24.10.2014 Views

prest149_uztaila_uriolarako

prest149_uztaila_uriolarako

prest149_uztaila_uriolarako

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D E U S T U A L D E K O

A L D I Z K A R I A

149 zenbakia

DOAN

2014 uztaila

BERBETAN: AMELIA BARQUIN FILOLOGOA ETA IRAKASLEA

ERREPORTAJEA: IBAIGANEREN ITXIERA BARKUA: ROCHELTARRAK

43-144-145-146-147-148-

Harpidetza

Txartela

Harpidetu

urtean 25€

Izen-abizenak:

Helbidea:

Telefonoa:

izan

Aldizkari hau etxean jaso nahi baduzu

edota norbaiti bidaltzea nahi baduzu, bete

ondoko datuak eta igorri egizkiguzu.

HONA:

Prest! aldizkaria

Ramon y Cajal, 42

Deustua 48014

EDO HONA

prest-berbaizu@euskalnet.net

149 zenbakia

2014ko uztaila

aurkibidea

II

ritzia

erreportajea

326

Alba Estrada, Katixa Lezea, Peio Garatea Iritzia 4

Iñigo Guaza Gureak kanpoan 5

Ibaiganeren itxiera 6

Asko idatzi eta hitz egin da Ibaigane ikastetxearen auziaz

azken asteotan. Artikulu hau idazten ari garen unean,

langileen etorkizuna kolokan dago oraindik.

zia

berbetan

AMELIA BARQUINekin

San Inazioko jaiak Jaiak 10

Lutxanako guduaren biharamuna Behin batean 12

Jai paregabeak Arangoiti eta Erriberan

Amelia Barquin arangoitiarra Filologia Erromanikoan

doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI

fakultateko Kulturarteko Hezkuntza eta Genero

Hezkuntza ikasgaietan irakaslea.

Artikulua 14

16

Elkarri eskua ematen, 1966

Irudiak berbetan

21

24

GARAGARDOA La Salve “iratzarri” dute

SAREKADA Lau klik

PINTXODROMOA Juantxu taberna

KULTUR TXOTX Aitziber Olabarrieta eta Maite Sarasola

Argitaratzailea:

BLB Komunikazioa Koop. Elk.

Berbaizu Euskara Elkartea

Tel: 94 447 10 42

Ramon y Cajal 42

DEUSTUA 48014

prest-berbaizu@euskalnet.net

uriola.info

@uriolainfo

www.facebook.com/uriolainfo

barkua bete berba

barkua bete berba

barkua bete berba

Zuzendaria: Lur Mallea

Erredakzioa: Jon Antolin, Olatz Arregi, Bea Medrano, Nerea Olaziregi, Ane Rotaetxe, Amaia Ruesgas,

Borja Sarrionandia-Ibarra, Ane Zabala, Hektor Ortega, Jaione Ayestaran, Adriano de Mata,

Nuria Arroyo, Amaia Mintegi, Itziar Fernandez

Kolaboratzaileak: Alba Estrada, Katixa Lezea, Peio Garatea, Patxi Gaztelumendi, Txema Luzuriaga,

Zaloa Ipiña, Koldo Olabarri, Deusto ikastetxea, Deustuko Ikastola, Ibarrekolanda BHI, Intxixu

Ikastola, San Inazioko eskola

Argazkiak: Javi Garcia - Iñigo Azkona

Publizitatea: Ninbe Moreno

Diseinua: BO5T

Maketazioa: Amaia Gil Basterretxea

Inprimategia: Antza

Ale kopurua: 2.850

Lege Gordailua: BI-571-01

ISSN: 1577 - 9017

UZTAILA PREST! 149 3

iritzia

Hasiera. Amaiera. Eguzkia. Euria. Hondartza. Itsasoa. Harea. Gazteluak.

Ura. Mendia. Txangoak. Loreak. Eguzkilorea. Ibilaldiak.

Bitxilorea. Belarra. Txakurra. Zaldia. Zerua. Lainoa. Beroa. Praka

motzak. Soinekoak. Txankletak. Jaiak. Festak. San Ferminak.

Aste Nagusia. Zeledon. Musika. Lagunak. Familia. Ongietorriak.

Solasaldiak. Garagardoak. Txakolina, Kalimotxoa. Barreak. Poza.

Topaketak. Aisialdia. Irakurketa. Liburuak. Txirrindula. Baloia.

Herria. Barrualdea. Kostaldea. Itsasontzia. Hegazkina. Karabana.

Hiriak. Europa. Amerika. Afrika. Asia. Ozeania. Bidaiak. Izozkiak.

Bokatak. Atsedena. Lana. Maitasuna. Bizitasuna. Oporrak. UDA.

UDA. Gure bizitzaren erritmoa aldatzen duen garaia. Atsedena

hartzeko unea edo lan egiteko aukera ematen duen denboraldia.

Urtean zehar bizi izandakoa gainditzeko garaia. Ongietorriak eta

agurrak. Idazkia bera ere, agurra da. Eskerrik asko Prest! aldizkariari

eta irakurle orori. Plazer handia izan da. Uda ederra pasa eta

izan untsa!

6

326

6

Katixa Lezea

Arangoitiko irakaslea

Erlojua gorde

eta gozatu

Alba Estrada

irakaslea eta dantzaria

Uda ederra pasa

eta izan untsa!

Beste ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuet idazteko

gonbidapena egiteagatik eta Prest! proiektuan parte hartzeko

aukera emateagatik, niretzako ohore handia izan da benetan.

Esan beharra daukat, irailean zuen deia jaso nuenean, nire iritzia

emateko eskatu zenidaten lehenengo egunetik, pentsatzen egon

nintzen ea zer ote neukan zuei kontatzeko. Baina azkarrago doa

denbora eta hilabeteak berehala pasatu dira. Orain konturatzen

naiz gauza asko kontatzeko nituela eta oraindik beste hainbat

kontatzeko ditudala... baina hori beste batean izango da :-)) Mila

esker, bihotz-bihotzez.

Eta eskerrak eman ondoren, amaiera zoragarria... oporrak!!

Azkenik oporrak heldu dira! Familia edota lagunen konpainian

gozatzeko unea heldu da!

Oporrak urte osoko lanaren ordaina dira, esaten dute, lasai-lasai

eta ordutegirik gabe ibiltzeko garaia. Udan libreago ibiltzen gara,

nolabait, gustuko gauzak egiten, gorputzak eskatzen diguna egiten...

hori gutxi balitz bezala!

Ordutegirik gabe bizitzeak ez du zerikusirik gure eguneroko bizitzarekin:

hiri batean, laneko ordutegiarekin, gizarte konpromisoekin,

pilaturik eta toki hutsik gabe bizi garen hiri hauetan… zaila

egiten zaigu estresatuta ez bukatzea. Hau horrela izanda, erlojua

gorde eta gozatzea izango da onena, ezta?

Uda bikaina izan eta irailean itzuliko gara, indarberrituta!!!

6

Peio Garatea

erizain ohia

prest-berbaizu@euskalnet.net

Oraingoan, inon inoiz agertu

ez den betiko bilbotar zintzo

(1887an Harategi Zahar

kalean, Zazpikaletan, jaioa.

Aita bilbotar eta ama ubidetar

euskaldunaren semea) eta deustuar handi

baten iritziak agertu nahi ditut. Hemen bizi izan

zuen bere bizitza gehiena, eta hemen eskaini zuen

bere lan ikaragarria. V. San Sebastian Arana, bere

izeneko klinikaren sortzaile. Bere bidez hainbatek

ezagutu zuten Deustu eta hainbati eman zien

bizia, bizibidea eta lanbidea: era bietara, osagile

bezala ona eta kirurgilari bezala hobea (urteko

40.000tik gorako egonaldiekin, bere klinikan, eta

2.000 jaiotza baino gehiagorekin).

Gizona kirurgilari ona zen, bene-benetan. Bere

zortzi azken urtetan, egunero berarekin egon

nintzen. Aitzindaria urdaiaren zulapenak ixten,

konpontzen (bere aurretik, heriotza ziurra), baita

ere zezen adarren zauri ikaragarrien, zezenketako

hil edo biziko zaurien berriztatzailerik onena.

Basurtuko Ospitaleko Kirurgiako zuzendaria izan

zen XX. mendeko lehen laurdenean, Bilboko Medikuen

Elkargoko lehendakaria (1927-1931 tartean).

