30.04.2013 Views

'Berriak' Aldizkaria 36. zk. (Pdf 1,9 - Cederna Garalur

'Berriak' Aldizkaria 36. zk. (Pdf 1,9 - Cederna Garalur

'Berriak' Aldizkaria 36. zk. (Pdf 1,9 - Cederna Garalur

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

erriak

CEDERNA-GARALUR ELKARTEAREN ALDIZKARIA 2009ko urtarrila-otsaila. 36. zk

ERREPORTAJEA

Hamaika proiektuk saria

jaso dute Ondare Txikiaren

V. Lehiaketan

SUSTATZAILEAK

Iñaki Irigaray

Dendaberriren Sustatzailea

“Sustatzaileak ezinbestekoa

du ilusioa”

GIZARTEA

Belén Mutuberria

Lesakako Burdinaren Etxearen

arduraduna

“Zonaldean erreferente den

turismo-baliabidea sortu dugu”

“80.000 haurrek baino geihagok

eskiatzen ikasi dute

Nafarroako mendietan”

Ángel Luis de Miguel, Izabako alkatea

AURKIBIDEA

ELKARRIZKETA

Ángel Luis de Miguel,

Izabako alkatea:

"Izabak turismo-marka

paregabea eta bereizia du"

4. or

GIZARTEA

Belén Mutuberria

“Zonaldean erreferente den

turismo-baliabidea sortu dugu”

28. or

IRITZIA

Carlos García Pascual

Cederna Garalur Elkarteko garapen-eragilea

Pirinioaurreko ibarretarako.

Langabezia garaiak; autoenplegu garaiak

31. or

SUSTATZAILEAK

Iñaki Irigaray

Dendaberriren Sustatzailea

“Sustatzaileak ezinbestekoa

du ilusioa”

13. or

ERREPORTAJEA

Hamaika proiektuk saria jaso

dute Ondare Txikiaren V.

Lehiaketan

9. or

ERDIALDEA

Europa "klik" batera

32. or

BERRIAK

16. or - 27. or

» Lantaldean kide berriak sartu

dira, eta aldaketak egon dira

» Cederna Garalur Elkarteak eta

Adesnar federazioak urteko

batzarra egin dute

» Aste ekologikoa Mendialde

Beherean

» Irunberriko Iturberoko garai

bateko iturri-ikuztegia

berreskuratu da

» Ultzamako parke mikologikoak

eta Larraungo Iturraskarri

proiektuak saria jaso dute

proiektu jasangarri gisa

» Nekazaritza dibertsifikatzeko

ikastaroa Basaburuan

» Aurrera darrai Baztango

Udalaren eta Kunsthal-Irun

Diseinu Zentroaren arteko

hitzarmena

» Garai bateko Irati treneko

burdinen zubia berreskuratzea

» Madrilen Estatuko Landa Sarea

aurkeztu dute

» "Aezkoa eta Uharte Garazi,

artzaintza: lotura historikoa eta

estatuz gaindiko lankidetza

suspertzeko tresna"

» Aezkoa Ibarreko Batzarrak bat

egin du "Pirinioetako Burdinaren

Ibilbidea" Elkartearekin.

» Akitu dira Baztan Ibarreko Haur

Eskola berriko lanak

» “Zure erosketak Zangozan”

» Europari buruzko informazioa,

premien araberakoa:

www.cederna.es/europea

» Espainiako Europe Direct sarea

2009-2012 aldirako

» Marketing-tailerra: Nola saldu

gehiago eta hobeto?

» Nafarroako Mendialdean

enpresa gehiago hartu dira

altzoan

» Altsasuko Dendarien

Elkartearen Eguberrietako

kanpaina

» Nafarroako Mendialdeak X.

SICTED foroan egon da

» “Aukeratu generorik gabeko

lanbidea” berriro ere landuko da

Altsasuko ikastetxeetan

» Ondarea 3Dn modelatzeko

proiektua

Lege-gordailua: NA-2153/2003

EDITORIALA

B erriro ere hemen gara elkarrekin gure aldizkarian,

Berriak-en. Urte berria dugu,

etxe bakoitzean asmo eta proposamen

berriekin. Oso laket dut gure elkartean

aldaketa horiek geldiunerik ez eragitea. Egia da batzuek

atseden egunak izan ditugula, baina gure herriek

ez digute geratzen uzten, etengabe jardun

beharra dugu Nafarroako Mendialdearen alde.

Horren lekuko duzue orain eskuartean duzuen aldizkaria;

izan ere, Mendialdeko txoko guztietan eta

gure elkartearen jarduera-arlo guztietan buru-belarri

jardun gara eginkizun horretan.

Orrialdeotan elkarrizketa egin diogu Izabako alkate

eta sustatzaile bikain Angel Luis de Migueli. Bere

kezken berri eman digu, eta Erronkari Ibarreko eski-kanpaina,

Foru Erkidegoko ikasle aunitzen gozamenerakoa,

aurkeztu digu.

Erreportajean ondare txikia berreskuratzeko eta

zaintzeko lehiaketako sari-banaketaren "festa" xumea

jaso dugu. Gizarte-atalean hizpide izan dugu,

halaber, Lesakako Burdinaren Etxea, eskualde baten

ezaugarri etnografikoak ezagutzeko parada

emanen digun etxea. Merezi du hura bisitatzeak.

Urteari hasiera eman dion sustatzailea Auritzen berriki

zabaldu den "Dendaberri" dendaren jabea da.

Ekimen interesgarria enplegua oparoa ez den, eta

dendak gure herrietatik desagertzen ari diren garai

hauetarako. Zoragarria!

Aurten atal berri bati bidea egitea bururatu zaigu;

iritzi artikuluari, hain zuzen ere, bi hilean behin

Cederna Garalur Elkarteko garapen-eragileek sinatuko

dutena. Gaurkotasun handiko gai batekin

zabaldu dugu: enplegua eta autoenplegua.

Gainerakoan, ez dizuet guztiaren berri nik eman

nahi. Hobe duzue irakurri eta ikusi. Azarotik urtarrilera

bitartean izandako gertakariak dituzue hemen

bilduta. Gure elkarteak guztiekin orpoz orpo,

guztien erritmoan lantzen duen Nafarroako

Mendialdeko bizitza islatzen dute.

Irakurketa on!

Luis Gárate Jiménez

Cederna Garalur Elkartearen presidentea

Telefonoa: 948 207 063 Posta elektronikoa: info@cederna.es www.cederna.es

BERRIAK. Cederna Garalur elkartearen bihilabetekaria. 2009ko urtarrila-otsaila. 36. zk

HELBIDEA: Berriobide 40, behea, OO1 bulegoa - 31013 Antsoain (Nafarroa)

ERREDAKZIOA: Novacom: Cristina Losada · Cederna Garalur: Marian Serrano, Arantxa Rodriguez, Soraya Diaz, Carlos Garcia, Elena Irigoyen, Gabriela

Orduna, Edurne de Miguel, Izaskun Abril, Ana Echeverria, Edurne Elso, Oskia Lazkoz, Miriam Imaz, Pablo Rodriguez, Luis Garate, Susana Mendinueta;

Lisabe auzo-elkartea (Irunberri): Eduardo Primo. ITZULTZAILEA: Joxemari Nuñez (Itzuliz). DISEINUA / MAKETAZIOA: Ilune.

ARGAZKIAK: Mikel Rodríguez Larrea (Mamiki), Foto Koldo (Bera) eta Cederna Garalur. INPRIMAKETA: Gráficas ONA

ELKARRIZKETA: Ángel Luis de Miguel, Izabako alkatea

"Izabak

turismo-marka paregabea

eta bereizia du"

4 2009ko URTARRILA-OTSAILA

L

egealdi honetako datozen

urteotan zein

proiekturi helduko dio

udalak?

Duela lau legealdi hasi

genuen toki-garapenerako

plan bat bukatzen

ari gara. Lehenik eta behin, igerileku

estalia bukatu nahi dugu, urte honen

bukaeran edo heldu denaren hasieran;

bestetik, datozen urteotan udalerria gobernatuko

duen, eta ibarreko gazteek

etxebizitzarekin duten arazoa konpondu

asmo duen hirigintza-plana garatu

nahi genuke; horiekin batera, hirugarren

adinekoen aferari soluzioa bilatu

nahian gabiltza, eta, horregatik, etxean

geratu nahi duen jendeari edo eguneko

zentrora joan nahi duen jendeari premien

araberako erantzun bat ematea

ahalbidetuko digun ideia abangoardista

lantzen ari gara. Eta azkenik, Izabako

herrigunean 100 ibilgailurentzako baino

gehiagorentzako lurpeko aparkale-

ku bat eraikitzea lantzen ari gara.

Halaber, kultur eta natur ondareari balioa

ematen jarraitu asmo dugu.

Ekimen horiek guztiak gorabehera,

Udalak herriarentzako enblematikoa

izanen den gune bat, mugaz gaindikoa,

eraiki nahi du. Lorategi-anfiteatro bat

da, Izabaren erdigunean dagoena. Bi

lurzoru maila lotuko ditu, lorategi botaniko

bat zeharkatuko duen kale baten

bitartez. Horretan hainbat leku eta

alderdi interesgarri aipatzen dira; besteak

beste, Larra eta 3 behien zerga.

Horrez gain, herritarrek erabil dezaketen

kiosko irekia dago, harlauzaz egindako

zirkuluerdi bat eta 600 lagunentzako

lekua duena. Horregatik, behin

hori eraikita, urtero Kantauri isurialdeko

hurbileko herrietako (Nafarroakoak,

Baretousekoak eta Arettekoak, eta Izaba

eta Erronkarikoak) kulturak batuko dituen

udako jaialdi bat antolatzea pentsatzen

ari gara.

Angel de Miguel eski

goi-denboraldian

biztanleria hirukoizten

duen Nafarroako

Mendialdeko herri

bateko alkatea da,

Izabakoa. Hori dela-eta,

harekin egin genuen

hitzordua Ibarreko eski

nordikoko zentro

berrian, udalak

sustatzen dituen

proiektuak eta turismoekimenak

zehatz-mehatz

konta diezazkigun.

Horietakoren batek izanen al du

Cederna Garalur Elkartearen sostengua?

Cederna Garalur Elkartea gure herriko

proiektu guztietan dago tartean sartuta,

nahiz eta anitzetan ezin ditugun

eskuratu berak kudeatzen dituen europar

programetako diru-laguntzak.

Tokiko garapen-eragile Amaia

Mauleonen bitartez, laguntza horiek dituzten

eta ez dituzten proiektuak garatzen

ditugu.

Zer dakarkio Izabari Elkarteak ekimen

horietan parte hartzeak?

Asko-asko, toki-garapenerako tresna

bat delako, eta guretzat ere hala da

mugaz gaindi ditugun aukerekin zerikusia

duen guztian. Aunitz izan dira

gure garapen-eragilearen bitartez mugaz

gaindiko jardueretan bestelako laguntzak

bilatu dituzten Interreg

proiektuak.

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 5

6

Zein dira Erronkariko udalerri honek

aurrera begira dituen erronkak?

Izabak gainerako landa-eremuek dituzten

erronkei egin behar die aurre, eta

horiez gain, Mendialdekoek berariaz

dituztenei. Hala ere, gure udalerrian toki-garapena

lantzetik sortzen den beste

bat izan dezakegu; izan ere, zenbait

garaitan eskaera oso altua izan daiteke,

eta, beraz, ekimen guztiak oso ondo bideratu

beharko ditugu.

Horregatik, udalak ekogarapenaren edo

garapen jasangarriaren alde egiten jarraitu

nahi du, eta gure kultur eta natur

ondareari iraunkorki eutsi nahi dio.

Aunitz hitz egiten Izabaren despopulazioaz.

Ba al du horrek irtenbiderik?

Bai, badu. Izan ere, arazoa ekonomikoa

da, eta beraz, soluzio ekonomikoa

behar du. Herriak hustu egiten

dira lanik eta etxebizitzarik ez dutelako.

Gure herriak, egoera ekonomikoa

hobetzen duenean maila demografikoa

berreskuratuko du. Azken finean,

dena mugimendu ekonomikoaren baitan

dago.

Galizia - Katalunia autobiak aldaketa

nabarmena ekarriko dio Izabari; herriaren

lehena eta oraina izanen da. Hori

dela-eta, oraindik ere hainbat urte

beharko baditu ere, prest eta ondo antolatuta

egon behar dugu. Bide horrek

Iruñetik 30 minutura utziko gaitu,

Sigüesetik barna; horrek enpresaburuei

aukera handiak emanen dizkie, baina

prestatuta daudenek soilik baliatu ahal

izanen dituzte.

