Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
_____________________________IRITZIA

BIZI-TESTAMENTUA EGIN ALA

EZ? ZER DERITZOZU?

Ez zait ideia txarra iruditzen bizi-testamentua egitea, baina nik, ez

nuke egingo. Alde batetik,larri zaudenean, ez da momentua, familiarekin

horretaz hitz egiteko. Ikusten badugu sufritzen ari dela, ez da egokia ez

familiarentzat ez larri dagoenarentzat.

Nik ez nuke egingo, gurasoek badakite zer den niretzako onena eta

ni konforme nago edozein erabaki hartuta.

LEIRE MURGIONDO

Niri bizi-testamentua, alde batetik, ideia ona iruditzen zait, baina

bestetik txarra. Ideia ona , aldez aurretik zure iritzia kontuanh artzen

duelako eta medikuek ez diote familiari galdezka egon behar, oso

aukera zaila delako. Baina, bestetik, ideia txarra ondo bazaude, oso

zaila delako aukeratzea iragan batean nola eta ze modutan hil nahi

duzun.

LAURA CANO

Bizi testamentua egiteko aukera ondo iruditzen zait, baino nik ez

nuke egingo. Kontzientzia gabe eta oso gaixorik bazaude, denbora jakin

bat ospitalean tratamenduekin pasata, agian berriro ere sendatu egingo

zaitezke. Gainera, batzuetan gaixotasuna luzeagoa edo motzagoa izan

daiteke, larria edo ez hain larria, baina ziur al daude ez naizela

sendatuko? Mediku onak daude ospitalean eta pazientziarekin, agian

hiru hilabete, agian hiru urte, gaixotasun hori garaitzeko aukera egon

daiteke. Horretaz gain, familiakoei horrelako egoera batean banago,

tratamenduekin bizitza luzatzea nahiko nukeela esango nieke. Hortaz,

ez nuen bizi-testamenturik egingo, baina edonork aukera izatea ondo

iruditzen zait, hau da, ez nago bizi-testamentuaren kontra.

IBON MANJARRES
Bizi-testamentua egitea ondo iruditzen zait. Ez daukat ezer kontran,

nahi baduzu egiten duzu ego bestela ez, zure erabakia da. Nik zalantzak

ditut ea neuk egingo nukeen ala ez. Oso zaila da erabakia hartzea. Bai

zuretzat bai familiarentzat oso gogorra da erabakia hartzea. Nik bizi

testamentua egingo banu, nire adinera eta medikuaren iritzietan

erreparatuko nuke. Erabaki horretan ere familiak badu garrantzi handia.

IKER ARRIOLA

Bizi-testamentuaren alde nago. Ondo iruditzen zait,egoera txar

horretara iristen zarenean, zure erabakia hartzea. Gainera,horrela

bakoitzak nahi duena egin dezake,inori inolako kargurik utzi gabe. Nahiz

eta erabaki zaila izan.

Beste aldetik, batzuetan zure erabakia ez da familiak nahi duena,

baina horrela izan behar du eta ez da guztiz justua.

GARAZI FERNÁNDEZ

Bizi-testamentua egitea ideia ona iruditzen zait, norberak bere

etorkizunarekin zer egin aukeratzen duelako. Nik, egia esan, ez dakit zer

egingo nukeen. Hasteko, pertsona bakoitzak bere buruarekin zer egingo

duen pentsatzeko eta esateko eskubidea du. Orain ezin dut galdera hau

erantzun, gaixorik ez nagoelako. Gaixorik egongo banintz, nire

pentsatzeko modua asko aldatuko litzake. Nire gaixotasunak

sendatzeko aukerarik izango balu, ez nuke hil nahiko. Baina sendatzeko

aukerarik egongo ez balitz heriotza onartu beharko nuke.

TXOMIN BERGUA

Nik dudak edukiko nituzke bizi testamentua egin ala ez. Alde

batetik, egingo nuke makina bati itsatsita egon baino nahiago dudalako

hil, baina beste alde batetik nire familiari edo medikuei utziko nieke

aukeratzen.

IKER LASA
Bizi testamentua, behin hitzeko zorian zaudenean, medikuek bizia

luzatzeko aukera ematen dute. Horretarako testamentu bat bete beharra

dago, eta horri deritzo bizi testamentua .Nire iritziz,oso ondo dago

aukera hori ematea. Hasteko, bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena

egiteko aukera ematen delako. Beste alde batetik, nire burua momentu

horretan jarrita, ez nuke hil nahiko. Aitortu behar da, bizitza modu

artifizial batean luzatzen dizutela eta nire iritz hori gorputzerako

kaltegarria da. Hiltzeko garaia iristen bazaizu, ez dago atzera bueltarik.

