27.01.2015 Views

EHKO: Euskal Herri agroekologikoa helburu - ENEEK

EHKO: Euskal Herri agroekologikoa helburu - ENEEK

EHKO: Euskal Herri agroekologikoa helburu - ENEEK

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

e.rritarrak

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Salmenta zuzena agroekologiaren funtsezko baldintza da, tokian tokiko ekonomiaren eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak sustatzen baititu.

Haritz MAYORA

EHKO: Euskal Herri

agroekologikoa helburu

Hilabeteak generamatzan

euskal nekazaritza

ekologikorentzat oso

pozgarria izan den albistea

emateko gogoz.

Heldu da garaia: jaio da

EHkolektiboa! Euskal Herri mailan, bertoko

ekoizpen agroekologikoaren eredua

ezberdintzeko sortua, EHkolektiboak nekazaritza

ekologikoaren sektoreak eta

kontsumitzaileek nahi dugun agroekologiaren

ezaugarriak zehaztuko ditu, lehen

fase batean.

Ipar Euskal Herriko BLE (Biharko Lurraren

Elkartea) eta ENEEK elkarteek, Euskadiko

nekazaritza ekologikoaren kontseiluaren

bitartez Europar Batasuneko

Interreg laguntza jaso dute, «mugaz

gaindiko» proiektu kolektiboentzat ematen

dena. BLE eta ENEEK dira proiektuaren

kudeatzaileak, baina, proiektuaren

zuzendaritzan ekoizpen eta kontsumo

ekologikoaren alde lan egiten duten beste

euskal elkarte interesatu batzuk ere

biltzen dira: Nafarroako Landare, Gipuzkoako

Biolur, Bizkaiako Lurreko eta Arabako

Bionekazaritza.

Dagoeneko lanean dira arlo tekniko eta

praktikoa lantzeaz arduratuko diren bi

dinamizatzaileak, Aloña eta Itziar, hain

juxtu. Hartara, datozen 18 hilabeteetan,

batzuen zein besteon lana izango da EHkolektiboaren

oinarri fundazionalak

ezartzea; ekoizpenerako arau teknikoak

zehaztea; komunikazio plangintza egitea;

eta identifikazio moldea zein ziurtapenerako

erabaki gunea erabakitzea. Horiek

dira hasierako helburuak.

OINARRIAK EZ GALTZEKO BEHARRA

Nekazal Ekoizpen ekologikoa, biologikoa

edo organikoa duela 50 urte jaio zen lan

eredu bat da. Euskal Herrian, jadanik 20

urtetik gora lanean diharduten nekazari

gutxi batzuek hasi zuten dena. Hamarkada

hauetan, korronte agrokimiko indartsutik

irten eta ur lasaiagoetan bizitzea

erabaki zuten naturazale haien ernamuina

sakabanatuz joan da.

Ingurumen-hondamendiak eta elikadura-eskandaluek

hauspotuta, azken urteotan

ekoizpen ekologikoa indartu egin

da, neurri handi batean jendartearen eskari

gero eta ozenagoari jarraituz. Hala,

gaur egun Europa osoarentzat balio duen

araudia dago, eta esan genezake ekoizpen

eredu ekologikoa globalizazioaren

eskutik normalizatzeko bidean dela.

Hazkundea azkarra izan da, eta pentsamolde

“ekologikoaren” baitan dauden

zenbait gai alboan geratu dira, ekoizpena

eta kontsumoaren itzaletan. Sasoikotasuna,

bertokotasuna, landa-eremuaren garapen

jasangarria, tokian tokiko ekonomia

(tokian tokiko ekoizpen eta

kontsumoa), lan-baldintza duinak, herrigintza.

Ezaugarri horiek, eta gehiago,

pentsamolde ekologikoari atxikitzen

zaizkio, baina ezin liteke berdina esan

ekologiko moduan ziurtatutako elikagai

guztiei buruz. EHkolektiboa gai honi

erantzuna emateko sortu da, Euskal Herriko

agroekologiaren nortasuna identifikatzeko

helburu garbiarekin.

Interreg proiektuaren baitan EHKOn

bildutako produktuen ezaugarriak komunikatzeko

moduak aztertuko dira. Ar-

2012 | ekaina | 23

GAUR8• 26 / 27

gi dagoena da EHKO izenpedura ustiategiaren

osotasunean joango dela. Alegia,

jarduera bere osotasunean aztertuz hartuko

da. Jendarteari EHKO zer den azaltzeko

lanketa kolektiboa beharrezkoa

izango da. Gerora erabakiko da identifikazio

moldea zein izango den.

EHKOREN IBILIA GIDATUKO DUTEN IRIZPIDEAK

EHkolektiboak segida ematen die, ekoizpen

eredu ekologikoan oinarrituta agroekologiarako

bidea egin nahi duten mugimenduei.

Adibide hurbilena Pirinioen

bestaldean topatzen dugu: Frantses Estatuan

2011tik funtzionamenduan da “Bio-

Coherence” bereizgarria, araudi ekologikoari

bestelako eskakizunak gehitzen

dizkiona, nekazaritza tradizionalaren eta

gizartearen izaerari atxikitzen zaizkionak.

