02.09.2013 Views

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

Jaso - Eibarko euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eibarko euskeriaren unidade didaktikua

UNIDADE DIDAKTIKUA ZELAN ERABILLI

Unidadia zazpi ataletan banandu dogu, eta bertako ikasgaixak errazenetatik gatxenetara

ordenau doguz; horregaittik ez da derrrigorrezkua dan-dana ikastia. Ikasliaren maillaren arabera,

gai batzuk bestiak baiño gehixago landu biharko dira. Dana dala, guk hemen prozesu osua markau

dogu, ikasliari gauzak erraztiarren, baiña euskaltegi batian praktikau ezian, nahiko teorikua

gelditzen da. Euskaltegixan, hónek ikasgaixok sakonago aztertuko dira eta eibarreraz berbetan

soltatzeko be askoz aukera haundixagua izango dau.

Kontzeptu barri guztietan ariketak jarri doguz, baitta erantzunak be azken orrixotan. Dana dala,

tauletako hutsuniak osatzen laguntzeko bibliografixako liburuetara jo leike.

Gai guztietan bi hiztegi sartu doguz, bata hiztegi orokorra edo oiñarrizkua da, egunero gehixen

darabiguna eta bestia, espezifikuagua, lantzen dihardugun gaixakin zerikusixa daukana. Gauza

berbera esan geinke esamoldien gaiñian. Hiztegixa eta esamoldiak ez dagoz zailtasunaren arabera

sailkatuta.

Irakurgaixeri dagokixenez gaixaren inguruko informaziñua sartu nahi izan dogu. Revista

Eibarren edo ...eta kitto!-n azaltzen ziran moduan idatzi doguz. Revista Eibarreko artikuluetan

grafiari erreparau biharko detsagu ( h-ari batez be ). Artikulo gehixenak Don Pedro Zelaiak idazten

zittuan, eta askotan batua egitteko (bai aditza bai hiztegixa) joeria zekan; beraz badago zer landu

Eibar aldizkariko artikukoetan. ...eta kitto!-ko artikulo gehixenak eibarreraz idatzitta dagoz eta

moldatzeko ezer gitxi izango dogu, beraz informaziñua jasotzeko eta eztabaidarako erabilliko

doguz. Irakurgai gehixago eta testu motz eta bizixak ataletako testuetan eibarreraren formarik

oiñarrizkuenak negritaz jarri doguz, errazago ezagutziarren. Leheneguan, zeiñ ikasgairi dagokixon

be markau dogu, materixal gehixago eukitziarren. Bigarrena (testu motz eta bizixak) txistiekiñ eta

istorio xelebriekiñ osatuta dago, eta berbetarako eta hittanua lantzeko oso egokixa da.

Ikasgaixen amaieran hiztegi espezifikua dator. Hori hiztegixori erabiltzeko atxakixa izan leike

antxiñako Eibar eta gaur egunekuaren arteko konparaziñua egittia gai guztietan. Unidadeko testu

guztiak antxiñakuak diranez konparaketia erraza da.

Unidade hau ikusentzunekuakiñ osatzen da. Bertan, ikasliak eibarrera jatorra zelakua dan

entzun ahal izango dau, baitta bertako entonaziñua be.

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!