Asaldariek 1937an Bilbo hartu zutenean

atxilotu zuten eta Larrinagako kartzelara eraman

zuten beste une hartako hainbat mediku bezala.

Ostea gogorra izan zen hemengoentzat. Bilbotar

euskorra izanik frankistek ez zioten utzi estatuko

ospitalera bihurtzen (nahiz eta Basurtu izan ez

estatuarena). Orduan Indautxuko jauregi batean

jarri zen San Sebastian, bere kontura, klinika bezala.

Ona zen, geroago eta ezagunagoa, eta lehen

Matxintxu baserria zen lursailean jaso zuen bere

klinika. Benetan galanta, ikustekoa, azken aurrerakuntza

guztiekin hornitua. Inguratu zen orduko

kirurgilari onenekin. Gizarte Segurantzarik ez zegoen:

eritasun bidez bizia ez hausteko, Igualatorioaren

sortzaile ere izan zen.

Eta hemen gaude Deustuko klinikan, San Sebastian

klinikan. Beste kirurgilari on batzuekin bat

eginik, eta Sanjoseren Alaba lekaimeak, erizain

tarteko, entzutetsu bihurtu zen klinika hura.

San Sebastian Arana jauna, D. Bixente, bermeotarrek

etxeko eta lagun zeukaten… hil arte.

Errepublikazalea zen, guztiz liberala, sinisgabea.

“Beste munduan itxarotekotan ez ibili, hemen lagundu

zure sendiari, eta zure inguruari, batez ere;

ez egon beti teorietan pentsatzen, trebea egikeran,

eta egunerokoan; gurea, hilkeran amaitzen da

eta”, esaten zizkigun.

Eta zergatik lekaimeak lanen arduradun? Eta bere

erantzuna: “Eliztarrok benetan burugogorrak zarete.

Ez duzu ikusten kirurgilaria batez ere, esku eta

buru trebeduna dela, baina bere lanik gehiena hor

bukatzen dela. Lanik gogorrena hortik aurrerakoa

da. Ostean gure moja on-on hoiek sinesterazten

diete dena ondo baino hobeto bizkortzen doala.

4

gureak kanpoan

q

IÑIGO GUAZA

Jatorria: Deustu

Bizitokia: Praga, Txekiar Errepublika

Lanbidea: Ingeniari Mekanikoa

“Txekiarren izaera hotza topikoa besterik ez da”

Testua:

Jaione Ayestaran

Noiz eta zergatik joan zinen

Pragara?

Apirilaren bukaeran etorri

nintzen EHUko beka baten

bidez, bertako enpresa batean

praktikak egitera. Hamalau

asteko beka bat da, lehenengo

hiruretan hizkuntza ikastaro

bat izan genuen eta ondorengo

hamaika astetan, praktikak.

Zein da zure lana han?

3D diseinuan diharduen ingeniaritzako

enpresa batean nabil

lanean. Nik eskuartean dituzten

proiektu ezberdinetan

laguntzen dut. Orain, Txekiar

Errepublikako burdindegi eta

altzairutegi zen fabrika zahar

baten 3D modeloa egiten ari

naiz. Proiektu polita da, eta

gainera, lekua ezagutzeko

aukera izan dut.

Nolakoak dira Pragako

biztanleak? Zelan hartu

zaituzte?

Ezaguna da txekiarren izaera

hotza, baina topiko bat besterik

ez dela egiaztatu dut.

Praktiketan nabilen enpresan

kanpotar bakarra naiz, eta beraz,

bertako biztanle asko ezagutzeko

aukera izan dut. Lehenengo

egunetik gonbidatu

naute lan orduetatik kanpoko

ospakizunetara, eta hori eskertzekoa

da.

Nola egokitu zara bertako

bizimodura? Erraza izan da?

Oso ondo. Hasieratik etxean

bezala sentitu naiz. Egia da

hemen ordutegi ezberdinak

dituztela. Lehenengo egunean,

adibidez, 11:30ak aldera

lankide guztiak hamaiketako

jaten ari zirela uste nuen

bitartean, bazkalordua zela

esan zidaten. Baina arin ohitzen

zara.

Zer da gehien gustatzen

zaizuna? Eta zer izan da

zailena?

Praga bera asko gustatzen

zait. Egunero topatzen ditut

leku, eraikin eta kale ederrak.

Oso hiri bizia da eta jendez

gainezka ikusteak poztasuna

ematen du. Gainera, jaialdi

ugari antolatzen dituzte hiriko

plazetan. Giro aparta egoten

da!

Zailena hizkuntza ikastea izan

da, batez ere hain denbora

laburrean. Baina esfortzu handia

egiten ari naiz eta ahal dudan

bakoitzean erabiltzen dut.

Aurkitu al duzu euskaldunik

bertan?

Asko ezagutu ditut, batzuk

turista moduan etorriak eta

beste batzuk bertan bizi eta

lan egiten ari direnak. Hemen,

euskaldun talde batekin ibiltzen

naiz. Hainbat plan egiten

ditugu, eta etxetik hurbilago

sentitzen gara elkarrekin gaudenean.

Itzultzeko gogorik al duzu? Zer

botatzen duzu faltan?

Itzultzeko gogorik? Bi hilabete

baino gehiago eman ditut bertan

eta oraindik ere atzo etorri

izanaren sentsazioa daukat.

Denbora azkarregi pasatzen

da eta bukaera gero eta hurbilago

ikusteak tristetzen nau.

Hemen geratzen zaidan denbora

ahalik eta gehien aprobetxatzen

saiatzen naiz.

Laster zatoz bueltan…

Esperientzia errepikatuko

zenuke?

Bai, duda barik. Esperientzia

hau ahaztezina izaten

ari da. Ingeniaritza eta lanarekin

lotura zuzena duten

gauza asko ikasi ditut, baina

baita arlo pertsonalarekin lotutakoak

ere.

5

erreportajea

Ibaiganaren itxiera

IBAIGANEREN ITXIERA

ETA BERE ONDORIOAK

Testua: Nerea Olaziregi / Lur Mallea Argazkiak: PREST! / Uriola

Asko idatzi eta hitz egin da Ibaigane ikastetxearen

auziaz azken asteotan. Artikulu hau

idazten ari garen unean, langileen etorkizuna

kolokan dago oraindik. Ikasle gehienak,

DBHkoak Salesianos eta HH eta LHkoak

-160 inguru- Deustu ikastetxe publikoaren

artean banatuko dira. Azken horretan, B

ereduan ikasten jarraitzeko aukera izango

dute hainbat ikaslek, aspaldi eskola horretan

-EAEko ikastetxe publiko gehienetan

bezala- hezkuntza eredu hori desagertuta

egon arren.

Deustuko euskalduntze prozesurako “atzerapauso

ikaragarria” dela salatu eta eskola

euskalduna aldarrikatu dute hainbat herritarrek.

Eusko Jaurlaritzak berak eginiko azterketa

baten arabera, B ereduan –ikasgaien

erdiak euskara eskainiz– ikasitako ikasleen

%67ak ez du euskara menperatzea lortzen.

Deustuko Hezkuntza Batzordeko Maitane

Muñozen hitzetan “lotsagarria da gaur egun

Cristina Uriartek zuzentzen duen Hezkuntza

Sailak B eredua berrirekitzea, argi utzi dute

herria euskalduntzea ez dagoela beraien

lehentasunen artean”. Deustuko ikastetxeko

ikasle ohia ere bada Muñoz eta argi

du: “Gure eskola haur eta gazte guztientzat

irekita dago, denok dira ongietorriak, baina

bertako eredua eta urteetako lana oztopatu

gabe”.

Hezkuntza taldekoek badakite ikastetxe

publikoak izugarrizko ahalegina egin duela

6

auzoko euskalduntze prozesuan eta bertoko

irakasle eta hezitzaileen lana ezinbestekoa

izan dela bide horretan. Horregatik, Deustuko

euskalgintza eta hezkuntzako eragileekin

batera, eskola herritarra, parekidea,

anitza eta euskaldunaren alde borrokan segituko

dutela adierazi dute.

Ez da samurra Deustu ikastetxeko zuzendaritzak

esku artean duen erronka. Egia da,

azken urteetan ikasle kopuruak behera egin

duela -gela batzutan 12 ume baino ez daude-,

eta ikasle berriak izateak eta Hezkuntza

Sailetik baliabide gehiago jasotzeak mesede

egingo diola zentroari.

