12.01.2015 Views

1yMREtP

1yMREtP

1yMREtP

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Igandea

Ekainaren 10a

2012. X. urtea

2.782. zenbakia

1,60 €

www.berria.info

Frantziako Legebiltzarra

eskuratzeko erronka du

gaurtik ezkerrak q 2-3

Arnasa euskarari

Hizkuntz eskubideen

aldarria Goizuetan,

Uema Egunean q 13

Erreskatea Espainiarentzat

Europari 100.000 milioi arteko laguntza eskatu ahalko dio Espainiak, bankuak salbatzeko;

Grezia, Irlanda eta Portugalen ondotik, erreskatatuko duten laugarren herrialdea da q 17-19

«Sakabanaketak

ez du zentzurik,

gizarteratzea lortu

nahi badugu»

Jesus Loza

Elkarbizitza eta Memoriarako

Jaurlaritzako arduraduna

Elkarrizketa q 8-9

NBEk tortura

salaketa bat

ez ikertzea

leporatu dio

Espainiari q 12

Olaizola II.a erakustaldia

emanda sartu da finalean q 28

Itzultzeko arrazoia

«konponbidea»

dela esan dute

iheslariek q 10

Zarautzen Euskal Eskola

Publikoaren aldeko jaia

ospatuko dute

gaur q GEHIGARRIA

p GAUR 44 ORRIALDE q HARIAN 2 IRITZIA 4 EUSKAL HERRIA 8 EKONOMIA 17 MUNDUA 20 q KIROLA 23 q AGENDA 29 q PLAZA 34

GAURKO AZALAREN EGILEA

Antton Olariaga

Zure ziztada

behar dugu

Ilustratzaileen azal BERRIAk. Beste kultur sortzaileek bezala, BERRIAlaguna kanpainan parte hartu eta beren

atxikimendua erakutsiko digute. BERRIAren azala egingo dute lau igandez, gaur bertan hasita. Datozen asteetan

Eider Eibarren, Zaldieroaren eta Idoia Beratarbideren lanak izango dira. Denon artean gai gara.

2 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian›

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak DLehen itzulia

12,5

pBi itzuliko hauteskundeak. Frantziako

Legebiltzarrerako hauteskundeak bi

itzulitan egiten dira. Hautagaiek botoen

%12,5 eskuratu beharko dituzte bigarren

itzulira iragateko. Datorren igandean

argituko da diputatu berriak nor izanen

diren.

5.

hauteskunde

barrutia

6.

hauteskunde

barrutia

4.

hauteskunde

barrutia

Eskuinari hobekien zetorkion

banaketa egin zuten 1986an

Charles Pasqua Frantziako Barne ministro

ohiak berrantolatu zituen hautesbarrutiak

1986an, eskuinari hobekienik

zetorkion banaketa eginez. Ipar Euskal

Herriko banaketak ez dauka zerikusirik

herrialde historikoekin. Adibidez, laugarrenak

Euskal Herriaz gain, Biarnoko zati

handi bat ere hartzen du.

Hautagai gehienek sentitzen

dute jendartearen nahia;

badakite prozesuaren aurka

aritzea ez litzatekeela egokia»

ANITA LOPEPE

Laugarren barrutiko EH Bairen hautagaia

Hiru diputatuak, neketsu

Bosgarrena orain ere arrosa

Izan presidentzialerako, kontseilu

orokorrerako edota senaturako

hauteskundeetan, argi geratu

da bosgarren barrutian ere Alderdi

Sozialistak gora egin duela azken

aldi horietan. Hollandek botoen

%57 lortu zituen barrutian,

eta 1959az geroz Grenet familiaren

esku den hirian ere, Baionan,

kasik %60 lortu zituen. Jean Grenet

diputatuak badaki «oso bozketa

gogorrak» direla. Hori dela

eta, kanpainan, horren arabera

moldatu du mezua. «Zentrista

naiz, eskuinaren ezkerreko zatikoa»,

horrela aurkezten du bere

burua, UMPrekin duen hurbiltasuna

gordez, nahiz Legebiltzarrean

UMP taldearen barnean egon.

Bost urte horietan legebiltzarretik

gehiegi faltatu dela gogor salatu

dute kanpainan beste hautagaiek,

Grenetek dauzkan karguen

metaketa gaitzetsiz. Horri

begira, luze eta zabal aritu da

egindakoaren berri ematen. Parean,

Colette Capdevielle alderdi sozialistakoa

«itxaropentsu» agertzen

da, aitzineko emaitzek baikor

izateko arrazoia ematen

diotela. Baina hor ere, bi itzulien

artean beste hautagaiek emango

dituzten bozka konsignek argituko

dute jokoa.

Hamahiru hautagai aurkeztu dira laugarren eta bosgarren barrutietan, hamalau seigarrenean. Afixak, Donibane Lohizuneko kaleetan. BOB EDME

Alliot-Marie, Grenet eta Lassalle

diputatuak berriz aurkeztu dira, baina

ezkerrak garaitzeko aukera du aldi honetan

EH Bai, Amalur eta EAJren hautagaien

artean banatuko dira abertzaleen botoak

Jenofa Berhokoirigoin

Goiz honetan 08:00etan ireki dituzte

Ipar Euskal Herriko bozkalekuak,

Frantziako Legebiltzarrerako

hauteskundeen lehen

itzulirako. Gaur ikusiko da Lapurdin,

Nafarroa Beherean eta

Zuberoan barna diren hiru hauteskunde

barrutietatik zein hautagaik

lortuko duten heldu den

igandean jokatuko den bigarren

itzulira pasatzea. Botoen

%12,5eko heina gainditzen dutenak

pasatuko dira. Jean Lassalle

(zentrista), Jean Grenet (Alderdi

Erradikala, UMP) eta Michele

Alliot-Marie (UMP) 2007an izendaturiko

diputatuen aulkiei begira

dira hautagai andana bat: hamalau

seigarren barrutian eta hamahiru

bosgarren eta

laugarrenean. Hirurak dira berriro

aurkezten eta erran daiteke bakar

batentzat ere ez direla hauteskunde

errazak izanen.

Alliot-Marie betiko

1986. urtetik dago diputatu, eta

1988az geroztik, lau aldiz seigarren

barrutian aurkeztu eta aldi

oro garaile atera izan da Alliot-

Marie. Eskuinak pisu handia dauka

bozka eremu horretan eta

Alliot-Marieren presentzia ezabaezina

dela pentsa daiteke, azken

25 urteei begiratuz gero.

2007ko lehen itzulian botoen

%48,88 lortu zituen. Baina aurtengoan

ez du ukanen duela zazpi

urte bezalako erraztasuna. Nicolas

Sarkozyren bost urteak iragan

dira tartean, eta baliteke, presidentzialetako

bozketetan gertatu

bezala, UMPren aurkako

ahotsa entzunaraztea bozketa horietan

ere. Presidentzialerako bigarren

itzulian botoen %51,7 bildurik,

François Hollande atera

zen garaile barruti horretan ere.

Bestalde, Tunisiako Zine al Abidine

Ben Ali presidente ohiaren

aurka iaz izandako protesten garaian,

Frantziako Kanpo Arazoetarako

ministroa zen Alliot-Marie,

baina utzi behar izan zuen

kargua, diktadoreari laguntza eskaintzeagatik.

Itxura zikindu

zion gertakari honek. Bi elementu

horiek isla daitezke gaurko

emaitzetan. Dena dela, bigarren

itzulira pasatu behar luke. Bi itzulien

artean, beste hautagaiek

emango dituzten bozka konsignek

argituko dute jokoa. Marie

Contraires zentristak jakinarazia

du bigarren itzulira pasatzen balitz,

mantenduko litzatekeela.

Erabaki hori oraindik oztopo bat

gehiago litzateke Alliot-Marieren

bidean.

Lassalle, zailtasunetan

Jean Lassallek ere ez du aitzinetik

segurtatua aulkia, eta aitortzen

du «egoera prekarioan» dela.

Eskuinaren sostengua beharko

du bigarren itzulian, eta hori argi

dauka. Horregatik ez zuen zehaztu

agian, François Bayrouk ez bezala,

Hollande eta Sarkozyren artean

zeinentzat bozkatuko zuen.

Bigarren atera zen 2007an, eta bigarren

itzulira hiru aurkeztu ziren,

botoak hiru aldeetara banatzeak

ekarri ziola garaipena.

Laugarren barrutia Ipar Euskal

Herriaren eta Biarnoren artean

banatua izaki, abertzaleek duten

pisu handia ez da agertzen

emaitza orokorretan. 2007an

%6,32 lortu zuen EH Baik, baina

Lapurdiri, Nafarroa Behereari

eta Zuberoari doakienez,

%12,96ko emaitza lortu zuen.

Boto horiek beharrezkoak izango

dituzte bigarren itzulian izango

direnek, eta kanpainan, izan bake

prozesuaren alde kokatuz edota

euskararen ezagupena eskatuz,

abertzaleen xarmatzeko egin

adierazpenak entzun dira maiz.

AB, Batasuna eta independenteak

aurkeztu dira EH Bairen barnean,

eta EA Europe Ecologie

Berdeekin aurkeztu da, Amalur

koalizioa osatuz. EAJ ere presente

da laugarren eta seigarren barrutietan.

NBEren ustez, Espainiak ez du behar bezala

12›› ikertu Orkatz Gallastegiren tortura salaketa

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 3

Hollandek Afganistan uzteko egutegiari

20›› eutsiko dio, Frantziako lau soldadu hil dituztela

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak DLehen itzulia

Asanblea

Nazionalaren

osaera

2007

VEC 4

PRG 7

DVG 15

PCF 15

BESTEAK

MoDem 3 Erregionalistak 1 DIV 1

186

PS

577

eserleku

313

UMP

1 MPF

9 DVD

22 NC

Le Penen eta Melenchonen

arteko borroka barruti berean

Hauteskunde kanpainan protagonismo

handia hartu du Marine Le Pen Fronte

Nazionaleko buruaren eta Jean-Luc

Melenchon Ezkerreko Fronteko liderraren

arteko buruz burukoak. Izan ere, biak

barruti berean aurkeztu dira, Henin-Beamonten,

Frantzia iparraldean. Bata ala

bestea aulkirik gabe geratuko da Asanblea

Nazionalean, eta elkarri bidali dizkioten

mezuek tentsioa areagotu dute.

«Demokraziaren oka» izatea egotzi dio

Le Penek, «Kubaren diktaduraren eta

Txinaren alde egiten duelako». Hamabost

urte igaro eta gero, FNk legebiltzarrera

itzuli nahi du, eta presidentetzarako

bozetan izandako emaitza onak aprobetxatuta.

Baina Melenchonek ere emaitza

ona lortu zuen, laugarren postuarekin.

Frantziako eskuina,

botererik

eta etorkizun

argirik gabe

Asanblea Nazionala

berritzeko lehen itzulia

egingo dute gaur, eta

iragarri dute sozialistek

argi irabaziko dutela

Amagoia Mujika

François Hollande eta PS Alderdi

Sozialista urte askoan amestutako

errealitatearen aurrean daude:

ez dakite zer-nolako arrakasta

erdietsiko duten gaur, baina

modu errazean gobernatzeko moduko

garaipena izango da. Eskuinak,

berriz, Nicolas Sarkozyren

porrotaren ondoren, lider sendorik

gabe egin du legebiltzarrerako

kanpaina, nora ezean, eta kideen

arteko desadostasuna agerian

utziz. Gaur, UMP alderdiak presidentetzarako

bozetan izandako

porrota berretsiko du legebiltzarrean,

aurreikuspen guztien arabera:

sozialisten gobernuarekin

kohabitazioan aritzeko legebiltzarrik

ez da egongo, eta Hollandek

iragarritako erreformak egiteko

aukera izango du.

Nekez lortu dute UMPn Sarkozyk

presidentetza galdu zuen

gauean bertan alderdikideei

eskatutako batasuna, legebiltzarreko

erronkari eusteko.

François Fillon lehen ministro

ohiak

eta

Jean-François Cope alderdiko

idazkari nagusiak, Sarkozyren

ordezkoa izateko irrikan biak,

hauteskundeen prozesua amaitu

arte halamoduzko bake akordioa

sinatu zuten, baina borroka pertsonala

ez ezik, ideologikoa ere

erakutsi dute mitinetan. Copek

eskuin muturretik gertuago

dagoen mezua eman du, nahiz

eta Fronte Nazionalari gerra politikoa

egin dion, eta Filloni eskandaluzkoa

iruditzen zaio disimulurik

gabe atzerritarrei dien mespretxua.

Sarkozyk, bere protagonismoarekin,

UMPren bi joerak

barneratzen jakin zuen: maiz

muturrerako joera erakutsita

ere, Fillonek harekin bat jarraitu

zuen, baina orain ez dago prest

Coperi gauza bera onartzeko.

Hori gutxi balitz bezala, Copek

UMPren lider gisa jardun zuen

kanpainaren lehen egunetan, eta

Fillonek atera behar izan zuen

esatera alderdiko idazkari nagusia

dela baina ez eskuinaren lider

«naturala». Giro horrek ez dio lagundu

Sarkozyri 2007an botoa

eman ziotenak bereganatzen, eta

joan den maiatzaren 6an presidentetzarako

botoa eman ziotenetako

asko ere etxean geratuko

dira. Eskuinaren desmotibazioak

abstentzioa elikatuko du.

Jean-François Cope, UMP alderdiko idazkari nagusia. CAROLINE BLUMBERG / EFE

Eskuindarren artean

UMPk Marine Le Penen eskuin

muturrarekin duen ezinikusiak

ez du indarrak batzeko gogorik

pizten, nahiz eta bati zein besteari

botoa emango dioten gehienen

nahia akordioak lortzea den. Marine

Le Penek Sarkozyren porrota

gertatuz gero, etorkizunean eskuinaren

buruzagi berri gisara

ikusi zuen bere burua, eta UMPn

ikusi zuen etsairik bortitzena. Legebiltzarreko

hauteskundeetan

ere horixe gertatu da, eta UMPk

eskuin muturrarekin akordioak

egitea debekatu die legebiltzarkide

hautagaiei.

Fronte Nazionalak edo Blue

Marinek izan zuen gorakadak ez

du oihartzun bera izango legebiltzarrean,

eta Cope sendo aritu da

Le Penen kontra, baina UMPk bigarren

itzulira igarotzeko aukera

duen barrutietan ez da horren gogor

aritu, ez baititu uxatu nahi

orain hari botoa eman baina bigarren

itzulian UMPrenak izan daitezkeenenak.

Bihar bertan, FNrekin

bilera egingo du UMPk. Biek

dute buruan bat edo beste aukerarik

gabe geratzen diren barrutietan

akordioren bat egitea.

Coperi, balizko akordioei buruz

galdetu diotenean hauxe erantzun

du: «Helburu bakarra daukat:

frantziar emakume eta gizonekin

hitz egitea, frantziar ororekin.

Hor, noski, FNri botoa eman

ziotenak ere sartzen dira. Haiei

esan nahi diet, herrikide maiteei,

gure lagunak direla, oso ongi ezagutzen

ditugula eta FNri botoa

ematea ezkerrari ematea bezala

dela». Fillonek, berriz, ez du ezer

jakin nahi, eta «politikan joera

guztietako alderdiekin hitz egiteko

gaitasuna erakutsi» beharraz

aritu da. Ezkerreko Frontearekin

ere hitz egiteko gogoa agertu du.

Presidentetzarako hauteskundeen

atarian, Marine Le Pen eskuin

muturraren buruzagiak

esan zuen «Frantziako politikaren

grabitate zentroa» bihurtu

dela. Legebiltzarrerako hauteskundeak

zituen orduan buruan,

Sarkozy eta Hollande «agortutako

sistema beraren bi aurpegiak»

direlako haren ustez, eta «etsipen

berriaren» ordezko izan nahi

zuen, Sarkozyren ordezkoa, alegia.

«Egia esanda, Asanblea Nazionala

da askatasun espazio bakarra».

Baina, eskuin muturraren

gorakada izugarria izanda

ere, ez du legebiltzarrean bere askatasunari

bidea egiteko indarrik

izango. Botoen %15 inguru

lortuko dituela esaten duten

arren, zero eta lau diputaturen artean

eskuratuko lituzke, Frantziako

sistemak bigarren itzulian

bi alderdi nagusiei egiten dielako

mesede. Legebiltzarreko hauteskundeak

presidentetzarako hauteskundeen

hirugarren itzulia

izango zirela iragarri zuen, baina

ez da halakorik gertatuko.

Gaurko bozetan abstentzioak

%40 baino gehiago bereganatuko

duela iragarri dute, eta Fronte

Nazionala alderdiak botoen %15

eskuratuta ere, abstentzioa horren

handia bada, oso zaila izango

du bigarren itzulian hiru hautagairen

partida askotan sartzea.

Hautagaiek botoen %12,5 behar

dituzte bigarren itzulira igarotzeko,

eta adituek uste dute FN hirutarako

lehian 50 barrutitan baino

ez dela borrokatuko.

Frantzian historikoki sozialistak

eta eskuin parlamentarioa eskuin

muturraren kontra aliatu

izan dira hirukoak gertatzen direnean,

Fronte Nazionala blokatzeko,

eta horrek bi alderdi nagusien

alde egiten du, txikien kaltean.

Ezkerraren txanda

Sozialistek gobernua eta Asanblea

Nazionala bereak izango dituzte.

Ez dago dudarik. Gidatzeko

zenbateko askatasuna izango duten

dago jokoan. Ekologisten

eserlekuak ziurtatuta dauzkate;

ez, ordea, Ezkerreko Frontearenak.

Presidentetzarako hauteskundeen

bigarren itzulian sozialisten

alde egin zuen Jean-Luc

Melenchon buruzagiak, baina sozialistek

akordio baterako oinarriak

ez dituzte jarri nahi izan, eta

haserrea erakutsi du kanpainan.

Baina bigarren itzulian ordezkaritza

ez duten lekuetan sozialisten

alde egitea espero da, eta legebiltzarra

osatzean ere, hainbat

akordio egitea, proposamen ezkertiarragoen

truke.

4 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian › Iritzia

Harroak

txean egingo luketena egiten dute

E kanpoan ere: goserik gabe jan, desiorik

gabe bizi. Ez dakite zer nahi duten,

hain daude ohituta beti zer desio behar

duten entzutera. Sena bera hartu diete

berezkoak ez dituzten beharrekin. Errazak

dira manipulatzen. Euren mesedetan

ari direla esanda engainatzen

dituzte, erosotasun gehiago eskainita

mantentzen dituzte lotuta,

askatasun gehiago dutela sinistarazita

hartzen dituzte gatibu.

Ez dira berehala

altxatuko. Morala jan diete,

morala ezarri diete. Horrexek

izorratu ditu.

Azkarrak dira ordea, eta

Zuzendaria:

Martxelo Otamendi

Zuzendariordea:

Iñaki Petxarroman

Edizio arduraduna:

Andoni Alvarez

Argitaratzailea:

Euskal Editorea SM

Publizitatea: Bidera

publizitatea

Lege gordailua:

SS-0662/03

Batzorde parekidea:

0712I84059

Egoitza nagusia:

Martin Ugalde kultur parkea.

Gudarien Etorbidea, z/g.

20140 Andoain.

Telefonoa:

(0034) 943-30 40 30

Faxa: (0034) 943-30 09 43

Webgunea:

www.berria.info

Posta elektronikoa:

berria@berria.info

Publizitatea:

publi@bidera.eu

Harpidetza saila:

(0034) 943 - 30 43 45

Date: 10/06/2012

Exemplaire: 2.782

Editeur: Euskal Editorea s.l.

Directeur de publication:

Martxelo Otamendi

Comission paritaire:

0712I84059

Delegation Labourd:

Lisses 3, 64100-Baiona.

Tel.: (0033) 559256220.

Fax: (0033) 559254303.

E-mail: lapurdi@berria.info

ORDEZKARITZAK

Araba: Bizenta Mogel, 6.

Posta kodea: 01008

Gasteiz. Telefonoa:

945-15 04 52. Erredakzioko

faxa: 945-14 83 07.

Posta elektronikoa:

araba @berria.info.

Bizkaia: Uribitarte kalea, 18,

3. C. Posta kodea: 48001

Bilbo. Telefonoa:

94-435 26 00. Erredakzioko

faxa: 94-423 49 75.

Posta elektronikoa:

bizkaia@berria.info.

Lapurdi: Lisses, 3. Posta

kodea: 64100 Baiona.

Telefonoa: 559-25 62 20.

Faxa: 559-25 43 03.

Posta elektronikoa:

lapurdi @berria.info.

Nafarroa: Iratxeko Monasterioa,

45, 13. Posta kodea:

31011 Iruñea. Telefonoa:

948-36 66 22.

Publizitatea: 948-36 66 23.

Posta elektronikoa:

nafarroa@berria.info.

berria

Jira

Xabier Gantzarain

Komisario politikoak,

bufeteetatik

Rafa Caride,

Kepa Pikabea,

Joseba Urrosolo

Euskal presoak

harroak, eta ez zaie gustatzen inork ezer

esatea, ez dute inoren esanik behar,

dena dakite, ongiaren eta gaizkiaren

gainetik bizi dira, edozein gertaera digeritzeko

gaitasuna dute, gero eta azkarrago

gainera; ezerk ez dauka garrantzi

handirik, dena joaten baita segituan,

eta ez dago astirik ezeri arreta jartzeko,

sakon lantzeko. Ezer ez da gailentzen.

Bakoitzak albiste bati ematen dio lehentasuna,

eta ematen du hartara

albiste guztiek balio bera dutela;

bakoitzak ikuspuntu bat hartzen

du, eta ematen du hartara

edozein ikuspuntu dela

baleko, denak direla balio

bereko, trukagarri, gauza

bera.

Desiorik gabe bizi

gara: ezin eta, gainera,

nahi ere ez.

Herensugearena

azen behin herensuge baten menpe

B bizi zen herri bat.Berak agindutakoa

egin ezean guztia suntsituko zuela egin

zien mehatxu: erreko zituela etxe eta lanabesak,idortuko

pentze eta alorrak,

akabatuko abere eta jendeak.Birrinduko

zuela guztia,mortu bihurtuko herri

oparoa.Beldurtuta,baietz esan zioten

herritarrek,obedituko ziotela.

Neska gazte bat emateko agindu

zien herensugeak.Zotz egin zuten,eta

patu beltzak jotako neskatoa

otzan eraman zioten.

Neskatoak eta haren hurbilekoek

izan ezik,lasai hartu

zuten arnasa besteek.Laster

eskatu zuen,ordea,

Bira

Idurre Eskisabel

Duela hilabete, Presoen

Kolektiboakaletik

gidatzen duen

komisario politikoen

taldeak, agiri baten

bidez, oraindik sarraila gehiago

eransten zien presoen ziegetako

ateei, Langraiz bideadamuketa-salaketa

terminoekin deskalifikatuz.

Kezkagarria da EPPKren izenean

presaka idatziriko agiri hori, presoek

barik, sarrailarik gabeko bulegoetan

idatzia zela jakitea. Hau da, oso

ondo bizi eta beren etxeetan gauero

lo egiten duten komisario politikoek

egina izatea.

Komisario politiko taldetxo horrek

ondo ezagutzen du Italian izan

zen damuketa politikoaren eta disoziazioaren

arteko ezberdintasuna.

Ondo dakien bezala gure artean ez

dela egon inongo salaketa zantzurik.

Badakite zer pentsatzen dugun,

baita zelako pausoak eman ditugun

ere, baina bost axola zaie. Nahiz eta

egia jakin, manipulatu egiten dute

beraiek inposatutako bidetik beste

preso batzuk irten ez daitezen.

ETAren 2006.eko su-etenaren ondoren,

kalean jendea pozak zoratzen

zegoenean, espetxeetako lokutorioetara

joaten ziren itxaropena zapuztera.

Batere gorritu gabe, presoei

hauxe adierazten ausartzen ziren:

Loiolako prozesuak borroka armatuaren

amaiera ekarriko zuela pentsatzen

zuenak jai zuela, borroka

armaturik gabe ezin zela jarraitu

eta. Loiolako prozesua zapuztu ondoren,

presoak nahasteko asmoz,

Zutik Euskal Herriatxostena baztertu

eta Mugarritxostena espetxeetan

sartzen saiatu ziren berberak

dira.

Hain zuzen, beste batzuen artean,

beraiek dira ETAk sufrimenduaren

luzapena besterik lortu ez

izanaren arduradunak. Eta hori,

700 preso espetxeetan 30 urteko zigorra

osorik betetzen ari direnean.

Hala eta guztiz ere, eta jendeak horrela

dela jakin, begirunez jokatzen

ari da beraiekin. ETAren amaiera,

ahidura eta porrotera eramatearen

ardura leporatzea ekidinez. Beraiek,

ordea, mentalitate berdinarekin

diraute: bat ez datorren oro irainez

egurtzeko eskubidea dutela

pentsatzen jarraituz.

Irlandan ere, duela 15 urte, arazoak

izan zituzten sektore txiki batekin

(IRA Verity eta Continnuity),

zeinak Gerry Adams eta Martin Mc-

Guinneess salataritzat jotzen zituzten.

Gurean, arazoa besterik izan

da: sektore txiki horrek dena kontrolatu

izan baitu, Batasunak bere

bide propioa egiteari ekin eta ETAri

aurre egitea erabaki duen arte. Ordutik,

komisario politikoen sektore

txiki horrek presoen kolektiboa soilik

kontrolatzen jarraitzen du, inolako

gizatasunik gabe eta presoak

eta haien familiak engainatuz.

Hauek, berriz, benetan jakingo balute

nola dabiltzan eta zenbat aukera

galtzen utzi dituzten urte hauetan

guztietan, ez liekete inoiz barkatuko.

EPPKren izenean argitaratutako

azken agiriarekin, berriz, oraindik

eta gehiago nahastu dute egoera.

Ez gara presoez ari, hauek urriaren

20an onartu baitzuten borroka

armatua betirako amaitu zela.

Agiri hori idatzi zuten komisario

politikoen taldetxoaz ari gara, zeinak,

hain sinplea eta hain nabaria

den «eragindako kaltea onartzen

dugu» esan beharrean, kontzeptuekin

jolasten jarraituz «gatazkak

kaltetuak eta biktimak eragin

ditu» dioen. Oso kontziente dira era

horretako adierazpenek ez dutela

presoen arazoa konpontzen laguntzen

eta zapuzketa besterik ez

duela eragiten, baina hala ere ez

dira kikiltzen.

1977ko Amnistiatik gaur egunera

arte (salbu 1982.ean ETApm-ko presoak,

likitzat, damututzat, salataritzat…

jo genituenak), preso guztiak

bakoitzaren egoera pertsonalaren

arabera atera dira espetxetik. Hau

da, bakoitzari jarritako zigorraren

arabera edo bakoitzak bere fidantza

ordainduta, hain zuzen. Inor, bat bakarra

ere ez da atera kolektiboki.

Beraz, 35 urte beranduago hainbeste

sufrimendu jasan eta eragin

ondoren, zentzu handiagoz jokatu

beharko litzateke presoen egoera

zailari konponbidea emateko orduan.

Eta hau ez da hauteskunde

emaitzekin samurtzen, zeren 87-89

urteetako hauteskunde emaitzak

egungoak baino hobeak baitziren,

ezkerreko burujabetzaren aldeko

metaketaren ikuspegitik. Beraz, 25

urte beranduago, HBtik baino EAtik

hurbilago dagoen politika eginez

gauzatzea ondo bada ere, ez da

espetxe barrutik suziriak botatzeko

modukoa.

Auzia da duela bi urte Gobernuak

preso guztiei pausoak eman eta legalitatearen

barruan konponbidea

Kezkagarria da

EPPKren izenean

presaka idatziriko

agiri hori, presoek

barik, sarrailarik

gabeko bulegoetan

idatzia zela jakitea

beste neskato bat.Are lasterrago beste

bat.Bi izan ziren hurrena.Eta neskatoak

ez ezik,mutikoak eskatzen hasi zen gero.

Andreak ere bai,gizonak...Hirunaka eta

launaka.Gero eta asegaitzago zen herensugea.Egun

batean,kanpotar bat iritsi

zen.Zur eta lur geratu zen etengabeko

zozketa zoro harekin,eta plazaren erdian

jarrita oihu egin zuen: «Ez al duzue

ikusten herensugea zuek elikatzen duzuela

Zuek biziarazten».Isilune larri

baten ostean,harri-makilak eskuan

hartu zituzten herritarrek eta aise

akabatu zuten leize atarian sabel

puztuz zetzan herensugea.

Noiz iritsiko da guregana

merkatuak esaten diegun

herensuge asegaitza guk

biziarazten dugula oihukatuko

digun kanpotarra

bilakatzeko aukera eskaini ziela,

betiere borroka armatutik aldendu

eta eragindako kaltearen onarpena

oinarri hartuta. Egungo gobernuak

bi fasetan planteatu du: lehen fasean,

hurbilketa egite aldera, preso

bakoitzak borroka armatua baztertu

beharko luke, eta, bigarren fasean,

legalitatearen barruan pausoak

eman.

Ez gara gu izango baldintzak bigundu

edo gogortu egin diren esango

dugunak, ondo badakigu ere panorama

nola dagoen. Ez da txantxetarako

gaia, eta are gutxiago egunkari

jakin batek «Langraiz bidearen

porrotaz» titulua egiteko. Ondo baitakite

presoen egoera gero eta

gehiago korapilatu dela eta katilukada

bat nahi izan ez duenari katilu

eta erdi eskaini zaizkiola, bi fasetan.

Eta horrek preso guztien kartzelaldia

luzatzea ekarri du.

Argi duguna da duela bi urte komisario

politikoek beste era batera

jokatu izan balute preso ugari EHko

espetxeetan egongo zirela jada. Asko,

etxean; eta beste batzuk, baimenekin

espetxetik ateratzen. Eta gizartean

askoz ere giro hobea arnastuko

zela egoera konplikatuenei aurre

egiteko orduan.

Langraiz bidea edo nahi den bezala

bataiatu, guk bidezkoa deritzogun

planteamendua onartu dugu

presoei dagokien irtenbidean. Ordea,

onartzeko prest ez gaudena zera

da: behin eta berriz, beraiek asmatutako

porrotei bizirauteko meritua

besterik izan ez duten komisario

politikoek gu ezbaian jartzea.

Hau da, 30 urtean baino gehiagoan

besteen sufrimenduari esker, zapuzketa

eta porrotak metatu edo

aukerak galtzen utzi eta presoentzat

kartzelaldi luzeagoa ekarri besterik

egin ez dutenek irain gaitzaten,

gezurretan eta manipulazioan

oinarrituta.

Are gehiago, ondo dakigunean

zergatik estatuak tratu ezberdina

izan duen komisario politikoekin

edo Bateragunekoekin. Hauei kartzela

zigorra ezarriz eta komisario

politikoei soka luzea emanez, kalean

bazterrak nahastu eta zapuzketa

handiagoa eragin dezaten presoengan

eta gizartean.

Hizpideak

Europan bidelagun bila

Xabin Makazaga

xmakazaga@berria.info

ende guztia Espainiaren ekonomia

J gainbeherari begira dago, Europak

hango —eta hemengo— finantza erakundeak

erreskatatzeak izan dezakeen

eragina jakin nahian. Baina Bidasoaz

iparraldera ere asko dago jokoan gaur.

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan

zentro-eskuineko hiru diputatu

eserlekuari eustera aterako dira

Ipar Euskal Herriko barrutietan. Jean

Grenetek, Michele Alliot-Mariek eta

Jean Lassallek, ordea, nekez jarraituko

dute Frantziako Asanblea Nazionalean.

Hiru aulki horietatik ezkerrak zenbat

irabaziko dituen, hor dago koska.

Izan ere, François Hollande Frantziako

presidente aukeratu dutelarik, PS

Alderdi Sozialista legebiltzarrean ere

nagusi izango ote den, hori izango da

jokoan gaur eta ekainaren 17ko bigarren

itzulian. Kohabitazioak zaildu

egingo lioke Hollanderi Europak daraman

ildoa aldatzeko lana; etxean murrizketetara

mugatu gabe hazkundea

bultzatzeko politikak egin ahal izatea,

ordea, bide-erakusle izango litzateke

Europan bidelagunak egin ahal izateko.

Erantzuna, astebete barru.

Hitz beste

Anjel Lertxundi

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 5

Iritzia ‹ Harian

Gogoratzen

ogoratzen bere bakardadean bizi den Karlos gizon

G angustiatsuaz Gogoratzen Atxagaren pertsonaiaren

dilema politiko eta moralez, iraganaren zamagatik

eta etorkizunaren ilunagatik sator baten gisa bizi beharraz

Gogoratzen beste lagun batzuekin batera gestionatutako

hotelean egiten duen ogiaren usain sarkorraz

Gogoratzen 1982 urteko futboleko mundu kopak Karlosen

hotelera ekarri duen Poloniako selekzioaz, selekzioko

Danuta interpretariari sozialismoak jada eragiten dion

nekeaz, Boniek futbolari izarrak daukan arrakasta izateko

grinaz Gogoratzen batzuek eta besteek bizi izandako

iraultzari buruzko fedearen eboluzioaz, krisiaz, zaharkitzeaz,

eta diskurtsoa berritu beharraren aukeraz zein zailtasunez

Hogeita hamar urte geroago, baloia Polonian da.

Baina, baloian zentratu ordez, ezusteko bide bat hartu du

ikuslearen arretak: orduko eta gaurko esperantzek eta

frustrazioek emandakoa eta kendutakoa du ikuskizun.

r Zaldieroa

Sortuko

ortuko dira besteak Noiz

sortuko dira Gu sortu ginen

enbor beretik, S

esan

Larrepetit

Arantxa Iturbe

Ulertzen dut

jendeak haien

kantak entzun

nahi izatea,

baina, beharbada,

egin dakiekeen

omenaldirik

eleganteena

sortzen jarraitzea

da

zuen. Eta haren hitzak liluratuta,

beti etorkizun. Sortzekoa. Eta gainera

kantatu egin zuen. Eta ez berak

bakarrik. Enbor beretik sortutako

beste batek ere bai. Eta baita

beste batzuek ere. Eta orain, denak

zain. Noiz sortuko

Delikatua da gaia, baina ez luke

behar. Hil direnak gogoan izatea

hunkigarria da oso. Hil direnak

maite izan genituela adieraztea,

miresgarria. Hil direnek egindakoa

miresten dugula aitortzea, sintzeroa.

Hil direnek utzi digutena harro

egoteko modukoa dela sentitzea,

ederra.

Eta hala ere.

Jakobari egin beharko nioke

kontsulta argitzeko ea zer gertatzen

ote zaion beti enborrari begira

dagoen adaxkari. Alegia, eta enbor

beretik datorrela jakin eta

onartu arren, airea zulatuz argi eta

elikagai bila bere bidea egiten ez

duenari. Oker bada ere. Baina haziz.

Bere kasa. Bere bidean.

Esan nahi dut gure sentitzen ditugun

kantari handiak hil zirenean

haiek gogoan, haien omenez, haiei

eskertuz, haienganako zorrez antolatutako,

adierazitako, egindako

guztia ulertu arren, iruditzen zaidala

iritsi dela momentua onartzekoa

enbor beretik sortu direla

besteak. Aspaldi sortu zirela batzuk.

Ez hainbeste, beste batzuk.

Eta sortzen ari direla. Gaur bertan

ere bai, beharbada. Eta ulertzen

dudala jendeak haien kantak

behin eta berriro entzun nahi izatea,

baina beharbada, haiei egin

dakiekeen omenaldirik eleganteena

sortzen jarraitzea dela. Eta batez

ere, sortu duenari erreparatzea.

Gure esku dago kantatu zuten

hartan arrazoi zutela frogatzea.

Sortu direlako beste asko. Eta seguru

asko, asko horietako bat baino

gehiago behartua sentituko da

(eta esker onez) «Sortuko dira

besteak» konbentzimenduz esatera,

munduan gehien maite duena

eginez, kantatuz, jendeak maita

dezan.

Gure esku dago ez direla

sortuKO esatea. Sortu direlako.

u

Zuzendariari

BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BERRIAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Berria, Martin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak

Internet bidez bidaltzeko: iritzia@berria.info.

Autobus geltokia

Donostiarentzat,

Erribera onena

Dokumentu hau sinatu dugunok

Donostiako autobus geltoki

berriaren kokalekuak arduratzen

gaitu. Datozen asteotan

Udalak honen inguruko behin

betiko erabakia hartuko duela

dirudienez, zera adierazi nahi

dugu:

1 - Urte luzez baldintza kaxkarreko

behin-behineko geltoki

bat izan dugu. Bada garaia

egungo eta etorkizuneko beharrei

aurreko egingo dien autobus

geltoki berri bat egiteko.

2 - Intermodalitatea da lehenengo

faktore erabakigarria.

Alde horretatik, gertuko bi trenbideekin

(Renfe eta Euskotren)

lotura izateari beharrezkoa

deritzogu, horiek baitira bidaiariek

autobus geltokira

joateko gehien erabiliko dituzten

garraiobideak.

3 - Iristeko erraztasuna da bigarren

faktore nagusia. Horrek

kokapen zentral bat eskatzen

du derrigor, hau da, hiriaren

grabitate zentrotik hurbil. Hortaz

gain, hiriko sarrera-irteerekin

ongi komunikatua behar du

izan, autobusei eta hiriko zirkulazioari

ahalik eta traba gutxien

sortze aldera.

4 - Geltoki hau aurrera begirako

proiektu gisa ulertzen

dugu. Beraz, uste dugu egoki

dimentsionatu behar direla,

hau da, nahikoa espaziorekin,

bai kanpoan bai eta barruan

ere, bidaiari eta operadoreen

beharrei erantzuteko.

Horregatik guztiagatik,

adierazi nahi dugu Loiolako

Erribera dela geltokia kokatzeko

lekurik aproposena, bai eta

aurrez aipaturiko irizpide eta

interesei egokien erantzuten

diena.

Egia Bizirik, Amigos del Ferrocarril,

Loiolako Erribera. Donostia.

6 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian › Iritzia

Eman botoa

Intxaurrondon

Argiaaldizkariaren aste

honetako azalak

ohartarazi digu Espainiako

Alderdien

Legea hamar urte betetzear dela.

Hilaren 27an, San Pelaio bigarrenean,

hamar urte egingo ditu

Espainiako Gorteek gehiengo

handiz onartutako lege bidegabea

indarrean jarri zenetik. Gogoratzen

Hura bai giroa: Prestige

ontzia bitan zatitzen, Garzon

18/98 sumarioa ixten, ETA Juan

Priede zinegotzi oriotarra hiltzen,

Espainia Perejil irla birkonkistatzen,

Ibarretxe plana

aurkezten... Eta Eusko Legebiltzarrean

gutxiengoan, orain

gehiengoan direnak.

Ezker abertzalearen arnasa

politikoa kentzea zen Alderdi

Politikoa bultzatu zutenen helburua,

eta, aitortu behar zaie, ia

itotzeraino kendu zioten arnasa

ETAren indarkeriak iraun duen

bitartean. Lizarra-Garaziko Itunaren

garaian abertzaleen

gehiengoak eta elkarlanak zer

arrisku zekartzan ere ondo asko

sumatu zuten, eta horri emandako

erantzuna ere izan zen

arau berria: ezker abertzalea

taula politikotik botaz, abertzaleen

gehiengoa ezinezko bihurtu.

Horrek ere funtzionatu die,

gorabeherekin, eta funtzionatzen

die oraindik ere (ikus Ajuria

Enea), denbora gutxirako

izango bada ere.

Sorturi buruz Espainiako Auzitegi

Konstituzionalak erabaki

beharrekoa erabakitzea baino

ez da falta Espainiako Alderdien

Lege tamalgarria historialarien

bazka izateko. Joan den

aste honetan mahai gainean

izan omen dute Konstituzionaleko

legelariek Sorturi buruzko

txostena, baina modu susmagarrian

atzeratu eta atzeratu ari

Handik eta

hemendik

Imanol Murua Uria

Non dago arazoa:

Intxaurrondoko

kuartelean lan egin

zenuela hainbat

urtez eta orain

zure jaioterrian,

demagun Huescan,

bizi zarela Eman

botoa Donostian

dira. Bilduri legezko bedeinkazioa

ematearen alde bozkatu zuten

sei magistratuen aurkako

kanpaina izugarri haren eragina

hor dago oraindik. Gaur ez

bada bihar, ordea, erabakia etorriko

da.

Bukatu dira tranpak beraz

Jorge Fernandez Diaz Espainiako

Barne ministroak berak parekatu

ditu duela hamar urteko

Alderdien Legea eta Hego Euskal

Herriko erroldak aldatzeko

oraingo plana. «Alderdien Legea

abian jarri zenean, Auzitegi

Konstituzionalaren galbahea ez

zuela pasako esan zuenik izan

zen. Egin zen. Iniziatiba hau ez

da hura baino zailagoa», azaldu

du ministroak, ETArengandik

ihesi Euskal Herria utzi omen

zutenei Hego Euskal Herriko

hauteskundeetan botoa emateko

eskubidea emateko aitzakian

inoiz Euskal Herrian bizi

izan den edonori boto eskubidea

emateko planari buruzko azalpenak

eman dituenean.

Sofistikazio handirik gabe

gainditu asmo dituzte legezko

zailtasun agerikoak, arkitektura

juridiko finetan galdu gabe.

Ezinezkoa dela bereiztea nork

alde egin zuen ETAren mehatxuagatik

eta nork beste arrazoiengatik

Non dago arazoa:

inoiz Euskal Herrian bizi izan

diren guztiek eskubidea izango

dute, hala nahi izanez gero, hemen

erroldatua izateko. Intxaurrondoko

kuartelean lan egin

zenuela hainbat urtez eta orain

zure jaioterrian, demagun

Huescan, bizi zarela Eman botoa

Donostian. Ez da Carlos

Iturgaitzen ateraldia ezta Antonio

Basagoitiren azken burutazioa

izan. Espainiako Gobernuak

zuzenbide konstituzionaleko

hogei bat aditu bildu ditu,

Fabio Pasqua irakasleari eskatu

dio txostena egiteko eta,

oraingoz, horixe proposamena.

Gehiegi litzateke. Horrenbesteraino

iritsiko direnik sinestea

zail egiten da. Baina hilaren

27an hamar urte egingo ditu hamarkada

oso batez herri honetako

boto-emaileen %15 inguru ordezkaritza

politikorik gabe utzi

dituen legea onartu zutenetik.

Eusko Legebiltzarrerako hurrengo

hauteskundeetarako berandu

dabiltza akaso, baina epe

luzeagora jokatzen ere badakite

Madrilen.

Hamar urte ikerketa

mundura zabaltzen

Irati Kortabitarte

Basque Research

webgunearen arduraduna

Elhuyar Fundazioaren

Basque Research

webgunea 2002.

urtean jarri zen

abian, Eusko Jaurlaritzaren

2001-2004 Zientzia eta

Teknologia Planaren barruan.

Zientzia eta teknologia hedatzea

zen plan horren helburu estrategikoetako

bat. Hain zuzen,

esparru horretan, Elhuyar Fundazioak

Eusko Jaurlaritzaren

Industria Sailaren eta Gipuzkoako

Foru Aldundiaren laguntzarekin

jarri zuen martxan Interneteko

webgune hori.

Euskal ikerketaren sarea indartzeko

bokazioz jaio zen; ikerketa-agenteen

arteko topagune

gisa, elkarren berri emateko eta

Euskal Herriko zein nazioarteko

kazetariei zerbitzua emateko.

Hala, unibertsitateetan ikerketa-taldeak,

zentro teknologikoak

eta enpresen I+G

unitateak garatuz eta indartuz

joan diren heinean, Basque Research

webgunea ere haziz joan

da.

Basque Research webgunearen

hamar urteko ibilbidean,

Gizarteak eta

ikerketak elkarren

beharra dute aurrera

egingo badute

izugarri ugaldu dira zientziaeta

teknologia-eragileak. Estrategia

argi bati jarraiki, unibertsitateetako

ikerketa-taldeak,

klusterrak, IK4 Aliantza Teknologikoa,

Tecnalia Korporazio

Teknologikoa, enpresen I+G

unitateak, CIC (Centro de Investigación

Cooperativa) eta BERC

(Basque Excellence Research

Centres) ikerketa-zentroak, ES-

TIA eta Izarbel teknopoloak, Bikaintasun

Campus izendapenak

eta Euskadiko Zientzia Sistema

sendotzeko Eusko

Jaurlaritzako Innobasque

Agentzia eta Ikerbasque Fundazioa

sortu dira, besteak beste.

Euskal gizartean zientzia eta

teknologiaren inguruko sarea

osatuz joan ahala, webgunea

ere sendotuz joan da. Azken finean,

jarduera horren guztiaren

isla da.

Basque Research webguneak

hamar urte bete ditu Euskal Herrian

egiten den ikerketaren,

garapenaren eta berrikuntzaren

erakusleiho izaten. Hamar

urte hauetan, 8.000 albiste eta

ekitaldi bildu eta zabaldu ditu;

ez bakarrik Euskal Herrian, baita

mundu zabalean ere. Izan ere,

ikerketa eta garapenerako sareak

sortzea izan da Basque Researchen

lehentasuna hasiera-hasieratik.

Horretan, aipagarriak

dira Europako ikerketa biltzen

duen Alphagalileo webgunearekin

eta Europako Batzordearen

Cordis Wire webgunearekin dituen

lankidetzak. Era berean,

Basque Researchen argitaratutako

albisteak Eurekalert! webgunean

ere zabaltzen dira,

2004an sinatutako hitzarmen

bati esker. Science aldizkari ospetsua

editatzen duen taldearen

webgunea da Eurekalert!.

Sare horri esker, hamar urte

hauetan, Euskal Herrian egiten

den ikerketari buruzko albisteak

komunikabide entzutetsu askotan

agertu dira: The Times,

New Scientist, BBC, Discovery

Channel, National Geographic,

CNN...

Azken finean, Euskal Herrian

egiten den ikerketaren garapenaren

lekuko da Basque Research;

baita gizartearen garapenaren

lekuko ere, neurri batean.

Izan ere, teknologia,

osasuna, medikuntza eta ingurumena

izan dira webguneak

zabaldu dituen ikerketaren alorreko

gai nagusiak. Hain justu,

gai horiek nabarmendu ziren

iaz Elhuyar Fundazioak egindako

Euskal Herriko gazteen zientzia

eta teknologiari buruzko

pertzepzioa 2011 azterketan (Elhuyar

Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren

Hezkuntza Sailaren

eta Euskal Herriko Unibertsitateko

Kultura Zientifikoko Katedraren

laguntzaz egin zuen azterketa).

Azterketa horren arabera,

gazteek nahikoa interes

erakusten dute zientzia eta teknologiako

gaietan, eta arlo

hauek pizten dute arreta edo jakin-min

handiena: informatika,

teknologia, ingurumena eta

osasuna.

Hain zuzen ere, ingurumenarazoei

aurre egiteko, energiaren

auziari soluzioak bilatzeko,

fabrikaziorako teknologia aurreratuak

sortzeko edo adinekoen

bizi-kalitatea hobetzeko, besteak

beste, ezinbestekoa da ikerketaren,

garapenaren eta

berrikuntzaren (I+G+Baren) aldeko

apustua egitea. Eta badirudi

bide hori hartu dutela erakundeek

ere. Horrenbestez,

gaur egungo gizarteak ikerketamunduan

emandako aurrerapausoen

jakitun eta bultzatzaile

izan behar du. Alegia, gizarteak

eta ikerketak elkarren beharra

dute aurrera egingo badute.

Izan ere, zientzia eta teknologiaren

garapena, gizakientzat eta

gizartearentzat hobekuntza-iturri

bat izateaz gain, gizarte aurreratuen

oinarrizko ezaugarri

bat da. Horrenbestez, Basque

Research webguneak luzaroan

jarraitu nahi du Euskal Herrian

egiten den I+G+Baren argazkia

gizarteari eskaintzen. Betiere,

orain arteko ibilbide emankorrari

jarraituz eta etorkizuneko

beharrei arrakastaz erantzunez.

Eusko Jaurlaritzak 2015eko

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako

Plana aurkeztu berri

du. 2001-2004an hasitako bideari

segida emanez, euskal gizartea

ezagutzan eta

berrikuntzan oinarritzen den

gizarte bihurtzeko eta gizarte

aurreratuenekin parekatzeko

modukoa izateko apustua berritu

du. Horretarako, ezinbestekoa

da Zientzia, Teknologia eta

Berrikuntzaren Euskal Sarean

dauden agente guztien arteko

lotura egoki bideratzea, sinergia

guztiei probetxurik handiena

ateratzeko eta eskura dauden

baliabideak eraginkortasunez

kudeatzeko. Lan horietan

jarraituko du, hain zuzen ere,

Basque Research webguneak,

eragileen arteko lankidetzak

sortzeko eremu bat eskainiz eta

eduki horiek han eta hemen gizarteratuz.

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 7

‹ Publizitatea

8 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian › Euskal Herria

Jesus Loza q Elkarbizitza eta Memoriarako Jaurlaritzako arduraduna

Jesus Lozak argi dauka euskal presoentzat amnistiarik ez dela egongo eta

presoek indibidualki gizarteratzeko borondatea erakustea beste biderik ez dutela.

Uste du aurki hasiko direla kaleratzen gaixotasun larriak dituzten hainbat preso.

«Sakabanaketak ez du

zentzurik, gizarteratzea

lortu nahi badugu»

Edurne Begiristain Gasteiz

Jesus Loza (Gasteiz, 1957) Eusko

Jaurlaritzako Elkarbizitza eta

Memoria sustatzeko arduradunaren

ustetan, une honetan ETAri

eta ezker abertzaleari baino ez

dagokie urratsak egitea.

Zertan ari zara lanean une honetan

Memoria, bizikidetza eta justizia

alorretan lan egiten ari naiz. Batetik,

memoria barneratzailea

lortzeko lanean nabil, baina argi

utzita hemen hiltzaileak eta hildakoak

egon direla eta hilketak

babestu eta beste alde batera begiratu

dutenak ere izan direla.

Bestetik, bizikidetza alorrean

Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza

Planaren arlo garrantzitsuenak

garatzen ari naiz, eta etorkizunean

gizartearen zutabeak

izan behar duten printzipio eta

balioak zehazteko herritarren

ituna adostea da nire asmoa. Eta,

azkenik, justizia arloan, espetxe

politikan jarri dut lehentasuna,

ETAko presoak gizarteratzea lortzeko.

Zeregin horiek burutzea zaila izaten

ari da

Lana ez da samurra, oraindik zauri

asko irekita daudelako. Hala

ere, esan behar dut gizarte zibilarekin

izan ditudan harremanetan

oinarrizko elkarbizitza arauak

adosteko borondatea sumatu dudala

alde denetan. Gizarte berri

bat eraikitzeko oinarriak adosteko

prestasuna ikusten ari naiz

alde batean zein bestean.

Une honetan nori dagokio urratsak

egitea bakean aurrera egiteko

Argi dago elkarbizitzari min handiena

egin dionak eman behar dituela

pausoak. Hil duenak, estortsioa

erabili duenak eta bahiketak

egin dituenak egin beharko

ditu urratsak. Hemen bizikidetza

arazo bat baldin badugu, ETAk

hil eta mehatxatu duelako eta gizartearen

zati batek beste aldera

begiratu duelako dugu. Mundu

hori laguntzeko prest gaude, baina

aurretik urratsak egin beharko

ditu. ETAk desegin egin beharko

luke, eta ezker abertzaleak

bere gain hartu beharko luke gertatutakoaren

erantzukizuna.

Espainiako Gobernuak ez du pausorik

eman behar

Elkarbizitza lortzeko bidean denok

egin behar ditugu urratsak,

Eusko Jaurlaritzak, Espainiako

Gobernuak... nork bere arduratik.

Eusko Jaurlaritzan borondatea

dugu laguntzeko, eta pausoak

ematen ari gara: presoak gizarteratzeko

prozesuarekin, Memoriaren

Institutua sortzeko erabakiarekin,

Poliziaren biktimen aldeko

dekretuarekin... Espainiako Gobernuak

ere pausoa eman du, espetxe

politikan gizarteratze plan

bat mahai gainean jarrita. Orain,

ezker abertzaleari dagokio presoei

esatea legedia bete behar dutela,

ez baitu zentzurik ezker abertzalea

bera legedia betetzeko

prest egotea eta ETAko presoei

gauza bera egitea eragoztea. Uste

dut garrantzitsua dela presoak

apurka-apurka EAEko kartzeletara

hurbiltzen joatea, baina betiere

gizarteratzea helburu hartuta.

ETAko presoek euren gizarteratze

indibiduala bultzatuko balute,

hurbildu beharko lirateke.

Egungo legediarekin ezin da urratsik

egin presoen egoera hobetzeko

Noski. Legeak aukera asko ematen

ditu. Horren isla da ETAko bi

presori duela gutxi baldintzapeko

askatasuna eman dietela eta horietako

batek Parot doktrina ezarria

zuela. Espetxe legediak bide

asko ahalbidetzen ditu, betiere

presoak gizarteratzeko borondatea

erakusten badu. Eta uste dut

prozesu hori azkartzen lagunduko

lukeela ezker abertzaleak bere

presoei legedia bete behar dutela

argi esaten badie eta ETAk desegiteko

erabakia hartzen badu.

EPPK-k, ordea, ez du bat egiten neurri

indibidualekin,eta irteera kolektiboa

eskatu du.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboari

argi esan behar zaio amnistiarik

eta irtenbide kolektiborik

ez dela egongo. Presoek eta haien

senideek hautatu beharko dute

zigorra osorik bete nahi duten ala

gizarteratzea nahi duten.

«ETAko presoak kalera

aterako dira, baina

nola aterako diren da

garrantzitsuena»

«‘Parot doktrina’ baino

garrantzitsuagoa da

presoa gizarteratzeko

prest egotea»

«Poliziaren biktimei

ez diegu omenaldi

publikorik egingo

guztiak aitortu arte»

«Poliziaren

gehiegikerien ardura

gehiegikeria egin duen

funtzionarioarena da»

Irlandan presoekin erabilitako ereduak

hemen balio dezake

Ez, ez dut uste. Guk badugu gure

eredua, eta ez dugu ezer berririk

asmatu behar. Indarkeriatik aldentzeko

borondatea erakusteko,

alde guztiak gogobeteko dituzten

formulak erabil daitezke. Onurak

bilatzeko orduan ere baldintza

batzuk bete behar dira egindako

samina onartzeko eta erreparazioa

jasotzeko, eta hori gauzatzeko

ere bide ezberdinak erabil daitezke.

Batasunaren munduak

oniritzia emango balu preso bakoitzak

gizarteratze prozesuarekin

bat egin dezan, urrats erraldoia

egingo genuke. Mezua argia

da: demokrazia eta zuzenbide estatua

prest dago laguntzeko, baina

urrats garrantzitsuenak presoek

egin behar dituzte.

Aro politiko berri honetan sakabanaketa

politikak zentzurik ba al dauka

Galderak ez du izan behar sakabanaketak

egon behar duen ala ez,

baizik eta gizarteratze prozesuak

martxan jartzeko gai garen ala ez.

Eta uste dut gizarteratze prozesua

errazteko lagungarriagoa dela

presoak elkarrekin egotea. Zaballan,

adibidez, batera daude

hainbat preso, eta eztabaidarako

aukera dute. Beraz, sakabanaketak

ez du zentzurik, baldin eta gizarteratzea

lortu nahi badugu.

Presoek gizarteratzeko borondate

argia erakusten badute, sakabanaketak

ez du zentzurik.

Senideen sufrimendua ere hor dago,

errepideetako istripuak ere bai...

Ikuspuntu gizatiar batetik ikusita,

sakabanaketak amaitu egin beharko

luke

Senideen egoera ulertzen dut,

baina haiek ulertu behar dute

presoaren etorkizunaz arduratu

behar dugula. Denok bide beretik

joan beharko genuke gizarteratze

prozesu indibidualaren alde,

modu sistematikoan presoak

hurbilduko liratekeelako. Sakabanaketa

amaitzeak baino gehiago,

gizarteratzeak izan behar du

lehentasuna. ETAren porrotarekin

denok irabazi dugu, eta garaipen

horretan presoek ere irabazi

beharko dute. Baina hori haien

esku dago, eta erabakia hartzeko

ez lukete kanpoko mehatxu eta

presiorik onartu behar.

Presoen eta biktimen arteko bilerak

antolatzen jarraituko du Eusko Jaurlaritzak

Hori da gure asmoa. Horretarako,

Espainiako Gobernuarekin akordioa

lortzen saiatzen ari gara.

Uste dugu presoen eta biktimen

arteko bilerak oso positiboak

izan direla, ez bakarrik biktimentzat,

baita presoentzat ere. Izan

ere, pertsona batek norbait hiltzen

duenean zama bat eramaten

du gainean bizitza osorako.

Batzuek pentsatuko dute presoak

basapiztia batzuk direla, baina

pertsonak dira, eta badute euren

duintasuna eta kontzientzia. Presoek

ausardia erakusten dute

biktimaren senide batekin egoteko

urratsa egiten dutenean, eta

nolabait esatearren, kontzientzia

garbitzen dute eta humanizatu

egiten dira. ETAko presoak, azkenean,

kalera aterako dira, baina

garrantzitsuena da espetxetik

nola aterako diren. Preso askok

ez dakite euren bizitzarekin zer

egin kartzelatik ateratzen direnean,

eta pertsona horiei lagundu

behar diegu euren bizitza bideratzeko.

Uste duzu presoak, modu batean ala

bestean, kalera ateratzen joango direla,

denak aske egon arte

Bai, noski. Baina ez gaitu kezkatu

behar aterako diren ala ez, atera

aterako direlako, kartzelatik

nola irtengo diren baizik. Presoek

apurka-apurka atera beharko

dute. Borondateak batu behar ditugu

amaiera ordenatua eta zentzuzkoa

izan dadin, hori denen

onerako izango baita.

Etxerat-eko kideekin bildu zara

Ez, baina borondate osoa daukat

haiekin biltzeko.

Parot doktrina baliogabetu beharko

litzateke

Parot doktrinak, berez, ez nau

askorik kezkatzen. Izan ere,

borondatea izanez gero, espetxe

zigorrak lehen, bigarren edo

hirugarren graduan edo baldintzapeko

askatasunean bete daitezkeelako.

Presoak gizarteratzeko

borondatea izatea beste

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 9

Euskal Herria ‹ Harian

JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

latuko dugula eta emaitzak izango

dituela.

Esan nahi duzu luze gabe gaixorik

dauden preso batzuk kalera aterako

direla

Bai, posible da hori gertatzea.

Hori da gure nahia behintzat. Ezinezkoa

izango da beti erabat ados

jartzea, eta maiz espetxe zaintzako

epailearengana jo beharko

dugu, hark, auzi medikuekin

batera, erabakia har dezan. Espetxe

erakundeetako txostenak eta

familiaren edo konfiantzazko

medikuaren txostenak alderatu

beharko dira, eta, zalantzazko

kasuetan, epaileak erabaki

beharko du.

Memoriaren Institutua sortzea erabaki

du legebiltzarrak. Biktima guztien

errekonozimenduaren ibilbide

instituzionala bukatu barik dagoenez,

ez al da azkarregi halako urratsak

egiteko

Memoria izatea ezinbestekoa da

gertatutakoa berriro errepika ez

dadin, eta uste dut lehenbailehen

hasi behar dugula lan horretan.

Memoriarik ez dagoenean zauriak

berriro ireki daitezke, eta oso

garrantzitsua da une honetan

bertan hastea memoria eraikitzen.

Memoria bateratzailea izan

behar du, noski, biktima guztiak

aintzat hartuko dituena. Biktima

guztien sufrimendua ezin da parekatu,

baina memoria guztiak

aintzat hartu behar dira.

ETAren biktimak eta estatuaren biktimak

berdin tratatzen ditu Jaurlaritzak

Uste dut urteetan tratamendu hobea

merezi izan dutela biktima

guztiek. Une honetan motibazio

politikoak eragindako biktimei

aitortza eta erreparazioa ematen

hasi gara, eta aitortu behar dugu

biktima horiekin berandu iritsi

garela, beste biktimekin baino beranduago.

Autokritika hori egin

beharra dago. Poliziaren biktimen

aldeko lehen dekretua onartzear

gaude, eta bigarrena prestatzen

ari gara. Baina horiek ez dute

azken urratsak izan behar. Zauri

asko irekita daude oraindik, eta

abiatu ditugun neurri horiek sendagaia

izatea nahi dugu.

Errekonozimendu publikoari dagokionez,

behintzat, Poliziaren biktimak

bigarren mailan daude ETAren

biktimekin alderatuta.

Bigarren mailan baino gehiago,

bigarren denboran daudela esango

nuke. Jaurlaritzak biktima horien

aldeko omenaldi publikoa

egingo du guztiei merezi duten

errekonozimendua ematen dienean,

ez lehenago. Ezin dugu biktima

horien errekonozimendu

publikorik egin, aurretik legalki

aitortu ez baditugu eta ordainik

eman ez badiegu. Lehenbailehen

egin beharko da hori, baina aurretik

beste pauso batzuk eman behar

dira.

Estatuak ez luke barkamena eskatu

behar tortura kasuengatik eta estatu

funtzionarioek egindako giza eskubideen

urraketengatik

Poliziaren gehiegikerien ardura

edozein neurri baino garrantzitsuagoa

da.

Gaixorik dauden presoei buruzko

proposamena igorri behar zenion

Barne Ministerioari. Zertan da

Gaixotasunaren diagnostikoa eta

pronostikoa baino gehiago, gaixotasunak

presoarengan duen eragina

neurtzeko eskatu diogu Barne

Ministerioari. Izan ere, uste dugu

legedia nahiko anbiguoa dela

gaixotasun larriak eta sendaezinak

zeintzuk diren zehazteko orduan.

Guretzat garrantzitsuena

gaixoak izan behar du, ez gaixotasunak.

Adibidez, bularreko minbizi

bat gaixotasun larria da, baina

senda daiteke, eta diabetesa

gaixotasun larria da, baina sendaezina

da. Hau da, fokua presoaren

egoeran jarri behar dugu, eta ez

horrenbeste legediak gaixotasunei

buruz zehazten duen horretan.

Hori igorri diogu ministerioari,

eta une honetan harremanetan

ari gara irtenbide bat lortzeko. Uste

dut luze gabe formularen bat bigehiegikeria

egin duen funtzionarioarena

da, ez besterik.

Zuzenbide estatuak aitortu

beharko luke funtzionario jakin

batzuek gehiegikeriaz jokatu

dutela, eta horrek zilegitasuna

emango lioke. Baina delitua egin

duenak eskatu behar du barkamena.

Barkamena etorriko bada,

etorriko da biktima batzuk aitortzeko

eta erreparatzeko atzerapena

egon delako eta biktima

horiek urteetan ahaztuta egon

direlako, baina besterik ez.

Espainiako Auzitegi Konstituzionala

Sorturi buruzko erabakia atzeratzen

ari da.Zein iritzi duzu gaiaren inguruan

Konstituzionalak mahai gainean

dauka gaia, eta erabakia hartzen

duenean, dena delakoa izanda

ere, errespetatu egingo dugu.

Nire iritziz, ezker abertzalea erakundeetan

baldin badago Bildu

eta Amaiurren bitartez, juridikoki

posible egin beharko litzateke

jada politikoki errealitate dena.

10 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian › Euskal Herria

Iheslariek diote

konponbidean

eragile izan

behar dutela

Frantzia eta Espainiari ziurtatu diete ez dela

gatazkaren konponbide justurik egonen

iheslari politikoen ekarpena bazterturik

Abian den prozesuarekiko konfiantza osoa

berretsi dute, bideko trabak gainditzeko

Aitor Renteria Azkaine

Euskal Herriak pairatzen duen

gatazka politikoa gainditu eta

konponbide justua lortu nahi baldin

bada haien ekarpena onartzea

halabeharrezkoa izanen dela

adierazi zuten atzo euskal iheslari

politikoek Azkainen (Lapurdi)

egindako ekitaldian. Bi estatuei

dei egin zieten bukaera emateko

prozesua trabatzeko erabakiari

eta gatazkaren parte eta biktima

izan diren iheslarien ekarpena

kontuan hartzeko. «Bai ala bai,

dei egiten diegu bi estatuei, uler

dezaten ez dela konponbide justurik

egonen iheslarien ekarpena

kontuan hartu gabe», adierazi zuten

ekitaldi politikoko antolatzaileek.

Esker beroak eman zizkien

ekitaldian parte hartu zuten

ehunka herritarrei, baita klandestinitatean

bizitzera behartuak

direnei, deportazioa pairatu

dutenei eta euskal preso politikoei

ere.

Iheslari politikoen kolektiboko

bozeramaile Xabier Miguel Ezkerrak

hamarkada luzeetan Ipar

Euskal Herriko biztanleengandik

jaso duten laguntza eskertu zuen.

Ehunka herritarren laguntza isilari

esker, Espainiaren eta Frantziaren

errepresioari buru egin

ahal izan diotela adierazi zuen.

«Iheslariak betidanik egon dira

Euskal Herrian, eta iraun badugu,

herritarren engaiamenduari

eta laguntzari esker iraun dugu;

haiei esker ez gaituzte asimilatu,

herri hau ez dute ito, borroka hau

ez dute isildu» adierazi zuen.

