12.01.2015 Views

4. Maila.

4. Maila.

4. Maila.

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. Maila.

Aurkibidea: 2007/2008 ikasturteko euskara-programazioa

Helburuak eta edukiak mailaka.

o Helburuak

• Entzumena

• Irakurmena

• Mintzamena

• Idazmena

o Edukiak

• Gramatika edukiak

HELBURUAK ETA EDUKIAK

HELBURUAK

Edozein hizkuntzaren irakaskuntzan bereizten diren lau trebetasunak landuko dira, hots:

ENTZUTEZKO ULERMENA, IRAKURMENA, AHOZKO eta IDATZIZKO EKARPENA. Laurei behar

den arreta eskainiko diegu, lauren artean hizkuntzaren ezagupen osoa eratzen dutela ahaztu gabe.

Oinarrizko zikloaren gramatika edukiak sendotu eta osatuko dira; deklinabideari, aditzari eta

lexikoari dagozkienetan batez ere. Horrezaz gainera, maila honetan hizkuntz ekintzak eta egoerak

osotasunean ulertzeko gaitasuna lortu nahi da, hizkuntzaren gaitasun globalari garrantzi gero eta

handiagoa emanez.

ENTZUMENA:

Laugarren mailako ikasleak, maila desberdinetako eta bide desberdinetatik heldutako mezuak

jasotzeko gai izan beharko du, hala nola lagunarteko hizketaldiak, jendaurrekoa, irrati eta telebistakoa,

hitzaldiak...

Diktaketan perpaus osoak etenetik etenera segidan hartzen ohituko da ikaslea, abiada

normalez esandakoa jasotzen treba dadin.

IRAKURMENA:

Prosa mota diferenteak nahiko zehaztasunez ulertzeko gaitasuna eskatuko zaie ikasleei,

esate baterako aldizkari eta egunkarietako prosa arrunta edo literatur mailako prosa aberatsa eta

espresiboa.

Bi eratako irakurketak erabiliko dira trebetasun hau lantzeko: luze-zabaleko irakurketa eta

irakurketa zorrotza.

1.b.1 Irakurketa luze-zabalekoan, ikasleak liburu osoak irakurriko ditu. Hiruzpalau izango dira

kurtsoan zehar. Programazio honen amaieran jakinarazten dira ikasturteari dagozkionak.

1.b.2 Irakurketa zorrotzean, testu laburren ulermen zehatza lantzen da, lexiko, gramatika,

testu eta testuinguru zailtasunak gogoan hartuz. Hau klasean egingo da. Izan daitezke literaturatik

ateratako testu hautatuak, edo eta gutun formalak...

MINTZAMENA

Ahozko espresioa aberastea da helburu nagusietarikoa edozein hizkuntz irakaskuntzako maila

altuetan.

Lagunarteko funtzio komunikatibo eta adierazkorrei eskainiko zaie batez ere arreta berezia,

eta baita jendaurreko hizketari (gaiak aurkeztuz, laburpenak eginez, debateetan parte hartuz...)

Hau lantzeko ariketak honako hauek izan daitezke beste zenbaiten artean: azalpen librea: gai

bat irakurri edo entzun ondoren, notak hartu eta azaldu; irudien deskribapena; gertakarien narrazio

laburrak; ipuinak edo ekintzak kontatzea; mahai-inguruak...

IDAZMENA

Idatzizko espresioa lantzean zuzentasun ortografiko eta gramatikalaz beste, egokitasuna eta

aberastasun espresiboa ere gogoan hartu beharrekoak dira.

Egin daitezkeen ariketak honako hauek izan daitezke: idazlan libreak nahiz gidatuak, testuen

berridazketak nahiz laburpenak, gutun formalak eta lagunartekoak, gai periodistikoak, e.a.

Berbaldiaren barne-lotura, baliabide espresiboak, hiztegi eta esamolde aberastasunak, e.a.

bereziki landu behar dira.

EDUKIAK

GRAMATIKA EDUKIAK:

1 Lexikoa.

Maila altuetan oso garrantzi handiko helburua dugu lexikoa aberastearena. Eta lan honetan

lagungarri gerta dakizkiguke honako hauek teorian eta baita ariketen bidez jorratzea:

1.1 Hitz sorketa:

-Hitz-elkarketa

-Hitz eratorpena: aurrizkibidea eta atzizkibidea

1.2 Esamoldeak, sinonimoak...honetarako urtero aukeratuko diren irakurgaietako edukia landuko da.

2 Deklinabidea:

Batez ere oinarrizko zikloan gutxien landutakoa.

-Mugagabea

-Bizidunen deklinabidea

-Izenordeak

-Erakusleak

3 Aditza:

3.1 INDIKATIBOA:

NOR-NORI: Osorik, orain eta lehenaldian

3.2 BALDINTZA ETA ONDORIO IRREALA:

Aditz iragangaitzak:

NOR: ...(izan) bazina ...-ko zinatekeen (zinen)

NOR-NORI: (osorik) ...(izan) bazintzaizkit ...-ko nintzaiokeen (nintzaion)

Aditz iragankorrak:

NOR-NORK: ...(izan ) banindute ...-ko ninduketen (ninduten)

NOR-NORI-NORK: ...(izan) balizu ...-ko zeniokeen (zenion)

3.3 SUBJUNTIBOA: Aditz laguntzaileak orain eta lehenaldian.

Aditz iragangaitzak:

NOR-NORI (nor 3. p.): dakien / zekidan...