Hala ere, udan bestelakoa gertatzen

da, biztanle-kopurua handitu egiten

da. Zer dela-eta?

Esan beharra dago hori ez dela soilik

udan gertatzen, baita beste urte-sasoi

batzuetan ere. Erronkari Ibarreko

Batzarra eta Udala turismoa urtaroka

banatzeko joera hausten lan handia egiten

ari dira, eta beste urtaroetarako aisiarako

aukerak sortzen. Ohituraz,

Izaban udako turismoa oso familiarra

izan da beti, baina azkenaldi honetan

neguan ere eskaera handia dago, batez

ere azken eraikuntzekin; besteak beste,

eski nordikoaren zentroarekin.

Beraz, uda eta negua goi-denboraldiak

dira. Izabak 500 biztanle inguru ditu,

baina 500 ohe erabilgarri, eta 400 pla-

2009ko URTARRILA-OTSAILA

za kanpinean; horrela, goi-denboraldietan

1.500 lagun edo gehiago jaso ditzakegu.

Nolakoa gertatzen ari da udalerriaren

garapen ekonomikoa azken urteotan?

Ohiko sektoreak, hau da lehen sektoreak,

irtenbide politikoa behar du. Tokiadministraziotik

abeltzaintza eta basogintza

sutatzen dira, baina hori ez da

aski, tokian tokikotasunetik haratago

doan bultzada behar dute.

Hala ere, badira herritarrak bertan geratzen

laguntzen duten, eta arestian aipatutako

beste horiek suspertzen lagun

dezaketen beste sektore batzuk.

Zerbitzuen sektorea hobetu eta finkatu

“Cederna Garalur

Elkartea gure herriko

proiektu guztietan

dago tartean sartuta,

nahiz eta anitzetan

ezin ditugun eskuratu

berak kudeatzen

dituen europar

programetako dirulaguntzak”

da, eta, aldi berean, ibarrean turismoproduktu

garrantzitsua sortzen ari da,

bai udakoa, baita negukoa ere. Horri

tokiko beste ekimen batzuk gehitu

¿NOR DA?

Ángel Luis de Miguel

Izaban sortu zen 1963ko

apirilaren 25ean

Ezkongabea, ez du semealabarik

Gaur egun Izaban bizi da

Bere denbora udalari ematen dio

Azken 4 legealdietan izan da

alkatea

Bere denbora librea udalari

ematen dio

behar zaizkio; besteak beste, igerilekua,

bertako herritarren premiak betetzeaz

gain, turistentzako aisia-baliabidea ere

bada.

Zein sektore dira jardueraren ardatzeragileak?

Izaban autonomo ugari dago, bertako

ekonomiaren eskeletoa osatzen dutenak.

Guri gustatuko litzaiguke enpresa

txiki hauekiko diskriminazio positiboa

egitea, bai zergei dagokienean, baita gizarte-hobekuntzei

dagokienean ere,

gaur egun Mendialdeak horiei esker

irauten baitu.

Ildo horretan, hirugarren sektoreak lotua

handia izan du etxebizitzak erabilgarri

egotearekin. Egoera horretan dago

gaur egun bertako ekonomiaren sostengatzailea

den gazte asko. Gazteek

muga ugari topatu dituzte beren negozioak

abian paratzean, ez baitute propietaterik.

Nola ari da garatzen turismo-sektorea?

Izaban turismo sektorea tradizionala

da, familiari lotua; alabaina, litekeena

da heldu diren urte hauetan turismo

enpresarialak indarra hartzea. Eskaerak

egonkortasuna haustearen, eta negozioaukera

gehiago egotearen ondorioa da

hori. Baina, bilakaera horrek lotura estua

du hirigintza-planekin, eta eskaintzari

eusteko toki-administrazioek jarriko

dituzten baliabide eta ekimenekin.

Bestalde, guri dagokigunez, mendialdeko

landa-eremuetan ohikoak diren

baliabideez gain, balio erantsi bat du-

gu: elurra. Elurra baliabide garrantzitsua

da, neguan posizionatzen dena, eta

beste eremu batzuek ez dutena. Arlo

horren barnean, Pirinioetako ibarra izanik,

plus horri eutsi eta hobetu ahal izanen

dugu ekogarapen baten bitartez,

Austrian nahiz Suitzan egiten duten era

berean.

Zer eginkizun betetzen du natur inguruneak,

eta nola ulertzen du Izabako

Udalak horren ustiapena?

Funtsezkoa da, izan ere, Izabaren turismo-garapena,

neurri handi batean,

natur ondareari esker da. Aipatzekoak

dira, besteak beste, basoak, Larrako

karsta, Belagua edo Belabarze.

Horregatik, gure turismo-produktuaren

oinarria ondare horren zaintza eta

garapena dira. Horren guztiaren eredu

argia dugu Eski Nordikoaren Zentroa;

horretan, bisitariek baliabideaz gozatzeaz

eta hori baloratzeaz gain, kirola

ere egiten dute.

Eski-denboraldi bete-betean, eta azken

urteotako kanpainarik hoberenetako

batean, zer dakarkio baliabide

horrek herriari?

Aurten eski-kanpainaren 25. urteurrena

da. Bertatik Nafarroako 80.000 haur

pasa dira, eta horri esker iraupen-eskia

egiten dakite. Urte hauetan guztietan,

aisia-industria garrantzitsua eta Estatuan

bakarra izan da, urtez urte eskaera areagotu

egiten baita. Horren ondorioz, zonaldeak

langileak behar izaten ditu negu

partean; hori pentsaezina da

Nafarroako Mendialdeko beste zonaldeetan.

Era berean, landetxe anitzek

beren zerbitzuak eta instalazioak hobetu

dituzte; ondorioz, zerbitzuaren kalitatea

ezin hobea da urte osoan zehar.

Laburbilduz, enplegu aunitz sortu du,

horrek dakarren guztiarekin.

Zer beste jarduera gara daitezke urteko

gainerako garaietan?

Gaur egun, turismo-jardueraren urtarokotasuna

hausten lagunduko digun produktua

lantzen ari gara. Piraguismo eskola

batez ari naiz, Erronkariko herrigunea

zeharkatzen duena. Ur-amilen

eskola horrek udazkenean eta udaberrian

kirol hori egin eta ikasi nahi duen

jendea ekarriko du; hain zuzen ere, okupazioari

dagokionez, sasoi apalenetan.

Horretarako, orpoz orpo ari gara lanean

Espainiako Federazioarekin.

“Eski-kanpainak

zonaldeak langileak

behar izatea lortu

du negu partean;

hori pentsaezina

da Nafarroako

Mendialdeko beste

zonaldeetan”

Ekimen horrekin eta beste batzuekin

lortu nahi dugu aldi berean kirola, kultura

eta erlaxazioa uztartuko dituen turismo-produktu

bat. Horiez gain, beste

hainbat jarduera lantzen ditugu, besteak

beste: gailur altuko mendi-ibiliak,

Burgitik Belaguara eta Santangrazira

“Izabako Udalak

ekogarapenaren alde

egiten jarraitu nahi du,

eta gure kultur eta natur

ondareari iraunkorki

eutsi nahi dio”

doana; ondarea balorizatzeko museoen

sarea; errepideko eta mendiko bizikleta;

eta eskiatzea.

Ildo horretan, zaletuak ekarriko dituzten,

eta kirol-turismoa sortuko duen

goi-mailako kirol ekintzak lantzen ari

gara.

Nolakoa da Erronkari Ibarrera bisitan

etortzen den turista?

Garai batean, uda osoa herriko etxeetan

ematen zuten kide anitzeko familiak,

eta sendatzera etortzen ziren pertsonak

izaten ziren.

Gaur egun turistak familiak eta bikoteak

izaten dira, batez ere Nafarroakoak,

Euskal Autonomia Erkidegokoak,

Kataluniakoak, Valentziakoak eta

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 7

“Galizia - Katalunia autobiak aldaketa ekonomiko nabarmena ekarriko du;

horrek enpresaburuei aukera handiak emanen dizkie, baina prestatuta

dauden arloek soilik baliatu ahal izanen dituzte”

Andaluziakoak. Bisitariek tarte luzeak

egiten dituzte oso denbora laburrean.

Oro har, lekuren batean ostatua hartzen

dute, eta 80 km-ko erradio batean mugitzen

dira. Jende aktiboa da, naturari

eta kultur ondareari balio handia ematen

diona.

Zer proiektu edo ekimen landu beharko

lirateke turismo-jarduerari eusteko?

Denak, gaur ereindakoa bihar jasoko

baita. Oso arriskutsua da toki-garapena

patuaren esku uztea. Gaur egun,

Nafarroako Mendialdeko alternatibarik

garrantzitsuenetako bat turismo-sektorea

da, bere garaian zura edo abeltzaintza

izan zen bezala. Hala ere, ez da

alternatiba bakarra. Hori dela-eta, kalitateko

produktua saltzen jakin behar

da, eta horretarako, ekimen eta jarduera

berriak behar dira.

Iaz Izabako Oroipenaren Etxea inauguratu

zenuten, ibarreko kulturari balioa

emateko, eta bisitariei kultura horren

berri emateko. Zein balantze egiten

duzue lehen urte honetaz?

Balantzea espero genuena da. Kultur

produktua hazten ari da landa-turismoaren

barnean, eta horregatik erabaki genuen

proiektu abangoardista hori lantzea

Izaban. Eskaera, gaur egun, ma-

8 2009ko URTARRILA-OTSAILA

sifikaturik ez badago ere, bertako herritarrentzat

balio erantsia du, gure kultur

ondarea balorizatzeko eskola iraunkor

gisa erabil baitezakegu.

“Gaur egun, Nafarroako

Mendialdeko

alternatibarik

garrantzitsuenetako

bat turismo-sektorea

da, bere garaian zura

edo abeltzaintza izan

zen bezala. Hala ere,

ez da alternatiba

bakarra”

Berriki udalerria akordioa lortu du

Nafarroako Gobernuarekin Izaban herritarren

segurtasuna hobetze aldera.

Zer dela-eta?

Turismo-herria izanik, Izabako herrigunearen

okupazio-arazo bat dugu.

Hau da, herrikoak ez direnen autoek

kaleak ixten dituzte, eta horrek garabirik

gabeko gurea bezalako herri txiki

batean arazo dezente sortzen dizkie au-

tonomoei eta bizilagunei. Horregatik,

garai bateko guardaren antzeko asmo

bat lantzen ari gara, aparkalekuak eta

espazioaren antolamenduarekin zerikusia

duen guztia hobetze aldera.

Nola irudikatzen duzu Izaba hamar urteren

buruan?

Bistan da aldaketa ekonomikoa datorrela,

eta gaur egun askorentzat ezinezkoa

dirudiena positiboa izanen da bertakoentzat;

betiere, hirigintza-plan on

batek lagundurik.

Horrela, iragarpenen arabera, Nafarroako

Gobernuaren laguntza irmoarekin,

eta toki-administrazioaren lanarekin

bizi-kalitatea emanen duen etorkizun

handiko gunea sor daiteke.

Hamar urtetik gora daramatzazu karguan.

Zer ekarri dizu horrek pertsonalki

eta profesionalki?

Hasiera batean hautematen ez bada ere,

udaletik geroa landu daiteke hurrengo

belaunaldientzat, eta, halaber, herriko

errealitatea alda daiteke.

Arlo pertsonalean eta profesionalean,

udalak, eremu ahulak kudeatzen dituzten

Nafarroako gainerako alkateei bezala,

denbora luzea hartzen dit.

Saria jaso duten entitateetako ordezkari guztien familia-argazkia. Beraiekin dira ekitaldiko

anfitrioiak, Lesakako Burdinaren Etxeko atean.

ERREPORTAJEA

Sari-banaketa Lesakako Burdinaren

Etxean egin zen, azaroaren 26an.

Denetara 11 entitatek (udalak eta elkarteak)

jaso zuten Nafarroako

Mendialdeko ondare txikia zaintzen

egiten den lanari balioa ematen dion

sari hau.

Hamaika proiektuk saria jaso dute

Ondare Txikiaren V. Lehiaketan

Azaroko goiz hotza zen, baina deia jaso zutenak hantxe ziren,

beren udalerrietako ondarea zaintzen eta balorizatzen egindako

lan onari emandako saria jasotzeko.

Sari-banaketan egon zen Fermin Villanueva Ferreras,

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko

turismo-produktuak bideratzeko eta garatzeko zerbitzuburua;

honek, kontseilaria ezin etorria desenkusatu zuen, eta saritutako

proiektuetan protagonistek egindako lana oso positibotzat

jo zuen.

