07.09.2016 Views

EAJ-PNVren egitasmoa 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKARA ETA HIZKUNTZA BIZIKIDETZA

18.3 KONPROMISOA

ERAGINKORTASUNEZ AURRERA EGIN, HERRITARREN HIZKUNTZA ESKUBIDEEN ERABILPENA BERMATZEKO

ESPARRU PUBLIKOAN ETA PRIBATUAN

18.3.1 Ekinbidea

Herritarren hizkuntza

eskubideak bermatu

18.3.2 Ekinbidea

Lehen hizkuntza gisa

euskara erabiltzen den

geografia eremuak indartu

18.3.3 Ekinbidea

Zerbitzu publikoetan arreta

elebiduna bermatu

18.3.4 Ekinbidea

Euskararen corpusaren

garapenean sakondu eta

haren adierazgarritasunaren

aberastasunean, gazteriaren

eta hiztun berrien

beharrizanei erantzunez

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, eta haren erakunde eta elkarteetan, herritarren hizkuntza

eskubideen erabilera eraginkorra ahalbidetuko duten baldintzak sustatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko arreta zuzenezko zerbitzuetan, herritarrei arreta elebiduna

bermatzea.

Langile publikoak euskaraz gaitzeari bultzada ematea, Osakidetza, Ertzaintza eta Justizian bereziki sakonduz.

Elebideren ekimena indartzea, Arartekoarekin burutu kolaborazioa nabarmenduz, eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko

zerbitzua instituzioen artean bultzatuz.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak eraginkortasunez babesteko neurriak hartzea eta lankidetza

hitzarmenak adostea.

Euskaldunen dentsitate handiagoa duten udalerrietan zerbitzu publikoak normaltasun osoz euskaraz erabili ahal

izateari eragitea, herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatuz betiere.

Euskaldunen dentsitate gehiago duten udalerrietan, merkataritza, lan eta aisiaren alorretan euskara erabilera planak

sustatzea.

Hiztunen borondateari jarraiki, eta euren arteko akordioa sustatuz, gune sozio funtzionalak indartzea eta hedatzea,

non euskara izango baita hizkuntza nagusia euskaldunen dentsitate ezberdineko eremuetan.

Hizkuntza eskakizunak berriro diseinatzea eta gaurkotzea, haien izaeraren benetako arrazoiari hobeto eta zehatzago

egokituz: lanpostuen komunikazio zehaztasunei erantzun ahal izatea. Komunikaziorako gaitasuna zehazte aldera,

hizkuntza trebezien araberako Esparruak ezarri maila ezberdinak uztartuz ezarri ahal izango dira eskakizunok.

Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko modalitate berriak ikertzea, esaterako, lan eginkizunei edo euskarazko lanpostuei

lotutakoak.

Administrazioan euskararen erabilera lan hizkuntza gisa finkatzea eta nabarmen gehitzea.

Izaera orokorreko xedapenen tramitazioan, dagokion hizkuntza txostena indartzea eta legeria sektorialean

hizkuntzaren gaia arautzeko bermeak eskaintzea.

Gutxienezko hizkuntza eskakizunen irizpideak ezartzea goi karguak eta EAEko Administrazio Orokorreko eta bere

mendeko organoetako izendapenezko karguak betetzeko.

Hizkuntza kudeaketan BIKAIN kalitatearen gaineko ziurtagiriaren ezaugarriak gaurkotzea, administrazio publikoetara

hedatzeko.

Euskararen corpusa garatzea eta berriztea, arlo ezberdinetako hiztunen egungo euskararen erabilerak biltzea eta

egiaztatzea.

Euskarazko komunikazio estandarrak malgutzea eta aberastea, euskaraz bigarren hizkuntza gisa erdietsitako gaitasunak

gehiago balioztatuz eta zuzen jardutea komunikazioaren kalitatearen irizpide bakartzat gaindituz.

Kontsulta eta erreferentzia tresna berriak garatzea (eskuliburuak, hiztegiak, terminologia glosarioak etab.).

Gazteen hizkuntzak inspirazio iturri dituzten edukiak sortzea, gazteen adierazteko beharrizanei erantzunez.

Erregistro arruntetan eta ez formaletan erabilitako hizkuntza baliabide berriak biltzea, lantzea eta hedatzea, euskararen

bizitasuna, adierazgarritasuna eta zehaztasuna aberaste aldera.

137

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!