06.08.2013 Views

"Mirande oso koherentea da bere pentsamenduarekin"

"Mirande oso koherentea da bere pentsamenduarekin"

"Mirande oso koherentea da bere pentsamenduarekin"

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

"Mirande oso koherentea da bere pentsamenduarekin"

A. Gostin / M. Arrieta

1989-12-31 -- 1274.zenb

Bere "Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan" saiakerari buruz,

Ekialdeko azken aldaketei buruz eta Euskal Herriko egoeraz Joxe Azurmendiri elkarrizketa.

JOXE AZURMENDI

"Mirande oso koherentea da bere pentsamenduarekin"

Susa argitaldariak Joxe Azurmendiren "Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen

pentsamenduan" saiakera argitaratu du hil honetan Durangoko Azokan. Idazlearen sentsibilitate

tipo bereziaz erakarrita, Azurmendik bere koherentzia, "irrazionaltasuna", kristautasunaren

aurkako joera eta izaera antidemoiratikoa azaldu ditu lan mardul eta borobil honetan. Horrezaz

gain, egungo pentsamendua, Ekialdeko azken aldaketak eta Euskal Herriko egoeraz mintzatu gara

Joxerekin Jakin argitaletxearen egoitza zaharra utzi baino egun batzu lehenxeago.

Zerk erakarri zintudan gehien Jon Miranderen izaera, idazlan eta pentsamendutik?

Lehen lehenik, Miranderen sentsibilitate tipoa, bere obran agertzen den neurrian hemen ohi ez

den bezalakoa bait zen. Bere literaturan erakusten duen sentsibilitatea oso berezia da eta horretaz

aspaldi ohartu nintzen, baina orain hori zergatik den jakitera iritsi naiz: Mirande, gu ez bezala,

beste kultura batean sustraituta zegoen eta beste kultura bat aipatzen dudanean, kultura ez-kristau

batez ari naiz, hitzez hitz ulertua. Eta ez da batere erraza kultura ez-kristau batean erauzita egotea

Mendebalbean; ez naiz erlijioz ari, kulturaz baizik.

Miranderen obra hain laburra izanik, nola eta non aurkitu duzu filosofo horien eragin

zuzena?

Mirande, alde horretatik, oso koherentea da puntu guztietan. Edozer gauza munduan dagoela ere,

marko edo testuinguru batez inguratuta dago, eta bere pentsamenduak beti erakusten dituen

markoak zeintzu ziren deskubrituz iristen zara eragin horietara. Mundua zientzia batez ulertzen

dugula esaten dugunean, zientzia batek erakutsi dezakeen moduko egitura baduela suposatzen

dugu; indirektoki beraz, mundua lojikoa dela adierazten dugu. Schopenhauer, Nietzsche eta

Spengler-ek aitzitik, mundua lojikoa ez dela azaltzen dute, prelojikoa baizik. Zientziak ez du zer

den mundua adierazten. Hau honela izaki, mundua zer den galdetzean, beste modu batzutara

erantzun beharko dugu. Eta liburua hortik hasten da hain zuzen, mundua zer den argitzeko

zientziak ez digu deus balio, intuizioak edo mitologiak balio digute. Munduaren barnerako

sarbidea, intuizioak, mitologiak edo sinbolojiak izaten dute. Hori filosofia konkretua da, eta

hortaz ohartzen zaren momentu beretik, ildo hortik aurrera zoaz: orain badakigu nola ezagutu

mundua, intuizioz. Zer da mundua? Ez da sare lojiko bat, beste zerbait baizik. Zer? Nahia,

nahimena, bizitza, "irrazionaltasuna". Bizitza horrek berak sortzen ditu bere arrazionaltasun

formak, eta horietako bat zientzia izango da, eta beste bat, kasu, zuzenbidea.

Horregatik aukeratu dituzu propio hiru filosofo hauek?

Ez dago besterik. "Irrazionalista" deitu filosofia bat badago. Kant-en ondoren etena gertatu zen;

alderdi bat, Fichte, Hegel eta Marx-ek markatuko luketena izango litzateke, eta bestea,

Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler hirukoteak bereziki lerrotutakoa. Azken hau ez da

marxista, erabat aurkakoa baizik; horregatik, Mirandek, "nik ezin dut herri honetan

sozialismoaren alde lan egin" esaten duenean, edo anaitasunari uko egitean, koherentea da, bere

filosofia linea guztia horren kontrarioa bait da. Eta hiru autore hauek ez dira ilustratibo gisa

hartuak, korronte honen pentsalari nagusiak beraiek direlako baino: Schopenhauer-ek sortu zuen;

bere formularik indartsu, bortitz eta literarioki arrakastatsuena, Nietzschek erantsi zion; eta

filosofia hori historiara Spenglerek aplikatu zuen.

