Magazine n 26-mar 2019-online-4_hojas

aaronstaff

martxoa • 26. zk.

Ilusioak

Elikatzen

eta Mantentzen

2019

Barne Komunikazioko Buletina

17 emakume

2019ko ekainaren 3an, Auzo Lagun kooperatiba, gaur egungo AUSOLANen

ernamuina, sortu zeneko 50. urteurrena beteko da. Ospakizun une hauetan,

ezinbestekoa da 17 emakume haien historia gogoratzea, Mondragoneko kooperatiba

esperientziaren inspirazio iturri izan zen Jose Maria Arizmendiarrieta apaizaren

laguntzarekin, matxinatu, eta bidegabetzat jotzen zuten errealitatea, behin ezkontzen

zirenean senarra eta seme-alabak zaintzeko lanpostua uztera behartzen zituen

errealitate hura, eraldatzen ahalegindu zirenak.

Euren ekimena balentria keinu bat izan

zen, ingurunearekiko konpromisozko

keinua. Eredu kooperatiboa aukeratu

zuten euren enpresa proiektuarentzat,

eta AuzoLagun izena jarri zioten. Era

horretan, komunitateari zerbitzua

emateko borondatea erakutsi zuten,

auzolan hitzetik baitator, alegia, elkarrekin

egindako lana adierazten duen hitzetik.

Emakume horiek formula bat bilatu nahi

zuten, une hartan familia osatzean izaten

ziren tirabira eta gizarte hausturarik eragin

gabe: lanaldi erdian arituko ziren, lana

eta famili bizitza bateratu ahal izateko.

Enpresa jarduerari dagokionez, garbiketaz

eta sukaldaritzaz haratago, bestelako

negozio ildo batzuei ere heldu zieten;

hala nola inguruko industria enpresei

lanak azpikontratatzea, garbitegi

industriala eskaintzea... eta Espainiako

lehenengo haurtzaindegia ere sortu

zuten. 17 emakume haiek, eta atzetik

etorri zirenek, bizitzako gainerako

arloetan erabiltzen zuten sen ona

baliatu zuten lan munduan ere.

Ahaleginez eta umiltasunez,

gai izan ziren Auzo Lagun

izenez bataiatu zuten keinu

ausart hura gaur egun Ausolan

deitzen den proiektu sendo

bihurtzeko beharrezkoak diren

oinarri guztiak jartzeko.

MARTXOAREN

eMAKUMEAREN

NAZIOARTEKO

EGUNA

8

Gaur, emakume

guztion alde!

Eskerrik asko

gure ADNaren

parte izateagatik

More magazines by this user
Similar magazines