02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SARRERIA:

Euskal Herrixak 60ko hamarkadatik aurrera sekulako aurrerapena egin dau euskeriaren

berreskurapenian. Orduan sortu zan euskera hutsezko irakaskuntza sare berezixa ikastolen bittartez, eta

azkenian irakaskuntza ofiziala bera be euskalduntze bidian sartzia lortu da.

Gerora euskera hutsezko hedabidiak sortu ziran: irratixak, telebisiñuak, egunkarixa eta azken

hamarkadan indar haundixa hartu daben herrixetako aldizkarixak.

Apurka-apurka administraziñuan be sartzen doia euskeriak eta horretarako danerako 1968xan

hainbat dialektotan zatittuta zeguan euskeria batu eta eredu estandar bat sortu zan, eta horren bittartez

lortu dira aittatutako aurrerapen guztiak. Kontuan hartzen bada hiztun kopurua,(milloierdi eskas) eta

Francoren diktadurapian gaindittu biharreko traba eta debekuak, herrittarren borondatia izan da

euskeria gaurko egoerara ekarri dabena.

Nork esango eban 1960 inguru haretan holako osasuna izango ebala euskeriak?

Orduan sasoian, gure inguruan industriak gora egiñ ebanian, makiña bat gurasok erderaz hazi

zittuen euren seme-alabak. Aurrerapenaren burpillian sartzeko erderaz egin biharko zala uste zan,

euskeria eta atzerapena basarrixan laga biharko zirala. Harrezkero, gure inguruko neska-mutillen jolas

eta jardunak erderaz izan ziran.

Eta egin dan ahalegiñ itzalorri esker, euskeriaren gainbehera geldittu egin da, eta geldittu ez eze,

indartzen be hasi da barriro... Baiña dana ez da izan irabazixa. Zenbait gauzatan oker jokatu da, eta

galdu be egin da, euskalkixaren esparruan, esate baterako.

Oiñ arte gaztiak eskolan ez dabe batua baiño ikasi, eta edozein gairi buruz berba egitteko gauza

dira euskera zuzenian, baiña lagunartian, familixan, aisialdixan edo biharrian ez dagoz eroso

dakixen euskeriorrekin, naturaltasunik ez dakalako, eta erderara joten dabe. Gaiñera, guriaren

moduko inguru euskaldunian, pedante, sasiletrau eta petrala begittantzen jaku geure ingurukuekin

batuaz egittia. Horregaittik, euskalkixa bultzatzia izango da euskeria gazterixiaren artian indartzeko

tresna garrantzitsua.

Eibarko euskeriaren unidade didaktikua

Euskeriaren kalidadia makaltzeko beste errezoi bat zera da, gaur egungo guraso asko ez dirala euren

seme-alaben irakasle. Guraso batzuk ez dakixelako eta bestiak eskolan ikasittakua hobia dalakuan, ez

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!