Transform your PDFs into Flipbooks and boost your revenue!
Leverage SEO-optimized Flipbooks, powerful backlinks, and multimedia content to professionally showcase your products and significantly increase your reach.
Ikasle baten elkartasuna
Saharan
San Fermin Ikastolako ikasle den Helena Benítez de la
Torrek esperientzia berezi eta hunkigarria bizi izan du azken
hilabeteetan. 11 urteko ikaslea Saharako errefuxiatuen
kanpalekuetara bidaiatu zen bere familiarekin eta Laura
Francisco Nafarroako Ospitaleko diabetes unitateko erizainarekin
batera, diabetesa ikusgarri egiteko eta bertako
familien egoera gertutik ezagutzeko helburuarekin.
Helenari duela urtebete diagnostikatu zioten 1 motako
diabetesa, eta bidaia honetan beste haur eta gazte batzuek
gaixotasun hori zein baldintza gogorretan bizi duten ikusi
ahal izan zuen. Saharako kanpalekuetan medikamentu eta
intsulina falta handia dago, eta familiek zailtasun handiak
dituzte tratamendu egokia jasotzeko.
Bidaiak aukera eman zien, bestalde, hainbat familia
saharar bisitatzeko. Helena eta Laura Francisco gazte
diabetikoekin elkartu ziren, euren eguneroko bizimodua
partekatzeko eta intsulina erabiltzen laguntzeko. Helenak
berak erakutsi zien nola neurtzen duen glukosa eta nola
erabiltzen duen intsulina bere egunerokoan.
Saharako kanpalekuetako egoera oso gogorra da: ur eta
sendagai falta, bero handia eta elikadura eskasa dira eguneroko
erronkak. Gainera, diabetesa duten pertsonentzat
egoera are zailagoa da, dieta egokirik eta tratamendu
jarraiturik ez dutelako. Nafarroatik hainbat erakunde eta
familiak urteak daramatzate Saharako herriarekin elkarlanean,
“Oporrak bakean” bezalako programen bidez
elkartasuna sustatuz.
Helenaren esperientziak gazteek ere gizartea hobetzeko
eta beste pertsona batzuen errealitatea ezagutzeko gaitasuna
dutela erakusten du eta oso harro gaude, keinu
honen bitartez, gure ikasleetako baten elkartasunaren,
konpromisoaren eta giza balioen adibide izan delako.
10 orria sanferminikastola.eus