26.08.2013 Views

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

14

EUSKERA - XXXVll (2.aldia)

xehetuz eta argituz: hor agertuko digu M. Goihenetxek nola zen Lapurdi

XIX. mendearen azken hamarkadetan; eta beste hiru hizlarik esango

digute Elizanburuk garaikide zituen beste olerkariekin zuen zerikusia:

Haritschelharrek Leon Elissamburu aurkeztuko digularik, Charritonek

Adema eta Elizanburu eta Andiazabalek Ttipi Urrufiarra; eta X. Elosegik

eskainiko digu Elizanbururen bizitza. Gero, barrrutik begiratuz, olerkari

alderdiak aurkeztuko dira, Orpustanek, Aurelia Arkotxak eta Urkizuk

ikerturik; musika alderdia Arana Martijak musikologi mailan arloa horniturik;

ahaztu gabe Piarres Adame eleberriko zenbait literatur alderdi

Orpustanek eta Ana Maria Toledok sakondurik; eta azkenik Elizanbururen

hizkuntza Oihartzabalen eskutik.

Esan dezagun, hirugarren, zer dugun gogoan lan honi ekiterakoan:

Elizanbururen bibliografian zientzi eskakizunak sarraraztea. Izan ere, gaurregun,

euskal olerkarien poetikei buruz tesilanak egin diren unetik, gero

eta errenagoa eta motzagoa ikusten da ikertu ez diren beste autoreen eta

olerkarien bibliografia. Adibidez, Etxahun, Detxepare, Lauaxeta, Lizardi,

Aresti eta abar tesigai gertatu direnetik, hutsala geratzen bide da gainerako

olerkarien ezagutza metodologikoa. Eta ez da harritzekoa Elizanbururekin

ere zerbait horrelako gertatzea une honetan.

Eskuarki esan dezakegu hemen, duda-muda gehisko daudela Elizabururen

kasuan, bai pertsonari buruz, bai olerkigintzari buruz, bai balioztapenari

buruz. Eta erantzun bat zor diogu saratarrari, bere poesi garrantzia

bazter-ezinezkoa denez euskal letren munduan. Bestalde, aurrerakuntza

bat suposa dezake, Elizanburu gaur egungo literatur kritikaren lanmetodoak

erabiliz aztertzeak, saratarraren emaitza ikuspuntu berrietatik arakatuz

eta xehetuz. Eta zeresanik ez, neurtizlari mailan ikertzeak ekarriko

duen emaitza ona, estrofismo erromantikoak ezarririko moldebarruan

gauzatua ikusirik Yan Bathiten poetika hain ezaguna.

Gero, Piarres Adameren inguru doazen lanak daude, zuhurtziaren

ikaspideak eta epikureismoa gauzatuz. Giza arketipo baten xehetasunak

leudeke, giza eredu herrikoi baten ispilatze jakingarriak azalaraziz.

Guzti hauek gogoan ekingo diogu jardunaldi hauei. Eta entzungo

dugulakoan nago gauza berririk, zehatzagorik eta sakonagorik.

Behar bada, hemengo ekarria ez da izango tesilan baten adinekoa

batasunaren aldetik: tesiaren emaitza beti da berezia, erabatekoa, egitura

bete-betekoa. Baina jardunaldiotan emango den ikuspegia anitza denez

eta askoren artean landua, honek ere izango duelakoan nago eragin onik

Elizanbururen poetikaz ikuspegi gaurkotuagoa eduki dezagun.

Besteak beste, bidea zabalduko dugulakoan nago, urrats eder bat

emango dugulakoan. Eta batez ere, bidea zabalduko dugu, gerora beste

lan sistematuagoak etor daitezen, bai Elizanbururen olerkigintza gai har-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!