26.08.2013 Views

Amodiozko gutunak

Amodiozko gutunak

Amodiozko gutunak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Amodiozko

gutunak

1.mailako ikasleak

Nire maitea:

2012ren otsailaren 21a

Gaur egun berezi bat da. Nahiz eta ez sinetsi, nire

ondoan zaudelako, nahiz eta zuk ez sinetsi, nik beti

momentu hau itxaron nuelako, ni zurengan eta zu

nigan egotea, zurekin egoteak zerbait hobea ekarriko

duela dakidalako, zure amodioa benetakoa eta

munduko puruena dela dakidalako.

Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari zu

ezagutzeagatik, eskerrak ematen dizkiot zure bidean

zeharkatzeagatik; zu ikustean dena sentitu nuelako.

Gaur nigan eramaten zaitudan eguna da.

Denbora pasatzen eta pasatzen den bitartean,

gero eta gehiago konturatzen ari naiz nire betirako

maitasuna zarela.

Maite zaitut, zugandik bizi naiz eta horregatik zu

nire bizitza zara. Bakarrik gauzatxo bat nahi dut:

joaten zarenean, niretaz irudi on bat eramatea.

Betirako maiteko zaitut!!!

Ander Gil 1.C

Kaixo, aitona:

Aitona txikitatik zaindu ninduzun, nire ama lanean zegoen

bitartean. Zuk arropa aldatzen zenidan, baita painala ere eta

asko eskertzen dizut. Parkeetara beti eramaten ninduzun eta

lagun berriak ezagutu egiten nituen ,eta gero patata poltsak

erosten zenizkidan.

Hazi egin nintzenean, beti laguntzen zenidan batuketak

eta kenketak egiten, baita buruketetan ere .

Zure etxean lo egiten geratzen nintzenean, hurrengo

egunean elizara joan behar izaten genuen eta ni asko

aspertzen nintzenean, zu beti isiltzeko esaten zenidan.

Duela asko gogoratzen naiz lehen aldiz bihotza operatu

behar zizutela, eta ni oso triste jarri nintzen, uste nuelako ez

zintuela gehiago ikusiko , baina ebakuntza oso ondo atera zen

eta oso pozik jarri nintzen. Hurrengo urtean ,berriz, ospitalera

prostatatik operatzera joan behar izan zenuen eta berdin jarri

nintzen, baina beti eskutik heltzen nizun eta ospitaleko pasilotik

paseatzera joaten ginen.Ni beti zurekin egoten nintzen. Bi urte

pasa eta gero, bihotzean txip bat jarri behar izan zizuten. Duela

gutxi ere ingresatu egin zaituzte, beste ebakuntza bat egiteko.

Baina, bueno, aitona, nik asko maitatuko zaitut.

Agur, aitona.

Andrea Iturrioz.1.B

Kaixo, maitea:

Donostia, 2012ko otsailaren 14an

Badakizu, patioan esan dizut. Gutun hau idatziko;

nuela seguruenik espero duzu. Orain, beti bezala, telebista

ikusten egongo zara. Badakit, ez garela asko ezagutzen,

baino nik zuk uste baino gehiago ezagutzen zaitut. Ikusi

zintudan lehen momentutik zure begiradak txunditu egin

ninduen. Zuk ez dakizu nire bihotza noraino iristen de,n

baina seguru egon, zu nire bihotzaren bukaeraraino iristen

zara. Txundigarria zara, ez daukat zu deskribatzeko

hitzik. Zu perfektua zara, ez daukazu pegarik. Zu zara

nire irriparrearen arrazoia. Iikusten zaitudan momentuan

munduko pertsona zoriontsuena sentitzen naiz. Badakit ez

garela hitz egin ere egiten, baina badakit zuri ere lotsa

ematen dizula.

Zuregan sentitzen dudana munduan beste inorengan

ez dut sentitzen. Zu zara nire ametsetako pertsona, zu

zara nik beti amestu dudan pertsona, zu perfektua zara.