Beraz,labur bilduz, ondo iruditzen zait aukera hori izatea, baina nik ez

nuen aukeratuko.

KATTALIN MUTUBERRIA

Niri, pertsonalki, bizi-testamentua ideia oso ona dela iruditzen zait.

Baina ez dakit zehazki erabiliko nukeen edo ez, zure etorkizuna guztiz

aldatzen duelako.

Alde batetik, egoera zail batean, nire familiako kideek sufritu egiten

dute, eta bizi-testamentua eginez, hori bukatu egingo litzateke.

Baina, beste alde batetik, denbora bat igaro eta gero, again

sendatu egin zaitezke, eta zure bizitza berreskuratu.

Horregatik, ez nago batere ziur bizi-testamentua egin edo ez, baina

egiteko asmoa banu, medikuekin eta familiarekin hitz egin beharko

nuke, eta bestela, egoera zail batean segi eta sendatzearen

itxaropenekin jarraitu.

ANDER GIL
EHIZAREN ALDE ALA

KONTRA?

Niri ez zait ehiza gehiegi gustatzen. Animaliak dibertsioagatik

akatzea ez zait bat ere ondo iruditzen eta gehienetan ez dute animalia

aprobetxatzen. Gainera, mendian soinu gehiegi egiten dute eta animalia

asko izutzen dituzte tiroen ondorioz. Arrazoi guzti horien ondorioz, nire

ustez ehiza debekatu beharko lukete, eta bizitzeko beharrezkoa denean

bakarrik utzi.

AINGERU ASTIGARRAGA

Ehizaren testua irakurri dugu gelan eta hainbat iritzi eman behar

dut honi buruz.

Testuan jartzen duenez, batzuek ehiza "kirola" dela esaten dute. Nire

ustez izugarrizko astakeria da ehiza, zure gozamenerako animaliak

hiltzen direlako. Egia da, legeak hori baimentzen duela. Baina lehen

testuan ikusi dugun bezala, legeak esaten duen guztia ez dago ondo.

Beraz, ni, dudarik gabe, ehizaren kontrakoa naiz.

TXOMIN BERGUA

Ehiza, animaliak sufriarazten dituen jarduera da. Ehiza gorroto

duten pertsonen artean kokatzen dut neure burua. Nik ez diot kirola

deitzen jarduera horri, hilketa baizik. Animalia bat izango banintz, ez

litzaidake gustatuko norbait ni akatzea, dibertitu nahi delako. Ez zait

dibertigarria iruditzen gu bezalakoak diren izaki bizidunak sufriarazte eta

hiltzea. Animaliek bizitzeko eskubidea dute eta guk, haien presentziaz

gozatzeko eskubidea dugu eta ehiztariek eskubideak kentzen dizkigute.

Hau dena ondorioztatuz, ehiza oso jarduera desegokia dela esan

beharko nuke.

MALEN PALAZUELO
Egia da, lehen ehiza ezin bestekoa zela bizitzeko, baina gaur egun

ehizaren kontrako eta aldeko taldeak daude. Nik egia esanda, kontrako

taldean kokatzen dut neure burua, ez zaidalako ondo iruditzen pertsona

batzuen zaletasuna beste izaki batzuk hiltzen izatea.

Munduan gauza batzuetarako maila berekoak gara, eta horrek

esan nahi du beste bizidunak kasu honetan, animaliak ez direla

gutxiago. Adibidez, orain txori bat gu ehizatzen hasten bada, ez

litzaiguke normala izango ;ba gure kasuan, berdin.

Ehiztari guztiei legeak baimentzen die, baina, egia esan, inoiz ez

ditut ulertuko lege ugari. Oro har, pertsona batek beste pertsona hiltzen

badu, hiltzailea kartzelara joan behar du, baina ehiztariek, baimena

edukita ere, gauza berbera egiten ari dira.

Eta hori guztia esanda, nik uste dut ehiza debekatu behar dutela,

denbora horrela galtzeko gauza asko daudelako.

LAURA CANO

Hasteko eta gauzak garbi uzteko ni ehizaren aurka nagoela esango

dut. "Kirol noblea" esaten dioten basakeria hau guztiz primitiboa eta

beharrik gabea iruditzen zait. Ez nago inongo hilketaren alde, eta

gutxiago plazer hutsez baldin bada. Egia da (lehengo garaietan batez

ere) batzuetan beharrezkoa izaten dela ehizatzea, jateko. Hau esanda,

nire iritzia argi uzten dut: ez nago batere ados ehizarekin, guztiz

beharrezkoa ez bada.