Adibideak adibide, ordea, lekuan lekukoa

garatzea beste erremediorik ez dago.

Honako hauek izango dira

EHkolektiboaren eredu agroekologikoa

garatzeko irizpideak:

Arlo sozial, ekonomiko eta politikoan:

EHkolektiboa ez da sortzen Euskal

Herriaren “irudia” era komertzialean erabiltzeko

asmoz. Aldiz, euskal ezaugarrien

arabera barne kontsumora bideratutako

ekoizpen iraunkorra (ekologikoa) bultzatzeko

sortu da. Horiek horrela, ezinbestekoa

da nekazaritza tradizionalaren jakintzak

bildu eta baloratzea,

merkaturatze-zirkuito laburren garatzea,

tokian tokiko sare eta mugimendu sozialetan

parte hartzea, ikerkuntza eta berrikuntzak

baserrietan eta lekuko agrosistemetan

lantzea…

Baserri-ekoizpen ekologikoa da gure

abiapuntua. Belaunaldiz belaunaldi pilatu

ziren baserri-jakintza asko galdu egin

dira; esaterako, natura interpretatzeko

gaitasuna. Tokian tokiko barietate eta

arrazak beste adibide garbia dira. Bertoko

lurretan, auzotarren artean doitutako altxorrak

direla esan liteke: urte txarretan

ere, uzta emateko gai dira, ezaugarriak

mantentzen dituzte, lekuari lotuta daude,

ez daukate “copyright”-ik. Potentzialki,

etxaldearen iraunkortasunerako baliabide

garrantzitsua dira, ezbairik gabe.

Baina, tamalez, gero eta gutxiago daude.

Izan ere, agroekologia etengabe landu

beharreko kontzeptua da. Ezagutza zientifikoei

dagokienez, nekazaritza-sistemak

gure arbasoek baino hobeto ezagutzen

ditugu. Hori abantaila da. Materia

organikoaren maneju egokia zehaztuta

dago, kanpotik ekarritako barietate eta

arraza batzuk bertoko ekoizpen ekologikora

ondo egokitzen direla baieztatu da.

Munduan zehar, baserritarrak izan dira

protagonista ikerketa agroekologikoaren

aurrerapenetan. Beraiek badute jakin-mina,

interesa, sentsibilitatea eta

gaitasuna ardura hori hartzeko. Horiek

horrela, EHKOren xedea da bidean galdu

diren nekazaritza tradizionalaren jakintzak

berreskuratzea, eta jakintza berriekin

bateratzea.

Finean, baserri-ekoizpen ekologikoa

eta iraunkorra da gure helburua.

GURE PROIEKTÜA EKOLOGIKO

NORTASÜNAREN IDENTIFIKATU NAHIA

Berri honak urriak dütützü, bena halere, 2012ko hatsare hontan jakin dügü gure

mügaz bi aldeko Interreg doziera honartürik izan zela: hilabete zonbait iragan

onduan lana güti aintzinatüz, berriz abiatzen gira ibilera important horren

elkarrekin lantzeko. Bio mündüa gero ta haboro esberditzen da, alde batetik han

eta hor proiektü «indüstrial» deitzen dütügünak sortzen dira gure lürraldetan,

prodüktü biologiko exportazioen egiteko. Bestaldetik hemen berean leküko

«agrosistema» ttipi, autonomo eta ekonomoen etorkizüna hain bat zalantza

sortarazten deizgü: gero ta haboro «agrosistema» logika hau identifikatü eta

hedatü behar dügü. Hori da gure «EHKO» elkarlanaren xedea. Bedatse hontan

berriz hasiko gira: ENEEK eta BLEk bi dinamizatzaile atzamanen ditüe. Erabaki

amankomünak EHKO batzordean hartürik izanen dira. Batzorde hortan parte

hartzen düe: Biolur Gipuzkoa, BLE, Lurreko Bizkaia, Bionekazaritza Araba, ENEEK

baita ere Nafarrako «Landare». Beste lan talde bat plantatürik izanen da Interreg

dozieraren teknikoki aintzinarazteko. Eta erabaki dügü ere gure xedeari lotürik

diren Euskal Herriko beste mogimendüekin harremanetan sartzea eta

informatzea gure laneetaz: hortan dira Iparraldeko Idoki etxe ekoizleen elkartea,

BasHErria, Etxalde, Kalitaldeak eta abar. Dagün GAUR8n EHKOren berri ükanen

düzüe, hori segür!

Agronomia arloan: Europako araudiak

nekazal ekoizpena ekologiko bezala merkaturatzeko

bete beharreko gutxieneko

oinarri teknikoak ezartzen ditu eta hauetatik

abiatuta garatuko da EHkolektiboaren

planteamendua: nekazaritza-sistema

anitzak; lekuan lekuko baldintzekiko doikuntza

(bioaniztasunaren indarpena,

bertoko barietateen/arrazen landaketa

eta hazkuntza balioestea, kanpoko baliabideen

erabilera minimoa egitea, autonomia...).

Prozesu agroekologikoaren protagonista nagusiak baserritarrak dira.

BLE

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!