16.11.2013 Views

Prentsa oharra - Gipuzkoangazte.info

Prentsa oharra - Gipuzkoangazte.info

Prentsa oharra - Gipuzkoangazte.info

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Martín Ugalde Kultur Parkea

Gudarien etorbidea 8

20140 Andoain

EMANDAKO FRUITUAK:

Txapelketa hauek antolatzerakoan argi daukagu zein den gure helburua, hau da, harrobi

berriari bide egitea. Zubilan horretan jarraitzeko asmorekin aurten ere hemen gara

txapelketarekin. Pozik ikusten dugu txapelketa hauetan parte hartu duten hainbat artista bere

bidea egiten ari direla, diskoak argitaratzen, talde moduan plazaz plaza jotzen, kantatzen, eta

gustuko duen zaletasun horri helduta, euskal musikan eta kantagintzan bere lekutxoa egiten ari

direla. Besteak beste, hor ditugu: Lain taldeko bi kantariak eta teklista, Teklax taldekideak

musika talde ezberdinetan lanean, Oihane Sarasola sortu berri den Emon taldean kantari, Bea

Asurmendi bere talde berria sortu du “May bi”, Aiora-Izaro-Garazi Kantuki taldean lanean,

Abarlotz bere diska berria argitaratuta,

Bestetik, esan beharra dago, Txapelketan parte hartzen duten kantariekin harremanetan

jarraitzen dugula, eta hainbat egitasmo eta ekitaldietan parte hartzeko aukera eskaintzen

dizkiegula, esperientzia irabazi dezaten.

ESKERRAK LAGUNTZA ESKAINI DIGUTEN ENTITATEEI:

Euskal Kantuzaleen Elkartetik esker onak adierazi nahi diegu, horrelako ekimenak antolatzeko

laguntza eskaini diguten entitate guztiei, eta bereziki:

‣ Lezoko Udalari, Bergarako Udalari, Donostia Kultura erakundeari.

‣ KUTXA

‣ HITZA

‣ NOTICIAS de GIPUZKOA

‣ EUSKO JAURLARITZA, KULTURA SAILARI.

EUSKAL KANTUZALEEN ELKARTEA

Euskal Kantuzaleen Elkartea, kantu-zaletasuna sustatzea helburu duen elkartea da. Horregatik,

kantarien eta kantu zaleen topagune izan nahi du. Helburu horrekin, urtean zehar ekimen ugari

antolatzen ditu: Euskal Kantu Txapelketa, Haur Kantarien Jaialdiak, Kantu Zikloak... Horretaz

gain, kantaldi bereziak ere antolatzen dira elkartetik. Aurten adibidez, “Gartxot, Itzaltzuko

bardoa” kantaldi-ikuskizunak antolatu ditugu. Dagoeneko Villabonan eta Astigarragan egin izan

dira, eta beste batzuetan prestatzen ari dira (adibidez Azpeitian). Bertan, herriko kantari,

dantzari eta musikariek parte hartzen dute. Musika, kantua, dantza, irudiak, irakurgaiak

uztartzen dira ikuskizun erakargarri honetan.

Bestalde Mintzolan, beste elkarte batzuekin batera (bertsozale elkartea, Euskal Herriko

Antzerkizaleen Elkartea, Ipuin Kontalari Taldea), “AHO BETE HOTS” izeneko ikastaroak antolatu

ditugu. Informazio gehiago:

http://www.mintzola.com/albisteak/ahoa-bete-hots-jardunaldien-aurkezpena

posta@kantuzale.net EUSKAL KANTUZALEEN ELKARTEA Tlfnoa.: 943 593 302

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!