Iheslari politikoen izaera definitzeko

orduan, azaldu zuen anitza

hitzak ez duela balio konplexutasuna

azaltzeko. Batzuk Ipar

Euskal Herrian badaude ere,

anitz munduan zehar barreiaturik

daudela gogoratu zuen, bai deportazioan,

ihesean edo egoitza

asignaturik. «Gure herrira itzuli

nahi dugu, eta Herrira-rekin itzuliko

gara, baina ez hauteskundeetan

iruzurra egitera herritarren

nahia bestelakotzeko, baizik eta

herriarekin batera konponbide

integral baten osaketan parte

hartzeko».

Iheslarien bila

Konponbide politikoan jarrera

aktiboa izatera deitu zituen iheslariak,

azpimarratuta munduan

zehar barreiaturik badaude ezin

dela haien etorreraren zain egon.

Ekitaldi politikoko une bat, atzo, Azkainen. TALA

Iheslariak itzultzeko

arrazoia konponbidea

dela erran dute, ez

«iruzur egitea»

Urtarrilean iheslarien

bozeramaileak

izendatu zituztela

gogorarazi dute

«Haien bila joan behar dugu, eta

herrira ekarri beharko ditugu».

Iheslariek mundu zabalera jo badute

babesaren bila eta egoerarik

bortitzenak pairatu baldin badituzte

borondate argi baten adierazle

dela nabarmendu zuen kolektiboak.

Azken 50 urteetan eramandako

borroka herriaren

erabakitzeko eskubidearen alde

kapitalizatzeko borondatea azpimarratu

zuen.

Gatazkaren ondorioak pairatu

dituzten herritarrak herrira ekartzea

funtsezko urratsa dela ziurtatu

zuen. «Herrira mugimenduaren

logikan, preso eta iheslari

politikoak herrira ekarriko dituen

gizarte uholdearen partaide

izan nahi dugu».

Gatazka politikoa izan den herrietan

konponbidearen fasea zaila

eta neketsua izan ohi dela gogorarazi

zuen. Ezker abertzaleak

egindako alde bakarreko urratsaren

garrantzia azpimarratu zuen,

konponbiderako borondatea berretsita.

Bide horretan Espainiak

eta Frantziak trabak jartzeko gutizia

ukan dezaketela azaldu

zuen, baina atzoko ekitaldian parte

hartu zuten goi mailako kirolariak

metafora gisa erabiliz, traba

horiek gainditzeko egokitzapena

eskatu zuen. «Belar txarrak ateratzen

badira, segalariak beharko

ditugu; enborrak begi gotorrak

baditu, aizkolariak eta harri zulatzaileak

ere bai, preso atxikitzen

dituzten militanteak askatzeko».

Ziklo politiko berri baten aldeko

parioa osoki sostengatzen dutela

ziurtatu zuten iheslari politikoek.

Bide hori irekitzeko lanean,

auzolanaren eta herrigintzaren

protagonismoa ezinbestekoa izanen

dela azaldu zuten. Estatuen

errepresioak bidean aitzinamendurik

egiten ez dela aditzera ematen

duen arren, gau beltzaren bukaeran

egunsentia dagoela erran

zuen.

Ordezkaritza

Bi Estatuei jakinarazi zien euskal

iheslari politikoen kolektiboak

izendatu dituela konponbidearen

ildoan parte hartu behar duten

bozeramaleak. «Urtarrileko agiriak

argi izendatu zituen zein diren

prozesu horretan parte hartu

behar duten bozeramaleak eta

iheslariek berresten dugu horiek

direla ordezkatzen gaituztenak».

Kirolarien eskutik abiatu zen

atzoko ekimena eta musikaren bidetik

bururatu. Ehunka herritarrek

hartu zuten parte eta ez zuten

aitzinetik finkatu ordutegia

errespetatu. Urte luzeetan elkar

ikusi gabe egondako lagunak

agurtzeko eta haien berri izateko

parada hartu zuten, konponbidearen

aldeko urratsen bermean.

Gaixo dauden presoak askatzeko eskatu dute Gasteizen

Leonera martxa egin

dute Arrasatetik,

eta Hego Uriben

Txus Martin askatzeko

eskatu dute

Erredakzioa Gasteiz

Herrira-k antolatuta, hainbat mobilizazio

egin dira asteburu honetan,

gaixo dauden euskal presoak

berehala aska ditzatela eskatzeko.

Gasteizen, esaterako, manifestazioa

egin zuten ehunka lagunek.

Gaixo larri dauden hamalau

euskal presoak askatzeko eskatzen

zuen pankartaren atzean bildu

ziren manifestariak, eta zehazki

Jose Angel Biguri, Jose Ramon

Lopez de Abetxuko eta Gotzone

Lopez de Luzuriaga preso arabarrak

askatzeko eskatu zuten.

Ane Zelaia eta Ana Saez de Urabain

antolatzaileek aldarrikatu

zuten «giza eskubideak errespetatzeko

eta espetxe politika aldatzeko»

garaia dela. Bake eta normalizaziora

bidean «giza eskubideen

urraketarik gabeko etorkizuna»

eraiki behar dela nabarmendu zuten,

eta gatazkaren «ondorio guztiak»

gainditzeko lan egin behar

dela.

Arrasatetik (Gipuzkoa) Leongo

espetxeraino (Espainia) eraman

zuten gaixo dauden presoak askatzeko

aldarrikapena. Bilduko,

Aralarreko eta EAJko hamasei zinegotzien

babesarekin, sei zinegotzi

eta alkatea espetxe zuzendaritzarekin

biltzen saiatu ziren, Josu

Uribetxeberria presoaren egoeraren

berri emateko. Zuzendariak

ez zituen hartu, debekatuta

zeukala argudiatuta. Eta, beraz,

espetxe barrura sartu, eta gutun

bat utzi zuten harentzat. Uribetxeberria

gaixo dago, eta, beraz,

haren eskubideak errespetatu eta

libre uzteko eskaria helarazi zioten

espetxeko zuzendaritzari.

Udaleko ordezkariekin batera,

herritarrak ere joan ziren Leonera,

autobusez, Uribetxeberriari

eta gainerako presoei elkartasuna

adierazteko. Espetxe inguruetan

manifestazio tankerako bat

egin zuten, eta une batean euskal

preso batzuk atera ziren leihoetara,

eskertzeko. «Une hunkigarriak»

bizi izan zituztela esan zuten

antolatzaileek. Espetxetik

bueltan manifestazioa ere egin

zuten herrian.

Hego Uribeko eskualdean (Bizkaia)

ere mobilizazioa egin zuten

atzo. Bizikleta martxa egin zuten,

gaixo larri dagoen Txus Martin

askatzeko eskatuz. Ugaon hasi

eta Galdakaon amaitu zuten martxa,

eta ekitaldia eta herri manifestazioa

egin zituzten han.

Gaur ere izango dira mobilizazioak.

Arbizun (Nafarroa) Jesus

Mari Mendinueta Poxtiña gaixo

dagoen herriko presoa askatzeko

eskatuz aterako dira kalera,

19:00etan.

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 11

Euskal Herria ‹ Harian

Alternatibak eta Aralarrek

koalizioaren alde egin dute

Gaur aurkeztuko dute

ezkerreko koalizio

subiranista ezker

abertzaleak, Aralarrek,

Alternatibak eta EAk

Erredakzioa Donostia

Ezustekorik ez. Aralarreko eta

Alternatibako militanteek baiezkoa

eman diete bi alderdi horien

zuzendaritzei, Eusko Legebiltzarrerako

hauteskundeetan ezker

abertzalearekin eta EArekin

batera koalizioan aurkezteko

—itxura guztien arabera, udazkenean

egingo dira—. Hain justu,

gaur emango dute koalizioaren

izenaren eta markaren berri.

Donostian egin zuen Batzar

Orokorra Aralarrek, atzo, eta aho

batez onartu zuten ezkerreko alderdi

subiranisten koalizioan

parte hartzea. Batzarrean Patxi

Zabaletak esan zuen «erantzukizunez»

ari direla jokatzen, «Aralarren

jatorrizko helburua betetzeko

ezker abertzale zibil eta zabala

eraikitzeko prozesuan».

Ezker abertzale zabal eta zibil berri

horretan Aralarrek ekarpen

garrantzitsua egin dezakeela uste

du Zabaletak, alde ideologikotik,

egiturari begiratuta eta antolaketari

dagokionez.

Alternatibako militanteek ere

aho batez onartu zuten Legebiltzarreko

bozetara koalizioan aurkeztea,

Gasteizen egindako batzarrean.

«Gure herriak behar

duen subjektu ezkertiar eraginkorra

indartzeko tresnarik egokiena

dela uste dugu», adierazi

zuen alderdiak, komunikabideetara

igorritako oharrean. Oskar

Matute bozeramailearen iritzian,

Euskal Herrian ezkerrak duen indarra

erakusteko aukera dute. Jakinarazi

zuen koalizioan egoera

«gogor» honetan erreminta baliagarria

izateko programa lantzen

ari direla hautagaiak baino gehiago.

Aurrena ideiak behar direla

uste du, eta, gero, «denon artean

eraikitako ideien defendatzaile

egokienak topatzea».

Gaur egungo Jaurlaritza «inolako

ideiarik gabe» dago, Alternatibaren

ustez. Horregatik, inoiz

baino beharrezkoago jo dute «antolatzea,

koordinatzea eta borrokatzea

mendekotasun forma guztien

aurka eta fronte guztietan».

Izan ere, uste dute ezkerreko indarrek

batuta ez daukatela «oztopo

gaindiezinik».

Gaur aurkeztuko duten koalizioa

«garai historikoan» sortu

dela ere nabarmendu du Alternatibak,

eta hori «herri honetako

ezkerrak abiatu duen aldebakarreko

bideagatik» dela azpimarratu

du, «gobernuen geldotasunaren

eta eskubide ukapenen

gainetik».

Arternatibak ez dauka dudarik,

«Euskal Herriko gizon-emakumeek

PPk, PSE-EEk eta EAJk

ordezkatzen duten diskurtso bakarra

baino askoz gehiago merezi

dute». Finantza botereen mesedetan

aritzea aurpegiratu diete alderdi

horiei. «Krisi anitzi» aurre

ZATOZ

ZUNTZERA!

hilean

16 ,9€

egiteko unea dela uste dute: «Eskubide

guztiak indartzeko unea

heldu da, sistema publikoa defendatzeko,

instituzioak demokratizatzeko

eta herritarrak erabaki

guztien parte bilakatzeko».

Gaur aurkeztuko duten ezkerreko

koalizio subiranistak hori

guztia lortzeko lan egingo duela

aurreratu dute.

-ren truke

URTEBETEZ

15 Megako INTERNET

FINKO ETA MUGIKORRETARAKO

DEIAK

Oskar Matute eta Amaia Agirresarobe, atzo. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

2012/07/31 baino lehenago egiten diren 15 M-ko DUOaren kontratazio berrietarako balio du sustapenak. Irauteko konpromisoa: 12 hilabete. Herriko, probintziako eta

probintziarteko deiak. Mugikorretarako deiak: estatukoak. Linea ez dago sartuta. BEZa ez dago sartuta www.euskaltel.com.-en dituzu sustapen honi buruzko xehetasun guztiak.

12 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian › Euskal Herria

Gallastegiren

tortura salaketa ez

ikertzea leporatu

dio NBEk Espainiari

NBEk salatu du

Espainiak torturaren

kontrako hitzarmeneko

12. eta 15. artikuluak

urratu dituela

Lander Muñagorri Garmendia Bilbo

Espainiak torturaren aurkako hitzarmena

urratu duela adierazi

du Nazio Batuen Erakundeko

(NBE) Torturaren Aurkako Komiteak.

Era horretan, Orkatz Gallastegiren

abokatuek bere garaian

aurkeztu zuten salaketari

erantzun dio NBEk. «Hitzarmenaren

12. artikulua urratu zuten,

tortura salaketen ondoren ikerketa

azkar eta inpartzial bat ez egiteagatik»,

Gallastegiren abokatu

Julen Arzuagak azaldu duenez.

15. artikulua ere urratu dutela

salatu dute abokatuek, «torturapean

egindako autoinkulpazio batean

oinarritu zutelako Orkatzen

aurkako epaia». Horregatik, frogak

lortzeko bidea dudan jarri dute,

eta horrek «epaia ere kutsa dezake»,

Arzuagak azaldu duenez.

Hori dela eta, abokatuak «gustura»

agertu dira NBEk egindako

ebazpenarekin.Behin erabakiaren

berri eman eta gero, Torturaren

Aurkako Komiteak 90 egun

eman dizkio Espainiako Gobernuari

azal dezan zein eratako ordaina

emango dion Gallastegiri.

Era berean, abokatuek «mugimenduren

bat bultzatzeko» neurri

judizialak aurrera eramatea

aztertzen ari dira.

Arzuagak azaldu duenez, Espainiak

beste hiru salaketa dauzka

Torturaren Aurkako Komitearen

aldetik: Encarnacion Blanco,

Kepa Urra eta Josu Arkauzen kasuenak.

«Orain arte Espainiak

inoiz ez du ezer egin torturaren

aurkako hitzarmena urratzeagatik»,

esan du. Horregatik, abokatuak

beldur dira Gallastegiren kasuan,

NBEren eskutik etorritako

ebazpenari «entzungor» egingo

ote dioten berriz ere.

Orkatz Gallastegiren familiakoek eta abokatuek atzo Bilbon emandako prentsaurrekoa. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

2002an atxilotu zuten

Orkatz Gallastegi berangarra

(Bizkaia) 2002. urtean atxilotu

zuen Ertzaintzak, beste bost gazterekin

batera, kale erasoekin zerikusia

zutelakoan. Iratxe Urizar

abokatuak azaldu duenez, «lau

egunez inkomunikatuta egon zen

ertzainen eskuetan, eta tortura fisiko

eta psikologikoak jasan behar

izan zituen». Inkomunikazio

epea beteta, Espainiako Auzitegi

Nazionalera eraman zuten, epailearen

aurrera. «Bertan torturak

salatu zituen, eta Poliziaren aurrean

egindako hiru deklarazioak

ezeztatu zituen». Lehenengo bietan

kale erasoetan parte hartu

izana aitortu zuen Gallastegik,

eta hirugarrenean Jose Maria Lidon

epailearen hilketan parte

hartu izana.

Tortura salaketa egin ondoren,

Gasteizko instrukzio epaitegiak

«txosten forentseak bakarrik

eskatu zituen, eta, haren lekukotza

entzun gabe, auzia artxibatu

egin zuen», Urizarren esanetan.

Erabakia errekurritu eta berriz

ere artxibatuta geratu ostean,

Auzitegi Konstituzionalera jo

zuten Gallastegiren abokatuek;

«ez zuten tramiterako onartu».

Azken neurri gisa, NBEren Torturaren

Aurkako Komitera jo

zuten, eta hark arrazoia eman

die.

Irudia qLazkao

Errolda aldatzeko

asmoa «doilorkeria»

dela uste du Urkulluk

AUTODETERMINAZIOAREN FESTA

Nazioen Mundua Goierriko herri ekimenak festa

eguna izan zuen atzo Lazkaon. Euskal Herri osoari

eragin nahi dion erabakitzeko eskubidean, lidergoa

herritarrek hartu behar dutela aldarrikatu zuten.

Eta, horretarako, hainbat ekitaldi antolatu zituzten:

Pirritx eta Porrotx pailazoen Eskuetan

abestiarekin flashmob handi bat egin zuten Lazkaoko

plazan, sagardo dastaketa ondoren, eta

gau partean, Esne Beltza eta Lauroba taldeek

kontzertua eman zuten. CONNY BEYREUTHER / ARGAZKI PRESS

Marokok 1975. urtean

Saharara eginiko Martxa

Berdearekin alderatu du

Patxi Zabaletak errolda

aldatzeko asmoa

Erredakzioa

Hego Euskal Herriko errolda «faltsutzeko»

asmoa izatea egotzi die

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak

Euskal Autonomia Erkidegoko

PPri eta Espainiako Gobernuari,

eta nahi hori «doilorkeria» dela

gaineratu du. «Beste iruzur bat

bilatu nahian dabilenak jakin dezala

EAJk marra gorri bat ezarriko

duela», esan du.

Atzo Gasteizen eginiko ekitaldi

batean egin zituen adierazpenok

Urkulluk. Asmo hori baztertzeko

eta biktimak politikoki erabiltzeari

uzteko eskatu dio PPri, eta

ohartarazi dio oinarrizkoa dela

«euskal gizartearen aniztasuna

eta erabakia errespetatzea». Halaber,

EAJ krisia gainditzeko gai

dela eta aurreko krisi garaietan

horrela frogatu duela adierazi du

Urkulluk.

Bestalde, «atzerriratuei» Araban,

Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan

boto eskubidea aitortzeko

asmoa Marokok 1975ean Saharako

Errepublika Arabiar

Demokratikora eginiko Martxa

Berdearekin alderatu du Patxi

Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak:

«Ez du inolako irizpide

demokratikorik, ezta sozialik ere,

eta astakeria demokratiko, sozial

eta politiko bat da», esan du Zabaletak.

Teknikoki bideraezina dela

gaineratu du, eta PPri ohartarazi

dio erabaki hori bere kontra itzul

daitekeela.

Euskarak sakon hartzen du arnasa

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 13

Euskal Herria ‹ Harian

Uema Eguna egin dute

Goizuetan; hizkuntz

eskubideen defentsan

urrats gehiago egin nahi

ditu mankomunitateak

Ainara Arratibel Gascon Goizueta

Euskaraz bizitzeko eskubideak

beste bultzada bat jaso du Goizuetan

(Nafarroa). Han egin dute

aurtengo Uema Eguna. Udalerri

Euskaldunen Mankomunitateak

euskaraz bizitzeko guneak sortzen

jarraitzeko konpromisoa berretsi

du. Horrekin batera, harrera

egin die mankomunitatea osatuko

duten beste bost udalerriei.

66 dira jada beren herritarrei euskaraz

bizitzen laguntzeko hautua

egin duten udalak. 162.000 herritar

egongo dira ordezkatuta Ueman.

Udalerri euskaldunen familia

handituz doa. Festa giroan,

Euskal Herri euskalduna aldarrikatu

dute.

Laino artean esnatu zen atzo

Goizueta. Goizean goizetik igartzen

zen egun berezia zela. Udaletxeko

balkoian Euskaraz bizi

nahi dut zioen bandera handi bat

ikus zitekeen. Goizuetak berezkoa

du euskaldun izaera, eta atzo

ere ikusi zen hori. Jende mordoa

bildu zen udaletxeko plazara.

Haur, gazte zein helduek euskara

zuten mingainean. Euskararen

inguruan festa egun handia antolatu

zuten: haur jolasak, eskulangileak,

dantza emanaldiak, herri

bazkaria...

Ekitaldinagusiak, dena den,

Uemaren batzarra eta ondorengo

ekitaldia izan ziren. Batzarrean,

urtean Uemak egindako jardueren

berri eman zien zuzendaritzak

udaletxeko bilkura aretoan

batutako alkate eta zinegotziei.

Etorkizuneko erronkak ere zehaztu

zituzten. «Beste urrats bat

Dantzariek gidatu zuten Uema Eguna. JON URBE / ARGAZKI PRESS

egin nahi dugu herritarren hizkuntz

eskubideen defentsan, eta

arnasguneak ugarituko eta indartuko.

Jendeak euskaraz bizi ahal

izateko ahalik eta gune gehien

izatea nahi dugu», azaldu zuen

Malen Belastegi lehendakariak.

Behin azalpenak emanda, Ueman

sartuko diren bost udalerrietako

ordezkariei harrera egin zieten:

Oñatikoei, Getariakoei (Gipuzkoa),

Igantzikoei (Nafarroa),

Mañarikoei eta Ondarroakoei

(Bizkaia). Quorum nahikorik ez

zutenez, ezin izan zuten ofizialki

Ueman sartu. Ezohiko batzarra

egingo dute izendapena ofizial

izateko.

Belastegik elkarlanerako deia

egin zuen bukatzeko. «Garai politiko

aproposak dira lankidetzarako,

eta administrazioetako ate

guztiak joko ditugu. Espero dugu

sekula baino erantzun hobea izatea.

Herri eragileekin ere hitz

egingo dugu. Uste dugu funtsezkoa

dela indar metaketa». Asmo

horien adierazle dira BERRIA

Irudia qGoizueta

BERRIA ETA UEMA, BATUTA

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta BERRIA Taldeak

lankidetza hitzarmena sinatu dute. Uemak 1.200 euroko ekarpena

egin dio BERRIAlaguna kanpainari. Gainera, zubi lana egingo du

BERRIA eta Hitza egunkarien sustapena laguntzeko. Hedabideek eta

udalek euskararen normalizazioan duten garrantzia gogoratu du

BERRIA Taldeko kontseilari ordezkari Joanmari Larrartek. BERRIA

Taldearekin eta Hizkuntz Eskubideen

Behatokiaren sinatu dituzten

hitzarmenak. Soziolinguistika

Klusterreko kide ere egin da

Uema. «Bi erakundeak euskararen

arnasguneen eta hizkuntza

ekologiaren gaiak ari gara lantzen».

Beste bi erronka ere badituzte.

Batetik, kuoten inguruko proposamen

bat zehaztu nahi dute. Izan

ere, krisi ekonomikoaren ondorioz

udal batzuk zailtasunak izaten

ari dira Uemako kuota ordaintzeko.

Beste batzuek ez dituzte kide

egiteko izapideak hasi, kuota

ezin dutelako ordaindu. «Urte

amaierarako proposamen bat

lantzen ari gara udalerri horiei

nola lagundu zehazteko». Iparraldeko

herriekin ere hasi nahi dute

hartu -manetan.

Berrien ilusioa

Batzarraren ostean, hamaiketakoa

izan zen. Oñatiko euskara eta

hezkuntza batzordeburu Nerea

Zubia ilusioz zegoen Ueman sartu

direlako. «Administrazio publikoen

ardura da herritarrei euskaraz

bizitzeko bidea ematea, eta honekin

beste pauso bat egin dugu. Hasieratik

eduki genuen garbi Ueman

sartu nahi genuela». Herritarrak

prozesuan parte izan direla

nabarmendu zuen. «Uste dugu

landu ditugun hainbat gauza baliagarriak

izan daitezkeela».

Herritar gehienak euskaldunak

direla kontuan hartuta, Nikanor

Lertxundi alkateari «zentzuzkoa»

iruditzen zaio Getaria

Ueman egotea. Dena den, nahi

bat azaldu zuen. «Ea egunen batean

Uema desagertzen den. Horrek

esan nahiko luke euskararen

normalizazioa lortuta egongo litzatekeela».

Ondoren izandako

ekitaldian arnasguneen beharra

azaldu zuten beste behin. Bertsoek

eta musikak jarri zioten doinua

aldarrikapenari.

14 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian › Euskal Herria

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ur gezako biltegi handienera jaitsi dira

Gasteizko eta Kuartangoko Fracking Ez plataformetako hamahiru kide;

gasa ateratzeko egitasmo horren arriskuez ohartarazi dute han.

Subillako akuifero

garbiaren alde, topa!

Jon Rejado

Topa!». Kobazulo baten

zulobideetatik entzun

zen oihu horren oihartzuna,

Arkamuko

mendilerroaren azpian (Ginea,

Araba), dozenaka metrora. Ezohiko

lekua ezohiko hitz hori entzuteko.

Ordea, ezohiko egoera izan

zen atzo Arabako txoko horretan.

Gasteizko eta Kuartangoko Fracking

Ez plataformetako hamahiru

kidek kobazuloan behera egin

zuten, Subillako akuiferora heldu

arte, gasa ateratzeko egitasmoak

honda dezakeen ur gezako biltegi

handienetako bat ikusi arte. Han

ur gardenekin topa egin zuten, eta

gasa ateratzeko sistema horren

arriskuez ohartarazi zuten.

Gineatik gertu hasi da «lur azpiko

historiako lehen manifestazioa».

Hala deitu zion plataformak.

Kokapena bera adierazgarria

da. Eusko Jaurlaritzak gasa

ateratzeko egitekoa den zundaketen

lekutik hogei kilometro ingurura

dago. Hain zuzen ere, akuifero

horren hedadura 170 kilometro

koadro ingurukoa da. Gasteizko

ekialdetik Burgosera (Espainia)

iristen da.

Akuiferora sartzeko lekura heldu

ondoren, baso baten erdian,

prestaketa lanei ekin diete. Arnesak

jantzi, materiala prestatu...

eta barrura. Aho estua pasatu ondoren,

bidea zabaltzen da. 40 metroko

jaitsiera bertikala, kilometro

erdiko ibilalditxoa, zazpi metro

inguruko jaitsiera, 200 metroko

jaitsiera... buruko argien laguntzarekin

egin dute bidea

plataformako kideek ura ikusi arte.

«Niretzat hunkigarria izan da

akuiferora heltzea; jendeak ulertu

behar du, jakinarazi behar diogu

zer dugun lur azpian».

Hara heldu ondoren, xanpain

kopak atera, akuiferoko ura hartu,

eta topa egin dute. Tragoxka

bat edan dute guztiek, etorkizunean

ere hori bera egin ahal izango

duten ustearekin. Horrez gain,

Akuiferoa ez ukitu dioen pankarta

bat atera dute, baita haustura

hidraulikoaren aurkako kartelak

ere.

Jaurlaritzaren «iruzurra»

Gasteizko eta Kuartangoko plataformek

egindako saioaren garrantzia

gogorarazi du Oterok.

Gasa ateratzeko haustura hidraulikoa

duen arriskuaz ohartarazi

du. Honda daitekeen natur

baliabideetako bat da Subillako

Akuiferoa barrutik ikusteko saioa. FRACKING EZ ARABA

Plataformako kideak, akuiferora sartu aurretik. FRACKING EZ ARABA

akuiferoa, Otero azaldu duenez.

Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzari

«iruzur» egitea leporatu dio,

Euskadiko Energiaren 2020 planaren

aurkezpenean egindako

baieztapenengatik. Xabier Garmendia

Eusko Jaurlaritzako Industria

eta Energia sailburuordeak

aurreratu zuen 2015. urtera

arte ez dela hartuko erabakirik.

Ordea, 2015. urtera arte esplorazio

lanei eutsiko diete. Hau da, gutxienez

bi zundaketa egingo dituzte,

egitasmoa bideragarria

den jakiteko.

Oterok uste du Garmendiaren

adierazpenokin azken hilabeteetan

sortu den mobilizazioa gelditu

nahi dituztela. «Haustura hidraulikoaren

arriskuez hitz egitean

jendeak pentsatzen du

dagoeneko ez dagoela arriskurik,

baina Eusko Jaurlaritzaren asmoa

ez da aldatu».

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 15

Euskal Herria ‹ Harian

Andreen aurkako indarkeria salatu eta zigortzen

dute Emakumeen Eskubideen Epaitegiek.

Costa Rica, Guatemala, Mexiko eta Kolonbiako

esperientziak ekarri ditu Mugarik Gabe taldeak.

Ikusezin

bihurtutakoa

zigortzeko

Maite Asensio Lozano Bilbo

Ciudad Juarez aipatzean,

feminizidioak datoz

burura. Aski ezaguna

da kontzeptua,

hainbat urtean emakumeen

bahiketa, bortxaketa, tortura eta

hilketa sistematikoa ezkutuan

eta zigorgabe egon den arren.

Hala, Mexikoko giza eskubideen

aldeko elkarteek eta biktimen

sendiek justizia alternatibora jo

zuten 2004an: Emakumeen Giza

Eskubideen Urraketei Buruzko

Kontzientzia Epaitegia egin zuten.

Chihuahua estatuko orduko

gobernadore Patricio Martinez

eta karguan haren aurretik izandako

Francisco Barrio epaitu eta

zigortu zituzten, 400 andreren hilketaren

eta 4.000 desagerpenen

erantzule zirelakoan.

«Sinbolikoa» izan zen epaiketa,

eta, beraz, epaia ere bai, baina feminizidioari

buruzko eztabaida

Mexikon sendotzen eta nazioartean

zabaltzen lagundu zuen. Antzeko

helburuak eta emaitzak

izan dituzte Latinoamerikako

hainbat herrialdetan egin diren

Emakumeen Eskubideen Auzitegiek.

Costa Rica, Kolonbia, Mexiko

eta Guatemalako ordezkariak

gonbidatu ditu asteon Mugarik

Gabe erakundeak. Urtebete barru

Euskal Herrian antzeko egitasmo

bat antolatzeko bidean,

haien eskarmentuaren berri izan

dute Bilbon, Elorrion eta Muskizen

(Bizkaia).

«Epaitegia tresna politikoa da:

arazoak ikusgai bihurtzen ditu,

eta horiei aurre egiteko proposamenak

planteatzeko aukera ematen

du», laburtu du CEDHEM Mexikoko

Emakumeen Giza Eskubideen

Zentroko kide Alma Gomez

Caballerok. «Gauzak izendatu»

egiten dituztela gaineratu du Roxana

Arroyo Vargasek, Costa Ricako

epaitegiaren antolatzaileak.

1990eko hamarkadan, kontzientzia

epaitegiak sortzen hasi zirenean,

1979an CEDAW emakumeen

aurkako diskriminazio molde

guztiak ezabatzeko hitzarmenak

utzitako «zorra» zuzendu nahi zuten:

«Bazterketaz hitz egiten zen,

baina ez indarkeriaz giza eskubideen

urraketa gisa».

Hartara, emakumeen aurkako

indarkeria «unibertsala» den aldetik,

«giza eskubideak ere unibertsal

bihurtzeko asmoz» jaio

zen epaitegia Costa Rican. Epaimahaia

idazle, jurista zein antropologoek

osatu zuten, eta gaika

banatuta, osasunean, justizian

eta komunikazioan egiten ziren

urraketak utzi zituzten agerian.

Baina auzitegiok bereziki esanguratsuak

izan dira gatazka armatuak

bizi izan dituzten herrialdeetan.

Gerretan berariaz andreen

kontra eginiko bortizkeria ez

delako aitortu, «sistematikoa,

orokortua eta planifikatua» izan

arren.

Kolonbian mila andretik gora

bildu dira emakumeen eskubideen

inguruan egindako bi epaitegietan.

«Auzitegi sinbolikoak

dira, baina ikuspegi juridikotik

egiten dira, nazioarteko zuzenbidea

erabiliz», azaldu du Ruta Pacifica

de las Mujeres taldeko kide

Esther Maria Gallego Zapatak.

Arautegioi jarraiki, estatua bera

Ezkerretik eskuinera, Velasquez, Gomez, Arroyo eta Gallego, Bilbon emandako hitzaldian. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

zigortu zuten, baita paramilitarrak

eta gerrillak ere, gizateriaren

aurkako krimenak egotzita.

Antzeko egoera izan zuten

Guatemalan. Gatazka armatua

amaitu zeneko txostenetan ez zen

bortxaketei buruzko informaziorik

ageri. «Neurri batean, biktimek

ez zutelako hitz egin nahi, lotsagatik,

zigor sozialagatik», gogoratu

du Irma Alicia Velasquez

Nimatujek. Velasquezek aitortu

du zaila izan zela andreak deklaratzeko

konbentzitzea, gatazkak

utzitako «haustura» oso nabaria

delako egun ere: «Bortxaketen

ondorioz jaiotako gazte asko beren

buruaz beste egiten ari dira».

Beraz, salatzeaz haratago doaz

epaitegiok. «Suspertze emozionalerako

tokiak ere badira, elkar babestu

eta zaintzen dugulako»,

adierazi du Gallegok. Adiskidetzeko

ere balio dezakeela iradoki

du Gomezek. Mexikon, esaterako,

tortura salatzeko ere baliatu zuten

epaiketa: «Presioaren aurrean,

poliziek edonor atxilotzen zuten,

torturatu eta aitortzera behartu.

Hartara, mahai berean

agertu ginen hildakoen eta ustezko

hiltzaileen familiak».

Helburua bainoago, bidea

«Baina epaitegiak dena konpontzen

al du», galdetu du Velasquezek,

eta bere buruari erantzun:

«Ez, baina askorako balio du, abagune

sozial eta politikoa ulertuz

eta aprobetxatuz gero». Guatemalaren

kasuan, nabarmendu du

estatuaren eta justizia sistemaren

aurrean «hausnarketa sakona

plazaratzea» lortu zutela.

Kolonbian, ikuspegia zabaltzeko

balio izan dute; Gallego: «Gaur

ezin da gatazkari buruz hitz egin

emakumeak kontuan hartu

gabe». Eta, Mexikon, aliantzak

eraikitzeko; Gomez: «Feminizidioari

buruzko aldarrikapenak ez

dira soilik gureak; beste taldeek

ere eurenganatu dituzte».

Dena den, Gomezek ohartarazi

du epaitegiak ez direla helburua,

bidea baizik: «Emakumeok indarkeriarik

gabe bizi ahal izateko

urrats bat gehiago». Arroyok dio

auzitegiek ez dutela «abizenik»,

«munduko edozein lekutan» egin

daitezkeela. Eta Euskal Herrian

abiatu nahi dutenari begira, itxaropena

agertu du Velasquezek:

«Herrietatik gero eta urrunago

dauden agintarien aurrean jar

itzazue andreen arazoak».

16 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian › Euskal Herria

Menu begetarianoak

emango dituzte eskoletan

GASTEIZ ›Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako

ikastetxe publikoetan menu barazkijaleak ematen

hasiko dira, hala eskatzen dutenentzat,

datorren ikasturtetik aurrera. Victor Goñik eman

du Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren berri —Gasteizko

Zabalgana ikastolan du alaba—. Eskaera

hori bera hainbat aldiz egina zuen Goñik berak.

Milaka pertsona batu dira

osasun publikoaren alde

IRUÑEA ›Osasun arloko hainbat langile, sindikatu

eta gizarte eragile elkartu ziren atzo Iruñean,

osasun sistema publikoa, kalitatezkoa,

doakoa eta unibertsala izan dadila eskatzeko.

5.000 pertsona batu ziren, antolatzaileen arabera.

Manifestaldian Marta Vera Nafarroako

Osasun kontseilariaren dimisioa ere galdegin

zuten.

Atzoko elkarretaratzea, Baluarte plazan. BERRIA

Elkarretaratzea Iruñean,

errausketaren kontra

IRUÑEA ›Hiru Mugak Batera taldeak elkarretaratze

bat egin du Iruñean,Olatzagutiko Portland

fabrika (Nafarroa) errauste planta bihurtzeko

asmoaren aurka.Proiektuari buruzko jarrera argitzeko

eskatu dio PSNri.Gipuzkoan,osasun arloko

eragile ugarik bat egin dute zero zabor egitasmoarekin;

17an mosaikoa egingo da erraustearen

aurka,eta bertan parte hartzera deitu dute.

j Laburrean

285.000

pAraban,Bizkaian eta Gipuzkoan

iaz birziklatu ziren pneumatikoak.

TNU elkartea arduratzen da Espainian

erabilitako pneumatikoen kudeaketaz,eta,haren

arabera,285.000

pneumatiko birziklatu zituzten iaz Araba,Bizkai

eta Gipuzkoan.Horri esker,

19.000 tona CO 2 ez ziren airera isuri.

632

pHiru urtean ertzainen aurka jarritako

salaketak. Rodolfo Ares Eusko

Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak

herenegun jakinarazi zuenez, 2009

eta 2011 artean herritarrek 632 salaketa

jarri zituzten ertzainen aurka.

Horietatik hiru baino ez dituzte zigortu,

zenbait falta egotzita. Iaz, 213 polizia

epaitu zituzten; 2010ean, 232; eta

2009an, 187.

1.570

pNafarroako eskoletako euskara

lehiaketetan aurkeztutako lanak.

Euskarako hainbat lehiaketa antolatu

zituen Nafarroako Gobernuak 2011-

2012ko ikasturterako, eta herenegun

saritu zituen horietako 23. Ikasleek

1.570 lan aurkeztu dituzte, alor ugaritakoak;

poemak, bideoak, irrati

gidoiak eta bertsoak prestatu dituzte,

besteak beste.

Abiadura handiko

trenaren bitartez

Espainia egituratzeko

helburua du oraindik

ere gobernuak»

ANA PASTOR

Espainiako Sustapen ministroa

Ehunka herritar batu ziren atzoko protestan. LUIS JAUREGIALTZO / ARP

Sestao eta Barakaldo

oinez elkartu dituzte,

langabeziaren aurka

Lander Muñagorri Garmendia Sestao

Langabeziaren aurkako manifestazio bat egin zuten atzo, 18.

urtez jarraian, Ezkerraldeko langabeen kolektiboek, sindikatuek

eta eragile sozialek, Sestao eta Barakaldo artean (Bizkaia).

700 pertsona inguruk egin zuten bi herrien arteko bidea,

langabeziaren eta murrizketa sozialen aurka, Gastu militarrik

ez! lelopean. «Gastu militarrak alboratzeko eta diru

kopuru hori gehien behar duten familiei emateko eskatu nahi

dugu», azaldu zuen Gorka Garcia Berri-Otxoak kolektiboko

kideak.

Ezkerraldeko desindustrializazio prozesua ere salatu nahi

izan zuten atzoko mobilizazioan, eta datuak ere eman zituzten.

Eskualdean 51.500 familiak dituzte «zailtasunak» hil

amaierara iristeko, eta, azken urteetan, %17 hazi da familia

behartsuen kopurua. Euskal Herrian langabezia tasa altuena

daukate Ezkerraldean, %22koa, eta 21.000 pertsona daude

lanik gabe. Lan egiten dutenen artean, gainera, «prekarietatea

nagusitzen da». 42.000 pertsona daude egoera horretan,

eta denda handietan lan egiten duten 2.875 langilek 500

eurotik beherako soldata jasotzen dute. Azkenik, 2011. urtean

446 familia etxetik bota zituztela ere ohartarazi zuten Ezkerraldeko

kolektiboetako arduradunek.

2 Hilberriak

ESKER ONA

† Karmele Esnal

Zulaika

- G.B. -

Orain egun gutxi hil zen.Familiak

benetan eskertzen

dizuete samin agurra bidali

zenutenei, baita hiletara

etorri zineten guztioi ere.

DONOSTIAN, 2012ko ekainaren 10ean

ESKELAK

(0034)943 30 40 30

eskelak@bidera.eu

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 17

Ekonomia ‹ Harian

Krisia eurogunean DErreskatea Espainiarentzat

Dirua bankuei, zorra denei

Espainiak 100.000 milioi euro arteko

erreskatea eskatu ahal izango dio Europari,

finantza erakundeen diru premia betetzeko

Eurotaldeak ez du erabat baztertu diruaren

truke murrizketa gehiago eskatzea

Jakes Goikoetxea

«Eurotaldeak jakin du Espainiako

agintariek diru laguntza eskatuko

dutela laster, eta eskaerari

baiezkoa emateko irrikan dago».

Horrela hitzartzen dira erreskateak

Europako Batasunean: azkenean

Espainiak erreskatea eskatuko

du eta euroguneak eman

egingo dio. 100.000 milioi euro

izango dira gehienez, finantza

erakundeek behar dituzten 40.000

milioi euroak gehi 60.000 milioi

euroko «segurtasun tartea».

Dirua finantza erakundeentzat

izango da. Diruaren truke ezarriko

dituzten baldintzak ere bai, teorian.

Europak maileguak emango

ditu, bueltatu beharrekoak. Dirua

eskatu bezain pronto Espainiaren

zor publikoari gehituko

zaio. Espainiako Gobernuaren ardura

da dirua bueltatzea, baita laguntza

jasotzen duten finantza

erakundeek berari ordaintzen ez

badiote ere. Finantza erakundeen

eta gobernuaren diru arazoek lotuta

jarraituko dute.

Erdibideko erreskatea izango

da: ez herrialdearentzako erreskatea,

troikaren mendekoa, Greziak,

Irlandak eta Portugalek jaso

duten modukoa; baina ezta Europaren

laguntza zuzena finantza

erakundeentzat ere, Espainia zikindu

gabe, Espainiako Gobernuak

nahi zuen moduan. Dirua

FROBek jasoko du, Espainiako finantza

sektorea berregituratzeko

funtsak. Hark emango die finantza

erakundeei. Oraindik ez dute

zehaztu dirua EFSF behin-behineko

erreskate funtsak edo ESM

behin betiko erreskate funtsak

emango duen.

Espainiako Gobernuarentzat

ez da erreskatea, «finantza laguntza»,

diru laguntza baizik. Erreskate

hitza saihestu zuen atzo Luis

de Guindos Ekonomia ministroak,

erreskateari buruzko zehaztasunak

emateko agerraldian. Hark

eman zituen azalpenak, ez Mariano

Raxoi Espainiako Gobernuko

presidenteak. «Ni naizelako eurotaldeko

kidea», erantzun zuen

Guindosek, haserre.

Hamaika egunean egoera irauli

egin da. Espainiako Gobernuak

zioen ez zegoela erreskate premiarik

eta orain erreskatea eskatu behar

izan du. Atzoko bi gertaerak

azkartu egin zuten herenegun

bizkortutako prozesua: alde batetik,

Nazioarteko Diru Funtsak

(NDF) atzo goizaldean kaleratu

zuela berez bihar kaleratu behar

zuen txostena, Espainiako finantza

erakundeen kapital premiei

buruz; bestetik, euroguneko Ekonomia

ministroek egin egin zutela

herenegun zalantzan zegoen bideo

konferentzia bidezko bilera.

Bankuen %30, diru premian

Finantza erakundeentzako erreskatea

izango da, etxegintzako eta

etxegintzatik kanpoko maileguen

babesa eta funts hornidurak

egin ahal izateko. NDFren txostenak

dio kapital premia dutela finantza

erakundeen %30ek. Egoera

okerrenean 37.000 milioi euro

beharko lituzkete. Diruaren %80

jada estatuaren laguntzak jaso dituzten

bankuentzat litzateke.

G Gakoak

Kopurua. 100.000 milioi

1 euro izango dira, gehienez.

Ikusteko dago benetan zenbat

eskatuko dituzten. Eta ea Hego

Euskal Herriko finantza erakundeek

dirurik eskatuko duten.

Baldintzak. Nagusiak finantza

erakundeentzat

2

izango dira, baina Eurotaldeak

ohartarazi du Espainia kate motzean

lotuko duela.

Bueltatzea. Espainiaren

3 ardura da dirua bueltatzea.

Bankuek bueltatzen ez badiote,

berak egin beharko du zuloaren

kargu.

Zorra eta defizita. Erreskateak

zorra handituko du.

4

Defizita ere handitu dezake. Beraz,

murrizketa gehiago egitera

behar dezakete.

Merkatuak. Erreskatearen

5 helburuetako bat finantza

erakundeei zor merkatu pribatuetako

ateak zabaltzea ere

bada. Bihartik aurrera ikusiko da

zer gertatuko den arrisku sariarekin

eta kalifikazioekin.

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa, atzo, erreskatearen berri ematen. JAVIER LIZON / EFE

Baina Espainiak eta euroguneak

100.000 milioi eurorainoko laguntza

hitzartu dute. Guindosek

onartu zuen «segurtasun tartea»

nahita dela handia. Handia, motz

ez geratzeko eta hilabete batzuk

barru berriro diru gehiago eskatu

behar ez izateko. Espainiako finantza

erakundeei buruzko zalantzak

kolpe bakarrean uxatzeko.

Litekeena da premia gorria ez

daukaten erakundeek ere eskatzea.

Maileguen baldintzak «merkatukoak

baino askoz ere hobeak»

izango dira.

Dirua ez da doan izango. Interesak

eta baldintzak jakitea falta da

oraindik. Europako Batzordeak,

Europako Banku Zentralak, Europako

Banku Agintaritzak eta

NDFk jarriko dituzte baldintzak,

erreskate eskaria jasotakoan.

Guindosek behin eta berriro esan

zuen baldintzak ez direla izango

herritarrentzat, finantza erakundeentzat

baizik.

Eurotaldearen oharrak ez du

hainbeste esaten. Agiriak dio,

erreskatearekin batera, «adi-adi»

eta «erregulartasunez» aztertuko

dituztela defizita murrizteko

urratsak, egiturazko erreformak

eta ekonomiaren desorekak. Alegia,

ez du baztertu neurri osagarriak

eskatzea edo, neurriak betetzen

ez baditu, laguntzen txorrota

ixtea. Greziari egin dio.

Espainiako Gobernuak oraindik

ez du erreskatea eskatu. Kontratatutako

aholkularitza enpresa

pribatuen azterketen zain

dago, finantza erakundeek zehazki

zenbat diru behar duten jakiteko.

G Nazioarteko Diru Funtsaren txostena

AZTERKETA

Bankuen premiak aztertu ditu,

taldeka, hiru egoera jakinetan,

gai izan daitezen %7ko core tier

1 kapitala lortzeko 2019rako.

pOinarrizko egoera. BPGa aurten

%1,7 eta 2013an %0,3 jaistea.

%23tik gorako langabezia.

Etxeak aurten %5,6 merkatzea

eta 2013an %2,8.

pEgoera okerragoa (Espainiako

Bankua). BPGa %2,5 eta

%0,7. %24tik gorako langabezia.

Etxeak aurten %10,6 eta

2013an %3,1 merkatzea.

pEgoera okerragoa (NDF).

BPGa %4,1 eta %1,6 jaistea.

Langabezia %26tik gora. Etxeak

%19,9 eta %3,6 merkatzea.

ONDORIOAK

pKapital premia. Oinarrizko

egoeran 25.400 milioi euro;

okerragoan 29.500 milioi eta

okerrenean 37.100 milioi. Azkeneko

kopuru horretatik %80

jada estatuaren laguntza jaso

duten bankuek behar dute.

Hala ere, NDFk dio benetan diru

gehiagoren premia izan dezaketela,

eta hobe dela goitik jotzea

behetik jotzea baino.

pErakunde handienak. Kapital

nahikoa eta irabazi sendoak

dauzkate, baita, egoera ekonomikoa

okertzen bada, aurre egiteko.

Nazioartean jasotzen dituzte

irabazien lau eurotik hiru.

Santander eta BBVA dira.

pLaguntzarik gabeko kutxa

ohiak. Egoera okertuz gero, aurre

egin diezaiokete, neurri batean.

%7ko core tier 1 kapitala eskatuz

gero, batzuek diru gehiago

beharko dute. Horien artean

leudeke Kutxabank eta Euskadiko

Kutxa.

pLaguntza jaso dutenak. Egoera

asko okertuz gero, baliabide

propiorik gabe geratuko dira

(27.000 milioi euro).

pBanku txiki eta ertainak. Dirua

behar dute %4ko core tier

1eko kapital mailara iristeko:

2.000 milioi euro.

ZOR PRIBATUA

pMaileguak. Sektore pribatuari

emandako maileguak BPGaren

%166aren parekoak dira.

pEnpresen zorra. BPGaren

%186koa da, euroguneko altuena,

Irlandaren ostean.

AKATSAK

pBerandu eta mantso. Krisiaren

neurria eta iraupena «gutxietsi»

egin ziren eta finantza

sektorearen berregituratzea

«mantso» egin da.

pKontrol falta. Bankuen gainbegiratzaileei

independentzia

falta, aginte falta eta neurri eraginkorren

falta leporatu die.

pSagar ustelen batasuna.

Kasu batzuetan erakunde ahulak

elkartu eta erakunde ahul

handiagoak sortu dituzte.

18 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian › Ekonomia

Krisia eurogunean DErreskatea Espainiarentzat

403.000 milioi + 100.000 milioi

Greziak, Irlandak eta Portugalek ere

jaso dute laguntza; erreskatearen truke

murrizketa handiak egin behar izan dituzte

Ekainaren 17ko bozetan, eurogunean jarraitu

nahi duten ere jakinaraziko dute greziarrek

Miren Garate

«Eta orain zer». Espainiak erreskatea

eskatu ostean, hori da galdera

nagusia. Bada, jasotakoa

itzuli egin beharko du, eta, dirua

ez denez zerutik eroriko, herritarrei

zuzenean eragingo dien neurriak

hartuko ditu gobernuak.

Grezia, Irlanda eta Portugalen

aurrekariek hori erakusten dute

bederen.

1. Grezia

Zalantzarik gabe, Europako Batasunari

eta Nazioarteko Diru Funtsari

buruhauste gehien eman

dien herrialdea da. Bat ez, bi erreskate

eskatu behar izan ditu. Eta,

orain, begi guztiak gaur zortzi

egingo diren hauteskundeetan

daude jarrita. Syriza ezkerreko

koalizioa eta Demokrazia Berria

eskuineko alderdia dira irabazteko

bi hautagaiak. Syriza erreskateen

truke onartu behar izan dituzten

murrizketen kontra dago.

Greziako Gobernuaren eta troikaren

arteko akordioak bertan behera

uztea planteatzen du, eurotik

atera gabe. Euroguneak esan

du halakorik ez duela onartuko.

Ezbaian dago, beraz, herrialdeak

eurogunean jarraituko duen.

Atzera egin behar da egoera

ulertzeko, 2009ko urrira. Hauteskundeak

irabazi zituen Georgios

Papandreu sozialdemokratak,

eta aurreko gobernuak gezurra

esan zuela jakinarazi zuen: defizita

ez zela BPGaren %6koa zioen,

%12,7koa baizik. Kopurua zuzendu

zuen EBk, eta %15,4ra altxatu.

Gobernua ordainketak egin ezinda

geratzear zegoen zurrumurruak

etengabe hazi ziren, eta

2010eko maiatzean onartu zuten

EBk eta NDFk lehen laguntza

ematea: 110.000 milioi eurokoa.

Dirua ez zuen bat-batean jasoko

Greziak, zatika baizik, eta parte

bakoitza eskuratzeko, aurrezpen

latza egin beharko zuen.

Lehen laguntza hura ez zen

aski izan Greziarentzat, eta aurtengo

otsailean bigarren erreskatea

eman diote EBk eta NDFk.

Oraingoan, 130.000 milioikoa.

Guztira, beraz, 240.000 milioi jaso

ditu. Diruaren truke, berriro ere

aurrezteko neurriak galdegin dizkiote.

Herritarrak ederki ari dira igartzen

erreskateen ondorioak. 1.200

eurotik gorako pentsioak %20 gutxitu

dituzte, eta 55 urte bete aurretik

erretiroa hartu dutenenak,

%40. Erretiro adina 65 urtera

atzeratu dute —lehen, emakumeek

60 urterekin har zezaketen—,

eta kotizatu beharreko epea 35 urtetik

40ra gehitu dute. Pentsioaren

zenbatekoa soldataren

%80tik %64ra jaitsi da. Hiru dendatik

bat itxi egin dute, eta langabezia

tasa %22ra iritsi da. Lau biztanletik

bat baino gehiago pobrezia

mugaren azpitik bizi dela

kalkulatzen da. Testuinguru horretan

iritsiko dira, beraz, datorren

igandeko hauteskundeak,

presidentea nor izango den ez

ezik, greziarrek eurogunean jarraitu

nahi duten edo ez erabakitzeko

balio baitezakete.

2. Irlanda

Greziaren atzetik laguntza eskatu

zuen bigarren herrialdea izan

zen. 2010eko azaroan izan zen, eta

85.000 milioi jaso zituen. Eredutzat

du EBk, esku hartutako herrialde

batek izan behar duen jarreraren

eredutzat. Troikaren

esanetan, «aise» bete zituen

2011rako finkatutako baldintzak,

eta aurten ere bide beretik jarraituko

duen esperantza du. 4.200

milioi aurreztu behar ditu.

Troikaren pozik ez dute herritarrek,

euren poltsikoetatik ari

baita ateratzen diru hori. 2015era

bitartean 23.500 postu publiko

kenduko dituela iragarri du gobernuak;

murrizketak hasi zirenetik,

beraz, %12 murriztuko da

funtzionario kopurua. Erretiro

adina 66 urtera atzeratuko du

2014an, 67 urtera 2021ean, eta 68

urtera 2028an. BEZa %21etik

%22ra pasako da datorren urtean,

eta %23ra 2014an.

Bankuek etxegintza sektorean

egin nahi zuten negozioak eraman

zuen neurri batean herrialdea

porrotera. Behar baino askoz

etxe gehiago egin ziren. Jendeak

erosi egiten zituen, inbertsio gisa,

eta horretarako zorretan jartzen

ziren bankuekin. Aldi berean,

bankuek zorrak egiten zituzten

beste bankuekin. Burbuila lehertu

zen arte. Irlandaren itxaropena

da datorren urtean merkatuetara

itzultzeko gai izatea, era horretan

finantzaketa merkeagoa

lortzeko. Gaur egun, %5,8ko interesak

ordaintzen ditu erreskatea

itzultzeko.

3. Portugal

MARTIN RUETSCHI / EFE

Murrizketak bata bestearen atzetik

onartu zituen, baina oposizioak

atzera bota zuen laugarren

murrizketa plana. Gobernuak dimisioa

eman zuen, eta egoera eutsiezina

bihurtu zen. Krisi ekonomikoa

eta politikoa bat eginda,

iazko apirilaren 6an eskatu zuen

erreskatea, 78.000 milioi eurokoa.

Bankuen egoera ez zen Portugalen

arazoa; laguntzaren zati bat,

13.000 milioi, gordeta dauka haien

kapital beharrak asetzeko, baina

oraindik ez ditu erabili. Alabaina,

finantza erakundeek presioa egin

zioten gobernuari, merkatuek eskatzen

zizkieten interes tasa altuak

zirela medio zailtasunak zituztelako

finantzaketa lortzeko.

Funtsean, urteetako hazkunde

apala eta lehiakortasun falta ziren

herrialdearen oztopo nagusiak.

Kalifikazio agentziek ez diote

barkatu, eta herrialdearen, enpresen

nahiz bankuen zorraren

kalifikazioa zaborraren azpitik

kokatu dute.

Alabaina, kalifikazioaren azken

jaitsierak ez dira izan finantza

arazoengatik, erreskateagatik

eskatutako murrizketa neurriek

ekonomia guztiz ahuldu

dutelako baizik. Funtzionarioei

nahiz pentsiodunei aparteko bi

ordainsariak kendu dizkie herrialdeak.

Zergen igoera izan da

herritarrengan haserre handiena

eragin duen neurrietako bat.

BEZa %23ra igo dute, eta tasa orokor

hori jarri zaie lehen murriztutako

BEZa zuten hainbat produkturi

ere. Argindarrarena eta erregaiena,

esaterako, %6tik %23ra

pasatu da. Langabezia tasa ere

inoizko mailarik gorenera iritsi

da, %15era. Lan erreformaren

eraginez, kaleratzeak merkeagoak

dira, eta langabezia saria 26 hilabetean

jaso daiteke; lehen, 37 hilabetean.

Opor egunak gutxitu

dira, eta lanorduak, gehitu.

Laguntza jaso zuenean, helburua

zen datorren urte erdialdera

merkatuetan bere kabuz finantzatzeko

gai izatea. Analistek, kalifikazio

agentziek eta troikak

egindako txostenek, ordea, zalantzan

jartzen dute horretarako gai

izango den. EBren eta Portugalgo

Gobernuaren arabera, zorraren

interesak murrizten ez badira ere

laguntza jasotzen jarraituko du

herrialdeak. Bigarren erreskatea

esan nahiko luke horrek.

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 19

Ekonomia ‹ Harian

Krisia eurogunean DErreskatea Espainiarentzat

Eta gaur, partidara

Analisia

Iker Aranburu

H

emen dago, Zapatero lehenik

eta Raxoi ondoren

kosta ahala kosta eragozten

saiatu direna. Aipatzerik

ez dagoen hitz madarikatua:

erreskatea. Mariano Raxoik halakorik

ez zela gertatuko esan eta

hamabi egunera iritsi da. Espainiak,

bere menpean dituen herriei

ez ezik bere auzoei ere lezioak

ematen zizkien estatuak, laguntza

eskatu behar izan du. Zertarako,

eta arrakastahorren adreiluzko

sustraiak pitzatuta zeudela

erakusten duena estaltzeko.

Ados, egia da ez dela ohiko

erreskatea. Ez da Greziak, Portugalek

edo Irlandak jaso zutenaren

berdina, nahiz eta azkeneko

horrekin antz handiagoa duen:

Espainiako bankuak (batzuk

behintzat) salbatzeko jasoko du

dirua. Baina ondorioak baliteke

antzekoak izatea. Norbaitek benetan

pentsatzen al du Europak

laguntza musu truk emango duela

Batetik, eta inoiz ez dago sobran

gogoraraztea, Espainiak

maileguak jasoko ditu. Zintzozintzo

beren interes eta guzti itzuli

behar diren maileguak.

Bestetik, dirua bankuentzat

izan arren, haren bermatzailea

Espainiako Gobernua da. Bankuek

ez badute dirua itzultzen

—eta batzuk agian urteak egongo

dira ezer itzultzeko modurik

gabe— , estatuak egingo du. Ehiztari

zuri handiaren mendeko guztiok,

azken finean.

Azkenik, edozein erreskatek

—barkatu, laguntzak—trukean

zerbait egitea eskatzen du.

Agian, ez dira Cristobal Montorok

aipatutako beltzezko gizonak

iritsiko. Baliteke Madrilgo luxuzko

hoteletan ostatu ez hartzea guraizeak

non, noiz eta nola sartu

erabakitzen duten troikako burokratek.

Baina ez dira helduko,

besteak beste, PSOEko eta PPko

gobernuek bi urte daramatzatelako

troikak eskatutakoa betetzen:

bi lan erreforma egin dituzte

kaleratzea merkatzeko, gastu

publikoa gutxitu dute, erkidegoak

kate motzean lotzen ari dira,

zergak igo dituzte... Cum laude

notarekin bete du aholkatutakoa,

Berlinen goresmenak sinistu behar

badira.

Baina esku hartze zuzen horretatik

harago, badaude neurriak

iradokitzekomoduak ere. Bruselak

jopuntuan ditu langabezia saria,

pentsioak eta BEZa. Troikarekin

nahiz troikarik gabe horiek

guztiak hurrengo aurrekontuetan

etorriko direla argudia daiteke

lasai asko, defizita %3ra jaisteko

konpromisoa hartu duelako

Espainiak. Baina orain Raxoik

zailagoa du Europari marra gorriak

jartzea. Kanpoan eta barruan

esan dituen gezurretan eta

erakutsi duen ezintasunean itota,

zer erresistentzia egin ahal

izango du

Umiliazioa arintze aldera,

erreskatea bankuentzat soilik dela

nabarmentzen du Espainiako

Gobernuak. Hara, zer lasaitua.

Baina zer da okerragoa Dirua eskatzea

pentsioak pagatu ahal izateko

ala bankuak salbatzeko Lehenengoa,

gogorra izan arren,

ulertuko lukete herritarrek. Baina

bigarrena irenstea gero eta zailagoa

egiten ari zaie, ikusita orain

Mariano Raxoi, Espainiako futbol selekzioari bisita egiten. ALBERTO MARTIN / EFE

salbatu behar direnak direla etxebizitzaren

burbuila gehien puztu

zutenak, eta hartatik etekin

gehien lortu zutenak; ikusita burbuila

horren leherketa beren bizibaldintzen

eta gizarte eskubideen

okertzearekin pagatzen ari direla

eta bankariak eta haiekin eskuz

esku aritutako agintari politikoak

ikertzeko —edo sikiera

erantzukizunak eskatzeko— inolako

borondaterik ez dagoela.

Beste kontu bat da nola erreakzionatuko

duten merkatuek.

Ados, azken egunotan, erreskatea

gerturatu ahala, zertxobait

askatu dute Espainiaren lepoaren

gaineko presioa. Eta bihartik

aurrera, zer Gero eta estuago

izan bada ere, Espainia gai izan

da orain arte bere burua nazioarteko

finantza merkatuetan finantzatzeko.

Arrisku saria 500 puntutik

gora egon arren, aurretik

Greziak, Irlandak eta Portugalek

pagatu behar izan zuten interes

tasara ez da heldu. Eta bere kontu

publikoak, kaskarrak izanagatik,

ez dira hiru horien maila negargarrira

iritsi.

Behin erreskatearen atea zabalik

dagoela, inoiz gertatu behar ez

zuena gertatu denean, nork ziurta

dezake orain ez dutela Espainia

merkatutik kanporatuko eta

bigarren erreskatea —hori leungarririk

gabe— ez dela jarraian

etorriko Inork ez.

Baina, lasai, gorriekgaur jokatzen

dute, Polonian, Raxoi palkoan

dagoela. Kazetariek han ez

diote azalpenik eskatuko.

G Erreakzioak

«Diru publikoak

kutxa publikoetara

itzuli beharko du»

«Espainia bide egokian

dago; erreforma zuzenak

egin ditu 2008tik»

A. Perez Rubalcaba

PSOEko idazkari nagusia

«Zintzoek ezin dute ordaindu

bekatarien ordez , eta diru publikoak

kutxa publikoetara itzuli

beharko du».

Wolfgang Schaueble

Alemaniako Finantza ministroaa

«Espainia bidea egokian dago;

erreforma asko eta egokiak egin

ditu 2008tik, bankuen sektorean

horietako asko».

«Herritarren eskubideak

arrisku gorrian jarriko

ditu erreskateak»

«Europako finantzen

batasunerako

urrats zehatz bat da»

Patxi Zabaleta

Aralarreko koordinatzailea

«Herritarren eskubideen murrizketa

sozialak arrisku gorrian

jarriko ditu erreskateak. EAEko

eta Nafarroako berezko eskubide

fiskal historikoak ere arriskuan

jarriko dira».

Tim Geithner

AEBetako Altxorreko idazkaria

«Halako ekintzak garrantzitsuak

dira espainiar ekonomiarentzat,

eta urrats zehatzak euroguneak

premiazkoa duen finantzen

batasunarentzat».

«Herriaren alde ezer egin

ez dutenei dirua ematea

kezkatzekoa da»

Oscar Matute

Alternatibako bozeramailea

«Herritarren alde gutxi edo ezer

egin ez dutenei dirua ematen jarraitzeak

kezkatu egiten gaitu.

Etxe husteek segituko dute».

«Kalbarioa saihestuko

genuen, ‘banku txarra’

onartu izan bagenu»

Josep Sanchez Llibre

CiUko bozeramailea

«Kalbarioa saihestuko genuen,

baldin eta Zapaterok eta Raxoik

CiUri kasu egin izan baliote, eta

banku txar bat sortzea erabaki

izan balute».

20 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian › Mundua

Siriari buruzko

nazioarteko

konferentzia

berehala hasi

nahi du Errusiak

Kofi Annanen plana

betearaztea izanen luke

helburu goi bilerak,

eta NBEren babespean

egin beharko litzateke

Erredakzioa

François Hollande, soldaduak agurtzen, joan den maiatzaren 25ean Afganistanera egindako bisitan, Nijrab barrutiko basean. JOEL SAGET / EFE

Frantziako lau soldadu hil

dituztela, Afganistan uzteko

planari eutsiko dio Hollandek

Kapisa eskualdean ekintzaile suizida batek

egin du militarren aurkako atentatua;

talibanek beren gain hartu dute erasoa

Defentsa ministroa Afganistanera joanen da

gaur, Frantzian hauteskunde eguna denean

Mikel Rodriguez

François Hollande presidenteak

adierazi du Frantziako lau soldaduren

hilketak ez duela Afganistan

uzteko planen aldaketarik

eraginen. Aurrez prestatu bezala,

berretsi du heldu den hilean hasiko

direla soldaduak etxeratzen,

eta urte amaierarako prozesu

guztia bukatzea espero du. «Ordura

arte, ahal dugun guztia eginen

dugu geure betebeharrak

ahal den segurtasun eta zaintza

handienarekin egiteko». Presidentetzarako

hauteskundeen

kanpainan hitzeman zuen soldaduak

aurten etxeratuko zituela,

eta azken atentatua legebiltzarrerako

bozen bezperan gertatu da.

Frantziako bederatzi soldadu hil

dira aurten Afganistanen, horietako

zortzi erasoetan.

Frantziako armadaren kontrolpeko

Kapisa eskualdean egin

dute erasoa, ekialdean. Probintziako

gobernuko bozeramaile

Qasi Qadrik azaldu duenez, soldaduak

Nijrab barrutiko zubi baten

azpian zeuden, han lehergailu bat

zegoela zioen deia jaso ondoren.

Qadrik dioenez, burka batekin

jantzitako erasotzaile suizida bat

hurbildu zaie, eta gainean zeraman

lehergailua zartarazi du.

Lau soldaduez gain, Afganistango

itzultzaile bat ere hil du. Eliseoak

jakinarazi duenez, Frantziako

bertze bortz soldadu zauritu dira,

horietako hiru larri. Talibanek

hartu dute beren gain erasoa, Zabiullah

Mujahid bozeramaileak

hedabideetara helarazitako mezu

elektroniko baten bidez.

Kanpainako konpromisoa

Frantziako presidentetzarako

hauteskunde kanpainan egoera

ekonomikoa izan zen eztabaidagai

nagusia, baina atzerri politikaren

arloan Afganistango gerrak

bereganatu zuen arreta.

ISAF Segurtasuna Laguntzeko

Nazioarteko Indarra 2014an bukatzekoa

da bere misioa, AEBen

ekimenez. Nicolas Sarkozy Frantziako

presidente ohiak, ordea,

tropak urtebete lehenago etxeratuko

zituela erran zuen. Hollandek,

baina, gerra lehenbailehen

bukatzeko konpromisoa hartu

zuen, 2012ko abenduan paratuz

erretiratzeko epe muga. Joan den

hilean Obamarekin izandako bilerak

eta NATOk Chicagon egindako

bilkurak ere ez zuten iritziz

aldarazi.

Lau soldaduez gain,

Afganistango

itzultzaile bat ere

hil dute erasoan

Guztira, zortzi urtean

Frantziako

87 militar hil dira

Afganistango gerran

Presidente kargua hartu eta

hamar egunera, Afganistanera

bidaiatu zuen Hollandek, hango

gobernuaren eta Frantziako tropen

aitzinean berresteko aurrez

iragarritako erabakia. Azken erasoa

legebiltzarrerako hauteskundeen

bezperan gertatu da, eta horrek

bultzatu du Hollande berriz

ere adieraztera erretiratzeko konpromisoa

irmoa dela. Hori dela

eta, gaur bertan, bozen egunean,

Jean-Yves Le Drian Defentsa ministroa

Afganistanera joanen da

«nazioa soldaduekin dagoela nabarmentzeko».

