23.09.2020 Views

Guia Arratia 2020

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Arratiako Udalen Mankomunitatea

Udalaz gaindiko erakunde hau 1982. urtean eratu zan, Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa,

Ubide eta Zeanuriko Udalen aginpidetzako zerbitzuak modu mankomunatuan eskeintzeko. Udalerri horreek

danak Arratiako natur eskualdean dagoz.

4

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA

Elexalde, 49 (Igorre) Tel. 946 311 717 • Faxa 946 319 215

mankomunitatea.arratia@bizkaia.org

www.arratia.net • Ordutegia: 8,00etatik-15,00etara

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA,

ZURE ZERBITZURA

I. OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK

Administrazioaren gizarte-zerbitzuak jasotzeko zein gizarte-prestazioak

eskuratzeko atea da. Zerbitzu honen eginkizunak honako hauek dira:

- Prestazino eta zerbitzuen ganeko informazinoa emotea.

- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuei

buruzko informazioa.

- Kasuen balorazioa eta jarraipena, hala eskatzen duten kasuetan.

- Pertsonen beharrizanei erantzuteko prestazio eta/edo zerbitzu

egokietara bideratzea.

- Kasuetan esku hartzen duten beste sistema eta eragileekin

koordinatzea.

Helburua hauxe da: pertsonen ongizatea, gizarteratzea, bizi-kalitatea

eta autonomia hobetzea, zerbitzuak eskaintzen dituen jarduerak,

zerbitzuak eta prestazioak direla tarteko.

Eskaintzen diran prestazino eta zerbitzuak honeek dira:

Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL): Helburuzko izaera

daukan laguntza ekonomikoa, urtekoa. Etxebizitza alokatzeagatiko

gastuak, hipoteka-kredituaren amortizazioa, etxebizitzaren, altzarien

edota etxetresnen mantentze-lana, konponketak eta instalazioak

ordaintzeko edota zorpetzeari eta oinarrizko beharrizanei erantzuteko

baliatzen da.

Hipoteka gastuetarako laguntza bereziak: Laguntza horiek AUMk

GLLgatik ematen dituen zenbatekoen barruan sartuko dira aurten.

Gizarteratzeko laguntza bereziak: Aldian behingo prestazio

ekonomikoa, oinarrizko premiak ordaintzeko bideratuko dena, bai eta

gizarte eta/edo lan-inklusiorako prozesutik sortuko direnak ere. Gastu

horiei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonei

zuzenduko zaizkie.

Mendekotasunaren balorazinoa: Modu iraunkorrean pertsonek

autonomia fisikoa, sentsoriala, mentala edo intelektuala ez izatea

baloratzen da, adinagatik edo desgaitasun batengatik sortzen dena, bai

eta egunerako bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsona

baten laguntza behar izatea ere. Lortutako balorazioaren arabera,

honako zerbitzu eta/edo prestazio hauek eskuratu ahal izango dituzte:

etxez etxeko laguntza zerbitzua; telelaguntza; eguneko eta gaueko

zentroaren zerbitzua; egoitzazko zerbitzu iraunkorra eta aldi baterakoa;

familia-ingurunean zaintzak egiteko prestazio ekonomikoa; eta laguntza

pertsonalerako prestazio ekonomikoa.

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua: Zerbitzua ordainketa partekatuari

atxikita dago, eta prebentziorako, laguntzarako eta inklusiorako

eskaintzen da. Hain zuzen ere, autonomiari dagokionez mugak dituzten

erabiltzaileei laguntzeko sortu da, beren etxebizitzetan geratzeko aukera

ematen dieten eguneroko jarduerarik oinarrizkoenak egin ditzaten.

Zerbitzuaren bitartez arreta pertsonalerako laguntza eskaintzen da eta,

hala badagokio, etxekoa ere bai, ahalik eta denbora luzeenean ohiko

inguruan molda daitezen.

Telelaguntza: Erabiltzaileak behar izanez gero, laguntza iraunkorra (24

ordu egunean) eskaintzen duen zerbitzu batekin berehala harremanetan

jartzeko aukera ematen du zerbitzu honek. Gailua aktibatzeko, botoia

sakatu besterik ez da egin behar, eta aktibatutakoan beharrezko laguntza

berehala eskuratzeko modua ematen dio erabiltzaileari. Zerbitzua

ordainketa partekatuari atxikita dago: 5 euro hilean.

Gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko zerbitzua: Gizartean

eta hezkuntzan esku hartzeko lantaldea haurrek babesgabetasunarazo

arinak edo arruntak dituzten egoeretan esku hartzeaz eta horiek

prebenitzeaz arduratzen da, baldin eta gizarte- eta hezkuntza-arloan eta

arlo psikosozialean laguntza behar bada.

Gizarte-hezkuntzako laguntza hori (banakakoa, familiakoa edo taldekoa)

familiaren etxean bertan nahiz komunitatearen ingurunean landu daiteke.

Zerbitzu honen helburu nagusia laguntzen diren adingabeen garapen

integrala bermatzea da, familia-bizitza normalizatua sustatuta.

II. ETXEKO HONDAKINEN KUDEAKETEA ETA BILKETEA

Lehentasunezko zerbitzua da, bitarteko propioekin diseinatua eta

kudeatua, eta AUM-k ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko

duen konpromisoarekin bat eginez, sentsibilizazio kanpainekin indartua.

Etxeetako hondakinen gaikako bilketa sustatzen du, eta ordenantza baten

bidez dago araututa.

Eukiontzi motak:

- Grisa: berrerabili edo birziklatu ezin daitekeen etxeetako errefusa.

- Urdina: papera-kartoia.

- Horia: plastikozko eta metalezko ontziak.

- Berdea: beira.

- Marroia: materia organikoa (bio-hondakinak).

- Laranja: etxeetako olioa.

- Zuria: berrerabilpena: etxetresna txikiak, arropa, liburuak.

- Pilak: pilak eta akumuladoreak.

ALTZARIAK ETA TAMAINA HANDIKO GAIAK JASOTZEA: zerbitzua

aurretiaz eskatu behar da, AUM-ren telefono zenbaki honetan: 946

311717.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!