Horrez gain, Cederna Garalur Elkartearen presidente Luis

Garate Jimenezek parte hartu zuen, eta haren hitzetan pozga-

rria da V. lehiaketa hau antolatu izana, eta bereziki aipatu zituen

saridunak: “Une honetako benetako protagonistak saria

jaso duten udalak eta entitateak, eta ondarea berreskuratzen

lan egin den herri bakoitzeko herritarrak dira. Esker mila

aunitz Nafarroako Mendialdean, harengatik eta harentzako

lanean jarraitzeagatik”.

Koldo Erkizia, Lesakako alkatea, izan zen ekitaldiaren anfitrioia.

Sari-banaketarako deia jaso zuten guztiak komentuko

nabe nagusian (berritze lanetan, eta aukera handiak ematen

dituena) hartu zituen. Lesakarako eta eskualde osorako kultura

gune garrantzitsua.

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 9

ERREPORTAJEA

Benetako protagonistak saria

jaso duten udalak eta entitateak,

eta ondarea berreskuratzen lan

egin den herri bakoitzeko

herritarrak dira.

10 2009ko URTARRILA-OTSAILA

Parte-hartze handia

Ondare txikiaren V. lehiaketa 2008ko udaberrian paratu zen

abian. Cederna Garalur Elkarteko garapen-agentziek udalei

eta elkarteei deia luzatu zieten proiektuak aurkez zitzaten.

Denetara, 21 proiektu aurkeztu dira, eta horietatik 11k jaso

dute saria: 8k saria jaso dute, eta 3k aipamen berezia.

Proiektuak honako udalerri hauetan landu dituzte: Auritz,

Azpilkueta, Abaurregaina, Etxalar, Zubieta, Baztan, Etxarri,

Goizueta, Lesaka, Urroz Hiria eta Irunberrin.

Tokian tokiko esku-langintzari

balioa ematen

Sarituei, diruaz gain, Ione Villanueva esku-langileak egindako

erloju bana eman zieten. Ione Villanuevak Otsagabiako

Muskilda ermitan egiten du lan zurarekin.

Berak azaldu zigun nola egiten dituen erlojuak:

“Gaztainondoaren zuraz eginak dira. Zur landuarekin marrazki

estereoa egin da, eta beherantz profilatu da. Ondorengo

lanketa-prozesuan, inguruko zur guztia kentzen dut, eta, arianarian,

irudia landu dut lortu nahi nuen profila erdietsi arte.

Lan hori egiteko pazientzia handia behar da, oso handia."

Erlojuari amaiera emateko, kolore eta laka geruza mehe eman

diot, piezek mantentze-lanik izan ez dezaten.

Aintzatespena duen lehiaketa

Lehiaketak bost urte bete ditu, eta oso harrera ona izan du

Cederna Garalur Elkartearen jarduera-lurraldeko gizarte-eragileen

artean. Halako aintzatespen hauekin, herrietako bizilagunek

egindako lana aitortzen zaie. Halaber, Nafarroako

Mendialdeko ondarea zaintzearen alde entitateek egindako

lana aitortzen da, iragana baloratzeari eta iragan hori oraina

bihurtzeari begira, gure lurraldearen, Nafarroako

Mendialdearen, eta ondorioz, Foru Erkidego osoaren garapen

jasangarrirantz abiatzeko.

Saritutako proiektuak

banan-banan

Urrobi ibaiaren gaineko "Aetzubia" ingurunean Auritz

abentura-parkerako pasabidea birgaitzea.

Jarduera horrekin, Aetzubia ingurunean, Urrobi ibaia zeharkatzen

duen pasabidea birgaitu da, ezintasun eta/edo mugikortasun

murriztua duten pertsonei pasabidea errazte aldera.

Paraje bati balioa ematea, eta bertakoak eta bisitariak herriaren

historiara hurbiltzea lortu da. Orain "Aetzubia" izenez ezagutuko

da Auriztik Aezkoara doan garai bateko bidea.

Azpilkuetako Urrasun auzoko Santiago baseliza birgaitzea,

Azpilkuetako Done Jakueren bideko Lagunen

Elkarteak sustatua.

Azpilkuetako Urrasun auzoko Santiago baseliza Baztango

Done Jakueren bideko mugarrietako bat da. 2007an zaharbe-

Saridunei emandako erlojua.

Beste orrian: burdinaren Etxera heltzeko paseoa.

rritu zuten Baztan-Urdazubiko Done

Jakueren bideko lagunen Elkarteko boluntarioek.

Sakristiako eta aitorlekuko

komodak zaharberritu dira, baita

Santiago apostolua duen koadroa, sakristiako

atea, barruko eskulekua, aldareko

erlaitza, kanpoko ataria eta kanpoko erdiko

ate handia ere; horrekin guztiarekin,

Done Jakueren bidearen historiaren

zati handi bat.

Abaurregaineko antzinako hilerriko

Erdi Aroko hilarriak baloratzea.

Proiektuak balioa eman dio Erdi Aroko

antzinako hilerriari, "Hilarrien baratzea"

izenekoari, hain zuzen ere. Helburua izan

da Erdi Aroko hilerri hori gune dinamiko,

jolas-zirkuitu bat eta Abaurregaineko

multzo arkeologikoa topatzeko gune

bihurtzea. Ondareari balioa emanez, kultur

ondarearen ezagutza eta zaintza hobetzen

da, enplegua sortzea edo dagoenari

eustea ahalbidetzen da, eta

Aezkoako eta Pirinioetako jarduera-eskaintza

dibertsifikatzen laguntzen da.

Etxarlartsa ola Zaharra

Etxalarko Udalak antzinako burdinola

berreskuratzeko lanak egin ditu,

Etxalarko, eta, hedaduraz, Bortzirietako

turismo-eskaintza osatze aldera. Ingurune

hondatua berreskuratzea lortu da.

Egindako lanekin, burdinolaren deribazio-kanala,

desagertutako forja, burdinolaren

behe-solairua, fatxada, mea erretzeko

labea, eta hurbileko zentral txikia

leheneratu dira.

Zubietako San Anton baseliza berreskuratzea

eta birgaitzea

Zubietak San Anton eguna, animalien

eguna, ospatzen du urtarrilean; egun horretan

animaliei ematen zaien jana bedeinkatzen

da. Baseliza berreskuratzea

eta birgaitzea garrantzi handikoa izan

Lan hori egiteko

pazientzia handia behar

da, oso handia.

da udalerriarentzat; izan ere, lana auzolanean

egin da. Gaur egun horren ohikoa

ez den lan egiteko modu horrek indarrean

dirau Zubietan; hartara, egin

ahal izan dira bestela eta kanpo-kontratazioaren

bitartez egiterik ez leudekeen

lanak, ahalegin ekonomikoari erreparatuz

gero.

Baztango Udala Amaiurko gazteluan

egiten ari den esku-hartze arkeologikoa

Lan arkeologikoa da esku-hartzea, garrantzi

handieneko eraikin-hondarrak

ERREPORTAJEA

kronologikoki mugatzeko eta baloratzeko

beharrezkoak diren datuak ematen

ari dena. Esku-hartzea Aranzadi Zientzi

Elkarteko arkeologia historikoko departamentuak

burutu du, hainbat aditurekin

lankidetzan, eta Euskal Autonomia

Erkidegoko arkitektura-eskolako ikasle

unibertsitarioen praktika-lana baliatuta.

Egindako lanak aztarna historiko garrantzitsuak

eta erakargarriak paratu ditu bisitarien

eta bertakoen bistan.

Iturraskarri proiektua: Etxarriko

Konjurotokia berreskuratzea

(Larraun)

"Konjurotoki" ("Konjuleku" ere deitua)

Etxarri elizaren alboan dago. Oinplano

karratuko eraikin txiki bat da, lau isuriko

teilatuduna. Bere berezitasunak dira

jatorria eta erabilera; hau da, konjuruak

egitea. Konjurotoki Iturraskarri

proiektuaren zati da. Izaera sozialeko

proiektua da, eta prestakuntza-izaerako

lanak eskaini nahi ditu, Gizarte

Zerbitzuen Gizarte Enplegu Babestuko

programan parte hartzen duten partaideei

zuzendua. Lekunberriko Udalak eta

15 Kontzejuk hartu dute parte. Gizartehelburuaz

gain, beste bi helburu betetzen

ditu: kulturala eta tokiko ondare eta

turismo-ondarea zaintzearena.

Goizuetako Zubimusuko latsarria berreskuratzea

Garrantzi handikoa da Zubimusuko latsarria.

Garbitzeko 12 harraska ditu.

Lana auzolanean egin da. Latsarria

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 11

ERREPORTAJEA

1908an eraiki zuten, Zubisusu etxearen behealdean, zubiaren

ondoan. Lehen solairuan neskek zuten eskola (oraindik ere

kartela bertan da), eta bigarrenean irakasleek etxebizitza.

Birgaitze honekin, ahanzturan galdu samar genuen tokiko ondarea

berreskuratu da. Emakumeek egiten zuten lana aintzat

hartu da. Horiez gain, turismo-baliabide bat sortu da, bisitariei

erakusteko; eta gune xume bat berreskuratu da hainbat

jarduera bertan garatzeko: besteak beste, kontzertuak eta hitzaldiak.

Dagoeneko, kontzertu bat antolatu da.

Ezkerretik eskuinera: Fermín Villanueva, Nafarroako

Gobernukoa, Luis Garate, Cederna Garalur Elkartekoa, eta

Koldo Erkizia, Lesakako alkatea.

Sumusako Atea - Lesakako Sumusako Atea berritzea

Lesakak, bere garaian, lau ate zituen kanpotik herrira sartzeko.

Gaur egun, horietako bat baino ez dago: Sumusako

Atea. Harrizko zutabeak eta zurezko estalgarria dituen atea

da. Oso elementu bitxia da, bertakoek nahiz kanpokoek estimatua.

Jarduera horrekin ondareari eustea eta berreskuratzea

lortu da. Hazkunde-maila handia duen herri batean halako

ezaugarriak dituen ondareari eustea garrantzitsua da, herriko

historia berreskuratzea, eta ezagutzera ematea ahalbidetzen

duelako.

Urroz Hiriko gurutzadura gotikoa berriztatzea eta kokapen

berria

Aipatu beharra dago Urroz Hiriko gurutzea, halakoen artean,

Nafarroako Mendialdeko, eta, zehazki, Pirinioaurreko ondare

txikiko arte-balio handikoenetako bat dela. Lanari heldu

aurretik, gurutzea lursaila babesteko horma baten kontra

zegoen, kalteak jasotzeko arriskuan; beraz, lekuz aldatzea erabaki

zen. Balio arkitektonikoa handiko lana da, oso interesgarria

historia ezagutzeko, bai herritarrentzat, baita bisitarientzat

ere.

Irunberriko Beneditarren komentuko zaharberritze- eta

balorizatze-lanetako aztarna arkeologiko erromanikoak

integratzea

Beneditarren Gizarte Etxearen inguruetan aztarna arkeologiko

erromanikoak, balio handikoak, aurkitu zituzten.

Irunberriko Udalak aztarna horiek Beneditarren multzoan

txertatzea erabaki zuen, betirako iraun zezaten. Mosaikoa erre-

12 2009ko URTARRILA-OTSAILA

21 proiektu aurkeztu dira, eta

horietatik 11k jaso dute saria.

Ondare Txikiaren V. Lehiaketako sari-banaketan izandakoak.

tiratuen klubaren atean paratu dute, eta beste zati bat ekitaldi-aretoan.

Aurkitu zuten harroin erromatarra Etxeko pasagune

batean dago, kanpotik ikusten dena. Elementu horiek

guztiek, eta egindako aurkikuntza arkeologikoek garai bateko

Irunberri erromatarra izan zenari buruzko interpretazio

gune aparta osatzen dute, herriko turismoa suspertzen, eta

Irunberriko herritarren aberastasun kultural, eta identitateeta

ondare-aberastasuna garatzen laguntzen dutenak.

Lehiaketak bost urte bete ditu, eta oso harrera ona izan du

Elkartearen jarduera-lurraldeko gizarte-eragileen artean. Halako

aintzatespen hauekin, herrietako bizilagunek egindako lana

aitortzen zaie diru-saria jaso dutenei zein jaso ez dutenei.

Halaber, Nafarroako Mendialdeko ondarea zaintzearen alde

entitateek egindako lana aitortzen da, iragana baloratzeari eta

iragan hori oraina bihurtzeari begira, gure lurraldearen,

Nafarroako Mendialdearen, eta ondorioz, Foru Erkidego osoaren

garapen jasangarrirantz abiatzeko.

IÑAKI IRIGARAY

Dendaberriren Sustatzailea

“Sustatzaileak

ezinbestekoa du ilusioa”

SUSTATZAILEAK

Iñaki Irigaray Dendaberriko sustatzailea da. Dendaberri Auritzen berriki

inauguratu den premiazko gaien denda da. Iñakik negozio-aukera ikusi zuen

herriko denda itxi zutenean. Bere negozioa kudeatu nahia, eta lanerako gogoa

funtsezkoak izan dira proiektua gauzatzeko.