Frantziako 3.308 soldadu

Guztira, zortzi urtean Frantziako

87 soldadu hil dira Afganistango

gerran. Nazioarteko tropen artean,

militar gehien galdu duen laugarren

herrialdea da —50ek osatzen

dute ISAF—. Gaur egun, tropa

kopuruari dagokionez, borzgarren

indarra da Frantzia. 3.308 soldadu

ditu Kapisa eskualdean eta

Kabul hiriburuan, ISAFen datuen

arabera. Hollandek horietako

hiru mila etxeratu nahi ditu

aurten; etxeratze prozesuaz eta

logistikaz arduratuko direnak,

berriz, 2013rako erretiratu nahi

ditu, eta Afganistanen utziko ditu

estatuko indarrak trebatzeaz arduratuko

diren unitateak.

Frantziako laurez gain, ISAFeko

bertze soldadu bat hil zen atzo

Afganistango ekialdean, bonba

batekin egindako atentatu batean.

NATOren misioak ez du zehaztu

zein herrialdetakoa zen militarra.

Icasualties.org webgunearen

zenbaketaren arabera, lehen urte

erdian nazioarteko tropen 139 soldadu

hil dira Afganistanen. 2001-

2007 arteko urte oso bakoitzeko

kopuruak gainditzen ditu horrek.

«Lehenbailehen, hobe». Sergei

Lavrov Errusiako Atzerri ministroak

Siriari buruzko nazioarteko

konferentzia bat sustatzeko eginahalean

jarraitu du. Hori bihurtu

da orain Moskuren xede nagusia.

«Proposatzen dugu berehala

hastea Siriaren inguruko nazioarteko

konferentzia prestatzeko

lanean. Gatazka bide baketsuetatik

konpontzeko ez dugu Annanen

planaren alternatibarik ikusten».

Kofi Annan NBE Nazio Batuen

Erakundearen eta Arabiar

Ligaren mandatari bereziak iragan

ortzegunean onartu zuen

bere bake plana ez dela betetzen

ari, eta, horregatik, Siriarako harremanetarako

talde bat sortzea

proposatu zuen. Orduz geroztik,

nazioartean bilera eta adierazpen

ugari izan dira, plana nola betearazi

eztabaidatzeko edo alternatibak

proposatzeko.

Horietako bilkura batean,

AEBak eta Errusia elkartu ziren,

herenegun. Horren inguruko xehetasunik

ez du eman Lavrovek,

ordea. Atzerri ministroak azaldu

du Moskuk proposatutako konferentzia

NBEren babespean egin

beharko litzatekeela. Parte hartzaileak,

berriz, Segurtasun Kontseiluko

bortz kide iraunkorrak

—AEBak, Erresuma Batua, Errusia,

Frantzia eta Txina—, Siria inguruko

herrialdeak —Qatar, Saudi

Arabia, Libano, Jordania, Turkia,

Irak eta Iran aipatu ditu

Lavrovek— eta Arabiar Liga,

GCC Golkoko Lankidetzarako

Kontseilua eta EB Europako Batasuna

izan beharko lirateke.

AEBen baldintzak

AEBek ez dute konferentziaren

aukera baztertu, baina bi baldintza

aipatu dituzte: Baxar al-Assad

Siriako presidenteak boterea uztea

eta Iranek ez parte hartzea.

Al-Assadi dagokionez, Errusiako

agintariek aurrez adierazitakoa

errepikatu du Lavrovek: «Al-Assadek

alde egitearekin siriarrak

ados jartzen badira, guk erabaki

horren alde eginen dugu». Iran

kanpoan uztea, berriz, «gutxienez

arduragabea» dela uste du

Lavrovek. Atzerri ministroaren

arabera, «alde batzuek» ez dute

nahi egoera egonkortzea. «Nazioartea

atsekabetu nahi dute esku

hartzea justifikatzeko».

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 21

Mundua ‹ Harian

Azken debatea, ezkerrari eraso egiteko

Mexikoko PRI eta PAN

alderdiek Lopez

Obradorren kontrako

diskurtsoa indartu dute

haren gorakadagatik

Jon Fernandez

Mexikoko presidente berria aukeratzeko

21 egun falta direla egingo

dute, gaur, lau hautagaien arteko

bigarren eta azken eztabaida

telebistan. Lehenengo debatea

joan den maiatzaren 6an egin zuten,

eta ordukoan PRI Alderdi

Iraultzaile Instituzionaleko hautagai

Enrique Peña Nietoren kontra

zuzendu zuten euren diskurtsoa

Josefina Vazquez Mota kontserbadoreak

eta Andres Manuel

Lopez Obrador ezkertiarrak. Hilabetean

asko aldatu da mexikarren

boto joera, eta gaurko debatean

Lopez Obrador izango da

erasoen helburua. PAN Ekintza

Nazionalaren Alderdiak eta PRIk

euren kanpaina estrategiak aldatu

dituzte, eta ezkerreko hautagaia

jarri dute jomugan, bigarren

postuan sendotuta dagoelako eta

hauteskundeak irabaz ditzakeelako.

Hamabi urte daramatza boterean

PANek, baina gobernuan

egoteak ez dio mesederik egin

hauteskundeei begira. Vicente

Foxen agintaldiaren ostean, Felipe

Calderonek hartu zuen kargua

2006an. Mexikoko konstituzioak

ez du onartzen presidente batek

legealdi bat baino gehiago egiterik,

eta, horregatik, PANek Vazquez

Mota aukeratu du presidentegai.

Inkesten arabera, ordea,

hondoratu egin daiteke alderdi

kontserbadorea, eta hirugarren

postuan geratu, bigarrenetik oso

urrun. Kanpaina hasi zenean,

PAN eta PRI alderdi ofizialisten

artean zegoen lehia, baina, orain,

PRIren eta Lopez Obradorren artean

dago borroka.

Kanpainako azken

debatea egingo dute

lau presidentegaiek

gaur telebistan

Gobernuaz,

nazioarteaz eta

garapenaz hitz egingo

dute 135 minututan

Mexikoko bozetarako lau presidentegaiak, maiatzaren 6an telebistan egindako eztabaidan. IFE / EFE

luke Peña Nietok, botoen %38rekin,

baina gertu-gertu du ezkerreko

hautagaia, %34ko babesarekin.

Vazquez Motak, berriz, botoen

%23 jasoko lituzke, eta Gabriel

Quadri Aliantza Berriaren Alderdiko

presidentegaiak, %5.

Kanpainako bideoak

Duela ia hilabete Mexikoko ikasleek

hasitako protesta mugimenduak

indarrez eragin du kanpainan,

eta PRI eta PAN jakitun dira

batez ere ezkerrari egin diezaiokeela

mesede. Horregatik, eraso

zuzena egitea erabaki dute. Lopez

Obradorren kontrako bideo bana

atera dute bi alderdiek, bakoitzak

bere aldetik.

Bietan Lopez Obrador ageri da

2006ko irudietan. Urte horretan

hauteskundeak izan ziren Mexikon,

eta emaitzak erabat parekatuta

geratu ziren Calderonen eta

Lopez Obradorren artean. Datu

ofizialek, azkenean, kontserbadoreari

eman zioten garaipena, botoen

%0,56gatik. Ezkerreko hautagaiak

ez zuen emaitza onartu,

eta protesta publikoa egin zuen

hiriburuko kaleetan milaka jarraitzailerekin.

«Joan daitezela

pikutara euren erakundeekin»,

esan zuen orduan, eta esaldi hori

jaso dute bideoan bi alderdi ofizialistek.

«Duela sei urte Lopez Obradorrek

ez zuen herriaren borondatea

errespetatu», dio PRIren bideoak,

eta ondoko esaldiarekin

amaitzen du: « Lopez Obradorrek

ez du demokrazian sinesten. Hori

nahi duzu Mexikorentzat Zeuk

erabaki». PANen bideoaren goiburua,

berriz, honako hau da:

«Pertsona batzuk ez dira inoiz aldatzen».

Kanpainan bideoekin erakutsi

duten estrategia erasokor bateratua

gaurko debatean ere erabiliko

dutela uste dute adituek. Vazquez

Motak, ostera, ukatu egin du PRIrekin

Lopez Obradorren kontra

egiteko itunik egin izana. «Lehengo

debatean, galdetu zidaten ea

Lopez Obradorrekin ituna egin

nuen PRIren kontra egiteko.

Orain, kontrakoa galdetu didate.

Baina ez lehen eta ez orain, ez dut

itunik egin nire aurkariekin».

Eztabaidak 135 minutu iraungo

du, eta hiru bloketan banatuko

dute: politikaz eta gobernuaz berba

egingo dute lehenengoan, Mexikok

nazioartean duen rolaz bigarrenean,

eta garapen sozialaz

eta garapen iraunkorraz hirugarrenean.

Maiatzaren 6ko debatean,

ekonomia eta lana, segurtasuna

eta justizia, eta ingurumena

izan ziren eztabaidagaiak.

Guztira, 79,4 milioi herritarrek

parte hartu ahal izango dute uztailaren

1eko hauteskundeetan,

eta, presidenteaz gain, legebiltzarraren

eta senatuaren osaketa ere

erabakiko dute. Inkesten arabera,

herritarren %20k oraindik ez

dute erabaki zenen alde bozkatu,

baina adituek diote ez direla erabakigarriak

izango, gehienek abstentziora

joko dutelako.

Peña Nietoren alderdiak 70

urte egin zituen boterean 2000. urtean

Fox kontserbadoreak hauteskundeak

irabazi zituen arte.

Hamabi urte oposizioan egin ostean

boterera bueltatzeko aukera

da oraingoa PRIrentzat, baina ez

du oso erraz izango garaipena. Reforma

egunkariaren inkesten

arabera, lehen postua lortuko

22 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Harian › Mundua

Leku-lekutan

Urtzi Urrutikoetxea

Azawaden etorkizuna

Azawaden independentziaren aurkako protesta, Bamakon. TANYA BINDRA / EFE

Berriz ere gerra danborrak

piztu dira Sahelen.

Arabiar udaberriak

Libiako gerra ekarri

zuen, Libiako gerrak erregimen

aldaketa eta amazig nortasuna

indartzea, aurretik Marokon, Aljerian

eta Tunisian bertan dagoen

gutxiengoan gertatu legez.

Muammar Gaddafirekin harreman

on samarrak izan zituzten

tuaregek, berriz, Libiatik etxerako

bidea hartu zuten, basamortuaz

hegoalderantz. Nigerren

agertu ziren, eta handik gutxira

matxinada piztu Malin. Bi ñabardura:

Libia-Niger-Mali estatu eta

lurralde ezberdinak balira legez

irudikatzea ez da oso zuzena, kolonialismoaren

mapei begiratzea

aski da ohartzeko eremu guztia

Saharako basamortua dela, tuaregen

lurraldea edo Azawad alegia.

Bigarren ñabardura, arantzatsuagoa:

kanpotik begiratuta

Libiako gerraren eta hango armategiak

hustetik Maliko borroketara

dagoen lotura argi samarra

den arren, MNLA edo Azawaden

Askapenerako Mugimendu

Nazionalak ez du Gaddafirekiko

esker onik adierazi, aitzitik, militante

gehienek oposizioarekin

bat egitetik zetozela aldarrikatu

zuten. Ezin uka Parisko egoitzan

askatasun handiz diharduen erakundea

dela, eta Saharako bihotzean

jardunda ere nazioarteko

politikaren klabeak ondo ulertu

dituen mugimendua dela. Inor ez

haserrarazteko urratsak tentu

handiz egin behar dira, geopolitika

tartean dagoelarik.

Interes eta aliantzen joko horretan

mesede egin zien Afrika

Beltzeko gobernuen ahultasunak,

Malikoak eskuarki, baina ez

Magreb Islamikoko Al-Qaedarekin

lotura duten taldeen aldamenean

burutzeak matxinada. Egunotan

hainbat informazio nahasi,

eta are kontrajarri, sortu dira.

Lehendabizi, MNLAk eta Ansar

Dinek akordioa lortu zutela zabaldu

zen. Lehenak xaria biguna

ezartzea onartuko luke (MNLAk

behin eta berriz nabarmendu du

izaera laikoa, eta mendebaldearen

neurriko doinuan darabil diskurtsoa),

eta jihadistek Azawadeko

independentziarekin bat

egingo lukete, gerra (eta xaria

ezartzeko asmoa) Mali osora eroan

barik. Laster iritsi zen MNLAko

oharra, akordiorik ez zegoela

esanez eta zatiketaren usaina zekarrena.

Ostegunean, istilu larriak

egon ei ziren Kidalen, tuareg

matxinada piztu zen gunean.

Xariaren aurka protestan irten

ziren ehunka emakume tuaregen

aurka oldartu zen Ansar

Dine, eta biharamunean haien

bandera beltzak baino ez zeuden

hirian, MNLAko ikur independentistarik

ez. Jihadistek independentistei

leporatu zieten aste

osoan herritarrak bultzatu izana

protestatzera. MNLAk bazekien,

bestalde, mendebaldeari esan bezala

zinez taktikoa bazen Ansar

Dinerekikoa (Maliko estatuaz libratzeko

urrats gisa) uneren batean

edo bestean islamistekiko

etena gertatu beharko zela. Horiei

gailentzea eta Afrika Beltzetik

iristear ei den erasoari aurre

egitea nazioarteak onar lezakeen

Azawad baterako prezioa litzateke.

Basamortuaren beste muturrean,

Tonbuktu mitikoan, independentziaren

aurkako talde armatuaren

berri ere izan dugu, Niger

ertzeko herri beltzek osatuta:

songaiak, eta bellak. Azken horiek

tuareg kultura daukaten beltzak

dira, aspaldi esklabo egindakoen

ondorengoak. Gauzak horrela,

Malin bertan ere gaiztotu

da giroa: itxura guztien arabera,

armadako kolpistak dira oraindik

ere boterea kontrolatzen dutenak.

Formalki Dioncounda

Traore parlamentuko buruak

presidente kargua hartzeaz bat

bideratutzat jo zuten krisia apirilaren

17an. Baina Traore Parisen

dago orain, maiatzaren 21ean kolpisten

aldeko manifestariek

emandako jipoitik osatzen. Mali

presidenterik gabe, Azawaden

aliatu ohien arteko borrokan, eta

Afrika Beltzeko Ecowas blokeak

iragarri berri du prest dagoela

matxinoek hartutako lurraldea

berreskuratzeko; Afrikako Batasunaren

argi berdearen zain leudeke

auzia Nazio Batuetara eroateko.

Bien bitartean, kontaktuak

eta diplomazia lana ei dabil Sahelgo

muga artifizialetan barna.

Tuaregak bizi diren gainontzeko

estatuen biltzarra ere aipatu

dute, Niger, Burkina Faso eta, batez

ere, Azawadeko auzian egiteko

asko daukan Aljeriarekin.

Azawadeko krisian ez du askorik

adierazi, baina basamortuko

muga zorrotz zelatatzen du. Goizegi

da esateko, baina beste behin

ere, herriei hitz egin eta etorkizuna

erabakitzen utzi ordez, armen

bidez ebatziko dela dirudi. Bi hilabete

iraun du XXI. mendeko lehen

errepublika tuaregak. Eltzea

surtan jartzeko unea iritsi da.

DLaburrak

Ecowasekin bildu dira

Azawadeko tuaregak

UAGADUGU ›MNLA Azawaden

Askapen Nazionalerako Mugimenduko

ordezkariak Ecowas

Afrika mendebaldeko herrialdeen

erakundeko mandatariekin

bildu dira Burkina Fason,

Maliko Gobernuarekin duten

gatazkaz mintzatzeko. Tuareg

matxinoen bozeramaileak

erran du «independentziaren

ikuspuntua» azalduko diotela

Ecowasi. Halaber, erran du xaria

ez dela ez euren kulturaren ez

politikaren parte.

Hagako lau funtzionario

atxilotu dituzte Libian

TRIPOLI ›Nazioarteko Zigor

Auzitegiko lau funtzionario atxilotu

dituzte Libian, Zintan

hirian. Horien artean dago Seif

al-Islam Gaddafi espetxean

bisitatu duen abokatu bat.

Trantsiziorako gobernuak dio

kartzelan bere mugimenduak

detektatzeko tresna bat eman

nahi izan diola Gaddafiri. Hagatik

funtzionarioak berehala

askatzeko exijitu diote Tripoliri.

Myanmarren zazpi lagun

hil dira liskar erlijiosoetan

BANGKOK ›Myanmarko ekialdean

liskar gogorrak izan dira

musulmanen eta budisten

artean; zazpi lagun hil dira, telebista

publikoaren arabera. Hil

hasieran, budista talde batek

hamar musulman hil zituen.

Boli Kostako erasoan

hildakoak hemeretzi dira

ABIDJAN ›Boli Kostan NBEko

behatzaileen aurka ortziralean

egindako erasoan hildakoak

hemeretzi dira: zortzi zibil, zazpi

behatzaile eta lau soldadu.

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 23

‹Kirola

Futbola DPoloniako eta Ukrainako Eurokopa: B multzoa

Danimarkak

eman du

lehen ezustekoa,

Herbehereei

irabazita

Herbehereak 0

Danimarka 1

Pepe Portugalgoa lurrera erortzeko zorian, Mario Gomez Alemaniakoa atzean duela, atzo, Eurokopako partidan. GEORGI LIKOVSKI / EFE

Herbehereak. Sketelenburg; Van

der Wiel (Kuyt, 85. min.), Heitinga,

Vlaar, Willems; Van Bommel, Nigel

de Jong (Van der Vaart, 71. min.);

Sneijder, Robben, Afellay (Huntelaar,

71. min.); eta Van Persie.

Danimarka. Andersen; Jacobsen,

Kjaer, Agger, Simon Poulsen; Kvist,

Zimling; Rommedahl (Mikkelsen,

84. min.), Eriksen (Schone, 74.

min.), Krohn-Dehli; eta Bendtner.

Gola. 0-1. Krohn-Dehlik (24. min.).

Epailea. Damir Skomina (Eslovenia).

Txartel horiak: Herbehereetako

Van Bommeli; eta Danimarkako

Simon Poulseni eta Kvisti.

Bestelakoak. 35.500 ikusle inguru

Kharkiveko (Ukraina) Metallist estadioan.

Kosta zaio esnatzea

Herbehereak nagusi

izan dira, baina ez dute

asmatu ate aurrean;

Danimarkak izan duen

aukera bakarra baliatu du

Partida negargarria jokatu dute Alemaniak

eta Portugalek, baina merezita gailendu dira

lehenak, Gomezek eginiko golari esker

Bi taldeetako izarrak ezkutuan egon dira,

baina agertu diren apurrean min egin dute

Jon Eskudero

Izena eta izana ez datoz bat. Argi

eta garbi geratu zen atzo esaera

zaharra berriz ere. Alemaniak eta

Portugalek partida kaskarra jokatu

zuten. Kaskarra ez, negargarria.

Lehenengo zatia ahazteko

modukoa izan zen, eta bigarrenean

hobetoxeago aritu baziren ere,

ez zen gogoratzeko modukoa

izan. Bada, txarrenetan onena

Alemania izan zen, eta merezita

lortu zuen Eurokopako estreinako

garaipena. Bi taldeak faboritoen

zerrendan zeuden, eta oraindik

ere halaxe daude, baina hobeto

jokatu beharko dute zerbait

lortu nahi badute. Lerro guztietan

aritu ziren eskas, baita ate aurrean

ere. Ordea, Mario Gomezek

asmatu zuen baloia sareetara bidaltzen

72. minutuan, eta arnasa

lasai hartu zuten alemaniarrek.

Bezperan parranda eginda

egon eta logurarekin zegoen norbait

partida ikusten jarri bazen,

ziur ez zela esna mantendu. Nola

esnatuko da zelaiko bi taldeak lo

1

ALEMANIA

1 Neuer 11

20 Boateng 11

5 Hummels 11

14 Badstuber 11

16 Lahm 111

6 Khedira 111

7 Schweinsteiger 11

13 Mueller 11

15 DBender(90. min.) 1

8 Oezil 111

18DKroos (86. min.) 1

10 Podolski 111

23 Mario Gomez 1111

11 DKlose (79. min.) 1

E.J.Loew 111

0

PORTUGAL

1 Rui Patricio 11

21 Joao Pereira 111

2 Bruno Alves 11

3 Pepe 111

5 Fabio Coentrao 11

16 Raul Meireles 11

14DVarela (79. min.) 1

4 Miguel Veloso 11

8 Joao Moutinho 11

17 Nani 11

23 Helder Postiga 11

9DOliveira (70. min.) 1

7 Cristiano Ronaldo 11

E.F.Santos 11

Golak: 1-0: Mario Gomezek (72. min.)

Epailea: Stephane Laurent Lannoy

(Frantzia). Txartel horiak: Alemaniako

Badstuberri; eta Portugalgo Helder Postigari.

Bestelakoak: 30.000 ikusle inguru

bildu ziren Lviveko Arenan, eta giro

ederra egon zen.

baldin badaude. Halaxe egon ziren

Alemania eta Portugal. Elkarrekiko

errespetu handiarekin

aritu ziren, eta ez onerako. Hasieratik

antzeman zen urduritasu-

na, eta kamuts aritu ziren baloia

jokatzerako garaian. Lehen zatiko

aukera bakarra Portugalek

izan zuen, Pepek zutoinera bidalitako

jaurtiketa batekin.

Aukerek ez dute, baina, garaipenik

ematen, eta Portugalek ez

zuen jakin izan Alemaniari

emandako sustoari jarraipena

ematen. Halaxe iritsi zen atsedenaldia.

Bi taldeek ez zuten ezer

egin. Ziur oihu bat baino gehiago

entzun behar izan zutela atsedenaldian.

Bigarren zatiari erritmo gehixeagorekin

ekin zitzaion. Baloia

Alemaniak izan zuen kontrolpean,

Oezil jokoan sartzen hasi baitzen.

Horixe bera baliatu zuen

Portugalek kontraerasoan jokatzeko.

Lehen zatian agertu ez zen

Cristiano Ronaldo zelai erdian

kokatu zuen entrenatzaileak, eta

eskertu zuen taldeak. Hegalean

begira egotea tokatu zitzaion

Real Madrileko jokalariari, baina

zelai erdian erakutsi zituen haren

dohain onak. Lehia polita bezain

interesgarria ikusi ahal izan zen

Khedira eta Ronaldoren artean.

Jokoak hobera egin arren, aukera

gutxi batzuk soilik sortu zituzten

bi taldeek. Bada, Mario Gomez

izan zen babak eltzetik atera

zituena. Ez zuen barkatu Portugalgo

atezainaren aurrean, eta

haren golegile senari eutsi zion.

Merezita hartu zuen aurrea Alemaniak,

baina ez ongi jokatzen

ari zelako, Portugal baino hobeto

ari zelako baizik. Hortik aurrera

dena izan zen errazagoa.

1-0ekoak behartu egin zituen

portugesak. Aurrera jo beste erremediorik

ez zuten izan, eta atzean

zuloak utzi zituzten. Alemaniak

ez zuen jakin izan hori baliatzen,

eta ezta Portugalek ere aukera

apurrak barrura sartzen. Luzapenean

bi parada on izan zituen, baina

ongi aritu zen Never atezaina.

Alemania eta Portugal bi selekzio

handi dira, baina atzo ez zuten halakorik

erakutsi. Lehen partida

beti izaten da zaila; beraz, hurrena

ez dute aitzakiarik. Halako jokoarekin

ez doaz inora.

G B multzoa

LEHEN JARDUNALDIA

Atzo

Emaitza

Herbehereak-Danimarka 0-1

Alemania-Portugal 1-0

P J I B G GA GK

p 1. Danimar. 3 1 1 0 0 1 0

p 2. Alemania 3 1 1 0 0 1 0

3. Herbeher. 0 1 0 0 1 0 1

4. Portugal 0 1 0 0 1 0 1

pFinal-laurdenetara

BIGARREN JARDUNALDIA

Ekainak 13

Ordua

Danimarka-Portugal 18:00

Herbehereak-Alemania 20:45

Julen Etxeberria

Heriotzarena, hala deitu zitzaion

Eurokopako B multzoari zozketa

egin zenean. Ez zen gutxiagorako,

hiru selekzio indartsu ariko zirelako

elkarrekin: Alemania, Herbehereak

eta Portugal. Ziurtzat

eman zen hiru horietatik aterako

zirela final-laurdenetara pasatuko

ziren bi selekzioak. Inor ez zen

gogoratu multzoko laugarren selekzioarekin,

Danimarkarekin.

Apaingarri gisa jarri zuten askok,

arrain txiki bat hiru arrain handiren

ondoan. Bada, kirolean sarri

gertatu ohi bezala, arrain txikiak

arrain handia jan du. Danimarkak

0-1 irabazi zien atzo Herbehereei

multzoko estreinako partidan,

eta horri esker, urratsa egin

du ligaxka gainditzeko. Herbehereei,

ordea, zaildu egin zaie sailkapena.

Ia ziurtzat ematen zituzten

hiru punturik gabe geratu dira,

eta orain beste bi oilarren aurka

lehiatuko dira puntu premian.

Herbehereak nagusi izan ziren

zelaian, baina ez zioten gehitu nagusitasun

horri eraginkortasuna.

Danimarkak, ordea, izan zuen aukera

garbi bakarra aprobetxatu

zuen gola sartzeko. Krohn-Delik

egin zuen 24. minutuan. Hor egon

zen aldea: batek ez zuen asmatu

ate aurrean, eta besteak bai. Uste

baino lehenago etorri da Eurokopako

lehen ustekabekoa.

24 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Kirola ›

Futbola DPoloniako eta Ukrainako Eurokopa: C multzoa

‘Tiffossi’-ek topatu dute beste helduleku bat

selekzioan sinesteko: ustelkeriak zipriztindu

ondoren irabazi zituen Italiak azken bi tituluak,

1982ko eta 2006ko Munduko Kopak.

Lotsa kutuna

G Irlanda

Entrenatzailea: Giovanni Trapattoni

s

O’Shea

s

Duff

s

Dunne

s

Andrews

s

Given

s

Robbie Keane

s

St. Ledger

s

Ward

s s

Whelan McReady

s

Doyle

Julen Etxeberria Donostia

Joan zen maiatzaren 28an, lurrikara

batek Italiako iparraldea

astindu eta astebetera,

beste lurrikara batek dardarka

jarri zuen berriro herrialde

hori. Orduan ez ziren mugitu eraikinetako

oinarriak. Italiako futbolaren

oinarriek egin zuten balantza.

Poliziak hemeretzi lagun atxilotu

zituen, tartean sei futbol jokalari.

Stefano Mauri Lazioko kapitaina

nabarmentzen zen horien

artean. Zenbait partidaren emaitzak

adostea eta legez kanpoko

apustuak egitea; horiexek Italiako

Poliziak atxilotuei leporatutako

delituak. Ez ziren ustelkeriak

zipriztindutako bakarrak. 150 lagun

inguru ere susmopean zeuden,

eta hala daude oraindik, ikerketa

hasi besterik ez baita egin.

Horien artean ere bada izen ospetsurik:

Christian Vieri jokalari

ohia, Gianluiggi Buffon Juventuseko

atezaina, Antonio Conte Juventuseko

entrenatzailea —Liga

irabazi du denboraldi honetan Turingo

taldeak— eta Domenico

Criscito Zenit San Petersburgoko

jokalaria, besteak beste.

Criscitok oso garesti ordaindu

du zerrenda beltz horretan bere

izena azaltzea. Cesare Prandelli

Italiako hautatzaileak Eurokoparako

egindako lehen zerrendan

zegoen. Aukera asko zituen Poloniara

eta Ukrainara joateko. Baina

ez dago Polonian, ezta Ukrainan

ere. Italian geratu da, federazioko

eta selekzioko arduradunekin

hala adostuta. Selekzio azzurri

bera ere etxean geratzear izan

da. Hautatzaileak berak, adibidez,

joan zen astean aitortu zuen ez litzatekeela

arazo bat izango Eurokopa

ez jokatzea, horrek Italiako

futbolari mesede egingo balio.

Hitzak, baina, haizeak eraman

ohi ditu sarri, eta, azkenean, Italia

Polonian dago. Ez du egin nahi bezalako

prestaketa, baina, hala ere,

Eurokopa irabazteko hautagaien

artean dago. Italia Italia delako,

bere berezko irabazle senarekin.

Eta, gainera, Prandelliren aginduetara

oso maila ona eman baitu

Eurokopako sailkapen ligaxkan:

lehena izan zen bere multzoan, ez

zuen partida bakar bat ere galdu,

eta bi gol bakarrik sartu zizkioten.

Hori gutxi balitz bezala, tiffossiek

topatu dute beste helduleku

bat euren selekzioan sinesteko. Sineskeriarekin

du lotura, eta historiarekin.

Izan ere, Italiak irabazi

dituen azken bi tituluak —1982an

Espainian jokatutako Munduko

Kopa eta 2006an Alemanian jokatutakoa—ustelkeriak

herrialde

horretako futbola zipriztindu ondoren

iritsi ziren.

‘Totonero’eta ‘Moggigate’

1979-1980ko sasoia beltza izan zen

Italiako futbolarentzat. Poliziak

legez kanpoko apustu sare bat desegin

zuen —Totoneroizena eman

zion auziari Poliziak, kiniela beltza—.

Lehen eta Bigarren Mailako

makina bat jokalari, entrenatzaile

eta agintari zeuden nahastuta

sarearekin. Federazioak ez zuen

kupidarik izan, eta zigor gogorrak

ezarri zituen: batetik, Milan eta

Lazio mailaz jaitsi zituen; eta, bestetik,

hainbat jokalari inhabilitatu

zituen. Horien artean zegoen

Paolo Rossi aurrelaria. Rossi bi urtez

egon zen partidarik jokatu gabe.

Hala ere, Enzo Bearzot orduko

Italiako hautatzaileak Munduko

Kopako deialdian sartu zuen. Erabakiak

zalaparta eragin zuen. Askoren

ustez, Rossi ez zegoen sasoiko

horren txapelketa luze eta gogorrari

aurre egiteko. Ezaguna da

ondoren zer gertatu zen: Rossi golegile

nagusia izan zen, eta Italiak

hirugarren aldiz irabazi zuen

Munduko Kopa.

Totonero auziak eztanda egin

eta 26 urtera, Calcio-ak harri berarekin

egin zuen estropezu: ustelkeriarekin,

Moggigate auzia delakoarekin.

Juventus, Milan, Fiorentina

eta Lazioko zenbait agintari

zenbait partidaren salerosketan

nahastuta egon zirela utzi

zuen agerian Poliziak egindako

ikerketa batek. Lau talde horiek

zigorrak jaso zituzten. Juventusek

jaso zuen gogorrena: Bigarren

Mailara jaitsi zuten, eta bi Scudetto

kendu zizkioten, hau da, Ligako

bi titulu. Luciano Moggi jo zuten

arduradun nagusitzat, orduko

Juventuseko zuzendari nagusia.

Horregatik jaso zuen Turingo

taldeak hain zigor gogorra.

Alemaniako Munduko Kopa

ate-joka ari zenean lehertu zen eskandalua.

Jokalari askoren kirol

etorkizuna kolokan egon zen denbora

batean. Hala ere, batuta azaldu

ziren, eta batasun horrek indarra

eman zien zelaian. Nola gainera.

Laugarrenez izan ziren txapeldun.

Sei urte geroago, berriz ere

historia errepikatzearekin amets

egiten dute.

Cesare Prandelli, entrenamendua segitzen, herenegun. MAURIZIO BRAMBATTI / EFE

Multzoko bi indartsuenak

izango dira aurrez aurre

Espainiak ez du beste

ezusterik nahi estreinako

partidan, eta faborito

nagusia dela erakutsi

nahi du hasieratik

J. Etxeberria Donostia

Orban txiki bat besterik ez zuen

izan Espainiaren jardunak Hegoafrikan

irabazitako Munduko Kopan:

estreinakoan Suitzak emandako

muturrekoa —1-0 irabazi zuten

suitzarrek—. Espainiarrek ez

dute nahi horrelakorik gertatzerik,

eta, horregatik, adi-adi zelairatuko

dira gaur. Beharko dute,

aurrean ez baitute Suitza izango,

Italia baizik. Ezusterik ezean,

gaur aurrez aurre izango diren bi

taldeak sailkatuko dira. Beraz,

irabazten duenak aurrerapausoa

emango du multzoko lehena izateko.

Vicente del Bosquek deialdiko

jokalari guztiak ditu prest. Cesare

Prandellik, ordea, ezingo du Barzagli

erdiko atzelaria zelairatu.

G Espainia

Entrenatzailea: Vicente del Bosque

s

Arbeloa

s

Busquets

s

Iniesta

Tele5

18:00

G Italia

s

Ramos

s

Casillas

s

Torres

s

Pique

s

Xabi Alonso

Gdansk

(42.100 ikusle)

Entrenatzailea: Cesare Prandelli

s

Buffon

s

Jordi Alba

s

Xavi

s

Silva

V. Kassai

(Hungaria)

s s s s s

Maggio Chiellini De Rossi Bonucci Balzaretti

s

Marchisio

s

Ballotelli

Eurokopa

s

Motta

s

Cassano

s

Pirlo

Cuatro

20:45

G Kroazia

Poznan

(41.609 ikusle)

Entrenatzailea: Slaven Bilic

s

Pletikosa

s

Pranjic

s

Srna

s s

Simunic Schildenfeld

s

Dujmovic

J. E. Donostia

Eurokopa

s

Modric

s

Mandzukic

s

Rakitic

B. Kuipers

(Herbeh.)

s

Vida

s

Eduardo

Gaur galtzen

duenak

oso zail izango du

ligaxka

gainditzea

Trapattonik talde

deserosoa bilakatu du

Irlanda; Kroaziak

Pletikosa, Modric eta

Srnaren kalitatea du

Ezustekorik ezean, Irlandak eta

Kroaziak ez dute gaindituko lehen

ligaxka. Ondo bidean, Espainiarenak

eta Italiarenak behar lukete

final-laurdenetarako bi txartelek.

Hala ere, irlandarrek eta

kroaziarrek ez dute erraz amore

emango. Badakite erronka zaila

dutela, baina berdin zaie. Duten

guztia emango dute pronostikoak

hankaz gora jartzeko.

Final-laurdenetarako sailkatzeko

helburuan garrantzi handia

izango du gaurko partidak.

Izan ere, galtzen duenak oso zaila

izango du aurrera egitea, punturik

gabe multzoko bi oilarren aurka

jokatu beharko lukeelako. Irabazleak,

berriz, izango luke aukera

polita, betiere Espainiaren edo

Italiaren aurka punturen bat eskuratuz

gero.

Itxuraz, Kroaziak du aukera

gehien sailkatzeko: Pletikosa, Rakitic,

Srna, Modric... gai ona du.

Irlandak, berriz, Robbie Keane

bakarrik du. Hori eta Giovanni

Trapattoni eskua.

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 25

‹ Kirola

Athleticek lehen

aldiz irabazi nahi du

Espainiako Kopa

Talde zuri-gorria da

faboritoa gaur finalean:

Espanyolen aurretik

sailkatu zen ligan, eta ez

zuen galdu haren aurka

Erredakzioa Bilbo

Athleticek bere historiako bosgarren

titulua irabaz dezake gaur.

Horretarako, Espanyoli irabazi

behar dio Espainiako Kopako finalean.

Hain zuzen ere, Herrialde

Katalanetako taldeari nagusituz

gero, talde zuri-gorriak lehen aldiz

irabaziko luke Kopa, eta Añorgari

eta Oiartzuni hartuko lieke

lekukoa. Gipuzkoako bi talde horiek

1980eko eta 1990eko hamarkadetan

irabazi zuten Espainiako

Kopa: Oiartzunek, bitan (1987an

eta 1988an), eta Añorgak, hirutan

(1990ean, 1991n eta 1993an). Beraz,

Athleticek eskura du ia hogei urteko

lehortea amaitzea. Finala jokatuko

duen lehen aldian lortu

nahi du titulua.

Zuri-gorriak dira faborito. Batetik,

Espanyolen aurretik sailkatu

ziren denboraldi honetan Espainiako

Ligan —Athletic bigarren

izan zen, eta Espanyol hirugarren,

hamabost puntu gutxiagorekin—.

Bestetik, sasoi honetan

elkarren aurka jokatu duten bi

partidetan zuri-gorriek ez dute

inoiz galdu: 4-1 irabazi zuten Lezaman,

eta hutsean berdindu zuten

Bartzelonan. Azkenik, herenegun

Kopako finalerdietan gertatutakoa

hartu behar da kontuan.

Athleticek nagusitasunez irabazi

zion Bartzelonari, Ligako txapeldunari

(2-0). Espanyolek, ordea,

penaltietan kanporatu zuen Rayo

Vallecano, arauzko denbora banakoarekin

amaitu ondoren. Hain

zuzen ere, Espanyoleko jokalariek

pilatutako nekeak mesede

egin diezaioke Athletici, ahalegin

handiagoa egin baitzuten eta

atseden hartzeko denbora gutxiago

izan baitute.

ATHLETIC-ESPANYOL

pAthletic. Ainhoa; Joana Flaviano,

Irune Murua, Iraia; Orueta,

Olabarrieta, Ibarra, Erika,

Saioa; Guru eta Irene.

pEspanyol. Mariajo; Andrea

Pereira, Marta Torrejon, Sonia

Matias, Mari Paz Vilas, Vanesa

Gimbert; Monforte, Debora

Garcia, Meseguer; Lara Rabal

eta Brenda.

pLekua. Las Rozasko Futbolaren

Hiria (3.000 ikusle).

pOrdua. 11:00 (MarcaTV).

Athleticeko jokalariak,Bartzelonari sartutako goletako bat ospatzen. ATHLETIC

Maria Xarapova, atzo, Roland Garroseko finala irabazi berritan. STEPHANE REIX / EFE

Xarapovaren modura

Errusiarrak hasieratik

ezarri du bere jokatzeko

modua, eta 6-3 eta 6-2

irabazi dio Erraniri

Roland Garroseko finala

Edurne Elizondo Iruñea

Nagusitasun osoz. Halaxe irabazi

zuen Maria Xarapovak Roland

Garroseko atzoko finala, Sara

Erraniren aurka. 6-3 irabazi zuen

lehendabiziko seta, 36 minutuan;

eta 6-2 bigarrena, 53an. Parisko

Grand Slama zen errusiarrak lau

torneo nagusien artean falta

zuen bakarra. 2004an nagusitu

zen Wimbledonen, 2006an AEBetako

Irekian eta 2007an Australiakoan.

Pariskoa lortuta, WTA

zerrendako lehendabiziko postura

itzuliko da bihar Xarapova.

Bere modura jokatu zen atzoko

finala, eta saria errusiarrak eraman

zuen etxera.

Errani ezustean ailegatu zen

Roland Garroseko finalera, nahiz

eta bikoteka txapela jantzi. Lehiaketa

hagitz ona egin du italiarrak,

baina partida nagusian, urduritasunak

hartu zuen Errani. Bi tenislarien

arteko aldea, gainera,

agerian gelditu zen pistan. Gehiegi

sumatu zitzaion italiarrari

erronka handia zela atzokoa. Bertzelako

jarrera erakutsi zuen Xarapovak:

irabazlearena. Parisen

lehen aldiz irabazteko irrikan

zen, eta grina hori pizgarri izan

zuen. Partida amaituta erakutsitako

pozak eta emozioak ezerk

baino hobeki islatu zuten Xarapovaren

irabazteko gogoa.

Partidaren hasieratik erakutsi

zuen Xarapovak bere indarra. Hamalau

minutuan 4-0 irabazten ari

zen lehen seta. Momentu horretan,

errusiarraren sakea hautsi

zuen Erranik, eta 4-1 jarri zen.

Partidan sartzen hasi zen italiarra.

Bere kolpeekin Erranik itxaropenari

zabaldutako atea, halere,

laster itxi zuen Xarapovak. 5-3

jarri zen aurretik errusiarra. Xarapovak

seta irabazteko izan zituen

lehendabiziko bi aukerak

hutsean utzi zituen Erranik, baina

hirugarrenean, ezin izan zuen.

6-3, eta lehen seta Xarapovarentzat.

Bide beretik joan zen bigarrena.

Tarteka baino ez zituen erakutsi

Erranik Xarapovaren nagusitasuna

kolokan jartzeko moduko

kolpeak. Gehiegizkoa zen finalaren

zama italiarrarentzat. Azken

unera arte borrokatzeko

grina erakutsi zuen, hala ere, eta

ikusleen txaloak eskuratu zituen

erakutsitako gogo hori eskertzeko.

Bi joko baino ezin izan zituen

irabazi Erranik bigarren setean.

Ezintasuna erakusten zuen haren

aurpegiak partidaren amaieran.

Xarapovarenak, berriz, zoriontasuna.

Erabatekoa, gainera.

Gaur, Nadal eta Djokovic

Gaur gizonezkoak ariko dira Roland

Garroseko finalean: Rafa

Nadal eta Novak Djokovic nor

gehiago. 15:00ean hasiko da partida,

eguraldiak uzten badu behintzat.

Iragarpena ez da ona.

Djokovic da WTAko zerrendaburua,

baina serbiarrak Nadal jo

du faboritotzat. Gogoratu du,

hala ere, lur harrotuan hainbat

aldiz irabazi diola aurretik Nadali

eta berriz ere lortzeko moduan

dela. Nadalentzat Roland Garroseko

zazpigarren finala izanen da

gaurkoa. Aurreko seiak irabazi

egin zituen. Gaur ere saiatuko da.

26 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Kirola ›

Nairo Quintanak

irabazi du Dauphineko

etapa nagusia

Linda Villumsen pedalei gogor eragiten, atzo, Orduñako erlojupekoan. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Eskerrik asko, Vos

Azken etapa dute gaur

Emakumeen Biran,

lehen lau sailkatuak

hamasei segundoren

tartean daudela

Julen Etxeberria

Emakumeen Birako antolatzaileek

kolpe gogorra jaso zuten Marianne

Vosek lepauztaia hautsi eta

Euskal Herrian lehiatzeari uko

egin zionean. Zorionez, ez da gaitzik

onik ez dakarrenik, eta txirrindulari

herbeheretarra Biran

ez egoteak probari mesede ere egin

dio. Hura gabe, parekotasun handiagoa

dago, eta azken egunera arte

egongo da borroka gogorra garaipena

lortzeko. Vos lehian egon

izan balitz, zaila izango zen horrelakorik

gertatzea, euren nagusitasuna

hasi eta bukatu erakusten

duten txirrindulari aseezin horietako

bat baita herbeheretarra.

Baina Vos ez dago Biran, eta Urduñan

hasi eta Iurretan amaituko

den etapa bakarrik falta dela, lau

txirrindulari k dute irabazteko aukera:

Emma Pooley ingelesak (AA

Drink), Judith Arndt alemaniarrak

(Greenedge), Emma Johansson

suediarrak (Hitec) eta Annemiek

Van Vleuten herbeheretarrak

(Rabobank). Pooley da lider,

baina segundo bakarrera du

Arndt, zortzira Johansson eta hamaseira

Van Vleuten. Urrutiago

dago Alena Amialiusik bielorrusiarra

(Be Pink), 40ra.

Atzo Urduñan jokatutako erlojupekoak

are gehiago estutu zuen

sailkapen nagusia. Linda Villumsen

(Greenedge) zeelandaberritarra

nagusitu zen, baina ez zen ia

alderik izan faboritoen artean.

Urduñatik Iurretara bidean igaro

beharreko hiru mendateek zehaztuko

dute, gaur, Birako irabazlea

nor izango den.

G Sailkapenak

HIRUGARREN ETAPA

1. Linda Villumsen (Greenedge) 18.21

2. Judith Arndt (Greenedge) 3ra

3. Eleonora Van Dijk (Lululemon) 6ra

4. Emma Pooley (AA Drink) 10era

5. Emma Johansson (Hitec) d.b.

35. Eneritz Iturriaga (Lointek) 1.21era

NAGUSIA

1. Emma Pooley (AA Drink) 5.23.58

2. Judith Arndt (Greenedge) 1era

3. Emma Johansson (Hitec) 8ra

4.Annemiek Van Vleuten (Rabob.) 16ra

5. Alena Amialiusik (Be Pink) 40ra

26. Eneritz Iturriaga (Lointek) 5.23ra

Hamasei kilometro

falta zirela erasoa jo, eta

bakarrik helmugaratu

da kolonbiarra; lider

Wigginsek segitzen du

Jon Eskudero

Txirrindularirik onenen moduan

irabazi zuen Nairo Quintanak

(Movistar) Dauphineko atzoko

etapa, seigarrena. Lasterketa tropelean

egin ondoren, helmugatik

hamasei kilometro falta zirela,

eraso bortitza jo zuen, non eta

Joux-Plane mailaz kanpoko igoeran.

Aurretik ihes eginda ziren

guztiak harrapatu bakarrik ez,

pasatu ere egin zituen, eta inor ez

zen hari jarraitzeko gai izan. Mendatera

bakarrik heldu zen, eta

handik helmugara zeuden hamabi

kilometroetan ez zuen denbora

alferrik galdu. Erlojupeko antzeko

bikaina eginda, merezita altxatu

zituen bi besoak Morzinen.

Etapa nagusia izaki, ikuskizuna

izan zen atzoko etapan. Lehenengo

kilometroetatik piztu zen

zalaparta tropelean, baina benetako

ihesaldia hamabigarrenean

osatu zen, artean Egoi Martinez

(Euskaltel-Euskadi) zela. Nabarmentzekoa

izaten ari da euskaldunaren

lana. Tropelak abantaila

apur bat hartzeko baimena

eman zien hamabost lagun

horiei, baina nahikoa izan zen

atzean Sky lanean hastea aldea

murrizteko. Azken igoeran jan

zituzten guztiak, eta momentu

horixe bera baliatu zuen Quintanak

aurrera egin eta etapa irabazteko.

Sailkapen nagusiari begira ere

izan zen zer gozatua. Cadel Evans

(BMC) jarrera apartarekin aritu

zen, erasoak joz, baina adi ibili

zen Bradley Wiggins (Sky), eta

berak jarraitzen du lider. Itzulia

gaur amaituko da, eta ingelesak

irabaziko du, okerrik ezean.

Sagan garaile Suitzan

Peter Sagan (Liquigas) nagusitu

zen atzo Suitzako Itzuliko aitzinetapan,

eta lider jarri zen. Lau segundoan

hobetu zuen Fabian

Cancellara (RadioShack) bigarren

sailkatuaren denbora. Gaur

etapa lasaia izango dute txirrindulariek.

G Sailkapenak

DAUPHINE (6. ETAPA)

1. Nairo Quintana (Movistar) 4.46.12

2. Cadel Evans (BMC) 16ra

3. Dani Moreno (Katuxa) 24ra

4.Bradley Wiggins (Sky)

d.b.

5. Pieter Weening (GreenEdge) d.b.

10. Haimar Zubeldia (RadioS.) d.b.

DAUPHINE (NAGUSIA)

1. Bradley Wiggins (Sky) 23.40.59

2. Michael Rogers (Sky) 1.20ra

3. Cadel Evans (BMC) 1.36ra

4. Christopher Froome (Sky) 1.48ra

5. Jurgen Van den Broeck (Lotto) 2.22ra

11. Haimar Zubeldia (RadioS.) 3.53ra

SUITZAKO ITZULIA (A. ETAPA)

1. Peter Sagan (Liquigas) 9.43

2. Fabian Cancellara (RadioShack) 4ra

3. Moreno Moser (Liquigas) 7ra

4. Martin Elmiger (Ag2r) 11ra

5. Fredrik Kessiakoff (Astana) 15era

20. Gorka Izagirre (Euskaltel) 25era

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 27

‹ Kirola

Sebastian Vettel (Red Bull), atzo, Kanadako Sari Nagusiko pole-a lortu berritan. VALDRIN XHEMAJ / EFE

Vettel, zuloa ireki nahian

Kanadan autorik

lasterrenak izanda

erantzun die

Red Bullek FIAk

inposatutako aldaketei

G Kanadako Sari Nagusia

Luzera

4,361

km

Distantzia

305,270

km

Itzuliak

70

Laurentzi Garmendia Donostia

Bihurg.

12

Kanadako Sari Nagusian lortu du

Sebastian Vettelek (Red Bull) urteko

bigarren pole-a. Ezustekoa

izan zen alemaniarraren lana, Lewis

Hamilton (McLaren) jotzen

baitzuten guztiek lehen postua

lortzeko faboritotzat, baina Vettelek

hutsik gabeko saioa egin zuen.

Red Bullek azken lau lasterketetan

hirutan lortu du pole-a, bitan

Vettelekin eta behin Mark Webberrekin.

Txapelketa nahasia izan

da orain arte, sei lasterketatan

beste horrenbeste garaile izan baitira.

Baliteke gaur egoera argitzen

hastea, hainbeste aldaketa amaitu

eta kontua egonkortzen hastea.

Lehen bost sailkatuen artean

lauk dagoeneko irabazi dute. Hamiltonek

bakarrik ez du zeharkatu

helmuga lehen postuan, baina

Kanadan oso itxura ona eman

izan du beti. Hain zuzen ere, han

lortu zituen lehen pole-a eta garaipena,

2007an. Aurten ere lasterketaren

nondik norakoan eragingo

du, indartsu aritu baitzen ostiraleko

bi saioetan, aginduz. Vetteli

bakarrik eman zion amore, atzo

alemaniarra ukiezina baitzen.

Eta hori, Nazioarteko Federazioak

(FIA) Red Bull aldaketa batzuk

egitera behartu badu ere. Izan

ere, RB8 autoak zulo batzuk zituen

atzeko gurpilen pareko azpialdean.

Aurreko gurpilen balazta

sisteman ere zuloak zituen.

Biak ala biak autoaren errendimendu

aerodinamikoa hobetzeko

eginak. FIAk ez ditu begi onez

ikusi, eta berehala aldatu behar

izan dituzte.

Gilles Villeneuve

2011ko podiuma

1. Jenson Button

2. Sebastian Vettel

3. Mark Webber

Txapelketa

Gidariak

1. Fernando Alonso

2. Sebastian Vettel

3. Mark Webber

Polea

Gidariak

1. Sebastian Vettel

2. Lewis Hamilton

3. Fernando Alonso

4. Mark Webber

McLaren

Red Bull

Red Bull

Ferrari

Red Bull

Red Bull

Denbora

1.13,784

0,303ra

0,367ra

0,562ra

Horrek ez du Vettel mantsotu,

ordea. Urte hasiera zaila izan

zuen taldeak, araudiak haiei eragin

baitzien gehien. Azken lasterketetan

goranzko bidea izan dute,

baina askorentzat oharkabean

pasatu da. Baina ez da kasualitatea

sailkapenean Vettel eta Webber

bigarren postuan berdinduta

egotea, Fernando Alonsorengandik

(Ferrari) hiru puntura. Garaipen

batek erraz jango luke espainiarrak

duen aldea.

Pole errekorra

1.12,275 R. Schumacher Williams 2004

Lasterketako errekorra

1.13,622 R. Barrichello

Puntuak

76

73

73

Antena3 20:00

TF1 20:00

Eskuderiak

1. Red Bull

2. McLaren

3. Ferrari

Gidariak

5. Nico Rosberg

6. Felipe Massa

7. Romain Grosjean

8. Paul di Resta

Ferrari

2004

Puntuak

146

108

86

Denbora

0,627 ra

0,681 era

0,861 era

0,941 era

Hamilton eta Alonso izango

ditu horretarako aurkari nagusiak

Red Bullek. Ferrarik kontrakoa

badio ere, Kanada beti oso zirkuitu

aproposa izan da berarentzat.

Atzoko emaitza aurreko

urteetan lortutakoaren bidetik

doa, baina horrek ezin du alde batera

utzi taldea aurretik zituztenekiko

tartea txikituz egiten ari

den lan bikaina. Alderantzizkoa

da Vettelen helburua: itxitako zuloak

ireki nahi ditu.

28 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Kirola ›

DLaburrak

Hondarribia izan da

azkarrena Bilbon

ARRAUNA ›Hondarribiko trainerua

izan zen onena atzo, erlojuaren

aurka, Bilboko Banderan

(20.33,50). Estu eta larri nagusitu

zen, 88 ehuneneko bakarrik

atera baitzizkion San Pedrori.

Orio, San Juan, Portugalete,

Zierbena, Castro eta Deustua

sailkatu ziren ondoren. Gaur,

berriz, Mutrikun dute estropada

(Gipuzkoa), 11:00etan. Hemeretzi

traineru ariko dira, eta

Kaiku, Urdaibai eta San Juan

txanda berean lehiatuko dira.

Gaztañaga eta Eneko

Llanos nagusi Zarautzen

TRIATLOIA ›Eneko Llanos gasteiztarrak

eta Maider Gaztañaga

ordiziarrak irabazi zuten atzo

Zarauzko Nazioarteko Triatloia.

Llanosek 3.57.02ko denbora

egin zuen, eta ia zazpi minuturen

aldea atera zion bigarrenari,

Mathias Hecht suitzarrari. Alde

handiagoarekin irabazi zuen

Gaztañagak, bigarren sailkatuak

—Estefania Gomez espainiarrak—

baino hamabi minutu

gutxiago behar izan baitzituen.

Ander Vilariñok lidergoa

sendotu du, Span irabazita

AUTOMOBILISMOA ›Ander

Vilariñok Europako Nascar Txapelketako

laugarren garaipena

lortu zuen atzo, Spa-Francorchampseko

zirkuituan (Belgika).

Garaipen horrekin, gidari

hondarribiarrak sendotu egin

du lehen postua sailkapen

nagusian, lasterketa batean

izan ezik beti izan baita nagusi.

Txapelketa irabazten duenak

sari potoloa izango du: AEBetako

Nascar Txapelketako proba

batean parte hartzea.

Gipuzkoako Txapelketa

gaur Oiartzunen

SEGA ›Mikel Alkorta donostiarra,

Garikoitz Etxeberria billabonatarra

eta Juanjoxe Lizaso

asteasuarra ariko dira gaur

Gipuzkoako Sega Txapelketan,

ordubeteko lanean, Oiartzunen,

Pikoketan. Lizaso izan da txapelduna

azken bi ekitaldietan.

Alkorta, berriz, txapeldunorde

izan zen iaz, eta laugarren

2010ean. Etxeberriak estreinako

finala du.

Ligako 19. titulua

Tolosarentzat

ERRUGBIA ›Tolosak 18-12 irabazi

zion atzo Touloni Parisen,

Top14ko finalean.Okzitaniako

taldeak bigarrenez jarraian

lortu du titulua.Garaipen zerrendan

hemeretzigarrena du.

Aimar Olaizola, pilota jotzear, eta Oinatz Bengoetxa, hari begira, atzo Labriten jokatutako buruz buruko finalerdian. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Erakustaldia esatea gutxi da

Olaizola II.a 22

Bengoetxea VI.a 5

Iraupena. 36 minutu.

Pilotakadak. 145.

Sakez. Olaizola II.ak, sei, eta falta

bat; Bengoetxea VI.ak, bat.

Markagailua. 8-0,8-1,17-1,17-4,20-

4, 20-5 eta 22-5.

Bestelakoak. Jende ugari bildu zen

Labrit pilotalekuan, 1.100 ikusle inguru.

Partida hasieran dirua parean

irten zen, Olaizola II.aren aldeko joera

txikiarekin.

Olaizola II.ak ez dio

ezertarako aukerarik

eman Bengoetxea VI.ari,

eta Irujoren aurka ariko

da finalean, hilaren 24an

Jon Eskudero

Eskuin besoko zalantzak eta konfiantza

falta azkar asko uxatu

izango zitzaizkion atzo Aimar

Olaizolari. Hori da hori jokoa erakutsi

zuena. Bikaina ez, askoz hobea.

Erakustaldia egin zuela esatea

ere gutxi da. Ez zion ezertarako

aukerarik eman Oinatz

Bengoetxeari, eta uste baino aiseago

irabazi zion buruz buruko finalerdia

(22-5). Dena egin zuen

ongi goizuetarrak, eta lehendik

ere jakina bazen pilotari handia

dela, orain eztabaidaezina da.

Profesional mailako banakako

zazpigarren finala jokatuko du

Juan Martinez de Irujoren kontra,

hilaren 24an, Bilbon. Ikustekoa

izango da.

Izan ere, biak helduko dira sasoi

betean. Lehorte luzaro baten

ondoren, badirudi Aspekoa bere

onean dagoela. Ordea, zaila da

Olaizola II.a baino hobeto egotea.

Dohain guztiak dauzka goizuetarrak.

Argia da kantxan, une oro

baitaki non jarri behar duen pilota.

Jakitea, baina, gauza bat da,

eta egitea bestea. Asegarcekoak

ezin hobeto uztartzen ditu biak,

eta ez dauka parekorik tantoa

amaitzeko garaian. Atzo egin zituen

ahalegin guztiak irten zitzaizkion

ongi, eta halakoetan

zaila da hari irabazten.

Hasieratik ikusi zen Olaizola

II.a inork uste baino indartsuago

zegoela. Lehenengo sakea hari tokatu

zitzaion, eta handik aurrerakoak

ere ez zituen etsai izan. Bengoetxea

VI.a esnatzerako 8-0 aurreratu

zen goizuetarra. Buruan

eskuin besoaren egoera izango

zuen garaileak, eta akaso horrek

lagundu izango zion pilota hobeto

gozatzen. Frontisa baliatu eta ezker

horman sartzen saiatu zen,

eta asmatu zuen. Hortxe egon zen

partidako gakoa. Bengoetxea

VI.a defentsan aritu zen beti, eta

horrela zaila da 22ra heltzen. Guztira

39 pilotakada jo zituen airez.

‘‘ Ez diot eroso jokatzen

utzi, eta asmatu egin dut.

Aitortu behar dut partida

biribila atera zaidala»

AIMAR OLAIZOLA

Asegarceko pilotaria

Zenbaki horrekin dena esana

dago.

Itxaropena omen da azkena

galtzen dena, eta leitzarra gogor

borrokatu zen. Partida 8-0 zegoela

heldu zen haren estreinako tantoa.

Ordea, ez zuen sakea behar

bezala baliatu, eta hurrengo tantoan

errestora joatea tokatu zitzaion.

Bi hitzetan definituta,

nahi eta ezinean aritu zen galtzailea.

Pilota gosez kantxaratu zen,

eta gehiegizko gose hori kalterako

izan zuen. Aurkaria jan beharraren

jan beharrak bera jan zuen

azkenean. Dena den, ezin zaio

ezer leporatu. Olaizola II.a bera

baino gehiago izan zen, eta kito.

8-1ekotik 17-1ekora igaro zen

lehia, soilik bost minuturen kontuan.

Leitzarrak sakea eta sakeerrestoa

baliatu izan balitu, alda

zitekeen partida, baina goizuetarra

ez zegoen inori aukerarik

emateko. Tanto guztietan gidoi

bera erabili zuen: pazientziaz jokatu,

eta tantoa atzean bukatu.

Apenas egin zuen horma bikorik

eta dejadarik, halakoetan baita

arriskutsuena Bengoetxea VI.a.

Erakutsi zuen garaileak burua

lepo gainean duten horietakoa

dela eta kanpotik ikustea erraza

dena berak barrutik ikusten duela.

Azken txanpan lotsarenak egitea

lortu zuen leitzarrak. Ezkerrarekin

dejada bat zabalean egin

zuen lehenik, eta, ondoren, sake

bikain bat. Bost tanto lortu zituen,

baina gehiago ez. Olaizola

II.ak argi eta garbi hartu zion gaina,

eta merezita gailendu zen.

Bengoetxea VI.ak ilusio handia

zeukan aurtengo buruz bururako,

eta orain burua altxatzea besterik

ez zaio tokatzen.

Olaizola II.ak aitortu zuen

amaieran dena atera zitzaiola

ongi. Finalean berdin jokatzea ez

da erraza izango.

G Jaialdiak

OSTIRALEKO EMAITZAK

pLogroño. Ongai-Cecilio 14;

Gorka-Merino I.a 22; Titin III.a-

Merino II.a 12; Martinez de Irujo-

Barriola 22.

ATZOKO EMAITZAK

pIruñea. Olaizola I.a-Apraiz 22;

Arretxe II.a-Begino 18. Olaizola

II.a 22; Bengoetxea VI.a 5.

pLazkao.Etxabe II.a-Agirrezabala

35; Matxin III.a-Endika 27.

Zeberio II.a-Ion 40; Urriza-Etxeberria

III.a 33.

pGalarreta. Oñatz 28; Aizpurua

II.a 30. Ezkurra-Olazar 15; Etxeberria

IV.a-San Miguel 14 —bertan

behera geratu zen, Ezkurrak

aurpegian pilotakada bat jaso

zuelako—. Juaristi-Zubizarreta

30; Urtasun-Urko 19. Matxin

VI.a-Zubiri 22; Zulaika-Saldias

30.

GAURKO PARTIDAK

pLogroño (17:00, ETB1). Olazabal-Larrinaga

/ Mendizabal

III.a-Cecilio. Xala-Laskurain / Titin

III.a-Merino II.a.

D Ekitaldiak

Zure ekitaldia BERRIAn agertzea nahi baduzu: www.berria.info/zerbitzuak/agenda/bidali/

Musika

pAnoeta. Kupela. Gaur,

19:00etan, plazan.

pAntsoain. Banda Bizkarra.

Gaur, 10:00etan, Antsoaingo

karriketan.

pAntsoain. Dantzaldia Ametz

taldearekin. Gaur, 18:30ean, Rafael

Alberti plazan.

pBilbo. Michael Nyman. Bihar,

20:00etan, Campos Eliseos antzokian.

pDonostia. La Zigarra y El Grillo,

Kitarra eta Bibolina. Gaur,

19:00etan, Garraxi tabernan.

pDonostia. Anje Duhalde. Gaur,

19:00etan, Viktoria Eugenia antzokian.

pGetxo. Bihotz Alai abesbatzaren

kontzertua. Gaur, 13:00etan,

Algortako Etxetxu plazan (Portu

Zaharra).

pOrtuella. Erdizka Lauetan.

Gaur, 18:30ean, Urioste auzoan.

pZarautz. Ze Esatek eta Kupela.

Gaur, Euskal Eskola Publikoaren

jaian.

pZiortza-Bolibar. Azken euskal

printzesa antzinako musika eta

literatura emanaldia, Euskalbarrokensemble

taldearekin.

Gaur, 18:00etan, Kolegiatan.

Antzerkia

pBilbo. Bazan Kalabazan,Tartean

teatrorekin. Gaur,

10:00etan, Kasilda parkean.

13:00etan, bigarren emanaldia.

pBilbo. Lingua Nabajorum antzezlana

estreinatuko du Tartean

konpainiak. Asteazkenean,

20:00etan, Kafe Antzokian.

pSopela. Kiki, Koko eta Moko

pailazoen Gu natura gara ikuskizuna.

Gaur, 18:00etan, Kurtzio

kultur etxean.

Bertsolaritza

pAzkoitia. Aittolako jaiak. Bertsolariak

egun osoz. Sebastian

Lizaso eta Andoni Egaña.

pBermeo. Busturialdeko bertsolari

txapelketa. Finala. Gaur,

17:30ean, Kafe Antzokian. Bertsolariak:

Ander Elortegi, Xabier

Enbeita, Gurutz Uruburu, Julen

Erezuma, Iker Belaustegi, Jon

Arano.

pDonostia. Bertso doinuen

ikastaroa, Iñigo Legorbururekin.

Asteartean, 19:00etan, Txirain

elkartean.

pErrenteria. Bertso bazkaria.

Gaur, Perurenako elkartean.

Bertsolariak: Alaia Martin eta

Unai Gaztelumendi.

pHernani. Bertsolariak Ereñotzu

auzoan. Asteazkenean,

egun osoz.

Dantza

pBilbo. Ninika, Elirale konpainiarekin.

Gaur, 12:00etan, Alondegian.

pBilbo. Rosa Muñoz eta Sofia

Asencio. Gaur, 19:00etan, La

Fundicion aretoan.

pDonapaleu. Burgaintzi eta

Garaztarrak taldeak. Gaur,

15:45ean, Pilota plazan.

pErmua. Euskal dantzak eta

erromeria, Uria eta Gisasola bikotearekin.

Gaur, 12:30ean,

Orbe plazan.

Hitzaldiak

pBilbo. Miguel de Unamuno:

desde Bilbao hasta Bilbao

(1864 - 1930). Bihar, 19:30ean,

Bidebarrietako liburutegi nagusian.

pBilbo. Reconstruir nuestra

historia con la memoria oral,

Beatriz Diaz Martinezekin. Asteartean,

19:30ean, Deustuko liburu

dendan.

pBilbo. Arantxa Urretabizkaiaren

Zergatik panpox liburuaren

inguruan mintzatuko da Josune

Muñoz. Asteazkenean,

19:00etan, Euskaltzaindiaren

egoitzan, Plaza Barrian.

pDonostia. Joseba Sarrionandiaren

Narrazioak liburuari buruzko

solasa. Bihar, 17:00etan,

Lugaritz kultur etxean.

pDonostia. De Munich a Gernika,

Kepa Anabitarterekin. Asteartean,

19:00etan, Koldo Mitxelena

Kulturunean.

pDonostia. Gaurik laburrena,

gaurik magikoena. San Joan

bezperako usadioak. Asteazkenean,

19:30ean, San Telmo museoan.

pVillabona. Zero Zabor estrategia

udalaren ikuspegitik.Asteartean,

19:30ean, udaletxeko

batzar aretoan.