Ikusteko dago Ibaiganeko zenbat ikasle hartuko

dituzten. Kopuru zehatza ez da ezagutuko

irailera arte. Izan ere, haur batzuk bi

zentrotan matrikulatu dituzte eta oraindik

orain erabakia hartu gabe daude. Ikusteko

dago baita B ereduko haurrak nola txertatuko

diren Deustuko ikastetxeko euskarazko

ereduan. Zentroko iturri batzuk aipatu dutenez,

Ibaiganeko txikienak Deustuko ikastetxeko

D ereduan barneratuko dira irailetik

aurrera, hau da, bateko eta besteko ikasleak

gela berean nahastuko dira. Ez, ordea, handienak.

LHko 5 eta 6. mailakoentzat propio

zabalduko dira B ereduko gelak. Azkenik,

bi ikastetxeetako LHko 3 eta 4. mailakoak

elkartu egingo dituzte, eta Ibaiganekoak

“gaztelaniaz ikasgairen bat emateko aterako

dira gelatik”.

Gurasoak kezkatuta

Deustuko ikastetxeko gurasoen artean kasuistika

eta sentsibilitate ezberdinak egon

arren, kezkatuta azaldu dira orokorrean.

Igor Goñi guraso elkartean dago eta, bere

iritziz, edozein ikastetxetan urte batetik bestera

horrenbeste haurren etorrera hutsak,

hizkuntza ereduen auzia alde batera utzita,

ikastetxearen egunerokotasunean aldaketak

ekarri behar ditu derrigorrez. Aldaketa horien

eraginaren gaineko ezjakintasunak ardura

sortarazten du, noski, eta ume euskaldun

baten aita izanik, B ereduaren etorrerak

ardura hori areagotu egiten dio.

Hala ere itxaropentsu azaldu da Ibaiganetik

datozen gurasoek D ereduarekiko erakutsi

duten jarrera positiboa dela eta, kopuru

esanguratsu batek beren umeak horretan

matrikulatzeko asmoa erakutsi omen du eta.

Hori horrela balitz, Ibaiganeren itxierak sor-

7

8

erreportajea

Ibaiganeren itxiera

tu behar zuen balizko atzerapausoa Deustuko

Ikastetxea eskola publiko, euskaldun

eta osasuntsu baten bihurtzeko abagune

bihur daiteke, bere ustez. Ikastetxeko

zuzendaritza taldeak euskararen alde gogotsu

lan egiten jarraitzeko asmo irmoak

ere guraso honen baikortasunari indarra

eman dio.

Aurrerantzean Deustuko ikastetxean ikasiko

duen horietako bat da zazpi urteko

Jon. Euskaraz ikasgai gehiago izatea ez da

traba bere ama Maria Joserentzat: “D ereduan

ikasten badu, bikain, askoz hobeto”.

Jon eta Ibaiganeko gainontzeko ikasleak

zentro berrietara “ondo egokitzea” jotzen

du garrantzitsutzat Maria Josek. “Egoera

berria da eta alde onarekin geratu behar

dugu”, dio.

Maria Joseren seme nagusiak, Aitorrek,

salestarren ikastetxean ekingo dio ikasturte

berriari. DBHko 2. mailari. Bost urte

zituenetik ikasi du Ibaiganen. “Oso maite”

du Ibaigane eta horregatik itxieraren berri

izan zuenean “asko haserretu” zen. Sinadurak

bildu zituen ikastetxea “salbatzeko”.

Bere irakasleak ikastetxe berri izango

duen zentrora eraman nahi ditu, baina ez

da posible. Txikitako oroitzapenak ere berarekin

eraman nahi izan ditu. Horretarako

argazkiak egin eta egin ibili da ikastetxean,

Ibaiganetaz ez ahazteko.

Kurtsoa bukatzeko hiru egun falta zirenean

jakinarazi zieten ikasle eta gurasoei

itxieraren berria. Uztailaren 14ra arteko

egunak -bi semeen matrikula egin arte- urduri

eta kezkatuta eman ditu Maria Josek.

“Oso heavya” izan da gertatutakoa aitortu

du. Ezustean harrapatu zituen. “Ikasleak

blokean, elkarrekin” leku aldatzea izan da

bere lehentasuna tarte honetan. “Nahiago

izan dugu gure semeek ikaskideekin jarrai

dezatela. Aldaketa berez da gogorra eta

garrantzitsua da ondo hastea”.

Guraso askoren iritziz Jesusen Bihotza

lagundiko mojen jarrera “iraingarria” izan

da. “Oker jokatu dute denekin”, dio Maria

Josek. Ez du ulertzen ikastetxeko arazo

ekonomikoen berri zergatik ez zieten lehenago

eman: “Duela bi urte jakin izan

bagenu borrokatzeko aukera genukeen.

Arazoa ez da izan gurasook ordaintzen genuen

kuota, batzuk gehiago ordaintzeko

prest geundekeen; negozioa errentagarria

ez dela erabaki izana izan da arazoa”.

EAEn krisiagatik ixten den lehen ikastetxea

1976. urteaz geroztik, Deustun egon da

Ibaigane eskola. Jesusen Bihotza komentuko

mojena izanik, Kristau Eskola sarearen

parte izan da. Haur Hezkuntzan hasi

eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara

arteko ikasleak hartu ditu urteetan.

Hala ere, diru gabeziak buruhauste franko

sortu dizkio eta langile eta sindikatuek

kudeaketa txarra egotzi diote zuzendaritzari.

Baita informazioa ezkutatzea eta

konponbide adostua bilatu nahi ez izatea

ere.

Ikasturtea amaitzeko bi egunen faltan iragarri

zuen ixteko erabakia ikastetxeak eta

ustekabeak harrapatu zituen bai ikasleak,

bai gurasoak, bai maisu-maistrak. Beraien

ustez, itxiera sahiets zitekeen.

Jaiak

San Inazioko jaiak

SAN INAZIO JAIETAN

El Zulo del Amor koadrilari egokitu zaio aurten

jaiei hasiera ematen dion txupina jaurtitzea,

iazko koadrilen arteko jolasen txapeldun

gisa. Uztailaren 24tik aurrera ekitaldi mordoa

antolatu dituzte Jai Batzordeko lagunek San

Inazioko auzotar guzti-guztientzat.

Ohi bezala, San Inazioko Lebante plaza da

kontzertu gune nagusi. Bertatik pasako dira

uztailaren 30ean Bao Kas 48 –O´Funkillo

ohia– eta Patrol Destroyers.

Jai Batzordea lan eta lan aritu

da San Inazion aurtengo auzoko

jaien prestaketan, “herrikoiak eta

partehartzaileak” izan daitezen.

Uztailaren 31ra arte egitarau betebetea

atondu dute adin guztietako

auzotarrentzat.

Argazkiak: Jai Batzordea / Kabia TB / Ondalan

Egun handia

Egun onak denak dira San Inazion, baina bada

bat berezia, uztailaren 31a, hain zuzen ere.

Marmitakoa lagun artean prestatu, lehiaketan

aurkeztu, eta saria eskuratu zein ez eskuratu

hegaluzea patatekin goxo-goxo jateko eguna

izaten da. Ostean mus txapelketa eta fregona

jaurtiketa lehiaketa izango dira. Nahi duenak

parte har dezake eta nahi duenak begira

geratu. Eta ume eta gaztetxoenek gonbidatu

ezaguna bertatik bertara ikusteko aukera edukiko

dute 18:30ean Pedro Astigarraga plazan

Raspuk emanaldia eskainiko baitu.

Udalari kritikak

Jai Batzordeak lan asko egiten du urte osoan

auzoan. Jaiak ez ezik Olentzero, Inauteriak,

San Joan jaia eta beste antolatzen ditu. Jai

Batzordeak berak, “eta ez Udalak”. Gainera,

Jai Batzordearen iritziz, Udalak ez ditu kultura

sustatzen duen eragiletzat hartzen. “Ez gaitu

ez onartzen, ez aitortzen”, dio batzordeak.

Udalaren laguntzak “barregarritzat” jotzen

ditu batzordeak eta esandakoa argudiatzeko

honako galdera luzatzen du: “Nola uler daiteke

750 euro bakarrik ematea jaietan antolatzen

diren jarduera guztietarako?”