TXOMIN KAMINO

Ehiza "kirol" modukotzat hartzen da, niri ez zait ongi iruditzen. Ez

naiz ehizaren aldekoa. Sufrimendua eta heriotza ekartzen duen "kirol"

bat? Noiztik hori? Hasteko,animaliek ere bizia dute.

Esan beharra dago, lizentzia dutela ehizatzeko. Baina dibertitzeagatik

egitea...animaliak akatzea? Ez dugu beharrik. Norbaitek galaraziko du?

Ahalko banu, nik neuk galaraziko nuke.

LEIRE MURGIONDO
Urte askotan zehar ehiza debekatzearen debatea egon da.

Ehiztariek kirol noble bat dela esaten dute, baina gehienek,nik

bezalaxe,ehiza animaliei sufriarazteko egindako "kirola" da. Orain ez

dugu ehiza egin beharrik janaria lortzeko. Orduan, ehiza beste izaki

batzuk sufritzen ikusteko ezin da kirola izan. Ehiztariek beraien lorpena

etxera eramaten dute eta gehienetan paretetan egoteko dira, garaipen

bezala adieraziak. Ez da normala izaki bizidun bat hiltzea garaipen

trofeo bezala izateko. Horren ondorioz,eta ehiza egiten ez duten guztien

iritzi berdinarekin esan daiteke jende gehiena ehiza egitearen aurka

dagoela.

EIER ARIZKORRETA

Nire ustez ehiza oso krudela iruditzen zait, ez zait normala iruditzen

izaki bizidun baten sufrimenduaz dibertitzea. Lehen ehiza egin behar

zuten jana eskuratu ahal izateko, baina orain? Zertarako behar da

ehiza? Ezertarako ez. Gainera munduko animaliak denenak dira eta ez

zait justua iruditzen norbait eskopeta batekin joatea eta akabatzea,

denenak direlako eta hil egiten badituzte ezin da beraietaz gehiago

disfrutatu. Asko pentsatuta, ondorio batera iristen naiz, eskopeta batekin

jolastea gustatzen bazaizu ,latei eman edo diana bati eman, baina

animaliei uzteko bakean azkenean animaliak desagertuko direlako,

pertsona batzuen krudeltasunarengatik.

MAIDER ARRIETA

Ehizaren testua irakurri ondoren, ondorio batera iritsi naiz. Aurretik,

aitortu behar dut, familiako kide eta lagun asko ditudala mundu horretan

dabiltzanak,beraz, ehizaren mundua bizitzen duten multzoan kokatzen

dut neure burua. Diotenez,ehiza kiroltzat hartzen dute. Dena den, esan

beharra daukat nire iritziz, oraingoan, arrazoia daukala ehizaren kontra

dagoen jendeak eta ez nuke kiroltzat hartuko sufrimendua eta heriotza

dakarren jarduera. Era berean, ehiztariek lizentzia bat ordaintzen dute.

Horrekin esan nahi dudana hau da: legeak ehizarako eskubidea ematen

badie, ados nagoela arrazoi hori euren alde erabiltzearekin.

Eta horren guztiaren aurrean,ados nago ehiztariek egiten

dutenarekin,beti ere era kontrolatu batean eta azken finean haiek izaten

dira naturaren miresle, maitale eta aldeko amorratuenak.

KATTALIN MUTUBERRIA
Ni ehizaren alde eta kontra nago. Nire ustez, animali batzuk, otsoak

adibidez, oso arriskutsuak dira, otso bat edo bi akatzen badituzu, ez da

ezer gertatuko,. Gauza da, guztiak ez direla akatu behar, baina nire

ustez, ez da egongo gaizki, animali arriskutsuren bat ehizatzen baduzu.

Hori bai, elefante batekin gauzak aldatzen dira, elefanteek ez dute

inongo arriskurik, zuk ez badiezu minik egiten lehenago. Nik behar

badut, ehizarako baimena aterako nuke, eta leku arriskutsu batera

joaten banaiz, ehizarako armaren bat eramango nuke, edo lasaigarri

batzuk, baina akatzen badut animaliren bat, arriskuan egon naizelako

erabiliko nuke.

Mundu guztiak ditu bere eskubideak, nik behintzat ez nituzke

animaliak ehizatuko, dibertsioz balitz, trankilizante batzuekin izango zen,

horrela ez nuke animalia hilko.

Baina pentsatzen jartzen bagara, ehiza gabe, ez zen egongo

arrainik; ehiza gabe, gizakiok ez genuke animalien haragia jango, eta

gure txistorra? Ez zen egongo. Horrela pentsatuta, niretzako, argi eta

garbi, ehiza ez dago gaizki BAINA puntu bateraino, ezin dugu ikusten

dugun guztia ehizatu. Ala zuk ehizatuko zenuke zure katua edo

txakurra?

EKAITZ T.