Mila esker zuk eman didazun guztiagatik , mila esker

horrelakoa izateagatik eta mila esker gehiago guztiagatik!

Benetan maite zaitut!

Agur, nire maite kuttuna.

Eider Arizkorreta

Kaixo, aitatxo maitea:

Ni bizitza guztian nire ondoan egon zara, momentu onetan eta

momentu txarretan lagundu egin nauzu, batzuetan gaizki pasatu dut

zurekin ,baina, hala ere zu neri laguntzen saiatu zara eta ni ez naiz

horretaz konturatu eta horregatik eskerrak eman nahi dizkizut egin duzun

esfortzu guztiagatik eta gutun honen bitartez maite zaitudala esan nahi

dizut.

Asko maite zaitudala adierazi nahi dizut zurekin ondo pasatu

ditudan momentuak: Paseo Berritik paseatzen genbiltzanean, olatuak

gainetik pasatzen eta zu eta ni helatuarekin geundenean, zu eta ni

futbolean jolasten genbiltzanean, eskiatzera batera oso azkar

gindoazenean, futboleko partidoak ikusten ditugunean, opariak eskatzen

dizkizudanean, paga ematen didazunean, asko gustatzen zait ere

eskatzen dizudanean nire partidoak ikustera zatozenean, pizza afaltzera

joaten garenean, autokarabanarekin Marruekos, Italia edo Frantziara

goazenean, Berlinera, Madrilera, Bartzelonara, Parisera, Mallorkara edo

Lanzarotera hegazkinez goazenean apartamentu edo hotelera, mobila

eskatu nizunean oparitu egin zenidala, Bartzelonako Akua Parkera

eraman ninduzunean, Pariseko Euro Disney, Madrilgo Warner eta

Bartzelonako Portaventurara eraman ninduzunean,txalupetan igotzean

eta itsasoa ikustean Afrikara igarotzeko eta txalupan baleak ikustean,

Bartzrelonako kaletara (hondartza txikiak) eramaten ninduzunean eta han

aletekin buzeatzen genuenean, Galiziara goazenean...

Zuk egin duzudan guztia egin ez bazenu, ni ez nintzateke berdina

izango, ez nintzateke orain naizen pertsona izango, ez nintzen orain

naizen zoriontsua izango.

Asko maite zaitut eta ez aldatu inoiz. Zu aldatuko bazina, ni ez

nintzen berdina izango, aldatu egingo nuke, zuk ezin duzulako aldatu

hobea izateko, zu perfektua zara, zu horrela portatuko ez bazina, ni

oraintxe ez nintzateke zoriontsua izango, zu zara nire irrifarrearen

arrazoia.

Bueno agur aita!! Ez aldatu inoiz!!

Ibon Manjarres 1.C

Kaixo, Lagun Maitea:

2012ko otsaiaren 14a, asteartea

Egia esan, ez dakit nola hasi. Batzuetan zaila egiten zait

sentitzen dudana azaltzea. Eta oraindik gutxiago hitzen bitartez

azaltzea. Buruari birak eta birak ematen hasi naiz. Bat-batean

zure izena etorri zait burura. Egun asko daramatzat zuri idazteko

asmotan, baina gaur egun aproposena dela iruditu zait. Nola ez,

zure urtebetetze egunean. Gutuna irakurtzen bukatzen

duzunean, konturatuko zara ez dela beste gutunak bezalakoa.

Gogoratzen al duzu ezagutu ginen lehen eguna? Zertarako

gezurrik esan? Egia esan, ez dut gogoan ezagutu ginen lehen

eguna. Lehenik eskerrak eman nahi dizkizut egin duzun

guztiarengaitik. Iada urte erdi pasa da elkarrekin egon ginenetik.

