18.07.2013 Views

BERRIAren estilo liburua - Kotalaia

BERRIAren estilo liburua - Kotalaia

BERRIAren estilo liburua - Kotalaia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lan honek Berria estilo liburuan jasotako alderdi garrantzitsuenak bildu nahi ditu labur. Bederatzi orrialde hauetan

deontologia, idazkuntza, ortotipografia, onomastika, sigla zerrenda eta hiztegiaren ezaugarri nagusienak azpimarratuko

dira, komunikatzerakoan sor daitezken edozein zalantza argitzeko baliagarriak izango zaizkigunak. Idatzizko medioa

izanik idazkuntza atalari aparteko garrantzia eman zaio, gainerakoak bigarren mailan utziz.

1

Berria estilo liburua

Berria euskara hutsean idatzitako egunkari bakarra da, Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren sortutakoa eta

nolabait oinarri berbera izan arren hobetutakoa.

Estilo liburu hau ere nahiko berria da egunkaria sortu eta beranduago argitaratu baitzen. Ez da Euskaldunon

Egunkariak plazaratutako bi estilo liburuen jarraipena, Egunkariaren auzia itxi arte estilo liburu horiek ezin baitira

erabili.

Mota honetako komunikabide batek, hau da, herrialde osoko zabalkundea daukanak eta euskara bakarrik

erabiltzen duenak (albisteak hizkuntza honetan jasoak edo erredakzioan itzuliak) eragin handia du irakurleengan eta

hauek erabil dezaketen hizkuntza kalitatean.

Irakurleriari zor dioten erantzukizuna ardatz harturik, estilo liburu erakargarri bat argitaratzen saiatu direla

esan genezake. Azaletik begiratuta antolaketa aproposa erabili dute, ez da nekea suertatzen: bi zutabetan idatzia, atal

nagusiak eta azpiatalak bereizita, letra argi eta iluna, mapak, hitz zerrendak... eta hasieran agertzen diren klabeek ere

nolabait arinagoa egiten dute testua.

Irakurketa sakontzean liburuaren hasieran egileek kontuan hartu dituzten betebehar eta arau etikoak agertzen

dira, beraien hitzetan “Deontologia”. Atal honetan finkatzen dute izango duten begirunea ikuspegi aniztasuna

egunkarian ager dadin, iritzi guztiak errespetatuko baitira edo genero, erlijio, jatorri, sexu aukera... jarriko duten arreta

diskriminaziorik agertzen duten informaziorik eman ez dadin. Aurrera eraman nahi duten tratamenduaren adibideak

agertzen dira arau bakoitzeko.

Deontologia atalaren barruan badaude ere kazetaritzarekin lotura handiagoa duten azpiatalak:

• Albistea jasotzerakoan jarrai daitezken bideak beti zilegitasunaren barruan egongo dira. Ezin da bortizkeria

erabili informazio bat ateratzeko eta lortzen dugunean informazio iturri horrek ixilpean gelditu nahi badu,

eskubide osoa dauka hala izan dadin.

• Objektibotasunez eman behar da informazioa eta betiko bost galderei erantzun beharko dio ahal den guztietan:

zer, noiz, non, nola eta zergatik.

• Noizbait akatsen bat informazioan agertuko balitz lehenbailehen zuzenduta jarri beharko da ondo ikusten den

tokian.

• Albiste bat emateak ez du suposatzen gizakien eskubideak ez errespetatzea; beraz, pertsonen ohore, intimitate

eta irudi eskubideak kontuan hartu beharko dira. Ezingo da inor iraindu; kasu batzuetan ezingo da

protagonistaren izen osoa eman, bere inizialak bai ordea (adin gutxiko eta hildakoen kasuan adibidez); epaitu

gabeko kasuetan beti errugabetasun presuntzioa kontuan hartuko da...

• Hizkuntzak izan behar duen zuzentasun gramatikoa ere aipatzen da. Sarreran aipatu bezala albisteak eredu

dira-eta irakurle askorentzat.

