17.06.2026 Views

ORRIA 61

  • No tags were found...

Transform your PDFs into Flipbooks and boost your revenue!

Leverage SEO-optimized Flipbooks, powerful backlinks, and multimedia content to professionally showcase your products and significantly increase your reach.

Liburutegia

Hamaika jarduera irakurzaletasuna bultzatzeko

2025–2026 ikasturtean zehar eskolako liburutegia jarduera

ugariren topagune izan da, irakurzaletasuna sustatzeko

eta ikasleek liburuekin harreman estua garatzeko helburuarekin.

Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara arteko

ikasleek liburutegira hurbiltzeko eta bertako aukerak

ezagutzeko hainbat dinamika eta ekimen antolatu dira,

irakurketa, kontakizuna eta sormena uztartuz.

Txikienek ere izan dute liburutegia ezagutzeko aukera,

HHko 2. mailako ikasleak apirilean etorri baitziren lehen

aldiz espazio hau ezagutzera. Bisita horretan liburutegia

zer den, nola erabiltzen den eta bertan zer aurki

daitekeen azaldu zitzaien modu atseginean. Jarduera

berezi gisa, kamishibai saio bat egin zen, irudiak eta

kontakizuna uztartzen dituen ipuin-kontaketa modu

berezia. Haurrek arreta handiz jarraitu zuten istorioa, eta

askorentzat liburutegien munduarekin izandako lehen

esperientzia izan zen.

Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleek, berriz, “lehen

irakurle” gisa hasten dute beren ibilbidea liburutegian.

Urtean zehar hiru aldiz etortzen dira, eta bisita horietako

batean irakurle karneta jasotzen dute, liburuen mailegua

egiteko lehen pauso garrantzitsua. Ikasturteari amaiera

emateko, Musas y Fusasen emanaldia antolatu zen,

musika eta kontakizuna uztartzen dituen saioa, haurrek

giro berezian gozatu zutena.

Lehen Hezkuntzara igarotzean, liburutegiarekin duten

harremana sendotu egiten da. LH1 eta LH2 mailetako

ikasleek bi astetik behin bisitatzen dute liburutegia,

liburuak maileguan hartzeko eta irakurtzeko ohitura

pixkanaka sendotuz. Errutina horrek ikasle askoren

artean irakurketarako interesa pizten laguntzen du, eta

asko liburu berrien zain egoten dira hurrengo bisita iritsi

arte. Ikasturtean zehar, gainera, kamishibai saio batzuk ere

antolatzen dira haientzat, ipuinen bidez irudimena lantzeko.

LH3. mailako ikasleek ere bi astetik behineko dinamika

mantendu dute aurten, liburutegira etorri eta liburuak maileguan

hartzeko. Ikasturtean kamishibai saio bat ere egin

zen, baina jarduera berezietako bat Liburuaren Egunaren

inguruan antolatu zen. Egun horretan loreen tailerra egin

zen: liburu bat maileguan hartzen zuen ikasle bakoitzak

lore bat eramaten zuen etxera. Horrez gain, ikasleek liburu

gomendioen fitxak bete zituzten, eta horiekin “gomendioen

txokoa” sortu zen liburutegian. Horrela, zer irakurri ez

dakitenek beste ikasleen proposamenak kontsultatzeko

aukera dute.

Adinean aurrera egin ahala, ikasleek autonomia handiagoa

izaten dute liburutegia erabiltzeko. LH4. mailakoek,

adibidez, mailegu librea dute: irakasleari baimena eskatuta,

beraien kabuz joan daitezke liburuak aukeratzera.

Ikasturte honetan, gainera, jarduera berezi bat antolatu

zen haientzat: misterioz beteriko escape edo ihes-joko

bat. Eskubeltz taldearen abenturak liburuan oinarrituta,

ikasleek hainbat pista eta erronka gainditu behar izan

zituzten, misterioak argitu ahala kofre bateko giltzarrapoa

irekitzeko zenbakiak lortuz. Kofrearen barruan detektibe

karnetak aurkitu zituzten. Ondoren, misteriozko liburuak

irakurtzera animatzeko, karnet horietan urrezko izarrak

jartzen zitzaizkien liburuak hartzen zituzten bakoitzean.

18

LHko 5. mailako ikasleek, bestalde, komikien munduan

murgiltzeko aukera izan zuten. Bigarren hiruhilekoan komiorria

sanferminikastola.eus

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!