05. Esku-Hartze eta Laguntzako Zerbitzuak
40 A. Gizarte Lana B. Aholkularitza Juridikoa 300 pertsona inguruk erabiltzen dute urtero gizarte laneko zerbitzua berehalako arazoentzako irtenbidea aurkitzeko: etxebizitza bilatzea, pentsioak erreklamatzea, etxez etxeko laguntza-zerbitzua eskatzea, ibilgailuak egokitzea, aparkalekutxartelak, Bilbobus edo Gizatrans-eko tarifa merkeko txartela eskatzea, egokitutako garraioa, egoitzetan sartzea, hirigintzako arkitektura-oztopoak kentzea. Gainera, 2.000 kontsulta inguru konpontzen dituzte telefonoz. Honako alor hauei buruzko kontsultaeskariak dira zerbitzuak maizen jasotzen dituenak: Kolektiboak eskuragarri dituen baliabide eta laguntzei buruzko aholkularitza eta enplegu eskariei, pentsioei, lanerako nahiz aisialdiko jarduerei eta laguntza teknikoei buruzko informazioa. Gizarte Lanaren sailean egokitutako etxebizitzaren eskaintza eta eskaria batzen dira. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Gizarte Ekintza Sailak ematen dituen etxebizitzaren alorreko diru-laguntzei buruzko aholkularitza eskaintzen du. Etxebizitzen eskaintza hauek FEKOOR en web-orrian ere ikus daitezke: (www.fekoor.com/vivienda) FEKOOR GUTXITASUN FISIKOA DUTEN PERTSONEN BIZKAIKO FEDERAZIO KOORDINATZAILEA Zerbitzu honen helburu nagusia FEKOOR eko bazkideei, zuzendaritza lantaldeari, eta gainerako lan-arloei beharrezko aholkularitza juridikoa ematea da, horiek beren funtzio eta zereginak indarrean den ordenamendu juridikoarekin –eta bereziki gutxitasunaren gaineko arauen garapen zabalarekin– bat etorriz bete eta gauza ditzaten. Aurreko urteetan bezalaxe, zera aipatu behar dugu Kabinete Juridikoak egindako jardueren balantzea egiterakoan: bazkide diren pertsonei arreta pertsonalizatua eskaintzera zuzendutakoa izan dela jarduera nagusia, eta irisgarritasunari buruzkoak izan direla kontsultarik ugarienak, eta lan-arloari eta pentsioei buruzkoak hurrengoak. Kudeaketa hauetako batzuetan auzitegietan pertsonatu behar izan da FEKOOR-era kidetutako pertsonen izenean. FEKOOR eko Kabinete Juridikoak aurrera darrai Irisgarritasunaren Euskal Legea zaindu eta bete dadin 2000. urtean hasitako kanpainarekin. Zehazki esateko, obren lizentzia eta baimenak berrikustea eskatu du, eta baita obra-proiektuena ere, beren tamaina edo garrantziarengatik udalerrietako irisgarritasunean nolabaiteko aurrerapena edo hobekuntza eragin dezaketela ikusi denean. Askotariko erakundeekin lankidetzan jardun du Kabineteak, horiei Irisgarritasunaren Legea betetzeaz kontzientzia hartzen laguntzeko asmoz. Lurzoruaren legea eta merkataritzako lokal eta etxebizitzetara sarbidea errazteko jabetza kendu ahal izateko udalen eskumen berria indarrean sartu denez, FE- KOOR ek ordenantza erakoa egin du, eta udal hauei egin zaie proposamena: Barakaldo, Santurtzi, Portugalete, Erandio, Getxo, Galdakao, Iurreta, Eibar, Elgoibar, Azkoitia, edo Arrasate. Orain arte <strong>Fekoor</strong>ek sustatutako ordenantza-proposamena Bilbo, Donostia eta Barakaldoko udalek onetsi dute, besteak beste. <strong>Fekoor</strong>-eko Zerbitzu Juridikoak lantzen darraien beste jardunbide bat, Kode Zibilaren aldaketaren azterketa da, zortasun eta usukapioari dagozkien artikuluen idazketa berriaren aldetik, eta baita Estatuko Lurzoruaren Legearen aldaketak ere, Euskadiko Lurzoruaren Legearekin alderatzeko asmoz. Aldaketa hauek Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei igorriko zaizkie, lege-proposamenak bihur daitezen. 41 ESKU-HARTZE ETA LAGUNTZAKO ZERBITZUAK <strong>2008</strong> Jarduera Txostena