19.05.2013 Views

Abestiak II

Abestiak II

Abestiak II

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zenbat dira izarrok?

Bat eta bi ta hiru ta lau,

bost eta sei ta zazpi ta lau.

Sasiolako komentopetik

hamalau frailek urten dau…

Fraile manga-tximurra

antxina izan neutsan bildurra.

HAURTXO POLITA

(G. Olaizola)

Haurtxo polita sehaskan dago,

zapi xuritan txit bero (Bis)

Amonak dio: ene potxolo,

arren egin ba lo (Bis)

Txakur haundia etorriko da

zuk ezpadazu egiten lo; (Bis)

horregatik, ba, ene potxolo,

egin agudo lo (Bis)

Lo, lo, lo!!

SORGINA PIRULINA

Sorgina pirulina

erratza gainean

ipurdia zikina

kapela buruan.

Sorgina, sorgina

ipurdia zikina

tentela zara zu

ezetz harrapatu!

SALTOKA

Saltoka, saltoka

nabil ni gustura

salto eta salto

bat sartu arte.

Sartu dadila (…)

eta biok elkarrekin

salto eta salto

bat irten arte

eman zazu buelta

eta irten zaitez.

LASTOZKO ZUBIXE

Jontxuk egin ei eban

lastozko zubia,

handixek pasateko

Loretxu txikia.

Hasi zan pasaten da

jausi zan zubia,

Jontxuk hartu ei eban

sentimentu handia.

Lorek egin ei eban…….

Adolfo txikia.

AKERRA IKUSI DEGU

Akerra ikusi degu baratzean jaten.

Makilla ikusi degu aker hori jotzen.

Makillak akerra, akerrak artoa,

akerra ken.

Baratzetik akerra ken.

Ken, ken, ken, ken!

Sua ikusi degu makil hori erretzen.

Ura ikusi degu su ori itzaltzen.

Urak sua, suak makilla,

makillak akerra, akerrak artoa,

akerra ken.

Baratzetik akerra ken.

Ken, ken, ken, ken!

Abestiak II

Idia ikusi degu ur hori edaten.

Ura ikusi degu su hori itzaltzen.

Urak sua, suak makilla,

makillak akerra, akerrak artoa,

akerra ken.

Baratzetik akerra ken.

Ken, ken, ken, ken!

Soka ikusi degu idi hori lotzen.

Ura ikusi degu su hori itzaltzen.

Sokak idia, idiak ura,

urak sua, suak makilla,

makillak akerra, akerrak artoa,

akerra ken.

Baratzetik akerra ken.

Ken, ken, ken, ken!

IKUSI MAKUSI

Ikusi makusi,

zer ikusi?

Ikusten, ikusten, ikuste…

… gauza bat hasten dena,

“Maddi”ren izena bezala…

Zer da? (mahaia)

Ikusi makusi,

zer ikusi?

Ikusten, ikusten, ikusten…

… gauza bat bukatzen dena,

“Aroia”ren izena bezala…

Zer da? (baloia)

KUA KUA

Kua, kua, kua, kua

poliki-poliki doa.

Kua, kua, kua, kua

poliki ahatetxoa.

KUKU MIKU

Kuku miku kañola

kainaberea larrosa,

Pitxoke ta Pitxote

jaunak nora zoazte

kalean gora

kalean behera,

biribiltxua alkate.

eskuan daukat hazia

poltsan urregorria

amumatxuak balekia

aterako leistake begia.

KLIN KLAN

Klin, klan, klin, klan

euri tantak, euri tantak.

Klin, klan, klin, klan

euri tantak kaleetan.

ARRE ARRE MANDOKO

Arre, arre mandoko

bihar Tolosarako

etzi Iruñarako

handik zer ekarriko

zapata eta gerriko

zapatak norendako

(…) rendako.

DIN DAN NOR HIL DA

-Din dan, nor hil da?

-Peru zapataria.

-Zer egin dau pekatu?

-Auzoko txakurra urkatu

teilatu ganean sikatu.

-Hori baino ez badau egin

beharko jako parkatu.

-Din dan, nor hil da?

-Peru zapataria,

daroiela eleizara

kakarraldoak bildurtu.

Haren emazte koittaduak

hamar maradi pagatu.

Hori baino ez badau egin

beharko jako parkatu.

ARDIAREN KANTA

Entzun gura badozu

ardiaren kantarik-jai, jai!erdu

eze hona ta

esango deutsut nik.

Dauka barriz piku bat

ardi pikaroak-jai, jai!jostorratz

minen-minena

baino okerragoa.

Nahi dabenean sartzeko

nahi daben lekutik-jai, jai!distingidu

bagarik

pobre-aberatsik.

Ardia atrapetako

ezkerreko aldian-jai, jai!eskumea

sartzen da

gona-manerean.

Arrapatzen dauanean

entero dago poz -poz, poz!hiltzeko

mahai ganean

atzamarrekin: kraus!

KUKURRUKU

-Kukurruku!

Zer biozu?

Nun zabiltz?

Basuan

Zer egiten?

Txotxamarrak biltzen

Zertako?

Sua egiteko

Sua egin-da zertako?

Arrautzak prijitzeko

Arrautzak prijitu-ta zertako?

Abadiari emateko

Abadiari eman-da zertako?

Meza emateko

Meza eman-da zertako?

Zerura joateko

Zerura joan-da zertako

Ederto bizi izateko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!