2

• Nabaria izan behar da dagoen aldea albiste eta iritzi baten artean. Kazetariak bere iritzia eman dezake baina

beti helburu hori duten orrialdeetan eta idazlea bere artikuluaren erantzule egingo da. Gainerako informazio

genero ezberdinetan objektibotasunez idazten saiatuko da.

• Argazkiak ere esanguratsuak izan daitezke informazio bat ematerakoan. Hori dela eta bete beharreko

baldintzak islatzen dira estilo liburu honetan: informatzea izango da beraien helburu, ez dira morboan edo

sentsazionalismoan eroriko eta argazkilariaren konposaketa mantentzen saiatuko dira.

• Azkenik egunkarian agertuko den publizitateak ere erabiliko duen tokiaz, tipografiaz eta diseinuaz arduratzen

da, informazioarekin nahastuko ez duena.

Estilo liburuak sakonki aztertzen duen gai bat informazioa eta interpretazioarena da. Egun paperezko

egunkaria albisteak hedatzeko euskarri bezala oso geldoa gerta daiteke. Badira bertsio digitalak, internet, telebista bera

momentuan zabal dezaketen telekomunikabideak, eta hauen aurka egin behar du egunkariak nolabait, irakurleek

lehenago aipatutako bost galdera klasikoak erantzuten dituen albiste bat baino zerbait gehiago eskatzen duelako.

Albiste bat ematerakoan ezinbestekoa da informazioa antolatzea. Lehenik eta behin aztertu: zer kontatu nahi

den, nori kontatu nahi zaion, zertan datzan albistea... baina gero informazio hori egituratu behar da. Egituratzeko

modurik klasikoena piramide irauliarena izan da, lehenengo paragrafoan informazio mamitsua eta gero osagarriak

aurkezten duena. Orain, ordea, nahiko hedatua dago harea-erlojuaren eredua: informazio gehiena hasieran ematen da

ere baina bukaeran informazio hori borobilduz gain datu garrantzitsu berriren bat gehitzen da.

Egun, albisteak kontakizun bezala ematen dira eta irakurleei ezagutarazteko genero ezberdinak erabil daitezke:

• Informazio generoak

Zer gertatu den kontatu nahi dute. Kazetariak urruntasunetik idazten du:

albistea

informazio erreportajea

informazio elkarrizketa

• Interpretazio generoak

Informazioa baino gehiago ematen du: testuingurua deskribatzen du, gertaeraren arrazoiak aztertzen ditu...

Kazetariaren inplikazioa nabariagoa da, bere marka jartzen du.

interpretazio erreportajea

soslai elkarrizketa

kronika

analisia

• Iritzi generoak

Kazetariak irakurleak iritzi bat izan dezan nahi du.

artikulu-iruzkinak

editoriala

3

Edozein genero izanda ere albistea irakurtzeko gogoa piztu behar da, erakargarria izan behar da hasiera-

hasieratik. Hori dela eta testuak berak izan dezaken zatidura, ager daitezken argazkiak eta berauen oinetaz gain ondo

titulatzearen garrantzia nabarmentzen da liburu honetan. Titulu bat osatzen duten elementuetaz idazten da, bete behar

dituzten funtzioetaz, zer ezaugarri izan beharko luketen, zer titulu mota desberdintzen dituzten eta baita titulatzeko era

ezberdinetaz ere arduratzen da, generoaren arabera titulua idatzi beharko baita.

Idazkuntza izenarekin agertzen zaigu liburu honetan lantzen den hirugarren gaia. Bertan egunkaria

idazterakoan euskara batu estandarra erabiltzen dela azaltzen zaigu, hori bai, erregistroen arabera aldaketak izan

ditzake.

a. Egunkari bat saltzeko ezinbestekoa da erakargarria izatea eta horretarako tresna aproposa estiloa da: edukia ez

ezik forma ere zaindu behar da, irakurleak lanik gabe irakurri behar duelako eta testu erakargarriak izateko

hobe ondorengo ezaugarriak betetzen baditu:

• Testuak argiak eta zehatzak izan behar dira, lehen irakurraldian ulertzeko modukoak.