Kritikak azpiegitura laguntzetara ere iristen

dira. “Lehen” Udalak jaietarako materiala uzten

zien auzoei. Orain, berriz, “ez dakigu zergatik

baina kenduz joan da”. Hori bai, jaiak

antolatzeko orduan “exijitu” egiten du komunak,

eszenatokia, hesiak... edukitzea. Udalarena

ez da beti ezezko borobila. Udalean

“lagun onen bat baduzu lor dezakezu materiala”.

Horregatik Auzotarrok plataformak

“zentzugabeko traba gehiagorik” ez jartzeko

eskatzen dio Udalari eta barrutiei “irizpideak

bateratzeko”. “Barruti bakoitzak bere erara

jokatzen du, irizpide aleatorioekin beti”.

“Herritik sortuak eta herriarentzat” dira auzoetako

jaiak, baita San Inaziokoak ere. “Horrela

izan da azken 50 urteotan”, dio San Inazioko

Jai Batzordeak. Eta horrela izango da aurrerantzean

ere. Jai eredu “herrikoi, euskaldun,

parekide, kultural eta librearen aldekoa”.

www.facebook.com/saniko.jaiba

Behin batean

Deustualdea historian zehar

LUTXANAKO GUDUAREN

BIHARAMUNA (1836)

Lehenengo karlistadako gudu

garrantzitsuenetako bat Deustuan gertatu

zen. Bilbo setiaturik zuen armada

karlistak amore eman behar izan zuen

Lutxanan itsasadarra zeharkatu eta

Elorriaga menditik gora eraso zioten

Esparteroren osteen aurrean. Asko idatzi

izan da horren gainean, baita hemen ere

(ikus Prest! 55. zkia), baina gaurkoan

batailaren biharamunari erreparatuko

diogu, lekuko baten testigantzaren bidez.

Testua: H.O.

Irudiak: www.albumsiglo19mendea.net

1845ean argitaratu zituen Ingalaterrako The

Spectator aldizkariak atzerritar baten ibileren

kronikak (1835-1840) Euskal Herrian eta

Espainian barrena lehenengo karlistadaren

(1833-39) garaian. Antza denez, 1835ean

sartu zen Nafarroan Lapurditik eta harrez

gero, Iruñean eta Bilbon egon zen, besteak

beste, baita Espainiako hiriburu batzuetan

ere (Madril, Burgos, Zaragoza…). Geroago

liburu gisa plazaratu zituzten. Horrelakoak

ugariak izan ziren sasoi hartan. Hemen bertan

ere (Prest! 90 eta 91. zenbakietan) Ed-

Espartero bere osteen aurrean Lutxanako erasoa jo aurretik

ward Bell Stephens ingelesaren kontakizuna

eduki dugu hizpide.

Oraingo honetan egilea nor zen ez dago argi,

ezizenez sinatu baitzituen kronika haiek:

Poco Mas. Bell ez bezala, liberalen alde

lerrokatu zen eta Espainiako armadarekin

ibili zen tarte batzuetan. Adibidez, 1836ko

azaroan, Bilboko setioa altxatu nahian ziharduen

Espartero jeneralaren osteekin zebilen.

Lutxanako gudu latza (abenduaren

24ko gauean) bertatik bertara ikusi ei zuen.

Eta hurrengo egunean zer gertatu zen idatzi

zuen. Egun hartan Deustuan zegoen.

Guduaren ostean eguna urratu orduko, Eguberri

eguneko goizaldean alegia, Poco Masi

bitxiak iruditu zitzaizkion Elorriaga (Bandera)

mendiaren eta ingurukoen itxurak, denak

elurtuta. Elorriagako tontor gotortua aipatu

zuen, baita Goiriko kaputxinoen komentua

–“troka sakon baten ertzean, meseta baten

buru”– eta Deustura jaisteko bidea ere,

“harrizko mailadia”. Komentua gotortu egin

zuten liberalek baina ez ei zeukan lorategiko

horma beste harresirik.

Goizalde hartan ke ilara mehea igotzen zen

Elorriagako tontorreko etxeko tximiniatik gora

(goizeko lauretan eskuratu zuten liberalek,

gatazka izugarrien ondoren). Espainiako

erreginaren armadaren zutabe amaigabeak

Artxandako mendilerroko hegietatik Bilborantz

hurreratzen ziren, sigi-sagan, elurra

oztopo. Poco Masek idatzi zuenez, Espartero

jenerala Goiriko Kaputxinoen komentura

hurreratu eta laguntzaileekin batu zen. Begira

zegoen, Bilboko setiatuek keinu bat noiz

egingo. Kronikagileak zehaztu zuenaren arabera,

bertan elkartu zen Esparterorekin eta

ofizial karlistari hildako bati hartutako zaldia

eman zioten. Haren gainean jo zuen Deusturantz,

goizeko zortzi eta erdietan jeneralak

aurrera egiteko agindua eman zuenean. Artean

Bilboko goarnizioak zirkinik egin barik

segitzen zuen. Ez bide zekiten nortzuk ziren

Elorriaga menditik behera jaisten ziren haiek.

Jaitsiera nekeza izan ei zen, elur mardularen

ondorioz. Azkenean Deustura heldu ziren

(alegia, Elexaldera, Done Peri elizaren

ingurura) eta orduan ikusi zuten Bilbotik

oste txiki bat ateratzen: goarnizioaren burua,

bi edo hiru goi mailako ofizial eta Bilboko

urbanoen dozena erdi bat gizon. Jeneralek

elkar besarkatu eta denek elkarri zoriondu

zioten. Orduan esan ei zieten setiatutakoek

ez zekitela nortzuk ziren, denak elur zuriz

estalita zeudelako. Baina gure narratzaileak

ez zuen azalpen hura sinistu. “Karlistek boynas

janzten zituzten, euskal txapelak alegia;

Espainiako armadako osteak Ibaizabal zeharkatzen Lutxanako zubia

helburu, 1836ko abenduaren 24an

Erreginaren osteek, ordea, chacós edo militar

kapelak. Elurra desberdin gelditu behar

zen batzuen edo besteen gainean”.

Esparteroren zutabeak Deustutik aurrera jo

zuen, Campo Volantinetik, gerra hasi orduko

etorbide itzaltsua eta atsegina, garai hartan

zeharo suntsitua. San Agustin komentua ere

birrinduta zegoen eta haren aurrean karlistek

altxatutako barrikada gotorretan zuloa ireki

behar izan zuten jenerala Bilbon sar zedin.

Haien independentziaren alde

Liburuaren pasarte batean egileak karlisten

herri sostenguaz idatzi zuen. Espainian,

baieztatu zuen, kontrakoa esaten zen arren,

nekazariak ez zeuden karlistekin. “Nafarroan

eta euskal probintzietan garai batean desberdina

izan zen. Gerra hasi orduko jendea

konbentzitu zuten esanez haien independentziaren

eta pribilegioen aldeko borroka

zela. Begiak ireki zituzten arte, haien borondatez

aritu ziren Don Karlosen alde”.

artikulua

jaiak

JAI PAREGABEAK ARANGOITIN

ETA ERRIBERAN

Ekainaren amaiera aldera ospatzen dituzte Arangoitin eta Erriberan auzoko

jaiak. Aurten ere, auzotar askoren lanari esker, ez dute huts egin.

Testuak:

Lur Mallea /

Nerea Olaziregi

Argazkiak:

Txapel Jaiak /

Nerea Olaziregi

Mundialak dira Erriberako jaiak, itzelak.

Auzokideek badakite eta hurbiltzen diren

gehienak ere iritzi berarekin joaten dira,

hurrengo urtean itzultzeko asmoz. Zaila da

azaltzea zergatia. Auzo txikia da gurea, 400

biztanle ingurukoa. Jaietan txosna bakarra,

Ur Artea astialdi taldekoa, hiruzpalau

taberna –irekita daudenean–, parkea,

plazatxoa eta itsasadarra. Eta auzokideak

kalean. Badira edozein ordutan jaitsita ere

bertan topatuko dituzunak. Jende gutxi dabil

antolakuntza lanetan eta Udalak ez du

laguntzarik ematen, baina egitarauak ez du

etenik, eta zaila da etxera joateko unea topatzea.

