16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 25 aniversario de la Escuela Navarra de Teatro 25. urteurrena. Nafarroako Antzerki Eskola ANTZEZPENA Pablo Barrioren “Herio azeri hori”. 51
0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 Ez zaie kasu handiegirik egin behar, bestela... Eskerrak, Nafarroako Antzerki Eskola sortzen ari zirela, 25 urte betetzea ezinezkoa zenik ez zekitela, (eta eskerrak haien artean ganorazko alerik ez zegoela, ze bestela... ufff!). Ezen, horri esker, ezinezko horri esker, ezinezkoak ezezinezko bihurtzeko sortu zuten gune horri esker ezinezko pila ezezinezko bihurtu dira 25 urte hauetan zehar. Eta, kontuz, badakit zertaz ari naizen, e! Ez pentsa burua, zera, nahastuta edota erdi ezinduta dudanik ez, ez, ez... Burua erdi ezinduta nik? Bai zera! Ez, ez, ez, ezta pentsatu ere! Ni neu lekuko naizelako esaten dut, ulertzen? Lekuko-lekuko, esan nahi dut. Bi aldiz lekuko. 2 2 > 1 Pentsa. Ezen nik neuk ere, duela ez urte asko ene baitan daramadan ganorazko tipo mondongi horri nik idatzitako tes- 52 tu bat taularatu beharko zutenik esan izan banio berak nire baitako ganorazko mondongi zikin horrek barre handi-handiak egin eta “Baboa!”, erantzungo zuen, “Zuk idatzitako testu bat taularatu? Hori ezinezkoa da!!” barre handi-handiak jota negar egiteko puntuan ia erantzungo zuen. Esana dut lehen, ezta? Bai, arriskutsuak dira ganorazkoak. Norberaren baitako ganorazkoa batez ere: arriskuitsua, posible dena ezezinezkoa dena baino ez du ikusten eta. Eskerrak ganora apur bat izan nik eta ez niola kasurik egin. ezen, behin baino ez dut esango: ganora bai, baina ganorazko ez izateko ganora da ganorazko ganora bakarra, eta badakit nik zertaz ari naizen. Kontua da haiek ezinezkoa zenik ez zekitela nik ezinezkoa zenik ez nekiela NAEkoen eskutik taularatu nuen lehenengo aldiz obra bat, nire bizitzan lehenengo aldiz, lehenengo aldiz kartela, esku-programa, sarrerak, ikusleak... lehenenenengo aldiz zirrarrara... Eta gauza bera hurrengo urtean beste testu batekin, beste kartela, beste esku-programa, beste ikusleak, beste... Esan ez dut, bada?