• Labur idatzi behar da, ez da komeni testua alferrik luzatzea:

paragrafo bakoitzean ideia nagusi bat

hobe bi esaldi eta ez luze ulergaitz bat

hitz konkretuak, naturalak

• Izen estiloaren ordez aditz estiloa aproposagoa da kazetaritzarako. Testuari bizitasuna ematen dio,

konkretuagoa da, agentea edo egilea esplizitatu egiten du, aberatsagoa da hiztegi aldetik...

• Albisteak kontatzerakoan hobe egitura aktiboak erabiltzea, argi uzten baitute ekintza nork egin duen.

• Lehenaldian baino orainaldian kronikak idaztea egokiagoa da, biziagoak eta hurbilagoak baitira.

• Batez ere testu hasiera zaindu behar da. Hau ez bada erakargarria ez da irakurtzen jarraituko.

• Testuak erritmo bat izan behar du: esaldien egiturak eta luzerak aldatuz joan behar da.

• Albiste bukaera biziki zaindu beharrekoa da; tituluarekin eta hasierarekin lotu ere egin daiteke. Zirkulua

itxi egiten da.

• Kazetaria ez da albistean agertuko.

• Hainbat datu testuan agertu behar dira: geografikoak, ekonomikoak, pertsonen karguak, lanbideak...

• Erabili beharko ez liratekenak:

erredundantziarik

klixerik

hitzen errepikapen gehiegizkorik

alferrikako lokailurik

b. Albistea ematerakoan edukia eta forma zaindu beharrekoak direla lehenago aipatu da, baita testua

paragrafoetan egituratuta agertuko dela ere. Hauek testuaren edukia antolatzen dute, eta antolaketari forma

ematen diote. Paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat eduki behar du eta berak paragrafo horretan dauden

gainerako esaldi guztiei zentzua ematen die.

c. Esaldiaren antolamenduan kontuan hartu behar dira:

4

• Ordena

Informazio nagusia esaldiaren hasieran eman behar da.

Komeni da aditza lehenbailehen ematea, honela esaldi arinagoak osatzen dira, mezua ulergarriagoa

da.

Subjektua eta aditza elkarren segidan edo ahalik eta hurbilena eman behar dira, haria ez galtzeko.

Komeni da perpaus bateko eta besteko subjektuak ondo bereiztea.

Ezezkoetan ez da komeni aditz nagusia eta languntzailea urruntzea, ezta bataren eta bestearen artean

• Aposizioak

elementuak pilatzea ere.

Aposizioak egiteko hiru modu erabiltzen dira:

Komadunak

Koma tarteko aposizioetan berdin deklinatzen dira bi osagaiak. Horrelako aposizioetan ere jarri behar

izanez gero, aurreneko elementuaren ondotik idazten da. Aposizio komadunak traba egiten du

galdegaiaren eta aditzaren artean dagoenean. Kasu horietan hobe da ordena aldatzea.

Komarik gabea

Azken osagaia bakarrik deklinatzen da. Bi izen berezi segidan doazenean, ez da komeni komarik

gabeko aposizioa erabiltzea. Komarik gabeko formak erabili:

- menpeko perpaus baten barrenean

- noren eta nongo kasuetan

Molde klasikoa

Azken osagaia bakarrik deklinatzen da eta ez da komarik jartzen.

• Adierazpenak

Garbi eman behar da, bai zer esan duen baita nork esan duen ere. Testuingurutik ez dira atera behar.

Sarritan kazetariak adierazpenak konpondu beharko ditu huts gramatikalekin agertu baitaitezke ahozko

hizkeran baina betiere esanahia eta tonua errespetatuko ditu.

Adierazpenak emateko moduak ondorengoak izan daitezke:

Estilo zuzena.

Honetan esaldi osoak ematen dira aipu marken barruan.

