerbitzua
hobetzeko gauzatzen duten etengabeko
ahaleginagatik.
Miren Tolosa
Tolosako Herrikide ikastolako
jangela arduraduna eta
koordinatzailea. Gipuzkoa
Oso pozik nago Ausolanek 50 urte bete
dituelako, baina batez ere, GOGOBETETA
nago. Gogobeteta, garai batean emakume
talde batek hasitako lana aurrera eraman
dugulako urte hauetan guztietan. Emakume
horiek taldean eta ilusioz lan egiten erakutsi
ziguten. 50 urteren buruan modu berean
jarraitzen badugu, guztion artean lan ona
egin dugulako izango da!
María Ángeles Segura
Cabañero
Maria Yocasta Ruiz Aguilera
eskolako begiraleen
koordinatzailea. El Puerto. Valentzia
AUSOLAN erreferentziazko enpresa bihurtu
da Camp de Morvedre eskualdean. Asko
gara familia handi hau osatzen dugunok,
eta espero dugu enpresak beste hainbeste
urtebetetze ospatzea eta modu aktiboan
parte hartzen jarraitzea hainbat eta hainbat
pertsonaren bizitzan (izan bazkaltiarrak,
izan langileak). Ondo egindako lanak 50
urte bete ditu! Zorionak!.
Antton Pavón
Donostiako Santo Tomas Lizeo
ikastolako bigarren sukaldeburua
Harro nago Ausolanen lan egiteaz.
Ez daramat denbora asko, baina argi
ikusi dut enpresa serioa dela; beraz,
ez da harritzekoa 50 urte betetzea
bere sektoreko lider izanda. Espero dut
enpresari hazten eta hedatzen laguntzen
jarraitzea neuk ere.
ALBISTEAK
Kaixo, Ulia naiz eta hau da nire trukoa:
Garbitzeko baliatzen dugun zapiari ahalik eta
etekin handiena ateratzeko, gomendagarria da
zapiaren aurpegi guztiak erabiltzea. Horretarako,
8 aurpegien teknika balia dezakegu; hots, zapia
erditik tolestu behar dugu, hainbat bider, 8 aurpegi
lortu arte. Hala, aurpegi bat zikindutakoan, beste
bat erabili, harik eta denak zikindu arte. Orduan,
zapia xaboiz garbitu, eta berriro lanari ekiteko
moduan izango gara. Horrela, zapia urberritu
beharreko aldiak murriztu, eta mugimendu
errepikakorrak aurrezten dira.
Ausolanek bat egin du
Lilatoiaren 30. lasterketarekin
Yuwa Donostia 2019
proiektuaren baitan
Irakurtzen jarraitzeko, bisitatu gure webgunea:
ausolan.com