Salakeraren azken atalean Miranderen etika eta politika lantzen dituzu. Nolakoa zen

idazlearen pentsamendua eta egia al da bera faxista zela?

Mirande antidemokrata zen, Baroja ere bai. Egun, demokraziaren idealizazio estupido batean bizi

gara. Beste sistema posible batzuen arteko bat denez, justifikatu egin behar da, eta pentsalari

hauek ez dute justifikazio horretan sinesten; beraz antidemokratak dira. Sistema politiko bezala,

gaur egungo demokrazia hauek, demokrazia burges-kapitalista hauek, sistema txar, dejeneratu eta

dejenera arazle bat direla pentsatzen dute.

Baina zuk esaten badidazu adibidez, ezker aldeko aukera bakarra stalinismoa dela, eskuinaren

posibilitate soila faszismoa dela onar nezake, eta Mirande hor erortzen da. Baina uste dugu askok

uste, ezkerrean aukera bat baino gehiago dagoela arrazionalki, eta eskuinean baita ere. Zentzu

honetan, Mirande ez da faszista, eskuinean zeuden iraultza baten projektuen artean bat zeukana,

baina ez zuen inolaz ere faszismoarekin bat etortzen; bai ordea eskuinarekin. Eta liburuan diodan

bezalexe, Mirande faxista bada, Unamuno, Baroja eta Ortega, "el padre del liberalismo espanol"

baita ere.

Eta nolakoa zen bada Miranderen projektu edo pentsamendua?

Miranderentzat, hasteko, kristautasunak kalte egiten dio euskal eta europar gizarte guztiari, eta

horregatik, desagertu egin behar du. Halaber, kristautasunak predikatzen duen balore sistima,

berdintasuna, elkarrekiko maitasuna,... alboratu egin behar da. Berak ez dauka inon, nik dakidala

behintzat, honelako projekturik, baina bapatean asmatuta, gizarte dinamikoa aterako litzateke,

hoberenen aginte batekin, ez odolezko aristokrazia batez osatua, izpiritualki, kuraiaz,

tenperamentuz eta izaeraz hoberenen artean baizik, eta indartsuenen, gidaritza batekin aktiboenen

artean.

Mirande utzi eta testuinguroa aldatuz, nola ikusi dituzu "arrazionalki" Ekialdian

azkenaldian gertatu diren aldaketa guztiak. Zer eragin izan dira?

Eragin nagusia ekonomikoa izan da, baina kontsumoak bakarrik ezin dezake aztertu gertatu

aldaketa guztiak. Arestian aipatu bezala, beste edozer baino gehiago askatasun zaleok

garenontzat, momentu trajikoa garatu zen Europako kulturaren munduan gizaldi honen hasieran

edo XIXgarrenaren bukaeran. Garai honetan mugimendu iraultzaile eskuindar bat bilakatu zen,

Jon Mirande barne; honek porrot egin zuen, eta horren lekuan, "de facto", faszismoa etorri zen.

Egon dira halaber, egon, beste mugimendu ezkertiar batzuk, anarkismoa, marxismoa, sozialismo

libertarioak, eta horien lekuan "de facto" etorri zena, berriz, stalinismoa izan zen. Baina

ezkerreko alternatiba ez zen ordea alternatiba erreala, stalinismoa ez zen posible ezta bere baitako

motibazioak harturik ere. Ekonomiaz aparte, ezkerra betidanik elikatu duten ideiek ezin zuten

stalinismoa luzarora mantendu, motibazio ezkertiarrez ez baitago stalinismo edo diktadura

stalinista moralki lejitimatu eta sostengatzerik. Gizarte horiek aspaldidanik zeuden

kontradikzioan, eta hori ez da ahantzi behar. Gizarte hauek lehendik ziren hipokritak, ekialdeko

gizarteek zeukaten diskurtso bat bere lejitimazio sistima bezala, baina ez zien balio ezer

lejitimitzako, sistima bera ez baitzen motibo horietatik bizi.

Horrezaz gain, beste arazo bat agertzen da. Badakit hemengo ezkerrari hori ez zaiola batere

gustatzen, baina Sobiet Batasuna inperialista izan da, eta inperialista, gainera, zentzu

barbaroenean, gatazka izugarriak sortuz bere inguruan. Nazio arazo guztia, esate batera, inperio

sobietarrak nolarebait menderatu eta konpontzen ez duen prolema da.

Ekialde bertan, Berlingo murrua erori eta Alemaniaren batasanari buruzko gogoetak

egiten dira. Han bertan hainbeste urte igaro eta gero, zer gerta daitekecla somatzen duzu?