- Bi puntuen ondoren letra larria erabiltzen da.

- Adierazpena eta kazetariaren hitzak bereizteko, aipu markak ez ezik, koma erabiltzen da.

- Bukaerako puntua aipu marketatik kanpo jartzen da. Galdera edo harridura marka barruan balego

bukaerako puntua ere jarri beharko litzateke.

- Kazetariak zerbait gehitzen badu parentesi zuzenak erabiltzen dira.

Zehar estiloa

Aipu markarik ez da erabiltzen eta perpaus osagarri edo zehar galdera bihurtzen dira adierazpenak.

5

Bitariko estiloa

Hitz bat, sintagma bat edo esaldi zati bat idazten da aipu marken barruan, baina ez esaldi osoa. Lehen

eta hirugarren pertsona ondo bereiztu behar dira, koherentziarik gabeko esaldirik ez osatzeko.

Interpretatiboa

Kazetariak deskribatu egiten du hitz egiten duenaren asmoa, aditzaren bitartez gehienetan: aitortu,

iragarri, salatu...

Testuan pertsona bakar baten adierazpenak jasotzen badira ez dago behin eta berriz esan beharrik noren

hitzak diren; pertsona gehiagoren adierazpenak direnean, ordea, argi azaldu behar da nork esaten duen

irakurleak zalatzarik izan ez dezan.

Azken paragrafoaren azken esaldian adierazpen bat dagoenean hobe da amaiera baino lehenago noren

hitzak diren esatea, bestela esaldiaren indarra moteldu egiten da.

Adierazpen baten barruan beste norbaiten hitzen aipua adierazteko aipu marka bakunak erabiltzen dira

d. Puntuazioa

- Perpaus erlatiboak. Ez dira egokiak informazioa emateko, garrantzitsuena atzeratu egiten baitute.

Irakurleari ulergaitza gerta dakioke albistea eta sarritan, ongi ulertzeko, behin baino gehiagotan

irakurri behar du berria.

- Tartekiak: parentesiak eta marra luzeak. Trabarik egiten ez duten tokian erabili behar dira,

bestela, eten egiten dute esaldia.

Puntuazioak testuaren egitura eta bere esanahia definitzen ditu. Oro har, kazetaritzako testuetan puntuazio

markatugabea erabiltzen da. Albiste batean titulu hobeak dira puntuazio markarik behar ez dutenak. Estilo

liburu honetan aztergai dira ondorengo puntuazio markak:

• Puntua [.]

a. Ezaugarri orokorrak:

- Oinarrizkoa da testua egituratzeko. Esaldia, paragrafoa edo testua bukatu dela adierazten du.

- Esaldiaren bukaeran harridura marka, galdera marka edo eten puntuak daudenean, ez da punturik

jarri behar.

- Tituluetan, azpitituluetan, goitituluetan eta leihoetan, ez da punturik jartzen esaldi amaieran.

- Adierazpenetan puntua aipu marken kanpoan idazten da.

- Puntua eta gero, zuriunea uzten da beti.

b. Noiz erabiltzen den:

- Esaldi bukaeretan

- Ordinaletan

- Milako, milioiko eta abarreko zifretan

6

- Laburduretan

e. Puntu eta koma [;]

a. Ezaugarri orokorrak:

- Puntuak baino eten txikiagoa adierazten du. Puntu eta komaz markaturiko esaldien artean lotura

semantiko handiagoa dago eta egokiro erabiliz gero, aberastu egiten du testuaren egitura eta

informazioa.

- Puntu eta komaren ondotik, zuriunea uzten da beti.

b. Noiz erabiltzen den:

- Esaldien artean, esanahi lotura estua dagoela adierazteko.

- Enumerazioetan. Normalean komaz bereizten diren elementuak puntu eta komaz bereizten dira,

baldin eta barrenean komak badituzte.