Maritxu Agirre pregoilariaren mezuarekin

hasi ziren ekainaren 26an. Fabe De Fuka

kale animazio taldearekin jai giroan murgildu

zen jendea eta hurrengo hiru egunetan

ere hainbat jarduerez gozatzeko aukera

izan zuten adin guztietakoek: euskal dantzak,

sevillana emanaldia, umeentzako futbol

txapelketa, herri lasterketa, parrilladak,

trikipoteoa, punta-puntako antzerkia, herri

bazkaria, bingoa, kontzertuak, mus txapelketa,

merkatu txikiak... aukera zabala eta

kontrastez beteriko egitaraua prestatu zuten

Txitxardin Jai Batzordekoek. Baliteke

hori izatea sekretua, kontrastez beteriko

auzoa da Erribera, egunero bizirik dagoela

erakusten dakiena.

Eta Arangoitin Txapel jaiak

Txapel jaien atzean auzoko elkarteak daude,

bete-betean lanean murgilduta. Elkarte

guztiek parte hartzen dute egitaraua osatzen

eta antolatzen. Izan ere, zazpi urtetan

jairik gabe egon eta gero, auzotar eta elkarteen

borondate eta lanari esker berreskuratu

ziren 2012an Txapel Jaiak.

Aurten, umeen ekintzei eman diete garrantzia

berezia, puzgarri gehiagorekin eta

zirkoarekin, baita Arangoitiko parkearen

proiektuari ere, auzotarrei proiektuaren gorabeherak

azalduz.

Balantze “postiboa” egin dute jai batzordeko

kideek. Nahiz jaien hasiera euripean

hasi, ekaitza bota zuen minutu batzuk lehenago,

jendeak ondo erantzun du. “Batzutan

gehiago eta beste batzutan gutxiago,

baina jai gunea uneroro bete dugu”.

Parkearen gorabeherak

Lanera 1.barrutiko langabetuen elkarteak

bere unean egin zuen Arangoitiko parkearen

proposamena, “Deustura doan malda

guztia aprobetxatzeko”. Udalak proiektua

onartu du, eta irailetik aurrera hasiko dira

lurra sundatzen, besteak beste, “zein bidezidor

egin daitekeen ikusteko”. Hainbat

gune atonduko dira kirola egiteko, eta komunak

ere jarriko dira. Guzti horren berri

zabaldu nahi izan zuten elkarteek auzotarren

artean eta jaietako egitarauaren baitan

informazio hitzordua antolatu zuten. Labur

esateko, “egun dagoen parkea handituko

dute eta orain ez dituen baliabideekin hornituko

dute”. Datorren urterako lehen fasea

amaitzea da Udalaren asmoa, baina auzotarrak

mesfidati dira epeekin, badakite lanek

“luze joko dutela”.

14

UZTAILA PREST! 149

15

erbetan

AMELIA BARQUINekin

FILOLOGOA ETA IRAKASLEA

Kulturartekotasuna eta genero

Amelia Barquin arangoitiarra Filologia

Erromanikoan doktorea da eta Mondragon

Unibertsitateko HUHEZI fakultateko

Kulturarteko Hezkuntza eta Genero Hezkuntza

ikasgaietan irakaslea. Hainbat artikulu

idatzi du eta ‘Euskararen erabilera ez sexista’

monografikoaren egilea da. Honetaz gain, Kinka

blogean idazten du.

16

Testua: Bea Medrano Argazkiak: Iñigo Azkona

berdintasuna bultzatzen

Arangoitin sortua, Gasteizen bizi. Zer

nolako ibilbidea egin duzu?

Bai, Arangoitin bizi izan naiz 23 bete nituen

arte. Filologia Erromaniko ikasketak

Gasteizen egin nituen, baina egunero joaten

nintzen autobusez. Doktorego ikasketak

egiteko, berriz, beka bat lortu nuen

eta Gasteizera joan nintzen bizitzera,

gaur arte. Hangoak dira gure alabak. Baina

Arangoiti nire historiaren parte garrantzitsua

da, noski, gainera nire familiaren

parte batek bertan bizitzen jarraitzen du.

Bestalde, horrelako auzo batean hazteak

eragina izan du nire ibilbide pertsonalean,

halabeharrez.

Zein eragin izan du, bada, Arangoitikoa

izateak?

Kulturarteko hezkuntza nire lan eta ikerketa

gai nagusi bat da, eta Arangoitin

daude, hain zuzen, nire interes gune horren

sustraiak. Langile auzoa zen, Espainiako

leku askotatik heldutako etorkinak

bizi ziren nagusiki; nire gurasoak haien

artean. Beti gogoratuko dut emakume

bati la vasca deitzen geniola. Egin kontu,

beraz, zein autoktono gutxi biziko ziren.

Ikur horiek auzoa markatu dute; zentzu

horretan, nik harrotasun moduko bat

sentitzen dut Arangoitikoa izateagatik.

Bestalde, aspaldidanik bizi naiz Gasteizen

eta bilbotar sentitzeaz gain, gasteiztar

moduan ere ikusten dut nire burua. Baina

nire denboraren parte handi bat Eskoriatzan

ematen dut, han lan egiten dudalako…

Tira, esan nahi dudana da denok

garela etorkinak edo etorkinen seme-alabak

modu batean edo bestean. Horretaz

gogoratzea garrantzitsua da, besteekin

harremanak zaintzen laguntzen digu eta.

Askok etorkinak eskolan arazo bezala

ikusten dituzte, zuk berriz “... etorkinen

seme-alabak eskolatzea altxor bezala ikusi

behar dugu...” diozu. Zer esan nahi duzu

horrekin?

Egoera berri honen aurrean kontzienteki

planteatu ea egoera nola hartu nahi

dugun: arazo moduan (eta profesionalki

deseroso sentitu eta aldaketari erresistentzia

aurkeztu) edo erronka moduan

(eta baliabideak bilatu erantzuna emateko).

Oso desberdinak izango dira giroa,

emozioak, jokaerak… jarreraren arabera.

Irakasleen artean desberdintasuna

nabaritzen da, eta baita eskolen artean

ere. Honekin ez dut esan nahi aniztasuna

kudeatzea erraza denik, baina inork ez

du esan irakasle lana erraza denik, ezta?

Momentu bakoitzean dauzkagun ikasleei

eman behar diegu erantzuna irakasleok,

eta horretarako gure burua ondo prestatu

eta baliabideak bilatu; hori da gure lana,

lan zaila eta apasionantea.

Ikastetxe ghetoak sortzen ari dira?

Hitza ez zaie askori gustatzen, baina oso

grafikoa da. Lagun batek horrela zioen:

“Zer da gheto bat? Horrelakoa defendatzen

duenak hara bere seme-alaba bat

inoiz bidaliko ez lukeen leku bat”. Ikusten

dugu ikastetxe batzuetan ia ikasle guztiak

“Harrotasun

moduko bat

sentitzen dut

Arangoitikoa

izateagatik”

17

erbetan

AMELIA BARQUINekin

UUSAKONEAN

“Ezin dugu esan umeak

berdintasunean hezten ari

garenik”

“Hezkuntza eta generoa” materiaren irakaslea

zara. Zer esan daiteke eskola eta hezkidetzaren

inguruan?

Eskola mistoa daukagu, baina ez koedukatiboa.

Ezin dugu esan umeak berdintasunean hezten

ari garenik, ez eskolan ez familian. Ez da bakarrik

parekotasun eza; norbera bere izaera eraikitzeko

askatasuna falta da. Neska/mutil binarismoa

oso indartsu dago gizartean eta horrek

umeei haiek nahi duten bezala izateko aukerak

izugarri mugatzen dizkie. Zer esan homofobiaren

inguruan; mutil batentzat irain gogorrena

“marikoia” da oraindik. Neska batentzat ziur

aski “gorda” da irain gordinena, zeren neskek

txikitatik ikasten dute irudia izan behar dela

haien kezka nagusienetako bat, politak izan

behar direla. Eta oso modu konkretuan gainera.

Hori guztia ez da aldatu, okerrera egin du

azkeneko urteotan. Asko dago oraindik lantzeko

eskolan, familietan eta gizartean orokorrean.

direla etorkinen seme-alabak; horien ondoan

ikastetxe batzuk daude non ia denak

autoktonoak diren. Horrek gure gizarteari

buruz hitz egiten du argi eta garbi. Gure

gizarteak dinamika batzuk sortzen ditu

etorkinak ikastetxe batzuetan metatzeko,

ondorioz, beste batzuk “libre” egoteko.

