12.11.2013 Views

ETXEBIZITZA-KONTUA - Gipuzkoangazte.info

ETXEBIZITZA-KONTUA - Gipuzkoangazte.info

ETXEBIZITZA-KONTUA - Gipuzkoangazte.info

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eguneratze-data:

2012/09/03

ETXEBIZITZA-KONTUA

1. ZER DA ETA NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Etxebizitza kontu bat aurrezteko formula bat da. Bere xedea, sei urteko

epean etxebizitza bat erosteko aurrezkiak izatea da, guztia edo parte

bat ordaindu ahal izateko.

Kontu hau, aurrezki kontu arrunt bat edo produktu jakin bat izan daiteke,

baina dena dela, banketxeak eta Ogasunak kontuaren izaeraren jabe

izan behar dira. Gainera, errenta aitorpena egiteko orduan,

etxebizitzaren kontuari dagokion atala markatu beharko duzu zergaabantailez

gozatu ahal izateko.

Etxebizitza erosteko eta kontua ixteko epea ez da aldagarria, legeak

ezartzen du-eta.

Produktu honen abantaila, errenta aitorpenean murrizketak izateaz gain,

etxebizitza erosteko orduan eskatu beharreko kapitala murriztea da,

horrela interes gutxiago ere ordainduz.

2.-KONTRATATU AURRETIK...

Etxebizitza kontu bat zabaldu aurretik zure buruari bi galdera egin

beharko dizkiozu: merezi du? eta, zein etxebizitza-kontu komeni zait?

Kontsumitzailearen ikuspegitik, etxebizitza-kontuaren abantailak,

kontuaren aukeraketan eta epea amaitzean etxebizitza erosteko

daukagun aukera errealean oinarritzen dira.

Sei urteko epean lortu ditzakegun aurrezkiak baloratu behar dira eta

horiekin etxebizitza bat erosi ahal izango dugun. Bestela, etxebizitzakontua

izateak merezi duen kalkulatu beharko dugu. Ogasunak PFEZetik

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroa

Centro Territorial de Información y Documentación Juvenil de Gipuzkoa

GAZTEGUNE. Anoeta, 28. 20014 Donostia-San Sebastián Tfno. 900 110 111 ctij1@gipuzkoa.net

murriztu diguna bueltatu behar izatekotan, zera

pentsatu beharko duzu: komeni al zait murriztutakoa itzultzera arriskatzea

ala hobe dut nire kontura aurreztu eta zerga-abantailez ahaztea?

Etxebizitza kontu bat zabalduko dugula argi izanez gero,

komenigarriagoa zaigun produktua aukeratu beharko dugu. Etxebizitzakontua

aukeratzeko orduan banketxe eta kutxa desberdinen produktuak

alderatzea gomendatzen da. Horretarako, hainbat irizpide izan beharko

ditugu kontuan:

• Gutxieneko kapitala eskatzen duten ala ez

• Kontuaren errentagarritasuna, zenbateko interesak lortuko ditugun

• Diruaren guztizko erabilera

• Komisioak zeintzuk diren

Normalean, kontu-mota hauek ez dute izaten komisio askorik eta interestipo

hobeak eskaini ohi dituzte, dirua geldi mantentzen delako. Dena

dela, beti izan beharko ditugu kontuan abantaila horiek izateko orduan

banketxeak jartzen dituen baldintzak. Gainera, gazteentzako etxebizitzakontu

bereziak daude eta 35 urtetik beherako gazteei abantaila hobeak

eskaintzen dituzkiete, zerga-abantailez gain.

3.-ZERGA-ABANTAILAK LORTZEKO BALDINTZAK

1. Etxebizitza-kontuaren gehienezko epea 6 urte dira.

2. Murrizketak izateko eskubidea galtzen duzu...

a. Dirua etxebizitza erostea, birgaitzea edo handitzea ez den

ezertarako ateratzen baduzu.

b. 6 urte igaro ondoren etxebizitzarik erosten ez baduzu.

c. Erosten duzun etxebizitzak beharrezko baldintzak betetzen

ez baditu.

3. Pertsona bakoitzak etxebizitza kontu bakarra izan dezake.

4. Aitorpena egitean etxebizitza-kontua modu berezian aipatu

beharko duzu, hurrengo datuak jarriz:

a. Banketxea edo kutxa

b. Kontu-zenbakia

c. Irekitako data

d. Aitorpen-eragiketaren epean egindako diru-ekarpena

5. Baldintzak betetzen ez badituzu, jasotako murrizketen

zenbatekoa eta hauen interesa bueltatu beharko duzu.

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroa

Centro Territorial de Información y Documentación Juvenil de Gipuzkoa

GAZTEGUNE. Anoeta, 28. 20014 Donostia-San Sebastián Tfno. 900 110 111 ctij1@gipuzkoa.net

4.-JADA KONTUA BADAUKAZU...

Eskuratzeko epea: Zure kontua 2002-2005 urteen artean zabaldu

bazenuen, 8 urteko epea izango duzu eta 2006az geroztik zabalduz

gero, 6 urte.

Entitate aldaketa: Entitatez aldatzeko eskubidea duzu, baldin eta kontua

zabaldu eta gero beste banketxe edo kutxa batek baldintza hobeak

eskaintzen badizkizu. Hori eginez gero, hasierako irekiera-data mantendu

beharko duzu eta diru guzti-guztia kontuz aldatu, diruaren erabileraren

baldintzak ez hausteko.

Zure aurrezkien xedea hurrengoa izan daiteke:

• Erosketa

o Eraikitzen dagoen etxebizitza

o Birpartzelazio gastuak ordaintzea

o BOE/VPO

o Bikotearen mailegua ordaintzea

• Birgaitzea

• Handitzea

5.-MURRIZKETAK BUELTATZEA

Ogasunaren murrizketez gozatzeko baldintzak bete ez arren, halakoak

izan badituzu, jasotako kopuru guztia eta honen interesak bueltatu

beharko dituzu.

Interes hauek epe amaieraren eta aitorpena egiteko epearen arteko

denboraren arabera eta urte bakoitzeko interes tipoaren arabera

kalkulatzen dira.

Hau da, lehenengo urte bakoitzeko interes tipoaren araberako interesa

kalkulatzen da eta gero urteen arteko batuketa egiten da.

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroa

Centro Territorial de Información y Documentación Juvenil de Gipuzkoa

GAZTEGUNE. Anoeta, 28. 20014 Donostia-San Sebastián Tfno. 900 110 111 ctij1@gipuzkoa.net

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!