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 13

Zergatik premiazko gaien denda

bat?

Berriki itxi zuten herrian zegoen

halako denda bat, eta inguruetan,

Bizkarretan, Garraldan, Orbaitzetan

eta Aurizberrin izan ezik, ez dago premiazko

gaien beste dendarik.

Zein bide egin duzu zure negozioa abian

paratzeko?

Hasteko eta behin, Aurizko Udalarekin

paratu nintzen harremanetan, eta ondoren

proiektua landu nuen, gerora lan zibila

burutzeko. Halaber, Nafarroako

Gobernuarekin harremanetan paratu

nintzen halako negozioetarako diru-laguntza

eskatzeko, eta, azkenik, akordiora

heldu nintzen enpresa banatzailearekin,

haren kide egiteko.

Zerk bultzatu zintuen proiektua gauzatzera?

Hainbat kontu elkartu ziren. Batetik,

Auritzen zegoen denda itxita, halako negozio

bat zabaltzeko aukera izatea; bestetik,

urteko hainbat sasoitan turistak eta

erromesak herrira etortzeak balioa eransten

zion ekimenari; eta, azkenik, nire negozio

propioa kudeatu beharra neukan.

14 2009ko URTARRILA-OTSAILA

“Cederna Garalur

Elkarteak denda

irekitzeko izapideak

bideratzen eta baimenak

lortzen, eta Nafarroako

Gobernuak dendariei

zuzentzen dizkien

laguntzak eskuratzen

lagundu zidan”

Nola paratu zinen harremanetan

Cederna Garalur Elkartearekin?

Eskualdeko garapen-eragile Edurne de

Miguelen bitartez paratu nintzen

Elkartearekin harremanetan. Berak paratu

zituen nire esku Elkartearen zerbitzuak.

Nola lagundu zizuten Cederna Garalur

Elkartekoek?

Edurne de Miguelek irekitzeko eta baimenak

lortzeko izapideak kudeatzen, eta

Nafarroako Gobernuak 2008-2011 aldirako

dendariei zuzendutako planaren

barnean eskura daitezkeen laguntzak eskuratzen

lagundu zidan. Halaber,

Elkartearen Enpresak eta Sustatzaileak

arloko teknikari Beatriz Chagoyenek enpresa-plana

egiten lagundu zidan.

Nolakoa gertatzen ari zaizu esperientzia?

Ona negozioaren antolakuntzari eta publikoarekiko

harrerari dagokionez. Hala

ere, espero dut datozen hilabeteotan turistak

eta erromesak etortzen hasten direnean

salmentak hobetzea, oso zaila baita

halako negozio bati eustea horren biztanle

gutxirekin. Orduan egin ahal

izanen dut balorazio erreala.

Zure iritziz, zein da negozioan eman

beharko zenukeen hurrengo urratsa?

Nagusiki, dendarekin daramadan denbora

gutxi hau kontuan hartuta, sor daitezkeen

premiak eta arazoak onartzea,

eta, aurrera begira, negozioaren barnean

proiektu xume berriak lantzea.

Zer laguntza dituzu ekimen hau aurrera

ateratzeko?

Lana nik bakarrik egiten dut; alabaina,

lan gehiago sortzen denean norbait har-

tzeko asmoa dut. Hori, ordea, aurrerago

aztertuko dut.

Zertan egiten zenuen lan lehen? Zer

desberdintasun, onura eta eragozpen

ikusten dizkiozu zure negozio propio

izateari?

Ostalaritzan egiten nuen lan. Orain negozioa

nirea izanda, gauzak nire modura

zuzentzen eta antolatzen ditut.

Gainera, publikoarekin halako kontaktua

izatea, pertsonalagoa eta bestelakoa,

gustukoa dut.

Era berean, eragozpenak nire egoera berean

dauden sustatzaile guztiek dituzte-

“Negozio honekin

gauzak nire modura

zuzentzen eta

antolatzen ditut. Horrez

gain, publikoarekin

dudan harreman hori

gustukoa dut, aurrez

aurrekoa, bestelakoa”

naren antzekoak dira: Hilero soldata finko

bat ez edukitzea, dendan ematen ditudan

orduak eta orduak, eta egin behar

izaten diren gestioak.

Zer ari zaizu gertatzen zailen?

Zalantzarik gabe, egin beharreko lan guztiak

antolatzea.

Eta errazena?

Publikoarekin harremanetan egotea da

errazena, eta, aldi berean, atseginena.

Betidanik izan duzu gogoan zure negozioa

zabaltzea?

Bai, buruan nerabilen bueltaka, nahiz

SUSTATZAILEAK

eta ez nekien zein negozio mota izan zitekeen.

Nola ikusten duzu zure burua hamar

urte barru?

Espero dut lan honetan jarraitzea, baina

horrenbesteko estutasun ekonomikorik

gabe.

Zure iritziz, zer eduki behar du zuk bezalako

sustatzaile batek?

Funtsezkoa da lanerako gogoa, eta aukeratutako

proiektuarekin ilusioa izatea.

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 15

erriak cederna-garalur

ELKARTEA

Lantaldean kide berriak sartu dira,

eta aldaketak egon dira

Programazio aldi berria abian jarrita, hainbat aldaketa egin dira

lantaldean Cederna Garalur Elkarteak ematen duen zerbitzua hobetu

eta zabaltze aldera. Garapen-agentzien sareak hiru garapen-eragile

gehiago ditu, baita koordinatzaile bat ere.

Aldaketa horien barnean, Irene Tortajada

sartu da lantaldean. Irene zuzenbidean

lizentziaduna da, hirigintzaren kudeaketan

eta lurraldearen antolamenduan masterra

du, eta esperientzia handia du toki-administrazioan.

Besteak beste, garapen-eragileei

laguntza emanen die

legegintzan eta Estatuko nahiz erregioko

finantziazioan.

Beste bi eragileek dagoeneko lanean

ziharduten Enpresak eta Sustatzaileak

arloan; Soraya Diaz. eta Kontxi

Sansiñena.

Soraya giza zientzietan lizentziaduna da,

eta lan-arriskuen prebentzioan masterra

du. Orain arte, Enpresak eta

Sustatzaileak arloan egin du lan, enpresa-aholkularitzan.

Azkenaldian, bere gain

zuen enpresak altzoan hartzeko programaren

eta Cederna Garalur Elkarteak

bultzatutako lan-arriskuen prebentziorako

programaren ardura.

Kontxi Sansiñena turismo eta enpresazuzendaritzan

lizentziaduna da, eta marketing

arloan aditua. Orain arte

Enpresak eta Sustatzaileak arloko teknikaria

izan da, eta enpresaburuen arteko

lankidetzarako Interreg

proiektuen koordinazioan eta

kudeaketan egin du lan.

Sorayak agentziei sostengua

emanen die, eta

Kontxik, berriz, bi

arlo landuko ditu:

lankidetza, eta agentzien sare osorako

erkidegoaren finantziazioa bilatzea.

Urte berri honetako beste berrikuntza

bat garapen-agentzien koordinazioa sortu

izana da. Eginkizun horretan Marian

Serrano jardungo da, orain arte komunikazio

arloaren arduraduna. Une honetatik

aitzin, agentzien sarea koordinatuko

du. Bere eginkizunetako bat izanen

da garapen-agentzien eta Elkarteko gainerako

arloen arteko, eta agentzien beraien

arteko komunikazioa hobetzea,

Cederna Garalur Elkartearen giza baliabideak

hobeto optimizatzea lortzeko, eta

hori guztia gerentziarekin orpoz orpo lan

eginez.

Irene, Kontxi eta Soraya abenduan hasi

ziren garapen-eragile lanetan. Marian urtarrilaren

23 hasi zen koordinazio-lanetan.

Une horretan, lantalde osoari eman

zitzaion aldaketa horren berri. Hasi berri

dugun etapa hau emankorra izatea

espero dugu.

Cederna Garalur

Elkarteak eta

Adesnar

federazioak urteko

batzarra egin dute

Abenduaren 12an, Cederna

Garalur Elkarteak eta Adesnar

Federazioak ohiko batzar nagusiak

egin zituzten, eta horietan

jardueren oroitza-txostenak, urteko

kontuak, lan-egitasmoak eta

aurrekontuak onartu zituzten.

Aurtengo batzarra berriki inauguratu

den Ultzama Ibarreko Gizarte Etxean

(garai bateko Larraintzarreko benta)

egin zen.

Mahaian Luis Garate, presidentea, Patxi

Perez, presidenteordea, Jesus Recalde,

idazkaria, eta Esther Celaya, elkartearen

gerentea, egon ziren. Urteko oroitza-txostenaren

aurkezpenean, arloetako

arduradunek eta batzarra egin zen

eskualdeko garapen-eragile Elena

Irigoyenek hartu zuten parte.

Elkartekideek 2007ko lan-jardueraren

oroitza-txostena eta urteko kontuak

onartu zituzten. 2008ko aurrekontuak

eta jarduera-plana.

Ultzama Ibarreko Udalari eta bertako

langileei eskerrak eman nahi dizkiegu,

uneoro antolakuntzan eta Gizarte Etxea

erailtzen eman dizkiguten laguntza eta

erraztasunengatik.

Jarduerak auekezten.

Cederna Garalur Elkartearen batzarkideak.

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 17

Aste ekologikoa

Mendialde

Beherean

Mendi Behera Elkarteak proiektuz

eta jarduerez beteriko urtea

itxi berria du, ekologiari buruz

hausnarketa egiteko jarduera-aste

batekin.

Ekitaldi guztiak Zangozan egin ziren.

Programa abenduaren 12an jarri zuten

abian, "Landareak zaindu, gu pertsona

gisa zaintzeko" mahai-inguruarekin.

Horretan hartu zuten parte Maite

Palacios Ranerak (Josenea), Kiko

Martinez Aldunatek (Lorea), Silvia

Akerreta biologoak eta Iker Aramendia

Landak (Elkarteko teknikaria).

Aste horretako egun nagusia abenduaren

13a (larunbata) izan zen; izan ere,

bigarren urtez jarraian, Nafarroako

Unibertsitateko Hezkuntza Departamentuko

Toki Garapeneko eta Garapen

Komunitarioko Oinarriak irakasgaiko

ikasleek ingurumenaren arloan ditugun

ohiturei buruz hausnartzeko hainbat jar-

18 2009ko URTARRILA-OTSAILA

LANDA BERRIKUNTZA

Irunberriko LISABE auzo-elkarteak, 2008an, boluntarioei

zuzendutako hainbat egun (Nafarroako

Gobernuak finantzatuak) antolatu ditu, arroilen

interpretazio-zentroarekin batera, Iturberoko garai

bateko iturri-ikuztegia eta aipatu iturrira heltzeko

bidea berreskuratze aldera.

Lekua ikuztegi gisa erabiltzen zen iturritik ur beroa ateratzen

zelako; horrek, iragan mendearen erdialdera arte bertara

arropak garbitzera joaten ziren emakumeen lana errazten

zuen.

Pedagogiako ikasleak hilaren 13ko (larunbata) festan.

duera ludiko/pedagogiko antolatu zituzten,

5 urtetik 90 urtera bitarteko pertsonei

zuzendua.

2008ko jaiaren gaia "garapenerako baliabideak"

izenekoa izan zen, eta ardatz

horren inguruan 6 postu jarri ziren ondoko

gai hauei buruz jolasten ikasteko:

giza baliabideak, ura, airea, lurra, fauna

eta flora, eta kultur baliabideak. Goiz

osoan zehar, parte hartzaileek postu horiek

ezagutzeko parada izan zuten, jolasteko,

lehiaketetan parte hartzeko, ikasteko,

banatzeko, eta abar.

Proposamena osatzeko, marrazki erakusketa

bat jarri zuten "zain dezagun ingurumena"

gai hartuta. Eskualdeko 100

Irunberriko Iturberoko garai bateko iturri-ikuztegia

berreskuratu da

Iturria; lanak egin aurretik, eta lanak eginda.

ikasleren baino gehiagoren lanak jarri

ziren ikusgai. Horrez gain, Zangozako

Ekologistak Martxan taldeak "garraioa

eta mugikortasun jasangarria" izeneko

erakusgai didaktikoa antolatu zuen.

Azkenik, Mendialde Behereko taberna

zabaldu zuten, leku aproposa jolas batetik

bestera indarrak berritzeko.