Administrazio edukatiboa ez da ausartzen

egoera horietan ganoraz esku-hartzen.

Xenofobia da arazoa?

Ziur aski xenofobia edo arrazakeria bainoago,

arrazoia elitismo moduko bat da,

edo aporofobia (pobreei fobia, Adela Cortinak

azaltzen zuen moduan). Gustuko ez

duguna da ekonomikoki ahula den pertsona,

pobrea. Kanpotik etorritako eliteko

kirolari edo enpresari baten umeari ongietorria

emango zaio, berriz. Langile klaseko

etorkinen albotik, berriz, autoktonoen

parte handi batek ihes egiten du; ez dute

nahi haien seme-alabak maila ekonomiko

baxuko umeekin eskola konpartitzea,

beste lagun batzuk nahi dituzte haien

umeentzat.

Zer egin daiteke benetako

kulturartekotasuna emateko ikastetxeetan?

18

“Kulturteko hezkuntzak” bi esanahi

dauzka. Alde batetik, ikasle guztientzako

hezkuntza da, non ikasle guztiek elkarrekin

bizitzen ikasi behar duten. Hori ikastea

ezinbestekoa da gure munduan. Beste

aldetik, ikasle etorkinen trataera moduan

ulertzen da: eskolan nola jokatu ume guztiekin

eta baita ere kanpotik etorritako seme-alabekin,

eskolan gustura egoteko eta

eskola arrakasta izateko. Azkar esaten da,

baina esaldi labur horien atzean dagoena

ez da makala. Etorkinen seme-alaba ugari

desabantailan hasten dira eskolan beste

ikasle batzuekin alderatuta, haien egoera

ekonomiko, soziala eta juridikoarengatik,

beranduago hasi direlako, eskolako

hizkuntzak besteek baino beranduago

ikasten hasi behar izan dituztelako… Desabantaila

hauek gainditzen laguntzeko,

ahalegin handia egin behar da: irakasleen

prestutasuna eta inplikazioa behar da.

Azken boladan euskararen erabilera ez

sexistarekin lotzen zaitugu. Zerk bultzatu

zintuen gai hanetan sakontzera?

Filologoa naiz formazioz, eta feminista

konbikzioz: hizkuntza eta erabilera sexistak

betidanik interesatu zaizkit. Gainera,

gaztelaniaren inguruan lan asko egin dira,

baina euskararen inguruan ez horrenbeste;

erronka polita da niretzat. Bestalde,

arrazakeriaren kontrako mugimenduarekin

ere lotuta sentitzen naiz ideologikoki.

Nik uste dut harreman estuan daudela bi

alderdi horiek, txanpon beraren aldeak

dira: gakoa da nola ulertu pertsonen aniztasuna

(generoagatik, jatorriagatik, edo

dena delakoagatik), pertsonak sailkatu

gabe, haien artean hierarkiarik ezarri

gabe, gizaki guztiek aukera berdinak izan

ditzaten eta gizartea bidezkoagoa izan dadin.

Hezkuntzan aniztasunarekin jarrera

egokiak lantzea funtsezkoa da, nire ustez.

Esan ohi da euskara ez dela sexista

gaztelaniarekin alderatuta. Zuk zer uste

duzu?

Duela urte batzuk jakintzat ematen zen

gaztelania “hizkuntza sexista” zela, euskara

ez bezala. Gaztelanian maskulino

orokorraren auzia pil-pilean dago eta

euskaraz maskulino hori ez dagoenez,

pentsatu da euskaraz ez zegoela zer analizatu.

Baina apur bat arakatu ondoren

ikusten dugu euskararen alderdi batzuetan

generoa dagoela eta ez dela beti egoki

adierazten. Adibide xume bat jarriko dut.

Eskolan oraindik ikasten dugu hau esaten

duen abestia: “guztiok anaiak gara, guztiok

gara euskaldun”. Baina euskaldunok

ez gara anaiak, neba-arrebak baizik, ezta?

Hizkuntza, erabilera edo erabiltzaileak, non

ote dago sexismoa?

Hizkuntzak ez gaitu behartzen modu

sexistan edo arrazistan adierazten; erabileran

dago gakoa. Bai euskaraz bai gaztelaniaz

posible da, demagun, “ijito” hitza

edo “neska” hitza erabiltzea irain moduan,

ijitoak ez direnak eta gizonak molestatzeko.

Horrek hitz egiten digu gure gizarteaz,

non ijitoek eta emakumeek gutxiago balio

duten. Baina hiztunok ez gaude derrigortuta

“ijito”, “neska” eta “marikoia” hitzak

irain moduan erabiltzeko; beste aukera

batzuk dauzkagu. Esango nuke hiztunok

gure erabileraren inguruko hausnarketa

egin beharko genukeela; horren ondoren

agian gure adierazpena zertxobait aldatuko

genuke.

“Euskaldunok

ez gara anaiak,

neba-arrebak

baizik”

DISPERTSIOA

Alex Akarregi deustuarra

Akitaniara

Mugatik 136 kilometrora dagoen

Mont Marsaneko espetxera hurbildu

ditu Frantziak, Alex Akarregi deustuarra

eta Oier Ardanaz Iruñeako

bizilaguna. EITBk eta Vocento taldeko

egunkariek zabaldutako informazioaren

arabera, lehen aldiz, bi

euskal preso politiko Euskal Herrira

gerturatuko ditu Frantziak; haien

artean, Alex Akarregi. Iturriek diotenez,

maiatzean (Ardanaz) eta ekainean

(Akarregi) hurbildu zituzten,

Brian Currin Hegoafrikako bitartekariaren

Nazioarteko Harreman Taldeak

EPPK Euskal Preso Politikoen

Kolektiboko bi arduradunekin Pariseko

espetxe batean izandako

bileraren ostean. Era berean, Josu

Urbieta, Raul Aduna eta Montxo

Arkaitz Varea Paristik Poitisera gerturatuko

dituzte.

OBRAK

Kanaleko obretan

lan baldintza duinak

EH Bilduk Bilboko Udalari eskatu

dio herri lanen lan baldintzen inguruan

darabilen “ostrukaren politika”

baztertu dezala eta “langileen duintasuna

eta segurtasuna bermatzeko

duen erantzukizunari aurre egin

diezaiola”. Ana Etxarte zinegotziak

adierazpen hauek egin ditu San Mamesen

azpikontratatutako enpresa

batek bere sei langileri lan-hitzarmenean

adostutakoa baino gutxiago

ordaindu izanagatik eman dien

kalte-ordaina ezagutu ostean. Etxartek

kezka agertu du San Mameseko

obretan eta Bilboko Portuko obretan

gertatutako gehiegikeriak Deustuko

Kanaleko obretan errepikatzeko

arriskua dagoelako. Adierazgarritzat

jo du Kanaleko obretan, aurrekontua

lizitatutakoa baino merkeago esleitu

izana. “Argi dago: langileen soldatak

murriztuko dituzte, lan hitzarmenetan

adostutakoa baino gutxiago

ordainduz, eta segurtasun neurrien

kaltetan”, adierazi du.

MATXISMOA

tartean

Bikotea erasotzeagatik

atxilotu dute

Ekainaren 30eko goizaldean atxilotu

zuten ustezko eratsotzailea. Ertzaintzak

genero indarkeria eta sexu erasoa

egitea leporatuta. Informazio

agentziek jakitera eman dutenez,

emakumeak berak deitu zion, 01:30

aldera, Ertzaintzari erasoaren berri

emanez. Bikotekideak etxean bertan

eraso fisikoa eta sexu erasoa egin

ziola azaldu zien emakumeak agenteei,

eta hauek gizonaren bilaketa

abiarazi zuten. Bikotekideak berak

Ertzaintzaren komisaldegian bere

burua aurkeztu zuen. Atxilotu egin

zuten, ustez genero indarkeria eta

sexu erasoa egiteagatik.

016 telefonoak genero indarkeriari

buruzko informazio orokorra ematen

du 24 ordutan 365 egunetan.

PROIEKTUAK

Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Deustun

Proiektua bi urtez lozorroan egon ostean,

zentroak 2015eko irailean ateak ireki

ditzake Ibarrekolandan. Deia egunkariak

jakinarazi duenez, Arte Eszenikoen Goi

Mailako Eskolaren irekiera 2015-2016

ikasturtean iragarri du Eusko Jaurlaritzak.

