05.02.2014 Views

SORTZEN

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1

N SORTZEN

SORTZEN

Abortua

2014ko otsaila. Ale berezia: Abortua

EMAKUMEOK GURE

GORPUTZAREN JABE

ABORTATZEKO ESKUBIDEAREN ALDE

SORT

kokapena

Estatu espainiarrean abortatzea legez kanpokoa zen 1985eko legea

egin zuten arte.

1985eko Legeak (“baldintzen legea” izenarekin ezaguna) abortua

legeztatu zuen hiru baldintzatan: bortxaketa, umekiaren malformazioa

eta emakumeen osasuna arriskuan jartzea.

Hurrengo lege-aldaketa 2010ean etorri zen (“epeen legea”

izenarekin ezagun: abortua baldintza batzuetara mugatu ordez,

abortua emakumeen erabaki librean oinarritu zitekeela

jasotzen zuen, betiere epe batzuen barruan eginez gero.

2013, Espainiako gobernuaren aurreproiektua: baldintzen

legera itzuli nahi dute, erabaki librearen aukera desagerraraziz.

1985era itzulera, abortatzeko baldintzak

are gehiago gogortuz.

2

Estatu espainiarreko legeen bilakaera

1985Eko legea

(baldintzen

legea)

2010eko legea

(epeen legea)

Egun indarrean

Gobernu

espainiarraren

aurreproiektua

(2013)

Aurreko

egoerarekiko

aldaketa

nagusiak

Abortua guztiz debekatzetik

legez abortatu ahal

izatera; baina baldintza

jakin batzuetan bakarrik

Baldintzen muga gainditu

eta atea irekitzen zaio

emakumeen erabakitzeko

askatasunari, epe batzuetara

mugatuta (14 aste)

Emakumeen erabakitzeko

askatasuna ezabatu eta

abortua baldintza batzuetara

mugatu (1985eko legera

itzuli, neurri batean)

Emakumeen

erabakitzeko

askatasuna

Legez kanpo

14 asteren barruan, 3 eguneko

hausnarketa egiteko

betebeharrarekin

Legez kanpo

BALDINTZAK

1-Bortxaketa

balego

12 asteren barruan, salaketa

jartzeko baldintzarekin

Ez dago baldintzarik justifikatu

beharrik, 14 asteren

barruan egiten bada.

12 asteren barruan, salaketa

derrigorrezkoa

2-Emakumearen

osasuna

arrisku larrian

(fisikoa nahiz

mentala)

balego

Espezialistaren txostenaren

beharra, abortatzeko

epemugarik gabe

Espezialistaren txostenaren

beharra, 22 asteren barruan

aborta liteke

Bi espezialisten txostenak

behar, abortua egingo den

ospitaletik kanpokoak, 22

asteren barruan

3-Umekiak malformazioak

gaixotasunak

balitu

Anomalia larrien kasuan

bakarrik, bi espezialisten

txostenarekin, 22 asteren

barruan

Epe-mugarik gabe, gaixotasun

bereziki larrien edo

bizitzarekin bateragarri ez

diren anomalien kasuan

Legez kanpo

3

Adingabeak

(16-17 urtekoak)

Gurasoen baimena beharrezkoa

da

Erabakia emakumeei dagokie;

gurasoek edo tutoreek

jakinaren gainean egon

behar dute, gatazka sor

daitekeen kasuetan salbu

Beti guraso-tutoreen baimenarekin

Aholkularitza

eta

hausnarketa -

epea behartuak

Informazioa ematen zaie

idatziz gutun-azal itxi

batean eta hiru eguneko

hausnarketa

Informazio-saio presentzialetan

parte hartzeko

betebeharra eta, ondoren,

astebeteko hausnarketa

Abortuak

egiten dituzten

osasunzentroen

inguruko

informazioa

Heziketa

afektibosexuala

Legea betetzen duten zentroen eta zerbitzuen inguruko

informazioa zabaltzeko mugarik ez

Hezkuntzan heziketa

afektibo-sexuala, gaixotasunen

eta haurdunaldien

prebentzioa, sexualitatea

bizitzeko modu anitzak…

lantzea aurreikusten da

Ezingo da publizitaterik

egin abortatzeko kliniken,

tekniken, prozeduren,

zerbitzuen… inguruan.