Aditz iragankorrak:

NOR-NORK: (osorik) gaitzazuen / gintzazuen...

NOR-NORI-NORK: (osorik) diezaiogun / geniezaion...

3.4 AHALERA: Aditz laguntzaileak orainaldian, alegiazkoan eta lehenaldian.

Aditz iragangaitzak:

NOR-NORI (nor 3. p.) dakioke/ lekioke / zekiokeen

Aditz iragankorrak:

NOR-NORK: (orainaldia osorik) nazake...

(Alegiazkoa eta lehenaldia ) nintzakezu / zintzaket...

NOR-NORI-NORK: (osorik) diezazuket / niezazuke / niezazukeen...

3.5 AGINTERA: (aditz laguntzaileak osorik)

Aditz iragangaitzak:

NOR: zaitez / bedi...

NOR-NORI: zakizkio / bekizu...

Aditz iragankorrak:

NOR-NORK: nazazu / bitza ...

NOR-NORI-NORK: iezaiozu / biezagute...

3.6 PARTIZIPIOA: burutua nahiz ez-burutua. Bere erabilera:

*ZERTAN: EKIN, JAKIN, JARDUN, HASI...

*ZERTARAKO: ERABAKIA HARTU, OHITURA IZAN...

*-T(Z)EA, -T(Z)ERIK: LORTU, ONDO/GAIZKI EGON, izan, eduki...

*-T(Z)EAZ: OROITU, MINTZATU …

*-T(Z)EARI: EKIN, UTZI...

3.7 ZENBAIT ADITZ TRINKO BEREZI:

Aditz iragangaitzak:

NOR: ETZAN

NOR-NORI: EGON, JOAN, ETORRI, IBILI, ERION, ATXIKI, JARRAIKI

Aditz iragankorrak:

NOR-NORK: EROAN, ERABILI, ESAN, JARDUN, IRUDI, IRAUN

NOR-NORI-NORK: EKARRI, ERAMAN, ESAN, IRITZI

4 Joskera:

4.1 PERPAUSEN ALDAGARRIAK ETA BESTE:

a) Galdegaia: -Izena

-Izenordea

-Erakuslea

-Aditzondoa

-Aditza: Perifrastikoak eta trinkoak.

b) Harridurazkoak: interjekzioaren bidez; erakusleen bidez; BAI...-ELA; ZE / ZEIN ZELAKO /

NOLAKO ...-EN; NOSKI/ JAKINA /ESKERRAK...-EN(A); -(R)EN +ADJ.

d) Zalantzazkoak: BIDE, -KE, ...Zenbait aditzen ondoren: ANTZA, AURKI, ITXURAZ...

e) Botatiboa: AHAL, HOBE + BALDINTZA...

F) Partikulak: AL, OMEN, OTE, OHI

4.2 PERPAUS ELKARTUAK:

a) JUNTADURAK.

a.1 Emendiozkoak. ETA, ERE, BAITA ERE, EZTA ERE, EZ EZIK (ERE)…

a.2 Aurkariak: BAINA, ORDEA, OSTERA, BAIZIK, IZAN EZIK, ALDIZ, AITZITIK, HALA ERE,

HALA ETA GUZTIZ ERE, DENA DELA, HAATIK...

a.3 Hautakariak: EDO, ALA

a.4 Banatzaileak: ALDE BATETIK...BESTE ALDETIK, BATEAN...BESTEAN, NAHIZ...NAHIZ,

ZEIN...ZEIN, BAI...BAI, HALA...NOLA,...

b) MENPEKOAK:

b.1 Konpletiboak: -LA ezezkoetan; -LAKO ustea

b.2 Helburuzkoak: -T(Z)EKOTAN

b.3 Baldintzazkoak: EZIK/EZEAN; -T(Z)EKOTAN; HOBE… BA-; NAHIAGO… BAb.4

Erlatibozkoak: -NEKO; ZEIN(A)… BAITb.5

Denborazkoak: ORDUKO; -TAKOAN; T(Z)EAZ BATERA; -NETAN; -NERAKO/-T(Z)ERAKO; -

NEZ GEROZTIK

b.6 Kontzesiboak: -AGATIK (ERE); -TA ERE/-RIK ERE; -LA(RIK) ERE; datorreNA datorreLA

b.7 Moduzkoak: *(N) BEZALA / LEGEZ / ERAN / GISAN *(N) BEZALAKOA / LEGEZKOA; *(N)

NEURRIAN/HEINEAN; -NEZ; -REN ARABERA; -TAKO / -(R)IKO GISAN/MODUAN; AHALA;

-Z; -TA/-RIK; -ELA(RIK); BA-… BEZALA

b.8 Konparatiboak:

-Nolakotasunezkoak. -(N) BEZAIN, AHALIK ETA...-EN; AHALIK ETA / DENIK ETA... -EN;

ALBAIT... -EN; ZENBAT ETA... -AGO HAINBAT ETA... –AGO

-Kantitatezkoak: -(N) BESTE / ADINA / BEZAINBESTE; -(N) BESTEKO / ADINAKO; AHAL

DENIK ETA GEHIEN /GUTXIEN; ZENBAT ETA... GEHIAGO/GUTXIAGO … ORDUAN

ETA/HAINBAT ETA... GEHIAGO/GUTXIAGO

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!