17.06.2026 Views

ORRIA 61

  • No tags were found...

Transform your PDFs into Flipbooks and boost your revenue!

Leverage SEO-optimized Flipbooks, powerful backlinks, and multimedia content to professionally showcase your products and significantly increase your reach.

Nafarroa Oinez:

bihotza taupaka

Batzuetan, urrutiko bi herriren arteko bidea ez da kilometrotan neurtzen. Batzuetan, bihotzak eta hizkuntzak egiten dute

zubia. Horixe gertatu zen Erentzun eta San Fermin ikastolek Nafarroa Oinez 2026 elkarrekin antolatzeko erronka hartu

zutenean. Vianatik Zizur Txikira, mugaldeko errealitatetik Iruñerriko bihotzera, bi ikastolek eskua eman zuten amets

partekatu bati forma emateko: euskararen aldeko festa handi bat eraikitzea, auzolanean eta komunitatean oinarrituta.

Hasieratik argi izan zuten ez zela soilik jai bat antolatzea. Izan ere, abentura hau ofizialki azaroan abiatu zen, komunikabideen

aurrean Nafarroa Oinez 2026ko logoa eta leloa aurkeztu zirenean. Une hartan hasi zen publiko egiten bi

ikastolen arteko elkarlan historikoa, eta lehen egunetik bertatik argi geratu zen aurtengo edizioak nortasun propioa

izango zuela: mugak gaindituko zituen elkarlana, komunitatea eta euskararekiko konpromisoa.

Nafarroa Oinez hau bidea egitea zen; elkar ezagutzea, sareak ehuntzea eta euskararen aldeko konpromisoa berritzea.

Horregatik, lehen urratsetatik bertatik, haurrek eta familiek hartu zuten protagonismoa. Abenduaren 16an, Iruñeko

Alde Zaharrean Oinez denda inauguratu zenean, argi geratu zen aurtengo edizioaren espiritua zein izango zen.

Kaleak dantzaz, musikaz, txokolate usainez eta haurren algarez bete ziren. Euskara izan zen erdigunea, eta haurrek,

Nafarroako ikastolen etorkizun eta arrazoi nagusiek, eman zioten bizia egunari.

Handik egun gutxira, Vianan ere zabaldu zen Oinez denda. Mugan dagoen herri batean, euskarak bere txokoa

irabaztea ez da keinu huts bat; erresistentzia modu bat da, etorkizunari leihoa irekitzea. Eta bide horretan, ikastolak

ez dira inoiz bakarrik ari. Auzolana izan da, beste behin ere, Nafarroa Oinezen motor nagusia. Familia, irakasle, ikasle,

laguntzaile eta herritarren artean eraiki baita pausoz pauso urte osoko mugimendu hau.

4

orria sanferminikastola.eus

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!