Ikus-entzun

pAlesbes. Gazta zati bat, Jon

Maiaren dokumentala. Gaur,

20:00etan, Kultur Etxean.

pAngelu. Ogella line, musika

eta poesia emanaldia, Itxaro

Borda, Mylene Charrier, Kako

Cavalie eta Pierre Thibaudekin.

Ondoren, Serge Mauhourat

ipuin kontalari okzitaniarra.

Bihar, 20:30ean, Baroxako karpapean.

pArrasate. Mi sexualidad es

una creación artística dokumentala.

Gaur, 18:30ean, gaztetxean.

pArrasate. Transamérica.Asteartean,

19:00etan, Kulturaten.

pArrasate. Gazta zati bat.Asteartean,

20:30ean, Amaia antzokian.

pDonostia. Emakumeen ahalduntzea,

aldaketarako giltza.

Bihar, 19:00etan, Okendon.

pHendaia. Xora filmaren aurkezpena.

Bihar, 20:30ean, Les

Varietes antzokian.

pUsurbil. Antonia filma. Bihar,

16:30ean, Santuenean.

pZarautz. Anuken egia.Gaur,

18:30ean, Sanz Enean.

Enrike Solinis q Musikaria

Edu Lartzanguren

Enrike Solinis (Bilbo, 1974) Euskalbarrokensemble

taldearen

sortzailea da, eta lauta jotzen du

horretan, besteak beste. Antzinako

musika lantzen duten nazioarteko

talderik handienetan jo du;

besteak beste, Jordi Savallekin.

Azken euskal printzesa emanaldia

prestatu du, Nafarroako Erresumako

doinuak eta literatura

uztartuta. Gaur estreinatuko

dute, 18:00etan, Ziortzako Kolegiatan

( Ziortza-Bolibar, Bizkaia).

Zein asmorekin sortu zenuen Euskalbarrokensemble

Antzinako musika berreskuratzeko

sortu nuen, euskal musika

berreskuratzeko batez ere,

2006an. Horri buruz ez dago ia informaziorik,

eta kontzertuak

emateko adina lortu arte lanean

aritu naiz. Bitxia da: antzinako

musikako kontzertuak beti entzulez

gainezka egoten dira, baina

gero hemen ez zegoen hori lantzeko

talderik. Goi mailako talde

bat sortzea zen nire helburua, eta

lortu egin dut. Gaurko kontzertuan

gonbidatu batzuk izango ditugu

gurekin jotzen, munduko

onenak, eta, gainera, euskal musika

jotzera etorriak.

Jordi Savallen itzalpean ari zarete

Harekin jo dut munduan zehar,

eta haren lanak iradokitako egitasmoa

da hau. Garai bateko musika

orduko literaturarekin lotzen

du hark, gaia testuinguruan jartzeko

eta emanaldia borobiltzeko.

Savallen perkusionista Pedro Estevanek

lagunduko digu gaur.

Hark Cant de la Sibillakatalanarekin

eginikoa Nafarroko Erresumara ekarri

nahi izan duzu

Bai. Azken euskal printzesa egitasmoa

beste lan handiago baten

zati bat da, Nafarroako azken

erregea izenekoaren zati bat.

Hainbat testu eta orduko musika

bildu ditugu programa horretan.

Baina, krisia dela eta, programa

handi horretatik zati txiki bat atera

dugu, amodiozko poemei dagokiena.

Hori da Azken euskal printzesa.

Programa zabalak aurrekontu

askoz handiagoa eskatzen

du, eta musikari gehiago. Garai

hartako aniztasuna islatzen du:

musulmanak, kristauak, juduak...

Horrenbeste kultura euskararen

bitartez lotzen da. Euskal

Herriko etorkizuneko memoria

finkatzeko, ondo dago halako

emanaldiak prestatzea. Izan ere,

harrigarria da garai bateko euskarazko

literatura. Goi mailakoa

da, baita musika ere.

Musika aldetik zer entzungo dugu

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 29

‹Agenda

JON URBE / ARGAZKI PRESS

‘Azken euskal printzesa’kontzertua emango du Solinisek, berak

zuzenduriko taldearekin, Euskalbarrokensemblerekin. Munduko

musikaririk hoberenak euskal musika jotzen jarriko dituela dio.

«Antzinako musikarako

goi mailako talde bat sortu

nahi nuen, eta lortu egin dut»

Gaiza Zenduan Lenizanok abestia,

esaterako, Cancionero de Palacio-n

dago jasoa. Hortik atera

dugu Jançu Janto ere. Orduko

euskara hizkuntza erromantzeekin

dago nahastuta horretan, eta

entzuleek asmatu beharko dute

zer esan nahi duen. Oso zaila da

halako testuak aurkitzea. Guk

bildu egin ditugu orduko programa

erakargarri bat osatzeko.

Nola eman diozue osotasuna

Printzesaren figura aukeratu

dugu. Entzuleak hausnartu behar

du nor den azken printzesa

hori. Agian, euskara bera da.

Ziortzakoa leku egokia da hasteko.

Propio egina dirudi halako kontzertuak

emateko. Gainera, horren

garaiko Pelegria naizelakanta

joko dugu; Donejakue bideko

ohiko kanta. Musika klasikoa baino

errazagoa da entzuteko antzinako

musika, folklorearekin lotura

handia duelako.

Honek arrakasta badu, astia izango

duzue 2012an Nafarroako azken

erregea egitasmoa gauzatzeko

2012ko urtetik harago joan behar

dugula uste dut. Konkistaren urteurrena

eztabaida alu bihurtzen

ari da. Hemengo kultura gero ere

jorratzea da garrantzitsuena, bestela

McDonald’sen ilaran amaituko

dugu guztiok.

30 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Agenda ›

b

Eguraldia

JON ALBISU

Gaur

Ostarteekin, egonkor

pZerua. Eguraldia nahastu

egingo da. Zurrunbiloek

fronte kate hotza bultzatuko

dute Euskal Herrira. Hortaz,

ipar isurialdean eta mendi

inguruetan, zeru oso hodeitsua,

estalia eta euria izango

dira. Arabako Lautada eta

Iruñerritik hegoaldera, zeru

hodeitsua eta zaparradak.

Erriberan, berriz, ostarteak.

p

Bakio 14/20

p

Bilbo 14/20

p

Balmaseda 11/22

t°

p

Amurrio 13/21

p

Eibar 13/20

p

Arrasate 12/19

p p

Gasteiz 10/19

Agurain 10/19

p

Guardia 8/25

p

Donostia 14/20

p

Leitza 11/18

pHaizea. Ipar-mendebaldeko

haizea.

pTenperatura. Behera. Beroenak,

ipar partean eta

mendi inguruetan, 17 eta 23

gradu artean ibiliko dira; barnean,

17 eta 25 gradu artean.

Joera

t°

Asteartea, 12 Asteazkena, 13 Osteguna, 14

p

Baiona 16/20

p

Iruñea 12/18

p

Tafalla 13/21

p

Maule 15/21

p

Donibane Garazi 15/21

p

Tutera 15/28

t°

p

Abaurregaina 8/14

t°

Bihar

t°

Giro nahasi eta aldakorra

pZerua. Bihar ere, itsasoko egoera

gailenduko da. Zeru hodeitsua

eta zaparradak izango dira

ipar isurialdean eta mendialdean.

Ekialdean, berriz, euria gogotik

egingo du Pirinioetan. Arabako

Lautada eta Iruñerritik hegoaldera,

euri gutxiago botako

du. Erriberan, ostarteak zabalduko

dira.

pHaizea. Ipar-mendebaldeko

haizea ibiliko da.

pTenperatura. Behera. Beroenak,

ipar partean eta mendialdean,

15 eta 19 gradu artekoak

izango dira; barnealdean, 15 eta

24 gradu artean ibiliko dira.

Itsasoa

pItsasoko egoera. Lehen 20

milietan, ipar-mendebaldeko

haizea ibiliko da, 3ko indarrekoa,

eta itsaskirria eragingo du;

aldika, ipar partean, 4ko ufadak.

Gaizki ikusiko da.

pOlatuak. Bat eta bi metro.

Itsasaldiak ORDUA METROAK

Itsasbehera 03:46 1,15

Itsasgora 10:10 3,58

Itsasbehera 16:04 1,41

Itsasgora 22:29 3,79

Isobara mapa

Eguzkia S0RTU GORDE

Ilargia

Ilbehera

Ilberri

Ilgora

Ilbete

06:44 21:45

EGUNA

Ekainaren 11, astelehena

Ekainaren 19a, asteartea

Ekainaren 27a, asteazkena

Uztailaren 3a, asteartea

b Hitz-jokoak BAGABIGA

G Puzzlea

G Sudokua

N

K

D

I

U

E

T

E

S

U

N

Joko honetan beheko taulara eraman behar dituzu puzzlea osatzen

duten pieza guztiak, zein bere tokira. Piezak egokitu eta gero,

Napoleon Bonaparte enperadore frantsesaren gogoeta bat irakurriko

duzu. Lana erraztearren, hainbat letra jarri ditugu zure lagungarri.

Napoleon Bonaparte (Ajaccio, 1769 - Santa Helena, 1821)

E

E

D

N

A

T

R

T

E

I

U

R

U

E

A

T

Z

B

A

E

A

K

N

T

2 7 1

5 6 9

3 1 4 2

9 7

5 1 6 8

8 1

6 4 9 8

7 2 4

3 8 6

G Goitibehera

9x9-ko laukian hutsik

dauden gelaxkak bete

behar dituzu, 1etik 9ra

bitarteko zenbakiak

idatziz, eta kontuan izanik

zenbaki bakar bat ere ez

dela bi aldiz azaltzen

errenkada eta zutabe

berean, ezta dagokion

3x3-ko laukian ere.

G Atzoko erantzunak

B

G

A

T

D

T

A

U

T

Z

E

D

E

Z

B

A

R

U

A

I

A

P

R

D

D

T A

B A

G U

N

P

T

D

B

A

K

E

A

D

D

K I

D U

U A.

D

E

O

U

S

B

N

S

E K,

E T

K

E

A N

E Z

B A

N A

E N

1

2

3

4

5

6

7

8

9

Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edo

gehiago du asmatu beharreko hitzak.

1. Europako ekialdeko estatua. 2. Italiako hiria,

Tirreniar itsasoaren ertzean. 3. Gandu. 4. Zer

moduz 5. Burdinola. 6. Ale landarea.

7. Hegazti berritsua. 8. Norvegiako hiriburukoa

9. Gipuzkoako hiriburua izan zen hiriko.

7 8 9 6 5 2 4 3 1

2 3 1 8 4 7 6 9 5

5 6 4 1 9 3 7 2 8

3 4 2 5 8 9 1 6 7

6 9 7 2 1 4 8 5 3

8 1 5 7 3 6 9 4 2

9 2 6 3 7 8 5 1 4

1 7 3 4 6 5 2 8 9

4 5 8 9 2 1 3 7 6

Goitibehera: 1. Kolonia. 2. Nolako.

3. Oloak. 4. Loka. 5. Oka. 6. Soka.

7. Sakon. 8. Kasino. 9. Nikosia.

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 31

‹ Agenda

1 Aretoak

¿Y si vivimos todos juntos 17:30 20:10 22:30

Blancanieves y la leyenda del cazador 17:15 20:00 22:30

Miel de naranjas 20:00 22:30

Por fin solos 17:15 22:30

Men in black 3 17:15 20:00

Profesor Lazhar 17:30 20:10 22:30

Araba

GASTEIZ

DYELMO BOULEVARD

Boulevard merkataritza gunea (902-221622). Ikuslearen eguna: osteguna.

Project X 16:00 18:00 20:00 22:00

Blancanieves y la leyenda ... 16:30 17:30 19:00 20:00 22:40

Men in black 3 15:45 18:00 20:15 22:30

Men in black 3 3D 18:45 21:15

Sombras tenebrosas 17:45 22:15

15:30 20:00

Los vengadores 3D 16:00

Los vengadores 18:30 21:30

Miel de naranjas 16:35 18:35 20:35

La sombra de la traición 22:35

Infiltrados en clase 15:30

Los juegos del hambre 17:30

Intocable 20:25

American Pie: El reencuentro 22:25

Lorax 16:30

El arte de amar 16:20

Cuando te encuentre 18:20 20:20 22:20

DFLORIDA

San Prudentzio, 22 (94-5231940). Ikuslearen eguna: asteazkena.

Las chicas de la sexta planta 17:30 20:00 22:30

Intocable 17:30 20:00 22:30

Los cahorros y el código de Marco Polo 17:30

Los niños salvajes 20:00 22:30

¿Y si vivimos todos juntos 18:00 20:15 22:30

4 lovers 18:00 20:15 22:30

El profesor Lazhar 18:00 20:15 22:30

Miel de naranjas 18:00 20:15 22:30

DGURIDI

San Prudentzio, 6 (94-5231940). Ikuslearen eguna: asteazkena.

Blancanieves y la leyenda del ... 17:00 19:45 22:30

Sombras tenebrosas 17:00 19:45 22:30

Los juegos del hambre 17:30

En fuera de juego 20:15 22:30

Miss Bala 18:00 20:15 22:30

Los vengadores 17:00 19:45 22:30

Las nieves del Kilimanjaro 17:30 20:00 22:30

Men in black 3 17:30 20:00 22:30

DYELMO GORBEIA 3D

Gorbeia merkataritza gunea (94-5460623). Ikuslearen eguna: asteazkena.

El gran año 15:40 17:50 20:00 22:10

Blancanieves y la leyenda del ... 15:30 17:00 18:00 19:30 20:30

22:00

La sombra de los otros 19:40 22:00

En fuera de juego 20:30 22:40

Por fin solos 18:30

Men in black 3 17:30 19:45 22:00

Men in black 3 3D 16:00 18:15 20:30 22:45

La sombra de la traición 21:45

Sombras tenebrosas 15:45 18:00 20:15 22:30

American Pie: El reencuentro 22:20

Intocable 17:30 20:10

Lorax 16:30 18:20

Los vengadores 19:00

Los vengadores 3D 16:15

Los cachorros y el código de Marco... 16:30

Soul Surfer 15:30

Bizkaia

BILBO

DCOLISEO CINESA ZUBIARTE

Men in black 3 16:00 18:15 20:30 22:45

Men in black 3 3D 17:00 19:30 22:00

Miel de naranjas 22:45

Los vengadores 16:00

American Pie: El reencuento 18:40

Sombras tenebrosas 18:15 20:30

Intocable 20:50

Los cachorros y el código de Marco...16:00

La sombra de la traición 22:00

Blacanieves y la leyenda del ... 16:15 17:00 19:00 20:00 22:00

Cuando te encuentre 16:00 18:10 20:20 22:30

Project X 16:15 18:15 20:15 22:30

DGOLEM ALHONDIGA

Las chicas de la sexta planta 17:15 20:00 22:30

Blancanieves y la leyenda del cazador 17:15 20:00 22:30

Miel de naranjas 20:00 22:30

¿Y si vivimos todos juntos 16:30 18:30 20:30 22:30

Los niños salvajes 20:10 22:30

Cuando te encuentre 17:30

Men in black 3 17:15 22:30

Profesor Lazhar 18:30 22:30

16:30 20:30

Las nieves del Kilimanjaro 17:15 20:00 22:30

Intocable 17:15 20:00

DMULTICINES

Eskutza kalea, 13 (94-4310310). Ikuslearen eguna: astelehena.

Los niños salvajes 20:00 22:15

Evelyn 17:30 19:45 22:15

Blancanieves y la leyenda ... 17:15 19:45 22:15

4 lovers 17:20 20:00 22:15

Por fin solos 20:00 22:15

Sueño y silencio 17:30 20:00 22:15

En fuera de juego 17:30

Miel de naranjas 19:45 22:15

Los cachorros y el código de Marco Polo 17:30

Gartxot 17:30

BARAKALDO

DCOLISEO CINESA MAX OCIO

Kareaga kalea z/g (94-4310310). Ikuslearen eguna: astelehena.

Project X 16:00 18:15 20:30 22:45

Men in black 3 16:00 18:15 20:30 22:45

La sombra de la 16:00 20:30 22:45

traición

Blancanieves y la leyenda 16:15 19:00 20:00 del ... 18:00 22:00

Lorax 16:00 18:15

Por fin solos 22:45

Men in black 3 3D 16:45 19:15 22:15

Cuando te encuentre 16:00 20:30 22:45

18:15

Los vengadores 16:00 19:00

American Pie: El reencuentro 22:15

Por fin solos 16:00

Intocable 18:15 20:30

Safe 22:45

Sombras tenebrosas 16:30 19:30 22:30

Las chicas de la sexta 16:00 20:30 22:45

planta 18:15

Soul Surfer 16:00

Infiltrados en clase 18:15

Miel de naranjas 20:30

En fuera de juego 22:45

La sombra de los otros 16:30 19:30 22:15

Los juegos del hambre 19:00 22:00

Los cachorros y el código Polo de Marco 17:00

El gran año 16:00 18:15 20:30 22:45

DYELMO MEGAPARK

Erribera etorbidea z/g (94-4181672). Ikuslearen eguna: astelehena.

Project X 15:45 17:45 19:45 21:45

Blancanieves y la leyenda ... 15:30 16:50 18:10 19:30 20:50

22:10

Men in black 3 2D 15:30 16:30 17:45 18:45 20:00

21:00 22:15

16:00 18:15 Men in black 3 3D 20:30 22:45

Los vengadores 2D 18:30 21:20

Los vengadores 3D 15:30

Cuando te encuentre 20:20 22:30

Soul Surfer 15:30

Sombras tenebrosas 17:35 20:00 22:20

American Pie: El reencuentro 19:40 22:05

En fuera de juego 22:05

Intocable 17:30 19:50

La sombra de la traición 15:30 17:35

Lorax 15:30

Los cachorros y el código de Marco... 15:30

Los juegos del hambre 17:30

BASAURI

DIBAIGANE

Ez dago emanaldirik.

DSOCIAL ANTZOKIA

Miel de naranjas 17:30 20:00

DBERMEO.Nestor Basterretxea.

Los vengadores 16:30 19:15 22:00

DDERIO.Gurea Aretoa. Jack y su gemela 17:00

Los juegos del hambre 19:30

DDURANGO.Zugaza. Infiltrados en clase 17:00

Miel de naranjas 19:30 22:30

DELORRIO.Arriola Antzokia. Ez dago emanaldirik.

DERMUA.Ermua Antzokia. Ez dago emanaldirik.

DGALDAKAO.Torrezabal. Profesor Lazhar 22:30

DGERNIKA.Lizeo Antzokia. Les lionnaiss 19:00 22:00

GETXO

D GETXO ZINEMAK

Arriluze z/g (94-4310310). Ikuslearen eguna: asteazkena.

Las nieves del Kilimanjaro 16:00 18:00 20:00

Miel de naranjas 22:15

Las chicas de la sexta planta 16:00 18:10 20:20 22:30

En fuera de juego 16:00

Men in black 3 18:10 20:20 22:30

Project X 2D 16:10 18:10 20:10 22:10

¿Y si vivimos todos juntos 2D 16:30 18:30 20:30

Por fin solos 2D 22:30

Blancanieves y la leyenda ... 16:15 19:00 22:00

LEIOA

DCINESA ARTEA

Artea merkataritza gunea (902-333 231). Ikuslearen eguna: asteazkena.

Men in black 3 16:00 18:15 20:30 22:45

Men in black 3 3D 17:00

Project X 16:30 18:30 20.30 22:30

Blancanieves y la leyenda ... 16:15 18:00 19:00 20:00 22:00

Los cachorros y el código de Marco Polo 18:00

Las chicas de la sexta planta 16:00 18:00 20:10 22:20

Cuando te encuentre 16:00 20:00 22:15

La sombra de la traición 19:15 22:45

Al borde del abismo 16:00 20:00 22:00

18:00

Sombras tenebrosas 16:30

Los vengadores 19:10 22:00

Los juegos del hambre 22:00

Soul surfer 16:00

Intocable 16:00 18:00 22:15

DKULTUR LEIOA

Ez dago emanaldirik.

DLEKEITIO.Ikusgarri. Ez dago emanaldirik.

DMUNGIA.Torrebillela. Ez dago emanaldirik.

DMUSKIZ.Meatzari Aretoa.

Los cachorros y el código de Marco Polo 17:00

Los juegos del hambre 19:30

DONDARROA. Bine Onera.

Cuando te encuentre 2D 19:00 22:00

PORTUGALETE

DBALLONTI

Project X 16:30 18:30 20:30 22:20

El gran año 16:15 18:15 20:15 22:15

Blancanieves y la leyenda del cazador 17:00 19:30 22:10

American Pie: El reencuentro 20:20 22:30

Los cachorros y el código de Marco ... 16:15 18:00

Sombras tenebrosas 16:00 18:10

Men in black 3 16:10 18:15 20:20 22:30

SANTURTZI

DSERANTES

Blancanieves y la leyenda del cazador 17:15 19:45 22:15

Profesor Lazhar 17:30 20:00 22:30

Sombras tenebrosas 17:30 20:00 22:30

DZALLA. Zalla zinema. Los cachorros de Marco Polo17:00

La pesca del salmón en Yemen 19:30

DZORNOTZA. Zornotza Aretoa. Ez dago emanaldirik.

Gipuzkoa

DONOSTIA

DANTIGUO BERRI

Cuando te encuentre 16:45

Starbuck 18:45 20:45 22:45

Blancanieves y la leyenda del ... 16:45 19:30 22:15

Las nieves del Kilimanjaro 17:15 19:45 22:30

Men in black 3 2D 16:45 18:45 20:45 22:45

La sombra de los otros 17:15 19:45 22:30

Project X 17:00 19:00 21:00 23:00

En fuera de juego 17:15

Intocable 19:30 22:15

Soul surfer 17:00

El profesor Lazhar 19:00 21:00 23:00

DLA BRETXA

Men in black 3 3D 16:00 20:15

En fuera de juego 18:00 22:45

Men in black 3 18:20 22:45

16:15 20:30

Project X 16:00 18:00 20:10 22:15

Blancanieves y la leyenda del ... 16:15 17:15 18:45 19:45 21:30

22:30

16:00 Los cachorros y el código de ... 18:00

Sombras tenebrosas 20:00 22:15

Cuando te encuentre 16:00 18:00 20:10 22:15

Los juegos del hambre 16:30

La sombra de la traición 19:15 22:00

El gran año 16:10 18:15 20:30 22:45

Project X, Nima Nurizadeh zuzendariaren filma. BERRIA

DPRINCIPE

Rock’n Love (JBA) 17:30 20:00 22:45

Miel de naranjas 17:15 19:45 22:00

Las nieves del Kilimanjaro 17:15 19:45 22:15

Evelyn 17:00 19:00 21:00 23:00

Por fin solos 17:15

Intocable 19:30 22:15

El profesor Lazhar 17:00 19:00 21:00 23:00

Las chicas de la sexta planta 17:00 19:30 22:00

Sueño y silencio 17:30 20:00 22:30

El arte de amar 16:45 18:30 20:30 22:30

¿Y si vivimos todos juntos 16:45 18:45 20:45 22:45

DTRUEBA

Blancanieves y la leyenda ... (JBA) 17:00 19:30 22:00

Four lovers (JBA) 17:00 19:00 21:00 23:00

DANDOAIN.Bastero. Miel de naranjas 19:30

DAZKOITIA. Baztartxo. American Pie 4 17:15 19:30 22:00

DBEASAIN.Usurbe. Men in black 3 17:00 19:30 22:15

EIBAR

DCOLISEO

La pesca del salmón en Yemen 17:00 20:00

Los cachorros y el código de Marco Polo 17:00

Blancanieves y la leyenda del cazador 17:00

Los diarios del ron 20:00

Por fin solos 20:00

ERRENTERIA

DNIESSEN ZINEMAK

Martha Marcy Marlene 17:30 20:00 22:35

Soul surfer 17:15 19:45

Blancanieves y la leyenda del cazador 17:00 19:45 22:30

Men in black 3 17:15 19:45 22:30

Men in black 3 3D 22:45

Sombras tenebrosas 20:00 22:35

Los vengadores 17:15 20:00

American Pie: El reencuentro 22:45

Los cachorros y el código de Marco Polo 17:30

DHERNANI.Biteri Aretoa. Sombras tenebrosas 19:30

IRUN

DCINEBOX MENDIBIL

El gran año 15:45 18:00 20:20 22:30

Lorax 16:00 18:00

Sombras tenebrosas 20:15 22:30

Men in black 3 15:45 18:00 20:20 22:30

Blancanieves y la leyenda 16:15 19:15 22:00

Los vengadores 16:00 19:00

American Pie: El reencuentro 22:00

Cuando te encuentre 15:45 20:20 22:30

18:00

DOCINE TXINGUDI

Blancanieves y la leyenda del cazador 17:15 19:45 22:15

Los cachorros y el código de... 16:10

Men in black 3 3D 18:00

Intocable 20:15 22:30

Sombras tenebrosas 16:00 22:45

En fuera de juego 18:15 20:30

Men in black 3 16:10 18:30 20:30 22:45

Los vengadores 17:00

La sombra de los otros 19:45 22:00

Soul Surfer 15:50 18:00 20:15 22:30

Project X 16:30 18:30 20:30 22:30

DLAZKAO.Areria Aretoa. Ez dago emanaldirik.

DOÑATI.Zinema. El profesor Lazhar 19:30 22:30

DORDIZIA.Herri Antzokia.

Un lugar donde quedarse 19:30 22:15

DTOLOSA. Leidor.

Martha Marcy may Marlene 19:30 22:00

USURBIL

DCINEBOX URBIL

Los vengadores 16:00 19:00

En fuera de juego 22:00

Sombras tenebrosas 15:45 18:00 20:20 22:45

Cuando te encuentre 16:00 18:15 20:30 22:45

American Pie: El reencuentro 15:45 18:00 20:20 22:45

Men in black 3 15:45 18:00 20:15 22:30

Project X 16:00 18:15 20:30 22:45

Blancanieves y la leyenda del 16:00 19:00 22:00

Men in black 3 3D 16:00 20:30 22:45

18:15

DZUMAIA. Aita Mari Aretoa. Men in black 3 17:00 19:30

DZUMARRAGA. Zelai Arizti.

Un lugar donde quedarse 19:30 22:15

Lapurdi

BAIONA

DCGR CENTRE

Madagascar 3 11:15 14:00 16:00 18:00 20:00 22:15

Prometheus 3D 11:15 14:00 16:30 19:45 22:15

Cosmopolis 13:45 15:50 20:00 22:15

17:55

Men in black 3D 11:15 13:45 15:50 17:55 20:00 22:15

De rouille et d’os 11:15 14:00 16:30 19:45 22:15

Moonrise kingdom 11:15

Dark shadows 11:15 13:45 15:50 20:00 22:15

17:55

Avengers 3D 22:15

Le prénom 15:50 17:55 20:00

Les vacances de Ducobu 11:15 14:00

DL’ATALANTE

Le gran soir 14:00 18:30

Sur la route 16:00 20:30

DL’AUTRE CINEMA

Cosmopolis 16:30 20:45

Les femmes du bus 678 14:30 18:30

7 jours à la Havane 18:45

Woody Allen: a documentary 14:15

Moonrise Kingdom 21:00

The day he arrives 17:15

Le mulot menteur 16:15

ANGELU

DMONCINE

Madagascar 3 2D 14:00 18:00 22:00

Madagascar 3 3D 16:00 20:00

Arrête de pleurer Pénélope 16:00 20:00

14:00 18:00

Des saumons dans le desert 14:00 16:00 20:00 22:00

Prometheus 3D 14:00 16:30 19:30 22:00

De rouille et d’os 14:00 16:30 19:30 22:00

Men in black 3 2D 16:00 20:00

18:00

Men in black 3 3D 14:00 22:00

Dark shadows 14:00 22:00

Sur la route 16:30

Cosmopolis 22:00

Le prénom 18:00 20:00

DONIBANE LOHIZUNE

DLE SELECT

Le grand soir 17:30

Arrête de pleurer Pénélope 20:30

Madagascar 3 2D 15:00

Madagascar 3 3D 17:30

Prometheus 3D 17:30 20:30

7 jours à la Havane (JBA) 15:00

De rouille et d’os 17:30

Couleur de peau: miel 15:00

Le prénom 15:00

Cosmopolis 20:30

Sur la route (JBA) 20:30

DHAZPARNE.Haritz Barne. Avengers 3D 17:00

Les adieux à la reine 21:00

DHENDAIA.Les Varietes. Men in black 3 3D 15:00

Margin call (JBA) 17:00

DKANBO.L’Aiglon. Nouveau départ 15:00

Dark shadows 17:30

MIARRITZE

DROYAL

Almanya (JBA) 15:25

Cosmopolis (JBA) 19:15

Dark shadows (JBA) 17:15

De rouille et d’os 15:45

Le grand soir 14:00 20:10 21:50

Moonrise Kingdom (JBA) 19:40

Norman Foster (JBA) 14:00

Sur la route (JBA) 14:00 21:20

Kora (JBA) 18:00

Hello monsieur Shu (JBA) 21:10

Une fille juive à Shanghai (JBA) 16:30

Nafarroa

IRUÑEA

DGOLEM BAIONA

Las chicas de la sexta planta 17:30 20:10 22:30

DGOLEM LA MOREA

(948-222333). Ikuslearen eguna: astelehena.

Project X 16:30 18:30 20:30 22:15

Blancanieves y la leyenda del ... 16:30 17:15 19:00 20:00 21:30

22:30

Fuera de juego 20:30 22:30

La sombra de los otros 17:30 20:00 22:15

Men in black 3 3D 17:15 20:00 22:15

Men in black 3 16:30 18:30 20:30 22:30

Cuando te encuentre 16:30 18:30 20:30 22:30

La sombra de la traición 20:30 22:30

Sombras tenebrosas 17:15 20:00 22:30

American Pie: El reencuentro 17:15

Los vengadores 17:00 19:45 22:30

Los juegos del hambre 19:45 22:30

Souf Surfer 16:30 18:30

Lorax 16:30 18:30

DGOLEM YAMAGUCHI

(948-222333). Ikuslearen eguna: asteazkena.

Los niños salvajes 16:30 18:30 20:30 22:30

Four Lovers 16:30 18:30 20:30 22:30

El arte de amar 16:30 18:30 20:30 22:30

Las nieves del Kilimanjaro 16:30 18:30 20:30 22:30

Intocable 16:30 18:30 20:30 22:30

DSAIDE CARLOS III

(948-245400). Ikuslearen eguna: astelehena.

Las chicas de la sexta planta 17:30 20:00 22:30

Blancanieves y la leyenda del cazador 17:30 20:00 22:30

Por fin solos 17:30 20:00 22:30

Miel de naranjas 17:30 20:00 22:30

Men in black 3 3D 22:30

Men in black 3 17:30 20:00

DSAIDE OLITE

(948-225595). Ikuslearen eguna: astelehena.

La sombra de la traición 20:00 22:00

Sombras tenebrosas 17:30 19:45 22:00

Cuando te encuentre 17:30 19:45

Los vengadores 19:15 22:00

Intocable 17:00 22:00

Los cachorros y el código de Marco Polo 17:30

DALTSASU. Iortia.

Ez dago emanaldirik.

LIZARRA

DGOLEM LOS LLANOS

Sombras tenebrosas 18:00 20:30

American Pie 4 18:00 20:30

Blancanieves y la leyenda del cazador 18:00 20:30

TUTERA

DOCINE

Cuando te encuentre 16:15 18:15 20:15 22:15

Blacanieves y la leyenda del ... 16:00 18:00 19:30 20:30 22:00

Project X 16:30 18:30 20:30 22:30

Miel de naranjas 16:15 18:15 20:15 22:15

Starbuck 16:00 18:10 20:20 22:30

La sombra de los otros 16:00 22:30

Men in black 3 3D 18:10 20:20

Los cachorros y el código de... 16:30

American Pie: El reencuentro 18:15 20:20

Sombras tenebrosas 22:30

Men in black 3 16:00 18:00 20:00 22:00

UHARTE

DITAROA

(902-463269). Ikuslearen eguna: osteguna.

El gran año 16:15 18:15 20:15 22:15

Project X 16:20 18:20 20:20 22:20

Ni pies ni cabeza 16:00 18:10

Blacanieves y la leyenda ... 16:00 17:00 19:00 20:00 22:00

22:30

En fuera de juego 20:15 22:15

La sombra de los otros 20:30 22:30

Miel de naranjas 20:20 22:30

Men in black 3 3D 16:30 18:30

Men in black 3 2D 16:15 18:15 20:15 22:15

Cuando te encuentre 16:15 18:15

Los cachorros y el código ...16:00 17:45

de Marco

Sombras tenebrosas 16:00 18:10 20:20 22:30

American Pie: El reencuentro 16:00 18:10

Los vengadores 2D 16:00 19:00 22:00

Los juegos del hambre 19:30 22:10

Intocable 20:20 22:30

VIANA

DLAS CAÑAS

Martha Marcy Merlene 16:00 18:00 20:15 22:30

Los diarios del ron 15:50 18:00 20:25 22:45

Soul surfer 16:00 18:10 20:25

Blancanieves y la leyenda del cazador 17:15 20:00 22:40

Men in black 3 16:10 18:15 20:30 22:45

Men in black 3 3D 22:35

La sombra de la traición 20:15 22:30

Los cachorros y el código de Marco ...16:00 18:00

Sombras tenebrosas 16:00 18:10 20:30 22:45

American pie: El reencuentro 22:45

Los juegos del hambre 17:00 20:00

Los vengadores 17:00 19:45 22:35

Nafarroa Beherea

DDONIBANE GARAZI. Vauban.

Les vacances de Ducobu 15:00

L’enfant d’un haut 21:00

DDONAPALEU. St. Louis.

A pas de loup 18:00

De rouille et d’os 21:00

Zuberoa

DMAULE.Baitha.

Prometheus 18:00 20:30

Maman 18:00

Le prénom 20:30

32 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Agenda ›

Komunikazioa D

Kontrasteak

Uhinetatik tiraka

Xabier Lasa

Manolo Preciado. Asteazkenean

hil zen entrenatzailea,

bihotzekoak jota. Talde xumeen

animo pizgarria beti, izaeraz

markaz kanpokoa Espainiako

futbol ligan, Mourinho eta Guardiolaren

moduko izar mediatikoetatik

urrun. Emaitzak ia egunero

berritzen diren arren, bertako

protagonista guztiek klonak diruditen

mundu horretan, diskurtsoa

eta jarrera apartekoa zuen

gizona zen, zintzoa, zentzuduna,

gizatiarra. Jose Ramon de la Morenak

berari orain lau urte egindako

elkarrizketa osoa errepikatuz

ireki zuen El Larguero saioa,

asteazken gauean. Futbola apenas,

heriotza izan zuen hizpide

orduan, 15 urteko semearen eta

42 urteko emaztearen heriotza

nola gaindi daitekeen azalduz.

Malkoak isurtzeko gaua izan zen,

irratira pega-pega jarrita. Ser katearen

atari digitaleko fonotekan

entzun daiteke saio osoa, Preciadoren

bizi lezioa tartean.

Leonen. Boulevard-ek Leonera

(Espainia) eraman zuen txosna

ostiralean, Dani Alvarez eta

Ander Iribarrekin. Saihetsezinak

diruditen Donejakue bideaz eta

gastronomiaz gain, greban dirauten

meatzariak eta errepresio

frankista izan zituzten hizpide

goizean. Luis del Olmo uhinetako

kazikearen feudoan, haren estilo

folklorikoa errepikatu zen

parte batean, baina konpromisozko

kazetaritza ere egin zen

bestalde, Espainiako irratigintza

generalistak aski zentsuratuak

dauzkan bi gai landuz.

Bai, baina... Iruñeko Udala

batu da (PSN barne) egunotan

Euskalerria Irratiarentzat lizentzia

eskatzaileen zerrendara

(hainbat gizarte eragile, Euskaltzaindia,

Nafarroako Parlamentua,

Arartekoa, Europako Kontseiluko

adituak…). Iruñerriko

euskaldunek eta gizarteak berak

euskarazko legezko irrati bat eskatzen

dute, eta aldarrikapen

historiko horri eusten dio zentzumenez

eta burugogor irratiak berak.

Laster jakinaraziko da nori

doazkion bi lizentziak, baina ez

da profeta izan behar asmatzeko

Cope eta Ser izango direla sarituak,

bat eginez gobernuko indar

korrelazioarekin. Bien bitartean,

kalitatezko irratia ekoizten jarraitzen

du lizentziarik gabeko

irratiak; horretan, programazio

berezia (Maratoi erdia) dauka iragarrita

ostiral goizerako, kolaboratzaile

eta pertsona ezagunekin.

Iruñerrikoak ez garenok, berriz,

ez daukagu aitzakiarik; atari digital

bikain askoa daukagu eskura,

irratsaiorik entzungarrienen

podcast-ak barne.

Oihane Garzaron q

Navarra Televisioneko aurkezlea

Astelehenetik ostiralera euskarazko albistegia

aurkezten du LTDko bigarren katean (20:00).

«Pozez eta itxaropenez» ekin dio lanari.

«Euskarazko saio

gehiago etorriko

dira; erabakitzeko

dago zeintzuk»

Ainhoa Arano

Navarra Televisioneko LTDko bigarren

katean euskarazko albistegia

aurkezten du Oihane Garzaronek

(Iruñea, 1982), astegunetan,

20:00etan. Canal6ek eta Popular

TVk bat egin eta gero jarri zen

martxan Navarra Television,

duela aste batzuk. Tokiko telebista

kate bakarrak euskararen aldeko

apustua egiteko asmoa duela

adierazi du Garzaronek; «pozik

eta itxaropentsu» ekin dio erronkari.

Zein da albistegiaren egitura

Ohiko albistegi baten egitura du:

tituluak, politika eta ekonomia,

kultura, kirolak eta eguraldia.

Baina atal bakoitza dezente laburragoa

da, albistegi osoak hamabost

minutuko iraupena duelako.

Gerora albistegia luzatuz joango

gara, hasierako kaosa kontrolpean

hartzen dugunean. Orohar,

Nafarroako informazioa bakarrik

lantzen dugu. Gaztelerazko

albistegian Espainiako berriak

eta, batzuetan, nazioartekoak ere

sartzen dituzte. Guk ez, guk tokiko

informazioa ematen dugu.

Eduki bereziak lantzen dituzue

Ez dugu eduki berezirik sortzen;

gaztelerazko albistegietako informazio

garrantzitsuenak hautatu,

eta horietan sakontzen dugu, bereziki

tokiko berrietan. Ezberdintasuna

da euskararekin eta euskal

kulturarekin lotutako zenbait

gai gehiago azpimarratzen saiatzen

garela. Adibidez, igandean

Korrika Iruñetik pasatzen baldin

bada, gaztelerazko albistegiak

gaia igandean aipatu eta alboratu

egingo du. Guk, aldiz, astelehenean

gai horrekin ireki dezakegu albistegia,

nahiz eta bezperako berria

izan, ikus-entzule euskaldunentzat

interesgarria izan daitekeela

iruditzen zaigulako.

Euskarazko albistegia asteburuetan

ere emateko asmorik ba al dago

Nik oraindik ez daukat halako informaziorik,

baina badakit zuzendaritzak

euskarazko programazioa

zabaldu nahi duela. Albistegiaz

gain, beste bi edo hiru saio

egin nahi dituzte euskaraz, eta

euskarazko marrazki bizidunak

ere eman nahi dituzte. Baina telebista

katea martxan jarri berria

da, eta oraindik zenbait proiektu

airean daude; kateak egonkortasuna

lortzen duen heinean, gauzak

finkatuz joango dira. Gainera,

orain uda dator, eta horrek aldaketa

asko eragiten ditu telebista

programazioetan. Euskarazko

saio gehiago etorriko dira; zein,

noiz eta nola erabakitzeko dago.

Lan munduaren gaineko euskarazko

bigarren saioa zuk aurkeztuko duzu

Esan bezala, dena finkatu gabe

dago oraindik. Ez dakigu euskarazko

saioak zeintzuk izango diren.

Gainera beste aurkezle euskaldun

bat gehituko da laster lantaldera,

eta oraindik ez ditugu

gure arteko banaketak zehaztu.

Askok pentsa dezakete diru languntzak

jasotzeko asmo bakarrarekin

jaio dela euskarazko zerbitzua.

Nafarroako Gobernuak diru laguntzak

banatzeko edukien gaineko

lehiaketa egin zuenean, aurkeztutako

proiektuentzat betekizun

bakarra zehaztu zuten: astean

behin euskarazko saio bat egitea;

beraz, ez zegoen zertan albistegi

bat sortu. Canal6ek euskarazko

albistegi oso bat egitea proposatu

zuen, eta haren proiektuak

irabazi egin zuen. Euskarazko

zerbitzu hori emateko helburua

ez da dirua jasotzea, baizik eta pluraltasuna

eskaintzea. Eta horregatik

beragatik aurrerago euskarazko

saio gehiago sortzeko asmoa

dago, ikus-entzule guztiengana

heldu nahi dugulako.

Hiru aste daramazue martxan; nolako

erantzuna izan du euskarazko albistegiak

Nik ez dut daturik eskuetan, ez

dakit zenbateko ikus-entzule tasa

izan duten orain arteko albistegiek,

baina sare sozialetan bai,

erantzun positiboa sumatu dut.

NAVARRA TELEVISION

Jende askok txalotu du Twitter

bidez euskarazko albistegia egin

izana: «bazen ordua», «laburra

izan arren aurrerapauso bat da»

eta halakoak esanez. Espero dut

nafarrek ondo erantzutea. Hala

ere, horrek ez du baldintzatuko,

ez osotasunean behintzat, euskarazko

programazioa zabaltzea

edo ez; pluraltasunarekiko hartu

dugun konpromisoak euskarazko

saio gehiago sortzea eskatzen

du ezinbestean.

Harro sentitzen zara

Bai, noski, oso pozik nago. Azkeneko

urteetan erabat murriztu

eta desagertuta zeuden euskarazko

albistegiak Nafarroako telebistetan,

eta horrek kolokan jartzen

zuen telebista horien pluraltasuna.

Egia da arraroa dela albistegia

euskaraz egitea, baina oso pozgarria

eta polita da.

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 33

‹ Agenda

E

Gaurko filmak

Thelma y Louise 1111

pLaSexta3, 15:30. Zuz.: Ridley Scott.

Akt.: Susan Sarandon, Geena Davis,

Brad Pitt, Harvey Keitel. AEB. 1991.

El viaje de Carol 111

pLaSexta3, 17:55. Zuz.: Imanol Uribe.

Akt.: Clara Lago, Juan Jose Ballesta,

Maria Barranco. Espainia. 2002.

Frantziako

Parlamenturako bozak

Parisko legebiltzarra aukeratzeko

gaur Ipar Euskal Herrian eta

Frantzian egitekoak diren

bozen emaitza jakiteko, saio

bereziak egingo dituzte TF1en

(19:25), France2n (19:00) eta

France3n (18:55).

Hauteskundeak. 18:55etik aurrera.

Espainia salbatzen

saiatuko da Evole

Reiniciando España izenburua

jarri dio Jordi Evolek sasoiko

azken saioari. Gizarte eredua

agortuta ote dagoen eta gauzak

beste modu batera egiteko

aukera dagoen galdetuko du,

«ikuspegi baikorrarekin».

‘Salvados’. LaSexta, 21:30.

Konkistatzailearen

bila, herriz herri

El Conquistador del Fin del

Mundo-ko hurrengo sasoirako

lehiakideen bila hasiko dira

gaur. Lehiakide izandako bost

pertsonak osatzen dute El Conquistour-eko

taldea, eta Lizarran

(Nafarroa) hasiko dira bila.

‘El Conquistour’. ETB2, 22:30.

Moulin rouge 111

pLaSexta, 15:30. Zuz.: Baz Luhrman.

Akt.: Nicole Kidman, Ewan McGregor,

John Leguizamo. Australia. 2001.

Bajo cero 111

pLa1, 16:00. Zuz.: Frank Marshall.

Akt.: Paul Walker, Moon Bloodgood,

Jason Biggs. AEB. 2006.

Daniel bihurria berriro erasoan 1

pETB3, 16:25. Zuz.: Charles T. Kanganis.

Akt.: Don Rickles. AEB. 1998.

La camarera 111

pLaSexta, 17:50. Zuz.: Adrienne

Shelly. Akt.: Keri Russell, Nathan Fillion,

Jeremy Sisto. AEB. 2007.

The Queen 1111

pArte, 20:40. Zuz.: Stephen Frears.

Akt.: Helen Mirren, Michael Sheen.

Erresuma Batua. 2006.

Los perdedores: The Losers 11

pLaSexta3, 22:00. Zuz.: Sylvain White.

Akt.: Jeffrey Dean Morgan, Chris

Evans, Zoe Saldana. AEB. 2010.

El reino de los cielos 111

pLa1, 22:15. Zuz.: Ridley Scott. Akt.:

Orlando Bloom, Jeremy Irons, Liam

Neeson. Erresuma Batua. 2005.

¿Otra vez tú 1

pAntena3, 22:25. Zuz.: Andy

Rickman. Akt.: Kristen Bell. AEB. 2010.

D Telebista

D

ETB 1

ETB 2

Hamaika

Antena 3

Cuatro

TF1

06:00: Marrazki bizidunak.

Nafarroarako deskonexioan,

10:00 arte. 07:00: EITB kultura.

07:30: Ibil2d. 08:00: Bizi berria.

08:10: Dida bideoklip

lehiaketa. 09:20: (H) Eltzean.

09:50: Egi bidean. 10:00: Meza

santua. 10:55: Iparraldearen

orena. 11:40: Zu kirolari. 12:15:

Euskalgym. 13:40: Errekortari

onenak. 14:30: Gaur egun.

15:00: Teknopolis. 15:35: Chiloe.

16:05: Herri kirolak. Eusko

label saria banaka. 17:40: Fitness

2012. Euskadiko bodyline

txapelketa. 18:40: Mihiluze

1000. 20:00: Gaur Egun.

20:10: ETB kantxa. Olazabal -

Larrinaga / Mendizabal III.a -

Cecilio. Xala - Laskurain / Titin

III.a - Merino II.a. 22:30: Aizkora

hotsak goi mendietan.

23:35: Arregitarrak. 00:05: Kultura

gaua. 00:55: Chiloe.

01:50: Iparraldearen orena.

07:05: Del país de los vascos.

07:30: Chiloé. 08:05: El edén

de los tiburones. 08:55: Nueva

vida. 09:05: Publishow.

09:35: EITB kultura. 10:00:

Hora GMT. 10:50: Palabra de

ley. 11:25: Teknopolis. 12:00:

Capital cultura. 12:25: El payaso.

13:20: Rex. Telesaila. 14:58:

Teleberri. 16:00: Eguraldia.

16:05: Zinema. ‘Isla amarga’.

Zuz.: Jean Claude Flamand

Barny. Akt.: Jean Claude Adelin,

Lea Bosco, Fatou N’Diaye.

2007. 20:58: Teleberri. 22:20:

Eguraldia. 22:30: Conquistour.

23:35: Iñaki Urdangarin, caso

abierto. Erreportajea. 00:40:

60 minutos. 01:45: Nip Tuck: A

golpe de bisturi. 02:25: Zinema.

‘Los desesperados’. Zuz.:

Charles Vidor. Akt.: Randolph

Scott, Glenn Ford, Claire Trevor.

1943. 03:45: Musika

gauak jazz.

‘ETB kantxa’. 20:10 ‘Urdangarin afera’. 23:35

09:00: Txirrita. 10:00: Ordoki

4x4. 10:50: Ur eta lur. 11:25: Gipuzkoa

kultura. 11:55: Bat eta

bat. 13:10: Harira. Juanjo Agirrezabala.

14:05: Onein. 14:35:

Bat eta bat. 15:50: Ekogunea.

16:25: Ikusmira. Bermeoko

arrain azoka. 16:55: Erritmoz

bizi. 19:30: Tolosaldea kiroletan.

XIV orduak. 20:00: Bat

eta bat. 21:00: Eskola publikoaren

festa. Zarautzen ospatuko

den jaiari buruzko saioa.

22:00: Eskola publikoaren

festa. 23:00: Berbaz. 00:00:

Bat eta bat. 01:00: Emisioaren

amaiera.

La 1

06:00: Noticias 24H. 10:15:

Destino España. 11:15: Conectando

España. 12:10: Lo que

hay que ver. 12:40: Zinema.

‘Unas rubias muy legales’.

2008. 14:00: Cocina con Sergio.

14:30: Corazón. 15:00: Telediario

1. Albistegia. 15:50: El

tiempo. 16:00: Zinema. ‘Bajo

cero’. 2006. 17:50: Zinema.

‘Obsesión por un crimen’.

2008. 19:15: + gente. 21:00: Telediario

2. 22:05: Eguraldia.

22:15: Zinema. ‘El reino de los

cielos’. Zuz.: Ridley Scott.

2005. 00:45: Zinema. ‘Carretera

al infierno’. 2007.

07:30: Megatrix. Pelopicopata.

Videos, videos. Los más...

Centímetros cúbicos. El número

uno. 14:00: Los Simpson.

15:00: Antena3 noticias.

15:30: Deportes. 15:45: Tu

tiempo. 16:00: Zinema. ‘Sombras

del amor’. Zuz.: Giles

Foster. 2010. 19:30: 1 formula.

Kanadako sari nagusia.

22:00: Antena3 noticias2.

22:15: Ver cine. 22:25: Zinema.

‘¿Otra vez tú. Zuz.: Andy

Rickman. 2010. 00:15: Zinema.

‘Una relación peligrosa’.

Zuz.: Martin Brest. 2010.

02:30: ¡Vamos a jugar!.

Tele 5

06:45: I love TV. 09:15: UEFA

Euro 2012. 11:15: Tu sí que vales.

15:00: Informativos Telecinco.

16:00: Eurokopa 2012.

Aurretiko saioa. 18:00: Eurokopa

2012. Espainia - Italia.

19:45: Eurokopa 2012. Partida

ondorengoa. 20:55: Informativos

Telecinco. Jose Ribagordak,

Carme Chaparrok eta

Jesus Maria Pascualeka aurkeztuta.

22:00: Aida. Telesaila.

01:30: I Love TV noche.

02:30: Minutos mágicos.

04:00: Nosolomusica. 04:30:

Infocomerciales. 05:30: Fusión

sonora.

07:45: Top Gear. 09:45: El último

superviviente. 11:45: Callejeros

viajeros. Washington.

Caribe mexicano. 14:00: Noticias

Cuatro. 14:50: Deportes

Cuatro. 15:00: Roland Garros

2012. Finala. 18:00: Zinema.

‘La maldición del desierto’.

Zuz.: David Flores. 2007.

20:00: Noticias Cuatro. 20:30:

Eurokopa 2012. Aurretiko

saioa. 20:45: Eurokopa 2012.

Irlanda - Eskozia. 22:30: Callejeros

viajeros. ‘La roja en Polonia’.

23:30: Uno para ganar.

01:00: Cuarto milenio. 04:30:

Cuatro astros.

Arte

11:45: Square. 12:30: Philosophie.

13:00: 360º, Géo. 13:55:

X:enius. 14:20: Les animaux

amoureux. 15:45: De chair et

de marbre. 16:15: Adele Live at

the Royal Albert Hall. 17:15:

Jeunes chefs de demain.

17:45: Personne ne bouge!.

18:30: Cuisines des terroirs.

19:00: BBC proms 2010. 19:45:

Arte journal. 20:00: Karambolage.

20:10: Le blogueur.

20:40: Zinema. ‘The Queen’.

2006. 22:20: France-Angleterre:

tendres rivales. 23:15: Adele

live at the Royal Albert Hall.

Kontzertua.

06:30: TFou. 10:20: Automoto.

11:00: Téléfoot. 12:00: Les 12

coups de midi!. 13:00: Journal.

13:35: Walker, Texas Ranger.

14:25: Monk. 16:15: Les Experts.

‘Qui a tué Sherlock Holmes’.

‘Chambre froide’. ‘Sixième

sens’. 18:45: Hauteskundeak.

19:15: Journal. 19:25: Législatives

2012. Emanaldi berezia.

21:15: Esprits criminels. Telesaila.

‘Chambre noire’. ‘Instincts

maternels’. ‘Tuer le

père’. ‘La couleur de la mort’.

00:35: 1 formula. Kanadako

sari nagusia. 02:30: L’actualité

du cinéma.

France 2

08:05: Rencontres à XV.

08:30: Les chemins de la foi.

12:05: Tout le monde veut

prendre sa place. 13:00: Journal.

13:20: 13h15, le dimanche...

14:20: Tenisa. Roland

Garros, zuzenean. 17:50: Flash

élections législatives 2012.

18:00: Stade 2. 19:00: Législatives

2012. David Pujadasek

eta Elise Lucetek aurkeztuta.

22:35: Faites entrer l’accusé.

Magazina. 23:45: Journal.

00:05: Tenisa. 03:35: 13h15, le

dimanche... 04:05: 24 heures

d’info. 04:15: Métiers dangereux

et spectaculaires.

ETB 3

ETBK Sat

La 2

La Sexta

Teledeporte

France 3

08:55: Doraemon. 09:35:

Hartz Txiki. 10:20: Doraemon.

11:05: Hirukiak. 11:50: Abeltxoroak.

12:15: Doraemon. 12:35:

George oihanekoa. 13:15: Doraemon.

13:40: Martin Mistery.

14:20: Trikitraka Trikitron.

16:25: Zinema. ‘Daniel bihurria

berriro erasoan’. Zuz.: Charles

T. Kanganis. 1998. 17:30: Doraemon.

17:55: Clang inbasioa.

18:25: Doraemon. 19:35:

Shaggy eta Scoby Doo. 20:15:

Doraemon. 21:45: One piece.

22:30: Brinkola. 23:10: Gregg

Allman. 00:20: Su ta gar.

00:30: Kultura gaua.

09:00: ETB Kantxa. 10:00:

Zona zapping. 10:25: Robin

Food. 12:15: Zona zapping.

13:00: Pilota. Biharko izarrak

saria. 15:00: Gaur egun. 15:30:

Zona zapping. 15:45: Txirrindularitza.

Suitzako itzulia.

17:35: Erreportai bereziak.

Triatloia: Zarauzko laburpena.

18:05: XIV orduko ibilaldia.

18:50: Zu kirolari. 19:20: Zaldi

jauziak 2012. 20:20: Txirrindularitza.

Suitzako Itzulia. 21:30:

Teleberri. 22:30: ETB kantxa.

Olazabal - Larrinaga / Mendizabal

III.a - Cecilio. Xala - Laskurain

/ Titin III.a - Merino II.a.

12:00: Babel en TVE. 12:30: Los

oficios de la cultura. 13:00: Espacios

naturales. 13:30: El escarabajo

verde. 14:05: Cenas

despues de media noche...

14:30: La dieta mediterranea.

15:05: Saca la lengua. 15:35:

Saber y ganar. 16:15: El Nilo.

17:10: Docufilia. 18:50: Miradas

2. 19:05: Destinos. 19:35: Más

que perros y gatos. 20:00: Canal

Castilla. 20:35: Tres 14.

21:05: Pagina 2. 21:35: Redes

2.0. 22:00: Documentos tv. ‘El

buen soldado’. 23:00: Especial

viva la pera. 23:45: El documental

de La2.

07:00: Teletienda. 07:30: La-

Sexta en concierto. 08:40:

Real NBA. 09:10: Bestial.

10:05: Piso compartido. 11:00:

Mundo oficina. 11:55: Vidas

anónimas. 12:55: Salvados.

13:55: LaSexta Noticias. 14:55:

LaSexta Deportes. 15:30: Zinema.

‘Moulin rouge’. Zuz.:

Baz Luhrman. 2001. 17:50: Zinema.

‘La camarera’. Zuz.:

Adrienne Shelly. 2007. 19:55:

LaSextanoticias 2. 20:55: La-

SextaDeportes2. 21:30: Salvados.

‘Reiniciando España’.

22:20: Bones. 01:35: ¿Quien

vive ahí. 02:00: Astro TV.

08:00: Txirrindularitza. Dauphiné

Liberé. 10:00: Saskibaloia.

Melilla - Menorca. 11:30:

Eskubaloia. Asobal ligako

izarren partida. 13:10: Txirrindularitza.

Dauphiné Libere, 7.

etapa zuzenean. 15:00: Turf

zaldi lasterketak. 16:00: Bela.

17:00: Txirrindularitza. Dauphiné

Liberé, 7. etpa. 19:00:

Saskibaloia. Bartzelona -

Real Madril. 21:00: Automobilismoa.

21:30: Olinpismoa.

22:00: Txirrindularitza. Dauphiné

Liberé, 7. etapa. 00:00:

Eurokopa 2012. 00:30: Eskubaloia.

02:00: Txirrindularitza.

06:35: Ludo. 10:55: C’est pas

sorcier. 11:30: Dimanche avec

vous. 12:00: Le 12/13. 12:50: 30

millions d’amis. 13:20: Txirrindularitza.

Dauphine. 15:00: En

course sur France3. 15:15:

Keno. 15:20: Homo sapiens.

16:55: Chabada. 17:40: Flash

spécial élections législatives.

17:50: Questions pour un super

champion. 18:55: Législatives

2012. Francis Letellier,

Carole Gaessler eta Jerome

Dorvillekin. 00:05: Zinema.

‘La danse rouge’. Zuz.: Raoul

Walsh. 1928. 01:45: Peur sur

l’hôpital.

34 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Plaza›Kultura

Senperenaren piano

doinuak baliatuz

osatu zuten kontzertu

poetikoa arratsaldean

Felipe Juaristi, Jose Fernandez de la Sota eta Ana Rossetti, agertokian. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Bakeari eta beste hainbat gairi buruzko poemak errezitatu dituzte 50 artistak Bilbon,

2012 Euskadi fundazioak antolatutako nazioarteko poesia jaialdiaren barruan.

Bakeaz, eta gehiago

tako bikotea errepikatu zuten

Margaritek eta Crowek agertokian,

arratsaldez. Poema laburrak

hobetsi zituzten, «sendoak».

Ingelesa eta gaztelania uztartu zituen

Crowek, gerraz, seme-alabak

galdutako gurasoez, Edinburgoko

kaleez eta duela zortzi

urte bat-batean hildako ahizpaz

mintzatzeko.

Margarit, berriz, katalanez jardun

zen, baina gaztelaniaratutako

bertsoak ere errezitatu zituen,

pasio handiz, ahotsaren bidez larridura,

amorrua, etsipena, maitasuna,

irmotasuna adieraziz.

Txalo zaparrada jaso zuen, La Libertad

azken poeman askatasunaren

aldagaiak aletu zituenean:

goizaldean metroan mehatxatzen

gaituen arriskua da askatasuna;

egunkaria, egun amaieran;

parkeetan amodioa egitea; greba

orokorreko egunaren goiztiria;

aske hiltzea; errege bat trenez erbesterantz

ateratzea...

Ildo horretatik jarraitu zuen

Jose Fernandez de la Sotak, oso

poema politikoak aukeratu baitzituen

galera, beldurra —«mundua

mugitzen du»— edota artisten

eta agintarien arteko harremanak

jorratzeko. Ana Rossetti,

ordea, Omako basoak eragindako

«ilusio sentsazio berezia» azaltzen

hasi zen, baina migrazioak

izan zituen hizpide bere txandan.

Maite Asensio Lozano Bilbo

Beti ez dira batera hiltzen

haragia eta hitzak».

Munduko poetek Bilboko

Euskalduna jauregian

atzo jositako etengabeko

errezitaldian euskaraz entzundako

bertso apurrenetakoa izan

zen. Seneka, Wilde, Baudelaire,

Bilintx, Woolf eta beste hainbat

sortzaileren bizitza eta heriotza

tragikoak gogoan izan zituen Felipe

Juaristik Historia olerkian;

haien obrek denboraren lehia irabazi

zuten, hitzek iraun egiten dutelako.

Eta, hain justu, hitza izan

zen atzo protagonista: «elkar

ulertzeko eta emozioak partekatzeko

tresna», poesian bilduta.

Eusko Jaurlaritzaren Euskadi

2012 fundazioak prestatutako nazioarteko

poesia jaialdiaren jarduera

nagusia egiten ari dira asteburuan.

Askoren izenean: pido la

paz y la palabraproiektuan, bakeari

buruz hausnartzera deitu dituzte

mundu osoko 50 poeta ezagun,

bakegintzan kulturak daukan

zeregina aitortze bidean;

antolatzaileen hitzetan: «Poesiak

egia handiak azaleratzen ditu,

kontraesankorrak izan arren».

Hartara, agertokian, kolore aldakorretako

argi ahulek girotuta,

aretoko isiltasunari aurre egin

behar izan zioten ia hogei artistak,

11:15etik 19:30era iraun zuen

etengabeko errezitaldian.

Blas de Otero poeta bilbotarraren

olerkia du oinarri jaialdiaren

izenburuak, eta olerki hori irakurriz

abiatu zuen errezitaldia Cristina

Peri Rossik, goizean. Umorezko

piezak indarkeriari buruzkoekin

tartekatu zituen

Uruguaiko poetak, eta azken olerkian

Ciudad Juarezko emakumeei

omenaldia eginez utzi zion lekua

Karen Connellyri. «Hitzak aldaketarako

tresnak dira.

Indarkeriak amaitzen direnean,

hitzak baino ez dira geratzen»,

esan zuen kanadarrak, poema bakarra

errezitatu aurretik.

Poesiak, zubi lana

Baina zer egiteko du poesiak bakegintzan

Bitartekaritza lana,

Anna Crowe eskoziarraren ustez:

«Poesia zubi bat da, hizkuntzen

artean, buruen artean, jendeen

artean. Bakearen tresna da: poesia

idaztea eta itzultzea gerra egitearen

erabat kontrakoa da». Ildo

horretatik, Oteroren olerkia izan

Joan Margariten errezitaldiaren une bat. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

zuen hizpide: «Bakea eta hitza eskatzen

dut» esaldia «ezin hobea»

da, haren ustez, «poesiaren egia

biltzeko». Olerkia «bikaina» da

lelo gisa, baina «poesiarekin duen

harremana da bikaina batik bat»,

Joan Margariten arabera, «eta

adin jakin bat dugunoi gaztaroa

dakarkigu burura».

Herrialde Katalanetako poeta

famatuenetakoarentzat, gauza

asko ditu Oteroren piezak, «baina

gauza horietako batek ere ez gaitu

behartzen soilik bakeaz hitz

egitera». Izan ere, bakeaz ez ezik,

naturaz, bakardadeaz, maitasunaz,

Holokaustoaz... errezitatu

zuten atzo. Poema on bat egitea

«oso zaila» dela azalduz argudiatu

zuen Margaritek gaitegia zabaldu

izana: «Ezagutzen ez duzun

pertsona batek nahi duenari aurrea

hartu behar diozu, zuk idatzitakoan

bere burua ikus dezan.

Joko ia ezinezko horretan, gai bakarrari

buruz idaztea ia ezinezkoa

da».

Aurretik dozenaka aldiz osatu-

Poesia musikatuari lekua

Baina ahotsa ez zen une oro bakarrik

egon atzo. Areto batean etengabeko

errezitaldia egiten zuten

bitartean, kontzertu poetikoa

osatu zuten bestean. Arratsaldeko

saioan, Joserra Senperenak

piano doinu klasikoak erantsi zizkien

kontakizun, poema eta abestiei.

Argazki proiekzio musikatu

batekin hasi ostean, Patxi Zubizarretak

aurkeztu zuen kontzertuaren

hari bihurtuko zen «arazoa».

Orain dela mendeetako bizimodua

eta egungoa alderatzen dituen

ipuina hartu zuen abiapuntu,

«denbora gainditzen duten hamar

elementuak» aurkitu

nahian: kea, bospasei inurri harri

baten gainean, marrazki bat egiteko

gogoa...

Euskara eta gaztelania tartekatuz,

Maddi Oihenartek eta Rafa

Berriok abesti bihurtu zituzten

hausnarketok. «Oroitzapen literarioetatik»

bidaia eskaini zuen

kontzertuak; «emozionatzeko»

asmoa aitortua zuen Zubizarretak,

«eta baliteke topa egiten

amaitzea». Isiltasunaz eta zarataz

hitz egin zuten; eta, nola ez, hitzaz.

Barkoxekoak kantatu zuen:

«Hitz bat, emadazu hitz bat. Hitz

bi, gu bien artean zubi».

36››

Euskarazko bi antzerki obra estreinatuko dira

udan Donostian: ‘Erreleboa’ eta ‘Bejondaigula’

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 35

Eyal Weizmanek azken liburuan zalantzan jarri

38›› du arkitektura forentsearen fidagarritasuna

Michael Nyman q Musikagilea

Batez ere, filmetarako osatutako musikagatik

da ezaguna, baina hori baino gehiago da.

Bilboko Campos antzokian ariko da bihar.

«Musikan egin

dudana baino

benetakoagoa

zait filmatzea»

Igor Susaeta

Londrestik erantzun die galderei

Michael Nymanek (Londres,

1944). Elkarrizketak emateko

eguna du, eta komunikabide

bakoitzari 15 minutuko tartea

eman dio. Ez gehiago, ez gutxiago.

Lanpetuta dabil, han eta

hemen jotzen dabil eta. Euskal

Herrian ere bai. Bilboko Campos

antzokian ariko da bihar, eta

Michael Nyman Solo & Cine

Opera ikuskizuna aurkeztuko

du, 20:00etan. Hilabete batzuen

bueltan bigarren aldiz, hortaz,

gurean. Izan ere, joan den otsailean

Kursaalean jo zuen, Donostian.