Abenduaren 17an, CPAENen laguntzarekin,

asteari amaiera eman zitzaion "zapore

handiko" ekitaldi baten bitartez: sukaldaritza

ekologikoko tailerra, Azpea

Upategiko eta Mendi Behera Elkarteko

Javier Fonsekak zuzenduta; bertan zirenei

produktu ekologikoak eta

Nafarroakoak erabiliz eguberrietako menua

alaitzeko proposamena egin zien.

Irunberriko Azpea Upategiko Javier Perez Fonsecak zuzendutako

sukaldaritza-tailerrean.

Lisabe auzo-elkarteari bururatu zitzaion iturria berreskuratzea.

Interpretazio-zentroarekin harremanetan jarrita, proiektua

egituratzen hasi ziren. Ekintza hau baliagarria izan da

Irunberriko belaunaldi berriei ezkutaturik zegoen ondarearen

berri emateko.

Hamabost lagunek parte hartu dute boluntario gisa. Hauen

lana izan da iturrirako bidean eta inguruan

sastrakak kentzea eta egokitzea

(landaretzak erabat estalita), iturria

txukuntzea (inguruan harlauzak

jarrita), iturriaren alde batetik bestera

igarotzeko zurezko zubi txiki bat

egitea, iturriaren erabilerak eta historia,

eta ibarbasoan aurki daitezkeen

fauna eta flora erakusten dituen

informazio-taula bat paratzea.

Boluntarioak lanean, bete-betean.

Lan teknikoetan (sastrakak kentzea, obra-zuzendaritza) langile

espezializatuek hartu dute parte, Irunberriko udalarekin

batera.

Ultzamako parke mikologikoak eta Larraungo Iturraskarri

proiektuak saria jaso dute proiektu jasangarri gisa

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuak Ultzamako parke mikologikoa

eta Larraungo Iturraskarri proiektua saritu zituen garapen jasangarriko jarduera on gisa

2008ko sariketan. Bi proiektu horiek Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen duen Nafarroako Mendialdea

Leader+ programaren babesa jaso dute.

Iturraskarri proiektuaren arduradun Mikel Razkinek

proiektua nola landu den azaltzen.

Iragan azaroan, nekazaritza dibertsifikatzeko jardunaldia antolatu zuten Basaburuan sektoreko nahiz

sektorekoa ez den populazioari landa-eremuan egon daitezkeen negozio-aukerak ezagutzera emateko,

ibarreko ekonomi ehuna dibertsifikatze aldera.

Basaburuko Garapen Batzordeak jardunaldia

antolatzea proposatu zuen ibarreko

jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioa

ekarriko duten esperientzia ekonomiko

eta enpresa-arlokoak ezagutze

aldera.

Jardunaldia azaroaren 14 eta 29 bitartean

izan zen, eta honako hauek aztertu

zituzten: (1) Nekazaritza arlokoak ez diren

jarduerak dibertsifikatzeko laguntzak,

dibertsifikazioa esnegintzan; (2)

"Josenea" enpresaren esperientzia; (3)

"Eskura" denden esperientzia; (4)

Transformazioa haragi-sektorean; (5)

Eltsoko eztiaren museora bisita; eta (6)

Zerainera eta Mahalara bisita. Egun bakoitzean

gai bat aztertu zuten.

Ibarreko Garapen Batzordea garapenaren

alde lan egin nahi duten bertako he-

Sari-banaketa azaroaren 19an izan zen. Azaroaren 18an, arratsaldez, jarduera sarituak

bisitatu ziren. Iturraskarri proiektuari dagokionez, Lezaetako ikuztegia bisitatu

zuten, eta ondoren erakusketa mikologiko bat Ultzamako Gizarte Etxean;

hor, proiektuaren azalpena egin eta aperitibo mikologiko bat dastatu zuten.

Lerrootatik Cederna Garalur Elkarteak sarituak zoriondu, eta beren eskualdeen

garapen jasangarriaren alde egiten duten lanarekin jarraitzera animatu nahi ditu.

Saridunak landa-garapen eta ingurumen kontseilari Begoña Sanzberrorekin eta departamentuko arduradunekin

batera sari-banaketan, Evenan.

Nekazaritza dibertsifikatzeko ikastaroa Basaburuan

rritarrek osatzen dute. Hilean behin elkartzen

dira, eta Xabier Azpirotz,

Basaburuko zinegotzia, da batzordeburua.

Aipatu Batzordean parte-hartze ak-

Partaideak jardunaldian antolatutako hitzaldietako batean.

tiboa du Cederna Garalur Elkarteko eskualde

horretarako garapen-eragile Elena

Irigoienek. Batzordea 2007an hasi zen

lanean, eta 12 lagunek osatzen dute.

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 19

Aurrera darrai Baztango Udalaren eta Kunsthal-Irun Diseinu

Zentroaren arteko hitzarmena

Hitzarmen horretan, Cederna Garalur Elkartearen Garapen Agentziak prozesu osoaren koordinazio-lana

egin du, eta hitzarmenen definizioan eta ariketa praktikoak aukeratzen parte hartu du.

Izandako azken praktiketan aurkeztutako proiektuetako

bat. Proiektua Unañe Calero, Itsaso Duarte eta Nagore

Zatonena da, tailerrko irakasgairako prestatua.

Garai bateko Irati treneko

burdinen zubia

berreskuratzea

Irunberriko Udalak, Nafarroako Gobernuaren finantza-sostenguarekin

eta Cederna Garalur

Elkartearen Garapen Agentziako teknikariaren laguntzarekin,

Irati treneko garai bateko burdinen

zubia zaharberritu du, eta, aldi berean, inguruan

paratutako taula baten bitartez ondareari buruzko

azalpenak eman ditu.

Proiektua sortu zen Irati treneko garai bateko "Burdinen

zubia" eraistean, 2006-2007an handitze aldera.

Orduan, Irunberriko Udalak zubia mantentzea erabaki

zuen, herritarren oroimenerako, eta bisitariek ezagutu

zezaten.

Zubi zaharra berritu, eta gaur egun dagoen zubiaren ondoan

kokatu da, eta, halaber, interpretazio-taula bat paratu

da, Irati trenaren eta, bereziki, Burdinen Zubiaren berri

ematen duena.

20 2009ko URTARRILA-OTSAILA

2008aren hasieran Baztango Udalak

lankidetza-hitzarmena sinatu zuen

KUNSTHAL-Irun Arte Plastikoetako

eta Diseinuko Zentroarekin. Hitzarmenaren

xedea zen ikasleei eta irakasleei

hainbat ariketaren eta proposamen zorrotzen

bitartez, kasu errealen azterketak

ematea, baina arlo akademikoak

eman dezakeen sormenarekin eta berrikuntzarekin.

Baztango Udalak oso positiboki baloratu

ditu garatutako proposamenak

jasotzen zituzten bi arloen irakasle

arduradunek aurkeztutako emaitzak:

Horrenbestez, hiru ildo lantzea erabaki

da: lehenik eta behin lankidetza-hitzarmena

berrituko da eskolarekin, ikasleek

bi kasuren inguruan lan egin dezaten

(Paisaiako ikasleek haur-eskola

berriko berdegunerako proposamenak

landuko dituzte, eta Diseinukoek, be-

“Burdinen zubia”; gaur egun duen itxura

rriz, Elizondoko eskola-ibilbide baten

definizioa landuko dute); bestalde, zentroko

ikasle batek prestakuntza-zikloko

prestakuntza fasea Baztango Udalean

eginen du, hau da, Elizondoko Baztan

Berri plazaren paisaia-proiektua landuko

du.

Azkenik, martxoan erakusketa bat antolatuko

dute ikasleen lanekin,

Arizkunenea kultur etxean. Horrela,

Baztango Udalak 2006an hainbat hezkuntza-entitaterekin

hasitako lankidetzabidea

indartzen da, horren bitartez udalkudeaketara

hirigintzan, arkitekturan,

eta espazioen eta hiri-elementuen diseinuan

ikuspuntu desberdinak gehitzeko.

Aldi berean, herritarrei aipatu alderdiei

buruzko hausnarketarako tresnak ematen

zaizkie.

Interpretazio-taula osatzeko, 1911ko argazkiak, zubia berritu

aurrekoak, eta "El Irati" enpresak erabilitako marrazkiak

bildu dira, garai bateko trena sustatze aldera.

Proiektuak harrera ona izan du herritarren artean; izan ere,

zubia kokatu den inguru horretan ibili ohi dira paseoan.

Irunberriko Udalak, gaur egungo zubia egin ondoren, desagertzeko

arriskuan zegoen ondarea berreskuratu du, eta,

bestalde, herriko turismo-baliabide bati balioa eman dio:

Irati Trenaren Natur Bideari.

Madrilen Estatuko

Landa Sarea

aurkeztu dute

Abenduaren 16an, Estatuko

Landa Sarea aurkeztu zuten

Madrilen. Aurkezpenean izan ziren

Esther Celaya Carrascal,

Cederna Garalur Elkartearen gerentea,

eta Marian Serrano,

Elkartearen komunikazioburua.

Mahaikideak aurkezpenean.

Madrilgo Caixa Forumen ekitaldi-aretoa

erabat beteta, Estatuko Landa Sarea

(Hiri, Landa eta Itsas inguruneko

Ministerioaren mendekoa) aurkeztu zuten.

Aretoan Estatu osoko toki-ekintzako

talde guztietako teknikariak eta gerenteak

zeuden.

Datozen urteotarako sareak duen lanegitasmoa,

eta Estatuko Landa

Sarearen eskumenekoak diren deialdiak

aitzina eramateko Ministerioa

ematen ari den urratsak aurkeztu zituzten.

Landa Ingurunearen Garapen

Jasangarriaren inguruko Legeari buruz,

eta toki-ekintzako taldeek sarean

bertan zein Estatu mailako garapenplanteamenduan

duten eginkizunari

buruz eztabaidatu zuten.

"Aezkoa eta Uharte Garazi, artzaintza:

lotura historikoa eta estatuz gaindiko

lankidetza suspertzeko tresna"

Abenduaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, "AEZKOA - GARAZI"

Leader+ lankidetza-proiektuko ekintzen aurkezpena egin zen, eta

"AEZKOA - GARAZI: bi ibarren arteko harremanen testigantzak"

izeneko DVDa eman zuten ikustera, Aezkoa Ibarreko Etxean, Ariben.

Artzaintza baliatu da Nafarroako Aezkoa ibarraren eta Akitaniako Garazi Ibarraren

arteko mugaz gaindiko harremanak berreskuratzeko eta hobetzeko.

Proiektua Aezkoa Ibarreko Batzarrak eta Uharte Garaziko Sindikatak bultzatu

dute, Nafarroako Mendialdeko Cederna Garalur Elkartearen eta Ipar Euskal

Herriko Leader taldearen lankidetzarekin, eta estatuz gaindiko Leader+ programaren

barnean burutu da.

Euskokultur Fundazioak, Euskal Kultur Erakundeak eta Aldudarrak Bideoak

gauzatu dute proiektua, eta 2008an zehar 54 pertsonek baino gehiagok hartu

dute parte, horien artean: elkarrizketatuak, teknikariak, musikariak, konpositoreak,

argazkilariak eta abeslariak.

Bi ibarretako familia anitzen lekukotasuna jaso da, eta antzinako argazkiak berreskuratu

dira. Azken horiez gain, Iruñeko Pedro Zunzarrenen eta Zangozako

Javier Beunzaren argazkiak ere bildu dira. Argazki horiekin guztiekin ikus-entzunezko

lan bat egin da, eta bi ibarretan barrena eramanen duten erakusketa

ibiltaria antolatzen ari dira.

Horrez gain, bildutako materialarekin 35 minutuko DVDa egin dute, elkarrizketen

laburpena eta bideoklipa jasotzen dituena: "Orbaitzetako menditan".

Bideoklipeko abestia Eñaut Etxamendik (Esterentzubi) konposatu du, eta Gerard

Ihidoik (Esterentzubi) eta Pello Zabaltzak (Orbaitzeta) kantatu dute. Jasotako

testigantzekin bi laburmetraia egin dira, kontrabandoari eta mugetako azienda-kontrolei

buruzkoak.

Proiektuaren helburuak, ekintzak eta emaitzak Erroibar-Aezkoa-Esteribar eskualderako

garapen-eragile Edurne de Miguelek aurkeztu zituen, eta Euskokultur

Fundazioko Gaizka Arangurenek, berriz, DVDa eta kontrabandoari eta mugakontrolei

buruzko laburmetraiak. Aezkoa Ibarreko Batzarreko presidente Felix

Jamarrek eta Garazi Ibarreko sindikatako presidente Joseph Goyheneixek eman

zioten amaiera ekitaldiari, proiektu honetan familiek izan duten inplikazio aipagarria

eskertuz.

