18.06.2013 Views

ERLISIONEA: - Euskaltzaindia

ERLISIONEA: - Euskaltzaindia

ERLISIONEA: - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

fraide eta serora urrikari zituen, laguntzen ere ba frango, beren

behar-orduetan, baina azkenean, urtats irian, loeria batek harturik,

hamar dotzena bat egun iraun omen zuen eri eta azkenean

urtarrilaren 27-ean hil zen , hainbat zahartu gabe.

Orduan zuen idatzi Eskualdun Ona-ren zuzendariak, otsailaren

3-ko zenbakian, jadanik aipu dugun artikulu arraroa, begirune

handiz goresten zituela Arbelbide zenak berak bere gain hartuz

edo adixkide zenbaiten laguntzarekin, egin zituen edo hasirik

utzi, ezin bururatuz edo ez haizuz, hainbeste obra handi.

Nahiz lan horietan, bere kar beroarekin, beti alha zegoelarik

haren gogoa, urruntxegi zoan menturaz, xede bati buruz oldarra

behin hartuz geroz, ala xede onak zituelakotz, uste zukeen beti

zuzenean zela ? Galde ikurrarekin airean utziz perpausa, bazirudien

Hazparneko bikario ohi zenaren beretter egona zen kazetaria

ez zela sartu nahi Jaun horrek Janpiarre Diharce Hazketako

hazpandar bikario jeneralarekin Misionestegiaz izan zuen

auzian. Horra zergatik zioen jarraian: Bego hori Jainkoaren

gain!

Dena dela, ez zuen ahanzten Manex Hiriart-Urrutyk, nahi

bezain barne eta inguru handia izanik ere, kalonje zenak ukan

zuela denbora batez zer jasan, ez eta ere, bere itzulika guzien

ondoan, ez aitzinean, behinere ez zuela apeztasuna eta erlisionea

ohoratu baizik, hura baita ororen buruan beharrena.

Bizkitartean dolu dugu Larresoroko maisuak, bere artikulua

bururatzean, geroxagoko utzi baitzuen, luzeegi lihoakiokeelakotz,

Arbelbide zenaren eskuarazko liburuez eta euskarentzat

zuen atxikimenduaz mintzatzea.

Aipamen xume hori baino gehiago hartze zuen gure ustez

gaiak Gero dioenak Bego baitio alabaina, Axularrek abisatu

gintuen eta oraingoan ere gertatu den bezala. Hor dauzkagu

beharrik lekuko onak, Arbelbidek berak bere lagunekin kurutzatu

zituen gutunak, bai eta ere berak argitaratu zituen liburuak.

Goazen beraz, labur bada labur, lekuko horien ikuskatzera!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!