- Argibide gisako laburpenetan, esaldi bukaeran erabiliak.

f. Bi puntuak [:]

a. Ezaugarri orokorrak:

- Segidan datorrenaren ataria izaten da eta diskurtsoa eten egiten da.

- Normalki, beraien atzetik ez da erabiltzen lokailurik.

- Konmuztadura egitea komenigarria da.

- Bi puntuen ondotik, zuriunea uzten da beti.

b. Noiz erabiltzen diren:

g. Koma [,]

- Azalpena, kausa, ondorioa edo aurrekoaren laburpen modukoen sarreretan.

- Enumerazioak ireki edo ixterakoan.

- Etsenplu modukoak sartzerakoan.

- Aipuak eta adierazpenak txertatzean, batez ere estilo zuzenean.

- Katafora moduren bat erabiltzerakoan, esaldiak lotzeko.

- Ordua zenbakiz idazterakoan.

a. Ezaugarri orokorrak

- Esaldi koordinatuak lotzeko eta esaldi barreneko eten txikiak egiteko da koma. Puntuazio

markarik konplexuena da.

- Eten puntuak ezin dira joan komaren ondotik.

- Komaren ondotik, zuriunea uzten da beti.

b. Noiz erabiltzen den

7

- Esaldi koordinatuen loturetan.

1. Eta, baina edo edo erabiliz gero, koma jarriko da juntagailuaren aurretik.

2. Esaldi batean aditza isildua baldin badago ere, berdin jokatzen da.

- Estilo zuzeneko esaldiak mugatzerakoan.

- Ennumerazioetan, osagaiak bereizterakoan.

- Esaldi zerrendetan.

- Deikiak markatzerakoan.

- Aposizio batzuetan. Horrelakoetan bi osagaiak deklinatzen dira.

- Lokailuetan eta diskurtso antolatzaileetan. Kasu hauetan koma tartean idazten dira. Salbuespen

bakarra hala nola da; koma aurrean bakarrik darama.

- Beste galdegai bat gehitzerakoan. Komaz bereizten da orduan.

- Mintzagaia markatzerakoan.

- Menpeko perpaus batzuk markatzerakoan.

- Aditza isildua dagoenean. Komak elipsia markatzen du.

- Helbideetan: kalearen eta zenbakiaren artean, baita zenbakiaren eta solairuaren artean ere.

- Hamarrenak markatzerakoan.

h. Eten puntuak [...]

a. Ezaugarri orokorrak

- Eta abar erabiliz gero eten puntuak ez dira jartzen.

- Harridura markarekin:

1. Esaldia osorik bada eten puntuak harridura marken ondoren jarri behar dira.

2. Esaldia amaitu gabe badago, eten puntuak aurrean jarri behar dira.

- Esaldi bukaeran badaude, ondotik letra larria idazten da.

- Esaldi erdian badaude, ondotik letra xehea idazten da.

b. Noiz erabiltzen diren

- Enumerazioa ez dela bukatu adierazterakoan.

- Nahita pentsamendu edo esaldi bat bukatu gabe utzi dela seinalatzerakoan.

- Batzuetan harridura edo zalantza adieraz dezaketenean.

i. Parentesiak [(...)] eta marra luzeak [—...—]

a. Ezaugarri orokorrak

- Eten egiten dute diskurtso nagusia eta beste unitate bat gehitu, datu osagarriak eransteko.

- Izen sintagma barruko etenik, ahal bada, ez da egin behar.

b. Parentesia

8

Ortotipografia

c. Marra luzeak

• Letra etzana

- Datu solte argigarriak gehitzerakoan: herrialdea, kopurua, siglak...

- Hitz barrenean ere erabil daitezke, hitz jokoak egiterakoan.

- Parentesi barrenean. Beste parentesi bat behar bada, marra luzeak erabili.

- Datu solteetatik haragoko tartekiak mugatzerakoan.

- Koma arteko tartekietan beste tarteki moduko bat egiterakoan.

- Batzuetan bi puntuen baliokideak direnean.