Gerard Ihidoik (Ezterenzubi) eta Pello Zabalzak (Orbaitzeta) Eñaut Etxamendiren

(Ezterenzubi) "Orbaitzetako menditan" izeneko abestia kantatu zuten Ibarreko

Etxeko Batzar-aretora proiektuaren aurkezpenera bildutako ehunen bat aezkoarren

aitzinean.

Argitara emandako DVDa Ibarreko Etxean aurkeztutako proiektuaren aurkezpenean

izandakoak.

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 21

Aezkoa Ibarreko Batzarrak bat egin du "Pirinioetako

Burdinaren Ibilbidea" Elkartearekin.

Abenduaren 11n, Aezkoa Ibarreko Batzarra Pirinioetako burdinaren ibilbidea Elkarteko eskubide

osoko kide egin zen. Bileran eskualde horretarako Cederna Garalur Elkarteko garapen eragile Edurne

de Miguelek parte hartu zuen.

Legazpiko bileran parte hartu zutenak.

Bileran elkarte horretako kide diren

hainbat entitatek (Gipuzkoakoak,

Kataluniakoak eta Nafarroakoak) parte

hartu zuten, baita Erkidegoaren

Interreg VIA (POCTEFA) Ekimenera

"Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea"

22 2009ko URTARRILA-OTSAILA

proiektua aurkezteko lagungarri dituzten

teknikariek ere.

Proiektua lantzeaz gain, partaideek otsailaren

9an eratu den Elkartearen estatutuak

landu zituzten; hori ere Legazpin.

Akitu dira Baztan Ibarreko Haur Eskola

berriko lanak

Urte amaierarekin batera bukatu zituzten haur-eskola berria eraikitzeko

lanak. Haur-eskolak 0 eta 3 urte bitarteko 70 haur baino gehiago

jaso ditzake. Baztan Ibarrean haur-eskola berri bat eraikitzea estrategikoa

da ibarraren gerorako, eta halaxe jaso izan zen 2007ko

apirilean udalbatzak onartutako jasangarritasuneranzko Ekintza

Planean.

Proiektuaren bitartez, Udalak gizartean

gero eta nabarmenagoa zen premia bati

erantzun dio. Ekipamendu moderno

eta abangoardista, baina, aldi berean, erabilgarria

proposatu du, hezitzaileen eta

haurren premiei erantzuten diena. Haureskolak

ibar osoko familia guztien premiei

erantzungo die, 82 haurrentzako lekua

izanen baitu (gaur egun 56 haurrendako

lekua dago). Gaur egungo

haur-eskolak (garai batean medikuaren

etxea izandakoan kokatua) ez ditu halako

zentroek bete beharreko baldintzak

betetzen.

Heziketa-proposamena hiru bolumenetan

(laura zabalgarri) egituratzen da, eta

horietako bakoitzak bi modulu jasoko

ditu: 2 edoskitzaileendako, 2 ertainendako

(1-2 urte), eta 2 (laura zabalgarri) oinez

dabiltzanendako. Azalera oso 860,89

m² da. Horrela, gaur egun dagoen eskaerari

erantzuten zaio, eta, gainera, eraikina

handitzen ahal da epe ertainera eskaera

handituko balitz. Haurtzaindegia

San Francisco Javier ikastetxe publikoaren

eta udal-ikastolaren arteko lursail batean

eraiki da, hezkuntza-ekipamenduen

espazio-antolakuntza logiko bati jarraituz.

Esan beharra dago, ekipamenduaren definizioan

parte-hartze aktiboa izan duela

kudeaketa-taldeak; berau 1996an la-

Sinatze ekitaldian izan ziren Felix

Jamar, Aezkoa Ibarreko Batzarraren

burua, eta Edurne de Miguel,

Cederna Garalur Elkarteko garapen

eragilea.

Abenduaren 11n eta 12an egindako

bileran, Edurne de Miguelek

Orbaitzetako arma ola aurkeztu zuen,

Aezkoa Ibarreko Batzarra Elkartearen

kide izatera, nolabait ere, derrigortzen

zuen ondare elementu garrantzitsua.

Jarduera horrekin, Aezkoa dagoeneko

elkartekidea da, eta, gaur

egun, gainerako bazkideekin dihardu

lanean burdinaren inguruko

Europako ibilbide kultural hori sustatu

eta finkatu asmo duen proiektua

gauzatze aldera.

Instalazioak

nean hasi zen hezitzaile-talde batek osatzen

du. Aipatu hezitzaileen jarduera

abian paratu zen Balleko Etxeak sostengatu

zuen tokiko enplegu-ekimen gisa,

ordura arte ez zegoen eta gero eta eskaera

handiagoa zuen zerbitzua emate aldera.

Proiektua Nafarroako Gobernuaren

laguntzarekin gauzatu da, 0 eta 3 urte bitarteko

haurrendako zentroak eraikitzeko

Nafarroako Toki Entitateei zuzendutako

diru-laguntzen deialdiaren bitartez..

Halaber, 2008an laguntza txiki bat eskuratu

dute Tokiko Agenda 21eko ekintzaplanak

ezartzeko deialdiaren barnean.

“Zure erosketak Zangozan”

Zangozako Udalak kanpaina trinkoa bultzatu du

abenduan eta urtarrilean herriko enpresen, denden,

jatetxeen eta zerbitzuen alde.

Ekintza urriaren 30ean hasi zen, parte-hartze foro batekin.

Bilera horretan, Eskisabel Suescun andreak (alkatea) eta turismo

eta kultura zinegotzi Nora Reta andreak ekonomi sektore

horien egoera aztertu zuten; aurreko urteetan baino larriagoa

besteak beste erdigunean egiten ari diren lanengatik,

eta Zangozan ere eragina izaten ari den munduko krisi ekonomikoagatik.

Halaber, bi udalkideek egoera horien aurrean

udalak ezarritako helburuak eta aurreikusitako erronkak azaldu

zituzten, eta, batez ere, enpresaburuei lanari heltzeko proposamenak,

iradokizunak eta asmoak aurkezteko deia zabaldu

zieten. Abian paratutako lehen jardueraren xedea zen

Eguberrietan herritarrak bultzatzea Zangozan geratu eta erosketak

bertan egin zitzatela.

Horrela "Zure erosketak Zangozan" ikurritzarekin, programa

bat landu zen, eta horren elementurik aipagarrienak honako

hauek izan ziren: eskualde osoan barna banatu ziren kartelen

eta liburuxken bitartez publizitate-kanpaina bat egitea, eta horiekin,

halaber, kultur agendaren berri ematea, kultur agenda

anitza eta Eguberri osorako; animazio-jarduerak (magia,

globoflexia, su-irensleak, eta denda gehien dituzten herriko

Kalitateko orri dinamiko eta praktikoa da. Horrekin,

Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct zentroak bere

eskuetan Europari buruz duen informazio guztia helarazi

nahi die herritar guztiei, besteak beste: Taldeei, enpresei,

toki-entitateei eta eragileei.

kaleetan barrena entretenimenduak); eta poltsa ekologikoak

banatzea, besteak beste.

Jarduera horretan, Udalak Zangozako hainbat ekonomi sektoretako

145 establezimenduren lankidetza jaso du, horien artean

ditugu: elikadura, aholkularitza, bankuak, kafetegiak, jatetxeak,

hotelak, artisautza, erlojutegiak, lurrin-dendak, argazki-dendak,

etxeko tresna elektrikoak eta altzari-dendak,

tapiz-dendak, ile-apaindegiak, estetika eta osasun-zentroak,arropa-dendak,

egunkari-dendak, bazarrak, liburu-dendak,

litxarreria-dendak, burdindegiak, eta zerbitzuak, oro har.

Europari buruzko informazioa, premien araberakoa:

www.cederna.es/europea

Abenduaren 19an (ostirala), Europe Direct Europari

buruzko informazio-zentroaren web orri berritua aurkeztu

dugu Cederna Garalur Elkartearen egoitzan.

Luis Garate Jimenez, Cederna Garalur Elkartearen presidentea, eta Arantxa Rodriguez,

Elkartearen Europe Direct-en arduraduna, Interneteko zerbitzu berri honen aurkezpenean.

Kanpainaren barnean garatutako ekintzetako batzuk.

Web orri elebiduna (euskaraz eta espainolez); horretan, eskualde,

Estatu nahiz Europa-mailan zabalik dauden laguntza

guztiak kontsulta daitezke.

Zerbitzuak aukera ematen du Europar Batasuneko zuzendaritza

orokorretara, eta Batzordeak proposatutako zerbitzuetara

sartzeko; esate baterako, Europako legeriara.

Interesa duten pertsonek Europar Batasuneko edozein gairi

buruz galde diezagukete "informazio eskaerak" atalaren

bitartez. Beste berrikuntzetako bat liburutegia da: atal honek

Elkartearen egoitzaren liburutegian dauden 3.200 dokumentu

baino gehiagoren katalogoa linean kontsultatzeko

aukera ematen du.

Horrez gain, edozein erabiltzailek bete dezake harpidedun

pertsonalizaturako alta-eskaera. Web orriaren bitartez, interesekoak

dituzun gaiak aukera ditzakezu, baita zein hizkuntzatan

jaso nahi duzun ere (euskaraz nahiz espainolez). Astero

zure posta elektronikoan aldizkari ofizialetan (NAO, BOE

Europar Batasunekoak) eta bestelako argitalpen espezializatuetan

jasotako deialdiak igorriko dizkizugu.

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 23

Espainiako Europe Direct sarea 2009-2012 aldirako

Urtarrilaren 21ean, urteko bilera egin zuten

Espainiako Europe Direct informazio-zentroek eta

dokumentazio-zentro europarrek Europako

Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzaren egoitzan.

Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzaren zuzendari

Jose Luis Gonzalez Vallvek ongi etorria egin zien bertaratutakoei.

Berarekin ziren Ignacio Samper Cimorra, Europar Parlamentuak

Espainian duen Bulegoaren zuzendaria, eta Ana Río Quintana,

Espainiako Europe Direct Informazio Sarearen arduraduna.

Jose Luis Gonzalez Vallvek 2009rako komunikazio-lehentasunak

aurkeztu zituen, honako hauek: Europar Batasunaren

hedapenaren 5. urteurrena, Berlingo Harresia bota zuteneko

20. urteurrena, Europako Parlamenturako hauteskundeak,

energia eta klima-aldaketa, enplegua, Europaren geroa, bezero-kontsumitzailearekiko

arreta, eta Sormenaren eta

Berrikuntzaren Europako urtea.

Bestalde, Parlamentuko Bulegoaren zuzendariak aurten, ekainaren

4tik 7ra bitartean, eginen diren Europako

Parlamenturako hauteskundeetarako komunikazio-kanpaina

aurkeztu zuen. Kanpaina uniformea izanen da 27 herrialde kideetarako,

eta honakoa ikurritza: "Zuk aukeratzen duzu".

Espainiako Europe Direct Sarearen arduradunak Europe Direct

Zentroen 2009-2012rako deialdiaren emaitzen berri eman

zuen. Denetara aurkeztutako 84 proposamenetatik 48 Europe

Direct Zentro aukeratu dira Espainiarako, eta horietatik 14

berriak dira.

Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct zentroa aldi berri

honetarako aukeratutako 48 horien artean dago; beraz,

beste lau urtez Europar Batasunari buruzko informazioa ematen

jarraituko dugu Nafarroako Mendialdean.

Alcala de Henareseko Unibertsitateko irakasle eta, gaur egun,

Iberdrola Fundazioaren presidente Manuel Marin Gonzalez jau-

Tailerreko irakasle Miguel Iriberteguik bezeroa leial bihurtzeari,

bezero berriak erakartzeari eta merchandising eta saltokiari bizitasuna

emateari buruzko hainbat gako eman zizkien tailerreko

partaideei.

Prestakuntzan 24 lagunek hartu dute parte: Cederna Garalur

Elkarteko 5 enpresa-teknikarik, industriako 3 lagunek, 7 denda-jabek,

saltzaile batek, eta hedabideetako 2 langilek. Gehienak

Sakanakoak ziren, eta bakar batzuk Ultzamakoak.

24 2009ko URTARRILA-OTSAILA

ENPRESAK ETA SUSTATZAILEAK

Marketing-tailerra: nola saldu gehiago eta hobeto?

Azaroaren 20an eta 27an egin zen marketing-tailerra

Cederna Garalur Elkarteak Arbizun duen zentroan.

Ikastaroa ANELek antolatu du.

Manuel Marín eta Jose Luis Gonzalez Vallve, aurkezpenean.

nak klima-aldaketari buruzko klase magistrala eman zuen nazioarteko

agendan, honako galderei erantzunez: zein da gure herrialdeko

eredu energetikoa, eta zein eredu nahi dugu Europarentzat?