Orduan, Michael Nyman

Bandaren anparoan aritu zen;

gaur, ordea, bakarrik. «Pianoarekin

jotako abestiekin eta film

batzuen irudiekin zein irudi

horiei jarritako musikarekin

egindako konbinazio bat izango

da kontzertua».

Nyman ez baita musikagile

soila bere horretan. Batez ere, filmetarako

osatutako musikengatik

da ezaguna mundu osoan,

baina hori baino askoz ere gehiago

da. Musika idazten du, filmak

egiten ditu, argazki erakusketak...

Berari buruz esan izan dute

Errenazimentuko gizona dela,

askotariko artista. Kontzertuan

aurkeztuko duen «konbinazioa»

da Nyman gaur egun.

Eta «gogotsu» dabil alde batean

eta bestean jotzen. «Egia da

nekagarria izan daitekeela, baina

niretzat plazer handia da jendearen

aurrean jotzea». Pianoaren

aurrean esertzen denean, zera

esaten dio bere buruari: «Hau da

momentua». Egoera «erabat»

kontrolatzen duela sentitzen duelako.

«Pentsatzen duzu zeure baitarako:

‘Ni naiz hau egin dezakeen

bakarra, zortea daukat

honetarako aukera daukadalako’».

Ahalegintzen da bere onena

ematen, eta prozesu horretan

«zailtasunak» era naturalean

onartzen ditu. «Izan ere, estresa

desagertzen da, edozein arazo

ahazten duzu».

«Pianoaren bidez» komunikatzen

du nahi duena. «Era askean».

Baina badaki ez dagoela bera

bakarrik jotzen, publiko bat daukala

aurrean. «Ikuskizunaren 90

minutuetan adi egoten da, gainera!».

Ikusleak kontrolatuta dauzkala

sentitzen baitu: «Neure baitarako

ari naiz, baina zerbait

komunikatzen. Sentitzen duzu

publikoa kontrolatzen ari zarela,

baina ez edozein modutan; musika

ari da hitz egiten, komunikatzen.

Halere, ni naiz musika, nik

sortu dudalako». Eta esandakoari

hotsandia kendu nahian, ondokoa

gehitu du, umorez: «Uste dut

maiteminduta nagoela kontrolatzeko

modu horrekin, nire ikuspegia

aurkezteko manerarekin».

Hiru ataleko saioa

Campos antzokian emango duen

saioaren hiru atalen zehaztasunak

argitu ditu Nymanek:

«Aurrenekoan, nire piezak joko

ditut pianoarekin, bakarrik.

Gero, bideoarte irudi batzuk

emango ditut [Cine Opera deitzen

die Nymanek], eta horiei jarritako

musikako piezak erantsi. Eta,

azkenik, Dziga Vertov zinemagilearen

Man with a Movie Camera

filmari jarritako musika interpretatuko

dut. Eta, beharbada,

zerbait gehiago; ikusiko dugu...».

Vertov zinemagile errusiarrak

1930eko hamarkadan egin zuen

zinema dokumentalarekin zoratzen

dago aspalditik Nyman.

«Uste dut harenak direla garai

hartako irudi gogoangarrienetako

batzuk. Oso ondo islatzen du

gizartea». Hark egindako lanaren

bueltan ikertzen jarraitzeko

intentzioa dauka.

Musika jartzen die irudiei kasu

horretan, 40 urteko ibilbidean

beste askotan egin duen bezala.

Ahozkoa ez den komunikaziorako

bi bideak horiek direla pentsatzen

du, musika eta irudiak. «Eta

ni saiatzen naiz bi bide horiek

erabilita zerbait komunikatzen».

Nymanek berak ere egin izan du

zinema dokumentala, eta berak

egindako argazkiekin ere erakusketak

jarritakoa da. «Zaila» egiten

zaio esatea zein eremutan

sentitzen den erosoago, baina

uste du musikari gisa egiten

duena zinemagile gisa egiten

duena baino «pertsonalagoa»

dela. «Baina filmak ere egiten

ditut, eta parean dagoena grabatzen

dut kamerarekin. Ez dut

ezer prestatzen, ez dago aktorerik...

Tira, badaude, baina zu zeu

edo ni neu izan gaitezke». Eta filmei

buruz ari dela, aitortza bat:

«Esan beharra daukat parean

daukadan filma hartzeko, deskubritzeko

eta kontrolatzeko sentsazioa

musikan eduki dudan

edozein esperientzia baino benetakoagoa

dela».

Horren harira, orain gutxi gertatutako

esperientzia bat kontatu

du. «Mexiko Hirian nengoen

[etxe bat dauka han], eta etxetik

atera nintzen kamera batekin.

Luis Cabrera plazara jo, eta han

ikusitakoak Federico Felliniren

film bat zirudien. 28 minutu grabatu

nituen han gertatzen ari

zenarekin». Ondo erreparatzen

dio mundu osoan egiten den zinemari,

baina berak sortzen dituen

lanak «orokorrean» egiten diren

filmetatik «oso urrun» sentitzen

«Musikak

komunikatzen du,

baina ni naiz musika,

nik sortutakoa baita»

FRANCESCO GUIDICINI

ditu. «Oso diferenteak dira».

Derrepentean bi zinemagileren

izenak bota ditu, miresmenez:

Michael Haneke eta Carlos Reygadas.

«Beharbada egingo dut

noizbait Reygadasen filmen baterako

musika...». Zuzendari onenaren

saria eman diote Cannesko

jaialdian.

Ez dirudi, behintzat, Peter Greenaway

zinemagilearekin berriro

lan egingo duenik sekula. 1982

eta 1992 bitartean galestarraren

film luze zein labur dezenteri

jarri zien Nymanek musika.

Halere, urteak dira haserre daudela,

elkarri ez diotela hitz egiten.

Nymanek aitortu du «tarteka»

faltan ematen duela filmetarako

musikak egitea. «Baina ez da

erraza. Gainera, nekagarria da.

Filmak egiterakoan denbora

asko galtzen da edozein erabaki

hartzeko orduan». Nymanek,

ordea, ez du denborarik galdu,

eta elkarrizketako 15. minutua

betetzear dagoenean eten du

solasaldia, adeitsu.

36 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Plaza › Kultura

Abentura eta fantasia

Kritika

Zinema

‘Snow White

and the Huntsman’

1111!

Zuzendaria: Rupert Sanders.

Aktoreak: Kristen Stewart,

Chris Hemsworth, Charlize Theron.

Herrialdea: AEB.

Iraupena: 127 minutu.

Gontzal Agote

U

rteetan gutxietsia, iraindua

eta mespretxatua

izan ondoren, 90eko hamarkadaren

amaieran telebista

zinemagile askoren —zuzendari,

gidoilari zein aktore— babesleku

bihurtzen hasi zen. Etekin azkarra

bilatzen zuten ekoizpen erraldoi

eta garestien artean, kalitatezko

lana eta proiektu interesgarriak

egiteko ia aukera bakarra

bihurtu zen. Zinemarik onena telebistan

dela esaten hasi zen,

gaur egun nahiko arrunta den

baieztapena.

Hainbat urteren ondoren, kontrako

eragina hasi gara sumatzen.

Telesail ezagun askok utzi

duten arrastoa edo sortu duten

hizkera propioa pantaila handirako

egiten diren pelikula askotan

ikusten ahal da. Kasurik nabarmena

The Wire handiak thriller

garaikide askotan duen itzala da.

Eta Snow White and the Huntsman

honetan gauza bera gertatzen

da, nekez ulertzen baita filma

Game of Thrones telesail arrakastatsua

aintzat hartu gabe.

Grimm anaien ipuina aitzakia

gisa erabili du Rupert Sandersek

abenturazko film epiko eta fantasiazko

bat egiteko, molde klasikoei

ongi segituta. Jatorrizkoaren

osagairik funtsezkoenak baliatu

ditu —bi pertsonaia nagusiak, ispilu

magikoa, ia oharkabean

agertuko diren ipotxak—, baina

filma zinema egiteko molde eta

bokazio batean oinarritzen da,

egun efektu berezi itogarrien azpian

deuseztatua dagoena.

Abentura, bere adierarik jatorrenean;

oztopoz beteriko ihesaldia;

han eta hemen agertuko diren

etsai eta lagunak. Bide horretan,

pisu handiko beste erreferentzia

batzuk agertuko dira: Peter

Jacksonen eraztunen erreinua,

Robin Hood jostalaria, King Kong

bera agertuko da troll baten mozorropean

ezkutatuta, eta westerna

ere ez da oso urruti ibiliko zenbaitetan.

80ko hamarkadan izan

zen abenturazko genero klasikoa

berreskuratzeko azken saioa; horregatik,

Willowoso gogoan izan

du zuzendari jakintsuak.

Printzesak, soldadu beltzak,

gazteluak, baso beldurgarria, izaki

harrigarriak, ezpatak eta geziak...

Horiek guztiak, Edurnezuriren

bertsio fantastikoa eta ilunena

egiteko. Ez da dena zuri, anbiguoa

da dena. Hor da, esate baterako,

hiru pertsonaren arteko

amodio harremana, Star Warsetik

hartua dagoena, printzesak

Han Solorekin txora-txora eginda

egon arren, Skywalker zozoarekin

gelditu behar izan zuenean.

Ipuin klasiko bat molde guztiz

berritzailean emana, eta modu

horretan lurperatuta zegoen genero

klasiko bat berreskuratua.

Euskarazko

bi antzerki obra

estreinatuko

dituzte udan

Donostian

Iker Galartza eta Joseba

Usabiagak ‘Erreleboa’

emango dute, Ramon

Agirre eta Niko

Lizeagak,‘Bejondaigula’

Erredakzioa Donostia

Euskarazko bi antzerki obra estreinatuko

dituzte Donostiako

Udalak aurtengo udarako atondu

duen antzerki programazioan:

Iker Galartza eta Joseba Usabiagaren

Erreleboa eta Tanttaka

konpainiaren Bejondaigula, Ramon

Agirre eta Niko Lizeaga aktoreek

antzeztua. Gaztelaniazko

bi obra ere estreinatuko dituzte:

Para lo que hay que vivir... mejor

no morirse nunca, Gorka Otxoa

eta Carla Hidalgo aktoreekin; eta

Testigo de cargo, Agatha Christieren

obra batean oinarritua, Manuel

Galiana, Paca Gabaldon eta

Lara Dibildos aktoreekin.

Musikaren arloari dagokionez,

Eleftheria Arvanitaki greziar

kantariaren eta Calexico AEBetako

taldearen emanaldiak iragarri

ditu, besteak beste, Miguel Martin

Donostia Kulturako musika

programazioaren arduradunak,

urrirako lehena eta azaroaren

10erako bigarrena; duela bi urte

bezala, Viktoria Eugenia antzokian

ariko da Calexico. Wim Mertens

azaroaren 29an ariko da Viktoria

Eugenian bertan.

Irudia qDonostia

‘ARTEROS’ FILMATUA DAGO

Julen Robles zinemagilearen Arteros film luzeko filmaketa lanak

atzo amaitu zituzten, Donostian, Egia auzoko Reflex espazioan. Filmeko

aktoreen artean Asier Hormaza, Teresa Calo eta Oscar Jaenada

daude —hirurak ageri dira argazkian, Julen Robles zuzendariarekin

batera—. Donostiako artista plastiko batzuek ere parte hartu

dute, Aitor Ruiz de Eginok eta Rikardo Iriartek, besteak beste.

Julen Roblesen lehen film luzea da Arteros. CONNY BEYREUTHER / ARGAZKI PRESS

DLaburrak

Muguruzaren ‘Zuloak’

urrian estreinatuko dute

ZINEMA ›Fermin Muguruzaren

Zuloak filma urriaren 5ean

estreinatuko dute Donostia,

Bilbo, Gasteiz, Iruñe, Bartzelona

eta Madrilen, Barton Films

banaketa etxeak jakinarazi

duenez. Filma oraindik muntatzen

ari badira ere, Muguruzaren

lanean «erabateko konfiantza»

du Barton Filmsek.

La Habitacion Roja eta

McEnroe, BBK Liven

MUSIKA ›La Habitacion Roja,

Bigott, Supersubmarina, Triangulo

de Amor Bizarro, McEnroe,

Onda Vaga, Amos y Los Santos,

Rubick, Varry Brava, Lauroba,

Namek Planet eta Elbis Rever

taldeen emanaldiak iragarri

dituzte Bilbo BBK Live jaialdiaren

antolatzaileek Vodafone

karparako. Emanaldien ondoren

ariko diren DJen artean,

berriz, Dani Less, Oskar Destroy,

Ciudadano Kane, The Warriors

DJ eta Javi Green & Montxo

daude.

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 37

‹ Publizitatea

38 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Plaza › Kultura

Literatura D

Azken hiru hamarkadetan arkitektura forentsea gatazka guneak aztertzeko tresna bilakatu da. Eyal Weizman

irakasleak bere azken liburuan zalantza agertzen du jarduera horri aitortu zaion erabateko fidagarritasunaz.

Arkitektura, lekuko fidagarria

Estibalitz Ezkerra

Arkitektura. Architectura

latinez;

(arkhitekton) grekoz,

(nagusi, buruzagi)

eta (sortzaile,

zerbait eraikitzen duena)

hitzen uztarketaren emaitza. Hiztegiaren

arabera, zerbait planifikatu,

diseinatu eta eraikitzeko

prozesua zein emaitza da arkitektura.

Funtzio bat du arkitekturak

edo, hobeto esanda, behar jakin

batzuei erantzutea du helburu,

nahiz eta estetika funtzioa bezain

garrantzitsua edo hura baino garrantzitsuagoa

izan daitekeen.

Izan ere, eraikin forma hartzen

duelarik, kultur sinbolo eta artelan

moduan ulertu ohi dugu arkitektura.

Hortik dator zibilizazio

baten historia eta lorpenak haren

arkitekturaren arabera neurtzeko

joera izatea. Zeren arkitekturak

ez du gezurrik esaten. Lekukorik

fidagarriena da, fidagarritasuna

eskasa den garai hauetan.

Eta fidagarritasun horregatik,

hain zuzen, gatazka militarren

nondik norakoak aztertzeko eta

ulertzeko ezinbesteko tresna bilakatu

da azken hiru hamarkadetan.

Egun, arkitektura ez da zerbait

eraikitzen (bizia ematen) trebe

direnen esparrua bakarrik;

eraikin horien hezurrak aztertzen

(heriotza ulertzen) dakiten

forentseen lanabes ere bada

orain. Gure mendea, dudarik gabe,

arkitektura forentsearen mendea

da.

Arkitektura forentseak indarkeria

kasuren baten «lekuko»

izan den arkitektura aztertzen

du, teknologiaz baliatuz eta legearen

esparru baten barruan, giza

eskubiderik urratu den ala ez

egiaztatu ahal izateko. Ildo horretan,

esan daiteke arkitektura forentseak

bitartekari lana egiten

duela biktimen eta legearen artean.

1990eko hamarkadan eman zituen

arkitektura forentseak lehen

pausoak eta, gaur egun, ezinbesteko

tresna bihurtu da

nazioarteko gatazken eragina

ulertzeko orduan. Hain zuzen,

epaiketetan biktimen tokia betetzen

dute orain auzitegiko arkitektoek.

Architect aldizkari ezagunak

2009ko uztailean arkitektura

forentseari eskainitako

monografiko batean esaten zuen

arrakasta izateko arkitekto forentseek

diseinatzailearen begia,

zientzialariaren burmuina eta detektibearen

sena izan behar zutela.

Ez da gutxi.

Eyal Weizman, The Least of All Possible Evils: Humanitarian Violence from Arendt to Gaza liburuaren egilea. SINADURA / AGENTZIA

Epaiketetan biktimen

tokia betetzen dute

orain auzitegiko

arkitektoek

Weizmanen ustez, argi

dago historia ez dela

inoiz objektuarena

izango, geurea baizik

Eyal Weizmanek (Haifa, Israel,

1970) urte batzuk daramatza arkitektura

forentsearen nondik norakoak

aztertzen. Ahalmen handiko

eremua dela uste du berak,

baina alderdi ilunak izan badituela

gaineratzen du. Weizman Arkitektura

Azterketarako Zentroko

zuzendaria da Goldsmiths Collegen,

Londresen. Bere azken liburuan,

The Least of All Possible

Evils: Humanitarian Violence

from Arendt to Gaza (Ahalik eta

kalterik txikiena: Indarkeria humanitarioa,

Arendtekin hasi eta

Gazaraino, 2011), Israelen eta Palestinaren

arteko gatazka adibide

moduan hartuta, gogoeta egiten

du giza eskubideen diskurtsoari

forma emateko orduan gauza materialek

gaur egun duten betekizunaz.

Weizmanen lanak bi ardatz

ditu: kalkulua eta materialtasuna.

Kalkulua (hots,

proportzionaltasuna, hildakoak,

e. a.) behin eta berriro azaltzen da

gatazka azterketa orotan. Gizakiei,

objektu bizigabeei eta inguruari

egindako kaltearen kalkuluak

gidatzen ditu nazioarteko legea,

giza eskubideen diskurtsoa

eta gobernu jarduerak. Weizmanek

hiru erakunde horiek adosturiko

hogeita hamar zibilen gutxieneko

kopurua jartzen du adibide

moduan, zeinaren arabera

gutxieneko kopuru horretatik aurrera

ezin den zehar kalterik justifikatu.

Gobernuak hildakoen

kopurua ahalik eta txikiena izaten

ahalegintzen dira, baina beti

dago gutxieneko kopuruaren eremu

beltzean (ez gobernuek, ez

giza eskubideen diskurtsoak

erreklamatzen ez duten eremu

beltz horretan) eroriko den norbait.

Hogeita bederatzigarren pertsonak

eta haren ostekoek legearen

babesa jasoko dute, ez ordea

haien aurrekoek.

Kalkulua ez da beti alderdi materialetik

bereizita azaltzen. Hain

zuzen, Weizmanen argudio nagusia

da arkitektura forentseak bi

jardunak ia bereizezin bihurtu dituela;

urteekin giza eskubideen

eremuan lekukotasuna, testigantza

eta halako kontzeptuak alde

batera uzten joan direla, ebidentziaren

diskurtsoari uzteko lekua.

Gizakiak ez bezala (horiek gezurra

esaten dute, gauzak ahaztu

egiten zaizkie, esan beharrekoa aldez

aurretik pentsa dezakete, kalkulurako

gaitasuna dute), gauzak

(eraikinak, objektuak, armak) isilak

dira, ez-subjektiboak, indarkeriari

buruz «egia» esaten dute.

Weizmanen arabera, «jarduera forentsearen

garaia» ezerk definitzekotan,

honexek definitzen du:

duela gutxi arte, nazioarteko epaitegietan

esperientzia traumatikoen

ikur zen biktimaren ahots zehaztugabe

eta hauskorraren mugak

gainditzeko nahia, hura baztertuta.

«Lekuko materialak dimentsio

etiko eta kultural askozaz

zabalago batetik interpretatzen

dira», esaten du Weizmanek. «Hori

da, behintzat, auzitegiko arkitektoen

ustea. Baina jarduera horretan,

objektu misantropoa ez da

giza ziurgabetasun, anbiguotasun

eta antsietatearen alternatiba

iraunkor eta zehatza. Aitzitik,

gaur egungo praktika forentsean,

interpretazio eta ikerketa jarduerengatik

beraiengatik giza testigantzari

egotzitako arazoak (subjektibotasunari

dagozkion horiek)

objektuaren arazo bihurtu

dira». Alegia, kontua ez da objektua

fidagarria den ala ez, baizik eta

hura interpretatzeaz arduratzen

den subjektua zenbateraino izan

daitekeen objektiboa. Horrelakorik

ez da posible.

Weizmanen aburuz, arkitekturak

historia ulertzen lagun diezaguke,

baina argi izan behar dugu historia

hori ez dela inoiz harena izango

(objektuarena), geurea baizik.

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 39

Kultura ‹ Plaza

Literatura D

, Pasarte hautatua

Ray Bradbury idazlea, 1991n; joan den asteartean hil zen. J.J. GUILLEN / EFE

Ray Bradbury

‘Martitzeko kronikak’

Lurrako gizonak Martitzera ailegatu

ziren. Beldurra zutelako ailegatu

ziren, edota ez zutelako,

zoriontsuak zirelako edo zorigabeak

zirelako, Erromesak senditzen

zirelako edo Erromesak

gisa ez zirelako senditzen. Haietako

bakoitzak arrazoi ezberdina

zuen. Emakume gorrotagarriak

uzten zituzten, lan gorrotagarriak,

ziutate gorrotagarriak.

Zerbait aurkitzearren zetozten,

zerbait utzi, edo zerbait lortu;

zerbait desehortztera, zerbaiti

lur ematera zerbait abandonatzera.

Amets erridikuloekin zetozten,

amets jatorrekin, edo

ametsik gabe. Gobernuaren hatzak

lau koloreetako karteletatik

zera seinalatzen zuen, hiri

zenbatezinetan: Lana bada zuretzat

zeruan. Bixita ezazu Martitz!

Eta gizonak espaziora abiatzen

ziren. Haseran bakar batzu,

dozena batzu, zeren ia oro gaixoturik

senditzen zen suziriak

Lurra utzi aurretik ere. Bakardadez

gaixotzen ziren, ze batek

ikusten duenean bere etxeak

ukabil baten tamainoa hartzen

duela, intxaur batena, jostorratz

buru batena eta gero subuztan

baten atzekaldean desagertzen

dela, batek jaio ez dela senditzen

du, ziutaterik ez dagoela,

inon ez dagoela, eta espazioa

bakarrik dagoela inguruan, ezer

familiarrik gabe, gizon estrainoak

bakarrik. Eta Illinois, Iowa,

Missouri edo Montanako Estatuak

hodeiezko itxaso batean

desagertzen direnean, eta are

gehiago, EEBBak lainotan zorrotutako

irla bat bakarrik direnean

eta planeta osoak urrutira

botatako pilota lokaztu bat

ematen duenean, orduan benetan

bakarrik senditzen da bat,

espazioaren zelaietatik noraezean,

inolaz ere imajina ezin den

mundu baten hila.

Ez zen arraroa, beraz, aurreneko

migrariak gutxi izatea.

Etengabeki hazi egin zen beraien

kopurua. Martitzen zeudenak

gainditu arte. Zenbakiak esportzagarriak

ziren. Baina lehen

bakartiak ez zuten kontsolamendu

hori izan.

NOBELA (ZATIA)

pEgilea: Ray Bradbury.

pItzultzailea: Jon Arano

(Jean Arno ezizenarekin).

pArgitalpena: Susa

aldizkariaren 19. zenbakian.

pUrtea: 1986.

pAzalpena: Joan den asteartean

hil zen Ray Bradbury (Illinois,

1920-Los Angeles, 2012), The

Martian Chronicles eta Fahrenheit

451 eleberrien egilea, besteak

beste. Lehenaren hainbat

pasarte euskaratu zituen Jon

Aranok, 1986an, Jean Arno ezizenez,

haien artean hemen

hautatutakoa, 2001-eko Abuztua.

Kolonizatzaileak izenburuarekin;

hurrengo urtean, Bradburyren

ipuin bat euskaratu

zuen Jesus Peñagarikanok, Porrot

aldizkariaren 3. zenbakian:

Pozoietara jolas dezagun. Baina

Bradburyren liburu bakarra

dago euskaratuta: Fahrenheit

451. Nagore Tolosak egin zuen

itzulpena, eta Txalaparta argitaletxeak

kaleratu, 2010ean.

Hirudia

Lander Garro

Idazlea

Historia

Geure ikasle liburuetan

gizon errespetagarri

gisa ageri zaigu Thomas

Alva Edison. Asmatzailea

zen, eta ez da, aizue,

edonolako kontua. Umearen begietara

asmatzailea magoa da.

Ezinezkoa zirudiena posible egiten

du. Eta Edisonek, ezin ukatuko

dugu, elektrizitatea sortu

zuen. Miraria, zibilizazioa, modernotasuna,

industria. Iraultza.

Elektrizitatea asmatu eta bertan

goxo geratu zela uste baduzue,

ez duzue Edison zaharra ezagutzen.

Bere lantegian temoso

eta irrikatsu jarraitu zuen, eta berari

zor diogu gerora horrenbesteko

plazera ekarri digun zinematografoa

ere. Bai, badakit Lumiere

anaiek lehenago asmatu

zutela, baina garaiko asmakizunak

beti sortzen ziren hiruzpalau

tokitan batera, denek egiten ziotelako

aurreko asmakizun baten

hari solteari tira eta asmakizun

batek asmatzaileak trumilka beste

asmakizunetara eramaten zituelako.

Hortxe dauzkagu beraz bi asmakizunak:

elektrizitatea eta zinema.

Orain biak lotzeko arrazoiak

behar ditugu. Eta justu une

delikatu horretan agertzen zaigu,

Jean Echenozek Tximistak liburuan

kontatzen digunez, Nikola

Tesla asmatzaile kroaziarra,

zeinak Edisonen elektrizitatea

hobetzeko modua asmatu baitzuen.

Besteak beste, urrutirago

eraman zitekeen, eta potentzia

gehiago sor zezakeen. Edozer

hornitu zitekeen Teslaren argindarrarekin,

Edisonenarekin ez

bezala. Baina ez gaitezen xehetasunetan

sar. Hobea zen, eta kito.

Hobekuntza onartzeak, ordea,

monopolioa galtzea, hots, sosak

galtzea ekarriko zion Edisoni,

eta, honenbestez, borroka hasi

zen. Teslaren argindarra arriskutsua

izan zitekeela baliatu zuen

Edisonek hura laidoztatzeko. Lehenik

etxeko abereak (txakurrak

eta katuak) elektrokutatu zituen

Edisonek jendaurrean. Gero abere

handiago bat hautatu zuen,

bere propagandari ikusgarritasun

gehiago ematearren: Topsy

Ez zuen, ez, arrazoia

bere alde jartzeko

edozein trikimailu

asmatzeko beldur

handirik izan

Edisonek. Batzuek

joko zikina

eragotziko diote.

Fedegabeak.

Historiak

eminentzia baten

gisa oroituko du.

izeneko elefantea. Eta hortxe

azaltzen zaigu zinematografoa

berriro ere. Edisonek, izan ere,

elefantea burdinazko plaka handi

baten gainean jarri, eta aberea

bertan kiskali zuen, jendaurrean

ez ezik, kamera aurrean. Gero

irudiak AEBetatik barna zabaldu

zituen, den-denak Teslaren

maltzurkeriaz ohar zitezen. Baina

elefante gaixoak ez zuen Edisonek

aurreikusitako inpaktoa

izan, zerbait gordinagoa behar

zuen, eta zer gordinagoa, gizaki

bat baino

Erronka zaila zen, ze zail xamarra

baita elektrokutatuta hil

nahi duen jenderik topatzea. Baina

ez dezagun ahantzi Edison asmatzailea

zela, asmatzaileen jeinua,

irrika, irudimena eta setakeria

zituela. Eta hala etorri

zitzaizkion gogora, nahi ez, baina

ezinbestean hil behar zirenak:

heriotza zigorrera kondenatutakoak.

Harold Pitney Brown morroia

lanean jarri zuen, eta laster

sortu zuten aulki elektrikoa.

Bat ez, bi deskarga eman zizkioten

William Kemmler kondenatuari.

Lehena ez zen nahikoa

izan. Hogeitaka segundo iraun

zuen lehen kiskalaldiak, baina gizonak

ez zuen hil nahi, irudiz. Zer

den biziraupenerako sena! Bigarrenean

bai, amore eman behar

izan zuen, 27 segundoko deskargaren

ondoren. Haren atzetik

ehunka etorri dira, horietako batzuk

zelebreak, Sacco eta Vanzetti

anarkistak kasu, zeinak, denok

dakigunez, errugabe zirela

izan baitziren zigortuta. Beste

asko bezala.

Ez zuen, ez, arrazoia bere alde

jartzeko edozein trikimailu asmatzeko

beldur handirik izan

Edisonek. Batzuek joko zikina

eragotziko diote. Fedegabeak.

Historiak eminentzia baten gisa

oroituko du. Pittin bat eskrupulu

gabea izan behar du gizonak,

ahanzturaren bazka izan nahi ez

badu.

40 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Plaza › Kultura

Literatura D

Bilakabidearen

lekukotasun paregabea

Mikel Asurmendi

A

ihen ahulaoroitzapen liburua

Ahularen indarra

bihurtu du Daniel Landart

idazleak, 30 urte luzeren ondotik.

Zaharberritze eta osatze lana

egin du,Laborari semeaeta Eskulangileaataletan

ekarria

orain. Zinez, izenburu berriak

dioenez, ahulak bere indarra

agertu du. Hots, bere burua hain

ahula agertu zuen mutiko hura ez

da horren ahula oraingoan.

Donostiriko (Baxenabarre) Harrigainborda

etxaldeko haur-nerabearen

oroitzapenak biltzen ditu

liburuak, duela 50 urtekoak.

Landart 1946an sortu zen, II.

Mundu Gerra amaitu ondoan. Ordutik

1960ra bitarteko pasadizoak

kontatu ditu lehen atalean,

Baionara aldatu zen bitartekoak.

Duela 50 urteko Donostirik,

Landarten munduak, aise eraman

gaitzake Erdi Arora. Etxean

urik ez, elektrizitaterik ez, komunik

ez... Ogia etxean egiten zen,

besteak beste. Amatxiren altzoan

hezi zen mutiko hura naturaren

erdian hazi zen. Eguzkia altxatzearekin

sorkuntza zer zen ikusi eta

ikasi zuen, eta edertasuna. Zailtasunak

zailtasun ikasi ere.

II. Mundu Gerra aitzin, I. Gerla

Handia izan zen. Aitatxi hartaz

mintzo zitzaion Danieli. Landartek

euskara berez jaso zuen, baina

edertasunaren gustua bizitzak

berak eman diola erranen

nuke, sufritzeak berak naski.

Ahularen indarraIpar Euskal

Herriko Obaba herrian nengoelakoan

irakurri dut. Nekazaritza,

natura, eskola eta erlijioarekiko

lehen hartu-emanak dotoreziaz

kontatu ditu egileak. Bere bizitza,

beste hainbatena legez, bizitza bidaia

da. Harrigainbordatik Donostirira

joatea lehen kausitzea

izan zen. Oragarre, Hazparne,

Mugerre edota Lourdesera lehen

bidaiak handiak egin zitzaizkion.

Baiona lehen aldiz ikustea, mundiala.

Bidez bideko joan-jin horretan,

nerabearen kausitze etengabea

ageri da. Bere bilakabidea joan

zen mundu bateko erakustaldi

paregabea da. Herri honen kulturaren

agerbidea, hiltze bidean

zihoan euskararekiko atxikimendua.

Alabaina, euskarak bizirik

irauteko bitartekoak ukan bazituela

ageri dira liburuan. Frantziar

kultura eta hizkuntza indartsuak

izanagatik, euskarak eta

euskaldunek berezko baliabideak

zituztela. Familian, bistan da.

Laborantzan aritzeko ahula

izanagatik, indarra atera zuen bere

baitatik ofizio baten jabe egiteko

mutikoak. Indarrak atera zituen

bere burutik ere — «Je ne

‘AHULAREN INDARRA

(OROITZAPENAK)’

pEgilea: Daniel Landart.

pArgitaletxea: Elkar.

parlerai pas en basque» izkiriatzera

behartua izan baitzen— euskal

kontzientzia baten jabe egiteko.

Joan den mendeko Hegoaldeko

nehork Iparraldeko historia ezagutu

nahi badu, liburu egokia du

benetan. Edukiz eta estetikaz.

Hizkuntza oparoa aurkituko du,

nork berea aberasteko paregabea.

Batita Handiaeta Anaiaren azken

hitzaknobeletako pasadizoak eta

pertsonaiak ere imajina ditzake.

Daniel Landart inposatutako

frantses kultura eta ideologian

hezia eta hazia —etxeko kulturaren

nortasunean hori ez da hain

markatua—, euskaltzale eta abertzale

bilakatu zen. Alta, konparazione,

Hegoaldeko eta Iparraldeko

abertzaletasuna ez dela berdina

agerikoa da. Liburua abertzale

baten lekukotasun bitxia da, eta

horrek berak erakusten digu euskaldunon

izate anitza. Bi historiaren

eta bi kulturaren ondorengoak

gara.

Bidaia liburua da. Herritik, basotik,

hirira doan euskaldunarena.

Donostiritik Baionara aldatzen

denarena. Sortzez euskalduna,

eta euskaldun izaten jarraitu

nahi duenarena. Baserritarra

euskal langile bilakatuarena. Izateko

sortu behar izan zuenarena,

baita, kosta ahala kosta, sortu ere.

Kultur eragile eta egile bilakatu

zenaren historia. Erikor baina ez

hilkor.

Donostiako maskorraren azpitik

Bixente Serrano Izko

zan zara», «zinen»,«zara»,

«izango zinen», «izango zara»,

horrela eta tipografia be-

I

reziko hizkiekin bukatzen dira

eleberri honetako bortz ataletatik

lehenbiziko laurak. Denbora

jarraipen bat, pertsonaia nagusiaren

eta egoera batean haren

inplikazioaren aurkezpenetik,

pixkanaka gero zer zinen (gertaeran

konplize), zer zaren orain

(ezer ez, «etorkizuna besterik

ez»), zer izango zinen (gertaeraren

ondoren gauzak bertzela joan

izan balitzaizkizu) eta zer izango

zaren (betirako «istorio honetan

azkenean»). Denboraren kate-begiak,

haien zurrunean baina balizko

bertze posibilitate bati begirada

itxi gabe. Hori bai, erremediorik

ez duen eternitate batetik

ikusiz denboraren segida zehatza,

gertaeren eta bizipenen kateamendua.

Izan ere, aurkezpeneko

gertaeran hildakoa mintzatzen

zaio protagonistari.

Eleberriaren agertokia ere berezia:

Donostia. Baina ez gure topiko

turistikoetakoa: «Imajinatu

Donostia, baina ez postaleko glamourra»,

«benetako Donostia»

baizik, «maskorrak ezkutatzen

duena». Jende apalaren Donostia,

«lan besterik egiten ez duten»-

ena. Asturiastik etorritako familia

bateko hiru seme, Donostian

jaiotakoak berauek. Seme nagusia,

langile baina saltsa guztietan

muturra sartzeko prest, dela protesta

erradikaletan, dela drogazaletasunean,

dela gautxorien munduan,

eta beti bere burua nabarmen,

halako lidergo bat bereganatzen.

Bigarren semea, protagonista,

unibertsitateko ikasle,

soziologoek «bekadunaren traizioa»

deitu duten horretan, klasetraizioaren

tentazioan erraz erortzeko

abagunean: klase altuko

neska batekin maitemindurik,

hanka bat mundu batean eta bestea

hanka bestean. Hirugarren semea,

autista, familia osoaren babesa

behar duena.

Lehen atalean egiten digu Yoseba

Peñak protagonisten, testuinguruaren

eta abiapuntu den gertaeraren

aurkezpena. Horrela

erranik, kontakizunaren oso antolamendu

klasikoa dirudiela

pentsatuko du irakurleak. Ba, ez,

abisu eman behar. Oso pertsonalki

landua dago nobela, bi pertsonaia

nagusien ahotsetan, horien

erregistroetan, elkarrekiko gurutzaketetan…

Narratzaileak protagonistari

zuzentzen dizkio hitzak,

zuka; protagonistak bere gogoetak,

sentipenak eta bere egintzak

kontatzen ditu, batzuetan

ere narratzailearekin solasean.

Bi ahotsak tipografikoki bereizten

dira, letra arruntean narratzailearena,

italikoan protagonistarena.

Hurbiltasun, bizitasun,

inplikazio sentsazioak transmititzen

dizkigu irakurleoi, nola edo

hala eleberriaren zertzelada, gogoeta

eta ezinegonetan partaide

sentiarazteraino. Eta eleberriak

‘HODEIEN ADOREA’

pEgilea: Yoseba Peña.

pArgitaletxea: Susa.

planteatzen duen arazo nagusia

ez da nolanahikoa: Euskal Herriko

giro antiterrorista polizial eta

mediatiko paranoikoan, droga

kontu batean sorturiko istripu

hilgarri bat tartean, mendeku bila

joanen dira lagunak droga banatzailearengana,

eta hil egingo

dute, protagonista ezustean lekuko

suertatuz; sarraskia ikusita,

poliziari deituko dio, baina bere

anaia nagusia agian mendekarietako

bat da; ba, komando terrorista

bihurtuko dute hiltzaileen lagun-taldea

hedabideek eta poliziak,

eta bi anaiek muturreko eredu

bana islatuko dute: terrorista/heroi

bata, terrorismoaren

salatari heroiko bertzea, protagonista.

Glamourreko Donostiak

benetakoa estaltzen duen bezala,

errealitatean gertaturikoak ez du

zerikusi handirik medioek asmaturikoarekin.

Horren inguruan

harilkatuko dira gertaerak, gogoetak,

bi pertsonaia nagusien arteko

solasak, osagai horiekin lodituko

da Peñak estilo onean eta

trebeziaz landuriko saltsa.

Haren opera primadugu Hodeien

adoreaeleberri hau, non

promes oparo eta kitzikagarriak

aurreikus ditzakegun.

‘AITOR ARANA: BIZITZA

ETA OBRA ELKARLANEAN’

pEgilea: Cyril Taffin de Tilques.

pArgitaletxea: Hiria.

Aitor Aranari egindako elkarrizketa

luze bat plazaratu du Cyril

Taffin de Tilques irakasleak.

Luis Haranburu Altuna editoreak

interesgarri iruditzen zitzaizkion

gaien zerrenda osatu zuen;

ondoren, Taffin de Tilquesek gai

horiei buruzko galderak idatzi

zituen; eta horiei banan-banan

erantzun die Aranak.

‘HIRIGRAFIAK ETA

PAISAIAGRAMAK /

SONETOEN ERRESUMATIK’

pEgileak: Ekhiñe Egiguren

eta Aitor Albistur.

pArgitaletxea: Birmingham.

Pasaia Hiria poesia lehiaketan

saritutako bi lanak lanak jasotzen

ditu liburuak.Egigurenenak

—irabazlearenak— hiriko isiltasunean

egindako bidaiatik sortutako

aleak dira.Albistur —bigarren

sariaren irabazlea— hitzaz,hautatu

beharraz,heriotzaz

eta askatasunaz mintzo da.

‘KARMEL’, 278. ZENBAKIA

pArgitaratzailea:

Euskal Herriko Karmeldarrak.

Aldizkariaren Kultura sailean,

Euskal foru zuzenbide zibila eta

Arabako Aramaio herria artikulua

idatzi du Andres Urrutia euskaltzainburuak.Literatura

sailean,berriz,Begiraleak

eta antzerki

kaierak erreportajea ondu du

Joseba Aurkenerenak.Itxaro

Bordaren olerkiak ere jaso dituzte,beste

hainbat lanen artean.

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 41

Bizia ‹ Plaza

Euskal Herrian

aurkitutako

mosasaurio baten

fosilik osoena

‘Proggathodon cf.

sectorius’espeziearen

masailezurrak 70 milioi

urte ditu, eta ikusgai da

Luberri museoan

Xabier Martin Oiartzun

Olatzaguti inguruan (Nafarroan)

aurkitu zuten, orain bost urte;

Jose Angel Torres Aranzadiko

Geologia ataleko buru eta Oiartzungo

Luberri museoko zuzendariaren

kolaboratzaile taldea

lan horretan zebilen Urbasako

parajeetan, «KT mugaren ikerketan».

Baina, xedea fosilak aurkitzea

zenez, ezustea izan zen mosasaurio

baten —itsasoko narrasti

mota bat— masailezurraren zati

ikusgarri hura aurkitzea; hortz

bat ere bazuen ongi kontserbaturik.

«Afrikan, Marokon batik bat,

oso komunak dira mosasaurioen

fosilak, baita munduko beste

hainbat lekutan ere; halako anfibio

harrapariak Euskal Herriko

itsasoetan ere izango zirela uste

genuen, baina hemen aurkitu

gabe zegoen hain fosil handia,

hain argia», azaldu du Jose Angel

Torresek.

Teoriaren proba ikusgai dago

atzodanik Oiartzungo Luberri

museoan, hainbat urteren buruan

pieza sakonki ikertu ondoren.

Lan horretan parte hartu

dute, Luberrik ez ezik, Parisko

Museum National d’Histoire Naturellek,

Arabako Natur Zientzien

Museoak, Euskal Herriko

Unibertsitateak eta Aranzadi

Zientzia Elkarteak berak. Nathalie

Bardet, Xavier Pereda Suberbiola,

Juan Ignacio Bazeta eta

Carmelo Corral paleontologoek

sinatu dute ikerketaren emaitza,

baita Gorka Martinez, Miguel

Apeztegia, Benjamin Botantz eta

Jose Angel Torres ikerlariek ere;

Bulletin de la Société Géologique

de France aldizkari espezializatuan

eman dute argitara.

Hemen aurkitu gabe

zegoen mosasaurio

baten halako fosil osoa,

hain argia»

«Izugarrizko hortzak

zituzten, eta gai ziren

oskol gogorreko

animaliei hozka egiteko»

JOSE ANGEL TORRES

Luberriko museoko zuzendaria

malia beraren fosil gehiago, zati

gehiago bilatzen aritu ginen, baina

ez ziren gehiago azaldu», dio

Torresek. Goiko barailaren zatia

da fosila. Hortz bat ere ikusten

zaio hezurarren barruan. «Ordezkatzeko

hortza da», azaldu du Torresek;

«itsas narrasti hauek izugarrizko

hortzak zituzten, eta gai

ziren oskol gogorreko animaliei

hozka egiteko. Hori dela eta, pieza

Olatzagutian aurkitutako mosasaurio fosila. JON URBE / ARGAZKI PRESS

batzuk galdu egiten zituzten, eta

haien ordezkoak ateratzen zitzaizkien».

Oiartzunen ikus daitekeen

fosilak ordezko hortza

dauka bere baitan. «Horri esker

egin dugu ikerketa hain azkar;

hortza fosilaren nortasun agiria

balitz bezala baliatu dugu». Trebiñun

azaldu dira orain baino lehen

mososaurioen hortzak, pieza

solteak. Olatzagutian aurkitu dutena

da, ordea, Euskal Herriko fosil

osoena atal horretan.

soan, kostaldetik gertu. Arrainak,

dordokak, ammoniteak eta

narrasti txikiagoak jaten zituzten.

Mosasaurio baten lehen lagina

Maastrichten aurkitu zuten,

Herbehereetan, Mosa ibaitik gertu;

hortik datorkio izena. Gaur

egungo animalia batekin alderatzen

hasita, baranoekin zuten

antz handia, baina mosasaurioak

itsasokoak ziren, eta hankak eduki

beharrean hegal handiak zituzten.

Itxura mehatxatzailea zuten

haien hortzek. Konikoak ziren,

eta baraila handi batzuen barruan

zeuden, ikara emateko moduan.

Kaskezurra handia eta indartsua

zen. Hamabost metroko

luzera hartzen zuten espeziearen

animalia handienek, hamar gor-

Hamabost metroko munstroa

Duela 70-65 milioi urte galdu ziren

mosasaurioak, Kretazeoa amaitzearekin

batera. Egungo Europa,

Afrika eta Amerikako eremuetan

bizi izan zen, betiere itsaputzean

eta beste bost buztan luzean.

«Parisko ikerlariak oso pozik

jarri ziren hemen aurkitutako fosilaren

berri eman genienean»,

esan du Luberriko zuzendariak.

«Marokon eta AEBetan ikertuak

zituzten, baina Europako hegoaldean

ez». Kretazeoan itsasoko narrasti

komuna bazen, ordea, zergatik

ez dira fosil gehiago azaldu

«Marokon fosfatoak egiteko harrobietan

tonaka agertzen dira,

baina eremua basamortuaren

tankerakoa da. Hemen, aldiz, ez

dago halakorik. Landaretza asko

dugu, arrokak estalirik daude,

eta basoak egotea oso onuragarria

da naturarentzat, baina ez fosilak

ateratzeko».

Hortza nortasun agiri

Kretazeo aroko —70 milioi inguru

ditu— Prognathodon cf. sectorius

espeziearen fosila beirazko kutxa

batean dute, alboan azalpenak dituela,

baita Euskal Herritik kanpo

aurkitutako fosil parekideak

ere. Itxura beldurgarria dauka

historiaurreko itsasoko narrastiaren

buruaren erreplika batek.

«Arroka batean txertaturik zegoen,

eta inguruko geruzetan ani-

42 berria 2012ko ekainaren 10a, igandea

Plaza › Bizia

Ezarian DUdako musika jaialdiak

Urtero bezala, uda iristearekin batera musika jaialdi ugari

egingo dituzte han eta hemen Euskal Herrian. Estilo guztietako

musikariak ariko dira, kanpokoak eta hemengoak.

Beroari aurre

egiteko melodiak

Lander Muñagorri Garmendia

Beroarekin, hondartzarekin

eta musikarekin lotzen

da uda. Eta, nola ez,

baita zuzeneko emanaldiekin

ere. Euskal Herri osoan horretarako

aukera handia izango

da datorren asteburuan hasi eta

uda amaiera arte. Rock, pop, jazz,

blues eta beste hamaika estilotako

musikariak igoko dira agertokietara.

Eta horiek ikusteko aukera

jaialdietan egongo da.

1. Azkena Rock Festival

Rock klasiko eta gogorraren jaialdia

da Azkena Rock; Gasteizko

Mendizabalako lautadan egiten

da, eta 11 urte beteko ditu aurten.

Beste behin ere, talde beterano

eta historikoak izango dira jaialdiko

buru. Black Sabbath heavy

metalaren hastapenetako taldea

etortzekoa zen hasiera batean,

baina Tony Iommi gitarra jotzailearen

osasun arazoak zirela eta,

taldea karteletik kendu behar

izan zuten antolatzaileek. Ozzy

Osborne izango da ordezkoa,

Black Sabbatheko lehen abeslaria,

eta talde mitikoaren kantuak

joko ditu Ozzy & Friends izenpean.

Baina ez da izango Mendizabalan

egongo den talde historiko

bakarra. Besteak beste, Twisted

Sister, Blue Oyster Clut, Status

Quo ere Lynyrd Skynyrd ere arituko

dira.

Talde beteranoek egungoekin

partekatuko dute agertokia,

hainbat aldaera jorratzen dituztenekin.

Dropkick Murphys, The

Mars Volta, My Morning Jacket,

Black Label Society, Graveyard,

Danko Jones, Gallows, The Darkness

eta The Screaming Tribesmen,

besteak beste. Horien artean,

Lisabo, Willis Drummond eta

Porco Bravo euskal ordezkariak

egongo dira. Azkena Rock jaialdia

datorren ostegunean hasiko

da, hilaren 14an, eta larunbatean

amaituko da.

tsuen agertoki bihurtuko da.

Ekainaren 21etik 23ra bitartean

egingo da Getxo Blues jaialdia,

eta honako artista hauek beteko

dute aurtengo jaialdiko kartela:

Elvin Bishop blues elektrikoko

musikari entzutetsuak, Dana

Fuchs abeslariak eta Joe Louis

Walker gitarra jotzaileak. Horiekin

batera, The Romanticos eta

Mr. Groovy and The Blue Heads

taldeak ariko dira, The Piper’s

Irish Pub tabernan, doan.

3. EHZ

Ipar Euskal Herrian egiten den

musika festibal honek 17. urtea

izango du aurten, eta ekainaren

29an, 30ean eta uztailaren 1ean

izango da. Ohikoa bihurtu den filosofiari

jarraipena emango diote;

hau da, euskal kultura eta euskara

babestea, ingurumenaren alde

egitea eta kapitalismoaren eta

gain kontsumoaren gizarte kritika

egitea. Ildo horri eutsiz, nazioarteko

bi talde entzutetsu ekarriko

dituzte Heletara (Nafarroa Beherea).

Raparen hastapenetako

Public Enemy talde estatubatuarra,

batetik, eta Sepultura metalaren

atalean ezinbestekoa den taldea,

bestetik.

Haiekin batera igoko dira taula

gainera The Bloody Beetroots DJ

Set, Sleeppers, 17 Hippies, Youssoupha,

Bebe eta Raggasonic nazioarteko

taldeak. Baina euskal

musikariek ere presentzia azpi-

Gilberto Gil Gasteizko Jazz jaialdian izango da. PATRICK KOVARIK / AFP

2. Getxo Blues

Algortako (Getxo, Bizkaia) Biotz

Alai plaza, beste urtebetez, nazioarteko

blues musikari entzute-

Azkena Rock jaialdia ezinbesteko bihurtu da rockaren zaleentzat. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

2012ko ekainaren 10a, igandea berria 43

Bizia ‹ Plaza

Ezarian DUdako musika jaialdiak

Beroari aurre egingo diote musikazaleek jaialdietan. VICTOR LERENA / EFE

Twisted Sister Azkena Rockera etorriko da. JAVIER CEBOLLADA / EFE

marragarria izango dute Euskal

Herria Zuzenean jaialdian. Bertan

izango dira Su Ta Gar, Matxura,

Lisabo, Esne Beltza, Vendetta,

Laket, Cobra, Moi Moi eta Anai

Arrebak. Estilo aniztasunaren lekuko

izango da beste behin Heletako

jaialdia.

4. Getxo Jazz

Bluesak ez ezik, jazzak ere izango

du txokoa Getxon. Uztailaren 4tik

8ra egingo da jaialdia, eta Wayne

Shorter saxofoi jotzailearen laukotea

izango da bertako talde nagusia.

Larry Carlton beteranoak

zabalduko du jaialdia, eta azken

boladan jazzean izan den errebelazioa

ere etorriko da: China Moses.

Horiez gain, Mike Sternen

jazz fusioko doinuak eta Richard

Bona baxu jotzaile eta multi-instrumentista

ere izango dira Getxoko

Jazz jaialdiaren 36. aldian.

Urte askotako esperientzia du festibalak,

eta, urtetik urtera, oinordekotza

horri eusten jarraitzen

du.

5. Bilboko BBK Live

Bilboko jaialdiak ere estilo aniztasunari

egingo dio lekua. Zazpigarren

aldian, The Cure taldearen

new wave doinuak ez ezik,

Snow Patrolen pop doinuak eta

Sum 41en punk melodikoa ere

entzungo baititu entzuleak.

Kobetamendiko jaialdiak beste

behin ere puntako taldeak ekarriko

ditu, nazioartean entzutetsuak

direnak. Aipatutakoez

gain, Block Party, Radiohead,

The Maccabees, The Kook, Garbage,

Keane, Enter Shikari,

Vetusta Morla eta The View arituko

dira, besteak beste. Euskal

taldeek ere joko dute nazioartekoekin

batera agertoki nagusietan,

Belakok eta Zea Maysek,

hain zuzen ere.

Agertoki handietatik aparte,

karpa txiki bat ere egongo da, azken

urteetan bezala, beste talde

batzuei leku egiteko eta beste giro

bateko kontzertuak eskaintzeko.

Triangulo de Amor Bizarro, Lauroba,

La Habitacion Roja, Bigott

eta Ciudadano Kaneren kontzertuak

izango dira, besteak beste,

Vodafone karpan. Uztailaren

Jazz, blues, rap

eta metal ataletan

puntako taldeak

izango dira aurten

Sepultura, EHZn. JOSE SENA GOULAO / EFE

12tik 14ra egingo da Bilboko BBK

Live.

6. Hondarribia Blues

Pixkanaka hazten ari da Hondarribian

(Gipuzkoa) egiten duten

blues jaialdia. Zazpi urtez dihardute

antolakuntza lanetan, eta

urtetik urtera jende gehiago biltzen

da. Doako kontzertuak izan

ohi dira, herrian zehar jarritako

zenbait karpatan. Uztailaren

12tik 15era izango da, eta aurten

ere eskaintza zabala antolatu

dute. Huckleberry Finnekin hasiko

da jaialdia, eta ondoren iritsiko

dira J.W. Jones, Eric Sardinas, Robert

Cray, Sharrie Williams,

Claps for Clapton, Playing for

Change eta beste hainbat. Asteburuko

bi egunetan, herri bazkariak

egingo dira, eguerdian bertan

ere giroa izateko, eta, arratsaldez,

kontzertu pedagogikoak

egingo dituzte gaztetxoentzat.

7. Gasteizko Jazz jaialdia

36 urteko esperientzia eta eskarmentua

dauka Gasteizko Jazz

jaialdiak. Puntako musikariak

ekarri dituzte aurten ere, eta Donostiako

Jazzaldiarekin batera,

jazz musika atsegin dutenek galdu

ezingo duten saioa izango da.

Hala ere, bietako baten aldeko

apustua egin beharko du entzuleak,

aurreko urteetan ez bezala, bi

jazz jaialdiek egun batzuetan topo

egingo baitute. Gasteizkoa uztailaren

16tik 21era izango da, eta Donostiakoa

hilaren 19an hasiko da.

Mendizorrotzako kiroldegian

egongo diren emanaldi garrantzitsuenak,

gainera, egun horietan

izango dira. Esate baterako, Gilberto

Gil musikari brasildarra,

Pat Metheny Unity Band eta

Sonny Rollins saxofoi jotzaile historikoa.

Talde nagusiez gain, apurka

ezagun bihurtzen ari diren artistak

izango dira Gasteizen. Besteak

beste, Ibrahim Maalouf, Ambrose

Akinmusire eta Soul Rebels

taldeek girotuko dituzte uztaileko

gauak.

8. Donostiako Jazzaldia

Hamaika agertokik leku emango

diote aurtengo Donostiako Jazzaldiari.

Uztailaren 19an hasiko

da, eta 23an bukatu. Gasteizko artistekin

lehiatzeko moduko eskaintza

izango du, gainera; besteak

beste, Melody Gardot, Miles

Smiles —Miles Davis tronpeta jotzaile

ezagunaren tributo taldea—,

Madeleine Peyroux eta Antony

and The Johnsons and Et Incarnatus

Orkestra ariko baitira.

Denetariko eskaintza izango da,

eta doako emanaldiak zein ordainpekoak

izango dira. Zurriolako

hondartzan, esaterako, The

Waterboys, The Wedding Present,

Gary Clark Jr., Giranice eta

Peachy Joke taldeen emanaldiak

ikusi ahal izango dira.

Donostian amaituko da uda honetan

Euskal Herrian izango den

musika eskaintza zabala.

Public Enemy, raparen oinordekoak. STEVE C. MITCHELL / EFE

Zakilixut

Donapaleuko futbol taldeko jokalaria da, gibelekoa. Duela hamar urte, taldea

sortu zuen lagun batzuekin, pilotaren bakartasunetik talde giroan murgildu nahian.

Amaia Prebende

«Ohore bat da norberaren

herriaren koloreak defendatzea»

Joanes Etxebarria

Euskal Selekzioko hautatzaileek

Amaia Prebende deitu dute, beste

lagun batekin batera, ekainaren 23an

Eslovakiaren kontra jokatuko den

partidan gomitatu gisa parte hartzeko.

Donapaleuko taldeko gibeleko

lerroan jokatzen du.

Hemen errugbia eta pilota dira nagusi.Nolaz

hasi zinen futbolean

Palan ari izan naiz txikitan, baina talde

kirol batean saiatu nahi nuen. Duela

hamar urte, bakarrik saskibaloia bazen

Donapaleun; beraz, lagun artean

erabaki genuen futbol talde bat muntatzea.

Hamar urte dira ibiltzen dela.

Futbolean neskak beti itzalean dira, goi

mailan ere bai...

Pentsatzen dut gauzak aldatzen ari direla.

Gero eta indar gehiago eginak

dira nesken futbola garatzeko. Frantziak

erakutsi du munduko lehiaketan

zein maila zuen laugarren bukatuz;

Lyonek ere bai, Txapeldunen Liga irabazita

bi urtez segidan, joko garbia eginez...

Telebistak erosi ditu eskubideak

Txapeldunen Ligarentzat, munduko

lehiaketarentzat... Pentsatzen dut hedabideetan

agertzeak bultzatzen ahal

duela nesken futbola. Horrek neskak

motibatzen ahal ditu txikitan hasteko.

Gero eta lizentziatu gehiago eta indar

handiagoa.

Goi mailari kasu egiten diozu Neska batek

amesten ahal du futbolaz bizitzea

Urrunetik erreparatu nion munduko

txapelketari; beste emaitza batzuei ere

kasu egiten diet, baina urrunetik. Mutilentzat

oso zaila da goi mailara heltzea;

berdin neskentzat. Bestalde, nesken

futbola ez da oraindik hain famatua,

eta diru eskasaz sufritzen du; diru

anitz behar da talde bat goi mailan aritzeko.

Nire ustez, gauza zaila da futbolaz

bakarrik bizitzea.

Neska futbolarien artean erreferentziak

badituzu

Pichon duela urte batzuk; gaur egun,

Necib, Bompastor, Abily... Baina onartzen

dut mutilen lehiaketari gehiago

behatzen diodala.

Errazu, Euskal Selekziora gomitatua izan

zara. Nola hartu duzu

Pozik naiz. Ohore bat da norberaren

herriaren koloreak defendatzea. Futbolaz

gain, mezu bat pasatu nahi du

Euskal Herria Kirolak: Euskal Selekzioak

eta Euskal Herriak herri gisa

lehiatzea beste herrien ondoan. Aldarrikapen

hori partekatzen dut eta, beraz,

ohorea da niretzat esperientzia honetan

parte hartzea.

Pentsatzen dut orain ezingo duzula bestarik

egin, jaten duzunari kasu egin beharko

diozula...

Berdin segituko dut: kirol pixka bat eta

aisialdi pixka bat! Garagardo batek ez

du kalte handirik egiten ahal!

IDOIA BERATARBIDE

Igandea

2012ko ekainaren 10a

D

Eta Frantziako selekziotik deitzen bazaituzte,

joanen zinateke

Ez dut pentsatzen holakorik gertatuko

denik. Kasualitatez gertatuko balitz,

pentsatzen dut nire lekua beste norbaiti

utziko niokeela.

Euskal selekzioa ez da ofizialki ezagutua...

Bakarrik lagunarteko partidak jokatzen

dira. Zer diozu egoera horretaz

Euskal Herria herri bat da; zergatik ez

luke ukan behar bere kirol selekzioa

Aldarrikapen bat da. EH Kirolaren eta

ESAITen helburua da noizbait Euskal

Herriak ukan dezala bere selekzioa

beste herriek bezala. Espero dut lortuko

dugula.

Erran duzu palan ari zinela eta talde kirolera

pasatu nahi izan zenuela. Giroa desberdina

da Zertan

Talde jokoak irakasten du besteekin

jokatzen; pilotan usu joko indibidualak

ezberdintasuna egiten ahal du. Aldiz,

futbolean joko kolektiboak du garrantzia

hartzen. Beste balio batzuk

ikasten dira taldean: errespetua, integrazioa,

elkarren arteko sostengua...

aldageletako irriak, hirugarren denboraldiak

eta abar ahantzi gabe.

Zure lanak denbora uzten ote dizu ongi entrenatzeko

Urtebete da erizain naizela, eta lehen

urtea entrenamenduetara hain gutxi

«Herri bat baldin bagara,

zergatik ez lituzke

ukan behar Euskal Herriak

bere kirol selekzioak»

joan naizela. Ez da aise lana eta kirola

konbinatzea. Gainera, astean behin

trebatzen garenez, fite galtzen dira

maila eta fisikoa.

Donapaleun bizi zara. Kirola inportanta

da herriko giroan

Nire ustez, bai; parte hartze handia

bada kirol guztietan. Kirol talde guztiak

laguntzaileei esker bizi dira, eta

hori galtzen ari den dinamika bat da.

Domaia da. Gero, denetan bezala, kirol

batzuk besteak baino arrakastatsuagoak

dira. Donapaleun, errugbiak

arrakasta anitz badu. Inportanta da

denak sustengatzea.

Lehen ere, selekzioan laguntzen ari izan

zara.

Iaz, Euskal Herriko emakumezkoen lehen

futbol kopa antolatu zuten. Behar

zuten Iparraldeko pertsona baten laguntza

Iparraldeko talde guztiekin harremanetan

sartzeko. Nahiz eta beste

maila bat izan, garrantzitsua zen Iparraldeak

parte hartzea. Haiekin lan

egin nuen Iparraldeko taldea osatzen

eta partida antolatzen Donapaleuko

zelaian.

Igandea

berria

2012ko ekainaren 10a

10 Elkarrizketa Mari Karmen Mitxelena

21 Finantzak Europako bankuen batasuna

27 Idoki Hogei urte laborariei laguntzen

Nafarroaren konkista

Historiak gaur

Bosgarren mendeurreneko ekitaldiak konkista berresteko erabiltzea salatu dute hainbat historialarik —irudian, Orreagan hildakoen aldeko ekitaldia—. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

02 Nafarroaren konkistak 500 urte (eta IV)

Igandea •2012ko ekainaren 10a

Dibulgazioa vs

historiografia

Historialarien kezka piztu du konkistaren bosgarren mendeurrenaren

inguruko ospakizun eta ekitaldi sortak: horrelakoetan zer toki duen

lan historiko zientifikoak, edo nola egin behar den dibulgazioa.

Alberto Barandiaran

Jardunaldiak eta kongresuak.

Hitzaldiak, prentsa

artikuluak eta argitalpenak.

Manifestazioak eta

manifestuak, agerraldiak

eta aldarriak. Kontzertuak,

lipdub-ak eta komikiak. Denetarik

eman du mendeurrenak. Dibulgazio

eta gizarteratze lan handia

egin dute lehenagotik lanean

ari ziren edota propio aurtengo

hitzordu honetarako, hau da, Nafarroako

konkistaren bosgarren

mendeurrenerako sortu diren elkarte

eta egitasmoek, baina neurri

berekoa izan da ekoizpen historiografikoa

Historialariek zer

toki izan dute Nafarroaren konkistaren

inguruan egon den informazio

uholde honen erdian Non

geratu da begirada kritiko eta

pausatua, begirada zientifiko zorrotza,

dibulgazio guztien oinarria

behar lukeena

Historialariei beraiei galdetu,

eta ez dirudi oso konforme daudenik

koreografiarekin. Mendeurrenak

ez omen du balio izan benetako

eztabaida plazaratzeko,

eta, askotan, topiko berriak zabaldu

direla uste du batek baino

gehiagok. Dibulgazioarekiko prebentziozko

jarrera izan ohi dute

unibertsitateetako irakasleek,

ezaguna da hori, baina kontsultatutako

lau adituek txalotu egin

dute aurten egin den ahalegina.

Batzuk beldur dira, ordea, politizazioak

kalte egin ote dion debate

pausatuari, eta historialarien lanarekiko

errespetua eskatu dute.

Historialariek direlako historia

aztertu, bere testuinguruan ulertu,

ondorioak atera eta jakintza

hori guztia transmititu behar dutenak.

Debate gutxi

Joseba Asironek beldur hori du,

ez dela benetako debatea izan,

nahiz eta azken urteotan lan handia

egin den eta hainbat lanaren

bidez eremua asko garbitu den.

Garbitu esaten duenean, jorratu

esan nahi du; alegia, lastoa eta garia

bereizten asmatu dela eta ondorio

historiko esanguratsuak

atera direla.

Asironek hainbat historialari

eta dibulgatzaileren lanak aipatu

ditu; esaterako, Pedro Esarte,

Peio J. Monteano, Alvaro Adot,

Tomas Urzainki, Mikel Sorauren.

Egile horien lanari esker, ia XVI.

mendetik bertatik zetorren bertsioa

hankaz gora jarri dela uste

du San Fermin ikastolako irakasleak,

baina horrek ez duela ekarri,

nolanahi den, historialarien

arteko debatea. «Gerra bortitza

izan zela frogatuta geratu da; konkista

gerra zibilaren ondorioa ez

zela izan frogatuta geratu da...

hori guztia mahai gainean jarri

da, eta, hala ere, besteek, lehengo

bertsioari eusten ziotenek, isilik

jarraitzen dute, edo lehengo gauzak

errepikatzen ari dira».

Asironek parte hartu du Nabarraldek

antolatutako hainbat egitasmotan,

eta hitzaldi ugari eman

ditu Euskal Herri osoan zehar. Tomas

Urzainkik bezala.

Topikoen aurka

La Navarra marítima (Itsasaldeko

Nafarroa) saiakera ezagunaren

egilea ere buru belarri aritu

«Konkistak

jarraitzen du, bai,

eta hori ez da baieztapen

programatiko bat»

TOMAS URZAINKI

Xavier Mina Elkarteko lehendakaria

«Iruzurrez betetako

liburuen testuak

aldatzearekin

konformatzen naiz»

JOSEBA ASIRON

Historia irakaslea

da azken urte honetan konkistaren

zertzeladak eta, batez ere,

gaur egun arte iristen diren ondorioen

larritasuna azpimarratzen.

Xavier Mina Historia Elkarte sortu

berriko lehendakari gisa, berriki

Atarrabian egindako nazioar-

teko kongresuan parte hartu du.

Haren ustez, aurten «ezagunak

ziren gauza gehiegi» errepikatu

dira, «baina zerbait berria argira

ekarri behar zen, beharbada garrantzitsuena:

Nafarroa Europa

barruan zegoela garai hartan,

orain bezala, eta konkistak kontrarreforma

esan nahi duela».

Kontrarreformak, haren hitzetan,

autoritarismoa esan nahi du,

teokrazia, tirania, subiranotasun

falta, zentralismoa, inperialismoa,

askatasunik eza. Erreforma,

aldiz, kontrakoa zen: kontzientzia

askatasuna, estatu modernoak,

Europa errespetagarriagoa

eta pluralagoa.