Letrak, hitzak, esaldiak edo testu zatiak nabarmentzeko erabiltzen da.

Etzanez idaztekoak:

• Letra larria

- izenburuak

- goitizenak

- zenbait izen berezi

- metahizkuntza eta formula matematikoetako letra latinoak eta testu atalak

- beste hizkuntzetako hitzak

- esanahi jokoak

Testu edo esaldi hasiera markatzeko; izen edo izendapen bereziak markatzeko.

Letra larriz idazten dira:

• Letra xehea

- pertsona izenak, egiazkoak zein alegiazkoak

- animaliei jarritako izen bereziak

- lekuak

- argizagiak: planetak, sateliteak, izarrak, konstelazioak eta zodiakoa

- erakunde eta taldeak

- ekitaldiak

- izenburuak

- agiriak

- markak eta modeloak

Letra xehez idazten dira:

- herritar izenak

- puntu kardinalak

- karguak

9

- musikako notak

• Zenbakiak. Atal honetan egunak, urteak, data, orduak, zifrak, zenbaki erromatarrak, ordinalak,

banatzaileak... nola eman eta nola idatzi behar diren agertzen da.

Ortotipografian ere izen bereziak nola deklinatu, laburtzapenak (laburdurak, siglak, akronimoak eta sinboloak)

zer diren, nola idatzi eta noiz erabili azaltzen da.

Onomastika

Sigla zerrenda

Hiru ataletan banatuta agertzen da:

I. Izen bereziak idazteko irizpideak eta alfabeto ezberdinak: arabiarra, pertso-arabiarra, grekoa eta zirilikoa

non erabili sakontzen du.

II. Bertan munduko herrialdeak agertzen dira, gaur egun estatutzat onartuta ez daudenak barne eta kasu

bakoitzean herrialdearen mapa bat dator rekoadro batean. Herrialde hori pixka bat ilunduta dago eta bere

hiriburua eta hiri garrantzitsuenak agertzen dira.

Mapa horren eskuin aldean herrialdearen izena, bertako herritarren izena, betetzen duen eremua Km 2 tan,

hiriburua eta hiri nagusien izenak agertzen dira eta baita erabiltzen duten dirua ere.

Azpialdean zein hizkuntza hitz egiten diren (ofizialak izan ala ez), jatorriaren arabera biztanle kopurua eta

zein erlijio praktikatzen duten agertzen dira. Kasu batzuetan herrialde horietako hainbat hiriren izenak

ematen dira bertako hizkuntzan eta Berrian agertzen diren bezala.

III. Euskal Herriko leku izenak. Izendagai honetan, Euskal Herriko leku izenak ageri dira. Izen horiek

ondoan esanahia.

Hiztegia

Euskaltzaindiak finkatu dituen bezala agertzen dira. Taula batean alfabetikoki datoz eta bertan ezkerretik

eskuinera agertzen dira:

• leku izenaren euskal idazkera arautua

• herritar izena

• izen ofiziala

• udalerria

• herrialdea

• izaera: udalerria, herribatzarra, mendia edo mendatea

750 sarrera inguru dituen zerrenda honetan letra ilunez sigla beraiek agertzen dira, alfabetikoki ordenatuta, eta

Alfabetikoki idatzita ere, jatorri desberdineko hainbat hitz daude: latinez (ex aequo), ingelesez (firewall)...

gehiengoak euskaraz badira ere.

10

Hitz horiek ilun idatzirik daude batez ere baina badira argi idatzita daudenak ere; kasu hauetan izarño batekin

agertzen dira eta aldamenean hobetsitako hitza ilunago agertzen da. Hitz guztiek azalpena daukate.

Beraz Berria estilo liburua beharrezkoa da kazetari ororentzat. Lan honek idazketari buruzko ia edozein

zalantza argi dezake. Hala ere, eta kazetaritza testuetan gehiegi ikusi ez arren, ortotipografia edo puntuazio atalean

gidoiei dagokien erabilera faltan botatzen da.

Xabier Requejo

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!