Heziketaren atal guztia

ezabatu egiten da.

Zigor kodean mantentzen

da abortua, delitu gisa

Zigor kodean mantentzen

da abortua, delitu gisa

Zigor kodean mantentzen

da abortua, delitu gisa.

Zigor kodea

Abortatzen zuten emakumeei

kartzela-zigorrak edo

multak

Emakumeei multak

Osasuneko langileei

kartzela-zigorrak eta inhabilitazioak

Abortua egiten duten osasun

langileak izango dira

zigortuko direnak: inhabilitazioak

eta kartzela-zigorrak

(1-3 urte). Medikuen

gaineko kontrola, jarduna

mugatze aldera.

Osasuneko langileei

kartzela-zigorrak eta inhabilitazioak

Multa eta inhabilitazioak

“administrazioko irregulartasunengatik”

Emakumeak ez dira zigortuko,

biktima gisa ikusten

dituelako legeak, bere

kabuz erabakitzeko ez gai,

bere erabakiaren biktima.

Abortuak

egiteari

uko egiteko

kontzientziaeragozpena

(farmaziak,

medikuak…)

Ez da arautzen. Hortaz, kontzientzia-eragozpena balia dezakete profesionalek

4

SORTUREN IRAKURKETA

Gobernu espainiarrak aurkeztu berri duen abortuaren

legearen erreformak emakumeen eskubideen

gaineko murrizketa dakar. Murrizketa honen motibazioa

ideologikoa da guztiz (Estatu espainiarreko

sektorerik atzerakoienak, ultrakatolikoak eta ultraeskuindarrak,

asetzeko egina) eta emakumeoi gure

gorputzaren gainean dugun erabakitzeko eskubidea

eta kontrola kentzea du helburu.

Abortuaren aldeko borroka estrategikoa izan da mugimendu

feministarentzat eta historia luzea du; mugimendu

feministak 30 urte baino gehiago daramatza

abortu librea eta doakoa aldarrikatzen. Historikoa

baita, era berean, emakumeen gorputzak, bizitzak,

portaera eta sexualitatea kontrolatzeko Estatuen,

Elizen eta, oro har, gizonen ahalegina. Abortua (antisorgailuen

erabilera bezalaxe) delitu izatetik eskubide

izatera gerturatu bada, 70. hamarralditik aurrera

mugimendu feministak egindako borrokari esker

izan da. “Gure gorputza, gure erabakia” aldarrikatu

zuten gure ama-amonen belaunaldiek, abortatzeagatik

preso zeuden emakumeen amnistia lortzeko,

antisorgailuak legeztatzeko, abortua eskubidetzat

onartzeko, emakumeak eta osasun-arloko langileak

kriminalizatu eta epaitzeari uzteko… Basauriko 11

emakumeen epaiketak (1982) ondo baino hobeto

laburbiltzen du emakumeen kontrako jazarpena eta

mugimendu feministaren borroka.

Sortuk, Euskal Herri feminista helburu, emakumeen

erabateko askatasunik gabe guztion askatasunik ez

dagoela sinetsita, abortatzeko eskubidearen alde

egitea bere zeregin nagusien artean dauka. Emakumeen

gorputzak ez dira emakumeenak ez besterik,

eta horixe dago jokoan: emakumeen gorputzaren

jabetza eta kontrola. Emakumeek aske izan behar

dute edozer/zernahi izateko. Ezin zaie ama izatera

behartu eta orain arteko menpekotasun-rola

inposatu: ama goxo eta langile, emazte-maitale

eder eta langile, guztiaren gainetik zaintzaile, besteen

zerbitzura beti. Emakumeon sexualitatea

ugalketara, hots, amatasunera mugatu nahi izan

du sistema patriarkalak baina gaude ez ote den hori

berriz inposatzeko beranduegi; ondo ikasia baitugu

(eta ikasten jarraitu nahi dugu) zeinen ederra den

gure gorputzaz gozatzea. Ama izatea aukera bat

baita, baina ama ez izatea ere bai. Edo hala behar

luke behintzat. Edozein modutan, emakumeei dagokie

erabaki hori hartzea eta erakunde publikoei

eskubide hori bermatu eta babestea.