Nik uste dut, alemanek ez dutela estatu batu bat egin nahi, eta neuk ere ez dut gura. Europa

Alemaniaren batasun arazotik sartzen bada berriro, Estatuen Europak beste 150 urterako iraungo

du. Absurdo historiko, politiko eta kulturala iruditzen zait, eta estatu zahar horien Europa

bukatutzat jo nahi badugu benetan, Estatu alemana ez dela arazoa onartuz hasi behar dugu,

Alemania dela prolema, ez Estatu alemana.

Gauzak honela, zer motako Europa dugu aurrean.

Egoerak normal samar joanez gero, Europa kapitalistak orain doan moduari segituko dio.

Ekialdean bestalte, desintegrazioa dirudien edo akomodazioa den prozesua gertatuko da urte pare

batean, baina ez oso handia, ez baitut ikusten nola pasa ahal litekeen orain arteko ekonomia

estatal hortatik ekonomia kapitalista batera.

Euskal Herrira itzuliz, nola ikusten duzu hainbat errepikatzen den euskararen auzia?

Nere belaunaldikoak euskararen sailean euskaldunok frente bakar batera jo behar dugula uste

dugu. Aitorpen honetan gehiegi ez sinetsi arren praktikan, hori esateari jarraitu behar diogu,

galdu dugun momentuan, euskara faktore politiko (alderdi politikoen zentzuan ulerturik) neurtu

bait zaigu. Izan ere, alderdi politikoen faktore direnak, beraien interesen arabera jokatu eta

sakrifikatu behar baitira. Ene ustez, nazio baten elementu definitzailetzat onartu baldin bada,

euskara ezin izan liteke partiduren baten objektu bihurtu.

Bigarrenik ordea, beti gertatzen da partidu batzuk gehiago interesatzen direla gai batzutaz

besteetaz baino. Orduan, esango didezu, PPtik hasi eta ez dakit noraino diferentzia handiak

daudela alderdien artean, eta hori ez dago inolaz ere ukatzerik. Batzuek hizkuntzaren

planteamenduak apolitikoak izan behar dutela adieraziko dute orduan, baina ez tontoak, ihardetsi

behar zaie. Hitzarmen batera jo behar da beti, baina horrek ez du azaldu nahi partidu batzuk

euskararen alde besteek baino askotzaz lan postiboago egiten ari direnik, eta diferentzia hori ez

daukagu jakina zergatik ahaztu beharrik. Eta nik neuk, euskatzale bezala, gustorago egingo dut

lan zentzu honetan, euskararen alde gustorago lan egiten duen alderdiarekin. Eta oso konsziente

naiz horrek badituela bere arriskuak ere izan.

Euskararen auzian, azken egunotan hainbat aztindu den euskal prentsaren beharra agertu

da. Zer deritzozu arazo honi?

Hegelen esaldi bat da, "apaizak brebiarioa bezala, intelektualak goizero bere egunkaria irakurtzen

duela". Intelektualaren brebiarioa orduan egunkaria zen. Gaur egun, ez intelektualak bakarrik,

hiritar kultu samar minimo baten derrigorrezko irakurgaia egunkaria da. Euskaraz noski,

beharrezkoa da, ez dut esango telebistaren tamaina berean denik, baina bai beharrezkoa dela, eta

euskal egunkari batez ari naiz. Eta ez dut gainera, Gobernuaren egunkari bat nahi, ez euskaraz ez

latinez, inoiz ez; konponbidea beste bide batean aurkitu behar da.

Beste arlo batean zu irakasle zara, Euskal Heriko Unibertsitateko irakasle gainera. Nola

doaz gauzak unibertsitate mailan?

Euskal Herriko Unibertsitatea, orain modu txarrean hitzegiten hasita, Euskal Herrian dagoen

unibertsitatea espainola eta koloniala da. Eta kitto. Badakit gogorra eta astakeri bat dela, baina

halaxe esanda utziko dugu, beste eritzi gehiago aurrezteko. Bigarrenik, arazo honek errudun asko

ditu; hauen artean, gure historia bat jar daiteke, edo trajektoria bat, edo trajektoria edo historia

baten falta, edota daukagun gizarte modua, ahalmen haundi gabeko, transferentzia berandu egin

eta eskaxekoak... Guzti horrengatik, "de facto" daukagun Unibertsitatea, euskal adjetiboaren

alderdi horretatik begiratuta batez ere, oso eskaxa da, baina ez alde horretatik bakarrik begiratuta.

A.GOSTIN

M.ARRIETA

63-66

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!