Egoitza Juan Crisostomo de Arriaga

kontserbatorioan edo Ibarrekolandako

Institutuan finkatzea erabaki dute.

2010ean Patxi Lopezen gobernuak bi

urte geroago irekitzeko konpromisoa

hartu zuen, baina azkenean proiektua

bertan behera geratu zen. Oraingo legegintzaldian

Cristina Uriarte Kultura

eta Hezkuntza kontseilariak proiektua

martxan jartzea erabaki du eta laster

Parlamentuan azalduko duela aditzera

eman du. Momentuz informazio eskasa

dagoen arren, zentroa tarteka irekitzen

joateko aukera aurreratu dute, Arte Eszeniko

eskolekin hasiz, geroago Dantza

ikasketak eskaintzeko.

20

Txema Luzuriaga

irudiak berbetan

Urtea: 1966

Txema Luzuriaga

Elkarri eskua ematen

Eta airetiko irudien saila amaitzeko, hemen

duzu Deustu eta Erriberako erdiguneen

zati bana erakusten duen argazkia. Deustuko

zubiaren bitartez elkarri eskua ematen

ari direla dirudi (Salbeko zubia eraiki gabe

zegoen) Abandoko elizateari (gaur Bilbo),

ezkerrean Artxandako mendia lekuko dutela.

FOATek utzitako argazkia.

publizitatea

Segi Deustualdean euskara sustatuz. Eskerrik asko denoi!

Zer egin daiteke

Deustun

uda garaian?

Maider

Ugao

Lan egin, parranda egin

eta hiria erakutsi kanpotik

datozen lagunei.

Kattin

Deustu

Inguruak ematen dituen

aukeren arabera, eta Deustun

zein Bilbon aukerak

badira.

Begoña

Deustu

Itsasadarrean zehar pasea

daiteke freskoago eta

lasaiago egoten delako.

Jose Luis

Santutxu

Antolatzen diren kultur

ekintzetan parte hartu.

Maria

Leioa

Itzala topatu eta lagunekin

garagardoak edan.

Jorge

Indautxu

Komunitateko ekintzetan

parte hartu, esaterako.

23

KIA-MENDIA-KIROLA-BERTSOAK-INTERNET-GASTRONOMIA-LITERATURA-MUSIKA-DANZA-ANTZERKIA-MENDIA-

barkua berba bete berba

LA SALVE GARGARDOA

IRATZARRI DUTE

Abuztuaren 8tik aurrera La Salve izeneko garagardoa

edateko aukera izango da. Tabernetan eta dendetan

aurkituko dute garagardozaleek, baita Aste Nagusian

hainbat txosnetan ere. Aurkeztu berri dute La Salve

1886an sortu zuen familiako kideek eta 2014an

“iratzarri” duten ekoizle berriek. Zorrotzaurren

lantegia zabaltzea dute helburu.

Testua: Lur Mallea

70eko hamarkadan desagertu

zen Bilbon ekoizten

zen La Salve garagardoa.

Izan zituen langileen artean

bakarrak dirau bizirik. “Hunkitu”

egin da garagardoaren

proiektua berreskuratu dela

jakitean. Maria Perez-Yarzak

eman zuen berria Zabalguneko

udal eraikinean egindako

agerraldian. Maria La

Salve garagardo egileen 4.

belaunaldiko kide da eta

bera ere “hunkitu” da.

La Salve berreskuratu duen

lagun taldeak ez du jatorrizko

La Salveren egileekin loturarik,

baina bai harreman

estua. Jon Ruiz da sustatzaileetako

bat, eta ilusio handiz

aurkeztu du garagardo berria

Maria Perez-Yarzak eta Jacobo

Perez-Yarzak lagunduta.

“Bilboko garagardoa jaio

baino, iratzarri dela” adierazi

zuen Ruizek agerraldian.

Bere aburuz “denok dakigu

garagardoa edaten, baina

http://

sarekada

Patxi Gaztelumendi

Tribual: euskaraz sortutako jokoa

Tribual app

Tribialeko galderak ondo gogoratzen dituzu? Orain sareko tresnetatik abiatuta

#hitzokei edo #mikroipuina bezalako etiketak eta wikipedian euskal kulturako

gaiak hartuta, jokoa asmatu dute mugikor eta tabletetarako. Galderak erantzun

eta lehiaketa martxan.

badok.info

Euskal musikaren atari bizia

gutxik dakite garagardoa

egiten”. Kalitatezko garagardoa

egiteko Alberto Pacheco

Errioxako artisau garagardogile

adituaren laguntza izan

dute.

Zorrotzaurre helburu

Hiru milioiko inbertsioa egin

dute La Salven Jon Ruiz

eta lagunek. 2015erako

200.000 litro ekoiztu nahi

dituzte eta “garagardotegi

txiki bat martxan izan”.

2016an lantegi propioa

zabaltzea dute amets, “ziurrenik

Zorrotzaurren”, eta

“urtean bost milioi litro

ekoiztera heltzea”. Lantegia

Zorrotzaurren finkatu

ahal izateko erakundeekin

negoziazio bideak sortuko

dituztela adierazi du Ruizek.

Guztira, 20 lanpostu sortuko

dituztela aurreikusten dute.

Deustun eta Bilbon ez ezik

Bizkaia osoan zabalduko

dute La Salve. Abuztuaren

8tik aurrera izango da hori.

www.lasalvebilbao.com

Euskararen herria sarean, munduan

Berria egunkariak sortutako proiektua

erabat berritu da. Koloretsuago, kantuak

eta bideoak entzungai, ezagunen gustuko

kantuen zerrendak, albisteak, euskal diskografia

osatu bat, musikari lotutako berriak…

musikaren mundua klik batean.

Aitzindariak.eus

PuntuEUS dominioa eskuratu eta sarean ageri dira ia 100 gune euskaldun.

Munduan zehar euskararen herriaren ordezkari: eitb.eus, tokikom.eus,

bilbohiria.eus, udalak, enpresak, hedabideak… guztiak. Udazkenetik aurrera

gu guztiok izan gaitezke eus dominioaren jabe eta erakusle.

bilbokokonpartsak.com

Badator Marijaia!

Errekan gora badator Marijaia. Udaberrian

Deustuko jaiak abiatu zirenetik, auzoz

auzo ari dira ospatzen, eta abuztuaren

16an eztanda egingo du munduko jairik

handienak. Bilboko konpartsen webgunean

jaiei buruzko informazio guztia aurkituko

duzu. Jaiei buruzko gune osatua eta

koloretsua da, konpartsen estiloari jarraiki.

ROCHELTARRAK, DEUSTUKO BURGESEN

PINTURA ARTE EDER MUSEOAN IKUSGAI

Rocheltar burges familian oso ohikoa izan zen margotzea XIX. mendearen amaieran

eta XX. mendearen hasieran. Eta ganoraz egin zuten. Bilboko Arte Eder Museoan

irailaren 1a arte zabalik egongo den erakusketan sendi horretako eskuek pintatutako

hamaika paisaia eskegi dituzte, esaten dugunaren lekuko.

Testua: H.O. Irudiak: Bilboko Arte Ederren Museoa / Bilduma partikularra

Rochelt sendia jatorriz Bohemiatik

bazetorren ere, Bilbon

zeuden XIX. mendearen lehenengo

herenean eta Deustuan

bigarren erdialdean. 1876an

San Antonio etxea erosi zuten

Botikazarrean. Baserri zaharra

eraitsi eta haren lekuan burgesiaren

gustuko jauregia altxatu

zuten. Rochelt jauregia esan

izan zitzaion Deustuan 1990

urte aldean bota zuten eraikin

horri.

Rocheltarrek industrian eta

merkataritzan ziharduten. Lantegia

Deustuan bertan zeukaten,

etxe ondoan. Baina garai hartan

Bilboko burgesiak garatu zituen

gustuetara ere hurreratu ziren.

Hurreratu ez ezik, buru-belarri

murgildu ziren. Batez ere pinturan.

Arte ederretarako joera

industria kapitalistaren abaroan

aberastutako klase berriaren

ezaugarri bilakatu zen eta gaur

egun Bilbok daukan arte eder

museo bikaina, hein handi batean,

grina haren ondorioa da.

