29.12.2014 Views

A_141_baja

A_141_baja

A_141_baja

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AIKOR! 141 l 2014ko urria

www.aikor.com LABURRAK 9

Emakumeen eskubideak aldarrikatu

dituzte Zamudion

Inisitue gazte asanbladak jaialdi

feminista antolatu zuen urriaren 18an

Zamu dion. Ekitaldi horrekin hasiera

eman zion aurtengo ikasturteari. “Abor -

tuaren Le gearen erreforma bertan behera

gelditu denez, jai bat egitea pentsatu

genuen, baina hainbat eztabaidaren

ondoren zerbait zabalagoa egitea erabaki

genuen”. Hala, poteo girotua antolatu

zuten eta za pi moreak banatu zituzten

herritarren ar tean. Herria ere apaindu

zuten tabernarik taberna. “Pankarta aldarrikatzaileak

egin genituen: Babosak

baratzera eta olagarroak itsasora, esaterako.

Esaldi matxistak ere erabili genituen

karteletan, adibidez, ez egin negarrik,

hori neskek egiten dute-eta. Jendeak

ikus zezan zelako gauzak esaten ditugun

egunero konturatu barik. Kartel horien

ondoan, esaldi positiboak zituzten kartelak

ipini genituen”. Konfe tia, apaingarri

moreak… ere erabili zituzten. Trikitila -

riek, pandero-joleek… girotu zuten ekitaldia,

eta 30 gazte inguru elkartu ziren.

Nagusiek eta umeek ere egin zu ten bat

ekintzarekin. Gazte asanbladak emakumeen

eskubideen aldeko hainbat ekintza

antolatzen ditu Zamu dion urtean

zehar. Besteak beste, autodefentsa feministari

buruzko ikastaro bat, abortuari

buruzko hitzaldi bat eta antzerki bat egin

ziren iaz.

ALTZORAREN ARGAZKI

LEHIAKETAREN IRABAZLEA.–

Arantza Laña Aranburu izan

da. Altzora Sondikako euskara

elkarteak udako oporren haritik

antolatu zuen lehiaketa eta irabazleak

Santa Polan, abuztuan, egin

zuen argazkia aurkeztu zuen bertara.

Lanari “Igeri egiten hasi ziren”

ipini dio izenburu. Irabazleak landetxe

batean gau bat ematea jaso

du saritzat. Epaimahaia Sondika

Goiri argazki taldearen ordezkariek

osatu zuten.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!