17.03.2014 Views

karim-entzako opari bat kontsumo arduratsuari buruzko ... - Kaidara

karim-entzako opari bat kontsumo arduratsuari buruzko ... - Kaidara

karim-entzako opari bat kontsumo arduratsuari buruzko ... - Kaidara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hiritartasun globalerako heziketa.

Kontsumo arduratsurako heziketa.

Aurkezpena

TALLER CONSUMO RESPONSABLE

4

Goizean jantziko dugun arropa aukeratzen dugunean, txorrota irekitzen

dugunean, telebista pizten dugunean edo SMS mezu bat bidaltzen

dugunean, kontsumitzen ari gara. Kontsumoa eguneroko ekintza da, eta,

askotan, oharkabean egiten dugu.

Kontsumitzaileen eskubide eta betebeharrak ezagutarazi behar ditu eskolak,

baina, era berean, haurrak eta gazteak ohartarazi behar ditu ondasunak

kontsumitzen dituzten eta zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonak direla

eta haien ekintzek ondorioak dituztela.

Ondorioz, kontsumo arduratsurako heziketaren (KAH) asmoa da produktu

jakin batzuen alde on edo txarrez haratago doan informazioa ematea.

Produktuak arrazionaltasun handiagoz kontsumitzeko ohiturak sustatzen

ditu KAHk, baina honetaz jabetzearen garrantzia ere azpimarratu nahi du:

ekoizpenean erabiltzen diren baliabide materialak eta energia-baliabideak

mugatuak direla, eta horien kontsumoak eragin zuzena zein zeharkakoa

duela pertsonen osasunean, bizi-kalitatean eta ingurumenean.

Informazioaren transmisioa eta jokamolde eta ohitura bidezkoagoak eta

jasangarriagoak hartzea ikuspegi global batean kokatzen dira; ikuspegi

horretan, kontsumoa funtsezkoa da hiritartasuna gauzatzeko eta

eraikitzeko.

Kontsumo arduratsurako heziketaren helburua da pertsonak hiritar global

bihurtzea: hiritar kontzienteagoa, parte-hartzaileagoa, kritikoagoa,

arduratsuagoa eta solidarioagoa, hau da, sozialki bidezkoagoa eta,

ingurumenari dagokionez, jasangarriagoa izango den gizarte bateko

subjektu politikoa.

Honelakoa da kontsumo arduratsurako

heziketa:

KRITIKOA

Herritarrak, azterketatik eta gogoetatik abiatuta,

beren iritzia eraikitzeko gai izan daitezen eta

horren arabera joka dezaten.

AKTIBOA

Herritarrek ohartuki erabakiak har ditzaten eta

jardun dezaten bideratzeko.

ARDURATSUA

Herritarrek kontsumo-ekintzen ondorioen gaineko

kontzientzia har dezaten.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!