Kontrarreforma esaten duenean,

Fernando Katolikoa ere esan

nahi du Urzainkik. Espainia. Inbaditzaileak.

Erreforma esaten

duenean, berriz, albretarrak esan

nahi du, Nafarroako errege-erreginak.

Eta bi joera politiko, erlijioso

eta sozialen arteko talka hori

nabarmentzen duenean, esan

nahi du indar korrelazioa beste

bat izan balitz kukuak beste kantu

bat joko zuela gaur egun.

«Bai, konkistak jarraitzen duela

esan nahi dut, eta hori ez da

baieztapen programatiko edo politikoa,

errealitate historikoa baizik.

Konkistatzen jarraitu dute

gaur egun arte, eta, nahiz eta aldaketa

sozial, politiko eta kulturalak

izan diren konkistaren ondoren,

edo, hobeto esanda, konkisten

ondoren, lehena

itsasaldeko Nafarroaren konkista

izan zelako, 1200. urtean, bada,

konkista horiek guztiek jarraipena

izan zuten, esate baterako,

XIX. mendean, erresumaren erakundeak

1841ean amaitu zituztenean,

eta Nafarroako Gorteak,

Errege Kontseilua, epaitegiak,

monetaren etxea, dena, eraitsi zutenean».

Horregatik, topikoen kontra

ahalegintzea da haren afana. «Ez,

konkista ez zen saihetsezina, Fernando

Katolikoak nafarrak engainatu

behar izan zituelako konkistatu

ahal izateko. Ez, Nafarroako

estatua ez zen berez ahula,

Nafarroa Behereak, askoz txikiagoa

eta ahulagoa izanik, Frantziari

aurre egin ahal izan ziolako

1566an, Nabarrengoseko setioan.

(4. orrialdean jarraitzen du)

2012ko ekainaren 10a • Igandea

Nafarroaren konkistak 500 urte (eta IV) 03

Euskal Herriaren mapa bat, 1642koa; hots, konkista amaitu eta mende bat geroagokoa. JOSE MARI ESPARZAREN ‘MAPAS PARA UNA NACION’ LIBURUTIK

04 Nafarroaren konkista 500 urte (eta IV)

Igandea •2012ko ekainaren 10a

(Aurreko orrialdetik dator)

Eta ez, Nafarroako gizartea ez zegoen

zatituta eta krisi ekonomiko

gogorraren pean, 1507an jada batasuna

gertatu zelako, eta beaumontarren

eta agaramontarren

arteko guda zibila amaitutzat

eman zutelako».

XIX. mendearen

garrantzia

Roldan Jimeno bat dator Urzainkirekin

XIX. mendean galdutako

erakundeen garrantzia azpimarratu

behar dela dioenean, baina

ez haren baieztapen orokorrekin.

Nafarroako Unibertsitateko

Zuzenbidearen Historia irakasle

horren ustez, mendeurrenean

historialariak apur bat baztertuta

geratu dira, eta maila eskaseko

dibulgazioa nagusitu da. «Gai

konplexua da, badakit, eta dibulgazioa

berez ona da, inoiz ez delako

horrenbesteko informazioa

egon denen eskura, baina historiografiaren

ikuspegitik, eta

gezurra dirudien arren, oso ekarpen

gutxi egin dira».

Azaldu duenez, azken urteotako

lanei esker —Pedro Esarteren

Navarra, 1512-1530 lan monumentala,

Peio J. Monteanoren

argitalpenak, Alvaro Adot, Alfredo

Floristan eta Isabel Ostolazaren

lan monografikoak—, dokumentazio

ugari atera da argira,

eta harribitxi interesgarriak topa

daitezke. Baina lan horiek ez dira

gizartera iristen. Horra Jimenoren

kexa.

«Hori guztia argitaratuta egonda,

ikusten duzu gizartean sortu

den mugimendu guztia, alde guztietatik,

eta irakurtzen dituzu iritziak,

eta esaten duzu: ‘Baina

nola esan daitezke horrelako gauzak

horren modu sinplean’. Alegia,

konkistatuak izan ginen,

zein gaiztoak ziren besteak, zein

onak gu, zenbat martiri... Pena

ematen dit, gauzak ez zirelako

horren errazak, eta gero ere

gauza oso garrantzitsuak gertatu

zirelako. Historia ez zen 1512an

edo 1521ean amaitu».

Bi kritika ditu Jimenok. Alde

batetik, berak deitzen duen ikuspegi

estatolatra neurriz kanpokoa.

«Albretarren aldeko panegiriko

guztiak irakurtzen

ditudanean, sutan jartzen naiz.

Horiek euren interes ekonomiko

hutsengatik borrokatzen ziren,

eta Biarnon bizi ziren, han bizikalitate

handiagoa zutelako.

Nafarroara bakarrik beren zergak

jasotzera etortzen ziren. Gainera,

ez da ahaztu behar borboiak

Henrike III.a Nafarroako

erregearekin iritsi zirela hona!».

Bigarren kritika, XVI. mendeak

ezkutatu egin duela XIX. mendea.

Irakasle eta ikerlari horrentzat,

XIX. mendeko aldaketa

politiko eta juridikoak garrantzitsuagoak

dira Nafarroarentzat

eta, oro har, Euskal Herriarentzat,

erresumaren konkista bera

baino. «1812ra arte foruak genituen,

gorteak zeuden, autogobernu

handi samarra, baina orduan

desagertu ziren foruak, eta urte

hartako konstituzioan kokatu

behar da Espainiako nazionalismoaren

sorrera. Horri buruz ez

da idazten. Txundituta nago».

Euskararen historiarentzat,

esaterako, XVIII. mendean hasten

da makurrena; hain zuzen

ere, borboitarrak Espainiako

koroara iristen direnean. «Hor

hasi zen euskararen gainbehera

«Albretarren aldeko

panegirikoak

irakurtzen ditudanean,

sutan jartzen naiz»

ROLDAN JIMENO

Historialaria

«Historiak, batzuetan,

ez du esaten entzun

nahi duguna; iritzi

emaile gehiegi dago»

AMAIA NAUSIA

Historialaria

eta benetako drama, ez konkistarekin»,

dio Jimenok. «Amerikan

ere horixe gertatu zen hango hizkuntzekin».

Historia soziala

Amaia Nausia historialariarentzat

ere, zorroztasun historiko gutxiko

eztabaidak egon dira aurten,

eta saturazioa ere gertatu da.

Bi diskurtso oso politizatu entzun

direla dio, eta historialarien ahotsak

ez direla entzun, ez direlako

interesgarriak helburu bat edo

bestea justifikatzen ez baldin badute.

«Hitzaldiak ematen ditudanean,

eta asko eman ditut aurten,

nire sentsazioa da jendeak entzun

nahi duena entzun nahi duela,

ideia bat daukalako, eta espero

duelako hori berrestea. Eta hori

ez baduzu egiten, haserretu egiten

dira. Baina historiak, batzuetan,

ez du esaten entzun nahi duguna».

Iritzi emaile gehiegi dagoela

uste du, eta zorroztasuna

galtzeko arriskua dagoela.

«Hemen, batzuetan, Nafarroako

Unibertsitateko historialariak

elkarrekin lotzen dira, edo tradizio

abertzalea dutenei kutsu hori

atxikitzen zaie, eta jada alde batekoak

edo bestekoak ez zaizkigu

interesatzen. Gu historialariok

gara horrelako aurreiritziak

gainditu beharko genituzkeen lehenak,

eta ikusi benetan zer egiten

ari den, zer iturri eta zer metodologia

erabiltzen ari den. Egia da

historialariak ere pertsonak garela,

gure joerak ditugula, eta iritziak

ondo justifikatuta baldin

badaude, nik ez diet beldurrik.

Baina ondo oinarrituta baldin badaude».

Berak historia soziala landu du

batez ere. Jende arrunta nola bizi

zen XVI. mende inguruan, gizartea

nolakoa zen, pentsaerak ere

nolakoak ziren. Emakumeen egoera

aztertu du. «Nafarroako emakumeen

berezitasuna oso interesgarria

da, beren ondarea eta beren

senarren ondarea

administratzeko aukera gehiago

zituztelako inguruko lurraldetakoek

baino, foruari esker». Hain

zuzen ere, independentzia hori

— esaterako, ondarearen kudeaketaren

gaineko gaitasuna— estatu

modernoak zigortu egin zuela

dio Nausiak, eta horrela ulertu

behar direla, esaterako, sorginkeria

kasu asko: berezko diziplinamendu

eta zorroztasun sozialaren

barruan kokatzen ez ziren emakumeen

kontrako eraso bezala.

Diziplinamendua hitza du, hain

zuzen ere, hitz gakotzat estatu modernoaz

hitz egitean. Europa osoko

joera izan zen, bide batez esanda.

Testuinguru hori guztia oraindik

ondo aztertu behar dela

sinetsita dago. Esaterako, gazteen

jarrerak, emozioekin lotutako testigantzak...

Asiron bat dator horretan.

Historia soziala gutxi egin

dela. «Arazoa da Erdi Aroko agiriak

oso latzak direla, datu asko

baina informazio urria dagoela.

Errazagoa da errege-erreginen

historia egitea».

Mendeurrenaren kariaz sortu

diren talde, egitasmo, historia

elkarte eta, oro har, egon den aniztasunari

dagokionez, berriz,

saihestsezina izan dela uste du

berak. «Kontuan hartu behar da

gu liburutegietako saguak garela,

eta bakarrik lan egiten ohituak

gaudela. Talde lana egiteko ohitura

gutxi dago, eta berehala sortzen

dira joera zentrifugoak». Garrantzitsuena

da, nolanahi ere, historiografikoki

ez dagoela zirrikiturik.

«Nabarraldeko kongresua

hartu edo Xavier Mina Elkarteak

antolatutako kongresua hartu,

eta ikusten da arlo zientifikoan

ados gaudela».

Hori bai, pozik geratuko litzateke

aurten egon den informazio

uholdearen ondorioz zerbait aldatuko

balitz. Esaterako, irakaskuntzan

erabiltzen diren testuak. «Iruzurrez

beteta dagoen historia hori

aldatzearekin konformatzen

naiz».

2012ko ekainaren 10a • Igandea

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Nafarroaren konkistak 500 urte (eta IV) 05

Duela bost

mendeko

gertakizun

historiko batek

bete ditu

aurtengo iritzi

emaile, zutabegile

eta editore

askoren afanak.

Hainbat lagunek

interes horri

buruz gogoeta

egin dute.

Alberto Barandiaran

Oroitu,

zertarako

Nafarroaren konkistaren

bosgarren

mendeurren honek

berekin hitzaldi, ospakizun,

argitalpen

eta eztabaida ugari ekarri ditu,

eta oihartzun handia izan dute

Euskal Herri osoan, bereziki Nafarroan.

Oroimenaren garrantziaz,

ekitaldien balioaz eta etorkizunaz

galdetuta, gizarte eta kultur

arloko hamalau kidek kontatu

dute nola bizi izan duten urte hau.

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

500 urte eta gero

ezker

Eusko Alkartasunaabertzalea

06 Nafarroaren konkistak 500 urte (eta IV)

Igandea •2012ko ekainaren 10a

SANTI LEONE

Irakaslea

(Aurreko orrialdetik dator)

«Iraganean ez dugu nahitaez

aurkituko geure burua»

Duela bost mendeko konkistak

1 Nafarroaren historia aldatu

zuen. Nik ez dakit, edo ez daukat

batzuek bezain argi, Nafarroak

bere independentzia atxiki izan

balu egun estatu nazional bat osatuko

genukeen edo gure historiak

bertze bide bat hartuko ote zukeen,

baina bistan da estatu modernoaren

oinarriak jartzen ari ziren

garaian Gaztelak erresuma konkistatu

izanak ondorio handiak

izan zituela ondorengo bilakaera

historikoan. Historia ezagutzeak

nondik heldu garen jakiteko balio

du, baina kontuan hartu beharko

genuke iraganean ez dugula nahitaez

aurkituko geure burua. «Izan

zirelako bagara» erraten ohi da,

iraupen historikoa markatu

nahian. Nik nahiago: «Izan ez baziren

ere, guk izan nahi dugu». Iraganean

zer ez ginen aurkitzen baitugu

zenbaitetan.

Esanguratsua iduritu zait

2 Nafarroako gobernuak bi urte

lotu nahi izana: 1212a eta 1512a.

Narrazio bat osatu nahi izan dute,

Nafarroaren (ustezko) espainiartasunarena.

Horri metahistoria

deitzen zaio; historiari ezartzen

zaion kontakizun ideologikoa da.

1212ko «balentria espainola» lotu

nahi izan dute 1512ko konkistarekin,

Nafarroak orduan bere «patu

espainola» bete zuelakoan. Bertsio

horretan, orainak iragana esplikatzen

du («Nafarroa espainola

da, halabeharrez espainola izan

behar zuelako»), eta ez alderan-

Inkesta

1. Zergatik da garrantzitsua gogoratzea duela bost mendeko

gertakizun bat Zertarako balio digu historiak

2. Kasu egin diezu aurten egin diren ekitaldiei

3. Gaur egungo Nafarroaren egitura instituzionala sendoa dela

iruditzen zaizu Etorkizunean ere bai

tziz. Zenbait elkartek bertsio ofiziala

gainditzeko erakutsi duten

borondatearekin gelditzen naiz.

Uste dut tresnak baditugula.

3 Falta duguna da tresna horiek

behar bezala erabiltzeko prest leudekeen

politikariak. Bitxia da, baina

navarrismoa bere tradizioari

eta bere iraganari etengabe uko

egiten dion ideologia da, eta espainolismo

hutsa bihurtzen ari da poliki-poliki,

eta baliteke prest egotea

egitura gure instituzionalari

muzin egiteko, boterean segitzeko.

Egitura instituzional sendoa

etorkizunean Agian, baina Nafarroako

kutxarekin gertatutakoa

izaten ahal da gerta litekeenaren

metafora egokia.

EDURNE ARRIZIBITA

Kazetaria

«Egungo egoera iraganaren ondorioa

da»

Agian, hainbat jenderi ez zaio

1 interesgarria irudituko historia

ezagutzea. Eta badirudi ideia

hori asko zabaltzen ari dela azken

urteotan; zenbait kasutan, oso

modu interesatuan, gainera. Oraina

bizi behar dugula soilik, gainerakoak

garrantzirik ez duela. Ni ez

nago ados, eta uste dut funtsezkoa

dela gure iragana ezagutzea, nondik

gatozen eta hemen zergatik

gauden jakiteko. Egungo egoera

iraganaren ondorio da, eta horregatik,

hainbat kasutan, ez ditugu

ulertzen egungo egoerak eta gertaerak,

aurreko informazio hori

falta zaigulako.

2

Oihartzuna handia izan dela

sentitu dut. Badakit hainbat

motatako ekitaldiak izan direla,

eta Eusko Kulturrek antolatutako

hitzaldi saioak oso itxura ona

zuen. Iruñean egindako libdup-a

ere ikusi nuen, eta akaso modu

erakargarria da jendearen arreta

erakartzeko.

3

Galdera zaila da. Gauzak dauden

bezala, egitura sendoaren

itxura eduki dezake alde batetik,

baina akaso gehiago sinetsi

beharko genuke gure ahalmenean

hori aldatu ahal izateko. Zaila

ikusten dut, baina zeinek daki.

AINGERU EPALTZA

Idazlea

«Agintarien iruzurra argudio

sendoagoa da historia baino»

Iragana ezagutu behar da oraina

konprenitzeko eta etorkizu-

1

na asmatzeko eta amesteko. Iraganak

egungo eta geroko mitologiak

sortzen laguntzen digu. Iraganak

erakusten digu deus ez dela

betiko, ezta iragana bera ere: ez

dago halabehar historikorik. Izan

ez ginelako gara; garelako, auskalo

zer izanen garen.

Ez erabat. Historia, iragana

2 garrantzitsua da, erran bezala,

baina eszeptikoa naiz jendea

mobilizatzeko eta, bereziki, haren

ikuspegia aldatzeko duen ahalmenaz,

batez ere jendearen kezka

nagusia bertzelakoa delarik.

Oker egoteagatik pozteko prest

nago, dena dela.

Sendoa da, eta sendoa izanen,

3 nafarren %75ek egungo egitura

instituzionalaren alde egiten

duten bitartean. Krisi garaian

gaude eta jendeak krisi garaietan

aiseago mudatzen du bere ikusmoldea.

Niri agintarien iruzur eta

lapurreta begi bistakoa iruditzen

zait argudio sendoagoa, historia

baino. Baina tira…

PATXI ABASOLO

Nafarroa Bizirik

«Agintariek ezin izan dute zabaldu

beren ikuskera»

1512ko gertakizunek erabat

1 baldintzatu baitzuten Nafarroa.

Ondorioz, 500 urte bete ditugu

askatasunik gabe, estaturik gabe,

indarrez okupatuta, geure buruarekin

zer egin nahi dugun erabakitzeko

aukerarik gabe. Konkista

ezagutzeak agerian utzi ditu

berdinen arteko itunak eta atxikimendu

libreak bezalako gezurrak.

Bi elementu azpimarratuko

2 nituzke. Batetik, Nafarroa

Garaiko instituzioen ezintasuna

beren historiaren ikuskera jendarteratzeko.

Oso adierazgarriak

izan dira azken hilabete hauetan

norabide horretan espainiar gobernuari

etsi-etsian egindako eskaerak.

Bestetik, 1512-2012 Nafarroa

Bizirik-ek historia eta kalea

uztartzeko azaldutako gaitasuna,

Euskal Herriko txoko guztietara

hausnarketa zabalduz.

Sendoa izanez gero, zer delaeta

hainbat beldur eta eragoz-

3

pen gure iraganaren eta orainaren

inguruko benetako eztabaida

bermatzeari Bi elementu nagusi

dira mahai gainean: gaurko instituzioen

izaera zein Nafarroaren

eta Espainiaren arteko harremanak.

Kanpoko zaintza desagertzeak

benetako sendotasuna ahalbidetuko

du. Orduan izango baita

sendoa… eta nafarra.

EMILIO MAJUELO

Historialaria

«Konkistari buruzko eztabaida,

historiari begira baino gehiago,

gaurko arazoei begira egin da»

Historia ezagutzeak egunez

1 egun banaka nahiz taldeka

egin beharreko hausnarketak

aberasteko informazio asko ematen

digu. Aurten, Nafarroaren

konkistak jende askoren arreta

erakarri du.

Ez diet zehatz-mehatz errepa-

konkistari buruz egin di-

2ratu

ren hitzaldi sorta, artikulu, liburu,

kongresu eta abarrei, zaila bai-

2012ko ekainaren 10a • Igandea

Nafarroaren konkistak 500 urte (eta IV) 07

ta. Konkistaren kontakizunen arteko

eztabaidan garbiago gelditu

da gaur egun zenbait taldek zer

pentsatzen duten bizitzaz, politikaz

eta historiaz, konkistaren

historiaz baino. Oraingo ariketa

gaurko arazoei begira bideratuta

egin da, gaur egungo beharrak

(politikan, ideologian, kulturan...)

betetzeko asmoz.

Gaur egun, bai, erakundeek

3 sendotasuna azaltzen dute.

Etorkizunari begira zer Erregimen

politikoak erortzen edo aldatzeko

prozesuan ikusten ditugun

garaietan, garbi agertzen da boterea

sostengatzen dutenek ezin dutela

gehiago lehen bezala jarraitu,

ezin diote botereari eutsi; boterean

ez daudenek, berriz, nahiko indarra

eta kemena erakusten dute

aurreko boteredunak tokitik kentzeko.

Ez dut uste bi alderdi horiek,

hau da, goitikoen behin betiko

krisia eta behekoen garaiezinezko

indarra, epe erdira batera

gertatuko direnik.

ANJEL REKALDE

Nabarralde

«Egoera instituzionala

ezegonkorra da erabat»

Garrantzitsua da historia eta

1 oroimen historikoa ezberdintzea.

1936ko gertaerak historia

dira. Baina, 1976an, gertaera

haiei buruzko oroimen historikoa

zegoen, eta horri esker jakin genuen

garai hartako erakundeak

legitimoak ez zirela eta beste berri

batzuk sortzeko balio izan zigun.

Oroimen historiko luzeagoa

izan bagenu, jakingo genuen arazoa

ez zela Franco bera edo frankismoa.

Arazoa Espainia zela

ulertuko genuen, eta, agian, trantsizioan

aldaketa sakonagoak

egingo genituzkeen.

Hiru ekinbide azpimarratuko

2 nituzke: tokian tokiko hitzaldi,

emanaldi eta eztabaidak, Nafarroa

Bizirik-ek ekainaren 16rako

antolatu duen martxa nazionala

eta Nabarraldek konkistaren ondorioei

buruz egingo duen Historialarien

Biltzarra.

Gaur egun Nafarroa Garaian

3 dagoen egoera instiuzionala

ezegonkorra da erabat, eta estatuko

botereraren babesari zor dio indarrean

egotea. Estatuak baitaki

mimoz zaindu behar duela bere

muntaketa, bere agenteak... Estatua

jasaten ari den krisialdi sakon

honetan, Nafarroa Garaiaren

etorkizuna Euskal Herriarenari

dago lotua; etorkizun ireki bat,

non kultura, harreman nazionalak

eta gizartearen kohesioa indartzeko

lanean ari garenok zeresan

handia izango dugun.

PILI IOLDI

Kazetaria

«Galtzaileen egia jakin dugu,

eta oso historia beltza da»

Gure historia ezagutu behar

1 dugula uste dut: bere historia

Txalaparta hotsak, Amaiurko gazteluaren defendatzaileei iaz egindako omenaldian. JAGOBA MANTEROLA / ARP

ezagutzen ez duen herriak ezin

die ongi aurre egin ez bere etorkizunari,

ez bere orainari. Hori gertatzen

ari dela uste dut: gertuko

zein urruneko historiak balio gutxiko

ezagutzak bihurtu direla.

Bestalde, argi dago mendeurren

honi esker nafarrok jakin izan dugula

orain arte kontatutako historia

ez zela benetakoa: Espainiako

nazionalismo eskuindarraren

bertsioa, interesatua eta, berriz

ere, irabazleen egia zen. Orain,

galtzaileen egia jakin dugu, eta

oso historia beltza da.

Oso azaletik erreparatu diet,

2 ez nahi izango nukeen moduan.

Irakurri ditudan liburuen

artean, bi aipatuko nituzke. Lehena,

Peio J. Monteanorena [La

Guerra de Navarra]. Zaldunez eta

nobleez egiten duen erretratu sinesgarriak

erakusten du garai

guztietan mistika gutxi dagoela.

Bestea, Joseba Asironen komikia

[Nafarroa, amets urratua]. Kalean

gaia zabaldu dela eta buruak

astindu dituela uste dut. Grabatutako

libdup-a ikusi besterik ez

dago; edota Madrilen 1512 ekimena

UPNk eta beste alderdi eskuindarrek

nola oztopatu duten.

Ai egitura instituzionala! Ze

3 izango da hori gaur egun Foruak

Hipoteka eta diru zorroari

begira dagoen jendearen kezka ez

da hori. Eta ez du ematen Nafarroako

agintariek ditxosozko foruei

esker ezer gutxi lortzen ari

direnik herritarren hobekuntzarako,

bai ordea berenarendako!

INMA ERREA

Idazlea

«Oso interesgarria iruditu zait

beti ‘historia txikia’»

Diotenez, historia ezagutzeak

1 okerrak ez errepikatzeko balio

dezake, eta nago neurri batean

hala dela. Zerbait ezagutzeak horretaz

konturatzea esan nahi du,

eta gauzez ohartzea oso onuragarria

da berez. Historia ezagutzeak

iraganaz jabetzera bultzatzen gaitu,

eta iragana orainaren sorlekua

denez... Duela bost mendeko gertakizun

historikoak gogoratzeak,

bestalde, gertakizun haiek eta, batez

ere, gertakizun haiei buruzko

ikuspuntuak jendaurrean paratu,

eztabadagai hartu eta berraztertzeko

aukera ematen digu, eta

hori beti da ona, osasungarria,

ikuspegi demokratiko batetik

hartuta. Nafarroaren konkistari

dagokionez, berriz, teoria ofizial

ihartu bat nagusitu dela garbi

dago, eta horrek estali du beste

edozein ikuspuntu edo hipotesiren

agerpena.

Ez diot xehe-mehe erreparatu

ezer konkreturi, baina egi-

2

ten ari diren gauzen berri jasotzen

ari naiz. Iruditzen zait askotarikoak

izaten ari direla

ekinbideak: kaleko ekitaldiak, hi-

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

08 Nafarroaren konkistak 500 urte (eta IV)

Igandea •2012ko ekainaren 10a

(Aurreko orrialdetik dator)

tzaldiak eta liburuak, ekitaldi

«politikoagoak»... Aurreko egunean

atentzioa eman zidan irakurri

nuen gauza batek, uste dut

Roldan Jimenok esandakoa zela:

konkistak eta ondoko inposizio

erlijiosoek (Trentoko Kontzilioaren

ondorioz) eragin handia izan

zutela, txarrerako, jendearen

maitasun eta sexu-ohituretan.

Normalean, historian gertaera

handiekin egiten dugu topo, baina

niri oso interesgarria iruditu

zait beti historia «txikia», jendearen

eguneroko bizimoduari lotuta

dagoen hori.

Iruditzen zait baduela nolabaiteko

sendotasuna, baina

3

ez dakit noraino den berezkoa

edo interes jakin batzuek kanpotik

«mailegatua». Nafarroak

«erkidego berezi» gisara iraun

du, baina susmoa dut helburu

jakin batzuk hartuta egin duela

aurrera. Iruditzen zait gutxi

batzuen helburu ekonomiko eta

politikoak erdiesteko erabili

dutela Nafarroa. Batzuetan nolabaiteko

zerga paradisu gisara

funtzionatu duela, bai eta autodeterminazioaren

aldeko aldarrikapenentzako

hesi modura ere, eta

halako erabileren zerbitzura

egon direla bai foruak bai erakundeak.

Une honetan, berriz,

dena dago kolokan, krisi ekonomikoa

dela medio. Baina duda

izpirik ere ez dago: Nafarroan

aspaldidanik agintzen dutenak

saiatuko dira orain dutenari eusten.

Lortuko duten edo gauzak

aldatuko diren ez dakit, ez baitakit

Nafar Arranoa gauza den bostehun

urtean behin birsortzeko

Fenix Hegaztiaren antzera...

MIKEL BUJANDA

Kazetaria

«Gertatutakoaren analisi

desmitifikatzaileak dira

interesgarrienak»

Konkista ez da nolanahiko gertakizuna.

Nafarroaren bilaka-

1

eran gertaerarik erabakigarriena

izan zen hura. Jakin eta ezagutu

behar dugu. Zertarako Bada, horrexetarako:

jakiteko eta ezagutzeko.

Eta mihitik tiraka hasiz gero,

galdezka ibiltzeko: galdetzeko

ez jakitetik ezagutzera pasatzeak

aldatu ote dezakeen nor bakoitzaren

ikuspuntua, galdetzeko nola

izan daitekeen hainbesteko sentimenduz

eta bihotz berotasunez

bizitzea urrutiko aspaldi hartakoa,

edo galdetzeko zergatik ote

garen, oraindik ere, hain mitozale

baldresak, eta aldrebesak.

Borbor etengabea sumatzen

2 da historiaren lapikoan, gainezka

egin hurren. Harrigarria

egiten da hainbesteko afana. Iraganean

bilatu nahi bagenu bezala

geure oraingo nora ezetik atera

gaitzakeen argia, edo axioma. Armen

indarpean menderatu zuten

Nafarroa. Gaitzesgarria, onartezina,

zilegitasunik gabekoa, indarka

egindako guztia den bezala.

Hortik aurrera jotzeak, ustezko

paradisu baten galeraren antzeko

zerbait izan zela sinetsi nahi izateak,

aldrebeskeria dirudi. Gertatutako

hura hobeki ezagutzeko informazio

berrien bilaketa lanak

eta gertaturikoaren analisi kritiko,

eszeptiko, desmitifikatzaileak

dira ekarpenik baliotsuenak. Horrelako

ale bat edo beste topa liteke

nahas-mahas guztiaren tartean.

Sumatzen den hutsa honen

guztiaren sublimazio literarioa

da. Aingeru Epaltzak Erresuma

eta Fedearen hirugarrena zor digu.

Luze gabe beteko ote du!

Oso sendoa. Orain eta gero.

3 Euskal nafarren eta nafar espainiarren

arteko egungo indar

korrelazioa inoiz aldatzera iritsiko

balitz ere, egungo egitura iraunarazi

behar luke balizko gehiengo

berri horrek. Eta horren ondotik

kide lituzkeenekin parez pareko

akordioak egiten saiatu. Errealitate

instituzional politikoa

erlatibizatzen ikasi beharra dugu:

herri honen mamia ez dago duela

500 urte gertaturiko hartan. Herri

honen herritasuna muga administratibo-politikoen

gainetik dago,

edo azpitik, edo zeharka edo

trabeska iragaziz. Beste gisa bateko

errealitatea da, eta lurraren jabe

ez izanik ere, herritasunari eutsi

nahi dionak jakin behar luke

hizkuntzak egiten gaituela herri.

FLOREN AOIZ

Historiako aditua

«Nafarroa Bizirik da egitasmo

zabal eta zuzenena»

Gaur egungo egoeraren jatorria

ezagutzeko parada ematen

1

digu iraganari buruzko hausnarketak.

Edozein herrirendako bere

estatusaren ibilbidea gai nagusia

da, eta halaxe gertatzen zaigu guri

ere. Afera ez da, jakina, XVI.

mendeko erresuma mitifikatzea,

baizik eta jakitea gaur egungo

egoera indarrez gertatutako konkistan

eta, beraz, bertan sortutako

estatalitate baten deuseztapen

bortitzean oinarritzen dela.

Nire ustetan, besteak baztertu

2 gabe, Nafarroa Bizirik da egitasmo

zabal eta zuzenena, ahaleginak

biltzeko saioa delako eta gaiari

Loreak Amaiurren defendatzaileei,iazko omenaldian. JAGOBA MANTEROLA / ARP

gaur egungo ikuspegia eskaini

diolako. Bestalde, Nabarraldek antolatuko

duen kongresuan ere parte

hartuko dut, eta aurreko urteetakoak

nahiz aurten eginen dena

ekarpen emankorrak direlakoan

nago.

Konkistaren oroimenak gaur

3 egungo egituraren oinarri

ideologiko den itunaren mitoa jotzen

du bete-betean. Nafarrok

inoiz ez dugu ezer ere adostu espainiar

monarkiarekin. Ez XVI.

mendean, hura inbasioa izan zelako,

baina ezta oraingoan ere. Gure

egoera ez da itunaren araberakoa,

menpekotasuna baizik. Nabarristatzat

agertu nahi duen espainolismoa

bilutsik agertzen ari da

gaur egun, gainera, nabarmena

baita espainiar estatuarekiko

menpekotasunak ekonomikoki

hondoratzen gaituela. Sakona da

egitura horren krisia. Krisi honetatik

aldaketara egin beharreko

jauziari ekitea da erronka.

PATXI LARRION

Irakaslea

«Foruen eltzea sutan

probatzeko tenorea heldu da»

75 urte igaro dira Arturo Campion

hil zenetik. Txapitelakoak

1

esana du: «Euskal Herria, berreraiki

bainoago, eraiki behar dugu».

Eginkizun horretan funtsezkoa

da historiaren ezagutza. Hona

zenbait gomendio: Nabarra en su

vida históricaTxalapartak berrargitaratua,

Emilio Majueloren La

idea de historia en Arturo Cam-

2012ko ekainaren 10a • Igandea

Nafarroaren konkistak 500 urte (eta IV) 09

3

pioneta, bereziki, literaturak gure

iruditeriari egin ekarpena (Alonsoren

Katebegi galdua, Epaltzaren

trilogia, Oizen Dardoa, Zabaleta

eta Irigoienen antzezlanak

eta hainbat poetaren ekarria).

Bai. UEUko Nafarroaren

2 Konkista berrikusteko jardunaldian

parte hartu nuen joan den

urtean. Aurten, gehienbat prentsatik

ari naiz. Atarrabiako Kongresura

joateko asmoa nuen, baina

hautatu behar da: greba eguna

31n, Balerdi Balerdi Elgetan uztailaren

1ean, eta hurrengo egunean

Literaturia Larrabetzun. Eraikitze

horretan norberak ezartzen ditu

lehentasunak. Bestalde,

2012ari jarraika 2013a dator.

Ez. Gainera, azken lau hamarkadetan

edukiz eta esanahiz

husten ari da. Erakundeetan

1967tik ari direnen jokamoldea

ikusirik, osaba zenaren esaldia

datorkit burura: «Ezkaba

mendia xingarra izan balitz, honezkero

janda zuketen». Foruen

eltzea sutan probatzeko tenorea

heldu da, egun substantziarik ba

ote duen jakin dezagun.

EUGENIO ARRAIZA

Eusko Kultur Fundazioa

«Nafarroako egitura

gezurretan oinarritu dute»

Memoria oro garrantzitsua dugu,

kontzientzia ematen digu-

1

lako; beraz, nortasuna. Zertarako

balio digun historia ezagutzeak

Norabide bat izateko, giza garapenerako,

bai gizabanako gisa,

baita herri gisa ere.

Bai, eta ahal izan dudan neurrian

lagundu eta parte hartu

2

ere egin dut. Ze ideiarekin geratu

naizen Engainatuak hazi gaituztela

eta gure iraganaren berri

gehiago izateko peskizan jarraitu

behar dugula.

Ez, gezurretan oinarritu baitute:

espainolak garela, mo-

3

narkia baliagarria dela, betiko sinesmenak

egiazkoak direla...

Etorkizunean Gure esku (burmuina

gidari) dago gure etorkizuna

(iragana izan zen bezala. Ezagupenak

ez dakar indarra, argia

baizik).

CASTILLO SUAREZ

Idazlea

«Oso une interesgarrian gaude

etorkizunari dagokionez»

Historia ezagutzea beti da onuragarria

egungo egoera uler-

1

tzeko. Lan handia egiten ari da

orain arte ezkutuan egondako

historia gizarteratzen; baina, era

berean, garrantzitsua iruditzen

zait historia «ofiziala» idatzi zuten

horien diskurtsoa aztertzea, Nafarroan

agintean daudenek hain

zuzen hortik elikatzen dutelako

beren kontakizuna. Egia zedarritzeko,

ezinbestekoa da gezurrari

tankera hartzea.

Sail ofizialetik kanpoko gauza

batekin geratuko nintzate-

2

ke (antolatu diren gauzak gutxietsi

gabe, noski): Diario de Navarra-n

Cesar Orozek ateratzen

dituen komiki zintak. Orozek bufoiarena

egiten duela iruditzen

zait; alegia, erregeren bizkar irri

egiten du, betiere muga pasatu

gabe. Niri ikaragarri gustatzen

zaizkit zinta horiek, nahiz eta badakidan

batere minik egiten ez

dutela.

Batetik, zentralismorako joera

indarra hartzen ari da: kri-

3

si ekonomikoaren aitzakiarekin,

Espainiako Estatuak orain arte

erkidegoenak ziren eskumenak

berreskuratu edo hartu nahi ditu.

Bestetik, erakundeetan abertzaletasunak

orain arte ez bezalako

botere kuota dauka. Alde horretatik,

iruditzen zait oso une interesgarrian

gaudela etorkizunari

dagokionez. Ni baikorra naiz oso.

IDOIA ARRIETA

Historialaria

«Historiak lagundu behar du

ulertzen nola iritsi garen hona»

Euskal herritarren historia luzeak

baditu une distiratsuak,

1

baina baita saminezkoak eta txikiziozkoak

ere. Azken horien artean

dago gauzatutako konkista. Alabaina,

bost mende hauek ikusi dute

isilean nolako lana egin duten

gizon-emakumeek euskal kulturaren

zerbitzura. Belaunaldi bakoitzak

beharrezko bitartekoak

jarri behar izan ditu proiektua

gauzatzeko. Horrenbestez, Konkistaren

V. mendeurrenak gogoeta

bat ekarri beharko luke. Horregatik,

garrantzitsua da historiaren

ezagutza, historia bizirik dagoen

barne ikuspegi bat baita, gure

mundu sinbolikoarekin eragilea.

Egia behar dugu. Historiak lagundu

behar du ulertzen nola iritsi garen

egungo egoera honetara, batez

ere historian gailentzen ari den

funtzio berriari aurre egiteko:

orain ezberdin bat ulertzeko.

Azken urte hauetan lan bikaina

egin da. Erreparatu diot

2

eta zuzenean parte hartu dut antolatu

diren hainbat ekitalditan,

eta esango nuke konkistaren barne

muina zein den argitu eta hainbat

alderditatik gure herriaren

ibilbidea aztertu egin dela. Gaurko

adituek badute, beraz, behar

adina datu berri, konkistaren inguruan

sortu diren irudiak zabaltzeko,

historiografiaren ezusteko

eta bidegabekeriak zuzentzeko

eta osatzeko.

Antzina-antzinatik gure inguruetan

bizibidea aurrera

3

ateratzeko bildu zirenek gaur

oraindik erabiltzen dugun hizkuntza

urratu zuten, eta gure historia

gorabeheratsuak izan dituen

ezusteko saihestezinak tarteko,

bizirik iraun du gaurdaino.

1200, 1512... egun haietatik gizonemakume

askoren zaletasunak

beharrez, borondatez, bortxaz, interesen

arabera... aldatu ziren. 800

urte hauetan historiaren ustekabeen

gainetik gure kultura landuz

joan gara. Eta etorkizunean

euskal herritarren lurraldea egiteko

ahalegin itxaropentsua irudikatu

nahi dut, denok elkarrekin

estimatzen dugun izenarekin,

Nafarroa, Euskal Herria...

10 Elkarrizketa

Igandea •2012ko ekainaren 10a

Mari Karmen Mitxelena

«Batzuetan, iruditzen zait irakasle

izatea lehen baino zailagoa dela orain»

Irakasle izateko bokazioak eta euskararekiko maitasunak

bultzatuta, arriskuak arrisku ikastolak indartzeko bidean

tematu ziren andereñoetako bat izan zen. Frankismo betean,

eskolak euskaraz ematera ez ezik, pedagogia berritzaileenak

erabiltzera ausartu zen. Orduko auzolana nabarmendu du.

Ainhoa Sarasola

Egun, 50 urtetik gora dituzte orduko

haur haiek, baina ikasle

ohiek andereño esaten diote

oraindik, kalean topatuz gero.

«Orain gutxi batek esan zidan:

‘Andereño, ni izan nintzen ohe azpian

ezkutatu zenituenetako

bat!’». Euskarazko irakaskuntza

bizibide eta bizimodu izan du.

Klandestinitatean hasi, eta 45 urte

eman dizkio Donostiako Orixe

ikastolari. Erretiroa hartuta, ez

da geldirik egon zalea Mari Karmen

Mitxelena (Usurbil, Gipuzkoa,

1938). Merezitako atsedenaz

gozatzen ari da, andereño gisa gozatu

adina, ziurrenik.

G Usurbilen egin zenituen lehen eskola

urteak. Zein oroitzapen gordetzen

dituzu garai hartatik

E San Esteban auzoan jaioa naiz,

eta han ez zen eskolarik; beraz,

Usurbilera joaten ginen. Haur

guztiak elkarrekin joaten ginen,

eta egunean lau aldiz pasatzen genuen

750 metroko tunela; pentsa,

ikaragarria zen! Adin guztietako

70 haur izaten ginen eskolan, neskak

batetik eta mutilak bestetik,

eta Maritxu Olariaga irakasle.

Guda ostean badakizu zer giro zegoen...

Baina, behintzat, irakasle

abertzalea genuen, euskaltzalea,

eta, klaseak erdaraz eman arren,

ez gintuen zigortzen euskaraz aritzeagatik.

Gogoan dut goizetan lanean

jartzen gintuela, eta arratsaldez

gu ginela txikiagoen maistrak.

Orduan sortu ote zitzaidan

irakasle izateko gogoa... [barrez]

Ez, garai hartan ez genuen pentsatu

ere egingo; neskek irtenbide

gutxi izaten genuen.

G Hala ere, zuk batxilergoa ikasi zenuen.Ez

zen ohikoa,ezta

E Hala da. 12 urte nituela, irakasle

hark amari esan zion ea zergatik

ez ninduen Donostiara bidaltzen.

Etxean ez zuten halakorik

pentsatu ere egin. 12 urte nituen.

«Niretzat, Elbiraren

ikastola ezagutzea

beste mundu bat

ezagutzea bezala

izan zen»

«Neskak eta mutilak

elkarrekin, duela 60

urte, pentsa! Zeinek

esango zuen... hauek

erotuta daude!»

Trena hartu, Amaran jaitsi eta

Frantzia pasealekura joaten nintzen,

teresiarretara. Matematikan,

adibidez, lehena nintzen; horregatik

diot Usurbilen asko ikasi

genuela. Gaztelera aldetik okerrago

prestatuak ginen; Donostian,

idazketa ariketak egin behar

zirenean sufritzen nuen gehien...

G Han, euskaraz hitz egiteko arazo

gehiago sumatuko zenuen...

E Bai. Euskara ez zen aipatu ere

egiten. Oso gogorra zen guretzat,

baina orduan denok isil-isilik egon

behar izaten genuen. Laugarren

maila bukatzean argi nuen irakasle

ikasi nahi nuela, Ategorrietan.

Han ere pentsatuko duzu euskara

aldetik zer giro zegoen... ezer ere

ez. Bigarren urtean emakume gazte

bat etorri zen, Jone Forcada, eta

galdetu zuen ea euskaraz zekien

norbait ba ote zen. Esan nion ni

nintzela bat, baina gehiago ere bazirela.

Ikastola txiki batean ari zela

esan zidan, eta ikasten ari zen

neska bat nahi zuela, haur batzuei

ilunabarretan euskaraz aritzeko,

jaunartzea euskaraz prestatzeko...

Baiezkoa eman nion.

G Ordura arte inoiz pentsatu zenuen

eskolak euskaraz ematea

E Ez, inoiz ere ez. Orduan izan

zen nire aurkikuntza.

G Ikastolen berri ere ez zen askorik

jakingo orduan.

E Ez, ez, irakasletza ikasten ari

nintzenean ez nekien batere. Orduan

hasi nintzen haur haiekin.

Familia euskaldunetakoak ziren,

euskaraz bazekiten, frantses eskolara

joaten ziren eta nahi zuten

jaunartzea euskaraz egitea. Kaiko

ikastolan hasi nintzen, andereño

hark erabiltzen zuen eskolan.

Hor ikusi nuen lehen aldiz ikastolak

bazirela edo zerbait bazela...

G Eta naturala egin zitzaizun haurrekin

euskaraz aritzea,ala arraroa

E Arraroa egin zitzaidan. Usurbilen

izan balitz, edo Getarian...

baina Donostian! Guk ez genuen

entzun ere egiten; 1955a zen. Haur

haiekin egin nuen urtea, oso gustura.

Eta andereño hark ilunabar

batez eraman ninduen Elbira Zipitriaren

etxera, bere ikastolara.

Pozik hartu ninduen. Esan zidan

lehenik ikasketak bukatu behar

nituela; horretan oso zorrotza

zen, zeren beti esaten zuen ez

geundela ongi prestatuak euskaraz

egiteko eta oso irakasle txarrak

ginela; «sois unas malas maestras

españolas» esaten zigun

[maistra txar espainiarrak zarete],

Espainiako pedagogia oso

atzerakoia zelako eta erdaraz ikasi

genuelako. Urtebete egin behar

zen haren eskolan. Etxean azaldu

nien proposamena.

G Eta gurasoek zer esaten zizuten

E Gurasoak abertzaleak ziren,

euskaltzaleak, eta bihotzak ondo

ikusten zuen, baina buruarekin

nahiko arriskutsua ikusten zen...

G Ezetzik ez zizuten esan.

E Ez, ezetzik ez zidaten esan, eta

orduan gurasoek agintzen zuten

e! Orain ez dakit asko agintzen duten...

[barrez]. Irakasletza bukatzean,

argi neukan Elbirarekin

urtebete egingo nuela. Ordurako

oso identifikatuta nengoen harekin.

Niretzat, haren ikastola ezagutzea

izan zen beste mundu bat

Motzean

1 Elbira Zipitria. Emakume

miragarria, argia eta bizkorra.

Nork bere hizkuntzan ikastearen

garrantzia erakutsi zidan,

eta pedagogia aurrerakoi

hori; beste mundu bat

ezagutzeko aukera eman zidan,

beste irakaskuntza bat.

2 Ikastolak. Nire bizitza.

3 Irakaskuntza. Nire ametsa

egia bihurtua.

4 Euskara. Nire bizitzako

tresnarik baliagarriena.

ezagutzea. Hain pedagogia aurrerakoia

zen... Erbestean zela, mugimendu

berritzaile guztiak aztertu

zituen: Piaget, Montessori,

Frenet... Esaten zuen ez zuela ezer

berririk asmatu, munduan ziren

aurrerapen haiek hartu, euskaratu

eta euskal sena itsatsi ziela.

G Irakasle eskolan halakorik ez zenuen

ikasiko...

E Ez, ez! Han, batuketak eta kenketak

eta halakoak bakarrik! Elbirarekin,

haurrak hartu eta baratzeak

ikustera joaten ginen, tipulak,

porruak... eta handik zerbait

ekartzen genuen ikastolan lantzeko.

Bertatik bertara ezagutzen zituzten

gauzak. Ikusi zer arrakasta

duten orain duela 60 urte egiten

genituen gauzek! Urgull ikastola

azpian genuen, eta izugarri ateratzen

ginen. Hosto txapelketa egin

eta «begira, hau lizarra da, hau haritza»,

eta berdin xomorroekin...

Bizi zuten! Eta, gainera, hezikidetzan,

neskak eta mutilak elkarrekin,

duela 60 urte, pentsa! Zeinek

esango zuen... hauek erotuta daude!

Jolastuz ikasten zuten, matematika

adibidez. Lehenik, beti

gauza zehatzekin lantzen zuten,

txantxangorriak, gereziak, intxaurrak,

edozer, eta hortik abstraktura

pasatzen ginen.

G Haurrek gustura hartuko zuten

pedagogia mota hori,ezta

E Oso! Edo egun psikomotrizitatea

esaten dena, abestiekin eta...

Ni ez naiz xomorroa edo Xagu txiki

abesten, belauniko lurrean jarrita,

antzerkia egiten aritzen ginen.

Nik 20 urte nituen, baina Elbirak

50 izango zituen, eta lotsatu

egiten nintzen! [barrez]. Esan behar

dut Elbirak ez zigula uzten

apunteak hartzen, eta ikasturtea

bukatzean biltzen ginen andereño

batzuk, eta gure liburuxkak

eta halako gauzak egiten genituen.

Libururik ez izateak behartu

egiten zaitu gauzak sortzera.

Urtebetean asko ikasi nuen. Gero

nire kontura hasi nintzen, Kaian.

G Oso aurrerazalea zen, beraz, baina

zorrotzaren fama ere bazuen.

E Bai, lehenbizi bere buruarekin

zen zorrotza, eta gero besteei ere

zorroztasuna eskatzen zigun. Pedagogia

aurrerakoietan erabat sinesten

zuen. Orain asko hitz egiten

da haurrak hasi behar duela

dakienetik eraikitzen; egun, horri

konstruktibismoa esaten zaio;

hain garbi zuen, berdin zitzaion

edozeinekin borrokatzea.

G Ikuskatzaileekin borrokatzea

egokituko zitzaizuen gero. Ordurako

sumatzen zenuen hala izango zela

E Tira, beldurra bagenuen. Adibidez,

urriaren lehena Francoren

eguna zen, eta guk eskola ematen

genuen; haurrak joaten ziren motxilarik

gabe, galdetzen bazieten

lagun baten etxera zihoazela esateko...

prestatuta izaten genituen.

Familia abertzaleetakoak ziren,

eta bazekiten kontuz ibili behar

zutela, disimuluan… Kaian hamarreko

taldeak nituen, lege aldetik

hori zelako klase partikulartzat

jotzeko muga. Elbirak hiru

talde hartzeko eskatu zidan. Erdal

eskoletan ere ilunabarretan

euskara klaseak eman genituen.

Orduan denetarik egin behar izaten

genuen, eta oso gutxi irabazten

genuen, huskeria bat. Bazen

idealismo hori; konbentzituta

geunden hori egin behar genuela.

G Traba guztien gainetik...

E Bai... 62. urtera arte-edo nahiko

normal joan ziren urte batzuk.

Herrietatik andereñoak etortzen

hasi ziren prestatzeko, eta orduan

hasi ziren arazoak, inspektoreekin

ez, Poliziarekin. Ate-joka etortzen

ziren. Etxeko andrearekin

hitz eginda nengoen, eta zerbait

bazela ikusten genuenean, haien

etxera pasatzen genituen umeak,

edo ohe azpian sartu, baina andereñoak

gordetzea zen okerrena!

Urte oso gogorrak izan ziren, eta

ikusi genuen horrela ez zegoela jarraitzerik.

Nirera hainbestetan

etortzen ziren, guraso batzuek

2012ko ekainaren 10a • Igandea

Elkarrizketa 11

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

esan zidaten haur denak hartu

eta haien etxera joateko. Gero, gobernadore

zibilak agindu bat atera

zuen ikastola berriak irekitzea

debekatuz eta zeudenak ahal bezain

azkar legeztatzeko esanez.

Baina guraso ausart haiek aurrera

egitea erabaki zuten, irakasleekin

batera. Santa Maria parrokiara

jo genuen, eta parrokoak gela

batzuk eskaini zizkigun.

G Legeztatu bitarteko bidea ere ez

zen erraza izan,ezta

E Ez. Santa Mariako lokal haietan

geundela etorri zitzaigun aurreneko

inspektorea, Crespo jauna;

gogoan dut, gaztea zen. Nire

gelan sartu zen aurrena, eta azterketa

egiten hasi zen, matematika,

geografia... denetarik. Okerrena

izan zen mutil koxkor bat hartu

zuela eta galdezka hasi zitzaiola:

«¿Cómo te llamas», «Jon», «¿Cómo»,

«Jon», «¡Que cómo te llamas!»,

«Juan». Pentsa, ze gaiztoa.

«¿Cual es tu patria», «Euskadi»;

«¿Conoces alguna bandera», «Sí,

la ikurriña»; «¿Qué colores tiene»,

«Rojo, blanco y verde»; «¿Quién es

Franco», «Un hombre»; «¿Conoces

el escudo de España», «No».

Pentsa ze estualdia!

Joan zen inspektorea, berriro

etorriko zela esanez, eta hurrengo

egunean ez zen hobea izan; Elbiraren

umeak harrapatu zituen

eta... Bildu ginen gurasoak, parrokoa,

juntakoak, eta pentsatu genuen

«kitto, gure ikastola bukatu

da, orain ez baimen eta ez ezer»,

eta guk Martutenen bukatuko genuela

pentsatuz, gainera, orduan

gutxiagogatik eramaten zituzteneta!

Baina gurasoak ez ziren edozein;

oso jende ikasia eta prestatua

zen, eta esan zuten delegaziora

joango zirela hitz egitera. Han

esan zieten gure umeak ondo

prestatuta zeudela, «en todo... menos

en formación del espíritu nacional».

Erantzun zieten hori ez

zela irakasleen ardura, gurasoena

baizik. Beren gain hartu zuten,

eta gutxien uste genuenean etorri

zitzaigun baimena. Gurasoek dirua

bildu zuten lokalak konpontzeko,

eta baimena eman ziguten.

G Gurasoen babesa beti nabarmendu

izan duzu.

E Izugarria izan zen; beti esaten

dut ikastolarik ez zela izango halako

guraso jatorrak izan ez bagenitu.

Guraso haiek ausartu ziren

haurrak gure esku uzten; ez zekiten

ikasketa aldetik aurrera egingo

zuten ala ez, eta izan zuten konfiantza

osoa gugan; meritu izugarria

izan dute. Zer ez zuten egiten

txanpon batzuk ateratzeko kuota

merkeak izateko! Errifak, loteria,

andereñoak gelak garbitzen, gurasoak

komunak eta eskailerak...

Beti auzolanean aritu gara.

G Orain asko aldatu dira gauzak

E Bai, gauza guztiak bezala. Gu

oso belar motzean ohitutakoak

gara, eta oraingo gazteak, oso belar

onean hezi eta hazitakoak. Nik

mila ordu pasa ditut ikastolan; nire

bizia zen, baina hori mundu

guztiari ezin zaio eskatu; garai

hartan halakoak ginen.

G Egungo gurasoak nola ikusten dituzu

heziketari dagokionez

E [Hasperena]... Gaurko egunean,

dena gizarteak eman behar

die, edo instituzioek... Dena eginda

eman behar zaie; beste gauza

bat da. Ez dut esango denak horrelakoak

direnik, baina gehienak

bai; orain ez da lehen bezala...

G Eta andereñoak

E Baita horiek ere. Garai batean,

«andereñok esan du eta kito» zen;

orain ez. Orain, haurrei ematen

zaie arrazoia, irakasleari kontuak

eskatu… ez du zer ikusirik. Ikastolan

ekonomikoki ez genuen askorik

izaten, baina maitasun eta

errekonozimendu aldetik… Orain

hor daude instituzioak, eta iruditzen

zaigu dena haiek eman behar

digutela, baina uste dut biak behar

direla; instituzioen laguntza

beharrezkoa da, baina norberak

sentitu behar du ikastola bere.

«Elbirak ez zigun

uzten apunteak

hartzen; libururik

ez izateak sortzera

behartzen zaitu»

«Oso belar motzean

ohitutakoak gara

gu; oraingo gazteak,

oso belar onean hezi

eta hazitakoak»

G Garai zailetan garbiago ikusten

dira gauza horiek...

E Bai, garai zailetan irtenbideak

bilatzeko izugarrizko imajinazioa

erabiltzen duzu, baina eginda

ematen zaizunean… Gauza batzuetan

asko aurreratu dugu; askoz

ere jende gehiagorengana iristen

dira orain ikastolak, baina

beste batzuetan…

G Murrizketak dira albiste azkenaldian

hezkuntzan.Zer deritzozu

E Nik egun osoz lan egin izan dut

hamarreko taldeekin; gero 40 ere

izan ditut, baina 25ekin ohitu bazara...

belar handitik motzera zaila

da pasatzea. Baina esan behar

da arazoak dituzten ume asko

daudela orain, eta murrizten badiete...

Bidegabekeria da. Batzuetan

iruditzen zait irakasle izatea

lehen baino zailagoa dela orain.

G Bai Asko esatea ez al da hori

Zure garaian pasatutakoekin...

E Tira, lehen esan dizudanagatik;

gurasoen babesa, maitasuna

bagenuen, horrek konpontzen zituen

gauzak. Nik izugarri gozatu

dut irakaskuntzan, baina ikusten

dut oraingoek ez dutela erraza...

G Hainbeste pasatu eta gero, inoiz

pentsatu izan al duzu ikastolen bidea

hartu beharrean beste bat...

E Ez, ez, alderantziz; irakaskuntzak

bete-bete egin nau! Nire bizitza

hori izan da.

12 Osasuna

Igandea •2012ko ekainaren 10a

Haur bat, polioaren aurkako botika hartzen, Peshawar estatuan, Pakistanen. 5 urtez azpiko haurrek dute kutsatzeko arrisku handiena. ARSHAD ARBAB / EFE

Tanta bat izurriaren aurka

Polioa, urteetan milaka haurri

paralisia eragin dien gaitza, betiko

desagerraraz dezake OMEk, baina

nazioartearen sostengua behar du.

A. Elizegi

Gaurko krisian 755

milioi euroko laguntzaz

hitz egitea izugarrikeria

iruditu liezaioke

edozeini.

Baina diru horrekin urteetan

milaka haurri paralisia eragin

dien gaitz bat behin betiko desagerraraz

daitekeela esanez gero,

ahaleginak merezi duela ohartzen

da bat. Izan ere, kopuru hori

tanta bat besterik ez da hori

baino dirutza handiagoak armagintzarako

—Espainiak iaz armetan

gastatu zuenaren %4 litzateke—

edo hanburgerrak erosteko

—estatubatuarrek janari lasterrean

xahutzen dutenaren hamarren

bat da— erabiltzen duten

herrialdeentzat. OME Osasunerako

Mundu Erakundeko zuzendariorde

Bruce Aylwardek argi

hitz egin du: «Benetako arriskua

dago birusa berriz zabaltzeko

diru laguntzak lortzen ez badira

eta gaitzaren aurkako estrategia

osorik betetzen ez bada». Berriz

ere izurri bilaka baitaiteke poliomielitisa

lehenbailehen neurriak

andako emigranteenak zirelako.

Horregatik, OMEk aholkatu du

mugetan kontrolak jartzea, herrialde

horietara sartu eta handik

atera nahi duten emigranteak

txertatu ahal izateko.

Kanpaina bereziak

Gehienbat 5 urte arteko haurrengan

eragiten du polioak. Kutsatutako

janariaren bitartez edo

gaixo dagoen pertsona ukitzeagatik.

Birusa ahotik sartzen da

normalean, eta, ondoren, hesteetan

ugaltzen da. Gaixoak sukarra,

nekea, buruko mina, gorakoak,

lepoko gogortasuna eta beso

eta hanketako mina izan ohi ditu.

Soilik 200 kasutatik batek eragiten

du paralisia, eta horietatik

%5 eta %10 artean hil egiten dira,

paralisiak arnas aparatua harrapatzen

duenean. Hori gertatzen

da birusak, odolean sartu, eta

nerbio sistema hartzen duenean.

Ugaldu ahala, birusak nerbioetako

zelulak suntsitzen ditu, eta

giharrak gogortu. Haurrak

garaiz txertatzen badira, ordea,

birusak ez luke batetik bestera

igarotzeko bitartekorik aurkituko,

eta berez desagertuko litzateke.

«Arazoa ez da teknikoa edo biologikoa,

borondate politiko nahikorik

eza baizik», gaitzetsi du Aylwardek.

Hori dela eta, aste honetan

bertan egindako bileran

polioaren gaineko larrialdi egoerara

deitzea erabaki du OMEk,

Malariaren kontrako txertoen herenak

faltsuak direla ohartarazi dute

D

Kopurua beldurgarria da. AEBetako Fogarty nazioarteko

zentroko ikertzaileek eman dute abisua. Asia hegoekialdeko

zazpi herrialdeetan malariaren kontra erabiltzen

diren zazpi txerto motaren 1.500 lagin aztertu ondoren ondorioztatu

dute han erabiltzen diren botiken herenak faltsuak

direla. Gauza bera gertatzen da Saharaz hegoaldeko Afrikako

21 estatutan ere. Adituek ohartarazi dute, ordea, arazoa larriagoa

izan daitekeela, maiz salatu ere ez direlako egiten halako

kasuak edo botika enpresek isilarazi egiten dituztelako. Urtero

655.000 eta 1,2 milioi pertsona artean hiltzen da malariagatik.

OMEren arabera, heriotza horietako asko saihets daitezke botika

egokiak erabiliz gero.

hartzen ez badira, eta horien eragingarritasuna

nazioarteak

polioaren aurkako funtsean ziztatzen

duen diruaren araberakoa

izango da.

Polioaren Aurkako Nazioarteko

Ekimena 1988an jarri zuten

abian. Urte hartan, 300.000 haur

kutsatu ziren birusarekin, zeina

garai hartan endemikoa zen 125

herrialdetan. Gaur egun, ordea,

lau herrialdetan izaten dira kasu

gehienak: Nigerian, Pakistanen,

Afganistanen eta Indian. Urtea

hasi zenetik, berriz, 55 laguni soilik

diagnostikatu diete gaitza.

Arazoa da, ordea, kasuen %99an

polioaren birusak kutsatutakoek

ez dutela sintomarik agertzen

eta, beraz, eurek jakin gabe gaixotasuna

zabaltzen ari litezkeela.

Arrazoi horregatik, OMEko adituentzat

nahikoa da kasu bakar

bat baieztatzea izurria dagoela

esateko, batez ere oso kasu gutxi

agertu ohi diren herrialdeetan.

Bestalde, ez dira ahaztu behar

migrazio mugimenduak ere, azken

urtean aipatutako herrialdeetatik

kanpo baieztatutako kasu

gehienak lau estatu horietatik johala,

nazioartearen arreta bereganatu

eta gaitza behin betiko desagerrarazteko

behar dituen 1,75

milioi euroak bildu ahal izateko.

Izan ere, OMEk ohartarazi du

haur bakar batek polioa duen une

beretik mundu osoko haurrak

arriskuan daudela, gaitza egun

desagertua dagoen herrialdeetara

itzul baitaiteke, eta izurria eragin.

OMEk kanpaina bereziak ere

bultzatu ditu endemikoa den herrialdeetan

herritarrek seme-alabei

txertoak jartzera bultzatzeko.

Pakistanen, esaterako, hainbat

urtez islamistek txertoen aurkako

kanpaina egin izan dute sinestaraziz

horien bidez AEBek musulmanak

antzutu nahi zituztela.

Horretaz gain, CIAk horietako

kanpaina bat erabili zuen iaz Osama

bin Laden aurkitu ahal izateko,

eta herritarren susmo txarrak

indartu ziren. Ondorioz, herrialdeko

buruzagi erlijiosoen laguntza

eskatu du OMEk, eta baita lortu

ere. Sami ul-Haq talibanen buruzagitzat

ere jo izan denak

txertoa jartzeko kanpaina bat

bultzatu du Peshawar estatuko

eskola islamikoetan, argudiatuz

haurrak «musulmanago» bihurtzen

direla txertoa jarriz gero. Herritarrak

konbentzitzeko asmoz,

buruzagiak bere biloba eraman

zuen txertoa jartzera komunikabideen

aurrean. Harrezkeroztik,

beste hainbat buruzagik ere gauza

bera egin dute.

2012ko ekainaren 10a • Igandea

Iritzia 13

Bada astirik

Bihar jai

Mikel Elorza

Entrenatzaileari

konfiantza

berresten dion

presidentea bezala,

erreskaterik ez da

izango sutsuki

adieraztetik

«erreskate arina»

bezalako

eufemismoak

asmatzera denbora

tarte laburra joan

da. Espainia ere

zaku barrura.

«Mare vostrum»,

esaten dute banku

alemanek, «baina

dirua gurea».

NASAkoak izan

direla esango

nuke, ez du askorik

inporta, demostratutzat

jo

omen dute Lurra dagoen galaxiak,

Esne Bideak, talka egingo

duela Andromeda galaxiarekin.

Hau askoz handiagoa da, kankatekoa

ikaragarria izango omen

da eta batek daki zein ondorio

ekarriko dituen. Lurra bezalako

planeta ñimiño bat deuseztatu

egingo dela aurreikustea normala

da, eta izarrak billarreko bolak

bezala irudikatzen ditut ihesean,

espazio handian igeri zulo beltz

galduren batera. Susmoa ba

omen zuten lehen, baina orain

baietsi egin omen dute talka galaktikoa.

Gure zibilizazio honen

lorpen eta egindako guztiak

hauts bihurtuak tanpez, istant

batean. Bueno, Manuel Fraga ere

hil zen eta beraz, kontrakoa pentsatzen

hasiak baginen ere, ezer

ez da betirako (telebista telesailen

bat salbu).

Izarren hautsa bihurtuko gara

azkenean, baina lasai, oraindik

betarik izango da Leteri beste

ziento bat omenaldi eskaintzeko

bere adinkideek, gazteek, gazteagoek…

Noiz izango da, bada, desastrea

4.000 milioi urte barru.

4.000… milioi!! Trankildu ederra

hartu dut irakurrita, eta gero

pentsatu lasai egon daitezkeela

NASAko ikerlariak, munduak

azken urteetan daraman desmartxarekin

zailak jarriko baitizkiogu

gauzak Lur planetari 4.000 milioi

horiek hartzeko. Fundamentuzko

itxurarekin, esan nahi dut.

Planetaren kaskartze horretan

pauso bat gutxiago emango da

Gipuzkoan Pasaiako zentral termikoa

itxita, baina noski, hori

baino erabaki tinkoagorik hartu

behar da. Ez da erraza, ordea,

hondakinak tratatzeko modurik

egokiena zein den erabakitzen

dauzkagun lanak izanda. Politikaz,

letra larriz idatzita, abstrakzio

ideologikoez eztabaidatzen

Atez atekoaren aldeko protesta, maiatzean, Donostian. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

genuen garaiaz mira dut, alajaina!

Plan berria daukagu Gipuzkoan

—bueno, berrituadeitu beharko,

bestela agian Batzar Nagusietara

joan beharko litzateke eta

han… ez da txarra izan jokaldia:

zer esaten zuten Bildukoek ez dakitela

eguneroko politikagintzan—.

Erraustegia ez egiteko

balio badu, ez dago gaizki ene ustetan,

eta ea proposatzen dituen

helburuak lortzen diren. Asmoa,

xedea, ona dela ukatzea, alderdi

ildotik haratago, itsututa egotea

da. Plana hondakinen trataeraren

filosofoen harria dela pentsatzea

bezala

Ez dituztela helburuak beteko

eta lau urte galdukoditugula,

oposizioak salatzen duenez Ez

dakit, baina lau urte ez da hainbeste,

denbora puska bat badaukagu

Andromeda gainera eror

dakigun arte.

