10.01.2014 Views

11 Ekonomia politika. Merkataritza saila eta marketina - Hezkuntza ...

11 Ekonomia politika. Merkataritza saila eta marketina - Hezkuntza ...

11 Ekonomia politika. Merkataritza saila eta marketina - Hezkuntza ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ekonomia politika 9

1.1. SARRERA

1.1.1. Sektore publikoaren zereginak

Historian zehar estatuak ekonomian izan duen esku-hartzearen intentsitatea aldatuz joan

da, liberalismo garaiak eta esku-hartzeak txandakatuz. Egoera hau 1929ko ekonomiaren beheraldiarekin

aldatu egin zen. Mendebaldeko herrialde gehienek atzeraldi gogorra izan zutelako.

Enpresa askok porrot egin zuten, eta honen ondorioz, langabeziak izugarrizko igoera izan

zuen. Herrialde askok, atzeraldi berrien beldur, jarduera ekonomikoan estatuaren esku-hartzea

bultzatu zuten.

Sektore publikoak, besteak beste, eginkizun hauek ditu:

Fiskala

Zergak ezarri eta kobratzen ditu.

Arautzailea

• Jarduera ekonomikoan eragina duten administrazio-lege

eta xedapenak ematen ditu.

• Prezioak kontrolatzen dizkie industria batzuei.

• Kontsumitzaileak babesten ditu publizitatearekin,

osasunarekin edo kutsadurarekin zerikusia

duten gaietan.

Ondasunen eta zerbitzuen

hornitzailea

• Ondasun eta zerbitzu publikoak hornitzen ditu

(irakaskuntza, garraioa, ura...).

• Pentsioak eta beste aseguru sozial batzuk ordaintzen

ditu.

Birbanatzailea

• Errentaren birbanaketa bidezkoa egiten saiatzen

da. Diru-sarrerak eta gastu publikoak erabiltzen

ditu helburu hori lortzeko.

• Legez zehazten du gutxieneko soldata.

Egonkortzailea

• Agregatu ekonomikoak, gorabehera handiak izan

ez ditzaten, kontrolatzen saiatzen da.

• Ekoizpen jardueraren beheraldien ondorioak

arintzen ahalegintzen da.

1.1.2. Estatuaren esku-hartzea eta ekonomialari klasikoak

Estatuaren esku-hartzean J.M. Keynes ekonomialariaren «Okupazioaren, interesaren

eta diruaren teoria orokorra» lanak garrantzi handia izan zuen. Krisialdi ekonomikoak gertatzen

zirenean, gobernuen esku-hartzearen aldekoa zen. Bere proposamena gastu publikoa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!