Laburbilduz, emakumeon gorputza eta honen gaineko

kontrola eta erabakia ez dagokie ez Eliza, ez

eragile politiko ezta tribunal medikuei ere. Norberaren

gorputza eta bizitzaren gaineko erabakia eta

kontrola norberarenak behar du izan.

Abortatzea erabaki askea eta eskubide unibertsala

izan dadin, nahitaez izan behar du doakoa eta

erakunde publikoek babestua. Osasun-sistema publikoak

eman behar du horretarako aukera eta, ho-

5

rretarako, zentro guztietan eskubidea bermatzeko

beharrezkoak diren bitartekoak jarri behar dira.

Oker gaude abortuaren legea aldatzeak abortuak desagertzea

ekarriko duela uste badugu; ez baitu ekarriko

abortatzeko baldintzak okertzea besterik, emakumeei

egoera zailtzea eta emakumeak kriminalizatzea.

Ondorioak, ordea, ez dira berdinak izango guztientzat.

Klase sozialak erabakiko du emakumeen patua: zu

atzerrira, zuek sukalde ilun horretara. Legeak debekatzen

diena diruak ahalbidetuko die batzuei, atzerriko

kliniketako ateak irekiz. Gehienek, ordea, klandestinitatean

abortatu beharko dute, haien osasuna eta bizitza

arriskuan jarriz.

Gobernu espainiarrak “jaiotzeke dagoenaren” izenean

egin nahi omen du lege-aldaketa. Kuriosoa da Gobernu

hau; “jaiotzeke dagoenaren” eskubideak hainbeste

babestu nahi dituena eta haurrak jaiotzen diren unetik

haien eskubideez eta beharrez ahazten dena. Murrizketa

sozialak eguneroko ogia dira eta langileon eta herri

sektoreon bizi-baldintzak estutzeko eta okertzeko

neurriak hartzen ari da egunero. Bizitzeko eskubidea

baino, bizitza duina izateko eskubidea da defendatu

beharrekoa; bizitzea merezi duten bizitzak nahi ditugu.

Moral atzerakoia eta patriarkatuaren ideologia, emakumeak

menpeko nahi dituena, lege bihurtu nahi dute,

guztiontzako arau; emakumeek obeditu dezaten,

emakumeak adin txikiko balira bezala, beraien kabuz

erabakitzeko ez gai, emakume askeak zigortu eta

errudun sentiarazi.

Murrizketa larri honen aurrean, gure posizioa argia da

eta argi adierazi behar dugu esparru guztietan. Gure

gorputza gurea dela aldarrikatuko dugu eta horrela

izan dadin lan egingo dugu.

Agur eta ohore, azken hamarkadotan emakumeok

gure gorputzen jabe izan gaitezen borrokatu, sufritu

eta zuen ondar alea jarri duzuen guztioi. Zuengandik

jaso dugu askatasun-grina eta lekukoa heltzeko prest

gaude. Beste gorputz batzuk, baina borroka berbera.

Borrokatzeko modu ezberdinak, baina aldarri bakarra:

gure gorputza, gure erabakia.

Gure aldarrikapenak

puntu hauetan

laburbiltzen dira

Haurdunaldia etetea erabakitzen duten emakume

guztien erabakia gauzatu ahal izatea bermatu

behar da osasun-sistema publikoan. Abortua libre

eta doakoa, osasun-sistema publikoan. Emakume

bakoitzari dagokion erabakia da. Horretarako,

abortua eskubide gisa onartu behar da eta zigor

kodetik atera (delitu gisa ulertzeari utziz).

Emakumeenak izan behar du haien gorputzen,

bizitzen, sexualitatearen eta amatasunaren

inguruko erabakia. Emakumeek

libreki eta modu autonomoan erabakitzeko

eskubidea dute. Gure gorputza, gure erabakia.

Eskubide hau unibertsala izan dadin, osasun

-sistema publikoan gauzatu ahal izatea, eta

horretan ardura berezia dute erakunde publikoek.

Bestalde, kontzientzia-eragozpenaren

aitzakian, zenbait lekutan antisorgailuak

eskuratzea zailtzen da, hurrengo eguneko pilularen

kasuan berdin, eta Nafarroa Garaian,

adibidez, osasun-sistema publikoan ez da

aborturik egiten. Hori arautu beharra dago,

antisorgailu nahiz beste era bateko medikamentuak

eskuragarri egon daitezen eta abortuak

osasun-sistema publikoan egin daitezen.

