18.06.2013 Views

ERLISIONEA: - Euskaltzaindia

ERLISIONEA: - Euskaltzaindia

ERLISIONEA: - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Beste haur bat ere sortu zen ordea Zaroko Iturbidean, 1841-eko

abenduaren 22an, bere buraso Dominique Arbelbide eta Jeanne

Etcheverryk, Pierre Arbelbide izendatuko zutena herriko etxean, nahiz

gero etxekoek eta auzokoek Janpiarre Arbelbide Ithurbideko apeza

deituko duten.

JAN PIARRE ARBELBIDE kalonjea (1841-1905)

1867an apeztu orduko, urte bat egin zuen lehenik Janpiarrek,

Milafrangan, bikario gisa, gero 1868-an, kargu berarekin,

Hazparnera etorri zen, baina 1871-an berak ardietsi zuen

Hazparneko Misionesten etxean sartzea eta geroztik, haren osaba

Martin Etxeberri erretore zenaren ondotik, Hazparneko Garat

Pikasarri eta Deyheralde Xapital hazpandar bi apezek sortu etxe

horretatik abiatuz, izigarriko lanak erabili zituen XIX. mendeko

azken 30 urteetan, bere ahalak oro – ez zirenak gutiak – ezarriz

Herriaren eta Elizaren zerbitzuko.

Berak dioenaz, ohartu zen laster Euskal Herriko mutil gazte askok

entzuten zuela fraidegoko deia, baina ez zekiela nongo fraidetegira

joan. Horrela asmatu zuen haientzat fraidetegi bat Euskal Herrian eraikitzea.

Eta beraz, Hazparneko bi misionest lagun aita Bastres eta aita

Dupérou, “La-Pierre-qui-Vire” Frantzia behereko beneditarretara joan

zirelarik , Arbelbidek eta Cyprien Caillava bastidar apezgaiak erosi

zituzten, 1872an, Ahurti eta Bardotzeko mugetan, Beloke eta Poxeluko

funtsak eta bizpahiru urteen buruko Beloken ireki zen horrela, aita

Bastres lehen buruzagi zuela Belokeko beneditarren komentua.

Handik laster ordea, 1880ean, beste ontasun eder bat eskuratu zuen

aita Arbelbidek , hots, Maule Agerreko jauregia bere 80 eta zenbait

hektarea lurrekin, funts horiek oro erosi zizkiolarik Madalena

Angelina d’Arthez Mauleko andereari, 70 000 liberetan. Ohartua

baitzen ordukotz gure apeza, bazirela Frantzian indar politikoen

artean talde zenbait elizaren eskolak begietan zeuzkatenak Agerreko

etxaldea eskaini zion, alokairutan, bere jabe berriak “Jean Baptiste La

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!