12.07.2015 Views

egitarau-balantzea-2013

egitarau-balantzea-2013

egitarau-balantzea-2013

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BALANTZEA2013Egitaraubalantzea1. JARDUERAKAstra berriro inauguratu zenetik urte bete pasatu da eta, horrekin batera, urte honetanzehar bertan egin diren jarduera guztien balantzea egiteko ordua heldu da. Era askotakoakizan dira 2013. urtean Astran egin diren jarduerak, baita jarduera hauek antolatu dituztennorbanakoak zein taldeak ere.Alde batetik, Astra herritarren eguneroko beharrizanak asetzeko dago eta hainbat etahainbat izan dira urtean zehar Astra aisialdirako erabili duten familiak; guraso zein umeak.Bertan, beste familia batzuekin egon dira harremanetan, elkar ezagutu dute, berba egindute, kafea hartu dute, jolastu egin dute, etab.Beste alde batetik, Astra asanbladak eta bilerak egiteko leku aproposa ere bada eta hainbattaldek erabili dute eraikina urtean zehar jarduera horretarako. Taldeak era askotakoak etatamaina desberdinetakoak izan dira eta guztiek izan dute beraien lekua Astran. Gainera,Astra sorkuntza talde berrien pizgarri ere izan da, urte honetan zehar hainbat talde berrisortu direlako bertan, besteak beste, Begi Handi argazki taldea, Hackelarre hacklaba, AstraTxiki Asanblada, Irrati librea eta Zine Forum-a.Horrez gain, ikastaroak, hitzaldiak, errezitaldiak, tailerrak, jaiak eta beste hainbat ekimenere egin dira Astran, herritarren parte-hartze handiarekin eta denen asebetetzea izanduena.Nabarmentzekoa da Astran egin diren ekimen gehienak ez dituela Astra Koordinadorakantolatu, baizik eta herritarrek eta talde sozial eta kulturalek. Izan ere, egitarau lan-taldeaekimenak koordinatzeaz arduratzen da batez ere, eta oso gutxitan antolatzen ditu ekimenak.Guztira 188 jarduera programatu izan dira 2013an Astran aurrera eraman direnak. Horrezgainera, Astrak hainbat bisita jaso ditu eta Astrari buruzko zenbait hitzaldi ere eman dituguGernikatik kanpo. Eskerrik asko bihotzez Astrako egitaraua ugari eta aberatsa egiten lagunduduten norbanako eta taldeei. Hona hemen jarduera zerrendatik ateratako datuak:PROGRAMATUTAKO EKIMENAK. GUZTIRA 18801- Arte eszenikoak eta dantzak: 13 jarduera (% 6,9)- Arte plastikoak eta erakusketak: 7 (% 3,7)- Audiobisualak eta zinema: 9 (% 4,7)- Bilera eta asanbladak (ohikoetatik kanpo): 27 (% 14,3)- Jardunaldiak, kongresuak eta topaketak: 20 (% 10,6)- Hitzaldi, mahai-inguru eta eztabaida: 31 (16,4)- Literatura: 2 (% 1,06)- Ikastaro, auzolan eta tailerrak: 23 (% 12,2)- Musika: 43 (% 22,8)- Osasun, elikadura eta kirola: 15 (% 7,9)- Sormen erresidentziak edo ikerkuntzarako tailerrak: 6 (% 3,1)- Bestelakoak (afariak, jaiak…): 12 (% 6,3)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!