10.07.2015 Views

Maquetación 1 - Pamplona

Maquetación 1 - Pamplona

Maquetación 1 - Pamplona

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oso gomendagarria da Estafeta, SanNikolas edo Navarreria karriketanibiltzea eguerdian edo asteburuanMañueta karrikaren hondarreanSanto Domingoko merkatuadago, hiriko zaharrenaTENTAZIOAK AHOSABAIAGOZATZEKOZaila da benetan estimatutako gastronomia nafarrarenprodukturen bat ez erostea. Horregatik, ezinbestekoada establezimendu tradizional batean sartzea eta zerbaiteskuratzea: ardi-esnez egindako gazta on bat –horienartean bi Jatorri Izendapen nabarmentzen dira: Idiazabaleta Eronkari–; errelleno tipiko bat –odolkiaren antzadu, hori kolorekoa, eta arkume-gantzez, arrautzezeta arrozez egina da–; hestekiak, ospe handiko txorizoa,edo txistorra; edo patxaran botila on bat. Gozozaleentzat,ez dago mantekatuak, pastak edo kafe-gozokiakbaino hoberik.Nafarroako baratzeetako onena dastatu nahi izanez gero,Mañueta karrikaren hondarrean Santo Domingokomerkatua dago; hiriko zaharrena da, 1876an egin bai -tzen. 50 saltoki baino gehiago ditu, eta han sasoiko produktueneskaintza freskoena aurkituko duzu, baita supermerkatubat eta taberna-jatetxe bat ere. Zabalgunekomerkatua, hori ere hurbil eta produktu bikainekin, hirikoplaza tradizionaletako bat da.Baina nahiago baduzu Nafarroako gastronomia bertatikbertara ezagutu, Alde Zaharrean eta zabalguneetan hirikojatetxe garrantzitsuenetako batzuk daude. Gehiengehienekgastronomia tradizionalean oinarritzen duteeuren sukaldaritza, nahiz eta fusioen eta teknika abangoardistenaldeko apustuak ere lekua hartzen duen hainbatlokaletako sukaldeetan. Barazkiak –samurrak, fres -koak eta betiere sasoikoak– dira protagonista handiak,eta benetako plazera da, esaterako, menestra on batententaldian erortzea, edo kardua, babak eta borraja das -tatzea; Magdalenako baratzeetako –Iruña ondoko nekazaritzaeremua da, Arga ibaiaren bazterrean– kukuluakere aukera bikaina dira ahosabaian zapore gozoaluze uzteko, olio pixka batekin eta baratxuri oso txikituarekinjanda.Era berean, tipikoak dira potxak zerri-buztanarekin etababarrun gorriak, piperminekin batera zerbitzatuta.Haragiak ere garrantzitsuak dira Nafarroako gastronomian,eta bertako aratxe-txuletoia dugu errege, etaehi za, erregina. Arrainei dagokienez, ajoarrieroak os -pe handia du bere zapore jatorrarengatik, baina zerbaitarinagoa nahi izanez gero, Bidasoa ibaiko izokinaedo nafar erara egindako amuarraina (frijitua urdaiazpikoarekin)aukera bikainak dira.Postrerako, mamiaren zapore errea baino hoberik ezda, edo goshua edo costrada bat norbaitekin partituzbazkalburuan sartzea.nafarroako JatorriIzendapena dutenardoakSANTO DOMINGOKO MERKATUALagungarri gisa, Nafarroako Jatorri Izendapena dutenardoek aukera zabala eskaintzen dute: ospe handiko ardogorriak, Chardonnay zuriak, beltz onduak edo moskatelgozoak. Ardo horiek edozein egoera edo gustutarako diraegokiak, bisita berezi bat une ahaztezina bihurtzeko.gastronomia eta erosketakP521iruña ibilbideak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!