Abortua Zigor Kodetik atera behar da. Eskubidea

da, ez delitua.

Emakumeen gorputzaren jabetza eta erabakia

haiena den heinean, ez zaie inolako tutoretzarik

ezarri behar, ez aholkularitzarik, ez

hausnarketa-eperik.

16 urtetik gorako emakumeei beste osasun-ebakuntzetan

dituzten eskubide berak

dagozkie abortuaren kasuan, hau da, erabakia

beraiei dagokie.

Emakumeek abortatzeko duten eskubideaz

harago, beharrezkoa da hezkuntzan heziketa

afektibo-sexuala lantzeko bitartekoak ezarri

eta garatzea, sexu-heziketan eta prebentzioan

sakontzeko eta emakumeek haien gorputzen

eta sexualitatearen gaineko ezagutza,

kontrola eta jabetza areagotu dezaten.

Hego Euskal Herrian desobedientziarako deia

luzatzen dugu. Kalean eta osasun-zentroetan

horren aldarria egitera animatzen ditugu herritar

eta eragile guztiak, eta erakunde publikoak

emakumeen eskubideak (abortuarena

barne) berma daitezen lan egitera.

6

MATERIAL INTERESGARRIA

Abortatzeko eskubidearen

inguruko borroka, bilakaera….

1982an 11 andre epaitu zituzten abortatzeagatik.

Mugimendu feministak auzipetuak

babestu zituen, eta plazara atera zuen abortuari

buruzko eztabaida. Borroka hura historikotzat

jotzen dute egun askok.

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-25/008/001/Basauriko_11_emakume_ikur_bihurtuta.htm

1975ean Ipar Euskal Herrian abortua legeztatu

zen. Hegoaldeko ehunka emakumek jo

zuten Ipar Euskal Herrira, nahi gabeko haurdunaldiak

etetera. Mugimendu feministak

emakumeei Ipar EHn edo atzerrian abortatzen

laguntzeko sarea zeukan antolatuta.

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08

24/010/001/1975eko_legearen_babespean.htm

Debekua nafar erara: Abortatzeko baldintzak

murrizteaz gain, medikuen gaineko kontrola

zorroztu nahi du Espainiako Gobernuak, jarduna

mugatze aldera. Nafarroakoak urteetan egin

bezala.

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-22/010/001/debekua_nafar_erara.htm

Abortuen datuen irakurketa.

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-21/009/001/irmotasunez_baina_justifikatuz.htm

Begoña Zabalarekin elkarrizketa: Emakumeen

borondatea “ideologikoki eta sozialki” ez onartzea

dakar abortua baldintzen bidez arautzeak.

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-20/003/001/

egun_abortatzen_duten_neska_askok_lege_hau_baino_ez_

dute_ezagutzen.htm

Irakurketa orokorra. Silvia Federicciri elkarrizketa.

http://blogs.publico.es/numeros-rojos/2013/09/17/entrevista-silvia-federici-y-la-caza-de-brujas/

El control de los cuerpos: si en la Edad Media

ejercían las mujeres un control indiscutible sobre

el parto, en la transición al capitalismo “los

úteros se transformaron en territorio político

controlados por los hombres y el Estado”.

El control de la capacidad reproductiva de las

mujeres es también un medio de controlar la

sexualidad de las mujeres y nuestro comportamiento

en general.

Hego Euskal Herriko mugimendu feminista

Abortatzeko Eskubidearen aldeko

Plataforman antolatu da.

http://abortatzekoeskubidea.blogspot.com eta twiterren

@AbortoEskubidea eta @KomiAbortoNaf

Dossierra: kokapena,

irakurketa orokorra, datuak…

Euskaraz:

http://www.bilgunefeminista.org/dokumentazioa/aborto_dossierra_2013.pdf

Gaztelaniaz:

http://www.bilgunefeminista.org/dokumentazioa/aborto_dossierra_gaztelaniaz.pdf

Bakartxo Ruiz: “Ustedes creen que abortar es una

decisión fácil? No es un capricho, es un derecho”

Enbeita: “Puede que el gobierno tenga algo que ver

con los derechos de la mujer, pero no demasiado”

7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!