29.12.2014 Views

A_141_baja

A_141_baja

A_141_baja

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12 GUREAN IZAN DA

AIKOR! 141 l 2014ko urria

www.aikor.com

“Bira festa handia izaten ari da,

desiratzen genuen kontzertua”

t: Itxaso Marina / a: Jordi Borrás, Gigio´s

Birari ekin zeniotenetik 20 kontzertu

baino gehiago eman dituzue Euskal

Herrian eta Espainian. Zelan zabiltzate

pasatzen

Festa handia izaten ari da benetan,

ospakizun hutsa. Bira hasi baino lehen

esan genuen moduan, hau desiratzen

genuen kontzertua da. Eta oso modu zu -

zen batean nabaritu dugu kontzertuetara

etorri direnek disfrutatu egin dutela, eta

guk haiekin.

Zer moduz Derion

Eszenatokia Reincidentes Sevillako

taldearekin partekatu genuen eta jendetza

haundia egon zen, eta ageriko sentsazioak.

Haiek bezalako taldeekin eszenatokia

partekatzea luxu eta bizigarria da beti.

Hitz egin zuen azken lanari buruz:

Busco en tus labios… lo mejor del De -

seo.

Gogo handiz egindako lana da, izan

ere, ekarpen ezberdin bat egin nahi ge -

nuen, gehiago eskaini. Alde batetik, DVD

bat egin dugu eta han, iazko biran, antzoki

nagusietan grabatutako abestiak sartu

ditugu, baita askotan izaten garen lekuetan

grabatutakoak ere, hala nola Zorro -

tzako gaztetxean, Sangüesen Do nostiako

jaietan, RazzMatazz Bartzelona ko aretoan

edo San Mamés zaharrean. Bestalde, do -

kumental bat ere sartu dugu lanean. Mu -

sikariek, kazetariek, idazleek, zaleek, taldearen

lehengo kideek eta guk geuk

Doc tor Deseori buruz dugun ikuspuntua

azaltzen dugu bertan. Taldeare kin egindako

lana da, baina taldetik kan po. Eta

azkenik, estudioan grabatutako hiru

abesti, bide berriak zabaltzen dituztenak.

Lanak liburu-itxura du; horrela %

21eko BEZa saihestu egin duzue.

Bai. Liburu-formaturako BEZa % 4koa

da eta horrek aukera ematen dizu luxuzko

lana –liburua, CDa eta DVDa– CD

arrunt baten prezioan editatzeko. Irudi -

meneko egintza izan da kultura munduak

jaso duen erasoaren aurrean.

Busco en tus labios abestiak hasiera

eman zion Doctor Deseoren ibilbidea-

FRANCIS DIEZ l Doctor Deseoren abeslaria

Busco en tus labios… lo mejor del Deseo birak Deriora ekarri

zuen Doctor Deseo taldea irailean. Publikoak erantzun

ezin hobea eman zion, betiko moduan, eszenatoki gainean

bere onena eman zuen taldeari.

ri. Eta haren bertsio berria egin duzue

azken lanari begira…

Abesti horri esker lehiaketa bat irabazi

eta lehen diskoa grabatu genuen.

Grabazio hori orain entzuten bada, nahiko

kaskarra da, jakina. Baina, gure ustez,

bazuen zerbait gaur egungoa zena.

Abestia birmoldatu egin dugu, oso indar

berezia eman diogu eta hasiera bilakatu

da berriro; aurtengo biraren kontzertuen

hasiera.

Ia hiru hamarkada daramatzazue

eszenatoki gainean. Zein da sekretua

Gainera, kontuan hartuta, zuen hitzetan,

zuek ez zaretela “etorkizuneko taldea”…

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!