Bada, Arte Eder Museo horretan

bertan irailaren 1era arte egongo

dira ikusgai Rochelt familiako

bederatzi gizonek egindako artelanak.

Protagonista nagusiak

Juan, Juan Jose, Ricardo eta

Gustavo Rochelt dira. Margolanak,

oro har tamaina ertain edo

txikikoak, 1870 eta 1920 hamarkaden

artean egin zituzten.

Batez ere paisaiak dira. Kasu

batzuetan oso nabarmena da

garaiko abangoardien eragina.

Juan Rochelten lanetan, bestalde,

more kolorearen protagonismoak

atentzioa ematen du.

Larrakotorre eta pasiotarrak

Paisaiak ikusiko ditugu, beraz,

eta gehienak Bilbo ingurukoak.

Badira, izan, Bartzelona, Gaz-

Ricardo Rochelt Palmeren lursaila Deustun, 1888.

arkua bete berba

Lagunen bisita

Rocheltarren 64 margolan eskegi

dituzte erakusketa honetan,

baina gehiago dira. Izan ere, horiekin

batera garai hartan familia

horretako artistekin lotura estua

eduki zuten maisu batzuen lanak

ere ikusgai paratu dituzte.

Hor daude Dario Regoyos, Juan

Barroeta edo Deusturekin lotura

estua eduki zuten Anselmo Ginea

eta Adolfo Guiard. Ederra

da, bat aipatzearren, Regoyosen

‘Aurreskua euripean Arrasaten’

(1905).

Bilduma partikularra. Deustuko Pasiotarren komentua, 1883. Gustavo Rochelt.

tela edo Arabako (Sobron aldekoak)

bazterrak, baina gehienak

itsasadarrari lotuta daude: Portugalete,

Abra, Areeta, Algorta…

Deustua birritan baino ez

da azaltzen. Gustavo Rochelten

lanak dira, biak ala biak. Batean

Larrakotorrea ageri da, antzina

zegoen bezala, gaur egun San

Inazioko anbulatorioa dagoen

lekuan. Aurrean andre bat ikusiko

dugu, seina altzoan duela.

Beste margolanean pasiotarren

komentu zaharra (San Felicisimo)

islatu zuen Rocheltek, inguruetako

baserri eta ortuekin

batera. Horretan ere emakume

bat marraztu zuen, buruan sorkia

eta otzara daramala.

Koadroetan ez ezik, Deustua

erakusketaren osagarri diren

agirietan azaltzen da. Rocheltarren

argazki batzuk txertatu dituzte

eta horietako batzuk Deustuko

etxaldeko lorategian eginda

daude. Erakusketaren arduraduna

Mikel Lertxundi izan da;

sustatzaile nagusia, berriz, Bernardo

Lekanda, Rocheltarren

ondorengoa.

XIX. mendearen amaieran euskal

pintura Europako abangoardietara

hurreratu zen eta

aro emankorra zabaldu zuen.

Erakusketa honek aukera berria

ematen digu Deustuko familia

bateko artisten ikuspegitik gozatzeko.

Informazio gehiago:

www.museobilbao.com/eu

Bilduma partikularra. Deustuko Larrako dorrea, 1883. Gustavo Rochelt.

PINTXODROMOA

>>SUKALDARITZA

KAZOLATXOAK

Navarro Villoslada kaleko 2. zenbakiaren atzealdean dagoen Juantxu tabernara joan

gara berriro ere. Egunero eskaintzen dituzten pintxo errakargarriez gain, denboraldi

honetako berrikuntzak aurkeztu dizkigute Maite eta Laurak: kazolatxoak.

Zailtasun maila: ertaina

Egiteko denbora: 10-20 minutu

Prezioa: 2€tik 6€ra

Berezitasuna: kazola aukera

zabala eta prezio bikaina

Kontu batzuk

Kazolatxo txipiroi, bakailao, tripaki, tigre... eskaintzen dituzte Juantxu

tabernan. Era askotara prestatuak. Tripakiak saltzen dira gehien, nahiz

bakailuak pil-pil eran duen arrakasta gehien. “Produktu ona erabiltzen

dugulako eta maitasunez egiten dugulako dena”, laburbiltzen du Laurak.

Eta egia da, “esku ona” du pil-pilerako, sukalde kontuetan profesionalen

lana erraz nabaritzen da. Kazolatxoetan ateratzen duten jatekoa

pintxo tamainan jateko aukera ematen dute, txikiago eta merkeago.

r

JUANTXUko Maite eta Laura

JUANTXU TABERNA

Navarro Villoslada 2 atzealdea

IBARREKOLANDA - 94 400 84 68

Euskal WIFI gunea

Espezialitateak

- Arrautzopilak

- Hegaluze ogitartekoak

- Euskal Herriko eta beste herrietako gaztak

28

arkua bete berba

barkua bete berba

barkua bete berba

Nola egin?

Ciaboga etxeko bakailaoa erabiltzen

dute Juantxu tabernan. 250 gramoko

zatiak. Olioa, berriz, Kaskanteko

oliba olio birjina da, ekologikoa.

Zartaginean oliba olioa bota eta su

txikian berakatz ale batzuk gorritu.

Gorritzean, zartaginetik atera, eta

utzi olioa hotzitzen.

Hotzitzean, bakailao zatiak jarri zartaginean,

azala goialdean dutela, horrela

gelatina kanpoaldera errazago

aterako dute. Kazaola mugitu, bira

eta bira, alde batera eta bestera.

“Pil-pilaren miraria irteten ez bazaizu”,

Lauraren hitzetan, “beste lanbide

bat bila ezazu”. On egin!

OSAGAIAK

Bakailaoa

Berakatza

Oliba olioa

Presta itzazu Deustualdeko tabernetako pintxo goxoenak zure etxean!

Hementxe jasoko dituzu argibide guztiak. Eta hurrengo hilabeteetan…

ZURE PINTXO

ONENAK GUREKIN

KONPARTITZEKO

AITORTU ZURE SEKRETUAK HEMEN

UZTAILA PREST! 149

29

kultur

txotx

Literatura eta musika fresko-freskoa gure aholkularien kupelekoa

ZEA MAYS: DA

Gezurra dirudi, baina 16 urte luze joan dira Zea Mays taldea osatu zenetik.

Aipatzekoa eta harritzekoa benetan Euskal Herriko ahotsik onenetarikoa

duen talde batek, Aiorarena, 2010. urtera arte, orain arte beraien hit handiena

izan den Negua joan da ta osatu zuten arte, hain zuzen, ez zutela

merezi zuten aitortza eta arreta lortu.

AITZIBER OLABARIIETA

Musikazalea

Iazko urte amaieran beraien azken lana kaleratu zuten: DA, Urdulizen grabatua

eta Londresen nahastu eta ekoiztutako lana, Dave M. Allen ekoizlaren

eskutik. The Cure eta beste talde ezagunen ekoizle izan da Allen.

Betiko legez letra zainduak eta landuak, erritmo arinak, melodia lasaiak eta

tarteka doinu gustagarriak nahastuz. DA, 13 kantuz osasutako lana, taldearen

kalitatearen eta garapenaren isla argia dugu.

Lan honetan abestirik gustukoena zein den aukeratzea zaila da, abesti bat

aipatzearren Ilunetan hautatuko nuke nik.

Zea Mays zuzenean ikustea guztiz gomendagarria da, oso talde gutxik dute

horren zuzeneko indartsu eta ona; eta abuztuan Larrabetzuko Gazte Egunean

aukera izango dugu zuzenean ikusteko, abuztuaren 2an hain zuzen.

Giroa ziurtatuta dago; kontzertu handiak Larrabetzuko urteroko zita: Zea

Mays- KOP- Skakeitan.

Uda on!

OSPA DITZAGUN GARAI ONENAK

Doinua: Badira hiru aste

MAITE SARASOLA

Elorri bertso-eskolako kidea

Hurrengo bi hilabete hauetan

izango dira oporrak

eta denontzat izango dira

benetan nahiko azkarrak.

Uda beti da oso polita

ta klase egunak zatarrak

ospa ditzagun garai onenak

eta ahaz ditzagun txarrak!

Hondartzan errez erre ahal gara

ta krema ugari emoizu

bero gehiegi egin ezkero

ur asko edan behar duzu.

Bidaiatzera baldin bazoaz

aukera asko dituzu

Bilboko jaietara joan zaitez

eta ondo pasa ezazu!

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!