Oraindik gogoan ditut ekarrekin pasatzen genituen

momentuak.Gauero ematen genituen bultaxkak zuk eta nik

elkarren ondoan, izarrei begira,haiek bai garaiak. Eta bai, zu

zinen momentu haietan maite nuen pertsona. Biok sentitzen

genuen berdina , lagunak ginen bai,baina biok genekien zerbait

gehiago sentitzen genuela. Garai haietan oso gaizki pasa

nuen,nire buruak baietz esaten zuen, baina nire ahoak, berriz,

ezetz.Gutun honekin jakinarazi nahi dizut, nik ez nuela etzetz

esan,zure alboan egon nahi ez nuelako, baizik eta ezingo

nuelako zu gabe bizi. Donostian ez bizitzeak gure harremana

hautsiko zuen. Gure harremana telefono mugikorraz edo sare

sozialekoa izango baitzen. Nik nire alboan behar zaitudalako.

Eta bai, eskubiderik ez dudala pentsatuko duzu edota

zergaitik ez nizun guzti hau momentuan bertan esan.Eta bai,ez

duzu imajinatzen ze gaizki pasa nuen, baina ez dago atzera

bueltarik.

Bai ni naiz,neska hur,a ezetz esan zuena,denbora guzti

honetan errudun sentitu dena, nirea zinela eta galdu egin

zaitudala pentsatzen duena, bere burua barkatzen ez duena.

Kontu hau alde batera utziko dugu,eta lagunarteko momentu

haiek aipatzea garrantsitsua dela uste dut.Nirekin zaudenean,

gauza guztiak ahazten ditudalako, zure irrifareak nirea eragiten

duelako, beti hor zaudelako, nire laguntzeko prest zaudelako,

egunero zerbait gehiago irakasten zenidazulako. Eskerrik asko

benetan munduko uda onena eman didazulako. Eta berriz

gogoratu dut momentu hura, agur esan zenidananean. Ordutik

ezinezkoa bihurtu zait ahaztea. Zenbat oroitzapen, non gelditu

diren, zenbait momentu igaro diren zu gabe. Noizbait berriz ere

elkatutuko gara tokiren batean.

Muxu Handi Bat, laister arte

Kattalin

KATTALIN MUTUBERRIA 1A

MARINEL KUTTUNA:

Zer moduz zaude? Ni ez nago oso ondo eta horren

arrazoia zu nire ondoan ez egotea . Ez daude hitz gehiegi

munduan zenbat maite zaitudan esateko. Zure begiradak puztu

egiten nau, zure irrifarreak , zure ... , azken finean zuk haundi

egiten nauzu. .Zure ondoan pasa ditudan momentuak

onenetarikoak izan dira , momentu horiek txikiak izan arren,

ikaragarriak izan direlako .

ADIBIDEZ: Egun batean kaletik ikusi eta nik agurtu,

begiratu eta irrifarre bat eskaini zenidan. Momentu horretan

zutaz maitemindu nintzen . Zu makina baten antzekoa zara, hau

da, perfektua. Bueno, arazo bat duzu. ZEIN?? Zuk ez nauzula

maite eta nik zuri gehiegi. Bakarrik eskertu nahi dizut pasararazi

dizkidazun momentu onak.

Lagun ona zara , zinen eta izango zara beti..Ez dakizu

zenbat maite zaitudan .Ni zu gabe ez nintzakete ezer izango .

Txikitatik ezagutzen zaitut eta eskerrak ezagutu zintudan. Zu

oso lagun ona zara eta badakizu, horrelako lagunak ez dira

egunero aurkitzen . Eskerrikasko guztiagaik. Bai , zu zera nere

irribarrearen arrazoia. Egunero konturatzen naiz zugandik

hurbilago nagoela. Zuk ateratzen didazu irriparrea .

LASTER ARTE

LAURA CANO 1C

Kaixo, maitea:

Donostia, 2012ko otsailaren 21ean

Gutun hau idazten dizut asko maite zaitudala

esateko.Ezagutu zintudan momentutik zutaz maitemindu nintzen.