Bazkaldu ondoren, Europako Batzordeko Ingurumen

Zuzendaritza Nagusiko Javier Ruiz Tomasek ingurumen arloko

Europar Batasuneko zuzenbidea izan zuen hizpide; Elkano

Errege Institutuko Federico Steinberg-ek "Finantza-krisia eta

EBk proposaturiko neurriak" aurkeztu zuen; eta Espainiako

Zientzia eta Teknologia Fundazioko Esther Rodriguezek

Sormenaren eta Berrikuntzaren Europako Urtean aurreikusitako

ekimenak aurkeztu zituen.

Jardunaldiari amaiera eman zioten Ordezkaritzako komunikazio

eta teknologia berrien taldeko Mª Eugenia de la Rosak,

Alberto Melidak eta Alejandro Izquierdok; hauek, gure jarduerak

hedatzen laguntze aldera, Europe Direct sare osoaren

esku dauden komunikazio-tresna berriak aurkeztu zituzten.

Europe Direct zentroko kideok atsegin handiz emanen dizuegu

edukien aldetik horren oparoa izan den jardunaldi horri

buruzko argibide gehiago.

Taldea irakaslearen azalpenei adi.

Nafarroako

Mendialdean

enpresa gehiago

hartu dira altzoan

Pasa den urteko azken hilabeteetan

enpresak altzoan hartzeko

kontaktu berriak landu dira.

Esperientzia guztiz positibotzat

jotzen dute bai altzoan hartzen

dutenek, baita hartuek ere.

Abintzaoko Lantxurda landetxearen (altzoan hartzen

duena) eta Sakanako Torrano (altzoan hartua) landetxearen

jabeen bilera.

Enpresak altzoan hartzeko esperientzia

Empleate proiektuaren eta horretan landutako

jarduera honen ondorioz sortu

zen. Cederna Garalur Elkarteak proiektu

horretan parte hartzeaz gain,

Nafarroako Mendialdean enpresa berriak

garatzen laguntzen duen metodologia

hori barneratu zuen.

Esperientzia aurrera eraman den guztietan,

enpresen arteko bilerak oso

emankorrak eta positiboak izan dira,

eta finkatutako harremana aberatsa alde

guztientzat.

Elizondoko Noa Estetika Zentroaren jabeak (altzoan hartzen

duena) eta Leitzako Leitza Estetika Zentroaren jabea

(altzoan hartua).

Urrotz Hiriko Muskilda Hotelekoak Urraulgoitiko Santa

Fe Ostatuko maizterrekin; azken horiek altzoan hartuak.

Altsasuko Dendarien Elkartearen

Eguberrietako kanpaina

Abenduan, Altsasuko Dendarien Elkarteak Eguberrietako kanpaina

landu zuen, herriko eta eskualdeko herritarren harrera oso ona

jaso zuen kanpaina.

2008ko kanpainak bi jarduera izan ditu: Eguberrietako 6. haur-lehiaketa eta zozketa.

Sariak honako hauek izan dira: 3.000 euroko txekea elkartekoak diren

dendetan arratsalde batez gastatzeko, Eguberrietako saski bat, eta bi lagunentzako

bonua Donostiako La Perla talasoterapian erabiltzeko.

Abenduaren 23an (asteartea) egin zen Altsasuko Dendarien Elkartearen 2008

Eguberrietako Kanpainaren zozketa. Banatutako txartelei erreparatuta (18.000

inguru), kanpaina oso arrakastatsua izan zela esan daiteke.

3.000 €-ko saria jaso zuenak eta haren familiak elkarteko 21 dendatan izan ziren

eta 3.000 €-ak gastatu zituzten; erosketak egiterakoan, elkartearen kartelak,

eta Altsasuko karriketan barna entzun zitekeen eguberrietako musika zeramatzan

furgoneta errotulatua erabili zuten.

Txekearen irabazleak; herriko dendetan gastatzeko.

Eguberrietako haur-lehiaketako marrazkiak.

Marrazki-lehiaketarako ikastetxeen

parte-hartzea eskatu zuten: Zelandi IP,

Jesusen Bihotza Ikastetxea eta Iñigo

Aritza Ikastola, baita Altsasuko Itziar

Nazabalek eta Koldo Arnanzek zuzentzen

dituzten pintura-eskolena ere.

Beste behin ere Elkarteak parte hartu

zuten neska-mutilei eskerrak eman zizkien.

Marrazkiak prest agertu ziren

hainbat dendatan paratu ziren.

Epai-mahaia Dendarien Elkarteko

Batzordeak osatu zuen, eta bederatzi sari

banatu zituen, maila bakoitzeko hiru.

Eguberrietako kanpaina Altsasun gaur

gero errotutako ekintza da, herriko

dendei bizia ematen laguntzen duena.

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 25

TURISMOA

Nafarroako Mendialdea X. SICTED foroan egon da

93 turismo-xede elkartu dira, horien artean Nafarroako Mendialdea, X. SICTED foroan

(Sitges, azaroaren 20a eta 21a).

Xedeko Kalitate Planaren asmoa da

Nafarroako Mendialdean kalitateko

Kudeaketa Eredu integrala garatzea eta

ezartzea. Planaren barnean garatutako

lana bi mailatan egituratuta dago: lanjardunaldiak

"Nafarroako Mendialdea"

xedean bertan, eta xedeen artean informazioa

elkarri trukatzeko jardunaldiak.

Azken horien barnean, SICTED

foroak eta Xedeen arteko Lantaldeak

daude.

Cederna Garalur Elkartearen turismoarloak

X. SICTED foroan egon zen

"Nafarroako Mendialdea" xedea ordezkatuz.

Ekitaldian SICTED estrategia

berria aurkeztu zen. Aipatu estrategiak

hainbat aldaketa egin ditu eraketan, eta,

horrez gain, zenbait helburu eta 2012ra

bitartean turismo-xedeak kalitatez kudeatzeko

eredua behin betikoz finkatzea

ahalbidetuko duten hainbat jarduera-programa

pentsatu dira.

Berrikuntzarik aipagarrienak ditugu:

Jarduera Onen Eskuliburuen bertsio

berria; ezaugarriaren eta identitate korporatiboaren

irudietan egindako aldaketak;

lau zikloko plan baten bitartez

26 2009ko URTARRILA-OTSAILA

GIZA BALIABIDEAK

Urtarrila eta otsaila bitartean landu da

“Aukeratu generorik gabeko lanbidea” izeneko

kanpaina Altsasuko ikastetxeetan. Lansaioak

urtarrilaren 12an hasi ziren lantzen

ikasleekin, eta otsailaren 5a arte luzatu dira.

(prestakuntza-programa barne) etengabeko

hobekuntza lantzea; eta lanplataforman

egindako hobekuntzak.

Xedeen arteko lantaldea

Bestalde, azaroaren 21ean (ostirala),

xede-tipologia bakoitzeko ordezkariek

osatzen duten xedeen arteko lantaldea

elkartu zen. Aztergaiak honako hauek

izan ziren: xedeen arteko lantaldearen

arautegi berria onartzea, eta orain arte

indarrean zegoen xedeen arteko lan-

taldea desegitea, talde horretako kideak

bi urtean behin aukeratu behar izaten

baitira, eta orain bete da epe hori.

Horregatik, Nafarroako Mendialdeak,

beste hamar xederekin batera, B multzoko

ordezkaritzarako hautagaitza aurkeztu

du. Aipatu multzoa 34 xedek osatzen

dute, eta 20 eta 45 enpresa/zerbitzu

bitartean dira bereizgarria

dutenak. Hautagaiak aukeratzeko bozketa

2008ko abendutik 2009ko urtarrilera

bitartean eginen da.

“Aukeratu generorik gabeko lanbidea” berriro ere landuko da

Altsasuko ikastetxeetan

Neska-mutilak kanpainaren saioetako batean.

X. Sicted foroko partaideak bileretako batean. Erdian Ana Etxeberria, Cederna Garalur Elkarteko turismo-arloko

teknikaria.

Kanpaina hau duela hainbat ikasturte paratu zuten abian Altsasun.

Udalak sustatzen du kanpaina Cederna Garalur Elkartearen garapen-agentziaren

eta giza baliabideen arloaren lankidetzarekin.

Honako ikastetxeok hartu dute parte: San Migel de Aralar BHIk,

Iñigo Aritza Ikastolak, eta Jesusen Bihotza ikastetxeak; guztiak

Altsasukoak.

Informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak landu dira, Altsasuko

hiru ikastetxeetako DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduak.

Helburua ikasketak eta lanbideak aukeratzeak duen garrantziari,

aukeraketa hori baldintzatzen duten aldagai guztiak kontuan

hartzeak duen garrantziari, eta hartutako erabakiak dituen

ondorioei buruz ikasleei informazioa ematea eta irakasleak eta

gurasoak horren inguruan sentsibilizatzea da. Bereziki landuko

da genero aldagaia, baina baita egindako aukeraketa lan-merkatuarekiko

egokia den ere.

TEKNOLOGIA BERRIAK

Ondarea 3Dn modelatzeko proiektua

Erkidegoaren Leader+ Adesnar programako InteRed I+LG proiektuaren barnean, eta Cederna Garalur

Elkartearen Teknologia Berriak arlotik, "ondarea 3Dn modelatzea" izeneko proiektua garatu da. Une honetan

lanak burutzen ari dira, eta 2009ko lehen hilabete hauetan tresna aurkeztuko da.

Tresnak ondarea bestela ikusteko aukera

ematen du, eta edonork erabiltzeko

bidea ematen du. Ondareari balioa areagotzea

eta lurraldea bultzatzea lortzen

da. Etorkizuneko tresna da.

Ondare-elementuak 3D bidezko maketetan

berregiteak galdutako ondarea birtualki

birsortzea, edo historian zehar ondareak

izan dituen faseak edo aldiak birsortzea

ahalbidetzen du. Horrez gain,

bideo nahiz argazki konbentzionalez arkitekturetara

ezinezkoak liratekeen ikuspuntuetatik

hurbiltzea ahalbidetzen du.

Halaber, monumentuak "traba arkitektonikorik

gabe" ikusteko, eta monumentuen

egiturez edo eskemez (ohiko begiratuan

ikusezinak) jabetzeko parada

ematen du.

Tresnaren lehen garapen honetan, eta

aipatu proiektuaren barnean, honako

monumentu hauek landu dira:

Oibarko Done Petri eliza, Kasedako

San Zoilo ermita, Eslabako tenplu erromatarra,

eta Agezako eliza, izen bereko

udalerrian. Horiez gain, Xabierreko

“Molinaz”, Leatxeko Moriones etxea,

Lergako Abaiz eliza, eta Ledeako Hiri

erromatarra. Zangozako eskualdean,

honako hauek osatzen dute katalogoa:

Peñako Dorrea, izen bereko parajean;

Zareko San Bizente eliza, Zangozako

San Salbatore eliza, Esako San Eztebe

eliza, eta Rocaforteko San Bartolome

eliza.

Bestalde, Pirinioaurreko Agoitz eta

Irunberriko arroetan, Untzitiko

Naxurieta eliza, Agoizko San Migel eliza,

Artzibarko Santa Maria eliza,

Urraulgoitiko Santa Fe monumentumultzoa,

eta Zilegietako eta Aiantzeko

dorreak Ibargoitin eta Longidan, hurrenez

hurren, landu dira. Baita

Urraulbeitiko Artieda jauregia, Urrotz

Hiriko Azoka plaza, eta Itzagaondoko

San Migel eliza ere. Azkenik,

Erromantzatuko Usungo monasterioa,

Irunberriko Jasokundearen eliza, Eloko

gaztelua, eta Lizoaingo zubia.

Ondarea modu berri horretan ikustea

eta baloratzea bestelakoa da; ikuspuntu

arkitektoniko eta historiko berriak izateko

aukera ematen du.

Artzibarko Santa Maria elizaren irudia landutako tresna informatikoaren barnean.

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 27

GIZARTEA

BELÉN MUTUBERRIA

LESAKAKO BURDINAREN ETXEAREN ARDURADUNA

“Zonaldean erreferente den

turismo-baliabidea sortu dugu”

Belen Mutuberria Doloreetako Ama

Birjinaren garai bateko komentuan

kokatuta dagoen Burdinaren

Etxearen arduraduna da. Burdinaren

Etxea azaroan inauguratu zuten.

Elkarrizketa honetan, turismobaliabide

bisitagarri honen lehen

hilabeteak nolakoak izan diren, eta

ireki arteko ibilbidea zein izan den

kontatu digu.

28 2009ko URTARRILA-OTSAILA

Nondik eta nola sortu zen ekimena?

