17.06.2026 Views

ORRIA 61

  • No tags were found...

Transform your PDFs into Flipbooks and boost your revenue!

Leverage SEO-optimized Flipbooks, powerful backlinks, and multimedia content to professionally showcase your products and significantly increase your reach.

Ikastoletan atzerapausurik ez!

Joan den maiatzan, Nafarroako Ikastolek erantzun irmoa

eta deigarria eman genion Hezkuntza Departamentuak

itunak murrizteko hartutako erabakiari. “Ikasgelak kalera,

Ikastolak herrira” ekimenaren bidez, 15 herritan ikasgelak

plazetara atera genituen, hezkuntza-eredu propioaren eta

euskararen defentsan, eta ikastolak herritik sortuak eta

herriarentzat lanean ari direla berriz ere agerian uzteko.

Sakanatik Baztanera, Beratik eta Bortzirietatik Hegoaldera

eta Erriberara, Zangozatik Iruñerrira, Lizarratik Tafallara,

ikastolen komunitatea (ikasleak, gurasoak, irakasleak

eta langileak) kalera irten zen oinarrizko mezu batekin:

ez dugu onartuko Nafarroako hezkuntzan eta gure semealaben

etorkizunean atzerapausorik ematea. Ikastolen

komunitateak salatu zuenez, itunak kentzeko erabakia

arbitrarioa izan da, eta hartutako erabakian atzera egiteko

exijitu genion Carlos Gimeno kontseilariari. Gure ikastolan

ere patiora atera ginen ikasleak, profesionalak eta gurera

hurbiltzeko aukera izan zuten gurasoak.

Mobilizazioek Nafarroako ikastolen sarea osatzen duten

herri guztietako komunitatearen indarra eta kohesioa

erakutsi zuten. Ikastolek, kalera ateratako ikasgelen bitartez,

argi utzi genuen ez dugula atzerapausorik onartzen

seme-alaben etorkizunean eta Nafarroako hezkuntzan.

Egun horretan, ikastola guztietan irakurritako mezuan,

ikastolak, lehen egunetik, herritik sortuak eta herriarentzat

lanean ari direla adierazi zen. Halaber, berdintasuna eskatu

genuen sare guztientzat, eta auzolanean eraikitako

komunitateari bizkar ematea ez dela bidezkoa adierazi

genuen.

Honela, Hezkuntza Departamentuak erabaki arbitrario

hori atzera bota arte Ikastolek mobilizatzen jarraituko

dugula berretsi genuen. Nafarroa euskaraz josteko eta

hezkuntza-sare herrikoia defendatzeko konpromisoa

agerian utziz, eta gizarte osoari euskararen eta ikastolen

defentsan bat egitera dei eginez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!