Zurekin hitz egiten dudanean, nire bihotzaren taupadak oso azkar

joaten dira. Zure begiak inoiz ikusi ditudan begirik politenak dira

eta inoiz ez naiz aspertzen zuri begiratzen. Maitasuna gauza

ederra da, inork ezin duelako aukeratu nortaz maitemindu, nik

neuk ere ez.

Badakit zu ez zaudela nitaz maiteminduta eta bakarrik

lagunak izatea nahi duzula, baina nik ezin dut hori onartu, zu nire

bizitza osoa zarelako eta beti izango zaitut gogoan, ez zaitut inoiz

ahaztuko gertatu gertatutakoa . Nik asko maite zaitut, nire bizia

emango nuke zugatik, nire bizia baina askoz gehiago maite zaitut .

Zurekin guztiak perfektuak dira.

Maiteminduta nago, bai maiteminduta, mina delako barruan

sentitzen dudana, arnasten uzten ez didana, bihotzean arantza

bat izango banu bezala, sentiarazten nauena, askatasunaren zain

dagoen preso bat bezala sentiarazten nauena.

Ni zugandik sentitzen dudana ezin da kontatu, gauza asko

direlako. Nahiago dut zurekin minutu bat egotea, zurekin inoiz ez

egotea baino. Nahi dut gure maitasuna itsasoa bezala izatea:

hasiera bat izatea, baina bukaera bat ez izatea. Nire amaiera

heldu arte, beti maiteko zaitut. Hori da orain ezagutzen dudan egia

bakarra: maite zaitut.

Muxu asko zuretzat, eta oso ondo zaindu. Maite zaitut.

L.P.

LAURA PÉREZ 1C

Nire bihotza maitasunez beteta dago zuri esker. Orain arte ez dut

beste pertsona batekin bezalako maitasuna sentitu. Ezagutu

zintudanean eta begietara begiratu zintudanean , zutaz maitemindu

nintzen ,baina maitasun hori gutxi dirudiela ematen du, baina asko

maite zaitut.

Minutuero zu gabe egotean hil egiten naiz, baina momentu

horretan zure argazkia begiratzen dut eta negarrez hasten naiz, zure

ondoan ez nagoelako, baina zurekin egoten naizenean, nire bihotza

ehun kilometro orduko jartzen da.

Begietara begiratzen dizudanean dardarka hasten naiz eta

gauean bakarrik nagoenean, zerura begiratzen dut eta zure aurpegia

ikusten dut izar batean.

Zuk ni ez nauzu ni zu bezala maite, baina nik lortu egin nahi dut

eta horretarako zure sentimenduen aurka borroka egingo dut, zuri

irabazi arte.

Ez dut zutaz ahaztea lortu, asko maite zaitudalako. Zure

sentimenduen aurkako borroka galtzen badut, nik segi egingo dut.

Nire ondoan bazaude eta joaten baldin bazara, zure atzetik joango

naiz. Triste bazaude, ni triste jarriko naiz, baina pozik bazaude,

ordea, pozik jarriko naiz eta hil egiten bazara, hil egingo naiz.

Ez zaitut inoiz galdu nahi. MAITE ZAITUT!

Lorea Arrondo 1.B

Donostia, 2012ko otsailaren 12a

Nire ahizpa maitea:

Abuztuaren 24ean joan zinen eta joan zinen momentutik faltan

bota zaitut. Askotan bronkak geneuzkan baino joan zinenean,

konturatu nintzen, bronkak alde batean utzita, asko maite zaitudala.

Joan aurreko egunean, Madrilen egon ginen eta oso triste

nengoen banekielako zurekin egongo nintzen azken eguna zela, eta

ondoren, urte bat egongo nintzela zu ikusi gabe. Nire barruan

nahiago nuen zu joatea, zuretzat esperientzia izugarri bat zelako

Estatu Batuetara joatea ikastera.

Nirekin egon zinen azken gauean esan zenidan ez zenuela joan

nahi baina, orain konturatzen ari naiz, oso ondo pasatzen ari zarela

eta guztiak oso atseginak direla zurekin. Badakit zu berdina

pentsatzen duzula eta etortzeko eguna denean, ez duzula etorri

nahiko.

