Magazine n 26-mar 2019-online-4_hojas

aaronstaff

Zer sentimendu

eragiten dizu Ausolanek

50 urte betetzeak?

Gure 50. urteurrena dela tarteko, AUSOLANeko emakume langileei galdetu nahi izan

diegu zer sentitzen duten etxeak 50 urte bete dituela-eta. Hementxe dugu jasotako

erantzunen lagin bat.

Uliako

Karmele Atorrasagasti

Arrasateko Laboral Kutxako

Zentraleko garbiketa arduraduna.

Gipuzkoa

Nire ustez, AUSOLANek ekarpen handia

egin du 50 urte hauetan: sukaldaritzaren

eta garbiketaren arloan aitorpen handia

dauka estatu mailan; emakume ugari

lanean hastea erraztu du, eta, aldi berean,

horien guztien independentzia ekonomikoa

bultzatu. Ni benetan harro nago

AUSOLANeko parte izateaz, eta ziur nago

AUSOLANeko langile belaunaldi berriak

beste 50 urte ospatuko dituela.

Lourdes de la Torre

Eskoriatzako Almen ikastolako

garbiketa taldeko burua. Gipuzkoa

Benetan pozik nago nik lan egiten dudan

enpresak eta gure ama hasiera-hasieratik

erretiroa hartu arte bazkide izan zen

enpresak 50 urte bete dituelako!

Beste hainbeste betetzea espero dut!

Ana Castellano Moreno

Gavako Salvador Lluch eskolako

koordinatzailea. Bartzelona

Zorionez eta harrotasunez beteta nago

pertsonak ardatz dituen eta balioz josita

dagoen enpresa honetan aritzeagatik.

TRUKOAK

Mari Jose Cacho

Tuterako Monte San Julian eskolako

begiralea. Nafarroa

Pozik eta harro nago AUSOLANeko parte

izateagatik. Eskerrak eman behar dizkiot,

haurrekin lan egiteko aukera eman

didalako, horixe baita bizitzan gehien

gustatzen zaidana.

Estibaliz Antizar

Trapagarango Itxaropena

ikastolako jangela arduraduna.

Bizkaia

Poz handia da 50. urteurrena ospatzea, eta

harro nago nire lan bizitzako 20 urte hemen

igaro ditudalako. Profesionalki hazi egin naiz,

erantzukizunez, motibazioz eta konpromisoz;

betiere, ondo egindako lanak ematen duen

gogobetetzearekin. Ausolan osatzen dugun

langile guztiok garen familia handiarekin

partekatutako zerbait da. Zorionak!

Alixi Urrestarazu

Alaitz ikastetxe publikoko jangela

arduraduna. Barañain. Nafarroa

Ausolanek 50 urte bete dituen honetan,

EMAKUMEEN INDARRA sentitzen dut,

gehiengoa baitira enpresa honetan,

egiten duten lanagatik eta zerbitzua

hobetzeko gauzatzen duten etengabeko

ahaleginagatik.

Miren Tolosa

Tolosako Herrikide ikastolako

jangela arduraduna eta

koordinatzailea. Gipuzkoa

Oso pozik nago Ausolanek 50 urte bete

dituelako, baina batez ere, GOGOBETETA

nago. Gogobeteta, garai batean emakume

talde batek hasitako lana aurrera eraman

dugulako urte hauetan guztietan. Emakume

horiek taldean eta ilusioz lan egiten erakutsi

ziguten. 50 urteren buruan modu berean

jarraitzen badugu, guztion artean lan ona

egin dugulako izango da!

María Ángeles Segura

Cabañero

Maria Yocasta Ruiz Aguilera

eskolako begiraleen

koordinatzailea. El Puerto. Valentzia

AUSOLAN erreferentziazko enpresa bihurtu

da Camp de Morvedre eskualdean. Asko

gara familia handi hau osatzen dugunok,

eta espero dugu enpresak beste hainbeste

urtebetetze ospatzea eta modu aktiboan

parte hartzen jarraitzea hainbat eta hainbat

pertsonaren bizitzan (izan bazkaltiarrak,

izan langileak). Ondo egindako lanak 50

urte bete ditu! Zorionak!.

Antton Pavón

Donostiako Santo Tomas Lizeo

ikastolako bigarren sukaldeburua

Harro nago Ausolanen lan egiteaz.

Ez daramat denbora asko, baina argi

ikusi dut enpresa serioa dela; beraz,

ez da harritzekoa 50 urte betetzea

bere sektoreko lider izanda. Espero dut

enpresari hazten eta hedatzen laguntzen

jarraitzea neuk ere.

ALBISTEAK

Kaixo, Ulia naiz eta hau da nire trukoa:

Garbitzeko baliatzen dugun zapiari ahalik eta

etekin handiena ateratzeko, gomendagarria da

zapiaren aurpegi guztiak erabiltzea. Horretarako,

8 aurpegien teknika balia dezakegu; hots, zapia

erditik tolestu behar dugu, hainbat bider, 8 aurpegi

lortu arte. Hala, aurpegi bat zikindutakoan, beste

bat erabili, harik eta denak zikindu arte. Orduan,

zapia xaboiz garbitu, eta berriro lanari ekiteko

moduan izango gara. Horrela, zapia urberritu

beharreko aldiak murriztu, eta mugimendu

errepikakorrak aurrezten dira.

Ausolanek bat egin du

Lilatoiaren 30. lasterketarekin

Yuwa Donostia 2019

proiektuaren baitan

Irakurtzen jarraitzeko, bisitatu gure webgunea:

ausolan.com

More magazines by this user
Similar magazines