68 ELEISAKO ZAZPI SAKRAMENTUBEN IKASIKIZUNAK Oh, kristinaubak! Ez daukee zeinbatek onetariko Espiritu Santubaren egitade arrigarrijak. Ta oneen grazija ta sendogarrija emoten jako kristinaubari konpirmazinoeko sakramentuban. Gogoratu bada, neure entzula onak, sakramentu santu onen izatiari ta egitiari jagokana; zelan prestauta artu biar dan; ta zer egiten daben geure arimetan. Eskatu daijogun Espiritu Santubari, geitu dagijala geure sinistutia, sendotu dagijala geure grazija, argitu dagijala geure adina, sutu dagijala bere amodijo santubagaz geure nailla mukerra, igartu dagizala geure bijotzetako guraari luurrezkuak, barristau dagijala geugan orijo santubaren espirituzko igortzija, balsamo santubaren usain gozua ta kurutze santiaren indarra, inos lotsatu bagarik beti jaso daigun ta zaintu daigun Jesusen legia ta ondria munduban ta gozau daigun zeruban. Aitiaren ta Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen. Frai Bartolome de Santa Teresa PENITENZIJAKO SAKRAMENTUBA 69
70 ELEISAKO ZAZPI SAKRAMENTUBEN IKASIKIZUNAK I. IKASIKIZUNA zeinetan erakusten dan: 1. Zer dan penitenzija. 2. Zeinbat modutakua dan. 3. Ze preminatakua dan. Trentoko batzaar santubak ta beste Eleisiaren Erakuslak iminten dabee, neure kristinaubak, konpirmazinoeko sakramentubaren ondorik komuninoeko sakramentuba. Baina bateti geure errijetako gazteeriari erakusten jakon legez konpirmazinoiaren urrengo penitenzia, ta besteti komulgetara orduko oi dan legez konpesetia, uste dot ez dala errazoeti kanpora izango, komuninoeko sakramentuba baino leenago erakustia konpesinoekua edo penitenzijakua. Gauza gitxi izango dira kristinautzako erakutsi santuban ondo ikasteko ta aituteko premina geijago daukeenak, penitenzija egijazko bati darraikozanak baino. Duda bagarik, txito kristinau asko bizi dira, neure entzula onak, urte luzeetan pekatubaren besuetan lo egiten dabeela, penitenzija egijazkuaren azaleko ezaubera illun bat baino ez daukeelako. Eleisa Ama santiak pena andi bategaz negar egiten dau bere semen gatx triste au. Bada, esaten dau bere batzaar oso baten, penitenzija paltsua dala beste naibagen artian Eleisa Ama santia txito asko peneetan dabena. Berau gaiti kontu estuba iminten deutsee Eleisa santiak obispo jaunai, kura ta sazerdote jaunai, erakutsi dagijuen kristinau pielai, inos kansau bagarik, penitenzija egijazkuaren izatia ta preminia. Euren erakutsijaren paltaz, dino, kristinauben arimak penitenzija paltsuagaz engainauta, inpernura juan ez ditezan. Ne falsis poenitentiis laicorum animas decipi, et in infernum detrahi, patiantur. Eleisa Ama santiaren agindu ta opa on au neure egikizuntzat artuta, gogo onagaz erakutsiko deutsut, kristinaubak, sakramentu onetan ainbat laburren ta argiruen penitenzija egijazkuari ta konpesinoeko sakramentubari nora ezian jagokana. Bakit sail onek txito kanpo andija daukana. Bakit erakutsi labur batzubetan gauza andirik esan ezin negijana. Baita sakramentu santu onetan zuben burubetarako ez dirian gauza asko dagozana bere. Alderatuko ditut oneek guztiok aleginaz neure erakutsijetati. Ta bakarrik esango deutsut ainbat ziatzen, zeubek jakin biar dozuna. Guztiai asipena emoteko esango deutsut ikasikizun onetan: 1. Zer aituten dan peni- Frai Bartolome de Santa Teresa tenzijaren izenagaz. 2. Zeinbat modutakua dan penitenzija. 3. Ze preminatakua dan. Guztiok dakuszu, ondo entzutiak ta ikastiak asko balijo deutsuna. Prestau zaitez, bada, ainbat gogorik oneenagaz entzuteko. I. Ez da menturaz ezer bere sarrijago aitatuten, neure kristinaubak, ez erakutsi oneko liburubetan, ez pulpituetan, ez konpesalekubetan, penitenzija egijazkua egitia baino. Ta benturaz geu salbetako nora ezeko gauzetan ez dago beste bat, sustrai gitxiagogaz kristinaubak dakijeenik. Ta au jazo leiteke, dino Aita Burdalue jesuita zelotsubak, biar dan argitasunagaz kristinaubai erakusten ez jakuelako penitenzijaren izatia ta preminia. Zer da, bada, penitenzija? Edo zer esan gura dau penitenzijak? Ez da, bada, beste gauzarik, neure entzula onak, penitenzija, ezbada penia artutia edo bijotza peneetia. Zerbait jazo jakolako edo jazo ez jakolako noberak bijotzian artuten daben penia, damuba edo garbaija da penitenzija. Onako penia edo damuba izan leiteke modu askotakua. Izan leiteke damututia ta penetia Jaungoikua gaiti. Izan leiteke zeruba edo inpernuba gaiti. Baita kleituba, osasuna edo eukija galdu dabelako bere. Baita adiskide bategazkua galdu dabelako bere. Leenago nai izan daben gauzia, damututen jakonian ta garbatuten jakonian dauka bijotzak penia. Ta au da berez penitenzija. Askotan izaten da pena au munduko gauzak gaiti. Ta orduban da munduko penitenzija. Penitenzija onek erijotzia dakar, dino san Paulo apostolubak. Sæculi autem tristitia mortem operatur. Orain aita dogun penitenzija da, Jaungoikua gaiti artuten dana. Jaungoikuaren aginduba ausi dabeelako bijotzian artuten daben penia da kristinauba salbetan daben penitenzija. Onek, dino Apostolu santubak, dakarrela arimako osasuna. Alan, Espiritu Santubak leku askotan esaten deuskunian penitenzija egiteko ta penitenzijaren preminia, batian: Egizu penitenzija, zeruko erreinuba urreratu da ta; bestian: Penitenzija egiten ez badozu, guztiok era batera galduko zara. Leku baten: Penitenzija egiten ez badogu, jausiko gara Jaungoikuaren eskubetan ta ez gizonen eskubetan. Beste baten: Pekatarijak egiten badau bere pekatu guztien penitenzija... biziko da zeruban. Ez da illgo... Biurtu zaite bijotz guztiagaz Jaungoikuagana ta salbauko zara... Jaungoikuak onako berba askogaz eskatuten deuskunian penitenzija, dinot, neure kristinaubak, eskatuten deuskula pekatubagaz Jaungoikua bera injurijau dogulako bijotzeko penia ta damuba. Pekatu egina garbatu- 71