Hor, hamar hilabete egon behar zara eta orain arte, 5-6

hilabete daramazu. Ezin dut gehiago itxaron etortzeko eguna iritsi

arte. Gogoak ematen dizkit maletak egin eta zuregana joateko baina,

ezin dut.

Ekainaren 14ean zure bila joango gara eta New Yorken egongo

gara hamar egunetan zehar. Oso ondo pasatuko dugu biok juntu.

Espero dut azkar pasatzea gelditzen diren 4-5 hilabeteak.

Bueno Ane, esan behar dizudan guztia esan dizut eta espero dut

zu niri laister idaztea.

Asko maite zaitut, muxu handi bat. Zure ahizpa maitea:

Malen.

Malen Palazuelo 1.A

Kaixo, amona maitia:

Gaizki nago, zu nirengandik urrun zaudelako. Oraindik ez

dut ulertu zergatik joan zinen Afrikara . Orain bakarrik eta

aspertuta nagoenean, gogoratzen ditut zurekin pasatako

momentu guztiak, nolako barreak eta momentu dibertigarriak

pasa genituen, eta negarrez hasten naiz. Gogoratzen al zara,

nire urtebetetzean? Ni erori eta tarta nire aurpegian gelditu

zen, eta zuk miazkatu zenidan aurpegia, tarta osoa aurpegitik

kendu arte. Baina orain, momentu guzti horiek desagertzen ari

zaizkit, zu nire alboan ez zaudelako. Horregatik gutun hau

bidali dizut. Egunero, noiz etorriko zaren pentsatzen dut, eta ze

gauza dibertigarria egiten ibiliko zaren.

Zer maduz zaude? Ni beti eskolara eta aspertzen ari naiz,

inoiz ez dugu zerbait dibertigarria egiten.Nik zurekin joan nahi

dut Afrikara eta galdu ditugun momentu guztiak Afrikan

berreskuratu. Zuri bakarrik esaten dizkizut nire sekretuak eta

denboraldi honetan ez dut sekreturik izan.

Bueno, gauza bat gertatu zait, baino ez da sekretua.Mutil

bat ezagutu dut, oso majoa da eta uste dut ni bere gustukua

naizela, baita guapoa ere, eta gaur zinemara joatera gonbidatu

nau.

Zerbait gertatzen zaizunean, ahal didazu gutun bat bidali,

eta horrela badakit zer moduz zauden eta zure esperientziak.

P.D.: Asko maite zaitut, Afrikatik bueltatzen zaren arte.

Sara Cajaraville 1.B

Kaixo, kuttuna:

Donostia, 2012ko otsailaren 30a

Uda luzea ari zait egiten zu gabe nagoelako. Gauero ohean

sartzen naizenean, zugan pentsatzen jarraitzen dut. Faltan

botatzen ditut zure laztan eta muxuak. Gogoratzen ditut elkarrekin

emandako momentu zoragarri horiek. Nahiz eta badakidan zu

berriro ikustea ezinezkoa egingo zaidala, laster zu ikusteko

itxaropena dut.

Zure istripuaren berri lazgarria eman zidatenean, lur jota

geratu nintzen. Ezin nuen sinetsi. Galdu egin zintudala

pentsarazten zidan jendeak, baina nik banekien nire bihotzean

egongo zinela, beti egon zaren moduan.

Ondo pasatzen ari zaren galdetzen diot beti neure buruari.

Bueno, nitaz ez ahaztea espero dut. Zu joan zinenetik ezer ez da

berdina. Mundua txuri-beltzean ikusten dut beti eta askotan

negarrez hasten naiz konturatu gabe.

Beno, malkoekin eskutitza hondatu baino lehen, bukatzen

saiatuko naiz.

Muxu erraldoi bat, eta laster arte.

Txomin Bergua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!