Garaiak gainditzen.Arlo

guztietan larregi erabili izandakoa,

maiztu egin da historikoadjektiboa,

eta zerbait hala dela esaten

zaigunean —batez ere aurretik

jakinarazten zaigunean—, espektatibei

beherapena ezarri behar

diegu, golf jokoan handicapa

bezala. EPPK-k egin beharreko

adierazpen eta erabakia hala

azaldu zitzaigun —aurkezpenaren

aurkezpen eta guzti—, eta, batetik,

izango da nik erreflexuak

baxu izan eta ez niola beherapena

ezarri, baina ez zitzaidan historikoa

iruditu. Borroka armatuaren

garaia amaitutzat emate horrek

sorprenditu ninduen, nik behintzat

jakintzat ematen nuelako

duela hilabete batzuk —zer esan

nahi du, bestela, oraindik ez zegoela

erabakita Har dezagun barrura

begirako konstatazio ofizialtzat,

bertzenaz…—. Eta gainerakoan

ez nuen nik letra larriz

idatzi beharreko erabakirik irakurri.

Konponbideari heltzeko

dei bateratu bat iruditu zait, hori

bai. Konpartitzen dudana, zerbait

martxan jarri behar hori. Aste

honetan Zaldi Eroaren artikulu

grafiko batek oso ondo irudikatzen

zuenez, joan den udazkenaz

geroztik espetxeetan mugimendurik

izango zela zain gaude, eta

mugimendu ageriko bakarrak espetxe

berriak inauguratzekoak

izan dira, eta, okerragoa dena, Parot

doktrinaren berrespena.

Eragindako minaren ezagutza

ere bazekarren; espero izanagatik

ere, oso positiboa. Bere diskurtsoaz

jantzia zetorren, baina hori

normala da: eragindako mina

ezagut dezan galdatu dio hainbatek

luzaz; egin duelarik, ez dela

nahikoa esan diote. Areago egiten

badu, ez dela zintzoa esango

diote eta horrela, ad infinitum.

Historikoa ez zait iruditu eta,

okerragoa dena, ez da, joan den

astean eskatzen nuen bezala, historiakoagertatuko.

Jarrera azaldu

dute presoek, aldekoa, baina

ez du beste aldearen erantzunik

oraingoz jaso. Eta erabakien gainetik,

indarrak hor jarri beharko

ditugu, gainerakook. Euskal Herrian

gehiengo sozial batek pausoak

ematearen aldeko jarrera

azaldu izan du, alderdi sozialista

barne, eta aprobetxatu behar da,

garai armatua ez ezik, immobilismo

garaia ere gainditzeko.

Hurrengo

egunetan

Irune Lasa

Euskal Eskola Publikoa

‘Bale! Bizi garen seinale’

Zarautzen, egitarau oparoa prestatu

dute haur zein helduentzat

gaurko, Euskal Eskola Publikoaren

jaian. 21. aldia du aurtengoa

EHIGEk antolatzen duen festak.

Frantzia

Legebiltzarrerako bozak

Inor gutxik jartzen du zalantzan

François Hollanderen alderdiak

gehiengo osoa lortuko duela gaur

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen

lehen itzulian.

Ekonomia

NDFren epaia bankuei buruz

Bihar plazaratuko du Nazioarteko

Diru Funtsak bere txostena Espainiako

bankuek euren kaudimena

ziurtatzeko beharko duten diruari

buruz.

Kultura

Azkena Rock

Ostegunetik larunbatera, milaka

rockzale izango dira Gasteizen Azkena

jaialdian. Besteak beste,

Status Quo, Twisted Sister eta My

Morning Jacket taldeak datoz.

14 Historia

Igandea •2012ko ekainaren 10a

Kondairaren

mugetan

Karlista armatuak

Grupos de

Accion

Carlista

ETA ez da izan

Euskal Herrian

armak erabili dituen

talde bakarra.

60ko hamarkadaren

bukaera aldera,

karlistek ere

talde armatu bat

osatu zuten,

GAC siglekin.

Iñaki Egaña

Agur armei (A Farewell

to Arms) idatzi

zuen 1929an Ernest

Hemingway idazle

amerikarrak. Aski

ezaguna izan da Hemingway gure

artean, eta baita armak erabili dituztenak

ere. Azken bolada honetan,

adierazpen historikoa kaleratu

du ETAk, armei agur esanez.

Baina ez da Euskal Herriko talde

armatu bakarra izan.

Ziur asko, landutako zerrenda

osatuko bagenu, irakurle askoren

memoria astinduko genuke: Iparretarrak,

Komando Autonomoak,

Iraultza, Iraultza Aske, Euskal

Zuzentasuna, Hordago, Polimiliak...

eta EKT (Ekintza Karlistako

Taldeak). Gaztelaniaz honela

sinatzen zuten: GAC (Grupos de

Accion Carlista).

1968an sortu ziren, Gaztedi Karlisten

barruan, Iruñeko egoitza

batean, eta izena, Ekintza Karlistako

Taldeak, Tomas Martorell

taldekideak asmatu zuela uste da.

Urte batzuk geroago desagertu ziren,

Alderdi Karlista Euskal Herriko

Alderdi Karlista (EHAK)

bihurtu zenean eta ideologia gisa

sozialismo autogestionatua hartu

zuenean.

1968ko abenduan Espainiak

errege izan nahi zuen Javier Borbon-Parma

kanporatu zuenean,

karlisten artean erradikaltasuna

areagotu egin zen; batez ere, belaunaldi

berrien artean. Apur bat

lehenago, Bidanian (Gipuzkoa) elkartutako

karlista talde gazte batek

oinarriak ezarri zituen erakunde

armatu bat sortzeko.

Hurrengo urtean, urteroko

Montejurrako igoeraren harira,

karlistek Lizarra hartu zuten,

Guardia Zibilak ezarritako lerroa

gainditu ondoren. Guardia Zibilak

tiro egin zien, eta hainbat lagun

zauritu eta dozenaka atxilotu

zituen. Kanporatutako erregegaiaren

alaba muga era klandestinoan

zeharkatuta iritsi zen Lizarrara,

eta zezen plaza lepo bete zen

haren hitzaldia entzuteko. Entzuleek

Francoren argazki bat erre

zuten, eta jendetzaren zoroaldia

eragin.

1968an eta 1969an, GACek hainbat

talde sortu zituen Nafarroan

eta Bizkaian, eta paretetan pintaketa

aldarrikatzaileak egin eta

panfletoak banatu zituzten.

GACeko lehenengo atxilotuak

Javier eta Domingo Martorell

izan ziren, Guardia Zibilaren

segada batean, Zangozan. Geroago,

urte berean, 1968an, Santiago

Martinez Figueroa, Javier Basozabal

eta Jose Maria Porro atxilotu

zituzten, Bilbon.

Zenbait kopiagailu lapurtu ostean,

1970eko uztailean, karlistek

Cavosako (Burgos) bolborategi

batean lapurreta egin zuten, eta

metxa, fulminantea eta bi tona

goma bi eraman zituzten. Hilabete

geroago, taldeko komando bat

Pensamiento Navarro-ren egoitzan

sartu zen, ildo karlista utzi

izana leporatzen baitzioten, eta,

langileak geldiarazi ostean, errotatiba

zartarazi zuten. Urte horretako

abenduan, Rota-Zaragoza

oliobidea apurtzen saiatu ziren,

baina jarri zuten lehergailuaren

eztandak ez zion kalterik egin hodiari.

Bi atentatuak, talde karlisten

historiako handienak, Maiatzaren

3ko Mugimendua izenarekin

hartu zituzten euren gain, Montejurrako

martxari erreferentzia

eginez. Mugimenduaren paradoxa

zen GAC siglapean panfletoak,

pintaketak eta hitzaldiak egin zituztela

baina sigla horiekin sekula

ez zituztela euren gain hartu

ekintza armatuak.

Atentatuen ostean, GAC taldeak

ospea lortzeko ekintzak egiten

saiatu ziren. Francoren urte bukaerako

mezua eteteko saioa egin

zuten, ETAren zuzendaritzaren

aurka Burgosko prozesua martxan

zen garaian. Horretarako,

kutsu politikoko zinta bat prestatu

zuten, hiru kantu tartekatuta:

A los que arañáis la tierra, Eusko

gudariak eta Andaluces de Jaén.

Hori lortzeko, Urduñako hedagailuaren

emanaldia eten behar zuten.

Baina norbaitek salatu egin

zituen, eta proiektua zaildu egin

zen. Egun horretan elurra maramara

ari zuen, eta sei guardia zibil

zain zituzten hedagailuan. Aurre

egin zieten, eta komandoak

ihes egiteko erabili zuen autoa

elurretan trabatuta geratu zen.

Karlistek mendian barrena ihes

egin zuten, hainbat norabidetan.

Biharamunean, garai hartako

miaketa zorrotzenetako baten ostean,

komandoko kideak Berberanan

atxilotu zituzten. 1972an

gerra kontseiluan epaitu zituzten:

Carlos Catalan, Jon Kerejeta,

Jose Maria Porro, Jose Luis Garcia

Robles eta Jose Antonio Cob

ziren.

1972ko martxoan, GAC taldeak

Guardia Zibilaren sortzaile Ahumadako

dukearen estatua zartarazi

zuen Iruñean, eta maiatzean,

bi milioi eta erdi pezeta lapurtu

zituen Galdakaoko Banco de Vizcayatik.

1973ko urrian, hiru

milioi eta erdi pezeta eraman

zituzten Iruñeko Arrotxapeko

Banco Centraletik. Bi lapurreta

horiek egin zituzten komandoak

ihesi zihoazenean atxilotu zituzten.

Tomas Martorell, 2001ean ateratako argazki batean.

1970ean Francoren urte bukaerako

mezuaren ordez emititu nahi

zutenaren zati bat

«Zuen telebista aurrean adi segitzeko eskatzen dizuegu.

D Arduragabekeria politikoa nagusi izan den 30 urteotan,bi

protagonista izan dira: kapitalismoa,Espainiaren garapen ekonomikoa

aitzakia hartuta zuzendaritza politikoa hartu duen oligarkia

monopolistak ordezkatua,eta Armada,Espainiako herria

askatasunetik aldentzen duen hesia indarrez mantendu

duena,horretarako sentimendu aberkoi faltsuak argudiatuta.

Bi erakundeak,Franco jeneralarengan elkartuta,gaur egungo

egoeraren erantzule dira.30 urte horiek balio izan dute askatasunaren

armada handia eratzeko.Ideologia guztietako gizonak,

diktadurak jazarriak,30 urtez indarrez mantendutako justiziak

desengainatuak.Gure herriaren askatasunean fedea duten gizonak.Zatozen

tokitik zatozela,borrokarako deia egiten dizuegu,gure

nazioa osatzen duten errepublika guztiak onartuak izan

daitezen».

2012ko ekainaren 10a • Igandea

Iritzia 15

Bozka Herria

Serio demonio

Juan Kruz Lakasta eta Zaldieroa

seriodemonio@berria.info

Zarauzko kanpinean bi gau igaro dituztenek

EAEn bozkatu ahal izanen dute

Indarkeriaren presiopean Euskal Autonomia Erkidegotik

eta Nafarroatik alde egin behar izan duten herritarrek

bozkatzerik eduki dezaten zer egin daitekeen aztertzeko

aditu taldea osatu du Espainiako Gobernuak. Europa

Press agentziak zabaldu duenez, adituok diote EAEn zein

Nafarroan epe jakin batez erroldaturik egon diren guztiek

eduki behar dutela bozkatzeko eskubidea, indarkeriaren

eraginez zehazki nork alde egin duen frogatzea oso

zaila delako. Serio Demoniok jakin ahal izan duenez, hori

izotz-mendiaren punta besterik ez da, adituek neurri

gehiago proposatu baitituzte. Haien idurikoz, erroldaturik

egon ez direnei bozkatzeko eskubidea ukatzea baztertzailea

da. Hartara, Espainiako giza talde gehiagori zabaldu

nahi dizkiete euskal hauteslekuen ateak. Honatx horietako

zenbait: Zarauzko kanpinean bi gau igaro

dituztenak, Ken Folleten World Whithout End liburua irakurri

dutenak, telebistaz Athleticen Europa Ligako lau

partida ikusi dituztenak, telebistaz Iruñeko zortzi entzierro

oso baino gehiago ikusi dituztenak, Argiñanoren sei

telebista saio baino gehiago ikusi dituztenak, Espainiako

edozein Hiper Eroskitan hamar bider erosi dutenak, Burgosko

txakolin ekoizleak, euskal jatorriko abizena duten

espainiar guztiak (Espainian gehien hedatutako abizena

euskal jatorrikoa da: Garcia edo Gartzia).

PSNren eta UPNren arteko tirabirei buruzko

esaera zaharberrituen liburua: 'Krisi guztien

azpitik eta dieta guztien gainetik'

Iruñeko Sanduzapea auzoko euskara taldeak Krisi guztien

azpitik eta dieta guztien gainetik. Esaera zaharberrituak

izeneko liburua karrikaratu du. Hartan hainbat

atsotitzen bertsio gaurkotuak bildu dituzte, guztiak UPNren

eta PSNren koalizio gobernuaren enegarren krisian

inspiraturikoak. Horietako asko animaliekin loturikoak

dira: kalean otso, Diputazioan uso; Jimenez zaunkaria,

gutxitan horzkaria; PSNk UPNri ipurbeltz; a ze parea,

foru presidentea eta presidenteordea; koalizio nafarrak

adarrak okerrak ditu; hau ez da Phaetonaren gauerdiko

eztula (Volkwagen Phaetona Nafarroako Gobernuko kideen

auto ofiziala da). Beste zenbait esaera zaharberrituk

jakiekin dute zerikusia. Esaterako, Diputazioko krisiak

hamalau, gerturatu eta lau. Nolanahi ere, liburuan bada

intxaurren atsotitz ezagunaren beste bertsio bat: Diputazioko

dietak lau, gerturatu eta hamalau. Elikagai solidoek

ez ezik, likidoek ere badute beren tokia bilduman: urak

daramana urak daroa, dietek emandakoa gurekin geratzen

da. Bistan denez, dietak, ordainsariak, maiz aipatzen

dituzte. Konparazioa, liburuak izenburutzat duena: krisi

guztien azpitik eta dieta guztien gainetik. Jakina, karguak

ere maiz dira aipagai. Adibide paradigmatikoa: zenbat

buru, hainbat kargudun.

Euskal Erresuma Batua

Amaitzeko, aspaldiko partez, tutti-fruttia. Betekadarik ez

eragiteko, bi zaporekoa. 1) Ilustrazioan lapiko bat sartu

dugu, putxerazo esamoldearen, erdarakadaren ikur moduan.

Euskara egoki eta zuzenaren aldekoak gara, baina

ez dugu baliokide taxuzkorik topatu. Hiztegien arabera,

putxerazo «hauteskunde-iruzurra» da. Eta hori guztiz indargea

eta gatzik eta piperrik gabea begitantzen zaigu.

Ibon Sarasolak, Mitxelena XVI.ak, norbaitek zerbait egin

beharko luke; izan ere, itxura guztien arabera, datozen hilabeteotan

Euskal Herrian barra-barra ibiliko dugu putxerazoaren

kontzeptua. 2) Eskozia gero eta urrats gehiago

egiten ari da independentziara daraman bidean. Azkenean

eskoziarrek independentzia lortzen badute, Euskal

Herriak Erresuma Batuaren barruan bere ordezko izatea

eskatu beharko lukeelakoan gaude. Abantailak ugariak

lirateke: politikoki, Euskal Herriari autodeterminazio eskubidea

aitortuko liokete; geografikoki, Ingalaterrak eta

Euskal Herriak itsaso bidez muga komuna dutenez zentzuzkoa

litzateke; ekonomikoki, esan gabe doa Espainiaren

egoera dena izanda irabaziak ugariak liratekeela,

hego euskal herritarrentzat batik-bat; estetikoki, Erresuma

Batuaren bandera eta ikurrina oso antzekoak dira...

Esan bezala, abantaila piloa du. Hemen ere, norbaitek zerbait

egin beharko luke.

16 Begia

Igandea •2012ko ekainaren 10a

2012ko ekainaren 10a • Igandea

Begia 17

Estiloak

Amagoia Iban

Tximeleta dagoen tokian beldarrak ikusarazi

behar. Igerilekuetan batzuek

nola, hala aurreratu nahi da gizartea,

bizkarka. Arrain handiek lau estilo ofizialen

artean gutxien estimatzen dutena:

estilo librea. Hainbesteko herra diote,

bosgarren modalitatea asmatu digute,

Olinpiar Jokoen atarian gaudelako

edo: preso estiloa. Erraza da ikasten.

Urik gabe egiten da, inoiz gozatuko ez

duzun igerileku inauguratu berri bati begira.

Ez da metafora bat, baina izan zitekeen.

Kartzelei buruzkoa. Itxita ez gaudenon

gizarteratzeari buruzkoa. Plaka

bati oihaltxoa kentzera etorri eta, itsas

lamien gisara, beren kantuarekin entzulegoa

zoratzen ohitutako presidente ministro

printze errege orok piano bat hondoratzen

du gure kartzela zulo zahar eta

berri, porlanezko eta irekietan. Segidan,

lau eskutara jotzen ditu piezak. Presoak,

esan nahi baita. Besteren ipurdi zikinak

ezkutatzeko bainu-jantzi guztiok, esan

gabe doa. Estilo ezin depuratuagoarekin.

Debrecenen (Hungarian), Europako

Igeriketa Txapelketan, 200 metro estiloko

igerilari bat sailkatze saioan.

2012-05-23. Patrick B. Kraemer/Efe.

igandea@berria.info

18 Denbora-pasa

Igandea •2012ko ekainaren 10a

BagaBiga

Hitz gurutzatuak

1

2

3

4

5

6

Goitik behera

1. Estekatuak

2.Troskisten alderdia.

3. Elhuyartarrek bakartu zuten metal hau aurreneko

aldiz.

4. Usakume.

5. Ohoin edo lapurren ofizioa.

6. Matrail.

12. Atalak, zatiak.

14. Igande edo jai ez denez, lan egiten den egun.

16. Idorte, lehorte.

18. Zerrama, txerrama, umeak dituen urdea.

19. Aroa, eguraldia, tenperatura.

21. IparEuskal Herrian, katu.

Ezker-eskuin

7. Bizkaieraz, poliki, txukun.

8. Pluralean, alabaren senarra.

9. Euskarazko hitz gurutzatu eta hizkuntza jokoen

aldizkaria.

10. Asmazioak, itxuraketak.

11. Ukoan hartuak.

13. Ornodun urlehortar isats gabea, lehorrean jauzika

ibiltzen dena.

15. Haur oihal, troxa, pixoihal.

17. Usaina hartua.

20. Jokaera.

21. Gerra.

22. Itxaro Borda, euskal poeta eta eleberrigile

baxenabartarra.

23. Urtean sortzen den adarra.

7

9 10

11

12

15 16

19

20

22

17

8

14

23

13

21

18

Zazpi aldeak

Sudoku gaitza

Gerardo Armesto Hernando (Sobrongo bidezainak)

Sudokuzale porrokatuen gustuko jokoa dakarkizuegu ostera. Klasiko bat da, badakizue, 9 x 9 laukiko bederatzi karratu

dituzten taula horietakoa, baina molde honetako jokoen merkatuan, munduko azoka zabalean, inoiz prestatu direnetan

zailenetakoa, horrelakoxeak nahi baitituzte gure sudokuzale aseezinek. Ezetz ordu erdian asmatu. Eta ordubetean Tira, ba...

4 5 7

6 1 2 5

4 5 1

3 9 2 4 6

1 4 9

8 2 9 6

8 2 7

2012ko ekainaren 10a • Igandea

BagaBiga

Hitz gezidunak

Denbora-pasa 19

pAurtengo Olinpiar Jokoetan borroka kiroletan lehiatuko diren hiru euskal herritarrak

1

TXALUPA

1.

IZENA

TRATULARIAK

▼ ▼ DONOSTIAKO ▼ ▼ DATILONDOEN ▼ ▼

ABARRAK

GILTZA

IBAIA

FRUITU

BEGIRADA

IRRATIKO

JUNTA-

ZUHAITZ

LASAIA

PROGRAMA

GAILUA

MOTA

▼ ▼ 3.

IZENA

SINDIKATU

ABERTZALEA

2

ZERRI AMA

JAURTIKETA

3.

DEITURA

EMEA

GURASOEKIKO

HARAN,

BAILARA

BEHI

SOBERA,

GEHIEGI

EZ ILUN

LAPURRA,

OHOINA

JUDUEN

JAI EGUN

TREBEA,

IAIOA

▼ 2.

IZENA

TXIKIA,

EZDEUSA

UKI

GARRA

ESTALKIA

BUKAERAREN

HASIERA

BOKALA

POT, PA

GURAIZE

HANDIA

IGELAREN

LEHENGUSUA

EZKIOKO

OSTATUA

ABAOA

ERRAZ

SAMUR

INDARRA

LEHENENGOA

MODUA

MASAILEKOAK

ALUMINIOA

150

IPAR EH-N,

IZUAK

JOAN ADITZA-

REN ERROA

GERRARAKO

MAKINA

IODOA

ARRAIN

MOTA

EZ EME

SUFREA

FOSFOROA

ERAMAN

PINU

MOTA

24 ORDUKO

EPEA

DIOSAL

HITZA

GIPUZKOAKO

HIRIA

JOAKI

DA

BIZKAIKO

IBAIA

3

PITXERDIA

BIZKAIKO

IBAIA

SARRERA EDO

IRTEERA

OINARRIZKO

EDARIA

JOAN DEN

URTEAN

BOKALA

1.

DEITURA

KUTXA

HANDIA

(ZAH.)

ZAKUR

KONTSO-

NANTEA

NORBAIT

2.

DEITURA

49

TITANIOA

EJERTZITOAK

BOKALIK GA-

BEKO META

OGI TXIKI

BIRIBIL

ETZANARAZIA

GIPUZKOAKO

HERRI

UROLA

KOSTAN

Hitz kateatuak

Erantzunak

Diagraman koka itzazu ondoko hitz hauek:

N

O

N

13 hizki

Espantagarria

Ribaforadarra

11 hizki

Erizaintzak

Eraikigabea

9 hizki

Aramendia

Bihozmina

Orkatilak

Segalaria

Txirimoia

Zuhirindu

8 hizki

Behealde

Ezdeusak

Hormatua

Konkortu

Lankidea

Lastaira

Maiseatu

Monakoar

Neurkera

Oilakiak

Zertzeta

Zirikatu

7 hizki

Berendu

Emaroak

Emendio

Erasoka

Gogamen

Iturria

Kateatu

Latsari

Lizoain

Ruandar

Sorbatz

Trebuku

5 hizki

Aktak

Ginen

Haiti

Kusku

Nitro

Oteme

4 hizki

Agot

Aipu

Ikus

Irun

Kaia

Mues

Onez

Taka

3 hizki

Har

Idi

Ile

Non

Ote

Tai

M U B A U S D G

M A I D E R O I A N A

T R A T U L A N T A K

Z E R R A M A T I R O

B I L A R E B A S L E A S H

A L A B A T A P A B U A S U

A B A R A S K A A I S E B I G U N

E N E R G I A Z A P L A Z T E K O A K

C L I Z I A K O A K A N O I I

B O G A T O L O S A P I N T A E

O R D U A O K A U R A

L E R O R L A T E I N O R

U R I A R T E A R M A D A K

O P I L A I A E R A T Z A N A

20 Publizitatea

Igandea •2012ko ekainaren 10a

Egitura

berria 2012ko ekainaren 10a ekonomia@berria.info

DANIEL HAMBURY / EFE

Banku

arriskutsuen

batasuna

Iker Aranburu

Lehman Brothersen porrota

jotzen da Krisi

Handiaren hasiera ofizialtzat,

haren aurretik

garai onak bukatzen

ari zirela oso garbi zegoen arren.

Banku hori erortzeak Too Big To

Fail kontzeptua albistegi eta tituluetara

eraman zuen. Handiegia

Erortzeko. Horrelakoa zen Lehman,

handiegia. Erortzen utzi zuten,

eta mundu aberatseko ekonomia

harekin batera estropezu

egin zuen. Orain arte.

Bi aukera daude handiegiak diren

bankuen arazoari aurre egiteko.

Bata da bankuak txikiago egitea,

haien balizko erorketen kalteak

txikitzeko. Hau da, beren

akziodunen eta hartzekodunen

arazoa izatea banku baten porrota,

eta ez ekonomia osoarena. Baina

bide horrek aspaldi utzi zion

trending topic izateari. Kontrakoa

gertatu da: banku gutxiago daude

orain, eta lehen baino handiagoak.

Adibiderik esanguratsuena

Espainia da: finantza erakundeen

kopurua heren batera jaitsi

da, eta prozesua artean ez da

amaitu.

Hortaz, banku handiek dakartzaten

arriskuen aurrean beste

estrategia bati ekin diote Europako

Batasuneko agintariek: bankuek

sor ditzaketen arazoen aurrean

ahalik eta babes handiena

sortzea. Espainia ez bada nahiko

handi Bankia bere kabuz salbatzeko,

EB osoak har dezala bankuen

gaineko ardura. Hautsi aurretik,

ahal baldin bada.

Horixe da, funtsean, azken asteotan

bili-bolo dabilen banku batasuna

kontzeptuaren atzean dagoena.

Kontzeptua baizik ez, bankuek

ikurrina, senyera, piperpotoa

edo union jack-aren ordez Europako

izarrak izango dituzten

unea urrun baitago oraindik.

1. Zer da banku

batasuna

Europako Batasuneko herrialde

guztietako bankuak agintaritza

eta legedi bakarraren azpian jartzea.

Hau da, aurrerantzean ez

izatea Alemaniako, Italiako edo

Estoniako bankuak, Europako

bankuak baizik.

Bankuen zuloek estatu osoak kolokan jartzen dituztela

ikusita, indarra hartzen ari da finantza erakundeak Europa

mailan gainbegiratzeko eta kudeatzeko proposamena.

2. Zertarako balioko

luke

Abantaila nagusia da arazoetan

sartzen diren bankuak salbatzeaz

—edo haien porrota kudeatze-

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

22 Bankuen batasuna

Egitura •2012ko ekainaren 10a

(Aurreko orrialdetik dator)

az— EB osoa arduratuko litzatekela.

Horrek eragotzi beharko

luke Irlandaren kasua, hots, bere

finantza sistemaren porrotak herrialde

oso bat erreskatera eramatea.

Edo Espainiarena, banku

batzuen arazoengatik estatu osoaren

bideragarritasuna auzitan

egotea. Edo Greziarena, bankuak

diruz hustutzen ari direla herritarrak

eurotan bildutako aurrezkiak

galtzeko beldur direlako.

3. Beste alde onik

Bada beste abantaila bat, politikoagoa

nolabait esateko. Bankuak

gainbegiratu beharko lituzkeen

erakundeak —Europako

Banku Agintaritzak, esaterako—

erabakiko lukeela zailtasunetan

dauden bankuen etorkizunari buruz.

Hark finkatuko luke zein finantza

erakundek egin dezakeen

porrot —haren erreskatatzea ezinezkoa

delako edo haren erorketak

kalte handirik egingo ez lukeelako—,

eta zein salbatu beharko

litzatekeen. Halako erabaki bat

bankuarekin inolako lotura ekonomikorik

edo politikorik ez

duen erakunde batek egitea errazagoa

dela dirudi. Adibide argiena,

berriro ere, Bankiarena da:

PPrekin hain lotura handiak izan

ez balitu utziko al zion hain luzaroan

Espainiako Gobernuak bere

kasa segitzen Ziur aski, ez. Arlo

horrek badu bere ifrentzua ere:

kontrol demokratikoaren galera.

Gaur egun nahiko zaila bada inor

zigortzea edo erantzukizunak

bere gain hartzea banku sistema

ongi ez kontrolatzeagatik, prozesua

Europara eramateak gehiago

urrunduko luke kontrolatzaileari

kontuak eskatzeko aukera.

4. Zeintzuk dira

eragozpenak

Estatuen beren oztopoak. Beren

bankuak porrotetik salbatzea lortu

duten batzuek ez dute orain

arriskurik hartu nahi beste estatu

batzuetakoak salbatzeko.

«Erresuma Batuak inolaz ere ez

du parte hartuko bankuen batasun

batean», esan du aste honetan

George Osborne herrialde

hartako Finantza ministroak.

Londresen finantzak egoera txarrean

egonagatik, euroren inguruko

zurrunbilotik kanpo egon

izanak merkatuen jomugatik

aparte egotea ahalbidetu diolako.

Baina hori bai, euroguneko bai

nahi du Osbornek banku batasun

bat, hartara Espainiako bankuen

arazoak konpontzea errazago

izango litzatekeelako.

5. Zer dio Alemaniak

Diru publiko Bankia salbatzeko baliatzearen aurkakoak, Bartzelonan. BIEL ALIÑO / EFE

Europako Batzordea, Mario

Draghi Europako Banku Zentraleko

presidentea eta EBko kide

asko —Frantzia, Espainia, Italia...—

alde daudela ikusita, Berlingo

gobernua apurka-apurka

iritzia aldatzen ari da. Erabat aurka

zegoen Angela Merkel krisiaren

hasieran, eta berak baztertu

zuen 2008an Lehman Brothersen

parekorik Europan ez gertatzeko

arazoei batera erantzuteko proposamena.

Ia lau urte beranduago,

AEBetako bankuek jada itzuli

dute 2008an Washingtonek TARP

programaren bidez emandako

diru publikoa eta ez dute aparteko

arazorik. Europak, berriz, azken

urteak galdu ditu elkar elikatzen

duten bi krisiekin borrokatzen,

bankuena eta estatuena.

Horregatik, orain banku batasuna

«epe erdirako» proiektua dela

esan du Merkelek. Alemanian, ordea,

denak ez dira ados. Bankuen

elkarteek diote halako proiektu

batek kalte egingo liekeela: «Euroguneko

herrialde batzuetako finantza

sektoreak nola dauden

ikusita, haien gordailuak bermatu

behar izateak arriskuak Alemaniako

finantza erakundeetara

zabalduko lituzke».

6. Banku guztiei

eragingo lieke

Hori ikusteke dago. Estatu batean

baino gehiagotan parte hartzen

duten bankuak —Santander,

Credit Agricole, Deutsche

Bank...— Europa osoan gainbegiratzea

logikoa da. Baita estatu batean

soilik egon arren handiak

izateagatik banku sistema osoa

kolokan jartzeko gaitasuna dutenak

ere, hala nola Caixa, Bankia,

edo Caisse d’Epargne. Hortik beherakoak

ere —haien artean euskal

kutxak— Europan kontrolatzeko

eskatu dute askok.

7. Zer elementu behar

ditu

Milioi euro

Erresuma Batua

Alemania

Danimarka

Irlanda

Frantzia

Espainia

Belgika

Herbehereak

Suedia

Grezia

Austria

Finlandia

Portugal

Italia

Eslovenia

Hungaria

Polonia

Letonia

Luxenburgo

Eslovakia

Zipre

Lituania

Besteak*

EB-27

Likidezia

neurriak

197.730

421.130

87.150

121.190

Aktiboak

arintzeko

ITURRIA: EUROPAKO BATZORDEA

Onartutako

laguntzak

850.300

620.330

600.110

570.110

351.100

336.960

325.370

313.300

161.560

108.470

91.250

54.000

47.450

20.000

12.250

10.330

9.240

8.780

7.320

3.460

3.000

1.740

0

4.506.470

Lehen-lehenik, arau berak. Basilea

III prozesuarekin gutxieneko

kapital eskaerak bateratzen diren

arren, kapitala zehazki zer

den erabakitzeko garaian ez dago

adostasunik. Espainiako Bankuak

agindutako zuzkidura

arruntak, esaterako, ez dira kapitaltzat

hartu izan. Bigarrenik, finantza

erakunde guztiak gainbegiratuko

lituzkeen organu bat behar

da. Europako Banku Agintaritza

izan liteke, baina gaur egun

dituen eskuduntzak, langileak

eta bestelako bitartekoak asko

handitu beharko lituzke. Gainera,

Londresen du egoitza eta ez dirudi

Erresuma Batuak prozesuan

parte hartuko duenik.

8. Gordailuekin, zer

BPG %

50,1

24,8

256

370,3

18,2

31,7

92,2

32,1

46,6

47,1

32,1

30,0

27,5

1,3

34,1

10,5

2,3

48,9

17,6

5,3

17,2

6,3

0

36,7

Erabilitako laguntzak

1.111.840

3.289.550

Bermeak

Onartutako laguntzak

Erabilitako

laguntzak

301.500

252.550

157.410

413.280

116.390

88.800

72.360

95.160

20.700

38.850

27.110

120

5.240

4.050

2.150

2.240

0

2.330

4.940

0

2.820

0

0

1.607.980

287.810

Kapitalizazioa

BPG %

17,8

10,1

67,2

268,5

6

8,4

20,5

16,1

6,0

16,9

9,5

0,1

3,0

0,3

6,0

2,3

0

13,0

11,9

0

16,1

0

0

13,11

598.050

* Bulgaria, Txekia, Estonia, Malta eta Errumaniak ez zuten finantza erakundeei laguntza

emateko eskemarik onartu

Gordailuak babesteko funts bateratua

sortu beharko litzateke.

Gaur egun, EBko kide bakoitza

arduratzen da herritarrek bankuetan

duten dirua edozer gertatuta

ere bueltan jasoko dutela

bermatzeaz. Muga batzuekin herrialde

batzuetan —100.000 euro

Espainian edo 70.000 euro Frantzian—,

edo mugarik gabe beste

batzuetan —Irlanda, Grezia, Alemania...—.

Baina sistema horren

arazoa agerian uzten ari da Greziako

krisia: herrialde horrek eurogunea

utziko duela dioten informazioek

milaka milioiren ihesa

eragin dute beste herrialde batzuetara,

gaur egun euro indartsua

dena bihar drakma ahula

bihurtzeko beldurra dela eta. Greziaren

ondoren Espainiak ere euroa

uzteko aukerak, oso urrunekoa

irudikatu arren, dagoeneko

ekarri du gipuzkoar eta nafar batzuk

Hendaian banku bila aritzea.

Gordailuak Europa osoan

bermatuz gero kapital ihes horiek

ez lukete zentzurik, beti ere

euroa uzten duen herrialdeko herritarren

dirua ez baldin bada automatikoki

diru berrira trukatzen.

Eta hortxe dago koska: banku

sistema oso batek porrot

egingo balu prest al legoke Alemania

haien aurrezkiak osorik

bermatzeko Ziur aski, ez. Horregatik

dio epe luzeko proiektua

dela: banku batasunak funtzionatzeko

beharrezkoa da Europako

Batasuna are gehiago batzea,

hartara inork euroa uzteko beharrik

edo gogorik izan ez dezan.

9. Bankuak salbatzeko

funts komunak

behar al dira

Hori izango litzateke bankuen batasun

baten ondorio logikoa. Baina

horretan ere Alemania uzkur

dago eta jada baldintzatu du Europako

Batzordearen lehen plana.

Asteazken honetan, Michel

Barnier Finantza Zerbitzuetako

komisarioak egindako proposamenean

ez da funts bateraturik

azaltzen. Komisarioak berak aitortu

du hori nahi zuela eta epe luzean

gerta daitekeela, baina atzera

egin du, ezezko asko jasotzen

ari zelako. Horren truke, estatu

bakoitzak bankuak berregituratzeko

funtsa izatea eta elkarri dirua

utzi ahal izatea proposatu du.

Funts horietarako dirua finantza

erakundeek beraiek jarri beharko

luketela ziurtatu du Barnierrek.

Baina prozedura hori, aurrera

egingo balu ere, ez litzateke

2018ra arte indarrean jarriko. Bitartean,

EFSF behin-behineko

funtsak eta ESM iraunkorrak estali

beharko lituzkete Europako

bankuak. Lehen jasotzailea, Espainia.

2012ko ekainaren 10a • Egitura

Bankuen batasuna 23

1,6 bilioi euroko faktura

Finantza krisia hasi zenetik, milaka

milioi euro bideratu dira finantza

erakundeak erreskatatzeko; 60

bankuk laguntza zuzena jaso dute.

Ivan Santamaria

Bilioi erdiko ‘bazuka’

baimendu zion

AEBetako Kongresuak

Bushen administrazioari

Gordailuak bermatzen

lehena izan zen Irlanda;

erreskatea ekarri zion

erabakiak

Ez badugu dirurik jartzen,

jainkoak gorde

gaitzala!». Henry Paulson

AEBetako Altxor

idazkariaren abisua

zen, 2008. urteko udazken ilunean.

Finantza erakundeak onbideratzeko

gobernuak milaka milioi

bideratzea ezinbestekoa zela ikusarazi

nahi zien Paulsonek Kongresuko

ordezkariei. Asko saiatuta,

lortu zuen helburua, eta ondoren

gertatu zena aski ezaguna da:

bankuak diru publikoaren bidez

erreskatatzea lehentasun bihurtu

zen, lehenbizi AEBetan eta ondoren

mundu osoan. Kosta ahala

kosta.

Finantza krisi batekin eztanda

egin zuen urakana jatorrira itzuli

dela esan liteke. Berriro ere, bankuetan

daude arazo nagusiak. Espainiakoak

dira, baina baita Portugalgoak

edo Ziprekoak ere. Ironikoa

da lau urte eta erdi geroago

oraindik ere bankuak garbitzeko

neurrien beharrari buruzko eztabaidak

jarraitzea. Egia da finantza

sistema ez dela krisiaren aurretik

zuen egoerara itzuli —eta,

neurri batean, eskerrak—, baina

gobernuek zerbaitetan kemena

izan badute, bankuei laguntzeko

nahi adina diru ematean izan

dute.

Ziur asko, krisiaren hasierari

emandako erantzunetan daude

gaur egungo arazoak ulertzeko

arrazoi batzuk. AEBek eman zuten

lehen pausoa. Lehman Brothers

erori eta aktibo kutsatuen

arazoaren tamaina ikusita, sekula

egindako esku hartze publikorik

bortitzena erabaki zuen George

W. Bush errepublikanoaren gobernuak.

Kapitalismoaren eta

merkatu librearen gotorlekuan,

ez zen erabaki erraza izan. Erreskatea

edo nazionalizazioa hitz tabuen

erabilerak sortu zituen zalantzen

eta gogoeta etikoen kronika

landua eskaini zuen Andrew

Ross Sorkin kazetariak Too big to

fail (Handiegiak erortzeko) liburuan.

Bigarren saioan, eskatzen zuen

bazuka eman zion Kongresuak

Henry Paulsoni: 700.000 milioi dolar,

bilioi erdi bat euro, arazoak zituzten

erakundeetatik aktibo kutsatuak

erosi eta bankuen balantzeak

garbitzeko. Planaren

fidagarritasuna indartzeko, gainera,

estatuak AEBetako banku

nagusi guztietan akzioak erostea

bultzatu zuen Paulsonek, agintariak

limurtuta.

AEBek erantzun osoa eta bateratua

eman zuten. Europak ez.

Kapitolioak esku hartze publikorako

funtsak baimendu eta ordu

gutxira, Alemania, Erresuma Batua

eta Italiako agintariak Parisen

bildu zituen Frantziak. Bilera

horrekin Europa osoko erreskate

plan orokor bat bultzatzen saiatu

zen Nicolas Sarkozy hiperaktiboa.

Ideia hilik jaio zen, Alemaniak

baztertuta. «Herrialde bakoitzak

dagozkion ardurak hartu

beharko ditu barne mailan», laburtu

zuen Angela Merkel kantzilerrak.

Horrek ez du esan ezer mugitu

ez zenik. Kontrakoa gertatu zen,

baina krisiak daudenetan Europak

egiten ohi duen estiloarekin,

norbere kabuz. EBko legediak

ezartzen zuenari jaramonik egin

gabe, bankuetan zeuden gordailu

guztiak bermatuko zituela iragarri

zuen Irlandak, azkenean herrialdea

porrot eta erreskateraino

eramango zuen erabakia. Laster

gauza bera egin zuen Greziak.

Tentsioa azkar handitu zen. Euroguneko

beste bazkideei leial ez

izateagatik bi herrialde horiei

isun gogorra jartzea exijitu zion

Alemaniak Bruselari. Akusazioa

aireak eramango zuen azkenean,

Alemania bera izan zelako gordailu

guztien balioari gobernuaren

bermea eman zion hirugarren

herrialdea.

Erreskatea jaso zuten banku handienetakoa da Dexia. JULIEN WARNAND / EFE

60 finantza erakunde, guztira

11

Alemania

Sachsen LB, IKB, Hypo Real Estate, Bayern

LB*, Nord LB, SDB mbH, Commerzbank, West

LB, HSH Nordbank, LBBW, Sparkasse

KölnBonn

6

Irlanda

Anglo Irish Bank, Bank of Ireland, Allied Irish

Bank,INBS, EBS, Quinn Insurance

5

Danimarka

Roskilde Bank, Fionia Bank, Amagerbanken,

Eik Banken Max bank

4

Herbehereak

ING*, Aegon, SNS REAAL, ABN Amor

2

Belgika

KBC, Ethias Group

1

Bel. Fra. Lux.

Dexia*

1

Frantzia

Caisse d’Epargne

Banque Populaire

bateratzea

ITURRIA: EUROPAKO BATZORDEA

2

Grezia

ATE, T Bank

1

Bel. Fra. Her.

Fortis

1

Luxenburgo

Kaupthing Bank

Luxembourg

7

Espainia

CCM, Cajasur, CAM, NCG Banco, Unnim,

Catalunya Banc, Banco de Valencia

5

Austria

Hypo Tirol, BAWAG, Hypo Group Alpe Adria*,

Kommunalkredit Österreichische

Volksbanken AG*

5

Erresuma Batua

Bradford & Bingley, Northern Rock, Lloyds

Banking Group, Royal Bank of Scotland,

Dumfermline Building Society

3

Letonia

Mortgage Bank of Latvia, Parex Banka,

Latvian Mortgage & Land Bank*

2

Portugal

BPP, BPN

1

Finlandia

Kaupthing Bank

1

Eslovenia

Nova Ljubljanska

Banka

1

Hungaria

FHB Jelzalogbank

1

Suedia

Carnegie Investment

Bank

* Lehia Batzordea ikertzen ari den kasuak

Amaitu gabeko ordaina

Erresuma Batuak onartutako estrategian

oinarrituta, azkenean

gutxieneko baldintza batzuk

adostu zituzten euroguneko herrialdeek.

Finantza sistemako

erakundeei behar adina likidezia

eta bermeak emango zitzaizkien,

eta arazoak zituzten erakundeetan

kapitala sartzea baimenduko

zen. Herrialde bakoitzak erabakiko

zuen nola egin, eta plan horiek

Bruselaren oniritzia beharko zuten.

Lehentasuna beste Lehman

Brothers bat eragoztea zenez, garrantzi

sistemikoa zuten bankuei

egokitutako programak nagusitu

ziren. Europako Batzordeak gordailu

guztiek berme bera izatea

proposatu zuen, arrakastarik

gabe. Asteon biziberritu den eskaera

da. Akordioari jarraituz, bi

bilioi euroren laguntzak onartu

ziren.

Finantza sektorea onbideratzeko

ekintzak orduan hasi ziren, eta

prozesua ez da oraindik bururaino

eramatea lortu, Bankiaren eta

Espainiako bankuen egoera petralak

agerian uzten duen modura.

Bitartean, milaka milioi euro

agindu eta gastatu dira egonkortasunaren

izenean.

Europako Batzordeak dituen

azken datu ofizialen arabera,

2008. eta 2011. urteen artean 4,5 bilioi

euroren laguntzak aurreikusi

zituzten batasuneko 27 herrialdeek

finantza erakundeei laguntzeko.

EBko barne produktu gordinaren

%36 baino gehiago da. Ez

zen diru guztia erabili, baina behar

izan balitz, hainbeste gastatzeko

prest zeuden herrialdeak.

Diru gehiena maileguak eta kredituak

hartu ahal izateko bermeei

dagokie. Bestalde, erakundeak

kapitalizatzeko 600.000 milioi

euro gertu zituzten gobernuek.

Benetan gastatu den diruari

buruzko informazioa ez dago eguneratua.

Azken datuak 2010. urte

artekoak dira, baina, hala ere, kopuru

itzelak dira. Guztira, 1,6 bilioi

euro bideratu zaizkie finantza

erakundeei, EBko BPGaren %13.

Diru gehiena — hamar eurotik

zazpi — bermeak dira. Fakturarik

garestiena Irlandak du. Errepublikak

413.280 milioi bideratu

ditu, BPGaren %268. Finantza

sektorearen tamaina ekonomia

errealarena baino askoz ere handiagoa

izatea da Irlanda erreskatearen

sokatik urkatu zuena.

Erresuma Batuak 300.000 milioi

gastatu ditu bankuei laguntzeko.

Dirutza bada ere, aurreikusi zuenaren

heren bat baino ez da.Alemaniak

252.000 milioi jarri ditu.

Soilik bost herrialde libratu dira

bankuak erreskatatu behar izateaz.

Europa osoko 60 bankuk estatuen

laguntza zuzena jaso dute,

Europa Batzordeko Lehia Saileko

dokumentazioaren arabera. Kapitalizazio

neurrietatik aparte,

gehienek berregituratzeko babesa

jaso dute, eta dozena bat likidatzeko

prozesuak ere eman dira.

Erakunde boteretsu ugarik zergapekoen

erreskatea eskatu behar

izan zuten, batez ere 2008. eta

2009. urteen artean. Lloyds, Royal

Bank of Scotland, eta Northern

Rock kapitalizatzeko 82.000 milioi

euro erabili zituen Erresuma Batuak.

Beneluxeko herrialdeek ere

makina bat arazo izan zuten.

Oraindik Dexia behin betiko likidatuko

den edo ez erabaki gabe jarraitzen

du. Fortisek eta INGk ere

diru publikoa jaso zuten. Alemanian

11 erakundek laguntza behar

izan dute. Gehienak txikiak

ziren, Commerzbank izan ezik.

EBko lehia agintaritzak sei kasu

ikertzen ari da.

Euroguneko krisia amaitu ez

denez, ez dira azken laguntzak

izango. Espainiak eraikuntzako

aktiboekin dituen arazoetatik

aparte, Portugalek 6.600 milioi bideratu

berri ditu bankuen egoera

indartzeko, eta Ziprek ere onartu

du dirua eman beharko diela.

24 Hitz bitan

Bakarrizketan

Prezioa

kalitatearen

aurretik

Aitziber Arzallus

1 Zer gertatzen da El Corte Inglesera

beherapenak iritsi direla, eta ez

hala nolakoak: %20 jaitsi ditu elikadurako

eta drogeriako 5.000 produkturen

prezioak.

2 Zergatik Merkatu kuota etenik

gabe galtzen ari delako eta lehiakideak

geroz eta urrunago dituelako.

3 El Corte Ingles beti izan da denda

kate esklusiboa eta berezia. Beti lehenetsi

izan du kalitatea, prezioaren

ondoan. Ze itxura emango du

orain Garesti ospeaz nazkatu egin

da eta bezeroei kasu egitea erabaki

du. «Hamarretik bederatzik esaten

digute oso onak garela, baina oso garestiak»,

aitortu zuen aurrekoan Victor

del Pozo kateko elikagaien saileko

erosketen arduradunak. «Gure lehiakideek

prezioak jaitsi dituzten bitartean,

gu egonkor mantendu gara. Hori

akatsa izan da. Ez daukagu kostu baxuko

banaketa kate bat izateko intentziorik,

baina Mercadonarekin eta Carrefourrekin

lehiatu nahi badugu, espabilatu

beharra daukagu».

3 Prezioak jaitsita, bi kate horiekin

lehiatzeko moduan izango da Akaso,

baina oraingoz oso urrun ditu.

Mercadona da Espainiako lehen banaketa

enpresa, merkatuaren

%14,7arekin; Eroski bigarrena,

%9,7rekin; eta Carrefour hirugarrena,

%7,5ekin. El Corte Inglesek, aldizm

merkatuaren %4,4 besterik ez du

kontrolatzen, eta galtzen ari da.

3 Nor estutuko du prezioak horrenbeste

jaisteko «Inor ez», banaketa

kateko iturrien arabera. Markarik ez

dutela baztertuko eta hornitzailerik ez

dutela estutuko ziurtatu dute. Supermerkatu

guztietarako erosketak gune

bakar batetik eginez, barne sistema

optimizatuko dutela, eta irabazi tarteak

txikituko dituztela, salmenten

bolumena handitzearren.

Egitura •2012ko ekainaren 10a

Munstroa armairutik atera da

Titulutik haratago

Ivan Santamaria

Reuters agentziak arrazoi

izanez gero, lerro hauek argitaratzen

direnerako bankuak

erreskatatzeko laguntza

eskatua izango du

Espainiak. Dena den, ez du hainbesteko

garrantzirik honezkero eskaera gertatu

den edo ez, azken egunotan geroz eta garbiago

geratu delako Raxoiren gobernuari

oso zaila izango zaiola atzerriko laguntzarik

gabe finantza sektorea onbideratzeko

behar diren funtsak lortzea. Galdera nagusia,

hortaz, ez da finantza sektorearen

erreskatea egingo den edo ez, baizik eta

noiz eta, batez ere, nola gauzatuko den, laguntza

izateak ez duelako esan nahi doakoa

izango denik.

Sinesgaitza da Espainiari gertatu zaiona.

Subprime hipoteken anabasari erantzuteko

munduan zerbait egin bazen,

hori diru publikoa barra-barra jartzea

izan zen. Lehman Brothers bis batek finantza

sistema globala pikutara bidali

baino lehen, gobernuek nahiago izan zuten

bankuen barrabaskeria guztiak zergapekoen

lepotik ordaindu. AEBek eta

Europak, gutxienez, bost bilioi euro atera

zituzten patrikatik, sistema guztia onbideratzeari

lehentasun guztia emanda.

EBko barne produktu gordinaren %36,

bankuen zerbitzura.

Erreskate operazio erraldoia izan zen,

batez ere AEBetan eta Erresuma Batuan.

Orduan inork ez zekien aktibo kutsatuak

zenbat balio zuten, nork zituen eta non

zeuden. Dirutza erabili zen, eta horrek ere

galdera etikoak sortu zituen. Gizartearen

haserrea ere bai. Bankuen praktika arris-

Luis de Guindos Ekonomia ministroa, Espainiako Kongresuan. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

kutsuak eta bankarien puztutako ordainak

zalantzan jarri ziren. Azalpenak

eman ziren, batzorde, ganbera edo akziodun

batzarren aurrean. Ziur asko, finantza

sektorearen garbiketa ez da iritsi hasieran

esaten zen muturreraino, JP Morganek

orain dela gutxi deribatuetan izan

duen galera lotsagarriak agerian utzi zuenez,

baina urrats batzuk egin ziren.

Bitartean zer ari zen gertatzen Espainian

Bada, ezer gutxi. Espainiako finantza

sistema munduko onenetarikoa zela

errepikatzen zuten Zapatero presidenteak,

Solbes ministroak eta Miguel Angel

Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko

gobernadoreak, mikrofono bat aurrean

zuten bakoitzean. Espainiako bankuen

eta aurrezki kutxek ez zuten subprime hipotekei

lotutako aktibo kutsaturik, eta,

hortaz, ez zegoen erreforma sakon baterako

premiarik.

Tesi horrek balio izan zuen, gutxienez,

Irlandaren erreskatea gertatu zen arte.

Orduan nahiko garbi geratu zen aktibo

kutsatuak ere eraikuntzako burbuila baten

eztandaren ondorio ere izan zitezkeela.

Irlanda ez zen Espainia, noski. Errepublikako

bankuen tamaina ikaragarriak

gobernuaren bermea eta kaudimena jan

zituen. Espainia, garai horretan, finantza

sektorea berregituratzeko prozesu nahasi

batean sartuta zegoen, arazoak atzeratzea

baino lortu ez duen trikimailua.

Orain arreta bankuen egoerari jarriz,

behintzat, munstroa armairutik ateratzea

lortu da. Beste herrialde guztiek 2009

eta 2010 urteetan egin zuten ariketari aurre

egiteko ordua da. Zergatik hain berandu

Arrazoi pixka bat dute hor ELA eta

CIG sindikatuek asteon egin duten salaketan.

Botere ekonomiko eta politikoen

arteko lotura indartsuek gaia deseroso

bihurtu dute gobernuentzat. Inork ez

zuen bazkide leiala eta kide hurkoa izorratu

nahi. Orain, erantzukizun falta

hura erreskatearen ispiluan iltzatuta geratuko

da, izorratu eta faktura ordainduko

duena gizarte osoa izan arren.

Asteko enpresak

Mondragon

125 milioi euro

irabazi ditu

Befesa

Lanera,

800 kilometrora

Kutxabank

Gizarte ekintza

hipotekentzat

Corrugados

60 lanpostu

arriskuan

4 Horrek zer esan nahi du Lehen

sekulako irabazi tartearekin jokatzen

zuela. Prezioak oso garesti zituztela,

alegia.

MONDELO / EFE

Krisiari indartsu erantzuten

ari zaio Mondragon taldea.

Hazkunde garaietako etekinetara

iritsi gabe, baina zenbaki

gorrietatik urrun. Iaz,

125 milioi euro irabazi zituen,

2010ean baino %30 gutxiago,

baina 2009an halako bi.

Jose Maria Aldekoa taldeko

presidenteak ontzat jo du

emaitza: «Egoera gorabehera,

nazioartekotzeari bultzada

eman diogu eta aurreko

urteko enpleguari eutsi

egin diogu».

Bihar mugagabeko greba

hasiko dute Ortuellan (Bizkaia)

Befesa Limpiezas Industrialeseko

langileek. 47

langileko enpresa da, eta

horietatik 27 lekualdatu egin

nahi ditu zuzendaritzak, Espainiara.

Cartagenara joatea

proposatu die 25i eta

Sevillara beste biri; gaur

egungo lantokitik 800 kilometrora,

hain zuzen. Langileen

arabera, «ezkutuko kaleratzeak»

dira lekualdaketa

horiek.

Kutxabank osatzen duten

hiru erakundeetako gizarte

ekintzen sailek plan bat jarri

dute abian, gizartean baztertuta

egon eta hipoteka

ordaindu ezin dutenei laguntzeko.

Programa Kutxabankeko

bezeroentzat da,

eta zazpi milioi euroko aurrekontua

du. Etxelan jarri

diote izena. Banatuz-ek eta

Bilduk kritikatu egin dute

egitasmoa, gizarte ekintzako

dirua finantza beharretara

bideratzeagatik.

Azpeitiko Corrugados enpresako

langileek greba egingo

dute hilaren 15etik 22ra,zuzendaritzak

beste 60 lagun

bota nahi dituela salatzeko.

Urtea ehun kaleratzerekin

hasi zuten.Bost milioi euroko

mailegu baten truke,zuzendaritzak

besterik ez zuela

egingo agindu zien Eusko

Jaurlaritzari eta Gipuzkoako

Foru Aldundiari,hori baitzen

jarri zioten baldintza,2016ra

arte 305 lanpostuei eustea.

Enpresak hitza jan du.

2012ko ekainaren 10a • Egitura

Adi datuari

1,2

pIruzurra. Erdiko mailako eta

luxuzko ibilgailu berrien salerosketan

iruzur egin zuen sare

antolatu bat atzeman du Bizkaiko

Ogasunak. Iparraldeko

kontzesionarioetan Bizkaiko

bezeroentzat autoak erosi eta

fakturak faltsutzen zituzten,

autoak Hegoaldean erosi zituztela

irudikatu eta BEZa ez

pagatzeko. Kasuak 267 herritarri

eragin die, eta iruzurra 1,2

milioitik gorako izan da.

9

60

Aste honetan entzunak

pErretiro adina, Iparraldean.

Hauteskunde kanpainan iragarri

bezala, 2010ean Nicolas

Sarkozyk egindako pentsioen

erreforma leundu egin du

François Hollandek, Frantziako

presidente berriak. Berriro

ere 60 urterekin erretiroa hartzeko

aukera izango dute ipar

euskal herritarrek, baina 41 urtean

edo 41,5 urtean kotizatu

ostean. Azaroaren 1ean jarriko

da indarrean neurria.

2.334

pLangabe gutxiago. Maiatzean

jaitsi egin da langabeen

kopurua Hegoaldean: 2.334

lagun gutxiagok zuten izena

emana enplegu zerbitzuen

bulegoetan. Krisi garaian langabeziaren

edozein jaitsiera

da berri ona. Baina maiatzean

langabeziak beti behera egiten

duenez, aurtengo jaitsiera

ez da izan horren adierazgarria.

210.457 langabe daude

oraindik.

pSalaketa, diru publikoa xahutzeagatik.ELAk eta Galiziako CIGek Auzitegi Gorenean salatu

dituzte, diru publikoa xahutu dutela egotzita, Mariano Raxoi Espainiako gobernuburua eta haren

aurretik kargu berean egondako biak —Jose Maria Aznar eta Jose Luis Rodriguez Zapatero—, azken

urteetan Espainiako Ekonomia Ministerioaren ardura izan dutenak —Rodrigo Rato, Pedro

Solbes, Elena Salgado eta Luis de Guindos— eta Espainiako Bankuko azken bi gobernadoreak

—Jaime Caruana eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez— . Egoeraren erantzuleak, baina, bederatzi

horiek baino gehiago direla nabarmendu dute bi sindikatuetako arduradunek.

«Europako agintariak

gela batean giltzatuko

nituzke plan oso bat

hitzartzen duten arte»

CHRISTINE LAGARDE

Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria

«Alemaniari eskerrak

eman behar dizkiogu,

bide egokia zein den

erakusten ari zaigulako»

MARIO MONTI

Italiako lehen ministroa

«Ez gara gai

euskal sindikalismoak

hartu beharreko bideaz

eztabaidatzeko»

AINHOA ETXAIDE

LABeko idazkari nagusia

Garapen

endogenoa

Asteari so

Joseba Garmendia

Garapen endogenoaren

kontzeptua

80ko hamarkadatik

hedatu

da. Politika industrial

eta erregional klasikoetatik

ezberdintzen da: garapenean

lurralde-ikuspegia erabiltzen

dute, ikuspegi funtzionalaren ordez;

ez dute kapitalaren eta lanaren

mugikortasuna lehenesten,

lurraldean dagoen ahalmena baizik;

zerbitzuak eskaintzen dituzten

bitarteko erakundeen bitartez

(hala nola garapen agentziak,

berrikuntza erakundeak, fundazioak,

turismo erakundeak…)

gauzatzen da, eta enpresen finantzaketa

zuzena ekiditen dute neurri

batean; antolaketa eta kudeaketa

metodo deszentralizatuak

eta parte-hartzaileak erabiltzen

dituzte, baita tokiko aktoreen arteko

interakzio eta arautze forma

berriak ere.

Garapen endogenoak lurralde

edo herri bakoitzeko garapen

iraunkorra sustatzea du helburu.

Bidea eskualde horrek dituen garapenerako

tresna eta indar guztien

gainean eragitea da, tresna

zein indar horien arteko sinergia

edo efektu positibo partekatuak

sortu eta hobetzeko asmoz. Tresna

eta indar horien artean komunitatea,

kultura, harreman dentsitatea,

identitatea, sormena,

ezagutza, berrikuntza, ahalmen

ekintzailea eta eskualdearen baliabide

eta ondareak kokatzen dira.

Era praktikoan, tokiko baliabideak

erabiltzen dira tokiko aktoreek

diseinatzen, kudeatzen

eta kontrolatzen dituzten egitasmoetan.

Garapen endogenoa ikuspegi

ezberdin eta osagarrietatik irabazi

du. Adibidez, garapenaren

ikuspegi populistatzat jotzen diren

garapen auto-zentratua edota

garapen parte-hartzailea lurraldeen

ahalmenen balorazio positiboan,

askotan baikorregian, oinarritzen

dira. Populazioaren beharren

estaldura egokia eta tokiko

ekimenen arrakasta bermatuta

omen legoke populazioak egitasmoak

definitu, bera gain hartu

eta kontrolatzen dituenean,

nahiz eta baliabideak eta inbertsioak

urriak izan. Ikuspegi

hauen alde positiboez gain (mota

Hitz bitan 25

guztietako baliabideen erabilgarritasuna

baloratzea, eskualdeko

ahalmenei garrantzia ematea,

herritarren akzioan oinarritzea,

beharren asetzeari enfokatzea,

balore demokratikoen indartzea…),

ahuldade garrantzitsuak

erakusten dituzte: sarritan ahazten

da garapena kapital metaketaren

arabera ere artikulatu behar

dela eta aurrezkia eta inbertsioa

beharrezkoak direla; iraunkortasun

ekonomikoa errazten

duten mekanismoei arreta gutxi

eskaintzen zaie; ez da egoki baloratzen

produkzioaren antolaketa;

ez da kontutan hartzen ekonomia

lokalak estatuko zein nazioarteko

sistema produktiboetan

txertatuta daudela.

Beste ikuspegi osagarri bat giza-garapenarena

da, neurri batetan

Amartya Senen ekarpenetan

edaten duena. Ikuspegi honek,

garapen prozesuaren nukleoan

giza-ahalmenen garapena, eta populazioaren

ahalmen sortzailea

zehatzago, ezarri ditu. Ahalmen

hauengan faktore kulturalek eragiten

dute, hala nola lanerako grina,

aurrezte ahalmena, pertsonen

eta tokiko erakundeen arteko

harremanak erregulatzen dituzten

arauek, ahalmen ekintzailea…

Faktore kulturalak,

askatasuna eta gizakion ongizatea

azpimarratzen ditu, baina sarri

aintzat hartu gabe ekonomiaren

indarrak eta mekanismoak.

Praktikan ildo honetan gauzatutako

ekimenak asistentzia-izaera

dute, eta garapen ekonomikorako

prozesuak bultzatzerakoan motz

geratu dira, prozesua beraren

iraunkortasuna arriskuan jarriz.

Ikuspegi ebolutiboak hazkuntza

eta egiturazko aldaketa aztertzerakoan,

endogenoak diren lau

indarren gainean ezartzen du

arreta: produkzioaren antolaketa,

berrikuntzen difusioa, lurralde-dinamika

eta urbanoa, eta instituzioen

bilakaera. Elikatzen

den eredua proposatzen dute, soberakina

atzera lurraldean inbertituz.

Horrela sistema produktiboaren

eraldakuntza etengabea

bermatuko litzateke.

Esan bezala, ikuspegi horiek

guztiak osagarriak dira, eta ikasgai

baliotsuak eskaintzen dizkigute

guztien artean: ekonomia,

gizarte, ingurugiro, instituzio, politika

eta kultura eremuko faktoreen

gainean eraiki behar dira garapen

politika zehatzak. Aipaturiko

faktore horiek modu berezian

konbinatzen direnez herri

edota eskualde bakoitzean, konbinaketa

berezi horri erantzun

behar dio tokiko garapen endogenoko

esperientzia bakoitzak.

26 Elkarrizketa

Egitura •2012ko ekainaren 10a

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Antxoka Urzainki · Createch Medical enpresako zuzendaria

«Iraultza digitalak lanbideak

sortuko ditu medikuntzan»

Krisiari aurre erraz egiten ari diren enpresa horietako bat da

Mendaroko Createch Medical hortz protesien fabrikatzailea.

Liderra da sektorean, eta hala jarraitu nahi du. Urtez urte

fakturazioa %25 eta %30 artean handitzea espero du.

Aitziber Arzallus Mendaro

Egoitza berria inauguratzeak berekin

dakarren urduritasuna

atzean utzita, bidaia eta bidaia artean,

Egiturak Mendaron harrapatu

Antxoka Urzainki (Eibar,

1974) Createch Medical enpresako

zuzendaria.

G Joan den astean inauguratu zenuten

Createch Medicalen egoitza

berria Mendaroko (Gipuzkoa) Kurutz-Gain

industrialdean, baina enpresa,

berez, ez da sortu berria.

E Ez, Createch ia kasualitatez

sortu genuen, duela sei urte. Eibarko

Bista Eder hortz klinikatik

Egile zentro teknologikora etorri

ziren, pieza batzuk egiteko eskatzera.

Pieza nahiko sinpleak ziren,

torlojutxo eta euskarritxo batzuk,

baina zehaztasun handiz

egin beharrekoak. Horretan da

aditua Egile, gauzak doitasun eta

zehaztasun handiz fabrikatzen,

sektore askotarako: aeronautikarako,

makina-erremintarako...

baina, artean, sekula ez odontologiarako.

Pieza haiek egitean jabetu

ziren beste negozio aukera batzuk

bazeudela.

G Hortz protesien mundua aurkitu

zuten.

E Protesiak metal urtuarekin

egiten ziren lehen, eta orain ere

bai, neurri handi batean. Aurrena

hortz-haginen molde bat egiten

da, eta gero, molde horren arabera,

metala urtzen da. Oso zehaztasun

gutxiko teknika bat da, ordea,

egokitzeko zaila, pazientearentzat

deserosoa... Horregatik, gauza

bera beste modu batera egin zitekeen

ikertzen hasi ziren Egilen,

eta ikusi zuten CAD-CAM [ordenagailu

bidezko diseinua eta fabrikazioa]

teknikarekin emaitza

onak lor litezkeela, material aukerak

biderkatzen zituelako eta zehaztasuna

asko hobetzen zuelako.

Ordura arte industrian erabilitako

teknologia hura protesietara

egokitu eta Createch Medical sortu

genuen, 2006ko urtarrilean.

G Zuen jarduera guztia hortz protesiak

egitera mugatzen duzue

E Hortz protesiak dira gure negozioaren

ardatza, eta horretan

aritzen gara egunerokoan, baina

egin izan ditugu aurpegi-masailetako

protesiak ere paziente onkologikoentzat

eta malformazio genetikoak

dituztenentzat. Gurutzetako

erietxearekin eta Donostiako

ospitalearekin lankidetzan

garatutako proiektuak izan dira.

Oraingoz, ordea, arlo horretan,

ikerketa fasean gaude.

G Norekin lan egiten duzue: erietxeekin,

dentistekin...

