02.07.2013 Views

Genero ikuspegiko aurrekontuak - Biblioteca Hegoa - Universidad ...

Genero ikuspegiko aurrekontuak - Biblioteca Hegoa - Universidad ...

Genero ikuspegiko aurrekontuak - Biblioteca Hegoa - Universidad ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BESTE METODO INTERESGARRI BATZUK

Ildo beretik jarraituz, eta probintzia barruti mailan, 2003an,

aditu hauek (Tindara Addabbok eta Antonella Picchiok27 )

hiru multzo handitan banatu zituzten gastuak. Lehenik, berariaz

emakumeei zuzenduriko programa edo proiektuetarako

gastuak (aurrekontuaren %0,80). Bigarrenik, administrazio

aparatuaren eraginkortasunera zuzenduriko programa edo

proiektuetarako gastuak (aurrekontuaren %33,1). Eta hirugarrenik,

aurrekontuaren zatirik handiena, %66,1, genero

inpaktua duten proiektu eta programetarako gastuak. Atal

honetan, proiektuak hurrengo kategoriatan banatu dituzte:

• Gorputzaren eta osasunaren osotasuna.

• Lurralde mugikortasuna.

• Denboraren erabileraren gaineko kontrola.

• Ezagutza eta kulturarako sarbidea.

• Baliabide pribatuetarako sarbidea (enplegua eta negozioak).

• Baliabide publikoetarako sarbidea (enplegua, transferentziak

eta zerbitzuak).

• Partaidetza soziala eta ordezkaritza politikoa.

A1

Baliabide materialen

gaineko kontrola

A2

Baliabide ez materialen

gaineko kontrola

A3

Partaidetza eta herritar

aktiboak

Iturria: Addabbo, Lanzi eta Picchio, 2004. Nire itzulpena.

Genero auditorian erabiltzen diren adierazleak hiru mailatan

sailkatu dituzte. Lehenengo mailan, bizi baldintzekin loturiko

adierazleak daude; bigarrenean, genero berdintasunaren adie-

3. koadroa. Genero Auditoriaren Matrizea

P1 Politika

instituzionalak

• Legeak eta bestelako xedapenak

• Ordaindu gabeko ugalketa

jardueren aitorpen soziala

• Legeak eta bestelako xedapenak

• Lana eta bizitza uztartzeko

neurriak

• Legeak eta bestelako xedapenak

• Gobernantza eta partaidetza

politikoa

Eskualde mailan, emakumeen jabekuntzaren dimentsioen

artetik, politikoki onartuta dauden eta toki mailan espezifikoak

diren horiek aukeratu dituzte. Horretarako, hiru eremu

nagusi bereizten dituzte:

A1. Baliabide publiko eta pribatuetarako sarbidea eta

horien gaineko kontrola.

A2. Baliabide ez material eta kognitiboetarako sarbidea

eta horien gaineko kontrola (ezagutza, hezkuntza,

zerbitzuak, etab.).

A3. Herritar aktiboak eta parte-hartzaileak.

Jarduketa eremuak aukeratuta, jarduketa publikoko sektore

nagusiekin gurutzatu dituzte, eta plangintza politiko publikoko

taxonomia intuitibo bati jarraituz, hurrengo matrizea sortu

dute. Matrizeak Genero Auditoria (GA) bat egiteko behar

diren oinarrizko adierazleak jasotzen ditu (3. koadroa).

Adierazle horiek bat datoz Europar Batasunak gizarte bazterketa

neurtzeko erabiltzen duen ikuspegiarekin. Laburbilduz,

adierazle soil eta praktiko batzuk biltzen saiatu dira, ulertzeko

eta aztertzeko errazak direnak.

P2 Politika

makroekonomikoak

• Ondasun eta zerbitzu

publikoak ematea

• Baliabideekin loturiko

laguntzak-Zerga araubideak

• Hezkuntza zerbitzuak

• Aukera berdintasuna

bultzatzeko gastuak

razle sintetikoak (egileek horretarako datu gehiago behar direla

azaldu dute), eta, hirugarrenean, politika publikoen adierazleetan

jasotako genero berdintasuneko indizeak (4. koadroa).

27 2005ean, Antonella Picchiok Ekonomia Feministari buruzko Biltzarrean aurkeztutako ahozko komunikaziotik ateratako informazioa. Euskal Herriko

Unibertsitatea. Apirilak 14-15. Bilbo.

22 GENERO IKUSPEGIKO AURREKONTUAK: POLITIKA PUBLIKOEN EKITATEAREN ALDEKO APUSTU FEMINISTA

P3 Politika meso eta

mikroekonomikoak

• Helburu zehatzak eta

bideratuak

• Helburu zehatzak eta

bideratuak

• Helburu zehatzak eta

bideratuak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!