04.09.2013 Views

Zintzilik - Aikor

Zintzilik - Aikor

Zintzilik - Aikor

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AIKOR! 114 l 2012ko apirila

www.aikor.com AIKORRIZKETA 39

t: Juan Luis Goikoetxea / a: Aritz Albaizar

Udaberriko habia eraikitzen ari den

txoria, aise da konturatzen arrautza epeletatik

jaiotako kume kutunak hegodunak

direla, hegaz egiteko sortuak, urrunhurbil

bidaiatzekoak, jatorriz direla

hegaz egiteko. Hala ere, ez die kantatzen

“Hegoak ebaki banizkio nerea izango

zen”.

Euskal Herriko ur-lurretan sorturiko

euskalduna, jatorriz lumaduna, habian

ez, baina abian da bilakatzen hegabidun,

elebidun: orain zurekin, ahora contigo

bizi dena; contigo zurekin bihurtu

gura lukeena, alegia, erdaldunari hegan

irakatsi.

Hego bi

Ordea, bat, beti bat bakarrarekin ohitua,

nola bitara ekarri? Ez ote da, bada,

errealitatea bi begirekin hobeto ikusten?

Ez al daki frantsesdunak, espainolezkoak

mailukada zer den, kolpe bakarra jo

arren tiriki eta tauki bikotea dugula euskaldunok

entzuten; kolpe bakarra hots

biko dela sentitzen?: “Tirikitauki, tauki

mailuaren hotsa”. Ez du Lauaxetaren elizako

ezkila zaharra din eta dan entzun?:

“Din, dan, balendan/ elizako ateetan/

gizon bat dilindan”.

-Zer diozu erdaldun?

Ez da euskaratik irten behar unibertsal

izateko, gizakiaren bihotzetik bihotzera,

ideiarik ideiara hegan egiteko; beti

ere, arrotzen doinu zoliak noiz entzungo

zain.

Munduan euskaraz bizi garenok gara

Euskal Herri, supazterretik azken bazterreraino,

bortuen goitik sasien petik

hegan.

“Uso zuria errazu

nora joaiten zara zu.

Espainiako bortuak oro

elurrez beteak dituzu;

gaurko zure ostatu

gure etxean baduzu”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!