E Protesiak egiten dituzten laborategiekin.

Dentistek laborategi

horiei eskatzen dizkiete protesiak

eta guk saltzen dizkiegu.

Ahoko modelo bat bidaltzen digute,

eta guk digitalizatu eta diseinu

bat egiten dugu. Laborategiaren

oniritzia jasotzen dugunean, protesiaren

egitura fabrikatzen

dugu. Lana eurek bukatzen dute,

guk egindako egiturari estetika

eta funtzionalitatea eurek ematen

diote, pazientearen beharren

arabera.

G Sektorean munduko liderrak zarete.

Nolatan horrenbesteko arraskata

Lehia gutxiko sektorea al da

E Hasi ginenean, ia bakarrak ginen

sektorean. Beste bi enpresa

multinazional bakarrik zeuden

munduan, bata AEBetakoa eta

bestea Suediakoa. Oso produktu

berria zen, eta gure lehiakideak

ez ziren beste enpresa batzuk,

beste teknika bat baizik, metal

urtu bidezkoa. Sei urteotan sortu

dira gure teknika bera erabiltzen

duten enpresak, metalurtutik

mekanizatura pasatu direnak,

baina urteak atzetik doaz.

G Aurten hiru milioi euro fakturatzera

iritsi nahi duzue, eta datorren

urteetan, urtero %25 eta %30 artean

haztea espero duzue.Nola egingo

duzue hori

E Nazioarteko merkatuetara zabalduta.

Espainian erreferentzia

gara, guk saltzen dugu gehien,

eta Europan zabaltzea da hazten

jarraitzeko daukagun bidea. Europak

biztanleria nahiko zaharra

du eta diruduna; horregatik da

guretzat merkatu interesgarria.

Bakarrik haztea, ordea, zaila da

eta sektoreko beste enpresa batzuekin

aliantza lokalak eta globalak

bilatzen ari gara. Dagoeneko

ordezkaritza propioak ditugu

Herbehereetan eta Alemanian,

eta beste herrialde batzuetara ere

iristen gara laborategiekin ditugun

lankidetza hitzarmenei esker.

G Asko esportatzen al duzue atzerriko

merkatuetara

E Orain esportazioak salementen

%15 inguru dira, baina urte

batzuetan %80 izan daitezen nahi

dugu.

G Ekoizpena asko handitu beharko

duzue horretarako, eta ekoizpena ez

ezik, lantaldea ere bai.

E Hori da gure intentzioa. Eraikin

berrian badugu lekua hazten

jarraitzeko, makina eta langile

gehiago sartzeko. Orain 30 bat

langileko taldea daukagu, eta

bost bat urteren buruan bikoitza

izatea espero dugu, betiere hazkunde

aurreikuspenak betetzen

baditugu.

G Ze prestakuntza behar da Createch

Medicalen lan egiteko

E Kimikariak ditugu, ingeniariak

ere bai, baina normalean

prestakuntza tekniko batekin

etortzen dira eta hemen jasotzen

dute protesien inguruko jakintza.

Berez, hemen lan egiteko ideala

protesigile eta ingeniari arteko

prestakuntza izatea litzateke, baina

gaur egun ez dago horrelako

unibertsitate ikasketarik. Orduan,

protesigile bat hartu eta ingeniaritza

erakutsi behar izaten

diogu edo alderantziz. Orain hasi

dira unibertsitate batzuetan medikuntza

ingeniaritza gisako zerbait

garatzen, eta oso interesgarria

iruditzen zaigu, aurrerantzean

horrelako lanbide berri gehiago

sortuko direlako, asko medikuntzari

lotutakoak. Alde

horretatik, Euskal Herriko unibertsitateekin

elkarlanean gabiltza.

G Ikerketari eta berrikuntzari zer

garrantzi ematen diozue

E Ikaragarria. Gure sektorea

etenik gabe ari da berritzen, urtero

merkaturatzen dira produktu

berriak, eta norbait izan nahi baduzu,

funtsezkoa da dinamika horretan

sartuta egotea. Fakturazioaren

%10 inguru inbertitzen

dugu I+Gn. Hala egin dugu orain

arte, eta hala egingo dugu aurrerantzean

ere. Orain gutxira arte

medikuntza sektorea oso artisau

erakoa izan da eta azken urteetan

hasi da iraultza digitala sartzen.

Beraz, izugarri dago ikertzeko eta

berritzeko.

G Erakunde publikoek ikerketara

eta berrikuntzara diru gehiago bideratu

behar luketela uste duzu.

E Bai, noski. Diru gutxi badaukate,

daukaten hori hezkuntzara

eta I+Gra bideratzeko eskatuko

nieke, bi esparru horietan inbertitzea

gure herriaren etorkizunean

inbertitzea delako.

2012ko ekainaren 10a • Egitura

Nekazaritza 27

20 urte baserria indartzen

Etxeko ekoizleen arteko sarea da Idoki,

salmenta tresna bat baino zerbait

gehiago. Gasna egileek sortu zuten, eta

gaur hamazazpi ekoizpen mota ditu.

Joanes Etxebarria Maule

Krisi une batean sortu

zuten Idoki, 1989an,

hainbat gasna egilek.

Gasna egiteko

arauak zorroztu zirelako

eta etxeko ekoizpen txikia

arriskuan ikusi zutelako elkartu

ziren. Hortik aitzina elkarlanak

bide egin du, hogei urte beteko

baitira aurten Idoki sortu zela.

Gaur dute ospakizun besta, eta

hainbat etxalde bisitatzeko aukera

izanen da.

Agorrilean hamalaugarren urtea

izanen da Idokik azoka antolatzen

duela. Laborari ez direnentzat,

sor-marka da gehienbat ezaguna.

Salmentarako tresna, kalitate

eta gardentasun bermea ekarri

nahi duen tresna, hedatzen ari

dena urtez urte.

Hasieran ardi gasnen zigilua

zen, baina aurten hamazazpi etxe

ekoizpen mota dira Idoki etiketarekin

salduak. Etxe Ekoizleen Elkarteak

kudeatzen du Idoki. Isabela

Barreix elkarteko langileak

argi du: «Laborariek sor-marka

hori gabe ere saltzen dute, baina

baliatzen dute balioentzat».

Balio batzuk sustatzeko, elkarteak

hiru lan ardatz nagusi baditu.

Batetik, eraldaketan ari den

langile baten jarraikiarekin, kalitatea

bermatzeko, mozkinen dibertsifikazioan

laguntzeko, ikastaroak

eta laguntza teknikoak

proposatzen dituzte. Bestetik, komertzializazioaren

lan ildoa badute,

kontsumitzailearentzat alde

ezagunena dena. Laborariak

lagunduak dira, mozkinak saltzen

hasi gabe, gogoetak egiten biderik

hoberena hauta dezaten.

Horretaz gain, irudia lantzeko ere

sostengua ekartzen zaie: eskuorriak,

afixak...

Azkenik, sustapena egiteko, elkartea

ere hor dute. Horren adibide

dira, besteak beste, Idokik antolatu

azokak, azken sei urteetan

etxaldeetan egiten diren merkatuak

eta beste kanpainak.

Hiru adibide

Etxe Ekoizleen Elkarteak 250 kide

izanik ere, Idokiren arautegiarekin

bat egiten duten laborariak

ehun dira. Jean-Louis Costera ardo

ekoizlea da horietako bat. Baigorriko

Germieta auzoan bizi da,

Ameztia XVII. mendeko etxaldean.

Ardi hazkuntzan aritzeaz

gain, Irulegiko sor-marka duen ardoa

ekoizten du zazpi hektareako

mahasti baten fruituekin: beltza,

gorria eta zuria. Costerari urte

bat falta zaio erretreta hartzeko,

eta segida jadanik berekin lanean

ari den ilobak segurtatu behar luke.

Ekoizten hasi ordutik Idokin

da, orain hamar bat urtetik. Ez

zuen dudarik izan. «Erran nezake

badela kristoren dinamika, laborantza

txiki izanagatik jendea lotzen

delako. Hori ez da bakarrik

egia etxe ekoizleentzat». Herrian

bizi nahiaren erakusle bezala

ikusten du Idoki, eta iritzi dio etxe

ekoizleen artean gogoeta eramateko

ere balio duela. «Nik uste holako

dinamika batean militantzia

izaten dela. Hastapenean ez da

abiatzen salmenta aldetik ondorioak

ukaiteko. Baina azkartuz,

indartuz, uste dut Idoki luzarako

ibilbide bat dela. Salmentan lagunduko

gaitu luzarako. Etxalde

txikien borroka defenditzeko balio

du».

Gaur ospakizun besta

dute. Elkarteko hainbat

etxalde bisitatzeko

aukera izanen da

Produktua eraldatzen,

merkaturatzen eta

sustatzen laguntzen die

Idokik laborariei

Idokik etxalde batean antolatutako merkatu bat. IDOKI

Gaur, Idokiren hogeigarren urtemugan,

Costeraren etxaldea bisitatzeko

aukera izanen du hara

joaten den guztiak. Claude Kratochvilena

bezala. Kratochvilek

Aintzilako Jaiko Borda etxaldean

dihardu lanean 2000. urtetik,

ahuntzekin. Ez da, baina, Euskal

Herrian jaioa, Alsazian baizik.

«Laborantzak erakartzen ninduen

aspalditik, eta Etxarrin egin

prestakuntzan hemengo laborantza

dinamika azkarra ezagutu

nuen, ahuntzez maitemintzearekin

batean. Lurren arazoa izan

zen, instalatzeko, bertan bizitzeko,

ene bizi xedea plantatzeko.

GFAri esker, lur hauek atzeman

genituen, eta 2000. urtean instalatu

nintzen, hogei bat ahuntzekin».

Instalatu zen urtean sartu zen

Idokin. Ez zuen bakarrik izan

nahi komertzializazio sistema batean,

pixka bat galdua zelako horretan.

Etxe ekoizpenen defentsagatik,

instalazioagatik, gasna egiteko

teknikengatik sartu zen hasieran.

Gero komunikazio kolektiboarekiko,

etxe ekoizpenean aritzeko

betebeharren araudiak ere

erakarri dute. «Ez naiz hasieratik

hor izan, baina uste dut hogei urtez

Idoki markak garrantzi handia

hartu duela kontsumitzaileentzat.

Badakite Idokiren bidez

ekoizten dutenek kalitatea eta laborantza

mota bat defendatzen

dutela. Duela lau edo bost urte gorantz

joan da».

Mathieu Mendizabal laborari

eta okinak ere hala uste du. Arüen

(Zuberoa) eta Donazaharren (Nafarroa

Beherea) lan egiten du; Zuberoan

hamar hektarea lur ditu

garia landatzeko, eta Legarretenean

egiten du ogia, Donazaharren.

Hark ere GFAren bidez lortu

zituen lurrak, eta laborantza biologikoan

lantzen ditu. Ogia astean

hiru aldiz egiten du.

Prestakuntza bat segitu zuen

biologikoan, lehenik hazkuntzan

eta gasnagintzan. Emeki-emeki

hazkuntza utzi zuen eta kontaktu

bidez laborari-okinak ezagutu zituen.«Horretan

hasi aitzin sozialean

ari nintzen, eta kanpoko lan

bat nahi nuen, sasoiekin, eguzkiarekin

lotua... Instituzioetan lan

egiteak bazituen bere mugak».

Formatzetik lurrak atzematera,

lurraren ezagutza egitera, badela

lana dio, urteak behar direla xedea

gorpuzteko. «Nire kasuan,

hamar urte pasa dira prestatu

nintzenetik instalatu arte. Arte

horretan prekaritatean bizi behar

da. Baina hemen sostengua bada

holakoetan».

Idokiren lana ezagutzen zuen.

«Etxeko mozkinetan kalitatea

eta gardentasuna erakustea,

gure lanetan, gure baserriarekiko

galderak pausatzea beti hobetzeko...

hori gustatzen zitzaidan.

Kolektibo bat ere bada, ontsa

antolatua eta indar handikoa.

Horrek ematen du indarra».

Hegoaldeko lagunak ere horri so

daudela dio, interesa badutela,

herri laborantza, hurbila, arduratsua

sustatzeko. «Elkarrekin lan

egin behar dugu. Hogei urteko

lanak eramaten gaitu nahi

dugun laborantzari buruz. Uste

dut bide onean garela».

28 Lan eskaintza publikoa

Egitura •2012ko ekainaren 10a

Araba

Saneamendu buruordea

Gasteizen

Deialdigilea: Gasteizko Udal

Urak erakundea.

Baldintzak:

pArkitekto teknikoa edo ingeniari

teknikoa izatea.

pB1 motako gidabaimena izatea.

Edukia: Saneamendu buruordea

hartzeko deialdia egin du

Gasteizko Udal Urak erakunde

publikoak.Aukeratuari lan kontratu

finkoa egingo diote.

Epea: 2012-06-27.

Lotura:

http://www.alava.net/botha/Boletines/2012/061/2012_061_0300

1.pdf.

Iturria: ALHAO,61.zenbakia,

2012ko maiatzaren 28koa.

Bizkaia

Ingurumeneko goi

mailako bost teknikari

aldundian

Deialdigilea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Baldintzak:

pLizentziaduna,ingeniaria edo

arkitektoa izatea,graduduna

edo horien pareko beste tituluren

bat duena.

pEuskarako hirugarren hizkuntza

eskakizuna izatea: hiru lanpostutan

derrigorrezkoa izango

da,eta beste bitan,ez.

Edukia: Ingurumeneko goi mailako

bost teknikari hartzeko

deialdia egin du Bizkaiko Foru

Aldundiak.Aukeratuari karrerako

funtzionario kontratua egingo

diote.

Epea: 2012-06-25.

Informazioa: Bizkaiko Foru Aldundia.Laguntza

bulegoa.Diputazio

kalea,7,beheko solairua.48009

Bilbo.

Telefonoa: 94-406 80 00.

Loturak:

phttp://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2012/

05/20120518a095.pdf#page=5.

phttp://www.boe.es/boe/dias

/2012/05/28/pdfs/BOE-A-

2012-7019.pdf (EAOean argitalpena).

Iturria: BAO,95.zenbakia,

2012ko maiatzaren 18koa.

Suhiltzaileen atalerako

hiru ikuskatzaileorde

aldundian

Deialdigilea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Baldintzak:

pIngeniari teknikoa,unibertsitateko

diplomaduna —edo lizentziaturako

hiru kurtso oso gaindituta

izatea—,arkitekto teknikoa,lanbide

heziketako hirugarren

graduduna edo horien pareko

beste tituluren baten jabea.

pEuskarako hirugarren hizkuntza

eskakizuna izatea,derrigorrezkoa.

pB+BTP motako gidabaimenak

izatea.

Edukia: Suhiltzaileen atalean

jarduteko hiru ikuskatzaileorde

hartzeko deialdia egin du Bizkaiko

Foru Aldundiak.Aukeratuari

karrerako funtzionario kontratua

egingo diote.

Epea: 2012-06-25.

Informazioa: Bizkaiko Foru Aldundia.Laguntza

bulegoa.Diputazio

kalea,7,beheko solairua.48009

Bilbo.

Telefonoa: 94-406 80 00.

Loturak:

phttp://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2012/

05/20120518a095.pdf#page=5.

phttp://www.boe.es/boe/dias

/2012/05/28/pdfs/BOE-A-

2012-7019.pdf (EAOean argitalpena).

Iturria: BAO,95.zenbakia,

2012ko maiatzaren 18koa.

Offseteko makinista

aldundian

Deialdigilea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Baldintzak:

pEskola graduatua,lanbide heziketako

lehen gradua,bigarren

hezkuntzako graduatua edo horien

pareko beste tituluren bat

izatea.

pEuskarako lehenengo hizkuntza

eskakizuna izatea,derrigorrezkoa.

Edukia: Offseteko makinista

bat hartzeko deialdia egin du

Bizkaiko Foru Aldundiak.Aukeratuari

karrerako funtzionario

kontratua egingo diote.

Epea: 2012-06-25.

Informazioa: Bizkaiko Foru Aldundia.Laguntza

bulegoa.Diputazio

kalea,7,beheko solairua.48009

Bilbo.

Telefonoa: 94-406 80 00.

Loturak:

phttp://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2012/

05/20120518a095.pdf#page=5.

phttp://www.boe.es/boe/dias

/2012/05/28/pdfs/BOE-A-

2012-7019.pdf (EAOean argitalpena).

Iturria: BAO,95.zenbakia,

2012ko maiatzaren 18koa.

Zaharberrikuntzako bost

teknikari aldundian

Deialdigilea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Baldintzak:

pLizentziaduna,ingeniaria edo

arkitektoa,graduatua edo horien

pareko beste tituluren baten

jabe izatea.

pEuskarako hirugarren hizkuntza

eskakizuna izatea,derrigorrezkoa.

Edukia: Zaharberrikuntzako

bost teknikari hartzeko deialdia

egin du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Epea: 2012-06-25.

Informazioa: Bizkaiko Foru Aldundia.Laguntza

bulegoa.Diputazio

kalea,7,beheko solairua.48009

Bilbo.

Telefonoa: 94-406 80 00.

Lotura:

phttp://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2012/

05/20120518a095.pdf#page=5.

Iturria: BAO,95.zenbakia,

2012ko maiatzaren 18koa.

Lau ekonomialari

aldundian

Deialdigilea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Baldintzak:

pEkonomia edo Enpresa Zientzietan

lizentziaduna edo graduduna

izatea edo horien pareko

beste tituluren bat izatea.

pEuskarako hirugarren hizkuntza

eskakizuna izatea,derrigorrezkoa.

Edukia: Lau ekonomialari hartzeko

deialdia egin du Bizkaiko

Foru Aldundiak.

Epea: 2012-06-25.

Informazioa: Bizkaiko Foru Aldundia.Laguntza

bulegoa.Diputazio

kalea,7,beheko solairua.48009

Bilbo.

Telefonoa: 94-406 80 00.

Lotura:

phttp://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2012/

05/20120518a095.pdf#page=5.

Iturria: BAO,95.zenbakia,

2012ko maiatzaren 18koa.

Liburutegiko hiru teknikari

aldundian

Deialdigilea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Baldintzak:

pLizentziaduna,ingeniaria edo

arkitektoa,graduatua edo horien

pareko beste tituluren baten

jabe izatea.

pEuskarako hirugarren hizkuntza

eskakizuna.

Edukia: Liburutegiko hiru teknikari

hartzeko deialdia egin du

Bizkaiko Foru Aldundiak.

Epea: 2012-06-25.

Informazioa: Bizkaiko Foru Aldundia.Laguntza

bulegoa.Diputazio

kalea,7,beheko solairua.48009

Bilbo.

Telefonoa: 94-406 80 00.

Lotura:

http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2012/05/2

0120518a095.pdf#page=5.

Iturria: BAO,95.zenbakia,

2012ko maiatzaren 18koa.

Biolontxelo irakaslea

Leioan

Deialdigilea: Leioako Udala.

Baldintzak:

pBiolontxeloko goi mailako titulua

izatea.

pEuskarako hirugarren hizkuntza

eskakizuna izatea,derrigortasun

datarik gabe.

Edukia: Biolontxelo irakasle bat

hartzeko deialdia egin du Leioako

Udalak.Aukeratuari lan kontratu

finkoa egingo diote.

%75eko lanaldia izango du,eta

soldata ere bai.

Epea: 2012-06-13.

Lotura:

http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2012/05/2

0120524a099.pdf#page=79.

Iturria: BAO,99.zenbakia,

2012ko maiatzaren 24koa.

Bake epailea eta ordezkoa

Bakion

Deialdigilea: Bakioko Udala.

Baldintzak:

pEspainiar herritartasuna izatea.

p18 urte beteak izatea.

pEuskaraz,gutxienez hizketarako

gaitasuna izatea.

pKargu politikorik edota sindikalik

ez izatea.

pFuntzionario edo administrazioko

langile ez izatea,ez eta horien

ardurapeko organismo batekoa

ere —irakaskuntzan edo

ikerketan dihardutenak salbu—.

pAbokatu edo prokuradore lanetan

ez aritzea.

pAholkularitza Juridikoan ez jardutea,ordainduta

zein ordaindu

gabe.

pBakioko udalerrian bizitzea.

pLanpostu honetarako inolako

ezgaitasunik,bateraezintasunik

eta debekurik ez izatea.

Edukia: Bake epailea eta ordezkoa

hartzeko deialdia egin du

Bakioko Udalak.

Lotura: www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2012/

01/20120113a009.pdf#page=46.

Informazioa: Bakioko Udala.

Agirre Lehendakariaren plaza,2.

48130 Bakio.

Webgunea: www.bakio.org.

Telefonoa: 94-619 40 01.

Faxa: 94-619 31 18.

Helbide elektronikoa:

udala.bakio@bizkaia.org.

Iturria: BAO,9.zenbakia,

2012ko urtarrilaren 13koa.

Peoi balioaniztuna Loiun

Deialdigilea: Loiuko Udala.

Baldintzak:

pEskolaratze ziurtagiria izatea.

pB1 gidabaimena izatea.

pEuskarako lehenengo hizkuntza

eskakizuna izatea.

Edukia: Zerbitzu guztiak emango

lituzkeen peoi balioaniztuna

hartzeko deialdia egin du Loiuko

Udalak.

Epea: Deialdiaren iragarkia Estatuko

Aldizkari Ofizialean argitaratu

eta hogei egunera.

Informazioa: Loiuko Udala Herriko

enparantza,1.48180 Loiu.

Telefonoa: 94-471 23 10.

Iturria: 2012ko apirilaren 18ko

74 BAO,8824.orria.

Gipuzkoa

Administrazio orokorreko

teknikaria Urretxun

Deialdigilea: Urretxuko Udala.

Baldintzak:

pEuropako Batasuneko kide

izatea.

pGutxienez 16 urte izatea.

pLizentziatura: Zuzenbidean,

Politika Zientzietan,Ekonomian

edo Enpresa Zientzietan.

pEuskarako laugarren hizkuntza

eskakizuna izatea.

Edukia: Administrazio orokorreko

teknikari bat hartzeko

deialdia egin du Urretxuko Udalak.Aukeratuak

pertsonen kudeaketaz

eta udalaren kontratazio,erosketa

eta ondasunei

buruzko espedienteen kudeaketaz

arduratu beharko du.Karrerako

funtzionario kontratua

egingo diote.

Epea: 2012-06-19.

Informazioa: Urretxuko Udaleko

Erregistro Nagusia.Iparragirre

kalea,20.Urretxu.

Helbide elektronikoa:

info@urretxu.net

Loturak:

phttps://ssl4.gipuzkoa.net/ca

stell/bog/2012/05/14/c12044

80.pdf.

phttp://www.boe.es/boe/dias

/2012/05/30/pdfs/BOE-A-

2012-7161.pdf (EAOean argitalpena).

Iturria: 2012/05/14ko 90.GAO,

141.orria.

Bake epaile titularra eta

ordezkoa Zestoan

Deialdigilea: Zestoako Udala.

Baldintzak:

pBotere Judizialari buruzko uztailaren

1eko 6/1985 Lege Organikoa

eta Bake Epaileei buruzko

ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua

betetzea.

Edukia: Bake epaile titularra

eta ordezkoa hartzeko deialdia

egin du Zestoako Udalak.

Epea: 2012-06-16.

Lotura:

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2012/05/30/c120517

0.pdf.

Iturria: GAO,102.zenbakia,

2012ko maitzaren 30ekoa.

Bake epailea eta ordezkoa

Zerainen

Deialdigilea: Zeraingo Udala.

Baldintzak:

p18 urte beteak izatea eta Espainiako

herritartasuna izatea.

pEuskaraz hitz egiteko gaitasuna

izatea.

pBotere Judizialeko Lege Organikoaren

101 eta 102 artikuluak

eta bake epaileei buruzko ekainaren

7ko 3/1995 Erregelamenduko

4 eta 5.1 artikuluak betetzea.

Edukia: Bake epailea eta ordezkoa

hartzeko deialdia egin du

2012ko ekainaren 10a • Egitura

Lan eskaintza publikoa 29

Zeraingo Udalak.

Epea: 2012-06-13.

Lotura:

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2012/05/21/c120476

3.pdf.

Iturria: GAO, 95. zenbakia,

2012ko maitzaren 21ekoa

Legelaria Garraioaren

Lurralde Agintaritza

partzuergoan

Deialdigilea: Gipuzkoako garraioaren

lurralde agintaritza

partzuergoa.

Baldintzak:

pZuzenbidean gradu titulu bat

izatea,edo horren pareko beste

tituluren bat.

pEuskarako laugarren hizkuntza

eskakizuna izatea.

Edukia: Legelari bat hartzeko

deialdia egin du Gipuzkoako garraioaren

lurralde agintaritza

partzuergoak.

Epea: 2012-06-18.

Lotura:

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2012/05/22/c1204811

.pdf.

Iturria: GAO, 96. zenbakia,

2012ko maiatzaren 22koa.

Ekonomiako goi mailako

teknikaria Garraioaren

Lurralde Agintaritza

partzuergoan

Deialdigilea: Gipuzkoako garraioaren

lurralde agintaritza

partzuergoa.

Baldintzak:

pEkonomian gradu titulu bat

izatea,edo horren pareko beste

tituluren bat.

pEuskarako laugarren hizkuntza

eskakizuna izatea.

Edukia: Ekonomian goi mailako

teknikari bat hartzeko deialdia

egin du Gipuzkoako garraioaren

lurralde agintaritza partzuergoak.

Epea: 2012-06-18.

Lotura:

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2012/05/22/c1204811

.pdf.

Iturria: GAO, 96. zenbakia,

2012ko maiatzaren 22koa.

Plangintzako goi mailako

teknikaria Garraioaren

Lurralde Agintaritza

partzuergoan

Deialdigilea: Gipuzkoako garraioaren

lurralde agintaritza

partzuergoa.

Baldintzak:

pPlangintzan gradu titulu bat

izatea,edo horren pareko beste

tituluren bat.

pEuskarako laugarren hizkuntza

eskakizuna izatea.

Edukia: Plangintzan goi mailako

teknikari bat hartzeko deialdia

egin du Gipuzkoako garraioaren

lurralde agintaritza partzuergoak.

Epea: 2012-06-18.

Lotura:

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2012/05/22/c1204811

.pdf.

Iturria: GAO, 96. zenbakia,

2012ko maiatzaren 22koa.

Administrari orokorra

Garraioaren Lurralde

Agintaritza partzuergoan

Deialdigilea: Gipuzkoako garraioaren

lurralde agintaritza

partzuergoa.

Baldintzak:

pGoi batxilergoko titulua,administrazioan

goi mailako heziketa

zikloa edo horien pareko beste

tituluren bat izatea.

pEuskarako hirugarren hizkuntza

eskakizuna izatea.

Edukia: Administrari orokor bat

hartzeko deialdia egin du Gipuzkoako

garraioaren lurralde

agintaritza partzuergoak.

Epea: 2012-06-18.

Lotura:

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2012/05/22/c1204811

.pdf.

Iturria: GAO, 96. zenbakia,

2012ko maiatzaren 22koa.

EAE

Sei irakasle EHUn

Deialdigilea: EHU.

Baldintzak:

pDoktore titulua izatea.

Edukia: Sei irakasle hartzeko

deialdia egin du Euskal Herriko

Unibertsitateak.

Jakintza arloak: Materia Kondentsatuaren

Fisika; Ingeniaritza

Kimikoa; Kimika Organikoa;

Elikagaien Teknologia; Psikobiologia;

Pediatria.

Tasak: 20,75 euro.

Informazioa:

pBizkaia: Leioako Campuseko

Errektoregoa. Sarriena auzoa.

Leioa.

pGipuzkoa: Gipuzkoako Campuseko

Errektoreordetza. Ignacio

Barriola eraikina. Elhuyar

plaza, 1. Donostia.

pAraba: Arabako Campuseko

Errektoreordetza. Izardui komandantea,

2. Gasteiz.

Epea: Hogei egun baliodun,

deialdiaren iragarkia Espainiako

Aldizkari Ofizialean argitaratzen

den egunetik zenbatzen hasita.

Loturak: http://www.euskadi.net/cgibin_k54/bopv_42c&

f=20120430&a=201201933htt

p://www.irakasleak-pertsonal.ehu.es/p264-home/es.

Iturria: 2012ko apirilaren 30eko

84. EHAO.

Nafarroa

Saxofoi irakaslea

Eguesibarren

Deialdigilea: Eguesibarko Udala.

Baldintzak:

pSaxofoi espezialitatean, musikako

goi mailako irakasle titulua

izatea edota hura lortzeko moduan

egotea; bestela, saxofoi

espezialitatetako musikako lizentziatura

edo horren pareko

beste tituluren bat izatea.

Edukia: Saxofoi irakasle bat

hartzeko deialdia egin du Eguesibarko

Udalak. Lan kontratu

finkoa egingo diote.

Epea: 2012-06-27.

Lotura:

http://www.navarra.es/home_

eu/Actualidad/BON/Boletines/2012/100/Anuncio-13/.

Iturria: NAO, 100. zenbakia,

2012ko maiatzaren 28koa.

Gitarra elektrikoko eta

konboetako irakasle bat

eta saxofoiko beste bat

Altsasun

Deialdigilea: Altsasuko Udal

Musika eta Dantza Eskola.

Baldintzak:

pEspezialitateko musikako erdi

edo goi mailako titulua izatea.

pEGA titulua, Nafarroako hizkuntza

eskolako bosgarren

mailakoa edo horien pareko

beste tituluren bat izatea.

Edukia: Gitarra elektrikoko eta

konboetako irakasle bat eta saxofoiko

beste bat hartzeko

deialdia egin du Altsasuko Udal

Musika eta Dantza Eskolak. Lan

kontratu finkoa eta lanaldi partziala

izango dituzte hautatuek.

Informazioa: Altsasuko Udala.

Garcia Ximenez, 36. 31800 Altsasua.

Telefonoa: 948-56 21 61.

Epea: 2012-06-24.

Lotura:

http://www.navarra.es/home_

eu/Actualidad/BON/B

oletines/2012/97/Anuncio-15/.

Iturria: 2012-05-23ko 97. NAO.

Udaltzaina Azkoienen

Deialdigilea: Azkoiengo Udala.

Baldintzak:

pGutxienez 18 eta gehienez 35

urte izatea.

pBatxilergoko titulua, bigarren

mailako lanbide heziketakoa

edo horien pareko besteren bat

izatea.

pGizasemeak 1,65 metro garai

bederen izatea, eta emakumezkoak,

1,60 metro.

pGutxienez, A eta BTP motako

ibilgailuak gidatzeko baimenak

izatea.

Edukia: Udaltzain bat hartzeko

deialdia egin du Azkoiengo

Udalak.

Tasak: 30 euro.

Epea: 2012-06-29.

Informazioa: Azkoiengo Udala.

Plaza Nagusia, z/g. 31350 Azkoien.

Lotura:

http://www.navarra.es/home_

es/Actualidad/BON/Boletines/2012/102/Anuncio-9/.

Iturria: 2012-05-30ko 102.

NAO.

Idazkariak

administrazioan

Deialdigileak: Nafarroako Gobernua.

Baldintzak:

pHonako titulu hauetakoren

bat izatea: Zuzenbideko Lizentziatura;

Politika eta Administrazio

Zientzietako Lizentziatura

edo Soziologiako Lizentzitura

edo Politika Zientzietako eta

Soziologiako Lizentziatura.

Edukia: Tokiko entitateetarako

idazkariak hartzeko deialdia

egin du Nafarroako Gobernuak.

Tasak: 40 euro.

Informazioa: Nafarroako Gobernua.

Toki Administrazioko

Zuzendaritza Nagusia. Arrieta

kalea, 12. 31002 Iruñea.

Epea: 2012-06-16.

Lotura:

http://www.navarra.es/home_

eu/Actualidad/BON/B

oletines/2012/93/Anuncio-13/.

Iturria: 2012-05-17ko 93 NAO.

Kontuhartzaileak

administrazioan

Deialdigilea: Nafarroako Gobernua.

Baldintzak:

pHonako titulu hauetakoren

bat izatea: Zuzenbideko Lizentziatura;

Enpresen Administrazio

eta Zuzendaritzako Lizentziatura;

Ekonomiako Lizentziatura;

Aktuariotza eta Finantza

Zientzietako Lizentziatura edo

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako

Lizentziatura.

Edukia: Tokiko entitateetarakoko

A taldeko kontuhartzaileak

hartzeko deialdia egin du Nafarroako

Gobernuak.

Tasak: 40 euro.

Informazioa: Nafarroako Gobernua.

Toki Administrazioko

Zuzendaritza Nagusia. Arrieta

kalea, 12. 31002 Iruñea.

Epea: 2012-06-16.

Lotura:

http://www.navarra.es/home_

eu/Actualidad/BON/B

oletines/2012/93/Anuncio-

14/.

Iturria: 2012-05-17ko 93 NAO.

Bekak

Eusko Jaurlaritzaren

225 lankidetza beka,

unibertsitateetan

aritzeko

Deialdigilea: Eusko Jaurlaritza.

Baldintzak:

pAdministrazio egoitza Euskal

Autonomia Erkidegoan izatea,

2012ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

pUnibertsitate titulu ofizialik ez

edukitzea.

30 Lan eskaintza publikoa

Egitura •2012ko ekainaren 10a

pAurreko ikasturteetan horrelako

bekarik jaso ez izana eta helburu

berarekin beste bekarik jaso

ez izana.

pEskaerak aurkezteko epea

amaitzean,kreditu edo ikasgai

guztiak gaindituta izatea —oinarriak

ikusi–.

p2012-2013ko ikasturtean falta

zaizkion ikasgai edo kreditu guztietan

matrikula egitea.

Edukia: 225 lankidetza beka

ematea graduko,lizentziako,ingeniaritzako

edo arkitekturako

titulu ofizialak lortzeko azken

urtea ikasten ari diren eta,aldi

berean,unibertsitate zentroetan

lankidetza eskaini nahi duten

unibertsitarioei.Lankidetza

proiektu bat aurkeztu behar da,

ikerketa taldeak egiten ari diren

ikerketa ildoen barruan garatuko

dena eta unibertsitateko sailetako

ikerketa taldeak egiten

ari direnaren barruan garatuko

dena.

Epea: 2012-09-14.

Dirua: 3.100 euro.

Iraupena: 450 ordu.

Informazioa: Eusko Jaurlaritzaren

Zuzenean zerbitzuan.

pAraba: Ramiro Maeztu,10,beheko

soilarua.Gasteiz.

pGipuzkoa: Andia,13.Donostia.

pBizkaia: Kale Nagusia,85.Bilbo.

Telefonoa: 012.

Iturria: 2012-05-28ko 103.

EHAA

Kutxabank bekak

2012-2013ko

Socrates/Erasmus programarako

Deialdigilea: Kutxabank.

Baldintzak:

pUnibertsitate ikasketak egiten

egon behar izatea eta,aldi berean,euren

unibertsitateak

2012-2013ko ikasturteko Sokrates/Erasmus

programan parte

hartzeko hautatuak izatea.

pKutxabankeko edozein txartel

finantzarioren titularrak izatea.

Edukia: 2012-2013ko ikasturtean

Sokrates/Erasmus programan

parte hartuko duten unibertsitate

ikasleei laguntzeko

beka deialdia egin du Kutxabankek.

Dirua:

p1.000 euro,urtebeteko egonaldia

egiteko.

p500 euro,lau eta sei hilabete

bitarteko egonaldietarako.

pHilabeteko 120 euro,lau hilabetetik

beherako egonaldietarako.

Epea: 2012-06-24.

Ikertzaile doktoreen

doktoretza ondoko

hobekuntza

programarako Eusko

Jaurlaritzaren laguntzak

Deialdigilea: Eusko Jaurlaritza.

Hezkuntza,Unibertsitate eta

ikerketa Saila.

Baldintzak:

pEAEko udalerriren batean

erroldatuta egotea eskaera egiteko

unean,eskaera aurkezteko

epea amaitzen den data baino

gutxienez bost urte lehenagotik.

pErkidegotik kanpoko atzerritarren

kasuan,dagokien egoitza

baimena eduki behar dute.

pDoktoretza titulua edukitzea,

2009ko urtarrilaren 1ean edo

geroago lortutakoa.

Edukia: Ikertzaile doktoreen

doktoretza ondoko hobekuntza

programarako laguntzak emateko

deialdia egin du Eusko

Jaurlaritzak.

Iraupena: Urtebete.

Dirua: Urtean 28.000 euro.

Epea: 2012-07-07.

Informazioa: Eusko Jaurlaritza.

Hezkuntza,Unibertsitate eta

Ikerketa Saila Zientzia Politikarako

Zuzendaritza.Erreferentzia:

'Doktoretza-ordeko programa'.Donostia

kalea,1.01010

Gasteiz.

Iturria: 2012-06-06ko 110.

EHAO.

Eusko Jaurlaritzaren

diru laguntzak

mugikortasun

programetan parte

hartuko duten

unibertsitarientzat

Deialdigilea: Eusko Jaurlaritza.

Baldintzak:

p2012ko urtarrilaren 1a baino lehen,EAEko

udalerriren batean

erroldatuta egotea.

p2012-2013ko ikasturtean matrikulatuta

egotea hauetako batean:

unibertsitateko gradu titulu

ofiziala,unibertsitateko master

titulu ofiziala,unibertsitateko

diplomatura titulu ofiziala

edo arkitekto tekniko,ingeniari

tekniko,lizentziatu,arkitekto

eta ingeniari titulua,arte ikasketetako

gradu-tituluak eta arte

ikasketetako master tituluak.

p2012-2013ko ikasturtean matrikulatuta

egotea hauetako

zentro batean: Euskal Herriko

Unibertsitatean,Deustuko Unibertsitatean,Mondragon

Unibertsitatean

eta Nafarroako

Unibertsitateak Donostian

duen TECNUN-Ingeniarien Goieskolan

eta Euskal Autonomia

Erkidegoko goi mailako arte

ikasketetarako zentroetan.

Edukia: Erasmus programaren

eta nazioarteko izaera duten

bestelako mugikortasun programen

barruko Euskal Autonomia

Erkidegoko unibertsitateetako

ikasleentzako eta goi mailako

arte ikasketetako ikasleentzako

bekak.

Zenbatekoa: Hilean 120 euro.

Epea: 2012-07-01.

Informazioa: Eusko Jaurlaritzaren

Zuzenean zerbitzuan.

pAraba: Ramiro Maeztu,10,beheko

soilarua.Gasteiz.

pGipuzkoa: Andia,13.Donostia.

pBizkaia: Kale Nagusia,85.Bilbo.

Telefonoa: 012.

Iturria: 2012-05-31ko 106.

EHAA

Espezializazioak

atzerrian egiteko Eusko

Jaurlaritzaren bekak

Deialdigilea: Eusko Jaurlaritza.

Baldintzak:

pEAEko udalerriren batean

erroldatuta egotea,eskaera

aurkezteko epea amaitzen den

data baino gutxienez urtebete

lehenagotik.

pLizentziatu,ingeniari edo arkitektu,diplomatu,ingeniari

tekniko

edo arkitekto tekniko titulua

izatea edo amaituta izatea

2008ko ekainean edo geroago.

pEspediente akademikoaren

batez besteko nota 1,60 puntu

edo altuagoa izatea.Nolanahi

ere,ingeniaritzarako eta arkitekturarako,1,40ko

batez bestekoa

eskatuko da.

Edukia: Atzerrian EAErako interesgarriak

diren gaietako espezializazio

ikasketak egiteko bekak

2012-2013rako.Deialdiaren

barruan dago beka berriak

ematea eta 2011-2012 ikasturterako

beken berritzea.

Arloak:

pLehiakortasuna: Materialak

eta Materialen Prozesuak,Garraioa,Logistika

eta Mugikortasuna,Energia

Garbiak.Iraunkortasuna

eta Ingurumena,Eraikuntza,Gizarte

–eta Kooperatibismo–

eEonomia.

pInformazioaren eta Komunikazioaren

Gizartea: Informazioaren

Teknologiak,Komunikazioen

Teknologiak,Enpresa Digitala

eta Administrazio Digitala,Matematika

Aplikatuak,Hizkuntzaren

Industriak.

pBizi-Kalitatea: Osasuna,Kohesioa

eta Gizarte Ekintza,Turismoa,Kontsumoa,Aisialdia

eta Kirola,Artea,Kultura Ondarea.

pBaliabide Biziak: Biozientziak,

Bioteknologia,Nekazaritza eta

Arrantza Arloko Teknologiak,

Natura Zaintzea eta Biodibertsitatea.

Iraupena: Gutxienez,sei hilabete;

gehienez,berriz,hamabi hilabete.

Epea: 2012-06-17.

Informazioa: Eusko Jaurlaritzaren

Zuzenean zerbitzuan.

pAraba: Ramiro Maeztu,10,beheko

soilarua.Gasteiz.

pGipuzkoa: Andia,13.Donostia.

pBizkaia: Kale Nagusia,85.Bilbo.

Telefonoa: 012.

Euskara ikasteko diru

laguntzak Laudion

Deialdigilea: Laudioko Udala.

Baldintzak:

pLaudion erroldatuta egotea,

gutxienez,hiru hilabetez.

pIkastaroko eskola orduen

%85era joatea.

Edukia: Euskara ikasteko diru

laguntzak eskatzeko deialdia

zabaldu du Laudioko Udalak.

Ikastaroen ezaugarriak:

pEuskaltegi homologatuetan

egindako euskara ikasketak,

2011ko urriaren 3tik 2011ko ekainaren

29ra bitartean,biak barne.Ikastaro

arruntak edo barnetegikoak

izan daitezke.

pEuskaltegi homologatuetan

egindako udako euskara ikastaroak,2012ko

uztail,abuztu edota

irailean.Ikastaro arruntak edo

barnetegikoak izan daitezke.

pLaudio Udalak antolatutako

aitita-amamentzako ikastaro

bereziak,2012ko urtarriletik

ekainera bitartean.

Epeak:

p2012ko uztailaren 16rako,

2011ko urriaren 3tik 2012ko ekaina

29 artean egindako ikastaroetarako.

p2012ko uztailaren 16rako,

2012ko urtarriletik ekainera bitarteko

aitita-amamentzako

ikastarokoetarako.

p2012ko urriaren 15erako,

2012ko uztail,abuztu eta iraileko

udako ikastaroetarako.

Informazioa: Laudioko Udaletxeko

Idazkaritza Nagusia.Herriko

plaza z/g.01400 Laudio.

Telefonoa:

94-403 48 00 / 94-403 49 00.

Helbide elektronikoa:

dfa@alava.net.

Loturak:

http://www.alava.net/botha/Boletines/2012/051/2012_051_B.pdf.

Iturria: 2012-05-04ko 51.AL-

HAO,4.694.orria.

Iñaki Goenaga

Zentro Teknologikoen

Fundazioaren

doktorego bekak

Deialdigilea: Iñaki Goenaga

Zentro Teknologikoen Fundazioa.

Baldintzak:

pGoi mailako unibertsitate tituluduna

izatea.

pIngeniaritzako tituludunek bukatuta

izan beharko dute Ikasketa

bukaerako proiektua.

Edukia: Doktoretza egiteko bekak

eskatzeko deialdia egin du

Iñaki Goenaga Zentro Teknologikoen

Fundazioak.

Iraupena: Gehienez ere,4 urtekoa

izango da.Lehen denboraldi

bat,bi urtekoa,beka egoeran,

eta bigarren denboraldia,beste

bi urtekoa,praktikaldiko lankontratuarekin.

Dirua: Hilean 1.200 euro gordin.

Epea: 2012-07-15.

Informazioa: Idazkaritza Teknikoa

FCT-IG[en].Zamudioko

Teknologia Parkea.Laida bidea.

203.eraikina.48170 Zamudio.

Telefonoa: 94-420 94 88.

Helbide elektronikoa:

fundacion@fundacioncentrostecnologicos.org.

Euskara ikasteko

laguntzak Gasteizen

Deialdigilea: Gasteizko Udala.

Baldintzak:

pBi programatarako:

-16 urte baino gehiago izatea.

-Urtebete lehenagotik Gasteizen

erroldatuta egotea.

-Ikasturteko azterketak gainditzea.

pEspezifikoak:

-Programa arrunta; herritarrentzat,oro

har: laugarren oinarrian

ezarritako diru sarreren muga ez

gainditzea.

-Batetik,gurasoentzako berariazko

programa; bestetik,aisialdiko

begirale eta eskola kiroleko

entrenatzaile edo begiraleentzakoa.Eskakizun

hauetakoren

bat bete beharko dute eskatzaileek:

2004tik aurrera

jaiotako haur baten aita,ama

edo tutore izatea; 2011-2012ko

ikasturtean aisialdiko begirale,

edo eskola kiroleko entrenatzaile

edo begirale gisa lan egitea; titulazio

horietako ikasketak egiten

aritzea 2011-2012ko ikasturtean.

Edukia: Gasteizko Udalak

deialdia egin du 2011-2012ko

ikasturtean euskara ikasteko laguntzak

emateko.

Eskabideak aurkezteko:Norberak

aurkeztu beharko ditu,

Olagibel kaleko herritarrei laguntzeko

bulegoan edota gizarte

etxeren batean.

Epea: 2012-07-31.

Informazioa: Gasteizko Udala.

Herritarrekiko Harremanetarako

Saila.Euskara zerbitzua.

Santa Maria,11 - Etxanobetarren

Etxea.01001 Gasteiz.

Telefonoa: 945-16 15 22.

Lotura:

ww.alava.net/botha/Boletines/2011/094/2011_094_B.pdf

Iturria: 2011-08-10eko 94.AL-

HAO,8.565.orria.

Merkataritza arloan

euskararen presentzia

sustatzeko diru laguntzak

Gasteizen

Deialdigilea: Gasteizko Udala.

Euskara Zerbitzua.

Baldintzak:

pBizilekua Gasteizko udalerrian

izatea.

pMerkataritza jardueraren batean

aritzea.

pDiruz laguntzen diren lanak

2012ko apirilaren 1etik 2012ko

abuztuaren 31ra bitarteko epean

egin izana.

pJarduera enpresa txikitzat jotakoa

izatea.

Edukia: Merkataritza arloan

euskararen presentzia sustatzeko

diru laguntzak eskatzeko

deialdia egin du Gasteizko Udalak.

Epea: 2012-09-03.

Informazioa: Gasteizko Udala.

Euskara Zerbitzua.Santa Maria

11.Etxanobetarren Etxea.01001

Gasteiz.

Telefonoa: 945-16 15 22.

Lotura:

http://www.alava.net/botha/Boletines/2012/041/2012_041_B.pdf.

Iturria: 2012-04-11ko 41. AL-

HAO, 3.714. orria.

2012ko ekainaren 10a • Egitura

Nekazaritza 31

Saririk onena, salmenta

Atzerriko salmentak bultzatzeko,

Kata marka sortu dute Idiazabal

sor-markako ekoizleek. Aurten,

20.000 kilo gazta egitea da asmoa.

Miren Garate

Idiazabal gazta gustuko du

jendeak, hemen nahiz atzerrian.

Argi geratzen da

hori nazioarteko sariketetan.

Azken World Cheese

Awards lehiaketan, esaterako, 46

domina eskuratu zituzten Idiazabal

sor-markako ekoizleek, eta

jatorri izen sarituena izan zen —

gazten arloan munduko lehiaketarik

garrantzitsuena da—.

Emaitzak ezin hobeak izan dira

antzeko beste azoketan ere, eta

sukaldaritzako Europako ondaretzat

ere hartzen da Idiazabal

gazta. Lehiaketetan lorturiko

arrakasta horrek, ordea, ez du

hainbesteko islarik salmentetan,

Euskal Herrian saltzen baita

Idiazabal sor-markaren ekoizpen

ia osoa. Merkatu berrietara jausi

egin nahian dabiltza artzainak,

eta, horretarako, Basque Cheese

Sales esportazioetarako partzuergoa

eta Kata gazta marka

sortu dituzte.

Sektoreko sei ordezkarik osatzen

dute Basque Cheese Sales

partzuergoa: Artzai Gazta, Vascolac,

Malatsa, Buruaga, Lur Lan

eta Gorramendi. Sei bazkide

horiek Idiazabal sor-markako

ekoizle ia guztiak batzen dituzte,

urtean 600.000 kilo egiten dituzten

116 artzain hain zuzen ere.

«Ekoizle txiki asko daude sektorean.

Krisi honekin ulertu dute

elkarrekin aritu behar dutela

nazioarteko merkatuetara iritsi

ahal izateko», adierazi du Iratxe

Jauregi Basque Cheese Saleseko

kudeatzaileak.

Lehiakide eta lagun

Hori da, hain zuzen, egitasmoaren

berezitasun nagusia: Euskal

Herrian elkarren lehiakide diren

ekoizleak batu egin direla atzerrian

elkarrekin aritu ahal izateko.

«Ikusi dugu bakarrik ez garela

gai nazioartean lehiatzeko.

Horregatik, gazta egiteko

moduan ados jarri gara, eta ahalik

eta uniformeena egingo

dugu», dio Xabier Aizpeolea

ekoizle eta Basque Cheese Salesen

sortzaileetako batek.

«Hemen edozein lekutako gazta

aurki dezakegu, baina kanpoan

Idiazabal gazta aurkitzea ez da

batere erraza», gaineratu du.

Etiketa berberarekin salduko

dute guztiek atzerriko merkatuetan,

baina egongo da nork egindakoa

den identifikatzeko modua

‘‘ Ekoizle txiki asko daude

sektorean. Krisiarekin

ulertu dute elkarrekin

aritu behar dutela»

IRATXE JAUREGI

Basque Cheese Saleseko kudeatzailea

«Gazta egiteko moduan

ados jarri gara, eta

ahalik eta uniformeena

egingo dugu»

XABIER AIZPEOLEA

Gazta ekoizlea

ere, osasun erregistroan jarriko

baitu norena eta nongoa den. Aizpeolearen

esanetan, marka

bakar batekin aritze hori lagungarria

izango da. «Artzain batek

ehun gazta bidaliko balitu

herrialde batera, eta beste batek

beste ehun, kontsumitzailea

nahastu egingo litzateke, Idiazabal

izena izango luketelako biek

baina bi gazta liratekeelako».

Bi aldaera izango ditu Katak,

naturala eta keztatua. Ekoizleak

Euskal Herrian lehiakideak direnez,

hemengo dendetan ez da

Kata gaztarik salduko, baina

artzainari zuzenean eskatuz gero

emateko prest egongo liratekeela

adierazi du Aizpeoleak. Hasierako

asmoak betez gero, aurten

20.000 kilo Kata gazta egingo

dituzte. Datozen hiru urteetarako

estrategia planaren arabera,

produkzioa 80.000 kilora gehitzea

da helburua.

Urriaren 11n sortu zuten Basque

Cheese Sales, eta Jauregik

adierazi du «estrategikoak»

jotzen dituzten merkatuetan

lehen kontaktuak egiten ari direla

orain. Datorren astean, AEBtan

izango dira, Washingtoneko

azoka batean parte hartuko baitute,

eta irailean Moskun eta Londresen

izango dira. Era berean,

Alemania, Suedia, Herbehereak,

Belgika, Suitza eta Arabiar Emirerri

Batuetako merkatuak ere

begiz jota dauzkate.

Salmentak, motelaldian

Elkarteko ordezkariak ez ezik,

Eusko Jaurlaritzakoak ere izan

dira Donostian egin den gaztaren

aurkezpenean. Han ziren Jon

Azkue Arrantza eta Elikagaien

Industriako sailburuordea eta

Pilar Santamaria Nekazaritza eta

Abeltzaintzako zuzendaria.

«Zezenari adarretatik heldu

diote, eta krisiari ideia berriekin

ari dira aurre egiten. Lan egiteko

modu berri bat da, kooperazioan

oinarritzen dena», esanez txalotu

du egitasmoa Santamariak.

25 urte bete ditu aurten Idiazabal

jatorri izenak. Krisiaren

ondorioak nabaritu ditu hark ere.

Hamabost urtean, 1995etik

2010era bitartean, ia bikoiztu

egin zen ekoizpena. 1,5 milioi kilo

egin ziren 2010ean. Produkzio

handi horrek salmentak moteltzea

eta stock agertzea eragin

zituen. Hori dela eta, joan den

urtean %15 murriztu zen ekoizpena,

eta aurtengo urtarrilean

300.000 kilo baino zertxobait txikiagokoa

zen stock-a. «Saldu saltzen

da, baina motelago», adierazi

du Santamariak. Erritmo

jaitsiera horrek eragin du neurri

batean Basque Cheese Salesen

sorrera.

Azkue sailburuordeak ere

proiektuaren garrantzia nabarmendu

du. «Jaurlaritzarentzat,

urrats handia izan da Basque

Cheese Salesen sorrera. Badakigu

oso produktu ona daukagula,

baina hori argi uzteko modurik

onena saltzea da, zalantzarik

gabe. Hori bultzatu behar dugu».

Xabier Aizpeolea, Jon Azkue, Pilar Santamaria eta Iratxe Jauregi, ostiralean, Donostian, Kata gaztaren aurkezpenean. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN

JAIA 2012

Igandea, 2012ko ekainaren 10a

Testuak: Joxi Ubeda

1 Festa Mezua.

2 Festa Egitaraua.

4 Festa Kantua eta prestatze lanak.

Bale abestiaren aurkezpena Zarauzko Orokieta ikastetxean, martxoaren 23an. BAIKARA

etorria, bestea Baltikotik, hurrena

Afrika aldetik, beste bat Atlantiko

erditik… Baina denek dute

gustuko gure artean bizitzea, bakoitza

bere nortasunarekin, bere

berezitasunekin, baina elkarrekin.

Gure ikasleak bezala, denak

ezberdinak, bakoitza bere etxekoa,

herrialde ezberdinekoa

agian, baina denak batera, gustura».

Aurkezpen ekitaldian, ez zuten

helbururik zehaztu jaian bildu beharreko

diru kopuruaren inguruan:

«Horrek ez gaitu kezkatzen».

Baikara Gipuzkoako Guraso

Elkarteen Federazioko koordinatzaile

Imanol Zubizarretak

esan zuenez, festaren xedea da

«euskal eskola publikoaren errealitatea

azaleratzea» eta hezkuntza

komunitatea osatzen dutenen

«bateragune» izatea.

Aniztasunaren alde

Ekitaldi ugari izango dira Euskal Eskola Publikoaren

21. Jaian, Zarautzen.‘Bale! Bizi garen seinale’da leloa.

Euskal eskola publikoetako

«ikasleen aniztasuna»

azpimarratuko

dute Euskal Eskola

Publikoaren 21. Jaian,

ekainaren 10ean, Zarautzen (Gipuzkoa).

Euskal eskola publikoetako

ikasleak «denak ezberdinak,

bakoitza bere etxekoa, agian herrialde

ezberdinetakoak» direla,

baina «denak batera, gustura» bizi

direla nabarmendu zuten jaia

aurkezteko ekitaldian, Donostian,

urtarrilaren 13an.

Besteak beste, hauek mintzatu

ziren Euskal Eskola Publikoaren

21. Jaia aurkezteko ekitaldian:

Imanol Zubizarreta, Baikara Gipuzkoako

Guraso Elkarteen Federazioko

koordinatzailea; Usoa

Urbieta, EHIGE Euskal Herriko

Ikasleen Gurasoen Elkarteko lehendakaria;

Andoni Ibarguren,

Zarauzko Orokieta ikastetxeko

gurasoa; eta Josebe Zubiri, ikastetxe

horretako zuzendaria.

«Aniztasunaren aldeko apustua»

islatu nahi izan dute aurtengo

jairako hautatu duten irudiaren

bitartez. Orokieta eskolako

ikasleen ekimenez sortu dituzte

aurtengo leloa eta irudia. Balea

da protagonista, animalia horietako

zazpi ageri baitira irudian,

eta Bale! Bizi garen seinale da leloa.

Hain zuzen, balea bat ageri da

Orokieta ikastetxearen ikurrean.

Irudikatu duten balea «bizkorra,

alaia eta jaizalea» da, eta eskola

publikoen sareko ikasleekin alderatu

dute: «Lagun asko eta ezberdinak

izango ditu: balea urdina,

balea grisa, balea groenlandiarra…

Bata Itsaso Baretik

Bi eremu

eta bederatzi gune

Euskal Eskola Publikoaren 21.

Jaia bi eremutan banatuta egongo

da: malekoia eta alde zaharra.

Gune batetik bestera igarotzeko,

N-634 errepidea zeharkatu beharra

dago, eta, horretarako, oinezkoen

lurpeko pasabideak erabiltzeko

aholkua eman dute antolatzaileek,

edo, bestela, semaforoen

bidez araututako oinezkoentzako

pasabideak.

Ekitaldiak bederatzi gunetan

izango dira. Borghetto gunea

izango da gazteen gunea; Desertu

Txikia, berriz, kirol gunea; eta

Malekoia- Irrien Lagunen Kluba,

txikien gunea.

02 euskal eskola publikoaren jaia egitaraua

berria •2012ko ekainaren 10a, igandea

Txan magoa Munoa plazan ariko da. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Ze Esatek taldeak Borghetto gunean joko du. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Egitaraua

Borghetto

p11:00. Bigoterik Gabea Azkoitiko

antzerki taldea.

Gero, Zarauzko musika taldeak:

ASA (Another SanValentin

Alone), Eromeria, Stop and Go,

Ihes Naiz.

p17:00. Ze Esatek.

p18:00. eMePebo5t.

pEgun osoan. Txosna, ogitartekoak

eta anbulantzia.

Desertu Txikia

p11:00. Hondartzako boleibola:

Gipuzkoako Txapelketako

gazteetako finalak.

pGoiz osoan. Softbolean jokatzeko

aukera.

p16:00. Judo erakustaldia

(Berazan).

pArratsaldean. Errugbian jokatzeko

aukera.

pEgun osoan. Jolasak eta surf

ikastaroak hondartzan.

Malekoia -

Irrien Lagunak Kluba

p11:00. Txupinazoa eta entzierroa.

p12:00. Kantu eta dantza.

p13:00. Flashmob grabazioa.

p15:00. Buruhandiak.

p16:00. Apar festa.

pEgun osoan. Ludoteka,puzgarriak,Osasun

eta Elikaduraren

Txokoa (Eroski) eta Naturaren

Txokoa (Ecograss).

Malekoia - Galtxagorri

pEgun osoan. Informazioa eta

salmenta, balea puzgarria,

afrikar tailerrak, Euskaltelen

karpa puzgarria 3 tailerrekin,

mahai futbol erraldoia, eta

fantasia tailerra Monte Albertiako

ikasleekin (orrazkera...).

Malekoia - Duke

p12:00. Kulki. Arrantzaleen kirol

jaia, Belauntzaren plazan.

pEgun osoan. Rokodromoa,

tirolina eta anbulantzia.

Munoa plaza

p11:00. Eskoletako ikasleen

emanaldiak.

p13:00. Txan magoaren Txantxetan

ikuskizuna.

p16:30. Katxiporretaren Zazpikoloroa

ikuskizuna.

pEgun osoan. Txosna, salmenta,

megafonia eta haragi

errea Eusko Labelen txosnan.

Musika plaza

p11:30. Kupela taldea.

p13:00. Tik Tara taldea.

p18:00. Aiko taldearekin erromeria

eta euskal dantzak.

pEgun osoan. Anbulantzia.

Foruen plaza

p12:00. Allarte oihal dantza.

p13:00. Sabel dantza.

p13:00. Herri bazkaria.

p16:00. Allarte oihal dantza.

pEgun osoan. Tailerrak (perkusioa,

sabel dantza, oihal

dantza), jolasak (mapa erraldoia),

denontzako kirolak, Enredos,

Konekta 4.

Frontoi txikia

p12:00. Zuhaizti eskolako euskal

dantza taldea.

p13:00. Pilota partidak: Pepe

memorialeko finalak.

p16:00. Herri kirolak: Ernesto

Ezpeleta, Jose Felix eta Manex

Zubizarreta aizkolariak, eta

Idoia Etxebarria, Joxe Ramon

eta Hodei Hiruretagoiena harri-jasotzaileak.

Kale animazioa

p11:00. Orokietako buruhandiak:

Tuntun flanak.

p11:00. Zarauzko erraldoi eta

buruhandiak.

p12:00. Oihulari Klown: Mamu

txikiak.

p13:00. Tamsna taldea: batukada

afro-arabiarra.

p16:00. Mlop taldea: Senegalgo

musika eta dantza.

2012ko ekainaren 10a, igandea •berria

Publizitatea 03

04 euskal eskola publikoaren jaia kantua eta prestatze lanak

berria •2012ko ekainaren 10a, larunbata

Antolatzaileak giro

onean aritu dira

Euskal Eskola Publikoaren

21. Jaia prestatzen.

Horixe azpimarratu

du Imanol Zubizarretak,

Baikara Gipuzkoako Guraso

Elkarteen Federazioko koordinatzaileak.

«Urte osoko lana izan

da. Hasieran, batzorde bat izendatu

genuen, eta gero bost azpibatzorde

zehaztu genituen, jaia

prestatzeko zereginak bideratzeko».

Bost arlo hauek antolatzen

aritu dira bost azpibatzorde

horiek: baliabideak; egitaraua;

arropa eta salmenta; logotipoa

eta abestia; eta boluntarioen

kudeaketa. «Azken hiru asteetan,

jaia jadanik bideratuta zegoela,

bost azpibatzordeek beren

lana amaitu, eta batzorde iraunkorrak

jarraitu du lanean», Imanol

Zubizarretaren hitzetan.

Urte osoan, Euskal Eskola Publikoaren

Jaia prestatzeko lanetan

50 bat lagun aritu dira. Jaiaren

egunean eta bezperan, jende

gehiago ariko da. «Asteburuan

400 pertsona inguru ibiliko gara

lanean», dio Imanol Zubizarretak.

Pausoz pauso

Euskal Eskola Publikoaren 21.

Jaia aurkezteko prentsaurrekoa

urtarrilaren 13an egin zuten, Donostian,

Baikara, EHIGE eta Zarauzko

ikastetxe publikoetako ordezkariek.

Bale! abestia martxoaren 23an

aurkeztu zuten Zarauzko Orokieta

eskolan. Xabier Euzkitzek idatzi

ditu abestiaren hitzak, eta Antxon

Sarasuak sortu du musika.

Orokieta eskolako eta Lizardi institutuko

gurasoak, ikasleak eta

irakasleak izan dira abeslariak,

eta musikariak, hauek: Bixente

Martinez (gitarra eta mandolina),

David Gorospe (bateria), Igor Gartzia

(txistu txikia), Antxon Sarasua

(baxua eta eskusoinua). Kantuaren

grabazioa eta nahasketak

Andoaingo Neurotika estudioetan

egin dituzte, Aitor Carrasquedo

teknikariarekin.

Reala futbol taldeak babesa

eman dio Euskal Eskola Publikoaren

21. Jaiari. Dani Estrada, Joseba

Llorente, Asier Illarramendi

eta Alberto de la Bella jokalariek

ongietorria egin zioten Euskal

Eskola Publikoaren 21. Jaiari

Realeko jokalariek ongietorria egin diote Euskal Eskola Publikoaren 21. jaiari. BAIKARA

Urte osoko lana

Zarauzko lau ikastetxe publikoetako irakasleak, langileak,

ikasleak eta gurasoak aritu dira Euskal Eskola Publikoaren

21. Jaia prestatzen. Haur eskolako, Orokieta ikastetxeko,

eta Lizardi eta Monte Albertia institutuetako kideak.

maiatzaren 9an, eta argazki bat

egin zuten Balearekin, Zubietan,

entrenamendu saio baten ostean.

«Oso jatorrak mutilak! Eskerrik

asko gure jaiarekin bat egiteagatik!»,

diote Euskal Eskola Publikoaren

21. Jaiaren antolatzaileek.

Maiatzaren 14an, Zarauzko

Lizardi aretoan egin zuten jaiaren

aurkezpena. Orokieta eskolako

eta Lizardi eta Monte Albertia

institutuko ikasleek parte hartu

zuten ekitaldi horretan, aurtengo

jaiaren kamisetak, kirol jertseak

eta surferako lycra-zko elastikoak

soinean zituztela.

Halaber, Euskal Eskola Publikoaren

21. Jaia dela eta, buff-ak,

koadernoak, arkatzak, txapak eta

beste hainbat produktu ere kaleratu

dituzte.

Bale!

Oro ez da urre

baina Orokietan

txanponak distira dagi

alde bietan.

Malkoak… izerdi tantak…

gutxi ez dira

ilusioaren lanak

duen distira.

Lizardin hainbat mintzaira

eta kolore

denak elkarrekin

bizi dira dotore.

Irakaskuntza zabala

eta irekia

balearen baitan

denok dugu tokia.

Lan egingo al dugu

euskararen alde

Euskaraz bizi gara,

gu, noski, prest gaude!

Bizitza garesti da,

ametsak debalde,

amets egingo al dugu

Bale! Bale! Bale!

Balea asko agertzen da

gure hondartzan

ongi dakigu irrika hori

non datzan.

Guk formula magikorik

ez dugu ekarri

bizikidetza sanoa

dugu oinarri.

Batera joan nahi dugu…

Bale! Bai! Bale!

Oraindik bizi-bizirik

gauden seinale.

Ametsa beti izan da

loaren tresna

guk ederrenak egiten

ditugu esna.

pHitzak: Xabier Euzkitze.

pMusika: Antxon Sarasua.

pMusikariak: Bixente Martinez

(gitarra eta mandolina),

David Gorospe (bateria), Igor

Gartzia (txistu txikia) eta Antxon

Sarasua (baxua eta eskusoinua).

pAbeslariak: Orokieta ikastetxeko

eta Lizardi institutuko

gurasoak, ikasleak

eta irakasleak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!