Une honetan abian den ekimena Lesakako Udalak bortz urtez

egindako lanaren emaitza da. Lan horren barnean aipatzekoak

dira: Erdi Aroko Azoka; sorginkeriari buruzko solasaldiak;

Erdi Aroko burukoen erakusketa; Pedro Lanzek egindako

lanen erakusketa; udalerrira egindako bisitaldi gidatuak,

herriko ondarea eta historia ezagutzeko, publiko guztiei, eta

ikastetxeetako ikasleei zuzendua; Lesakako artearekin, folklorearekin

eta etnografiarekin lotura duten hainbat ekintza; eta

"Lesaka ezagutu" liburuxka argitara ematea.

Halaber, 70 argazkiko erakusketa iraunkorra antolatu zen, herriko

ondareko elementu aipagarrienak biltzen dituena, besteak

beste: harria, zura eta burdina. Helburua zen bertakoei

eta bisitariei horren berri ematea.

Horregatik, ildo horretan jarraitu genuen lanean, noiznahi

bisitatu ahal izanen zen gune bat izateko. Asmoa zen, batetik,

burdina herriko artista Pedro Lanzek egindako lanaren

berri emanen zuen ardatz nagusia izatea, eta, bestetik, herriko

eta eskualdeko elementu dinamizatzailea eta erreferentea

bihurtzea.

Zergatik erabaki zen komentuak kokatzea?

Hasiera batean esku-langilearen tailerrean kokatu behar zen;

izan ere, ordurako Pedrok antolatuak zituen hainbat bisitaldi.

Udalak komentua zuen erabilgarri, eta horretan kultur etxea

sortzea pentsatu zuen. Eraikina, ordea, katalogatuta zegoen,

eta, beraz, zenbait muga zeuden. Hori dela-eta, Burdinaren

Etxea leku enblematiko batean kokatzea pentsatu zuten; komentuan.

Horrez gain, arestian aipatutako helburuei beste

hainbat helburu gehitzea pentsatu zuten: hau da, ondare eraikiari

balioa ematea, eta Turismo Bulegoaren bitartez, ondare

hori zaintzea eta kudeatzea; hartara, garapen jasangarriko

proiektu bat lortuko zen.

Zein da horren helburua?

Nagusiki, Lesakak berezkoak dituen hiru elementuei balioa

ematea da, herrian bisita daitezkeen gainerako baliabideak jasotzeko

eta bideratzeko baliagarria izan daitekeen gune batean.

Finean, guretzat turismo ekintzak garatzeko abiapuntu da, eta,

egon ere, bertan da Turismo Bulegoa.

Zer topa dezakegu zentroan?

Lehenik, Lesakak izan duen bilakaera erakusten digu, burdina,

harria eta zura baliatuta. Hala ere, erakusketaren ardatz

nagusia burdina da. Garai bateko burdinolak eta tailerrak ere

erakusgai daude, eta ibilbide osoan zehar Pedro Lanzek utzitako

lanak ikus daitezke. Piezei dagokienez, esku-langilearen

lagin xume bat baino ez da, horien artean balkoietarako lanak,

lanparak, lanabesak, eta abar.

Esan beharra dago zentro hau lehen fasea baino ez dela, gerora

zabaldu asmo dena.

Pedro Lanzen piezez gain, zein beste elementu ditu zentorak?

Behin eta berriro hizpide ditugun hiru elementu horiekin lotura

duen argazki-erakusketa bat dugu. Argazkiek Lesakako

eraikinetako harrizko eta burdinazko xehetasunak erakusten

dituzte, baita zurezko ateenak eta hegalkinenak ere.

Horiez gain, Aceralia enpresak utzitako materiala, garai bateko

tailer haien "oraina" erakusten dutena, ere badugu.

GIZARTEA

Nola dago banatuta zentroa?

Gune batean burdina, basoa eta ibaiak antzina nola lantzen

ziren erakusten da. Besteak beste, zura nola garraiatzen zuten,

burdina nola lortzen zuten, edo ikatza nola ateratzen zuten

erakusten da.

Bigarren gunean burdina-minerala nola garraiatzen zuten erakusten

da. Hirugarrenak burdinolak eta forjak ditu erakusgai,

eta, azkenik, argazki-erakusketa dago: "Lesaka: harria,

burdina eta zura".

Bisitak egiteko, erabiltzen al duzue ikus-entzunezkorik?

Bai. Bisitariari audio-gida bat ematen diogu erakusketara sartzen

denean, bertan diren objektu guztien berri emateko oso

baliagarria. Horrez gain, ibilbidean zehar plasmako pantailak

daude, eta horietan, besteak beste, Pedro Lanz ikus daiteke

lanean.

"Udalak Lesakako ondare eta turismo

baliabideak dinamizatzen hastea erabaki

zuen, herriak berezkoak dituen hiru

elementutan oinarrituta: burdina, harria

eta zura"

Zein izan da iazko azaroan inauguratu arteko prozesua?

2004an, gutxi gorabehera, hasi ziren ekimena lantzen, eta

2006an aurkeztu zuten Leader+ programara. Hala ere, proiektua

2008an esleitu zuten; beraz, denbora aldetik marka guztiak

hautsi ditugu.

Nola lagundu du ekimen horretan Cederna Garalur Elkarteak?

Lesakak garapen-eragile bat dauka; Arantxa Arregi. Bera hor

egon da, hasieratik beretik, proiektu hau aitzinat ateratzeko

egin beharreko izapide guztietan. Zehazki, ekimen hau Leader+

programara aurkeztu genuen Cederna Garalur Elkartearen

bitartez, eta horri esker jaso dugu diru-laguntza, nahiz eta beste

finantza-alternatiba batzuk ere bilatu ditugun.

Orain, zentroa inauguratuta, Elkarteak turismoaren ikuspuntuko

aholkuak ematen dizkigu. Harremana iraunkorra da,

izan ere, hau hasiera baino ez da.

Zer dakarkio herriari halako proiektu batek?

Inguruko herrietan ez daude baliabide bisitagarriak; beraz,

orain gune fisiko bereizia duen erreferentea sortzen ari gara.

Horrez gain, herritarrek hagitz ondo hartu dute. Batetik, komentuan

kokatuta, ondare publiko optimizatu bat berreskuratu

dugulako, eta, bestetik, baliabideak dinamizatzen direla-

BERRIAK CEDERNA-GARALUR 29

GIZARTEA

"Cederna Garalur Elkartea

hor egon da proiektu hau

aitzinat ateratzeko egin

beharreko izapide

guztietan"

ko, nahiz eta, beti bezala, iritzi desberdin

aunitz dauden.

Inauguratu zenetik zenbat jende ibili

da?

Garai hau onena ez den arren, zabalik

daramatzan bi hilabete hauetan 260 lagunek

bisitatu dute. Lesakako eta inguruko

herrietako jende ugari etorri da, eta

asteburuetan Gipuzkoako, Arabako,

Bizkaiko eta Nafarroako bisitariak izan

ditugu. Abenduko zubian, berriz, hainbat

taldek eskatu zuten bisitarako ordua.

Hori guztia kontuan hartuta oraindik ez

dugula seinaleztapenik, ezta liburuxkarik

ere; udalaren webgunean baino ez

gara ageri.

30 2009ko URTARRILA-OTSAILA

Burdinaren Etxea

Sustatzailea: Lesakako Udala.

· Zentroaren arduraduna: Belen Mutuberria

· Proiektuaren aurrekontua: 140.000 € (Leader+ laguntza: 36.000 €)

· Erakusgai dauden piezak: Pedro Lanzen 27 pieza

· Helbidea eta kontaktua: Doloreetako Ama Birjinaren komentua

Antoiu kalea, 31770 Lesaka Tel: 948 638 007

Posta elektronikoa kultura@lesaka.net Webgunea: www.lesaka.net

· Sarrera: 2,00 € helduek (12 urtera bitarteko haurrek doan)

· Ordutegia: asteartetik ortziralera: 10:00etatik 14:00etara

Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita

Zer jende mota etortzen edo etorriko

da datozen hilabeteotan Burdinaren

Etxera?

Denetarik; bikoteak, familiak, taldeak

eta banakakoak. Egunaren arabera.

Igandeetan familiak eta senar-emazteak

etortzen dira.

Horrez gain, zentroa bisitatzeko modu

pedagogikoagoa bilatzen ari gara, zonaldeko

ikastetxeekin eta gazteekin lan egite

aldera.

Noiz bisita dezakegu?

Aste Santura arte asteartetik ortziralera,

goizeko 9:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan

10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik

19:00etara. Igandeetan eta jaiegunetan

10:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxi-

ta. Edonola ere, datozen hilabeteetan ordutegia

zabalduko dugu.

Zein da proiektu honen geroa? Zein da

eman beharreko hurrengo urratsa?

Batetik, zentroa bera eta erakusketa zabalduko

ditugu, pieza gehiago sartuta,

eta tailerrak lantzen hasiko gara haurrekin

eta gazteekin. Eta, bestetik, promozioari

eta seinaleztapenari bultzada emanen

diegu.

"Zentroa Lesakan eta

inguruetan turismojarduera

garatzeko

abiapuntua da"

“B

erriak" aldizkariak gehitu duen iritzirako gune hau baliatu

nahi dut enpleguaz aritzeko. Nafarroako Pirinioaurretik begiratuta,

ikuspuntua oso zabala ez bada ere, enpleguak antzeko

ezaugarriak ditu Nafarroako Mendialde osoan.

Munduko krisi ekonomikoa eta horrek enpleguan duen eragin negatiboa

ez dabiltza oharkabean gure lurraldean. Hainbat urteko lan

hazkundearen ondoren, langabezia tasa % 40 baino gehiago handitu

da azken urte honetan, eta zenbait eremutan Nafarroako gainerako

eremuetako joera baino altuagoa da.

Nekazaritza sektorearen krisiari (azkenaldi honetan areagotua) eraikuntzakoa

eta industriakoa gehitu zaizkio. Horrez gain, kontsumoa

moteltzeak hirugarren sektoreko gainerako jarduerei eragin die,

horien kaltetan. Bestalde, eta aurreko urteetan ez bezala, langabeziak,

oraingo honetan, berdin kaltetu ditu gizonak zein emakumeak.

Hala ere, krisi egoerak aproposak izan ohi dira irudimena eta ekimena

astintzeko, autoenplegua sustatzeko, tokiko baliabideei tokiko

soluzioak bilatzeko; azken finean, gure lurraldean bizi direnei

aukerak emateko.

Zalantzarik gabe, garai hauetan garrantzitsuena ez da norbera

dena, edo norberak ikasi duena, bakoitza zertan dabilen baizik.

Zerbaitetan jarduteko, barruan duguna, bokazioak, zaletasunak eta

ezkutuko curriculumak ezinbestekoak dira lortu asmo dugun bizimodu

horrekin bat etorriko den enplegua sortzeko.

Kontua da pertsona guztiek dutela bere baitan sakonki ezagutu

beharreko barne-mundu bat, nork bere trebetasunak, gaitasunak

eta bizi kezkak ezagutze aldera.

Hala ere, enpleguak malgutasuna, moldagarritasuna, eta trebetasun

eta ezagutza berriak hartzea landu behar ditu. Aspalditik, eta

gero eta gehiago, enplegu egonkorraren izaera aldatu egin da, eta

jakintza berrien etengabeko ikaskuntza gurekin da bizitza osoan

zehar. "Hiltzen eta ikasten"; garai hauetan esanahi berezia hartzen

ari den esaera zaharra.

Azkenik, eta oso sakona izateko asmorik gabe, tokian tokiko egoera,

lurraldea eta berau osatzen duen kultura, bidaide ezin hobeak

dira enplegua topatzeko. Gure baitara begiratu ondoren, inguruari

errepara diezaiokegu, enpleguaren saski korapilatsua egin ahal

izateko beharrezkoa dugun zumitza topatzeko.

Baina, ibilbide horretan tentuz ibili beharra dugu. Egoera ekonomiko

kaxkarrak sormena eta buru-argitasuna piztu, eta, ondorioz,

negozio aukerak sortzen baditu ere, aldi berean pertsona aunitz

behartzen ditu autoenplegua lantzera, eta korrika eta presaka lantzen

dute autoenplegua, halako egoera garrantzitsu batek dituen

arriskuak neurtu gabe.

Horregatik, garai hauetan, beti bezala, Cederna Garalur Elkartearen

ateak irudimenari, ekimenari eta gure sustatzaileen gogo biziari zabalik

daude. Heiekin egonen gara ekintzaile izateko abentura zoragarri

horretan gure ezagutzak eta esperientzia helarazteko.

Iritzia

Langabezia

garaiak;

autoenplegu

garaiak

Carlos García Pascual

Cederna Garalur Elkarteko garapen-eragilea

Pirinioaurreko ibarretarako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!