18.11.2012 Views

Deskargatu - Elgoibarren.net

Deskargatu - Elgoibarren.net

Deskargatu - Elgoibarren.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KALE ZULOTIK BASERRIRA

B A S E R R I A R I B U R U Z K O G E H I G A R R I A

AGURTZANE ETXANIZ:

”DEBEMENek izan duen bidea jarraitzea

da nire asmoa“

Agurtzane Etxaniz 33 urteko

eibartarra da. Albaitaria

da ikasketaz eta lanbidez

azken hamar urteotan. Halere,

hilabete darama DE-

BEMENeko gerente bezala.

Asier Albizuk lagatako tokia

betetzera etorri da

Agurtzane eta bere hitzetan,

erronkarik handiena elkartearen

martxa eta funtzionamendua

mantentzea da.

– Hilabete inguru daramazu

DEBEMENen. Zein

izan da lehen lana?

- Batez ere informaziua

jasotzia. Jendia ezagutu pis-

1998-II-6

kanaka-piskanaka eta lehendik

hasitxa dauden

proiektuak eta ondiok

amaitzeke daudenak zeintzuk

dian jakin eta horiei

buruz ahalik eta informazio

gehixen batzia. Egunera

jartzen nao. Nere benetako

lana ointxe hasten da

proiektu berrixekin ze ontxe

aurkeztu bihar dia.

– Zein da zehazki DEBE-

MENeko gerentearen lana?

- Batez ere dinamizatzaile

lan bat da. Baserritxarren

eta administraziuan artian

bitxartekari lana eitxia. Ba-

serritxarrek euren bizitza kalitatia

hobetzeko zerbitzu

gehixo eskatzen dabe eta

guk euren alde lan ein bihar

dou, administraziuan proiektuak

aurkeztuz. Printzipioz

hori da baina gero beste gauza

pilo bat ere daude inguruan,

beti ere baserritxarrekin

eta euren bizimoduarekin

lotuta daudenak.

– Albaitaria zara lanbidez.

Baserri mundua ezagutzen

al duzu?

- Bai. Ni ardi kanpainetan

ibili naiz eta baserri

mundua piskat ezautzen dot,

bidian zati bat einda dakat.

Baserritxarrek, beste dozeinek

bezela, pertsona berrixen

aurrian errezelo piskat

eukitzen dabe. Asierrekin

ohitxu dia oin arte eta ni berrixa

naiz eta gainera emakumia.

Baserritxarren artian

segun eta ze gauza erabakitzeko

eta antolatzeko gizonezkuak

ibiltzen dia, ez daude

ohitxuta emakumiak

ikustera. Horren aurrian

kezkia eukitzen dabe baserritxar

askok. Baina, tira,

horren aurrian ere lan ein

biharko dou.

– Zein helburu dituzu?

- Gauza edo proiektu berririk

behintzat momentuz

ez. Neria ez da izan prozesu

bat. Egun batetik bestera

izan zan aldaketia eta oingoz

ez dakat ideia berririk. Asierrek

hasitxako gauzekin jarraitzia

da momentu honetan

nere helburu nausixa. Aurre-

ra begira pentsatzen dot urtengo

diala gauza berrixak.

– Animaliekin zuzenean zeneukan

harremana ez duzu

izango aurrerantzean.

- Ez seguruena baina pena-pena

ez dosta emon lagatziak.

Nik ikusten dotena

da lehen buruhauste gitxio

nakala. 10 urte neruan lan

bardina eitxen eta ohitxu

eitxen zera. Oingo lanak ardura

gehixo eskatzen dau.

Behin baino gehixotan esan

dot sarri akordauko naizela

nere ardixekin baina lan hau

erronka berri bat da eta gustura

hartu dot. Oingoz ofizinan

egoten naiz gehixenbat

baina badakitx laster hasiko

naizela kanpora urtetzen,

jendiakin harremanak... Lehenguak,

dudaripe, buruhauste

gitxio zakan.

– Kaletarra zara. Nola

ikusten duzu baserri mundua?

- Ni baserri munduakin

oso lotuta nao azkenengo urtietan

eta ikusten dot alde

batetik gero eta jende gutxio

bizi dala baserritik baina, era

berian, asko mejorau dala bizitza

kalitatia. Lehen kaletarrentzat

baserri munduko

jendia ezjakina zan, eskolagabekua.

Gaur egun ez da

ikusten hola, zorionez.

– Joango al zinateke baserrira

bizitzera?

- Baserrira bai baina ganauakin

ez. Ortu txiki bat

eta pare bat txakur. Baserriko

lana oso gogorra da.

KALE ZULOTIK BASERRIRA 13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!