05.07.2013 Views

Ari gara 3 alumno

Ari gara 3 alumno

Ari gara 3 alumno

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gizartea

“Pernando orain ere engainatu nahian”

Irakurri eta ulertu:

“Pernandoren zorrak”

Pernandok zorrak omen zituen, eta ordaintzeko dirurik ez.

Bere hartzaileak aspertu ziren itxoiten eta, horrela,

bi gizon etorri ziren Pernandoren etxera,

jeup! hots eginez.

Pernando atera zitzaien esanez:

– Zer gizonak?

– Hara bada –erantzun zioten besteek–, zure

etxe gainean diru pixka bat badugula etaaa...

huraxe jasotzera etorri gara.

Hau

norena da?

Pernando berehala atera zen:

– Zer dugu gizonak! –esanez.

– Zer dugun esaten diguzu? –erantzun zioten besteek haserre bizian–, nahiko barre egin

duzu gure kontura, eta oraingoan besterik ez bada, ukuiluko behiak edo zer edo zer eraman

gabe ez gara joango.

– Ez dago gaizki –erantzun zien Pernandok patxadan. Orduan Pernandok andreari deitu

eta oso haserre esan zion:

– Ikusten duzu orain? Gizon hauek ukuiluko behiak eta ez dakit zer kenduko dizkigutela

diote, izan ere zuregatik egin genituen zorrak guk! Orain ikusten duzu? Bertan hiltzea

merezi duzu. Eta besterik gabe, hartu kutxiloa, eta emaztearen bularrean sartu zuen.

Emazte gaixoa lurrera erori zen luze-luze odoletan...

Bi gizonak hau ikustean Pernandori heldu zioten esanez:

– Baina gizona, zer egin duzu? Zorrak dauzkazula eta, andrea hilko duzu, bada, orain?

Guk behintzat...

– Ez ikaratu, gizonak! –erantzun zien Pernandok–, horrelakoak egiten ohituta nago ni

lehenago eta. Gero atera poltsikoan zeukan txilibitua eta emaztearen belarri ondoan hasi

zen: piiit... piiit... Andrea berehalaxe jaiki zen, ezer gertatu izan ez balitz bezala.

Bi gizonak harrituta eta ikaratuta gelditu ziren...

– Pernando –esan zioten azkenean–, orain artekoak zerbait ziren, baina hau... Txilibitu

hori eman beharko diguzu, gu ere inoiz emazteekin haserretu izan gara.

A

Ikaslea

1

2

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!